Harreman Birtualen Sareak

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Harreman Birtualen Sareak as PDF for free.

More details

  • Words: 268
  • Pages: 2
Harreman birtualen sareak Mendizaletasuna dutenek mendi-elkarteetan biltzen dira, musikazaleek abesbatzetan, astronomia-elkarteetan, berriz, astronomiazaleak. Sareak osatzen dituzte, eta sare sozial deitzen zaie. Horrelakoak izan dira orain arteko sare sozialak, baina interneten eraginez, sare sozial birtualak ere badira. Horiei buruz hitz egiteko, gurekin daukagu Haritz Rodriguez, kazetaria eta gai honetan aditua. ELKARRIZKETA Berehala jarraituko dugu sare sozialen inguruan hitz egiten, baina aurretik, bideo labur batean adibide batzuk ikusiko ditugu. Interneten sareak eratu ohi dira gai bat, interesgune bat, zaletasun bat eta abar duten pertsonen artean, edo beste barik, edukiak, esperientziak, iritziak eta abar partekatzeagatik. Askotan, sareak lokalak izaten dira, baina izaera globala dutenak dira ezagunenak. Facebook eta MySpace Biak ala biak webgune sozialak dira. Jendeak erlazionatzeko erabiltzen ditu, argazkiak, mezuak, zaletasunak eta abar partekatzeko. Sare horietako baten kide izateko, nahikoa da posta elektronikoa izatea eta datu batzuk ematea. Sarean jartzen den edukiari mugak jartzeko aukera eskaintzen dute, nork ikus dezakeen eta nork ez, adibidez. Milioika pertsonak osatutako sareak dira, diotenez, gaur egun handienak. Twitter Sare sozial eta mikroblogen zerbitzua da Twitter, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko luzera maximoarekin. Jatorrizko erabiltzaileak mezu horiek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri. Fotolog Argazki-bildumetan ez bezala, fotologean eguneko argazki bat argitaratzen du erabiltzaileak, eta argazki horri buruzko eta dagokion testuari buruzko iruzkinak egiteko aukera izaten dute, oro har, gainerakoek. Tuenti Aurrekoetan ez bezala, Tuentiko kide izateko beharrezkoa da gonbidapena jasotzea. Bizkor hazten ari da, eta badirudi unibertsitate-ikasketak dituen jendeak erabiltzen duela gehien. Bost sare besterik ez dugu aipatu, baina ehunka daude Interneten. Azkenean, egia izango da: Interneten ez dagoena ez omen dago

Lurrean.

Related Documents

Sareak
October 2019 4