Gure Artean Nahi Ditugu Eta

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Gure Artean Nahi Ditugu Eta as PDF for free.

More details

  • Words: 275
  • Pages: 1
Gure artean nahi ditugu eta paperekin Milioi bat direla diote. Paperik gabe. Gobernua da, gainera, hori diona. Noiz eta, etorkinei, besteak beste, erregularizatzeko aukera guztiak kentzen dizkien Atzerritartasun Legearen urteroko erreforma indarrean jarri ondoren, hain zuzen ere. Gobernuak, berak, ondotxo daki pertsona horiek ez direla joango eta ezin dituela bertatik bota. Orduan? Ahaztu al zaio, pertsonez ari garela, eta ez kontainerretan pilatzen diren balio gabeko trasteez? Gusta ala ez, gobernuak derrigorrez ekin behar dio dagoeneko gure artean daudenak berriro erregularizatzeari. Horrela gertatu izan da kontagailua hutsean jarri nahi izan duten bakoitzean. Unean-uneko gobernua erregularizazio bakoitza onartzera bultzatu zuten arrazoi guztiak mantentzen dira egun, inoiz baino sendoago, inoiz baino handiagoa baita egungo arauek legez kanpo uzten duten jende kopurua. Beti esan izan dute azkeneko erregularizazioa zela. Baina, esaten zuten, halaber, erregularizatzeko enegarren saiakera hori baliozkoa zela, funtzionatuko zuela, eta hain gustuko duten esapidea migrazio-fluxua kontrolatzeko balioko zuela. Eta, egungo migrazio politikaren oinarriak kontuan izanik, hutsegitea ziurtaturik dago, noski. Baina, neurria indarrean jarriko dela bistakoa den arren, ziur, gobernuak ez duela denboraldi batez amore emango. Beti izan da horrela. Horregatik mugiarazi behar da gizarte zibila, ez ditzagun gure artean bizi diren ehun milaka pertsona kondena ikustezin izatera, debeku guztiak jasatera, legearen babesik gabe egotera, esplotazioen biktima izatera Eta orobat ekiditeko, herrialde honetako nazionalen artean naturaltasunez onartzea, lehen eta bigarren mailetako hiritarrak izatea eta xenofobia haztea; labur esanda, gutxien dutenen gainetik, ditugun pribilegioen defentsa bultzatzea ekiditeko. Askotarikoak dira ildo horri berari jarraiki abian dauden ekimenak. Mota guztietako erakunde solidarioak dira ekimen horien partaide: sindikatuak, erakunde hiritarrak, elizak, partidu politikoak. Hala eta guztiz ere, mugimendu bateratua falta da euren aldarrikapena indartzeko. Eta espero dezagun norabide horretan ere aurrera egitea.

Related Documents

Gure Artean Nahi Ditugu Eta
November 2019 4
Gure Artean 39
June 2020 4
Nahi
May 2020 18
Gure Eskolak
August 2019 10
Eta
November 2019 46