Gida Didaktikoa

  • October 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Gida Didaktikoa as PDF for free.

More details

  • Words: 475
  • Pages: 3
NORI ZUZENDUTA? WebQuest hau DBH-ko 1. kurtsoko Natur Zientzien curriculumean agertzen den “HIDROSFERA” gaia lantzeko dago prestatuta.

HELBURUAK WebQuest honen bitartez Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko 8 konpetentziak landu daitezke. Egiterakoan, lortzen baita: • • • •

• •

Hidrosfera gaiaren edukiak ikasi. Natur Zientzien arloko lau diziplina nagusien (F-K-B-G) arteko lana koordinatu. Zientzia–Teknologia-Gizartearen ildoan lan egin. Ikerkuntza eta lan kooperatiboa sustatu. Internet-en bidez lortutako informazioa sailkatu, aztertu, sintetizatu eta antolatu ondoren berezko produktu berri bat eraiki. Teknologia berriek dituzten abantailak erabili.

ARGIBIDE BATZUK Irakasleak argi eta garbi azaldu behar die ataza zein den, aurrera eramateko zer egin behar den eta nola ebaluatuko zaien errubriken bitartez. Prozesuaren dinamizatzailea izan behar da, lan erritmoak eta ataza betetzeko epeak bermatuz eta taldeen heterogeneotasuna, erregulazioa eta lanaren banaketa orekatua izatea zainduz. Taldeen jarraipenak eta kudeaketak garrantzi handia dute, ikerketarako behar izango duten guztia errazten: edukiekiko laguntza, informazioaren antolaketa, ikas saioen erabilpena, taldearen aholkularitza, sortuko diren kezka eta gatazken ebazpena... Irakasleak ere zaindu behar du txosten eta produkzioen aurkezpenetan batzordekide guztiek (4 edo 5 pertsona) hartu behar dutela parte, lanaren banaketa kontrolatuz. Norbanako txostena betetzeko, ikasle bakoitzak batzordeen txostenak eskura eduki behar ditu, jasotako informazioaz baliatuz norbanako produkzioa egiteko. Talde eta ikasle bakoitzeko ebaluazioa bermatzeko, txostenak eta produkzioak “puzzle”-ren teknikaz eta norbanako txostenaz osatzen dira. Jigsaw edo “puzzle” izeneko taldeak berrantolatzen dira bakoitzeko kide bat dago. egindako lana kide berriei azaltzeko ardura.

teknika erabiltzeko, batzordeen lanaren ondoren, eta talde berrietan aurreko batzorde desberdin Honen ardura, erakusketan, bere batzordean azaltzea izango da. Horrela guztiok hartzen dute

Ebaluaziorako errubrikak erabiliko dira: • •



Txostenerako (batzorde bakoitzaren lana –talde osoarena- ebaluatzeko). Irakaslearen ardura Aurkezpenerako (ebaluazio indibiduala, talde berrietako beste kideek eginda). Ikasleen ardura. Norbanako txostenerako (ebaluazio indibiduala). Irakaslearen ardura

Ondoren, ikasle bakoitzaren azken ebaluazioa egiteko, kontuan hartu beharko dira bere batzordearen txostenarena, bere aurkezpenarena eta bere norbanako txostenarena. OHARRA: txostenak betetzeko, testu prozesadore batean kopiatu behar dira (“jaitsi” behar dira dowload sakatuz).

LAGUNGARRI GISA Alde batetik Web helbideak estatikoak ez direlako (agertzen eta desagertzen dira, helbidea aldatzen dute...) eta bestetik, euskararen kasuan web helbideen ekoizpena handiagotuz doalako, baliabideen atala nolabait zaharkitua gelditu daiteke. Irakasleek arazo horri aurre egiteko WebQuest bera testu moduan jarrita eskaintzen dizuegu erabilgarria jarraitzen izateko. Horrela, zuek nahi adina egokitzapen egiteko aukera izango duzue.

DENBORIZAZIOA Hau da gure gomendioa, orientatzeko asmoz: 1. saioa: WQ-aren planteamenduaren azalpena eta lan taldeen antolakuntza. 2. eta 3. saioak: Informatika gelan, txostenak egiteko lana. 4. eta 5. saioak: Batzordeen lana ikasgelan edota laborategian produkzioak egin ditzaten eta aurkezpenak prestatzeko. 6. eta 7. saioak: Ikasgelako erakusketan, talde berrantolatuta bakoitzean aurkezpenak (txostena eta produkzioa) (25 minutu kide bakoitzarentzat). 8. saioa: Norbanako txostena betetzeko. Hautazko aukera: erakusketa zabaldu ikastetxe mailan (gurasoak ere gonbidatuz). Horrela eginez gero, 6 eta 7 saioak ekintza honen saiakera bihurtzen dira.

OHARRA Egileok eskertuko genizueke WebQuest hau erabiliz gero, gurekin kontaktuan jartzea. Zuen iradokizunak oso baliagarriak izango dira gure lana hobetzeko. Mila esker.

Related Documents

Gida Didaktikoa
October 2019 13
Gida-orriak
June 2020 6
Bbk-maticas Gida, Euskaraz
November 2019 11
Hitzaldiaren Gida Txantiloia
November 2019 11