HAUTSI DA ANPHORA
EGUN FINLANDIAR BAT
Hi hintzena bi arraia zaharren gurutzaketa galdu da, galdu haiz hautsi da ANPHORA eta mila ispilutan multiplikatua ez haiz azken irudi ezabatua baino ilunaz zipriztinatuz bekokia eta hausterrez laberintoaren harri txintxarretan zauritzen hire oin birjinak. (Hitzak: Bernardo Atxaga," Etiopia" 1978; Doinua: R.Ordorika)
Egun finlandiar bat nahi nuke izan zurekin hizketan jarraitzeko zure hitzek on egiten didate lasaitu egiten naute barren-barrendik
LIZARDI Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka eta gu ere hire zain geundela esan zioagu ez hitzela aspaldi azaldu etxetik eta belatzean eseri gaituk denok erlojuak janez baina mezularia bidali diagu Alosko torrea eskilara luzetan beleak uxatzen ote hintzen ikus zezan gero kanpaiak entzun dizkiagu zakurrak zaunkaka orduan sortu haiz bidetik balantzaka eta hirekin aurrez aurre jarri garenean zerraldo erori haiz gure oinetan eta gorpu gogor hintzen udazkenaren tronoan hertsi dizkiagu begiak adiosik ez eta goizaldean muxika hezur batetan sarturik o petit poete pirotekniarik gabe lurperatu haugu baratzan. (Hitzak: B. Atxaga “Etiopia” 1978. Doinua: M. Laboa) http://euskaltube.com/play_audio.php ?audio=129
Paradisuaren gaia atera nizun ta zuk erantzun bai, paradisuaren fruitu eder asko daude baina infernua ere hantxe egon daiteke Egun finlandiar bat, egun finlandiar luze-luze bat Aldatu al liteke bizimoduaz erabat zenbat aldiz hasi liteke zerotik galdera zailak ziren baina ez zuretzat zu nire laguna zara, maite zaitut Mintzatu gara hamaika gauzataz mintzatu gara drogaz ansiedadeaz mintzatu gara askatasun pertsonalaz libreak izan behar dugula libre! libre! libreak! Egun finlandiar bat... Finlandiako zerua udako aldean beti egoten da urdin, apal eta urdin ta eguzkiak laranja bat emoten du ta ilargiak ere bai, laranja bat Egun finlandiar bat nahi nuke izan zurekin hizketan jarraitzeko zu nire laguna zara maite zaitut! maite zaitut! Egun finlandiar bat! (Hitzak: Bernardo Atxaga," Nueva Etiopia" 1996; Doinua: Gari)
hortzak patata azal artean sartuz. Baina halere, inork ez luke esango jatun baldarra denik instantera galtzen baitu gogoa esate baterako zapuzten denean esate baterako norbaitek hitz txar bat inolako arrazoirik gabe edo, oihuka esaten dion bakoitzean.
ASMAKIZUNA Etxean eta bakarrik uzten dudan bakoitzean, berak, bi urteko umearen buruaz, paseatzera noala pentsatzen du, eta baita borroka egitera ere, adibidez parkera, adibidez ahate harroekin zalapartaka iturri ingurutan. Baina halere inork ez luke esango juzku txarrerako joera duenik, berak ez baitaki ezer, esate baterako lanaz esate baterako medikuetara, buruko minez dabilelako edo, joan beharra daukanaren kezketaz.
Duela gutxi zahartu egin zen goizetik gauera, bapatean, eta galdu egin zuen bizitasuna eta baita estimazioa ere adibidez eder zaleena adibidez aurreko garaietan, eskaileretan aurkitzen zutenean edo, agur egiten zioten auzoena. Baina halere, inork ez luke esango munduak erabat ahaztu duenik, ni akordatu egiten bainaiz berarekin esate baterako gau batzuetan esate baterako autopistatik noala eta gogoratu beste batzuk, jakintsuagoak edo beren semealabekin gogoratzen diren bezala. (Hitzak: Bernardo Atxaga," Nueva Etiopia" 1996; Doinua: J. Muguruza)
Ez dio heriotzari batere beldurrik, ez da arduratzen bonba edo poliziez, ez da larritzen, are eta gutxiago, nonbait adibidez Espainian adibidez hogeigarren mende bukaeran, isiltasunez inguratuta dauden esterminiozko gartzelak direla eta. Baina halere, inork ez luke esango, bihotz gihartsukoa denik dardar batean jartzen baitute esate baterako petardoek esate baterako gazte batzuk gorriz pintatutako porteriarantz edo bere gainetik bidaltzen dituzten baloiek. Eta jan, lehertu arte jango luke, haragia, gazta eta berriro haragia bere plateratik edo nire eskutik eta baita zabor poltsetatik ere adibidez Bilbon, adibidez eskale batekin lehian
HEGAL EGITEN
Neukan guzti zen amets bat, amets bat, beti egoten nintzen haren bizita zai (Bis) Ai! ene ama euriak eta baso ilunak seinalatzen zizkidanez ez, ez dira etorriko inoiz Etzazu holako ametsik egin ez Mantzo zihoan denbora niretzat lehioak jarrita euriari begira eta jendeak zion: "mutil horrek amets bat bakarrik dauka"
Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,
Baina egun bate esnatzerakoan txantxangorri bat ikusi nuen gelan ta gero beste beste bat eta beste bat inguratua nengoen ...
Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,
OH TXANTXANGORRIAK GELAKO SAPAIAN GELAKO SAPAIAN OH TXANTXANGORRIAK GELAKO SAPAIAN Orain herritik mutil bat falta da ez dago inor bere etxeko lehioan baso ilunetan dabil hegaletan txantxangorriak bezala Orain ba du bihotz nimino bat eta bi hegal bi hegal euriz bustiak Bularra du ere gorri kolorekoa eta eta txantxangorria da TXANTXANGORRIA NAIZ BASO ILUNETAN BETE ZAIT AMETSA BASO ILUNETAN TXANTXANGORRIA NAIZ BASO ILUNETAN BETE ZAIT AMETSA TXANTXANGORRIA NAIZ TXANTXANGORRIA NAIZ HEGAL EGITEN HEGAL EGITEN HEGAL EGITEN http://www.youtube.com/watch? v=JQoTSfMkS9g TRIKUARENA
eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora; gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz.
Ni trikua naiz, Bi sapelaitz gora dabiltza hegaletan; Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel, Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete? Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago. Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago, Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel, Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete? Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz, artean ez baita eguerdia baino, lege zahar batek galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta sapelaitzak.
Baina gaua dator, joan dira sapelaitzak, eta trikuak, Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/0 0197.htm http://www.susaliteratura.com/emailuak/etiopia/
Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio, bere arantzetan seguru nola egon baitzitekeen Gerlari bat bere eskutuaz, Espartan edo Corinton; Eta bapatean, zeharkatu egiten du belardiaren eta kamio berriaren arteko muga, Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez; Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den azkeneko zazpi mila uneotan berritu, ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak, ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere. w1990 Musika: Ruper Ordorika (1995) Jabier Muguruza (1996) © Bernardo Atxaga
http://www.youtube.com/watch? v=ihDHcKzCMGc http://euskaltube.com/play_audio.php? audio=130 http://www.argia.com/multimedia/bideo a/bernardo-atxaga http://www.atxaga.org/