Gotzon Garate

  • Uploaded by: Fernando
  • 0
  • 0
  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Gotzon Garate as PDF for free.

More details

  • Words: 605
  • Pages: 2
Lehengo egunean Deustuko unibertsitatean eztabaida edo elkarrizketa bat izan genuen. Gazteek ez dutela euskaraz egiten. Hori unibertsitatean bertan ikusten dugu. 14.000 bat ikasle ditugu hemen eta euskaraz jakin arren, eskuarki beraien artean erdaraz egiten dute. Badira salbuespen txalogarriak. Deitoragarri da, ordea, Euskal Filologiako ikasleetan ere, batzuek erdaraz egiten dutela ikustea. Dena dela, gaitzerdi euskal gazteek bakarrik erdaraz egingo balute. Euskaraz dakiten nagusiak ere erdaraz aritzen dira. Jakina, horrela hondamendira goaz. Ez dakitenek ez dute euskaraz egingo eta dakitenek ez badute egiten, hor ez dago segidarik. Esaera den bezala, gaitzari behar duen erremedioa eman behar zaio. Gure kontuan aurreneko galdera hauxe da: zergatik euskaraz dakitenek ez dute euskaraz egiten. Gure artean batek hauxe esan zuen: «Batzuek erdaraz egitea ohoretzat daukate». Hots, erdaraz egitea dotoreago iruditzen zaiela, euskaraz egitea baino. Gehienoi hau ez zela arrazoia iruditzen zitzaigun. Izan ere, euskara orain ez da lehen bezala gizajo edo ezjakinen hizkuntza. Aitzitik, euskara intelektualen, unibertsitateko jendearen eta ikasien hizkuntza da. Zoritxarrez, Euskal Herriko jende xeha, ezjakina, pobrea da euskaraz ez dakiena. Prostitutek, drogazaleek, miserian bizi diren etorkinek, gizarteaz kanpo dabiltzan gaizkileek ez dakite euskaraz. Euskaraz mintzo den gizartea goi mailako gizartea da. Etorkin batek behin esan zigun bezala: -Euskara luxua da. Zuek luxu hori izan dezakezue. Guk ezin dugu luxu hori geure egin. Gu Euskal Herrira bizimodua ateratzera etorri gara. Euskara luxu bat da. Beharrezkoarekin konformatu behar gara, gaztelaniarekin. Egungo egunean -hor aldaketa handia gertatu da- euskaraz eginez zeure burua dotore, argi, ikasia egiten duzu. Eta euskalduna zarela erakusten. Eta egia esan, Euskal Herrian euskaldun izatea, erdaldun izatea baino dotoreago eta estimatuago da. Garai batean gauzak oso diferenteak ziren. Baziren euskaraz ongi jakin eta erdaraz ez zekitenak. Horiek batzuetan gizajo konplexua izaten zuten. Orain ordea, euskaraz dakitenek badakite erdaraz ere eta erdaldun hutsak baino gorago daudela sumatzen dute: -Nik erdaraz eta euskaraz dakit. Zu baino jantziago naiz. Oraindik egongo dira banaka batzuk erdaraz eginez bere burua goratu egiten dutela uste dutenak. Nafarroako eta Iparraldeko baserrietan ikusi dut hori. Gero eta gutxiago, baina. Hegoaldean kontua oso diferente da. Hemen beste arrazoi bat aurkitu behar dugu. Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO. Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez. Hau entzun eta berehalaxe galdetzen genuen: Zergatik egiten dute erdaraz errazago?

Arrazoi asko dago. Batzuek euskaraz ez dute sekula ondo ikasi. Erdal familietan jaio dira eta ikastolan ikasi duten euskara azalean gelditu zaie. Hau batez ere hiri handietan ikusten da. Gurasoek ez dakite euskaraz baina haurrak ikastolara edo ikastetxera bidaltzen dituzte, euskaraz ikas dezaten. Ikastola barruan dauden bitartean pixka bat egiten dute baina ikastolatik irten eta berriz ere erdaraz. Etxean erdaraz, kalean erdaraz, telebistan erdaraz. Erdal giroan bizi denak erdaraz errazago egingo du. Nola eskatu pertsona bati euskaraz egiteko, erdaraz errazago egiten badu? Ez dago eskubiderik horretarako. Hizkuntzak barreneko aberastasuna erakusteko dira. Erdaraz hobeki moldatzen bazara, erdaraz egingo duzu. Hemen, baserritarrek esaten duten bezala, etengabeko soka bat gertatzen da, puska ezinezko katea (circulo vicioso). Errazago egiten dutelako, erdaraz egiten dute. Eta euskaraz egiten ez dutelako euskara gero eta zailago egiten zaie. Erdaraz gero eta errazago, euskaraz gero eta nekezago. Egoera negargarri honentzat irtenbide bat bakarrik dago. Euskara beharrezkoa egitea. Orain beharrezko hizkuntza erdara da. Erdaraz egiten duten euskaldunek garbi ikusten dute hori. Erdara guztirako da. Euskarak toki batzuetan bakarrik balio du. Euskara beharrezkoa balitz, nahitaez euskaraz egingo lukete orain erdaraz egiten duten horiek. Eta euskaraz eginez, gero eta errazago egingo lukete. Oraingoz erremedio bat gelditzen zaigu. Ikastetxeetan ikasleei euskal kontzientzia eman. Ikastetxeetan euskaraz oso ongi irakasten zaie ikasleei. Maiz ez zaie, ordea, euskal kontzientziarik ematen. Hots, gazteek ez dute ikusten zergatik egin behar duten euskaraz. Euskal kontzientziarik gabe gazteek ez dute euskaraz egingo.

Related Documents


More Documents from ""