Podproducer Gida Txikia

  • Uploaded by: Alexander Gabilondo
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Podproducer Gida Txikia as PDF for free.

More details

  • Words: 369
  • Pages: 2
gida txikia HELBURUA

Audioak konbinatuz grabazioak egiteko aplikazioa. Helburu nagusia du irratsaioak grabatzea podcast edo irratsaioen blogak hornitzeko.

SOFTWARE MOTA

freewarea

HIZKUNTZA

Ingelesa eta espainiera

JAISTEKO ETA DOKUMENTATZEKO

http://www.podproducer.net/downloads/

PLATAFORMAK

Windows

Hau da PodProducer aplikazioaren interfaze nagusia:

GOIKO ZERRENDA Hemen jartzen ditugun audioen gainean kontrol gehiago dugu: pausatzen ahal dugu eta hasiera-bukaera zehaztea dugu. Erreproduzitzeko audioak ireki eta zati bat interesatzen bazaigu zatia mugatu { } eta bolumena egokitu. Estekatu daiteke hurrengoarekin ↓ (segue) baina orduan zatiak { } ez dira aplikatzen. Zerrenda egindakoan musikak, zatiak eta bolumena gorde daiteke: File > Save podcast

settins. Erabilera: elkarrizketak, kontakizunak, fondoko musika... AZPIKO ZERRENDA: erreprodukzio automatikako audio zerrenda. Bertan audio-zerrendak eratu eta, nahi izanez gero, katea ditzakegu. Kontrol bakarra da bolumena, eta lotzea (segue colums). Gelditu dezakegu poliki Fade Out egiten. Audio bat zerrendan sartzeko esplorerretik arrastaka eraman behar dugu. Zerrenda gorde dezakegu beste batean erabiltzeko. Erabilerak: audio klipekin zerrenda bat sortzea (sintonia, txaloak, barreak, tximista...) eta behar den unean klik. Abesti batzuk sartu eta kateatu musika tarte bat egiteko (horrela atsedena egin dezakegu edo hurrengo tartea prestatu). CROSS FADE Ahots audio bat grabatu badugu sar dezakegu goiko zerrendan eta fondoko musikarekin tartekatzeko erabiltzen ahal dugu. Cross fadearen alboetan zehaztuko ditugu audioak eta unea iristen denean audioa martxan jarri eta cross fadearekin egingo dugu sarrerak eta irteerak. Irten ondoren pause egin dezakegu. GRABAZIOAK Rec, Stop eta Pause. Bolumena kontrolatu. Erne, gordetzea aldrebesa du-eta: Save Episode eman behar zaio eta gero leihoan brouse edo arakatu karpetatxoa klikatu eta bertan karpeta hautatzeaz gain fitxategiari izena emango diogu eta ireki zanpa (bai, ireki). Grabazioa erabil dezakezu elkarrizketak, kontakizunak eta abar grabatzeko gero ezkerreko zerrendetan sartzeko eta, horretaz gain irratsaioa zuzenean grabatzeko ere. Internetera igotzeko asmoa badugu, hau da podcast edo bestelako blog edo web orri batean kokatu nahi badugu kontutan izan behar dugu mp3 fitxategiaren pisua (horren arabera bere deskarga gehiago iraungo du eta konexioa ona ez bada erreprodukzio zuzena geldiketak izan ditzake. Horregatik kasu horretan jaitsi dezakegu audioaren kalitatea arintasunaren onuran. Frogatxo batzuk eginda ezarpen hauekin “txukun” entzuten da:

ARGITARATZEA Aplikazioak eskaintzen du FTP zerbitzarira igotzeko aukera baina halakorik ez badugu (eta ez da ohikoa) argitaratzeko modua mp3a euskaltubera igotzea eta podcast batean edo blog arrunt batean kapsulatzea dugu metodorik eraginkorrena. Informazioa gehiago.

Related Documents

Gida Didaktikoa
October 2019 13
Gida-orriak
June 2020 6
Bbk-maticas Gida, Euskaraz
November 2019 11
1- Kornika Urtarrila Txikia
December 2019 6
Hitzaldiaren Gida Txantiloia
November 2019 11

More Documents from ""

Inpresio-abanguariak
December 2019 0
Principales Si
December 2019 46
December 2019 39