2007ko uztaila
382 zenb.
3 € (BEZ barne)
ALE B E R EZIA
euskara ikasten ari garenon aldizkaria
Uda-giroan irakurtzeko ipuinak
Ana Urkiza
Iban Zaldua
Karmele Jaio
Uxue Apaolaza
aldizkaria
Berezia duzu erabat eskuetan duzun HABE aldizkaria. Itxuraz eta edukiz ere aldaturik dator 382. alea uda-giroan, nonahi zaudela, gustura irakurri eta ariketa batzuk aisa egin ditzazun. Literaturzaletasunari tartea eskaini nahi dio aldizkariak eta horretarako hainbat ipuin aukeratu eta hona ekarri ditugu, baita beren egileei egindako elkarrizketak ere. Funtsezko helburua ahaztu gabe, ipuin bakoitzak lanketa didaktikoa eskainiko du, hartara irakurri eta ikasi egingo baituzu. Eta agerikoa den bezala, itxura ere desberdina du ale honek: tamaina txikian argitaratu dugu, udan noranahi eramateko erosoagoa izan dadin. Lan hau aurrera eramateko, ordea, laguntza handia jaso dugu: Alde batetik, gure kolaboratzailea den Ibon Egaña, argitara emandako ipuin-liburuen artean bilaka aritu zaigu. Irakurterrazak, freskoak ziren kontakizunak bilatzeko eskariari erantzunez jardun du lanean. Bestetik, Erein, Elkar eta Alberdania argitaletxeen aldetik jaso dugun erantzun ezin hobea, egileekin harremanetan jartzeko bidea erraztu eta ipuinak berrargitaratzeko baimena eman digute eta. Eta azkenik, aipamen berezia merezi dute gure lau idazleek: Karmele Jaiok, Uxue Apaolazak, Iban Zalduak eta Ana Urkizak, ipuinak gure esku jartzeaz gain, Ibon Egañak egindako galderei erantzuteko tartea hartu dutelako.
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea
Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del
HelbideAlfabetatze honetara bidali da: Helduen etabehar Berreuskalduntzerako Erakundea HABE aldizkaria Vitoria-Gasteiz kalea, 3 20018 DONOSTIA Formulario honetako datuak fitxategi automatizatu batean bilduko dira, HABEk aldizkaria jasotzeko eskabideak kudeatu ahal izateko. Fitxategi datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, HABEra jo dezakezue: Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6. 20018 Donostia.
HARPIDETZA-ORRIA
Eskerrik asko denei HABE aldizkariaren izenean
Izen-deiturak:................................................................................................................................. Zein euskaltegitan ari zara ikasten?........................................................................................... Identifikazio Fiskalaren Kodea / Nortasun-agiria: .................................................................... Helbidea: .................................................................................... Telefonoa: ............................... Herria: ......................................... Posta-kodea: .................. Lurraldea: ..................................... Posta elektronikoa ..................................................................................... HABE aldizkaria jaso nahi dut (2007ko harpidetza: 25 € urtean 10 ale). Euskaltegi bateko ikasle bazara, harpidetza 12,50€ Honela ordainduko dut: HABEren izenean luzaturiko txeke bidez Transferentzia bidez (kutxa 2101.0381.01.0003069002) Kontu korronte bidez: Bankua edo Aurrezki Kutxa: ......................................................... Sukurtsala: .....................................K.D.: .................................. Zenbakia: ...................................................................................... www.ikasbil.net atarian ere aurkituko duzu harpidetza egiteko modua.
06 Ana Urkizarekin elkarrizketa
04
Asko kostata esan ziona
06
Ipuinaren lanketarako ariketak
16
10
Iban Zalduarekin elkarrizketa
14
Etorkizuna
16
Ipuinaren lanketarako ariketak
26 36
20
Karmele Jaiorekin elkarrizketa
24
Zuk nahi duzuna
26
Ipuinaren lanketarako ariketak
30
Uxue Apaolazarekin elkarrizketa
34
Mahuka luzeak
36
Ipuinaren lanketarako ariketak
38
37
Bat-batean isiltasuna
38
Ipuinaren lanketarako ariketak
39
Karrotxoa
40
40
Ipuinaren lanketarako ariketak
43
Glosarioa Erantzun-orriak
ERREDAKZIOA: Eskarne Lopetegi Esther Isasa Juxto Egaña
382
44 45
Testuen/ariketen maila: 1A AZALEKO ARGAZKIAK: Xabier Ubeda eta Ibon Egaña DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Zirrimarra/Truke (Andoain-Beasain)
ILUSTRAZIOAK: Wentxi (Zirrimarra)
INPRIMATEGIA: GERTU Oñati, Gipuzkoa LEGEZKO GORDAILUA BI- 2251/81 ISSN: 0212-6788
1B
2
3
4
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra HABE www.habe.euskadi.net Tel. 943 02 26 00 Faxa: 943 02 26 01 e-mail:
[email protected] Harpidetzak:
[email protected]
382
Ana Urkizak (Ondarroa, 1969) narrazio laburrak eta poesia landu ditu nagusiki.Ipuingintzan, Desira izoztuak (Elkar 2000) eta Bekatuak (2005) bildumak ditu publikatuak.
Ana Urkiza: 3
Z
er da ipuin bat zuretzat? Niretzat ipuin bat istorio indartsu bat da. Ipuin bati eskatzen diodana, batez ere irakurle bezala harritzea da; indarra eskatzen diot eta horrekin batera harritzea, harridura eragitea edo eta harrapatzea. Ipuina izan daiteke luzea edo laburragoa; normalean, errazagoa da laburrean harrapatzea luzean baino. Egile batzuek ipuina poesiarekin parekatu izan dute, nobelarekin baino gehiago. Zuk, esaterako, biak landu dituzu, bai ipuina eta bai poesia. Hurbil ikusten dituzu bi generoak ala zuretzat bi gauza oso diferente dira? Niretzat bi gauza ezberdin dira, baina hurbilago ikusten dut [ipuina] poesiatik nobelatik baino. Ez beharbada idazteko estiloaz, horretaz ari bagara, noski, nobelatik hurbilago dago, baina bai harridurari dagokionez, hau da, laburrean eduki asko edo zer-
04
bait kondentsatua atera behar badut, poesiarengandik hurbilago ikusten dut. Bekatuak liburuari batasuna ematen diona, tituluak dioen bezala, bekatuaren ideia da. Badirudi erlijioarekin oso lotutako ideia dela eta erlijio horrek pisua galdu duela gizartean; aldiz, zuk bekatuei liburu oso bat eskaintzeko beharra sentitu duzu. Beraz, oraindik ere, badago zer arakatua bekatuetan. Gauza bat da erlijioa, eta beste bat, oro har, guk jaso dugun heziketa, eta heziketa horretan bekatuaren kontzeptua badago, betidanik transmititu izan zaigu. Beharbada, daukan balio erlijiosoa galdu egin du, eta horregatik liburua idaztera bultzatu ninduen zalantza hori, hau da, gaur egunean zer ulertzen da bekatutzat eta zer ez? Hasi nintzen nire zerrendatxoak egiten eta ikusten nuen bekatuaren kontzepzioa gure baitan dagoela, eta guk jartzen dugula muga
aElkarrizketaElka
Testua: Ibon Egaña
honantzago edo haratago eta pertsona bakoitzak berea daukala. Liburukoak, edonola ere, “bekatu” nahikoa txikiak dira, ez dira gertakari oso handiak, ez dira hilketa odoltsuak; egunerokoan gertatzen diren gauza txikiak dira... Nire asmoa ere gauza txikietan sartzea zen, batez ere iruditzen zaidalako kanporatzen ez ditugun bekatuak txikiak direla, eta
Argazkia: ELKAR argitaletxea
Ana Urkiza
egiteko, atzerantz eta aurrerantz. Egunero bizi duzuna ipuin baten islatu dezakezu, bizitzan egiten dugun bezalaxe, baina gero hori testuinguru batean sartu behar da eta nik uste dut aberastasuna bi irakurketa horiek egitean dagoela. Bekatuaren bidez lantzen duzun gai nagusia kontzientzia da. Literatura, azkenean, kontzientzia eta kontraesanak arakatzeko tresna bezala.
“Bekatuaren kontzepzioa gure baitan dago” barruan min gehien egiten dutenak, zeren azken finean hilketa odoltsu batek badauka bere zigorra. Zigortzen zaituzte, epaitzen zaituzte, eta zigorra betetzen duzunean garbitu zara. Txikiek ez dute epairik; epailea zu zara eta iruditzen zait epaiketa horiek egin gabe gelditzen direla; zigorrik ez daukazu zeure buruari jartzen diozunaz aparte. Horiengandik sekula garbitu gabe gelditzen zara eta horiek egiten dute min. Baduzu joera testu laburrak idazteko, baina askotan, baita Bekatuak liburuan ere, testu horiek egitura baten inguruan biltzen dituzu, ardatz argumental edo tematiko baten inguruan. Inportantea iruditzen zaizu ipuin bakoitzaren berezko indarraz aparte, batasun bat izatea? Beharbada bizitzarekin parekatuko nuke hori. Hau da, bizitzan ere nik uste dut, egunean egunekoa bizitzea oso dela ederra, eta hartara egin beharko genukeela, baina badaukagu memoria bat eta etorkizun bat ere eta hariak ematen du aukera memoriatik eta etorkizunetik ere edateko, bide bat
Literatura askotan erabiltzen da kontzientzian garbi ez dauden gauzei irtenbide bat eman nahian. Egoera desberdinen aurrean nola ateratzen zara kanpora? Egia esan, ez ditut galderak ixten, hor irekita uzten ditut, nik egin dudan irakurketa bera edo bertsua egin dezan irakurleak ere. Hau ez da dekalogo bat esanez “bekatu berriak hauek dira” edo “bekatuen aurrean honela jokatu behar da”, inola ere ez, argazki batzuk dira, bakoitzak ikus dezan argazki horien aurrean, egoera horien aurrean nola planteatu bere burua. Bekatuen halako sailkapen berri bat proposatzen duzu, zure liburuan ez dira betiko zazpi bekatu nagusietan banatzen… Sailkapen berria proposatzen dut, baina ez esanez “hau dela”; hau beste bat da eta bakoitzak bere bidea topatu behar du. Errazena eta zailena hori da. Errazena da esatea “bakoitzak bere bidea topatu behar du”, baina zailena da: “eta nola?”, inolako mugarik gabe eta delimitaziorik gabe, non kokatzen dut nik nire burua?
karrizketaElkarrizk05
382
>>>>
Ana Urkiza, Bekatuak (28-32.orr. Elkar, 2005)
Asko kostata esan ziona 1B
este bat ezagutu dut”, esan zion Itziarrek Josebari. Asko kostata. Baina esan egin zion, azkenean. Bazen hilabetea Juanjo ezagutu zuela. Hilabete osoa, zalantzaz eta egonezinez zebilela. Zer zen Joseba beretzako? Maite zuen. Bai, maite zuen. Baina Joseba maite bazuen, zer dela eta Juanjo? Eta ez zuen erantzunik. Edo bai. Joseba eta Itziar mundu ezberdinetakoak ziren. Josebak ez zuen ametsik egiten, ez gauez, ez egunez. Itziarrek, ostera, amets egiten pasatzen zuen eguna. Ametsak bizi zuen. Ezin zituen Josebarekin partekatu, ordea. Joseba isil-isilik egoten zen. Itziarrek bere ametsak kontatzen zizkion eta Josebak, entzun, entzuten zion. Baina ez zuen deus esaten. Ez zuten harengan inolako eraginik izaten. Hormari hitz egitea bezalakoa zen. Itziarrek bazekien ametsetan bakarrik egiten dela, nork bereak dituela, eta besteen ametsetan eragitea ia-ia ezinezkoa dela. Itziarrek bazekien hori guztia. Baina pentsatzen zuen, edo gutxienik espero zuen, amets batzuetatik egin zitezkeela estrapolazioak eta horien egokitzapen bat errealitatean praktikan jarri. Pentsatzen eta sinesten zuen, ametsak partekatzeko, estrapolatzeko eta praktikan jartzeko ezkondu zela. Ametsak errealitate bilakatuz bizitzan aurrera egitea zela ezkontza. Eta ezkontzari egunero eman behar zitzaiola jaten, egunero gehitu behar zitzaiola onuraren bat, bizirik iraungo bazuen… Eta zergatik Juanjo?, galdetzen zuen orduan. “Bada, ni naizelako egunero-egunero onura hori gure elkar-bizitzari gehitzen dion “bakarra”, izaten zen bere buruari ematen zion erantzuna. “Josebak, onura jaso eta atseden hartu besterik ez du egiten.”
“B
***
aipuinaipuinaipu
06
Taberna batean izan zen. Itziar lagun batzuekin zegoen, afalondoko kafetxoa hartzen, Juanjo hurbildu eta “zu Itziar Goikoetxea zara, ezta?” galdetu zionean. Itziar harrituta gelditu zen. Gorriren gorri eta bihotza paparrari ostikoka. Nor zen gizon hura? Nola zekizkien bere izen-abizenak? Baietz erantzun zion, hala ere, irribarre ezti batez. -Joan den asteko zure piano errezitaldian egon nintzen. Schumann jo zenuen, ezta? –galdetu zion Juanjok Itziarri, erantzuna errazteko. Orduan bai larritu zela Itziar. Bere piano errezitaldian egon zela esateko hurbildu zitzaion? Etxekoek ere ez zioten sekula halako interesik agertu. -Asko gustatu zitzaidan! –izan zen Juanjoren hurrengo ateraldia. Itziarrek, artean ezagutzen ez zuen gizon hura betidanik zain egon zitzaiola sentitu zuen. Bere piano errezitaldiaren ondoren iguriki izan zuela, alegia. Ez zuten beste ezertaz hitz egin. Errezitaldiaz eta Itziarren interpretazioak Juanjorengan izan zuen eraginaz besterik ez. Baina Itziarri, patuak batu zituela iruditu zitzaion. Etxera heldu zenean, bizi-bizirik eta gertatuaren berri emateko ilusioz beteta zegoen Itziar; baina Joseba lo aurkitu zuen. Ohi bezala. Eta lohi sentitu zen. Josebari promes egindako fideltasuna hautsi balu bezala. “Komentario bat izan da bakarrik eta!”, errepikatzen zion bere buruari. “Ez dugu pianoaz baizik hitz egin eta…!”. Baina Joseba han zetzan lo. Eta bera, lohi. Itziarrek bere ametsetako pertsonaia eta heroien artean kokatu zuen Juanjo, eta gauero, harekin bizitzen hasi zen. Ez zuen besterik behar. Juanjo benetakoa zitzaion. Existitzen zen. Bere ametsak errealitate bihur zitzakeen. Hori pentsatzearekin bakarrik, nahikoa zuen bizitzeko.
***
07 uinaipuinaipuinaip
382
Asko kostata esan ziona
aipuinaipuinaipu
08
1B Ana Urkiza, Bekatuak (28-32.orr. Elkar, 2005)
Patuaren beste ezusteko batean, Juanjorekin berriro topo egin zuenean, betidanik elkar ezagutu balute bezala izan zen. Eroso sentitzen zen Itziar. Azalpenik eman beharrik gabe. -Ezkonduko bagina, ez genuke elkarri egokitzeko arazo handirik izango –bota zion Juanjok, halako batean. Orduantxe esnatu zen Itziar. Juanjo bizkorregi zihoan. Ez zion ezkonduta zegoenik ere esan oraindik. Ez zion Josebaz hitz egin. Abentura bat bizitzen ari al zen? Josebarengandik falta zitzaizkion hurbiltasuna eta babesa ematen zizkion Juanjok. Baina hori ez zen nahikoa ezkontzaz hitz egiteko. Lohi sentitu zen berriro. -Beste bat ezagutu dut –esan zion Itziarrek Josebari, hondartzan, etzanda eta lasai, zeruari begira zeudela. Josebak ez zuen mugitzekorik egin. Eskua kopetara eraman eta begi bat ireki zuen Itziarri begiratzeko. Benetan ari ote zen jakiteko. Bai, Josebak beti entzuten zion. Eta oraingoan, gainera, erreakzio txiki bat ere suma zitekeen beregan. -Ondo da… -esan zuen Josebak. Itziarrek isilik segitu zuen, “ondo da…” haren ondotik etorri behar zukeen azalpenaren zain. Baina ez zen azalpenik heldu. Huraxe Josebarengandik espero zezakeen guztia. Amorrazioz bete zen Itziar; une hartantxe erabaki zuen Juanjorekiko harremanarekin jarraituko zuela. Mendeku gisa. Baina bera ere hor zegoen. Bere benetako nahia zein zen jakin behar zuen. Zer-nolako bizitza nahi zuen. Zer-nolako gizona. Zein gizon… Uste zuen bere bizitzako aukera egina zuela jadanik. Baina ez zekien guztiz betetzen ote zuen. Josebaren alde borrokan egiteko prest zegoen. Maite zuen. Eta huraxe zen frogarik garrantzitsuena. Ala? Koldarra zela ere iruditzen zitzaion. Ezagutzen zuena alde batera utzi eta abentura berrian murgiltzeko beldurrak eragiten ziola atzera… -Hori al da esan behar didazun guztia? –atera zitzaion erneguz Itziarri, sumatzean Josebak ez zuela ezer gehitzeko asmorik. Josebak, berriro, eskua kopetara eraman eta begi bakarra irekiz begiratu zion, “zer nahi duzu, ba, esatea?” galdetuko balio bezala. Itziar isilik. Ez zuen erantzun zehatzik nahi. Baina bere zalantzentzako argibidea izango zen zantzu edo seinaleren bat behar zuen. -Maitemintzen ez zaren bitartean… -erantzun zion, halako batean, baboak.
09 uinaipuinaipuinaip
382
✎
1B Aukera ezazu erantzun zuzena: 1.- Bazen hilabete bat…: ❑ a.- … Itziarrek Juanjo ezagutu zuela ❑ b.- … Itziar eta Joseba ezkondu zirela ❑ c.- … Itziarrek Juanjo maite zuela 2.- Itziarrek … ❑ a.- … ez zuen Joseba maite ❑ b.- … ez zeukan garbi Joseba maite zuen ala ez ❑ c.- … Joseba maite zuen 3.- Itziarren ustez… ❑ a.- … ezkontzari egunero eman behar zaio jaten ❑ b.- … Joseba beti zegoen ametsetan ❑ c.- … horma bat bezain sendoa zen Joseba 4.- Itziarrek Juanjo … ezagutu zuen. ❑ a.- … taberna batean, afaldu ondoren… ❑ b.- … piano errezitaldian… ❑ c.- … elkarrekin kafetxo bat hartzen ari zirela… 5.- Lehenengo aldi hartan… ❑ a.- … errezitaldiaz eta Itziarren interpretazioaz hitz egin zuten Itziarrek eta Juanjok ❑ b.- … Juanjok Itziar gustatzen zitzaiola aitortu zuen ❑ c.- … lo hartu zuen Juanjok 6.- Etxera heldu zenean… ❑ a.- primeran sentitu zen Itziar ❑ b.- nekatuta sentitu zen Itziar ❑ c.- zikin sentitu zuen bere burua Itziarrek 7.- Juanjo… ❑ a.- … ametsetan ikusten zuen Itziarrek ❑ b.- … gauero joaten zen Itziarrengana ❑ c.- … Itziarren ametsetako pertsonaia bihurtu zen
kariketakariketak
10
8.- Bigarren aldiz topo egin zutenean… ❑ a.- … azalpen ugari eman zizkion Itziarrek Juanjori ❑ b.- … ezkontzeko proposamena egin zion Juanjok ❑ c.- … eroso sentitu zen Itziar Juanjorekin 9.- Juanjok zera ematen zion Itziarri: ❑ a.- ezkontzeko adinako hurbiltasuna ❑ b.- abentura zoragarria bizitzeko aukera ❑ c.- Josebarengandik jasotzen ez zuen hainbat gauza 10.- Itziarrek Josebari zera esan zion hondartzan: ❑ a.- Juanjorekin maiteminduta zegoela ❑ b.- beste gizon bat ezagutu zuela ❑ c.- beste norbait ezagutu eta bere albotik alde egingo zuela 11.- Josebaren erreakzioa hau izan zen: ❑ a.- amorrazioz bete eta mendekua hartuko zuela pentsatu zuen ❑ b.- “ondo da” besterik ez zuen esan ❑ c.- ez zen mugitu ere egin eta ez zuen ezer esan 12.- Ondorioz… ❑ a.- … Juanjorekiko harremana haustea erabaki zuen Itziarrek ❑ b.- … Itziar amorrazioz bete eta Joseba mendean hartzea erabaki zuen ❑ c.- … Juanjorekin zuen harremanak iraungo zuela erabaki zuen 13.- Itziarren benetako nahia… ❑ a.- … jakin behar zuela pentsatu zuen ❑ b.- … Josebarekin borroka egitea zen ❑ c.- … Josebak maitatzea zen 14.- Itziarren ustez… ❑ a.-… babo hutsa da Joseba ❑ b.-… Josebak ez zuen entzuten Itziarrek esandakoa ❑ c.-… Josebaren erantzuna ez zen nahikoa izan
akariketakariketak11
382
✎
1B Ipuinean irakurri dugun bezala, zenbaitetan zaila gertatzen zaigu gure inguruko pertsona bati zenbait gauza esatea. Segidan, hainbat egoera “zailetan” esango genituzkeen esaldiak dituzu. Lotu esaldiak eta egoerak: 1. Afaltzera gonbidatu zaituzte eta ez duzu joateko gogorik
•
• a.- Egia esan, ez daukat festarako gogorik. Hobeto ibiliko zarete ni gabe!
2. Zure lagun bat haserre dago ez dakielako nork zabaldu duen kalean ezkontzekoa delako berria
•
• b.- Estimatzen dizut nirekin gogoratu izana, baina ez daukat joaterik.
3. Oso gustuko duzu zure • lankideetako bat eta berarekin ateratzea gustatuko litzaizuke
• c.- Ba al duzu planik bihar gauerako?
4. Lan zail bat duzu eskuartean eta laguntza behar duzu aurrera eramateko
•
• d.- Barkatuko didazu, baina neu izan naiz. Ez nekien sekretua zenik.
5. Koadrila osoa jaietara joateko • geratu da, baina zuk nahiago duzu zure bikotearekin etxean geratu
• e.- Eskertuko nizuke lagunduko bazenit.
2 Segidan, ipuinean azaldu diren molde batzuk dituzu. Ondoan, sinonimotzat jo daitezkeen beste hainbeste jarri ditugu, behar bezala lot ditzazun: 1.- Asko kostata • 2.- Bazen hilabetea ezagutu zuela • 3.- Hormari hitz egitea bezalakoa zen • 4.- Lohi sentitu zen • 5.- Bizirik iraungo bazuen • 6.- Gorriren gorri • 7.- Bihotza paparrari ostikoka • 8.- Ohi bezala • 9.- Mendeku gisa •
• A.- Gorri-gorri eginda • B.- Zikin sentitu zen • C.- Beti bezala • D.- Zigortzeko asmotan • E.- Alferrikakoa zen • F.- Bizirik irauteko • G.- Nekez • H.- Hilabete lehenago ezagutu zuen • I.- Bihotza kolpeka
kariketakariketak
12
3 Koka itzazu hurrengo hitzak dagokien lekuan: baboa, koldarra, babesa, lohia, iguriki, papar, atseden hartu, larritu, onura, atseden hartu, amorrazioa, kostata, ezustekoa, egonezina, ametsa, patua, hurbiltasuna, kopeta, eragin 1.- Ez dut lana erraz egin, ............................. baizik, ez bainekien nondik hasi ere egin. 2.- Izugarrizko ............................. sumatu nuen azterketa bezperan, gutxi ikasi nuela konturatu bainintzen. 3.- Gutxitan egiten dut ............................. eta gainera, normalean, ez naiz ezer gogoratzeko gauza izaten. 4.- Zure aitak esaten duenak ez du zuregan inolako ............................. -ik, berdin jokatzen jarraitzen duzu. 5.- Horrela egiten baduzu, ............................. lortuko duzu; bestela, galtzeko arriskua duzu. 6.- Etxera noa, nekatuta nago eta ............................. behar dut, lan handia daukat egiteko. 7.- Besteengandik bereizi ahal izateko, ............................. -ean lorea jarriko zuela agindu zidan. 8.- Egoera ikusita, ............................. egin zen Josune, ez baitzuen irtenbiderik ikusten. 9.- Aspaldi ............................. nuen unea, azkenean, iritsi egin zen. 10.- ............................. -ri ezin diogu ihes egin, idatzita dago eta. 11.- Bere emazteari esandako gezurrengatik ............................. sentitu zen Xabier. 12.- ............................. ikaragarria eman zion abisatu gabe azaldu zenean. 13.- Irakasle batengan gehien eskertzen dudan gauzetako bat ikasleenganako ............................. da. 14.- Gaur egun, oso ohiko bihurtu da gurasoek seme-alabei gehiegizko ............................. eskaintzea. 15.- Eskua ............................. -an jarri zuenean sumatu nuen nekatuta zegoela. 16.- Haserre bizian eta ............................. -z beteta esan zion gorroto zuela. 17.- Gertatu denaren ondoren, ............................. hutsa zarela pentsatuko dute zure lagunek azaltzen ez bazara. 18.- Ez nuen uste zure lagun hori hain ............................. zenik! Ba al dakizu zenbat txorakeria esan dizkidan?
akariketakariketak13
382
Iban Zalduak bost ipuin-liburu ditu kaleratuak euskaraz, horietan azkena Etorkizuna (Alberdania, 2005). Historialaria da ikasketaz, eta ekonomi historiako irakasle EHUn.
Iban Zaldua: 3
Z
er da ipuin bat zuretzat? Zorionez, ipuina definitzea, azken buruan, ezinezkoa da: definitu ahal izango bagenu, ziurrenik, ipuinak idazteak ez luke interes berezirik. Auskalo nori kopiatu diodan aurreko baieztapena, baina, edonola ere, agian errazagoa da ipuin bat zer ez den esatea, eta horrela hurbildu, sikiera, ipuinaren definizio antzemanezin horretara. Ipuina, lehenik eta behin, literatura da, eta literatura, Margaret Atwoodek esaten zuen bezala, bizitza ez dena da. Hortik abiatuta, nik esango nuke ipuina nobelaren eta poesiaren artean kokatzen dela. Eta nobela, Ambrose Bierceren Deabruaren hiztegiaren arabera, “istorio labur, betelanez puztua” bezala defini daitekeela onartuta, uste dut badagoela poema ipuin anemikotzat hartzea, adibidez. Bai, pentsatzen dut ipuina izan daitekeela nobela eta poema ez direna hain zuzen ere.
14
Hainbat ipuin-bilduma dituzu euskaraz argitaraturik. Atzera begira jarrita, antzematen duzu aldaketarik hasierako ipuinetatik orain egiten dituzunetara? Zertan? Ez nago ni kokapen onenean hori juzkatzeko: irakurleek eta kritikoek esan beharko lukete hori. Baina, tira, batzuetan irudipena daukat, atzera begiratzen dudanean, obsesio eta gai berberak hartuta nabilela betidanik, nire ipuingintza etengabeko itzulera dela, nolabait esateko. Jakina, irakurketa gehiago ditut orain hasi nintzenean baino, eta bizitzaren eskarmentu handixeagoa (ez asko), eta hori nabaritu beharko litzateke gai eta obsesio horiek hartzen duten forma konkretuetan. Eta espero dut, edo, hobe esanda, nahiko nuke duela hamar edo hogei urte baino hobeto idatziko banu. Baina, berriro ere, ez dakit: ez dagokit niri erantzuna.
aElkarrizketaElka
Testua: Ibon Egaña
Zure ipuinetan erreferente errealak eta gertukoak erabiltzen dituzu, baina fantasia ere osagai garrantzitsua da. Fantasia beharrezkoa egiten zaizu errealitatea ulertzeko? Uste dut aurrekoarekin erantzun diodala, hein batean, galdera honi. Kontua da errealismoa (konbentzio literario bat, azken batean) motz geratzen zaidala errealitatea interpretatzeko edo berrinterpretatzeko orduan. Errealismoak bere balioa dauka, dudarik ez, eta nik neuk ere idatzi ditut, idazten ditut ipuinak klabe errealistan. Baina errealitatea
Argazkia: Xabier Ubeda
Iban Zaldua
Liburuan zientzia fikzioaren bidez etorkizunaz hitz egiten duzu, baina batez ere iraganaz. Zer bilatzen eta aurkitzen duzu iraganera eta etorkizunera egindako sartu-irten horietan? Zientzia fikzioak gutxi hitz egiten du etorkizunaz, oro har: gehiago ari da, zientzia fikzio ona bada, gure orainaz eta gure iraganaz. Bestalde, ezin da ukatu Euskal Herriko bizitza sozialean iraganak daukan presentzia handia: gure iragana ez baita Historia bilakatu guztiz; oraina izaten jarraitzen du, hein handi batean, gure gatazka armatuari
“Premiazkoa iruditzen zait literatura fantastikoaren bisturia” hain da absurdoa, are gehiago bere haragitze turbokapitalista honetan, ezen ez baitzait nahikoa. Beharrezko baino, premiazkoa iruditzen zait literatura fantastikoaren bisturia: ez ihes egiteko, errealitatea deitzen dugun horren azalaren azpian ezkutatzen den buru-hezurraren arrastoak deskubritu ahal izateko baizik. Etorkizuna zure azken ipuin-bilduman aurrekoetan baino nabariagoa da zientzia fikzio generoaren eragina. Zer interesatzen zaizu zientzia fikziotik? Ni zientzia fikzioari esker bihurtu nintzen ipuinzale, nerabezaroan; Etorkizunako ipuin horiek badira, garai horietan irensten nituen liburuei eskainitako omenalditxo moduko bat. Eta, bestalde, zientzia fikzioa, Borgesek zioen bezala, literatura fantastikoaren adar bat besterik ez da. Beharrezko baino, premiazkoa iruditzen zait literatura fantastikoaren bisturia: ez ihes egiteko, errealitatea deitzen dugun horren azalaren azpian ezkutatzen den buru-hezurraren arrastoak deskubritu ahal izateko baizik.
esker noski. Ematen du euskaldunok ezin diogula ihes egin gure iraganari. Eta, azkenik, uste dut iraganeko hutsegiteak konpontzeko irrika oso betikoa dela gizakiarengan. Astindu hori guztia eta Etorkizunako paradoxa horiek guztiak aterako zaizkizu, gutxi gora-behera. “Etorkizuna“ izeneko ipuinean heriotzaz diharduzu, baina nahikoa modu ezohikoan. Obsesionatzen zaitu heriotzak sortzaile bezala? Nola erantzun haren aurrean? Ez nau bereziki obsesionatzen, baina haren presentzia gero eta nabarmenagoa da nire inguruan, adinean gora goazenaren seinale, eta normala da lehen baino gehiago agertzea, eta ez modu epidermiko batean –heriotza “efektu” soil gisa ager baitaiteke ipuin batean, batez ere amaierako sorpresa bilatzen duen aldaeran–, baizik eta zentzu sakonago batean. Heriotzaren aurrean, ez dago erantzun posiblerik, ez behintzat nik ezagutzen dudanik, eta literatura, orain arte behintzat, leungarri kaxkar bat besterik ez da izan.
karrizketaElkarrizk15
382
>>>>
Iban Zaldua, Etorkizuna (119-122.orr. Alberdania 2005)
Etorkizuna 1B
-A
ma: hildakoak, nora eramaten dituzte?
Amak ez entzunarena egin du, alabak galdera errepikatuko ez duen itxaropenarekin. -Amaaa. Galdera bat egin dizudalaaa… -Zein galdera, laztana? Barkatu, ez dizut entzun. Dena dela, ez al zaizu iruditzen mantsoegi zoazela zure askariarekin? Ale, animo, ogitartekoa amaitzen baduzu laranja-zukua egingo dizut-eta. -Ea hildakoak nora eramaten dituzten galdetu dizut, ama. -Hildakoak? Ba, bueno, batzuk lurperatzen dituzte. Horretarako dira kanposantuak; badakizu, Iparraldeko parkerako bidean dagoen lorategi hori… Paretik pasatzen gara maiz. -Lurperatu egiten dituztela? -Bai, lurperatu, lur azpian sartu. -Lur azpian: biluzik? -Ez, ez, jantzita. Lehenengo egurrezko kutxa batean sartzen dituzte, eta kutxa da lurrean egindako zuloan ipintzen dutena; hori hilobia deitzen da. Gero lurrez estali eta bertan uzten dute. -Batzuk lurperatzen dituztela esan duzu. Eta besteak? -Beste batzuk erraustu egiten dituzte. -Erraustu? -Bai, erretzen dituzte; errauts bihurtu. Labe berezi batzuetan. -Eta zer egiten dute errautsekin? -Ba… batzuk leku jakin batean haizatzen dituzte, hildakoari asko gustatzen zitzaion lekuren batean adibidez. Beste batzuk, berriz, ontzi berezi batean gordetzen dituzte.
aipuinaipuinaipu
06 16
-A… -Baina, esan, Ixiar, nork hitz egin dizu hildakoei buruz? -Iñakik. -Iñakik? -Bai, ikastolakoak, gure gelakoak. -Eta zer dela eta kontatu dizu ezer hildakoei buruz? -Bere aitak esan diolako egunen batean hilko dela. -…Hilko dela…? Baina… Nola? -Ba horixe, egunen batean hilko dela. Eta bere aita ere bai. -Eta kontatu al dizu zer gertatzen zaien hildakoei hil ondoren? -Aitak esan zion Iñakiri zerura joaten direla, eta izar bihurtzen direla han: horregatik daude horrenbeste. Hala al da? -Bueno, hori da batzuek pentsatzen dutena. -Beraz, lurperatzen dituztenak hilobitik atera eta zerura abiatzen dira? -… -Eta errausten dituztenak, ama? Nola egiten dute horiek zerura igotzeko, eta izarren moduan pizteko? -Esan dizut ba hori pertsona batzuek pentsatzen dutena dela, Ixiar. -Eta zuk? Zer uste duzu zuk, ama? -Ba… ba ez dagoela ezer. Hil ondoren ez dagoela ezer. Desagertu egiten direla hildakoak, animaliak bezala. -Ni hilko naiz, ama? -Ez, zu ez, laztana, zaude lasai. -Eta zu, amatxo? -Ezta ere. Eta orain, segi jaten, edo ez dugu sekula amaituko. Laguneko parkera jaitsi nahi baduzu hobe duzu ogi-apurrik ez uztea, ados?
07 17 uinaipuinaipuinaip
382
Etorkizuna
aipuinaipuinaipu
18
1B Iban Zaldua, Etorkizuna (119-122.orr. Alberdania 2005)
Geroago, Ixiar oheratu ondoren, etxeko androideak prestatu eta zerbitzaturiko Meunière mihi-arraina afaltzen ari ginela, amak bota dio aitari: -Heriotzaren kontuarekin hasi zait gaur zure alaba. -Hara! -“Hara”: hori al da bururatzen zaizun guztia? -Tira, emakumea, ez da horrenbesterako, ezta? -Eskolako batek komentatu dio. Iñaki delako batek. Ezagutzen al duzu? Ba al dakizu zeintzuk diren bere gurasoak? -Iñaki, Iñaki… zein esaten duzu, ile horixka duen hori, estratobus geltokikoa? Abizena Argandoña duela uste dut… plaza ondoko domoetako batean bizi dira, oker ez banago. -Zuk zer uste duzu… hilkorrak direla? -Ez nuen sekula horretan pentsatu, baina… bai, posible da. -Nik uste nuen, Lizeora bidalita, Ixiartxo ez zela halako jendearekin nahastuko. -Hiriko eskolarik garestienetako bat da, eta horregatik aukeratu genuen. Izan ere, ez dut uste hilkor asko egongo denik bertan matrikulatuta. Baina Lizeoak ezin du bazterketarik egin, kuotarik ordainduz gero behintzat, eta are gutxiago hilkorren eta hilezkorren artean. Jaurlaritzaren diru-laguntza galduko luke bestela. -Ba ez zait ondo iruditzen, Imanol. Eta gure alaba Iñaki horren lagun mina egiten bada? Oso harreman desorekatua izango litzateke. Iñaki hori hil egingo da egunen batean, ezinbestekoa da, eta horrek min handia emango lioke gure Ixiarri. Uste nuen horretaz hitz egin genuela, bakarrik hilezkorrekin biltzea komeni zitzaiola gure alabari. -Bost urte besterik ez ditu, Maite! Egon lasai. -Halere… Eta, bestalde, ez dut ulertzen, Lizeora bidaltzeko adina diru izanda, nolatan ez ziren gai izan semearentzat hilezkortasun programa genetiko bat ordaintzeko. Krudelkeria iruditzen zait. -Ez dakigu zergatik ez duten egin. Agian umea jaiotzera zihoanean ez zeukaten diru hori. Eta, bestalde, badago hilezkortasuna arbuiatzen duenik ere, ondo dakizu, nahiz eta dirua izan. -Ez dut sekula ulertuko, benetan.
19 uinaipuinaipuinaip
382
✎
1A Orainalditik etorkizunerako jauzia egingo dugu. Adibidea irakurri eta berridatz itzazu esaldiok etorkizuneko moldea erabiliz. Adibidea: Gaur kafesnea gosaldu dut Bihar txokolatea gosalduko dut 1.- Gaur 8etan jaiki naiz Bihar 10etan ........................................ 2.- Gaur mendira joan naiz Bihar hondartzara ........................................ 3.- Gaur zurekin bazkaldu dut Bihar Mirenekin ........................................ 4.- Gaur berandu iritsi naiz Bihar garaiz ........................................ 5.- Gaur ikasi egin behar dut Bihar atseden hartu ........................................ 6.- Bakarrik etorri zara hona Bihar zure anaiarekin ........................................ 7.- Gaur egun oso garestia da etxetik kanpo bazkaltzea Etorkizunean merkeago ........................................ 8.- Oso film polita ikusi dute herriko kultur etxean Datorren astean dantza-emanaldi bat ........................................ 9.- Oso eguraldi polita dago gaur Biharko iragarpenaren arabera, oso eguraldi kaxkarra ........................................ 10.- Alemanian dago Mikel Hurrengo hilean Ingalaterran ........................................
kariketakariketak
20
1A
Ixiarrek bere amari bezala, guk ere hainbat galdera errepikatzea nahi dugu. Idatzi bakoitzaren azpian: Adibidea: -Ama: hildakoak, nora eramaten dituzte? -(Ea) hildakoak nora eramaten dituzten galdetu dizut. 1.- Noiz etorriko zara? ..................................................................................................................... galdetu dizut. 2.- Zer esan dizu Aintzanek? ..................................................................................................................... galdetu dizut. 3.- Zer eguraldi dago gaur? ..................................................................................................................... galdetu dizut. 4.- Jantzita al daukazu bainujantzia? ..................................................................................................................... galdetu dizut. 5.- Zer hartuko duzu? ..................................................................................................................... galdetu dizut. 6.- Zenbat urte dituzu? ..................................................................................................................... galdetu dizut. 7.- Non bizi zara? ..................................................................................................................... galdetu dizut. 8.- Ba al dakizu euskaraz hitz egiten? ..................................................................................................................... galdetu dizut. 9.- Noiz bazkalduko dugu elkarrekin? ..................................................................................................................... galdetu dizut.
10.- Noizko egin behar dut lan hau? ..................................................................................................................... galdetu dizut.
akariketakariketak21
382
✎
1B Nor da? Pertsonaien inguruko datuak irakurriko dituzu orain. Nori buruzkoak dira? Alaba (Ixiar), Ama (Maite), Aita (Imanol), Iñaki, Iñakiren aita 1.- Heriotzaren gaineko galdera ugari eta jakin-min handia du. .......................... 2.- Bera eta bere aita noizbait hilko direla esan dio Ixiarri. .......................... 3.- Azalpen ugari eman behar izan dizkio alabari. .......................... 4.- Heriotzaren ondoren ezer ez dagoela uste du. .......................... 5.- Hildakoak zerura joan eta han izar bihurtzen direla uste du. .......................... 6.- Ixiarren galderek ez dute gehiegi kezkatzen. .......................... 7.- Ixiar eskola garesti batera bidaltzea erabaki zuten hilkorrekin nahas ez zedin. ......................... 8.- Krudelkeria iruditzen zaio hilezkortasun programa genetikoa ez ordaintzea. .......................... 9.- Ez zaio ondo iruditzen Ixiarrek lagun hilkorrak edukitzea. .......................... 10.- Lizeoak hilkorren eta hilezkorren arteko bazterketarik ezin duela egin dio. .......................... 1B Saia zaitez esaldi hauek behar bezala lotzen, etorkizuneko iragarpenak egite aldera: Etorkizunean… 1.- …ibilgailuak 2.- …animaliak 3.- …janzkera 4.- …osasun-arazoak 5.- …etxeak 6.- …lana 7.- …ikasketak 8.- …haurrak 9.- …pertsonak 10.- …zaletasunak
a.- gero eta altuagoak eta bizkorragoak izango dira. b.- ez dira erabat desagertuko, baina gaur egungo askori sendabidea aurkituko zaie. c.- ez dira orain bezain ugariak izango, hainbat espezie desagertu egingo dira eta. d.- ez da asko aldatuko, garai batekoa berriz ere modan egongo baita. e.- gehienbat etxetik egingo da. f.- betikoak egon egongo dira, baina berri asko sortuko dira, batez ere teknologiari lotuak. g.- gero eta malguagoak izango dira eta edozer edonon ikasteko aukera egongo da. h.- adimendunak izango dira eta makinek kontrolatuko dute dena. i.- gurasoek nahi dituzten bezalakoak izango dira. j.- erregai berriei esker, ez dira hain kutsagarriak izango.
kariketakariketak
22
2
Ipuinaren laburpena irakurriko duzu orain, baina idazteko garaian hainbat gauza aldatu ditugu. Zein?
Haurra kezkatuta dago eta hainbat galdera egin dizkio amari heriotzari buruz: nora eramaten dituzten hildakoak, lur azpian kutxatan sartzen al dituzten, zer egiten duten errautsekin… etab. Badirudi gai hau Ixiarren gelakidea den Iñakik komentatu diola eta esan diola noizbait hilko direla denak. Alabaren kezkak aipatu dizkio Maitek Imanoli eta biek gaia larria dela erabaki dute. Jaso itzazu hemen atzeman dituzun aldaketak: ..................................................................................................................................... ..................................................................................................................................... .....................................................................................................................................
2
Ipuineko hainbat hitz ekarri ditugu hona, baita beren definizioak ere. Behar bezala lot itzazu: askaria, biluzik, ogitartekoa bazterketa, lorategia, hildakoa, hilkorra, harremana, arbuiatu, heriotza, hilobia, izarra, erraustu 1. Hilik dagoena: .............................................. 2. Barnean jakiren bat tartekatzen zaion ogitxoa edo ogi zatia .............................................. 3. Lore apaingarriak hazten diren lur zatia .............................................. 4. Arratsaldeko otordua .............................................. 5. Inolako jantzi edo apaingarririk gabe .............................................. 6. Norbaiten hilotza ehorzten den hobia .............................................. 7. Errauts bihurtu .............................................. 8. Zeruan distiratzen ikusten den zernahi argizagi .............................................. 9. Ontzat ez eman .............................................. 10. Biziaren etena, giza bizitzaren bukaera .............................................. 11. Heriotzaren mendean dagoena .............................................. 12. Aintzat ez hartzearen ondorioa .............................................. 13. Hartzea eta ematea ..............................................
akariketakariketak23
382
Karmele Jaio: Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) kazetaria da ikasketaz eta ogibidez, eta hainbat hedabidetan aritu izan da kazetari eta zutabegile lanetan. Ipuin-liburu bat (Hamabost zauri, Elkar, 2004) eta nobela bat (Amaren eskuak, Elkar, 2006) ditu publikatuak. 3
Z
er da ipuin bat zuretzat? Niretzat ipuin bat da idazleak errealitateari ateratzen dion argazki bat bezalakoa. Ipuin horren bitartez, idazleak erakusten du munduari begiratzeko duen modua eta horretarako ez du ikusten duen guztia kontatzen, baizik eta detaile txiki bat. Detaile hori da izebergaren punta, eta beheko aldean ezkutatzen du mundu oso bat, gai potolo bat. Idazlea gai izan behar da izebergaren punta hori bakarrik erakutsiz, irakurleari beheko aldean dagoen
24
mundu oso hori ikustarazten. Itzalez beteriko eremua da ipuina, eta itzal horietan ezkutatzen dena irakurleari gerturatzen saiatu behar da idazlea. Ipuingintza eta nobela landu dituzu. Eroso sentitu zara bietan? Zer eman dizu genero bakoitzak? Ni gehiago sentitzen naiz ipuingile nobelagile baino, izan ere, ipuin asko idatzi baititut eta nobela bakarra. Oso genero ezberdinak dira eta bata eta bestea lantzeko modua ere oso desberdina da. Luzeragatik nobela idaztea zailagoa edo neketsuagoa dela ematen badu ere, esan behar da ipuina zorrotzagoa dela idazlearekin, gehiago exijitzen dio. Ipuinak ez du barkatzen, ez du soberako hitzik onartzen, denak betetzen du funtzio bat ipuinean, eta nobelak uzten dizu noizean behin gai zentraletik urruntzen eta beste bide batzuk hartzen. Bestalde, nobelak behartzen zaitu ia dena kontatzera eta ipuinean, aldiz, itzalean uzten dituzu hainbat
aElkarrizketaElka
Testua: Ibon Egaña
gauza, irakurleak berak aurkitu behar dituenak. Oso diferenteak dira bi generoak eta oso era diferentean lan egin dut batekin eta bestearekin. Nobelak daukana, bestalde, da perspektiba mantentzea zailagoa dela idazlana askoz luzeagoa delako. Ipuin bat mila aldiz irakurri dezakezu azken forma eman arte, eta nobelarekin denbora asko beharko zenuke mila aldiz irakurtzeko. Zure Hamabost zauri liburuan 15 ipuin jaso dituzu, eta bakoitzean “zauri” bat. Zauri txikiak dira, ordea, egunerokoak,
Argazkia: ELKAR argitaletxea
Karmele Jaio
zaiguna eta hor barruan zauria sortzen diguna ekarri nahi izan nuen azalera Hamabost zauri ipuin-bildumarekin. Eta Amaren eskuaken ez dut sakontzen ama eta alabaren arteko harremanean, baizik eta gizaki guztien arteko komunikazio-arazoetan. Askotan gertuen ditugunak ezezagun batzuk dira guretzat. Bai, idazten dudana ikusita, esan daiteke nire kezka handiena pertsonen arteko komunikazioarena dela, edo, hobe esanda, pertsonen arteko komunikazio-ezintasunarena. Eta horretaz aritzeko tresna da niretzat literatura.
“Gauza txikien handitasuna goraipatzen dut ipuinetan” ez zauri handi, odoltsuak. Txikitasun hori interesatzen zaizu? Bai, bizitzako detaile txikietan mundu oso bat kabitzen da, lehen esan bezala. Keinu batek atzean informazio asko izan dezake eta nik beti hartzen dut detaile bat nire ipuinentzako abiapuntu bezala. Hamabost ipuinak detaile txikietatik sortzen dira. Gauza txikien handitasuna goraipatzen dut nire ipuinetan. Zure ipuinak errealitateari oso lotuak dira, eta alde horretatik oso hurbilekoak eta errealistak. Ipuingintza mota errealista da maite duzuna? Zein dituzu eredu? Bai, nik errealitatetik edaten dut ipuinak sortzeko. Hor dago nire istorioen iturria. Ipuingintza mota errealista maite dut eta hor daude maisu eta maistra batzuk: Carver, Cheever, Mansfield, Parker… Bikote arteko harremanak Hamabost zauri bilduman, ama-alaba harremanak Amaren eskuaken. Giza harremanak arakatzeko tresna duzu literatura? Burutik pasatu baina esan gabe geratzen
Hitzekin ez duzula “malabarismorik” egin nahi esan zenuen behin. Estilo sinplea bilatzen eta erabiltzen duzu. Zergatik aukera hori? Uste dudalako literatura ez dela apaingarri bat, tresna bat baizik. Ez dira hitzak ederrak izan behar, hitzekin sortutakoak izan behar du ederra, eta horretarako hitzak tresnak dira eta era eraginkorrenean erabili behar direla uste dut. Nik ez dut irakurlea despistatu nahi. Medardo Fraile ipuingileari entzunda diot, irakurlea ez dela konturatu behar zein ondo idazten dugun, gure idazkera ia ikusezina izan behar dela, eta emaitza dela inportanteena. Zuk nahi duzuna ipuinean, zure beste narrazio batzuetan bezala, inkomunikazioa da gai nagusia, gizon-emakumeen arteko ezin ulertua. Literatura egiteko materiala aurkitzen duzu inkomunikazio horretan? Zergatik? Esan gabe gauza asko uzten ditugulako, hor barruan. Eta material hori guztia oso literarioa da, barru-barruan daukagulako, ipuinetan bezala, itzalean ezkutatuta.
karrizketaElkarrizk25
382
>>>>
Karmele Jaio, Hamabost zauri (53-57.orr. Elkar 2004)
Zuk nahi duzuna 1B
stura joango litzateke Leire zinemara, baina ziur da Alexek ez duela gogorik izango eta ez dio ezer esan. Senarra etxeko atetik sartu denean, sarrerara gerturatu da Leire, musu bat eman dio ezpainetan eta, erantzunik espero ez zuen zer moduz bat bota ondoren, egongelara bueltatu da. Ostiraletan nekatuta heltzen da Alex etxera, aste osoko zama nabari zaio bekainak zimurtzeko duen moduan eta haren bekainen zimurtasuna ikusi duenean senarrak etxean geratzeko gogoa duela sumatu du. Aspaldian ez dira zinemara joan. Duela hilabete batzuk proposatu eta Alexek gogo handirik ez zuela esan zion egunetik Leirek ez dio berriz zinemara joateko proposamenik egin. Berriz ezetza jasotzeko beldur da, Alexen ezetzek min egiten baitiote sabelean. Zinemara joateko aukera baztertuta, azken asteetan amaitu ezinik dabilen liburu mardula hartu du esku artean eta sofan eseri da. Bart gauez lo geratu orduko hiru aldiz irakurtzen saiatu eta bukatu ezin izan zuen paragrafoa errepasatzen hasi da eta hitz haiei gastatu antza hartu die, zahar antza. Halako batean, komunetik datorren dutxako uraren zarata entzun eta ur tanta bakoitzak aurrean dituen hitzak urtu eta nahasi ditu. Ezin dio hariari heldu. Ostiralero, lanetik etxera heltzerakoan, Alexek dutxa hartzen du. Asteko zama guztia urak bainerako zulotik eramaten duela pentsatuz lasaiago geratzen da. Toaila gerritik jarrita atera da komunetik eta egongelan burua sartzerakoan Leire ikusi du sofan eserita, liburu mardula eskuetan duela. Etxean geratu nahi duen sintoma dela pentsatu du. Azken aldian liburuak harrapatuta dabil emaztea. Ez dio kalera irteteko antzik hartu eta, ondorioz, ohe gainean janzteko prest zituen praka garbiak berriz sartu ditu armairuan eta, etxean erosoago egoteko, txandalaren prakak jantzi ditu.
Gu
aipuinaipuinaipu
06 26
Zinera ez badoaz ere, kalera zerbait hartzera edo afaltzera atera daitezkeela pentsatu du Leirek. Hiru-lau zurito hartzera besterik ez bada ere. Burua tabernako giroan sartu zaionetik are zailagoa egin zaio liburuaren lehenengo paragrafoa gainditzea. Lehenago dutxako urarekin gertatu zaion bezala, orain tabernetako kea jarri da, gortina bat legez, bere begien eta liburuko hitzen artean. Mahai gainean utzi du liburua eta Alex janzten ari den gelara hurbildu da. Senarrari irteteko proposamena egin orduko, hark txandalaren prakak jantzita dituela ikusi du eta, beraz, kalerako gogo handirik ez duela pentsatu du. Ezer esan gabe bueltatu da egongelara eta, liburuaren azalari eta atzealdeko lerroei gainbegiratu bat eman ondoren, telebista piztu du. Bizarra moztu eta kalera irteteko asmoarekin heldu da Alex etxera, baina Leire sofan etzanda eta telebistari begira egoteko jarrerak argi utzi dio emazteak ez duela irteteko gogorik. Bizarra moztea hurrengo goizerako utz dezakeela pentsatu du eta, komuneko ispiluaren aurrean orrazia ile bustitik pasatzen duen bitartean, koadrilako lagunak zein tabernatan ibiliko diren pentsatu du. Alexengatik izango ez balitz, Maria eta Olatzekin bueltatxo bat ematera aterako litzatekeela pentsatu du Leirek, baina ezin du Alex etxean bakarrik utzi. Aste barruan gauetan baino ez dute ikusten elkar eta asteburua heldu eta ez du berak bada ihes egingo lagunengana. Alexekin geratuko da. –Afalduko al dugu zerbait? –galdetu dio senarrari, eskuekin ile bustia orrazten laguntzen dion bitartean. Komunean daude biak, ispiluaren aurrean. –Zerbait eskatzea nahi duzu? –erantzun dio senarrak, orrazia lababo gainean utzi eta emazteari gerritik helduz. –Pizza? –Ondo, deituko dut nik. Alexek baiezkoa erantzun dion momentuan bertan konturatu da Leire pizza astunegia egiten zaiola gauetan eta, gustukoa duen arren, ez zaiola gauetan halakorik jatea komeni.
07 27 uinaipuinaipuinaip
382
Zuk nahi duzuna
aipuinaipuinaipu
28
1B Karmele Jaio, Hamabost zauri (53-57.orr. Elkar 2004)
Komunetik atera dira, Leire Alexen atzetik. Egongelan daude orain. –Zein osagai eskatuko ditugu? –galdetu dio Alexek telefonoa eskuetan duela. –Niri berdin zait, nahi duzuna eskatu. Edozein –esan dio Leirek, azkenean pizza jan behar badu, behintzat osagai arinekin egindakoa nahiago lukeela pentsatuz, urdaiazpiko eta txanpinoiak, adibidez. –Piperrak, okela eta oliba belzduna ondo? –Bueno... Zuk nahi duzuna –erantzun dio, liburua mahai gainetik hartu eta apalean uzten duen bitartean. Telebista aurrean jan dute pizza. Piperrak, okela eta olibaduna. Alexek jan du zatirik handiena. Leirek piperrak alde batera utzi ditu, bihotzerrearen beldur. Bere platerean piper gorrien menditxoa egin du. Iragarkiak hasi direnean ikusten ari diren filmaz aritu dira. Leirek ikusita duela esan dio, edo hala uste duela, baina ez duela bukaera gogoratzen. Eta bukaera gogoratzeko saiakera egin duenean, burura etorri zaiona beste gauza bat izan da, bihar bere amarengana bazkaltzera joan behar dutela. Alexi gogoratu dio, eta honek burua goitik behera astindu du, badakiela, gogoratzen duela. Gainontzeko komentarioak pizzaren ingurukoak izan dira, eta baita kanpoan ari den haizearen ingurukoak. Leihoak apurtu behar dituela ematen du. Berandu bukatu da pelikula. Azken momentura arte ez du Leirek bukaera gogoratu. Telebista itzali eta oherako bidea hartu dute. Ohean etzan den momentuan Leirek berotasuna sentitu du sabeletik behera eta ez da pizzaren piperrek eragindako bihotzerrea. Alexen bularra laztandu eta larrutan egiteko gogoa sentitu du. Une batez pentsakor gelditu da, sabaira begira, baina ez da ausartu eskua haren bular iletsura gerturatzen. Ohera sartu direnetik Alexek ez du ukitu, bera ere sabaira begira etzan da eta, ondorioz, senarra nekatuta egongo dela pentsatu du eta ez duela ezertarako gogorik izango. Alexen ezetza entzuteko beldur da, min egiten baitiote haren ezetzek sabelean. Batak besteari bizkarra erakutsi diote eta loguraren zain geratu dira. Begiak irekita biak.
29 uinaipuinaipuinaip
382
✎
1B Ondorengoetatik, zein da pizza bat egiteko erabiltzeko moduko osagaia eta zein ez?
Urdaiazpikoa Txanpinoiak Piperrak Okela Belusa Oliba belzdunak Barea Oreganoa Tomatea Gazta Hirugiharra Bitsadera
BAI
EZ
❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑
❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑ ❑
1B Pizza bat egiteko errezeta irakurriko duzu orain. Lehenbizi, osagaien zerrenda aurkituko duzu eta ondoren, nola egiten den. Bigarren zati honetan, prozesua osatzen duten urratsak desordenatu egin zaizkigu. Jar itzazu ordena egokian. Osagaiak: Orea egiteko: 250 g arroz-irin 12 g legamia Arrautza bat Koilarakada bat esne Koilarakadatxo bat gatz
Betetzeko: 150 g tomate-saltsa 100g urdaiazpiko egosi Desegiten den gazta, 3 xerra 4 txanpinoi Antxoak oliotan Oreganoa
Nola egin: ........... ........... ........... ...........
Azkenik, gaztaz estali. 170º-180ºtan eduki labean, 15 minutuz, gutxigora behera. Ondoren, orea luzatu eta forma biribila eman. Jar ezazu gainean betetzeko daukazuna, zure gustuaren arabera: lehenbizi, zabaldu tomate-saltsa eta ondoren jarri urdaiazpiko egosia, antxoak, txanpinoiak, garbiak eta xerratuta, eta oreganoz hautseztatu. ........... Pizzaren orea egiteko osagaiak nahastu, ongi oratuz. ........... Oso beroa zerbitza ezazu.
kariketakariketak
30
2
Segidan, ipuineko hainbat gertakari irakurriko dituzu. Hasiera eta bukaerak, ordea, bereizita daude. Behar bezala lotzen saiatu behar duzu.
1.- Gustura joango litzateke Leire zinemara
a.- Maria eta Olatzekin bueltatxo bat ematera aterako litzateke Leire.
2.- Senarra etxeko atetik sartu denean
b.- larrutan egiteko gogoa sentitu du Leirek.
3.- Ostiraletan
c.- nabari zaio aste osoko zama Alexi.
4.- Aspaldian ez dira
d.- min egiten diote sabelean Leireri.
5.- Bekainak zimurtzeko duen eran
e.- Alexek ez du Leire ukitu.
6.- Duela hilabete batzuk
f.- gauetan bakarrik ikusten dute elkar Alexek eta Leirek.
7.- Alexen ezetzek
g.- nekatuta iristen da Alex etxera
8.- Ostiralero, lanetik etxera heltzerakoan
h.- astunegia egiten zaio gauetan.
9.- Azkenaldi honetan
i.- leihoak apurtu behar dituela ematen du.
10.- Alexengatik izango ez balitz
j.- bizkarra erakutsi eta loguraren zain geratu dira biak, begiak irekita.
11.- Aste barruan
k.- oherako bidea hartu dute.
12.- Leireri pizza
l.- proposatu zion Leirek Alexi zinemara joatea.
13.- Kanpoko haizeak
m.- zinemara joan Alex eta Leire.
14.- Telebista itzali eta
n.- Alexek dutxa hartzen du.
15.- Alexen bularra laztandu eta
o.- baina ez dio Alexi ezer esan.
16.- Ohera sartu direnetik
p.- liburuak harrapatuta dabil Leire.
17.- Batak besteari
q.- musu bat eman dio Leirek ezpainetan.
akariketakariketak31
382
2
✎ Esaldiotan, zenbait hitz-bikote dituzu aukeran. Zuzena dena utzi eta okerrekoa ezabatu:
1. Ostiraletan/Ostiralean nekatuta heltzen da Alex etxera. 2. Ezetza jasotzeko beldur/beldurra da. 3. Ezetzek/Ezetzak min egiten diote sabelean. 4. Zinemara joateko aukera baztertuta/baztertutak, liburua hartu du esku artean. 5. Ur tanta bakoitzak/bakoitza aurrean dituen hitzak/hitza urtu eta nahasi ditu. 6. Ezin dio hariari/haria heldu. 7. Alex janzten/jazten ari den gelara hurbildu da. 8. Koadrilako lagunak zein tabernatan/tabernan ibiliko diren pentsatu du. 9. Aste barruan gauetan baino ez dute/diote ikusten elkar/elkarri. 10. Zein osagai/osagaiak eskatuko ditugu? 11. Nahi duzuna/duzula eskatu. 12. Leirek piperrak alde batera utzi ditu, bihotzerrearen/bihotzerreaz beldur. 13. Une batez pentsakor/pentsakorra gelditu da. 14. Ez da ausartu eskua haren bular iletsura gerturatzen/gerturatu. 15. Batak/Bata besteari bizkarra erakutsi dio. 16. Begiak irekita/irekitak biak.
2
Berridatz itzazu hurrengo esaldiok, esaldi bakarra osatuz: Adibidea: Senarra etxeko atetik sartu da. Sarrerara gerturatu da Leire. Senarra etxeko atetik sartu denean sarrerara gerturatu da Leire. 1.- Leirek musu eman dio Alexi ezpainetan. Egongelara bueltatu da Leire. .................................................................. ondoren .................................................................. 2.- Duela hilabete batzuk proposatu zion Leirek Alexi zinemara joatea. Geroztik, ez dio berriz zinemara joateko proposamenik egin. .................................................................. -enetik .................................................................. 3.- Zinemara joateko aukera baztertu du Leirek. Azken asteetan amaitu ezinik dabilen liburu mardula hartu du esku artean. ..................................................................-ta ..................................................................
kariketakariketak
32
4.- Asteko zama guztia urak bainerako zulotik eramaten duela pentsatzen du. Lasaiago geratzen da horrela. ..................................................................-tuz .................................................................. 5.- Alexek egongelan sartu du burua. Leire ikusi du sofan eserita. ..................................................................-enean .................................................................. 6.- Burua tabernako giroan sartu zaio Leireri. Are zailagoa egin zaio liburuaren lehenengo paragrafoa gainditzea. ..................................................................-netik .................................................................. 7.- Senarrari irteteko proposamena egin dio. Alexek txandalaren prakak jantzita dituela ikusi du. .................................................................. orduko .................................................................. 8.- Liburuaren azalari eta atzealdeko lerroei gainbegiratu bat eman die Leirek. Telebista piztu du. .................................................................. ondoren .................................................................. 9.- Orrazia ile bustitik pasatzen du Alexek. Koadrilako lagunak zein tabernatan ibiliko diren pentsatu du. .................................................................. bitartean .................................................................. 10.- Alexek baiezkoa erantzun dio Leireri. Leire konturatu da pizza astunegia egiten zaiola gauetan. ............................................................... momentuan bertan ............................................................... 11.- Iragarkiak hasi dira. Ikusten ari diren filmaz aritu dira. ..................................................................-enean .................................................................. 12.- Leirek bukaera gogoratu du. Azken momentuan izan da. .................................................................. arte ez .................................................................. 13.- Komentarioak pizzaren ingurukoak izan dira. Gainontzekoak kanpoan ari den haizearen ingurukoak. .................................................................. eta baita .................................................................. 14.- Ohean etzan da Leire. Berotasuna sentitu du sabeletik behera. .................................................................. momentuan ..................................................................
akariketakariketak33
382
Uxue Apaolaza: Uxue Apaolazak (Hernani, 1981) historia ikasketak ditu eginak eta hainbat hedabidetan kolaboratu du, besteak beste Berrian zutabegile. Umeek gezurra esaten dutenetik ipuin-liburua argitaratu zuen 2005ean.
34
3
Z
er da ipuina zuretzat? Lagun ikusezin bat bezalakoak dira ipuinak. Zuk bakarrik ezagutzen dituzu, eskapadak egiten dituzu beraiekin, eta nire gauza zikinenak beraiei bakarrik kontatzen dizkiet.
aElkarrizketaElka
Testua eta argazkia: Ibon Egaña
Uxue Apaolaza
Munduan leku bat bilatzen ari dira maiz zure ipuinetako pertsonaiak. Hemendik edo handik ihesi, desegokituta. Deserosotasun horrek bultzatzen zaitu idaztera? Dudarik gabe. Deserosotasun horrek eta beste batzuk. Uste dut sortzaile guztiok deserosotasun komun bat daukagula; dena idatzita dagoela diogu baina idatzia hobeto idazten tematuta gaude. Hobeto egin dezakegula uste dugu. Oinarrizko harrokeria hori gabe, ez dago idazlerik.
tzea, sentiaraztea... lortzen badu. Elkar elikatzen dute fikzioak eta errealitateak.
Zure ipuinek “gordin” kalifikatiboa jaso dute maiz. Zergatik uste duzu dela hori? Apropos bilatutako zerbait da? Gero eta gutxiago ulertzen dut zergatik esaten den hori. Bilatzen nuena nire obsesioez irakurlea kutsatzea zen. Ez dut uste bereziki
Familia barruko harremanak modu zorrotzean azaltzen dituzu maiz. Familia kontzeptua desidealizatu nahi izan duzu liburuan? Erantzuna oso luzea da; esan dezagun eginak eman zaizkigun gauza guztiak errebi-
Nortasunaren bilaketaren inguruko gogoeta badago liburuan, esaterako maskulino/femenino kategoriak birpentsatu beharraren inguruan. Identitateak berrasmatzeko aproposa zaizu literatura? Guztia berrasmatzeko aproposa iruditzen zait literatura, baita literatura bera berrasmatzeko ere.
“Guztia berrasmatzeko aproposa iruditzen zait literatura” “gordinak” direnik nire obsesioak. Zure ipuinek asko edaten dute eguneroko errealitatetik, gertaera kotidianoetatik. Nola bihurtzen duzu material hori ipuinerako gai? Ipuinak berak bihurtzen du eguneroko hori fikziorako gai, ipuina bera da errealitateari komeni zaiona kentzen diona bere anatomia osatzeko; gero fikzioak itzultzen dio faborea zerbait erreala probokatzea, isla-
satzea interesgarria iruditzen zaidala, familia kasu, edo lehen aipatu duzun bezala, generoa. Karrotxoa, Mahuka luzeak eta Bat-batean isiltasuna ipuinak diferenteak dira, baina badute puntu komunik ere. Esan liteke bakardadeaz ari direla hirurak? Bakardadea mozorrotzeko egiten ditugunak eginda gero, mozorroa erauzten digutenean gertatzen denaz.
karrizketaElkarrizk35
382
>>>>
Uxue Apaolaza, Umeek gezurra esaten dutenetik (17-18.orr. Erein 2005)
Mahuka luzeak 1B
ajina ezazue gizon bat Madrileko autobus geltokian –Madrileko autobus geltokian madrildar gutxi ikusten da-. Hogeita hamar urte inguru ditu eta Gasteizkoa da. Ia berrogei gradura daude, mahuka luzedun kamiseta darama soinean eta, golkotik zintzilik, amonak jaunartze egunean oparitutako gurutzea. Ez du autobusik hartu behar, bisitan joan zaion arreba agurtzera joan baita. Behin batean autobus hori batean iritsi zen karrera luze bat egiteko asmoz; hiru urtez aritu zen lehen mailatik pasatzeko ahaleginean, bere benetako ametsak maletatik atera gabe. Irribarrez egin dio agur Continental Auto horiari; agian behin bera ekarri zuen berberari, baina hori ez du berak pentsatu. Hortzak falta zaizkio. Ez gehiegi oraindik. Eta zainak. Agur egiten dio, autobusari, mozorrotutako besoaz. Arreba engainatzea lortu du berriro ere; inuzente xamarra da zenbait kontutan. Agur hau Madrilera itzulera bat da, bere Madrilera, bakardadera, hain urrun geratzen da bere arreba, mezetarako bezala jantzita, hain arraroa da ikustea agian bera ekarri zuen autobus berean. Etxera heldu bezain pronto hots egin dio arrebak amari. «Berdin jarraitzen du. Badakizu, besoak estalita, esaten dituen gauza horiek esaten. Gero eta gutxiago ulertzen zaio. Ezagutu ere ez zenuke egingo agian. Lagunen baten pisuan eduki nau, komuna non zegoen ere ez zekien; berea zela esan dit. Imajinatu. Ez dakit zer egin dezakegun ama». Bi malko irten dira, bi begietatik, etxe banatan, masaila batean behera. Istorioa hasi besterik ez da egin, oso motza da hala ere, eta oso ezaguna.
Im
aipuinaipuinaipu
36
1A
Gure protagonista gasteiztarra/Gasteizkoa da, baina Madrilen bizi da. Madrilekoa denari, berriz, madrildar deitzen zaio… adibideari jarraitu eta zerrenda osatu: Donostia Bilbo Baiona Gipuzkoa Bizkaia Araba Nafarroa
1B
Donostiakoa ........................ ........................ ........................ ........................ ........................ ........................
donostiarra ........................ ........................ ........................ ........................ ........................ ........................
Errepara diezaiogun orain arrebak amari kontatutakoari. Irakurri berriro arretaz zati hori (beste kolore batez jarri dugu) eta osa ezazu kontaketa hutsuneak behar bezala betez:
Arrebak amari anaiak berdin jarraitzen ..................(1).................. esaten dio. Ba ..................(2).................., besoak estalita, esaten dituen gauza horiek esaten. Gero eta gutxiago ulertzen ..................(3)................... Ezagutu ere ez ..................(4).................. egingo agian. Lagunen baten pisuan eduki ..................(5).................., komuna non ..................(6).................. ere ez ..................(7)..................; berea ..................(8).................. esan ..................(9)................... Imajinatzeko. Ez ..................(10).................. zer egin ..................(11)...................
2
Ipuin motz honetako hainbat gertakari dituzu segidan, desordenan. Saia zaitez orden egokian jartzen: ....... Arrebak anaiak berdin jarraitzen duela esan dio amari, ezagutu ere ez lukeela egingo. ....... Gizonezkoari arreba bisitan etorri zaio Gasteiztik Madrilera. ....... Bisitaren ondoren, bueltako autobusa hartu du arrebak eta anaia agurtzera joan zaio autobus-geltokira. ....... Etxera heldu bezain pronto hots egin dio arrebak amari. ....... Gizona hiru urtez aritu zen lehen maila atera nahian. ....... Gizonezkoa Madrilera joan zen karrera luze bat egiteko asmoz. ....... Arrebak alde egin duenean, berriro ere engainatzea lortu duela uste izan du anaiak.
uinaariketakariket37
382
>>>>
Uxue Apaolaza, Umeek gezurra esaten dutenetik (19-20.orr. Erein 2005)
Bat-batean isiltasuna 1B
netik itzuli eta bazkaria prestatzen hasi da. Min du oinetan hainbeste ordu zutik pasatzeagatik. Erosketak egin ditu etxeratu aurretik. Azken momentuko lau gauza behar zituen, hilabeteko erosketa larunbatez egiten baitu, senarrarekin; baina hau falta dela, bestea bukatu dela, azkenean esnea, patatak, azukrea… hatz artean marka gorria egin zaio pisuagatik. «Itzaliko duzue irratia! Ezin dut jasan». Lanetik etxera iritsi eta eseri ezin bada ere, senarra eta alaba bazkariaren zain egoten baitira, belarriak deskantsatzea gustatzen zaio. Goiza zarata artean pasa du, Arregi etorri da, patroia, oihuak, irribarreak –ozen- «bereak gara», eguneko bigarren whiskya. Etxera heldutakoan isiltasun pixka bat eskatzea ez zaio gehiegizkoa iruditzen. Tipula txikitzen ari denez, malko batzuk irristatu zaizkio. Gero eta azkarrago jasotzen du labana. Jaso eta jaitsi. Kolpeak entzuten dira hatzen ertzetatik. Egurrezko kolpeak. Gero eta urrunago. Ebakia egin du, begiak blaiturik ez baitu ondo ikusten. Sarri gertatzen zaio alaba eta senarra falta dituenetik. «Itzaltzeko irratia! Ezin duzue nekatuta nagoela ulertu? Zuen neskamea ematen dut». Goizero irratia piztuta uzten du etxera iristen denerako; gaur ezik. Eztabaidak gal ez daitezen. Hutsik dago sukaldea. Isilik. Bat-batean isiltasuna baizik ez da geratu. Whiskya eta hatz ebakia. Ez du hainbeste tipula behar bakarrik bizi denetik. Ez daki norentzat egin duen antzezpena. «Joder, nork itzali du irratia!»
La
aipuinaipuinaipu
38
1B
Esan ondoko esaldiok EGIA ala GEZURRA diren:
1.- Lanetik itzulitakoan hasi da bazkaria prestatzen 2.- Etxeratu aurretik hilabeteko erosketa egin du 3.- Gauza gutxi zirenez, erraz ekarri ditu etxera 4.- Etxera iritsi orduko, eseri egin da 5.- Lanean bezalaxe, etxean ere gustuko du zarata 6.- Labana eskutan duela txikitzen du tipula, gero eta bizkorrago 7.- Ebakia egin du behatzean, ikusmen txarra du eta 8.- Egunero bezala, gaur ere piztuta utzi du irratia 9.- Bat-batean dena isilik dagoela konturatu da 10.- Bakarrik bizi denetik antzokira joaten da egunero
2
EGIA
GEZURRA
❏ ❏ ❏ ❏ ❏
❏ ❏ ❏ ❏ ❏
❏ ❏ ❏ ❏ ❏
❏ ❏ ❏ ❏ ❏
Ipuinean denbora-adierazle ugari dago, segidan dituzunak, hain zuzen ere. Koka ezazu horietako bakoitza dagokion esaldian: aurretik, -takoan, -etik, sarri, goizero, bat-batean, -erako, larunbatez, eta, azkenean 1.- Gezurra badirudi ere, ..................(1).................. lortu dut azterketa gainditzea, ederki kostata, hala ere! 2.- Etxeratu ..................(2).................. , mesedez, eros itzazu pare bat letxu, entsalada jan nahi baduzu, behintzat. 3.- Irratia entzuten dut ..................(3).................. , eguraldiaren berri izateko. 4.- Lasai zegoen ohean etzanda eta ..................(4).................. eskukoa joka hasi zitzaion, beti bezala. 5.- Zaborra atera ..................(5).................. joango naiz zurera, ados? 6.- Konturatu nintzen ..................(6).................. joana zen eta ezin izan nuen berarekin hitz egin. 7.- Kontatu didazunagatik, ..................(7).................. gertatzen den kontua da, eta ez gaur bakarrik. 8.- Gure amaren ohitura da ..................(8).................. joatea azokara. 9.- Banandu ziren ..................(9).................. hobeto bizi direla esango nuke nik. 10.- Geltokira iritsi, txartela hartu ..................(10).................. korrika abiatu zen trena hartzera.
uinaariketakariket39
382
>>>>
Uxue Apaolaza, Umeek gezurra esaten dutenetik (65-67.orr. Erein 2005)
Karrotxoa 1B
rokoa sartu du zirriztutik. Poltsikoan prestaturik zekarren. Eta baita Visa ere, eta giltzak. Supermerkatu barrurantz mantso doa, zerrendari begira. Ezker eskuaz eta eskuin belaunaz darama karrotxoa. Bide erdian gelditu egin da, hutsari begira. Musikagatik. Gaztetan entzuten zuen kantaren bat. Bakeroak estu samar ditu, bakeroak normalean eramaten diren bezala. Ibiltzean min pixka bat ematen diote, poltsikoan, kotxeko giltzek; giltzek baino giltzetakoak. Senarrak erosi zion. Traste bat. Urteak dira supermerkatu berera etortzen dela. Lehen alaba jaio eta auzoan etxea erosi zutenetik. Galdu egiten da oraindik. Hasieran biak etortzen ziren. Beti dago aurkitzen ez duen zerbait. Gatza adibidez. Zerealak behar ditu alabarentzat; txokolatezkoak eta Kellog´s. Besteak azkarregi biguntzen dira. Mermelada (azukre gabe) eta mantekila senarrarentzat. Molde ogia, integrala, beste alabarentzat, gehi laranjak eta urdai egosia. Minutu gutxian bete daiteke karrotxoa. Leku handia du oraindik. Esnea. Esnea denek edaten dute, nahiz senarrak gaingabetua behar duen (medikuak esana), alaba zaharrenak sojazkoa (besteak mukiak egiten dizkio) eta egunekoa gazteenarentzat. Ez du gatza aurkitzen, gainera giltzatakoak min ematen dio. Ahate bat da. Plastiko gogorrezkoa. Barre egin zuten oparitu zionean. Autoa urruti xamar utzi du. Eskerrak haraino karrotxoarekin joan daitekeela. Oliba olioa. Espartzuak hartu behar ditu, komunekoa zaharturik baitago eta sukaldekoa ere hortxe-hortxe. Espinakek itxura ona dute. Gaur gauerako purea egin dezake. Alaba gazteenari ez zaio gustatzen; berdin dio, prestatuko du beste zerbait berarentzat (tortillaren bat edo. Arrautzak). Bi eskuak behar ditu orain karrotxoari bultzatzeko. Jogurtak: bakoitzari bere zaporea, testura, marka. Giltzatakoa aukeratzen
Eu
aipuinaipuinaipu
06 40
senarrak minutu bat baino gehiago pasa ote zuen bururatu zaio. Ke ba. Handiena, kolore asko baditu hobe, eta orain ahatearen mokoa izterrondoan sartzen zaio. Txokolatea, lentejak, Cous-Cous-a, gazta; gatza non egongo da? Tomatea, hortzetako pasta, patatak. Nekea etortzen zaio hori guztia armairutan sartu beharko duela pentsatzearekin. Ez dago ziur indarrik izango duen. Ez zaio arrandegiko usaina gustatzen. Supermerkatuko arrandegiek gutxiago usaintzen dute; baina ez hobeto. Garestia da arraina eta berak garestiena erosi beharko du. Edo ia. Eta ganbak. Biharko. Freskoak, noski. Alabei ez zaie arraina gustatzen (ganbak bai), atuna bakarrik. Azkenean zakarrontzira bota beharko du erositakoaren herena. Jertsea kendu du eta karrotxoan utzi. President. Alaba gazteenari marka horretako camembert gazta gustatzen zaio. Barre egin eta buruan hazka egin du. President. Hozkailuan geratu da, apal zurian. Ganba izoztuak ikusi ditu, poltsa handietan. Hartu egin ditu, beldurrez. Bihar atera ditzake freskoen ordez. Barre egin du alaben aurpegiak imajinatuz. Kroketa izoztuak, patata frijituak, patata-tortilla! Sobreko zopa. Paper fosforitotan bilduta, bizkotxoa, antsietatez jaten denetakoa. Ketchup-a eta saltxitxak (gaztarekin, urdaiazpiko zaporeaz). Barrez hasi da berriro ere. Ez liokete etxean sartzen utziko. Coca Cola. Hori bai, hartu behar luke. Alaba gazteenak azken momentuan apuntatu dio zerrendan, «ez ahaztu, e?». Alaba zaharrenak egingo dio errieta hala ere, multinazional kriminal bati dirua emateagatik. Buruko eta izterrondoko mina du. Txokolatinen aurrean geratu da. Zenbat kolore. Bat hartu du. Urre kolorekoa. Karameloa eta gaileta ditu eta goxo-goxoa dago. Beste bat hartu du karrotxoko euroaren truke edo, eta joan egin da. Karrotxoa beterik utzi du, txokolatinen aurrean, jan duenaren papera eta plastikozko giltzetakoa. Agur gutunik ez. Agur gutunak gehienetan gezurra dira; egia jarrita, inork ez lituzke ulertuko.
07 41 uinaipuinaipuinaip
382
1B
✎ Ipuinean gertatzen dena ondoen jasotzen duen testua aukeratu behar duzu. Zein da, zure ustez, laburpenik onena? Zergatik?
1.- Emakume bat erosketak egiten ari da supermerkatuan eta karrotxoa betetzen ari den bitartean zer erosi behar duen pentsatzen ari da. Horrekin batera, ordea, beste zenbait pentsamendu datozkio burura. Nekatuta dago bere bizimoduarekin eta azkenean, karrotxoa beteta utziko du, bertan etxeko giltzak daudela. Agur esan die etxekoei eta badoa, azalpenik eman gabe. 2.- Zein nekagarria den erosketak egitea! Gauza bat dela, bestea dela… etxeko guztien gustuak izan behar dituzu kontuan erosteko garaian eta, hala ere, ez dira gustura egongo, ziur! Akabo! Aspertu da gure emakume eroslea eta badoa… beste egun batean egingo ditu erosketak.
1B
Saia zaitez zerrenda euskaratzen: 1.- Aceite de oliva/Huile d’olive:
..................................
2.- Pan de molde/Pain de mie:
..................................
3.- Leche desnatada/Lait écrémée:
..................................
4.- Leche del día/Lait du jour:
..................................
5.- Cereales de chocolate/Céréales de chocolat:
..................................
6.- Leche de soja/Lait de soja:
..................................
7.- Pasta de dientes/Dentifrice:
..................................
8.- Gambas congeladas/Crevettes congelées:
..................................
9.- Croquetas congeladas/Croquettes surgelées:
..................................
10.- Patatas fritas/Frites:
..................................
11.- Tortilla de patata/Omelette espagnole:
..................................
12.- Pan integral/Pain complet:
..................................
kariketakariketak
42
1B Karrotxoa beterik utzi du gure protagonistak, baina zer dago barruan? Testua arretaz irakurri eta zerrenda osatu: ✓ Zerealak: txokolatezkoak eta Kellog’s ✓ Mermelada (azukrerik gabea) ✓ Mantekila ✓ ........................... ✓ ........................... ✓ ........................... ✓ ...........................
2
Ipuineko esaldi honi erreparatu nahi diogu:
Urteak dira supermerkatu berera etortzen dela Dakizunez, joera handia dago BERA eta BERDINA nahasteko. Argitze aldera eta bi hitzetan esateko, BERDINA azaltzen zaigun esaldietan aipatu elementua ez da bakarra eta itxuraz iguala den beste bat dugu. BERAren kasuan, berriz, elementu bakar bati buruz ari gara hizketan beti. Hau horrela, aukera ezazu esaldi bakoitzean zein den formarik egokiena: 1.- Amaia eta Mikel etxe BEREAN/BERDINEAN bizi dira, elkarrekin, joan deneko 5 urteotan. 2.- Nire koadrilako lagunek enpresa BERDINEAN/BEREAN lan egiten dute. Neu naiz beste leku batean lan egiten duen koadrilako kide bakarra. 3.- Nik erositako autoa eta zurea BERBERAK/BERDINAK dira. 4.- Zure urtebetetzea eta neurea egun BERDINEAN/BEREAN ospatzea pentsatu dut. Zer iruditzen zaizu? 5.- Kale honetako etxe guztiak BERAK/BERDINAK dira, arkitekto BERDINAK/BERBERAK diseinatu zituen eta. 6.- Euskaltegi honetako hainbat ikaslek irakasle BERDINA/BERA dute. 7.- Bizkiak dira eta gainera, BERAK/BERDINAK dira. 8.- Ezkontzara soineko BERDINEZ/BERBEREZ jantzita joan ziren bi lagunak. 9.- Une BEREAN/BERDINEAN erabaki genuen alde egitea, hamarretan, hain zuzen ere. 10.- Erosketak denda BEREAN/BERDINEAN egiten dituzte Josunek eta Marianek. 11.- Talde BEREAN/BERDINEAN egotea egokitu zaie bi haurrei eta horrexegatik oso pozik daude. 12.- Bere jantzia eta andregaiarena BERDINAK/BERBERAK zirenez, etxera aldatzera joatea erabaki zuen Amaiak.
akariketakariketak43
382
glosarioa
*
A AGUR GUTUN.- Carta de despedida. Lettre d’adieux.
B
D E
G
H
AHALEGIN.- Esfuerzo. Effort. AMORRAZIO.- Rabia. Fureur. ANTZ.- Parecido. Ressemblance. ANTZEZPEN.- Representación teatral. Représentation théâtrale. ARBUIATU.- Despreciar. Mépriser. ARIN.- Ligero/a. Léger/ère. ASKARI.- Merienda. Goûter. ASTINDU.- Sacudir. Secouer. ASTUN.- Pesado/a. Lourd/e. AUSARTU.- Atreverse. Oser. AZALPEN.- Explicación. Explication. BABO.- Bobo/a. Bête. BAKARDADE.- Soledad. Solitude. BARE.- Bazo. Rate. BART.- Anoche. Hier soir. BAZTERKETA.- Exclusión. Exclusion. BEKAIN.- Ceja. Sourcil. BELUS.- Terciopelo. Velours. BIGUNDU.- Ablandar. Attendrir. BIHOTZERRE.- Ardor, acidez de estómago. Aigreur d’estomac. BILAKATU.- Convertir. Devenir. BILUZIK.- Desnudo/a. À nu. BITSADERA.- Espumadera. Écumoire. BLAI.- Calado/a. Trempé/e. DESOREKATU.- Desequilibrar. Déséquilibrer. DEUS.- Nada. Rien. EBAKI.- Corte. Coupure. EGOKITU.- Adecuar. Adapter. EGOKITZAPEN.- Adaptación. Adaptation. EGONEZIN.- Inquietud. Inquiétude. ERAGIN.- Influencia. Influer. ERNEGU.- Rabia, enfado. Rage, colère. ERRAUSTU.- Incinerar. Incinérer. ERREZITALDI.- Recital. Récital. ERRIETA EGIN.- Reñir. Se quereller. ERTZ.- Borde. Bord. ESPARTZU.- Estropajo. Lavette. ESTALI.- Cubrir. Couvrir. ESTU.- Estrecho/a. Ajusté/e. EZ ENTZUNARENA EGIN.- Hacerse el sueco/la sueca. Faire le/la sourd/e. EZAGUN.- Conocido/a. Connu/e. EZETZ.- Negativa. Refus. EZTI.- Dulce. Douce. GAINGABETU.- Desnatado/a. Ecrémé/e. GEHIEGIZKO.- Excesivo/a. Excessif/ive. GEHITU.- Añadir. Ajouter. GERTURATU.- Acercarse. (S’)approcher. GILTZETAKO.- Llavero. Porte-clefs. GOLKO.- Seno, regazo. Sein, giron. HAIZATU.- Aventar. Vanner. HATZ.- Dedo. Doigt. HAZKA EGIN.- Rascar (se). Se gratter. HEREN.- Tercio. Tiers.
I
J
K
L
M
O
P
S
T U X Z
HERIOTZA.- Muerte. Mort. HILDAKO.- Muerto/a. Mort/e. HILEZKOR.- Inmortal. Immortel/elle. HILKOR.- Mortal. Mortel/elle. HILOBI.- Tumba. Tombe. HORMA.- Pared. Mur. IGURIKI.- Itxaron. Esperar, aguardar. Attendre. IRAUN.- Durar. Durer IRRISTATU.- Resbalar. (Se) glisser. ITZULERA.- Regreso. Retour. IZTERRONDO.- Ingle. Aine. JASAN.- Soportar. Souffrir. JASO.- Recibir. Recevoir. JAUNARTZE.- Comunión. Communion. KOLDAR.- Cobarde. Poltron/onne. KOPETA.- Frente. Front. KRUDELKERIA.- Crueldad. Cruauté. LABE.- Horno. Four. LARRITU.- Apurarse. (S’)inquiéter. LARRUTAN EGIN.- Joder, follar. Avoir des relations sexuelles. LEGEZ.- Bezala. Como. Comme. LOGURA.- Sueño, ganas de dormir. Sommeil. LOHI.- Sucio/a. Sale. LURPERATU.- Enterrar. Enfouir. MAHUKA.- Manga. Manche. MAIZ.- Askotan. A menudo. Souvent. MALKO.- Lágrima. Larme. MARDUL.- Voluminoso/a. Volumineux/euse. MASAIL.- Mejilla. Joue. MENDEKU.- Venganza. Revanche. MEZA.- Misa. Messe. MIHI-ARRAIN.- Lenguado. Sole. MOKO.- Pico. Bec. MOZORROTUTA.- Disfrazado/a. Déguisé/e. MUGITZEKORIK EGIN.- Mugitzeko keinurik egin. Moverse. Se mouvoir. ONURA.- Beneficio. Bénéfice. OSAGAI.- Ingrediente. Ingrédient. OSTERA.- En cambio. Au contraire. OZEN.- Alto. À haute voix. PAPAR.- Pecho. Poitrine. PARE.- Enfrente. En face de. PARTEKATU.- Compartir. Partager. PATU.- Destino. Destin. POLTSIKO.- Bolsillo. Poche. SABAI.- Techo. Plafond. SABEL.- Vientre. Ventre. SARRI.- A menudo. Fréquemment. SEKULA.- Nunca. Jamais. SOIN.- Cuerpo humano. Corps. SUMATU.- Percibir, sentir. Percevoir. TIPULA.- Cebolla. Oignon. TXIKITU.- Picar. Hacher. URDAI.- Tocino. Lard. URTU.- Derretir (se). (Se) fondre. XAMAR.- Bastante. Assez. ZAIN.- Vena. Veine. ZAMA.- Carga. Charge. ZANTZU.- Indicio, señal. Trace. ZARATA.- Ruido. Bruit. ZIRRIZTU.- Resquicio, rendija. Fente, rainure.
aglosarioaglosari
44
erantzun-orriak
ASKO KOSTATA ESAN ZIONA
Aukera anitzeko galderak: 1.- a; 2.- c; 3.- a; 4.- a; 5.- a; 6.- c; 7.- c; 8.- c; 9.- c; 10.- b; 11.- b; 12.- c; 13.- a; 14.- c
Egoera zailak: 1.- b; 2.- d; 3.- c; 4.- e; 5.- a
Sinonimoak: 1.- G; 2.- H; 3.- E; 4.- B; 5.- F; 6.- A; 7.- I; 8.- C; 9.- D
ETORKIZUNA
Berridazketak: 1.- Bihar 10etan jaikiko naiz. 2.- Bihar hondartzara joango naiz. 3.- Bihar Mirenekin bazkalduko dut. 4.- Bihar garaiz iritsiko naiz. 5.- Bihar atseden hartuko dut. 6.- Bihar zure anaiarekin etorriko zara hona. 7.- Etorkizunean merkeago izango da etxetik kanpo bazkaltzea. 8.- Datorren astean dantza-emanaldi bat ikusiko dute. 9.- Biharko iragarpenaren arabera, oso eguraldi kaxkarra egongo da bihar. 10.- Hurrengo hilean Ingalaterran egongo da Mikel.
Galderak errepikatuz: 1.- (Ea) noiz etorriko zaren galdetu dizut. 2.- (Ea) Aintzanek zer esan dizun galdetu dizut. 3.- (Ea) gaur zer eguraldi dagoen galdetu dizut. 4.- (Ea) bainujantzia jantzita al daukazun galdetu dizut. 5.- (Ea) zer hartuko duzun galdetu dizut. 6.- (Ea) zenbat urte dituzun galdetu dizut. 7.- (Ea) non bizi zaren galdetu dizut. 8.- (Ea) euskaraz hitz egiten ba al dakizun galdetu dizut. 9.- (Ea) elkarrekin noiz bazkalduko dugun galdetu dizut. 10.- (Ea) lan hau noizko egin behar dudan galdetu dizut.
Hitzak kokatu: 1.- kostata 2.- egonezina 3.- amets 4.- eraginik 5.- onura 6.- atseden hartu 7.- paparrean 8.- larritu 9.- iguriki Nor da? 1.- Alaba (Ixiar) 2.- Iñaki 3.- Ama (Maite) 4.- Ama (Maite) 5.- Iñakiren aita 6.- Aita (Imanol) 7.- Aita eta ama 8.- Ama (Maite) 9.- Ama (Maite) 10.- Aita (Imanol)
10.- Patuari 11.- lohi 12.- Ezusteko 13.- hurbiltasuna 14.- babesa 15.- kopetan 16.- amorrazioz 17.- koldar 18.- baboa Esaldiak lotu: 1.- j 2.- c 3.- d 4.- b 5.- h 6.- e 7.- g 8.- i 9.- a 10.- f
Laburpenean txertatutako aldaketak: 1. Lur azpian biluzik sartzen dituzten galdetu dio, ez kutxatan sartzen dituzten ala ez. 2. Iñakik komentatu diona da bera eta bere aita hilko direla eta ez denak hilko direla noizbait. 3. Azkenik, esan daiteke ama gehiago larritu dela aita baino, garrantzia kendu nahian aritu baita. Definizioak: 1.- Hildakoa 2.- Ogitartekoa 3.- Lorategia 4.- Askaria 5.- Biluzik 6.- Hilobia 7.- Erraustu
8.- Izarra 9.- Arbuiatu 10.- Heriotza 11.- Hilkorra 12.- Bazterketa 13.- Harremana
45 rioaerantzun-orria
382
ZUK NAHI DUZUNA Pizzaren osagaiak: Hauek dira lekuz kanpo daudenak: Barea (gorputzeko organoa-bazo/rate), Bitsadera (sukaldeko tresna-espumadera/écumoire) eta Belusa (oihal mota batterciopelo/velours)
Esaldiak lotu: 1.- o 10.- a 2.- q 11.- f 3.- g 12.- h 4.- m 13.- i 5.- c 14.- k 6.- l 15.- b 7.- d 16.- e 8.- n 17.- j 9.- p
Hauxe da pizza egiteko prozesuaren orden egokia: 1. Pizzaren orea egiteko osagaiak nahastu, ongi oratuz. 2. Ondoren, orea luzatu eta forma biribila eman. 3. Jar ezazu gainean betetzeko daukazuna, zure gustuaren arabera: lehenbizi, zabaldu tomate-saltsa eta ondoren jarri urdaiazpiko egosia, antxoak, txanpinoiak, garbiak eta xerratuta, eta oreganoz hautseztatu. 4. Azkenik, gaztaz estali. 5. 170º-180ºtan eduki labean, 15 minutuz, gutxigora behera. 6. Oso beroa zerbitza ezazu.
Hitz-bikoteak: 1.- Ostiraletan 2.- beldur 3.- Ezetzek 4.- baztertuta 5.- bakoitzak/hitzak 6.- hariari 7.- janzten 8.- tabernatan
9.- dute/elkar 10.- osagai 11.- duzuna 12.- bihotzerrearen 13.- pentsakor 14.- gerturatzen 15.- Batak 16.- irekita
Berridazketak: 1.- Leirek Alexi ezpainetan musu eman ondoren, egongelara bueltatu da. 2.- Duela hilabete batzuk Leirek Alexi zinemara joateko proposamena egin zionetik ez dio berriz zinemara joateko proposamenik egin. 3.- Zinemara joateko aukera baztertuta, azken asteetan amaitu ezinik dabilen liburu mardula hartu du esku artean Leirek. 4.- Asteko zama guztia urak bainerako zulotik eramaten duela pentsatuz lasaiago geratzen da. 5.- Alexek egongelan burua sartu duenean Leire ikusi du sofan eserita. 6.- Leireri burua tabernako giroan sartu zaionetik are zailagoa egin zaio liburuaren lehenengo paragrafoa gainditzea. 7.- Senarrari irteteko proposamena egin orduko Alexek txandalaren prakak jantzita dituela ikusi du. 8.- Liburuaren azalari eta atzealdeko lerroei gainbegiratu bat eman ondoren telebista piztu du Leirek. 9.- Alexek orrazia ile bustitik pasatzen duen bitartean koadrilako lagunak zein tabernatan ibiliko diren pentsatu du. 10.- Alexek Leireri baiezkoa erantzun dion momentuan bertan konturatu da Leire pizza astunegia egiten zaiola gauetan. 11.- Iragarkiak hasi direnean ikusten ari diren filmaz aritu dira. 12.- Leirek azken momentura arte ez du bukaera gogoratu. 13.- Komentarioak pizzaren ingurukoak izan dira, eta baita kanpoan ari den haizearen ingurukoak ere. 14.- Ohean etzan den momentuan Leirek berotasuna sentitu du sabeletik behera.
kerantzun-orriake
46
MAHUKA LUZEAK
Nongoa: Bilbo=>Bilboko=>Bilbotar Baiona=>Baionako=>baionar Gipuzkoa=>Gipuzkoako=>gipuzkoar Bizkaia=>Bizkaiko=>bizkaitar Araba=>Arabako=>arabar Nafarroa=>Nafarroako=>nafar
Hutsuneak bete: (1).- duela (2).- dakiela (3).- zaiola (4).- lukeela (5).- duela (6).- zegoen (7).- zekiela (8).- zela (9).- diola (10).- dakiela (11).- dezaketen
BAT-BATEAN ISILTASUNA EGIA ala GEZURRA: 6.- EGIA 1.- EGIA 7.- GEZURRA 2.- GEZURRA 8.- GEZURRA 3.- GEZURRA 9.- EGIA 4.- GEZURRA 5.- GEZURRA 10.- GEZURRA
Hauxe da orden egokia: 1. Gizonezkoa Madrilera joan zen karrera luze bat egiteko asmoz. 2. Gizona hiru urtez aritu zen lehen maila atera nahian. 3. Gizonezkoari arreba bisitan etorri zaio Gasteiztik Madrilera. 4. Bisitaren ondoren, bueltako autobusa hartu du arrebak eta anaia agurtzera joan zaio autobusgeltokira. 5. Arrebak alde egin duenean, berriro ere engainatzea lortu duela uste izan du anaiak. 6. Etxera heldu bezain pronto hots egin dio arrebak amari. 7. Arrebak anaiak berdin jarraitzen duela esan dio amari, ezagutu ere ez lukeela egingo.
Denbora-adierazleak: 6.- -erako 1.- azkenean 7.- sarri 2.- aurretik 8.- larunbatez 3.- goizero 9.- -etik 4.- bat-batean 10.- eta 5.- -takoan
KARROTXOA Laburpenik onena: Lehena litzateke laburpenik onena, bertan jasotzen baita erosketez gain beste hainbat gauzak kezkatzen dutela protagonista eta horrexegatik erabakitzen duela etxetik alde egitea. Bigarren bertsioan, erosketetako kontuak besterik ez daude. Euskaratu 1.- Oliba olioa 2.- Molde ogia 3.- Esne gaingabetua 4.- Eguneko esnea 5.- Txokolatezko zerealak 6.- Sojazko esnea 7.- Hortzetako pasta 8.- Ganba izoztuak 9.- Kroketa izoztuak 10.- Patata frijituak 11.- Patata-tortilla 12.- Ogi integrala
Hauxe da erosi duena: ✓ Zerealak: txokolatezkoak eta Kellog’s ✓ Mermelada (azukrerik gabe) ✓ Mantekila ✓ Molde ogia, integrala ✓ laranjak ✓ urdai egosia ✓ Esnea: gaingabetua, sojazkoa eta egunekoa ✓ Oliba olioa ✓ espartzuak ✓ espinakak ✓ Jogurtak ✓ Txokolatea ✓ lentejak
✓ Cous-cous-a ✓ Gazta ✓ Tomatea ✓ Hortzetako pasta ✓ Patatak ✓ Ganba izoztuak ✓ Kroketa izoztuak ✓ Patata frijituak ✓ Sobreko zopa ✓ Bizkotxoa ✓ Ketchup-a ✓ Saltxitxak ✓ Coca-cola ✓ Txokolatina
BERA/BERDINA 1.- BEREAN 2.- BEREAN 3.- BERDINAK 4.- BEREAN 5.- BERDINAK-BERBERAK 6.- BERA 7.- BERDINAK 8.- BERDINEZ 9.- BEREAN 10.- BEREAN 11.- BEREAN 12.- BERDINAK
47 kerantzun-orriaker
Ale osoa www.ikasbil.net atarian: Elkarrizketak Ipuinak entzungai Ariketak on-line