Cultura_eus_deportes

  • Uploaded by: Barandiaran etxekoak
  • 0
  • 0
  • June 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Cultura_eus_deportes as PDF for free.

More details

  • Words: 918
  • Pages: 2
gv cultura eus 08.qxd

10/12/07

17:47

Página 14

HERRIKIROLA

Euskal Pilota Euskal kiroletatik zabalduena da, baita nazioartean ezagunena ere. Euskal pilotan modalitate bat baino gehiago dago, baina ezagunenak eta hedatuenak hauexek dira; esku-pilota, pala eta zesta-punta. Modalitate horietan guztietan, lehiaketa eskuz esku jokatzen da, bata bestearen kontra, edo “binaka”, bi beste biren kontra. Esku-pilota da Euskal Herrian zabalduena. Izan ere, herri, auzo eta herrixka gehienetan dituzte frontoiak, askotan elizari atxikita. Jaietan lehiaketak antolatu ohi dira edo, frontoiak aukera ematen badu, pilotari profesionalen gau-lehiaketak kontratatzen dira. Telebistak aukera eman digu joko hau gertuko komunitateetara hedatzeko, esate baterako Errioxa, Kantabria, Gaztela eta Leon eta abarretara.

Euskal Herrian, herri-kirolak eta jokoak estu lotuta daude eguneroko zereginekin, egunetik egunera euskaldunak egiten dituen lanekin, eta aisialdian dibertsioa eskaintzeaz gain herritarren arteko apustu amorratuak eragiten dituzte. Kirol eta joko horien sorburuak ditugu baserriko edo portuko zeregin batzuetan trebetasuna erakustea: belarra moztea, enborrak moztea, azkarrago arraun egitea. Indartsu fama harri handiak jasoz neurtzea, baita pisuekin lasterketak eginez, beste talde baten kontra sokatik tiratuz eta abar ere. Beren abereak indartsuenak direla edo zereginetan ondoen erakutsitakoak direla frogatzea: idi-demak, ahari-borrokak, eta artzainzakurren txapelketak. LANAREKIN ZERIKUSIA DUTEN PROBAK

I

Harri-jasotzailea

Ibaietako arroka handiak edo mendietatik erortzen ziren haitzak antzinatik euskal gazteen artean indarra neurtzeko aitzakia izan omen ziren. Euskal kirol gehienetan bezala, ia ez dago gai honi buruzko dokumentaziorik. Beste herri-kirol askotan bezala bere jatorria lan-munduan topatuko dugu. Harginarena oso lanbide zabaldua izan zen eta ez zen aitzakia gehiegirik behar lantzen zituzten harriak probatzeko.

Harri-jasotzaileen lehiaketak eta apustuak hedatu zirenetik, horretarako neurriak eta apustuak arautu behar izan zituzten. Hasieran harri irregularrak baziren ere, gero lau forma geometrikoko harriak izan ohi ziren, hain zuzen ere gaur egun erabiltzen direnak (zilindrikoa, laukizuzena, kubikoa eta biribila). Harrien pisuak desberdinak izaten dira; zilindrikoak eta biribilak pisu arinenetarako erabiltzen dira (100 kg, 125 kg,...) eta laukizuzena astunenetarako. Gaur egun, errekorra 320 kiloko harria da. Apustuak faktore desberdinen arabera egiten dira: altxaldien kopurua, denbora, harriaren pisua eta forma eta abar.

Palaren modalitatean, pilota kolpatzeko pago-zurez egindako pala erabiltzen da. Zesta-punta ikusgarriena da modalitate guztien artean eta nazioartean zabalduena beharbada. Pilotak hartzen duen abiadurak eta jokalariaren estetikak, zumezko saskia eskuari lotuta duela, joko berezia izatea eragiten dute. Oso hedatuta dago Floridako frontoietan, batez ere Miamiko Jai-Alaien. Izan ere, oso ezaguna da bertan eta euskal kirolari ugari joaten da bertara irteera profesionalaren bila. Joko ikusgarri hau Mexiko, Buenos Aires, Filipinak, Shangai eta beste hainbat eta hainbat herrialdetan ere ezaguna da. Euskal Herrian, modalitate honen gunea Gernika-Lumon dago.

Aizkolaria Euskal Herrian, enbor-ebaketa kirol-praktika hedatuenetako bat eta sustraituenetako bat da, zalantzarik gabe. Gure geografia malkartsuak eta giro epel eta hezeak gure lurra baso joriez eta mardulez beteta egotea eragin dute. Eta horri gehitu behar diogu burdina-mineraletan aberatsa den zorupea, industriaren goraldia berekin ekarri zuena, hain zuzen ere erregai-kopuru handia behar zuena, gure basoetako egurra kiskaltzetik erauzitakoa: ikatz begetala. Burdinola hidraulikoak zabaltzen hasi zirenean (XVII. mendea) kontsumoak gora egin zuen nabarmen. Gure ontzioletako jardueraren oparoaldian ere egur ugari ustiatu zen. Eta horrek guztiak egurketariaren lanbideak aurrera egitea bultzatu zuen. Harri-jasotze erakustaldia

HERRI KIROLA

14

gv cultura eus 08.qxd

10/12/07

17:47

Página 15

ABERE-PROBAK Artzain-zakurren lehiaketak Artzaintzak euskaldunen artean izan duen garrantzian du bere sorburua artzainzakurren lehiaketak. Zakurrak egin behar dituen ariketak honako hauek dira nagusiki: agindutakoa betetzen duela erakustea, artaldea artegian sartzea eta abiapuntura itzultzea. Zakurren azkartasun eta artzainek agindutakoa betetzea dira baloratzen diren alderdiak, eta hori guztia ardiak molestatu gabe eta haiei zaunka egin gabe.

Aizkolari-txapelketa

Gizakiaren indarra eta erresistentzia, tresna bakar batez, hau da, aizkoraz baliatuz, lehiaketa, apustu eta proben testigu izan dira gure herrietako plaza gehienetan. Lehiaketaren eta apustuaren modalitateak anitzak dira, baita bitxiak ere zenbaitetan; bat bestearen kontra, binaka, enbor-kopuruaren eta diametroaren arabera, eta enborraren posizioaren arabera -bertikalean edo horizontalean-. Segalaria Baserrietan larre aldapatsu batean baserritarra belarra mozten ikustea gauza normala izan ohi da oraindik ere. Lan honetarako erabiltzen den tresna sega da, metalezko aho batez eta egurrezko girten batez osatua. Belar-mozketaren lehiaketaren ondorioz, antzinako aho motza eta zabala zuen sega aho luzea eta estua duen sega bilakatu da. Gipuzkoan, lehiaketarako segaren ahoak 1,18 eta 1,25 cm. neurtzen du. Normalean, lehiaketa oso inklinatua ez den lurrean egin ohi da, harririk ez duen eta belarra luzea eta ugaria duen lurrean. Lehiaketak ordubete irauten du. Lurraren azalera jakin bat mozten lehena da irabazlea. Estropadak Estropada egiteko lekuaren eta erabiltzen den ontziaren arabera distantzia aldakorra duen eremua zeharkatzean datzan lehiaketa. Zabalduenak traineru-estropadak dira, 13 tripulatzailez eta lemazainaren eginkizuna betetzen duen patroi batez osatua. Lehiaketa honen sorburua euskal portuetan ontzi-mota honek zituen erabilera desberdinetan topatuko dugu. Merkataritzaontziak atoian eramaten ziren sartzen zaila izaten zen kaietan, esate baterako Pasaian, eta lan hori txalupari-taldeek egiten zuten. Traineruak arrantza-kaletara joateko erabiltzen ziren eta horrek bultzatu zuen taldeen artean norgehiagoka aritzeak. Balearen arrantzak, begiztatu ondoren, harrapatu arte jazartzera behartzen zuen, betiere arraunlari indartsuek tiratzen zuten ontzi sendo eta arin batez. Lurrin-ontzia erabiltzen hasi zenean, ontzi arin haiek lanerako zuten funtzioa galtzen hasi ziren eta talde, herri eta abarren arteko lehiaketei bide eman zieten.

Idi-dema Gure baserri gehienak harro sentitzen ziren idi-pare onena edukitzeaz eta haien jabeen arteko desafioak ohikoak izaten ziren gure plazetan. Harriaren pisua 1.000 eta 4.500 kilo bitartekoa da, nahiz eta batzuk handiagoak ere izaten diren, esaterako 5.000 kilokoak. Gaur egun, idi-demak harri txikiagoekin egiteko joera antzematen da, herrestan azkarrago eramateko aukera ematen dutelako eta ikusgarriagoa delako, harri handiagoekin baino ibilbide azkarragoa egiten baita. Harria harkoskor biribilez osatutako zoruaren gainetik eramaten dute herrestan eta plazen luzerak 22 eta 28 metro bitartekoak izan ohi dira. Plaza bi norabideetan zeharkatzean datza proba, joan-etorria ahalik eta denbora gutxienean egitea, alegia.

Estropadak

15

HERRI KIROLA

More Documents from "Barandiaran etxekoak"

Beeu2
May 2020 9
Fiestas Tradicionales
June 2020 4
Cultura_eus_deportes
June 2020 8
Beca
May 2020 17
Procesion
May 2020 4