AROA,LEIRE ETA INES.
Bazen behin zortzi urteko neska bat irakurtzea asko gustatzen zitzaiona. Nerea zen bere izena. Egun batean, bere herritik paseatzen ari zela, liburutegi zahar bat ikusi zuen, eta barrura sartu zen. Han oraindik liburuak zeuden, liburu pila bat!!! Baina ez zegoen inor liburuak zaintzen. Orduan, Nereak liburu bat hartu eta irakurtzen hasi zen.
Ordu erdi eta gero beste liburu bat hartu eta irakurtzen jarraitu zuen. Horrela afalordua arte. Ordua ikustean, korrika joan zen bere etxerantz. Bidetik bere auzokoa aurkitu zuen, eta berak hauxe esan zion:
-Baina Nerea, ze ordu dira hauek!! -Badakit, liburutegi zaharrean egon naiz-erantzun zion Nereak. -Ba al zenekien liburutegi horretan, gauean, liburuetako pertsonaiak agertzen direla??? -A…ba…eskerrik asko esateagaitik. Agur!!!
Biharamunean, liburutegira joaterakoan, konturatu zen arratsaldeko bostetan botako zutela. Pixka bat geroago, botako zutenean, liburutegi barruan argi bat agertzen zela konturatu zen Nerea. Batbatean berak irakurritako liburu bateko iratxo bat agertu zen. Liburutegia botako zutenek hainbeste ikaratu ziren hortik ez zirela gehiago agertu. Udaletxeak liburutegia konpontzea erabaki zuen, eta konpondu eta gero, herriko liburutegirik politena eta famatuena izan zen.