Gabon-fobia / Katixa Agirre (deia)

  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Gabon-fobia / Katixa Agirre (deia) as PDF for free.

More details

  • Words: 269
  • Pages: 1
Gabon-fobia – Katixa Agirre

Gorroto ditut Gabonak, esan dit, eta zergatik galdetu diodanean harrituta begiratu nau, nola zergatik? esanez bezala, argi dago gero! Bada, ez, ez dago hain argi. Zergatik gorroto? Oporrak dituzulako? Maite duzun eta maite zaituen familiarekin bilduko zarelako? Opariak jasoko dituzulako?

Gabonak gorrotatzeko eskubidea dauka bakarrik dagoenak, edo senideren bat galdu eta aulki hutsari aurre egin behar dionak, edo semea kartzelan duenak, edo ospitalean dagoenak…, baina zuk, lagun maitea? Aizu, Gabonak gauza gehiago ere badirela, jarraitu du lagunak. Ez zaitu zu ere gogaitzen kontsumismo zoro honek, kaleetako putetxe-argiek, lurrin iragarki horterek, Gabon-kanten setioak… Pixka bat, onartu diot: Gabon-kanta desafinatuak ezin ditut inondik inora eraman. Baina ordaindu beharreko prezio bat da. Behintzat aurten burbuila kursiez libratu eta Scorsese bat irabazi dugu. Nazka aurpegia jarri dit adiskideak. Publizitatea, azken finean! Hori baita koska, gastatzea eta gastatzea. Barkatu baina hori ez dizut onartzen, harropoztu naiz. Zu gurasoen etxera joango zara eta ez duzu bazkari eta afarietan sosik gastatuko. Eta opariei buruz, tira, badakigu zer egiten duzun, zuk irakurri nahi dituzun eta edozein kasutan erosiko zenituzkeen liburuak mundu guztiari oparitu.

Baina ez naiz nitaz ari! Orokorrean ari naiz! bota dit. Ba ez orokortu hainbeste, esan diot, eztabaida bukatutzat eman nahirik, gorrotoa oso gauza pertsonala baita. Eta aizu, jarraitzen dut pentsatzen ez duzula pisuzko arrazoirik Gabonak gorrotatzeko, ez meriturik kendu benetako motiboak dituztenei.

Ez dut laguna konbentzitu. Berak ni ere ez. Oraindik pentsatzen dut bere fobia pose bat dela, korronte bilakatzen den korrontez kontrako moda horietako bat. Eta gaur laguna lanaldia noiz bukatuko zain dagoela, autoa hartu eta familiarekin biltzeko, cava apur bat edateko, irakurri nahi dituen liburu horiek guztiak oparitzeko.

Related Documents