Bases Concursos Muskizko Jaiak 09 ( Euskera )

  • Uploaded by: Muskizko Gaztegunea
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Bases Concursos Muskizko Jaiak 09 ( Euskera ) as PDF for free.

More details

  • Words: 453
  • Pages: 2
BAKAILAOA PIL PIL ERARA LEHIAKETA 2008KO EKAINAREN 28 an, Igandea IZEN-EMATEA: San Juan Plazako kioskoan 12:30era arte. PRESTAKETA: Bakailaoa oso-osorik San Juan Plazan prestatuko da. Ezin izango da sua belarraren gainean zuzenean jarri, eta kontu handiz ibili beharko da hondakinak belarretara jausi ez daitezen. Bestalde, bakailaoa prestatzeko orduan, bakailaoa ,olioa eta baratxuria besterik ezin izango dela erabili jakin behar du parte-hartzaile orok. NOLA AURKEZTU : Kazola bakoitzean lau bakailao-xerrada eta xerrada bakoitzeko baratxuri ale bat. NOIZ AURKEZTU: Kazolak 13:30ean aurkeztuko dira. Ez dira onartuko ordu honetatik aurrera aurkezten direnak. EPAITZA ETA EPAIMAHAIA: Epaimahaiaren epaitza kazolak baloratu ondoren emango da izena eman den leku berean, San Juan Plazako kioskoan, alegia. Epaimahaiak honakoak izango ditu kontuan: - puntua - zaporea - kazolaren aurrebista egokia, apaindurarik gabe, bakailaoxerrada bakoitzeko baratxuri alea soilik onartuko da. SARIAK:

1. SARIA: 300€ 2. SARIA: 220€ 3. SARIA: 150€

1. TOKIKO SARIA: 100 €

OHARRA: Epaimahaiak ahalmena izango du sariak ezerezean geratu direla adierazteko, berdinketa kasuan banatzeko edota erabaki bereziren bat hartzeko, eta ezin izango dira epaimahai honek hartutako erabakiak apelatu.

II.

AIRE ZABALEKO PINTURA LEHIAKETA DONIBANEKO JAIAK 09 “MUSKIZ, JAIAK ETA INGURUA” EKAINAK 21

1. Parte hartu dezakete 15 urtetik gorako pertsona guztiak. 2. GAIA: ”Muskiz eta bertako jaiak” 3. TEKNIKA: Librea 4. LANAREN NEURRIAK: Lanen euskarria zurruna izango da eta neurrien aldetik, 100 x 81 zm-koa edo txikiagoa izango da. Ezin izango dira euskarriak bofeto, marrazki edo horrelakoekin batera aurkeztu. Bi euskarriri bakarrik jarriko zaie zigilua eta parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. 5. ZIGILATZE ETA LANAK EMATEA: Lanei Meatzari Aretoko sarreran jarriko zaie zigilua, lehiaketa egunean bertan, 10:00ak eta 11:00ak bitartean. Parte-hartzaile bakoitzak inskripzio-fitxa bat beteko du. 6. LANAK AURKEZTEA: Izena eman den lekuan aurkeztuko dira lanak 18:00ak eta 19:00ak bitartean. Lanak atzeko aldetik behar bezala beteta aurkeztuko dira. 7. EPAIMAHAIA: Epaimahai kualifikatu batek aukeratuko ditu lanik onenak. Epaimahaiak ahalmena izango du sariak ezerezean geratu direla adierazteko, berdinketa kasuan banatzeko edota erabaki bereziren bat hartzeko, eta ezin izango da epaimahaiak hartutako erabakia apelatu. 8. SARIAK:

1. SARIA: 400€ 1. TOKIKO SARIA: 100 € 2. SARIA: 250€ 3. SARIA: 150€ Sariak ez dira metakorrak izango 1.saria antolatzaileen eskura geratuko da. Era berean, egile bakoitzak prezioa jarri ahal izango dio bere lanari. 9. EPAIMAHAIAREN EPAIA ETA SARI-BANAKETA: Ekainaren 21an izango da epaia eta sari-banaketa, 19:45ean, Meatzari Aretoan. Amaitzean cóctel bat eskainiko da. 10. LANEN ERAKUSKETA ETA JASOTZEA: Aurkeztutako lan guztiak erakusgai jarriko dira Meatzari Aretoan, ekainaren 22etik 30ra arte. Lanak uztailaren 1etik aurrera eta ondorengo 10 egunetan jaso ahal izango dira Gaztegunean, goizeko 9:30etik 14:00etara. Epe horretan jaso ez diren lanak antolatzaileen esku geratuko dira. 11. OHARRA: Oinarrietan aurrikusi ez den kasurik balego, antolatzaileek erabaki eta konpoduko dute. Lehiaketa honetan parte hartzen duen orok oinarri guztiak onartuko ditu.

Related Documents


More Documents from "Ricardo"