URTEKO PROGRAMAZIOA
4
1
AZTERKETA
4
ERRUGBIA
4
EUSKAL DANTZA
2
SASKIBALOIA PELOTA
BOLEIBOLA ACROSPORT
1
AZTERKETA
2 4 4
FREESBI BADMINTONA PATINETAN IRRISTATZEN
1
AZTERKETA
ESKI ALPINO IRTEERA
Bigarren hiruhilabetea Hirugarren hiruhilabetea
6
IZOTZ JAUREGIA
1
IRAUPEN ESKI IRTEERA
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
Irteerak
PATIN TXANGOA
Saioak
Lehenengo hiruhilabetea
Saioak
2008-2009 IKASTURTEA GAIA Agurra GURE GORPUTZA ZAINTZEN Beroketa. Ohitura onuragarriak. Erresistentzia eta malgutasuna Elikadura. Gorputza ezagutzen. STICK JOLASAK Kiroltasuna. Talde kirolak. Teknika eta taktika.
SAIOETAN GOGORATU BEHARREKO ZENBAIT GAUZA •
Lesionatuta bazaude, zure hitzarekin nahikoa izango dut, ez dut gurasoen “notatxorik” behar. Izatekotan eskertuko nuke medikuaren ohar bat, non zure arazoa zein den eta zein ariketa mota ezin dituzun egin bai eta zeintzuk komeni zaizkizun zehazten didan. o Ikastetxera oinez etorri zarenez ibiltzea behintzat bai egin dezakezula. Beraz lan horretan oinarrituta irakasleak lan alternatibo bat bidaliko dizu. Ibili eta indar eta malgutasun ariketak.
•
Saioaren hasieran gehienez bost minutu erabiliko dira arropaz aldatzeko.
•
Saioetan parte hartzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri behar dira; hau da galtza edo maila eroso batzuk (ez larruzko galtza, bakero edo gonarik) eta kirol zapatila batzuk ( ez takoia duten oinetakoak, mendiko botak, sandaliak edo antzekorik). Hau betetzen ez duenak ezin izango du klase praktikoa burutu.
•
Gertatu daiteke euria egiten duenean kalean aritu behar izatea. Egun horietarako arropa egokia bai eta goitik behera aldatzeko arropa ez ahaztu.
•
Saioa amaitzerakoan derrigorrezkoa deritzot dutxa hartzea eta izerditutako arropa aldatzea, honetarako gehienez hamabost minutu erabiliko dira.
•
Dutxa azkarra izan behar du. Alde batetik ikasle gehiago dutxatu behar direlako bai eta ur gehiegi gastatzea ez delako batere ekologikoa.
•
Dutxatu ondoren arropa garbia eta lehorra jarriko dugu.
•
Aldagelak, dutxatzeko edo arropaz aldatzeko erabiliko ditugu, ez beste gauzetarako (jan, erre, eta abar ....).
•
Txikleak (bai goxoki edo antzekorik) oso arriskutsuak izan daitezke gure praktikan, beraz ez ditugu saioetan hartuko.
•
Txisturik (lapoak) ez ditugu lurrera botako.
•
Kirola egiteko derrigorrezkoa da oinetakoen lokarriak ondo lotuta eramatea.
•
Ile luzea duzuenok mototsa erabiltzea komenigarria da.
•
Inor zauritu ez dadin ziurtasun neurri bezala; Gorputz heziketako klaseetan, hobe duzu eraztunak, belarritakoak eta lepokoak saioaren hasieran kentzea. Poltsikoak ere husten badituzu hobe.
•
Saio guztietan kiroltasunez jokatzen ahaleginduko gara: o Elkarren arteko arazoak hitz eginez konpontzen ahaleginduko gara. o Ez gara eztabaida antzutan sartuko (Ona izan da. Ez da ona izan. Bai. Ez. Bai. Ez...). Askotan eleganteagoa da amore eman eta jolasten jarraitzea, eztabaida luzatu beharrean.
•
Material gehiegi ez dugunez zaindu; eta saioa amaitzerakoan erabilitako guztia jasotzen lagunduko dugu.
•
Erabilera desegokiagatik galdu edo apurtzen den materiala, arduradunak ordaindu beharko du. Hau azalduko ez balitz talde osoaren ardura izango da.
GORPUTZ HEZIKETA NOLA BALORATU? Gorputz heziketan nota orokorra jartzerakoan hiru atal hartzen ditut kontutan eta bakoitzean gutxieneko nota (5) lortu behar dela. Ondoren atal ezberdinekin batez-bestekoa egingo dut. 1. JARRERA Egunero saioan zehar ikasle bakoitzak izandako jarrera baloratuko da. Jarrera arlo ezberdinetan adierazten da: HIGIENEA: o Arropa egokiarekin etorri naizen edo ez, saioa amaitzerakoan dutxatu eta arropa aldatu dudan, ...... PARTE HARTZEA: o Gaixorik zauden edo normaltasunez parte hartu duzun, beste ikasleek ez bezala ekintza egokituak egin dituzun, ..... PUNTUALTASUNA: o Saiora garaiz edo berandu iritsi zaren,.... JARRERA: o Lagun eta irakasleekin errespetuzko jarrera izan duzun edo ez, azalpenetan adi eta isilik egon ote zaren, .... LANA: o Saioan zehar lana egin duzun edo,.... Atal hauek irakasleak eguneroko behaketaren bidez baloratuko ditu bai eta ikasle bakoitzak bere autoebaluazio fitxarekin. 2. ARLO TEORIKOA Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira. Ikasitako eduki teoriko guztiak baloratzeko Azterketa idatziak edo Lan Teorikoak egin beharko dituzue, gaiaren arabera. 3. ARLO PRAKTIKOA Gai guztietan eduki fisikoak landuko ditugu. Batzutan teknika edo ariketa baten trebezia baloratuko dugu, kirol baten taktika maila, maila fisikoa, eta abar.... Ikasle bakoitzak, lortu duen praktika maila baloratzeko, Azterketa edo froga praktikoak erabiliko ditugu.
ZER DA BADMINTONA? Badmintona erraketa eta bolante batekin jokatzen den buruz buruko kirol bat da (bikoteka ere jolastu daiteke).
Bolantea erraketarekin kolpatu eta sarearen gainetik, beste aldeko zelaiaren eremuan sartzea du helburu nagusia. Badmintona beste kirol askok bezala Ingalaterran jaio zen. Bertan britainiar ejertzitoko ofizial batzuek, Indian ikasitako “Pooma” izeneko jolasean oinarritu ziren kirol hau asmatzeko. Badirudi izena, Glaucestersshire konderriko “Badminton Hause” izeneko jauregitik datorrela. Bertan 1.873. urtean ejertzitoko ofizial batzuk, bilera baten ondoren, kanpoan euria egiten zuela ikusita, teniseko erraketa batzuk hartu eta xanpaina botilen kortxoak erabiliz, jauregi barruko gela batean jolasten hasi ziren. Modu bitxi honetan, jauregiaren izena hartuko zuen, jolas berri bati hasiera eman zioten. 1992. urteko Bartzelonako Olinpiadetan izan zen lehen aldiz, Badmintona; kirol ofiziala. BADMINTONERA JOLASTEKO BEHAR DITUGUN TRESNAK Bolantea: Jolas honen elementurik adierazgarriena: Lumadun pilota baten itxura dauka. o Bi zati bereizten zaizkio: Lumak; bolante bakoitzak, 6 cmtako, 14-16 luma izango ditu. Burua; Kortxozko borobil erdia.
Erraketa: Badmintoneko erraketa; fina eta arina da. Honen arrazoia da joko azkarra izanik, oso abiadura handian mugitu beharra dagoela. Normalean aluminiozkoak izaten dira, nahiz eta azken urteetan merkatuan arinagoak diren karbono zuntzez edo grafitoz eginikoak agertu dira. o Erraketen dimentsioak honakoak dira: 680 mm. luzeran. 230 mm. zabaleran. 100-140 gramotako pisua du.
JOKO ZELAIA
Zelaia bi zatitan, zatitzen duen sare bat du erdian. Sarea lurretik 1’55 metrotako altuerara ezarrita dago. Zelaiaren neurriak honakoak dira:
Zelaian, bai buruz buru, bai bibitako partiduak jolasteko marrak dauzkagu.
Buruz buruko partiduetan.
Bibitako partiduetan.
ERRAKETA NOLA HELDU Erraketako sokak lurrarekiko perpendikularki jarrita daudelarik eskuineko eskuaz kirtena helduko dugu. Hatz lodia eta erakusleak osatzen duen angelua heldulekuaren goiko zatian ipiniko da eta hatz guztiak kirtena inguratuko dute.
OINARRIZKO JARRERA Jokalariak edozein desplazamendu edo mugimendu azkarra egiteko hartzen duen posizioari deritzogu; oinarrizko jarrera. Edozein kolpaketa ondoren beti oinarrizko jarrera hau, bilatu behar dugu. Hauek dira oinarrizko jarreraren ezaugarriak: Burua aurrera begira. Enborra aurrerantz makurtua Belaunak erdi flexionatuak. Hankak sorbalden parera bananduak. Gorputzaren pisua, hanken aurrealdean ezarrita.
SAKEA Jokoa hasten duen kolpeari deituko diogu; Sakea. Sakea egiteko oinarrizko posizioa; eskuineko eskua (ezkertiarrak alderantziz), atzerantz luzatuko dugu, kontrako hanka aurreratua daukagularik, eta bolantea ezkerreko eskuarekin lumetatik hartua, eta besoa aurrerantz luzatuta. Erraketa heltzen duen eskua aurrera mugitzen hasten den unean bolantea erortzen uzten da eta kolpaketa emango da.
Araudiak dio; bolantea kolpatzeko momentuan, erraketaren buruak ezin duela gerritik gora egon.
Badmintoneko partiduetan, tenisekoetan bezala, sakeak gurutzatuak izango dira (hau da norbere zelaiko eskuinetik, beste aldeko ezkerrera edo eta alderantziz). Eskuinetik aterako dugu gure puntuaketa bikoitia bada eta ezkerretik bakoitia bada.
Banakako partiduetan, sake baten ondoren bolantea marrazkian azaltzen den eremuan sartu beharko da.
Bibitako partiduetan, berriz, beste marrazki honetan azaltzen den eremuan sartu beharko da.
OHINARRIZKO KOLPEAK Bolantea kolpatzeko forma ezberdinak daude: Azpiko kolpaketak: Erraketak bolantea behealdean kolpatuko du (sakearen antzekoa). Goiko kolpaketa: Bolantea buru gainetik kolpatzen da. Alboko kolpea: Sorbaldaren altueran kolpatzen da. Hiru kolpe hauek bai zuzen edo eta errebes moduan jolastu daitezke. OHINARRIZKO IBILBIDEAK Bolantea kolpatzen dugunean lau ibilbide ezberdin egin ditzazke: Lob
Dejada Drive Errematea
JOKALARIAREN KOKAPENA ZELAIAN Banakako jokoan: o Jokalariak beti bilatu behar du zelai erdian kokatzea; sake marratik 1’5 metrotara edo. Posizio honetatik pauso bakarra emanez errez iritsiko bai da kolpaketa gehienetara. Binakako Jokoan: o Hemen hiru aukera ezberdin erabili ditzazkegu: Aurrean eta atzean: Jokalari bat saretik gertu eta bestea atzean. Normalean eraso jokalditan erabiltzen da. Paraleloan: Bi jokalariak parean kokatzen dira. Kokapen hau defentsa jokalditan erabiltzen da. Sistema mistoa: Aurreko bien konbinaketa bat da. Jokoan zehar kokapena aldatu egiten dute erasoan edo defentsan egotearen arabera. Aurrean kokatutako jokalaria markatzen ditu aldaketak eta atzelaria egokitu egiten da.
ERRAKETA KONPONTZEN Badmintoneko erraketako sokak maiz puskatzen dira. Sokaren bat puskatzen bada jakin konponketa ez dela oso zaila. Puntu batean puskatu bada ez dugu zertan erraketa osoko soka aldatuko. Saiatuko gera ahalik eta soka gehien errekuperatzen. Horretarako puskatu den soka berriz tenkatuko dugu. Eta geratu zaigun hutsunean soka zati berri bat jarri beharko da.
Soka tenkatzeko egur zilindro bat erabiliko dugu. Soka bertan kateatuz eskuekin tira egingo dugu. Soka lotu aurretik askatu ez dadin puntzoia erabiliko dugu soka ateratzen den zulotxoan sartuz. Puntzoia bertan eutsiz soka aurretik tenkatuta dagoen beste soka batera lotuko dugu marrazkian agertzen den korapiloa eginez.
Gogoratu erraketa bateko sokak tarteka kordatu egiten direla; hau da bat azpitik eta bestea gainetik pasa behar ditugula.
ARAUDI OROKORRA Badmintoneko araudia luzea eta zenbait kasutan ulertzeko konplikatua gerta daitekeenez, honako laburpena egingo degu: Bost modalitate bereizten dira: o Banaka edo buruz buruko neskak. o Banaka edo buruz buruko mutilak. o Binaka neskak. o Binaka mutilak. o Binaka mistoak. Partiduak, bi set irabazten duen jokalariak irabaziko du, beraz gehienez hiru set jolastuko dira. Set bakoitza hamabost puntutara jolasten da mutiletan eta hamaikara nesketan. Set batean, hamahirura edo hamalaura berdintzen badugu, lehenen iritsi den jokalariak, aukeratu ahal izango du partidua nola hamaitu: Bi aukera daude: Partidua hamabostean bukatu edo hemezortzira luzatzea. Nesketan bederatzi edo hamarrera berdintzen bada erabakiko dute hamaikan edo hamabina bukatzea.) Tantoa sakatu duen jokalariak eskuratzen du soilik. Hau da; ateratzen duenak, tantoa egin ezkero puntu bat gehituko dio bere markagailuari. Baina tantoa besteak egiten badu, orduan, honek, sakea berreskuratuko du (baina ez du puntua gehituko).
Zelaietako marrak zelaiaren zati dira; beraz marra ona da. Bolantea sarea ukitu arren jokoa jarraitu egiten da. Bakarkako partiduetan sake bakarra dago (ez dago “media”-rik). Bibitako partiduetan talde bakoitzak bi sake izango ditu (Set hasierako lehenengo tantoan izan ezik); taldekide batek txarra egiten badu bere taldekidea izango da bigarren sakea egingo duena (honek ere txarra egitekotan, beste ekipoak errekuperatzen du sakea). Tantoa egoera ezberdinetan lortu daiteke: o Bolantea kontrako zelaiko lurra ukitzen badu. o Aurkariak; bolantea, gure zelaitik kanpo edo sarearen kontra bidaltzen badu. o Sake baten ondoren aurkariak bolantea ez bada eremu egokian sartzen. o Aurkariak bolantea bi aldiz jarraian kolpatzen badu. o Aurkariak bolantea, bere gorputzarekin ukitzen badu. o Aurkariak erraketarekin edo gorputzarekin sarea ukitzen badu. o Aurkaria bolantea gorputzarekin ukitzen badu. o Aurkariak bolantea bota eta sabaia ukitzen badu. o Aurkariari bolantea sarean edo erraketan kateatua geratzen bazaio. o Sakatzerakoan jokalari bakoitza ez badago dagokion eremuan.
PATINAK AUKERATZEN
Patin bat aukeratzerakoan hiru gauza nagusi hartu behar dira kontutan: Eman behar diogun erabilpenaren arabera, bi patin mota ezberdindu daitezke. o Abiadurakoak: Bota biguna eta gurpil handia eta bigunagoak. o Street-ekoak: Bota gogorra, gurpil txikia eta gogorragoak. Gurpilak: Bi aldagai hartu behar dira kontutan: o Tamaina: Milimetrotan neurtzen dira; zenbat eta handiagoak orduan eta azkarragoak. o Gogortasuna: 74A-tik 93A-ra doaz; zenbaki txikiena da bigunena. Gurpil gogorrak eremu lauetan erabiltzen dira. Gehiago irauten dute eta pisu handiko pertsonek erabiltzen dute. Gurpil xamurrak eremu latzagoetan erabiltzen dira. Atxikipen handiago dute. Arrodamenduen kalitatea: “ABEC” letrak eta zenbaki bat erabiltzen da hauen kalitatea neurtzeko. Eta jeneralean patinaren prezioa mugatzen dute. o ABEC hitza jarriko ez balu seguruena arrodamenduak kaxkarrak izango direla. ABEC 1 arrodamenduak gogorragoak dira, baina abiadura txikiagoa dute. ABEC 3 aukera egokia izan daiteke guk emango diogun erabilerarako. ABEC 5 eta ABEC 7 txapelketetan erabiltzen dira azkarrak baina ahulak dira. BABES TRESNAK Patinetan ibili behar badugu derrigorrezkoak da babes tresna hauek janztea. Kaskoa. Eskumuturra babesak. Ukalondoko eta Belaunetako babesak. PATINATZE MODALITATEAK Patinetan ibiltzeko aukera ezberdinak dauzkagu:
“Half Pipe”: Gero eta herri gehiagotan jartzen ari dira “skate parck” deritzanak. Gu “U” ezizenez ezagutzen ditugunak. Bertan patinatzailea aldapan alde batetik bestera joaten da salto eta figura ezberdinak sortuz. Abiadura: Patinen gaineko lasterketak dira. 300 metrotatik, patinen gaineko Maratoiraino. Street: Kaleko oztopoak (eskailerak, barandak, petrilak, eta abar) erabiltzen dute saltoak, eta bestelako akrobaziak egiteko. Hockey: Patinen gaineko Hockey partiduak. Aisialdirako: Herrian barna desplazatzeko (Lanera edo eskolara joateko, enkargutara, eta abar), txangoak edo turismoa egiteko. PATINAK NOLA ZAINDU Erabilpenarekin patinak gutxieneko zainketa bat eskatzen dute: Gurpilak aldatu. o Erabilerarekin gurpilak gastatu egiten dira. Jeneralean gurpila alde batetik gastatu egiten da. Hau gertatzerakoan komenigarria izaten da gurpilak elkar trukatzea. Ezkerreko patinekoak eskuinekora pasa eta alderantziz. o Gurpilak elkar trukatzerakoan marrazkian ikusten den moduan egin behar da. Arrodamenduen garbiketa. o Erabilerarekin hautsa, lokatza eta bestelako zikinkeriek arrodamenduaren biraketa gaitasuna txikitu egiten dute. Hau gertatzerakoan arrodamenduak desmuntatu eta trapu zahar lehor bat edo komuneko paperekin ondo garbitu (batzuetan disolbagailu bat erabili behar izaten da) eta ondoren olioztatuko ditugu. o Arrodamenduak aldatzeko jeneralean “T” forma duen erreminta berezi bat erabiliko da. (Patinekin batera saltzen dute). PATINETAN IBILTZEN IKASTEN
Hauek dira patinetan ikasteko jarraitu eta menperatu beharreko oinarrizko pausua eta ariketak: Oinarrizko jarrera Jarrera honek teknika gehienak egiten baimenduko digu. Belaunak flexionatuak egon behar dute. Grabitate zentroa gero eta beherago gero eta orekatuagoak egongo gara. Oinak paraleloak eta aldakan neurrira separatuak mantenduko ditugu. Enborra zuzen eta zertxobait aurreratua. Burua tente eta begirada aurrerantz. Besoak aurrera luzatuko ditugu. Lekuan geldi egoteko moduak. o T moduan: Patin baten atzeko gurpila beste patinaren erdiaren kontra indarra egingo du, patinak geldirik geratuz. o Patinaren atzeko balazta erabiliaz.
Erortzeko moduak. Nahiz eta erorketak ezustean gertatzen diren komenigarria da erortzen ikastea. Bi erorketa nagusi ikasiko ditugu: o Aurrera: Ahal izan ezkero beti aurrerantz erortzen saiatuko gera. Erortzera goazela ikusten dugunean makurtu egingo gera gure grabitate zentroa jaitsiz. Belaunak flexionatu eta lurrean ezarriko ditugu (eskerrak belaun babesei). Ondoren eskuak lurrean ipiniko ditugu eta besoen flexio batekin kolpearen bortizkeria motelduko dugu.
o Atzera: Atzeraka erori ezkero kolpea arriskutsuagoa izan daiteke buruan edo bizkarrezurrean kolpatu gaitezkeelako. Hemen ere erortzera goazela ikusten dugunean makurtu egingo gera. Eskuak oinen parean lurrean ipiniko ditugu eta besoekin kolpea leunduko dugu. Ondoren ipurdi gainean eseriko gera.
Lurretik
altxatzeko moduak. Erori ondoren berriz zutitzeko modu egokiena lau hanketan jartzea da. Posizio honetatik oin trebea aurreratuko dugu patinen gurpil guztiak lurrean ezarriz. Ondoren eskuak belauna gainean ezarriko ditugu eta zutitu egingo gera atzeko patina aurrekoaren parera erakarriz.
Oinez ibiltzea: Leku batetik bestera mugitzeko irristaka joaten ikasi aurretik patinen gainean “Ibiltzen” ikastea komeni zaigu. Hau da irristaketarik gabeko pausuak ematea. Patinak V moduan ezarriko ditugu hau da 45º bananduak. Eta oinak altxatuz urrats txikiak emango ditugu. Irristaketa: o Ahatetxo pausua: Ibiltzen ikasi ondoren irristatzen hasiko gara. Horretarako errazena aurreko ariketaz baliatuz bizpahiru urrats edo pausu emango ditugu eta ondoren patinak paraleloak ipiniko ditugu irristatzen utziaz.
o Patinatzaile pausua Bulkada hartzeko patinak V moduan mantenduko ditugu. Atzeko patinak bulkada emango du aurrekoa aurrerantz irristatzen delarik. Gorputzaren pisua aurreko patinaren gainera pasako da eta une hori aprobetxatuko dugu atzeko patina aurreratzeko. Ondoren gorputzaren pisua aurreratutako patinera pasako da, atzeratuak bulkada berri bat ematen duen bitartean. Biraketak Gure norabidea aldatu nahi badugu biratzeko edo traban dagoen norbait edo zerbait ekiditeko, beharrezkoa izango da biratzen jakitea. o A moduan A jarreran ipiniko gara. Enborra kurbaren barnealdera etzanez, gorputzaren zama barne aldeko patinean jarriko dugu. Jarrera hau errazteko kanpo aldeko besoa barne aldeko belaunaren gainean ipiniko dugu. o Paraleloan Artazi jarrera jarriko gera. Kurbaren barnealdeko patina aurreratua dugu. Gorputzaren zama barnealdeko patinean ipiniko dugu. Gorputza kurbaren barnealdera etzango da.
Balaztatzeko moduak Balaztatzeko modu ezberdinak dauzkagu. Komenigarria da nagusienak menperatzea: o Atzeko balaztarekin. Modurik errazenetakoa da patinak dakarren balaztak erabiltzea. Daukan eragozpena da hau erabilpenarekin gastatu eta aldatu beharra izaten dela. Oinak artazi jarrera hartuko dute, hau da balazta duen patinak bestearekiko aurreratua. Atzeko belauna flexionatu eta aurreko hanka luzatu. Patineko aurreko gurpilak altxa egingo ditugu, atzeko gurpila lurrean mantenduz. Balazta lurra ukitzerakoan patina abiadura galtzen joango da. Balazten gainean presio gehiago eginez gero eta azkarrago mantsotuko gera. o T edo arrastelu moduan Gorputzaren pisua aurreko patin gainean ezarriko dugu, belauna ondo flexionatua daukagularik. Atzeko hanka luzatu eta patina trabeska lurrean arrastaka eramango dugu. Gurpilaren barne ertzekin balaztatzen da. Hasieran normala izaten da balazta mota hau biraketa batean amaitzea. Hori ekiditeko saiatu balaztatzen duen patinaren aldeko sorbalda ez atzera irekitzen. o Biraketa moduko balazta. Balaztatzeko modu hau biraketa itxi bat egitean datza . Honen bidez geratu egingo gera. Komenigarria da grabitate zentroa ondo jaistea. Horretarako ondo makurtuko gera. Ondoren oinak artazi moduan ipiniko ditugu. Balaztatzeko, atzeko patina atzerantz ireki egingo ditugu; patinaren punta altxatuz eta orpoaren gainean biratuz. Indar zentrifugoa ekiditeko gorputza biraketaren erdi alderantz inklinatuko dugu.
Bestelako irristaketak: Oinarrizko irristaketetaz aparte baditugu irristatzeko beste modu batzuk: o Limoia. Patinak kanpoaldera bananduz eta ondoren elkartuz; ireki eta itxiz patinak altxa gabe (lurrean limoi baten irudia eginez), bulkada emateko beste modu bat da.
o S irristaketa. Patinak paraleloan eta lurretik altxa gabe, gerri kolpe baten bidez lurrean S-ak irudikatuko ditugu. Erritmoz egin ezkero abiadura hartzeko erabili daiteke.
o Atzerantz. Aurrerantz ibiltzen ikasi atzera patinatzen beharko genuke. patinatzeko, aurrerako berdinak erabiliko ditugu. bizkar gainetik atzerantz mantenduz.
ondoren frogatu Atzeraka teknika Begirada
Aurreko irristaketatik atzera pasatzeko. Modu desberdin asko daude aurreranzko irristaketatik atzeranzkora pasatzeko; agian errazena, oinak paralelo izanda behatz puntetan jarri eta aurreko gurpila euste puntutzat harturik norabide aldaketa azkar bat egitea litzake.
o Abiadurako biraketa pausu gurutzatua Patinak artazi jarreran eramango ditugu. Kurbaren barnealdeko patina da urreratua dagoena. Atzeko patina altxatuz aurrealdera eramango dugu. Biratzen goazen heinean patinak bata besteari aurre artzen joango zaio, pausuak gurutzatuz. Pausu bakoitzean bulkada berri bat emango dugu abiadura handituz.
Oztopo bat gainditzeko. Gure bidean edozein oztopo aurkitu ezkero; adar bat, putzu bat, espaloi bat, eta abar. Zuzenena gainetik pasatzea litzake. Bi modu dauzkagu hau burutzeko: o Urrats luze bat emanda. Patinatzen goazelarik oztopora iristerakoan honen gainetik lehengo aurreko gurpila pasako dugu eta ondoren atzekoa. Oztopoaren eta abiaduraren arabera pausua saltoa bihurtu daiteke.
o Salto baten bidez. Abiada hartuta bi oinak paralelo dauzkagularik, belaunak ondo makurtu eta bulkada hartuko dugu oztopoaren gainetik salto eginez. Besoekin lagundu gaitzake.
Erortzerakoan belaunak ondo flexionatu eta gorputzaren pisua aurrerantz eraman.