“RETRATO CON LIBRO”
OINARRIAK 1• PARTEHARTZAILEAK Euskal Erkidego Autonomoan bizi diren 12 eta 16 urte bitarteko gazteen hartu ahal izango dute parte argazki lehiaketa honetan. 2• GAIA Liburu bat duen edota liburu bat irakurtzen ari den pertsona izango da argazkien gaia. Herri gunetan egina izan beharko du, esateko, eskolan, liburutegian, parkean, jolas lekuetan, hondartzan, eta abar. 3• ARGAZKIEN EZAUGARRIAK Originalak izan behar dute. Beste argazki lehiaketa batzuetan saritutako lanak ezin izango dira aurkeztu. 4• AURKEZTEKO EPEA Lanak aurkezteko epea 2007ko azaroaren 1etik 15erakoa izango da. Behin aurkeztuz gero ezin izango dira lehiaketatik atera,11. atalean ezartzen dena kontuan hartuko delarik. 5• LAN AURKEZPENA CD batean aurkeztuko dira irudiak, gutun-azal baten barruan. Gutun-azalean honako datuak eman beharko ditu egileak: izena, abizenak, helbidea, telefonoa, ikasketak burutzen ari deneko eskolaren izena eta argazkiaren izenburua. Bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez parte hartzaile bakoitzak, lan bakoitza CD banatan aurkeztu beharko duelarik. Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko edozein liburutegi publikotan aurkeztu beharko dira lanak. 6• EPAIMAHAIA Liburutegi Zerbitzuak aukeratuko ditu epaimahaikideak, argazkilaritza alorreko adituez osatua, eta berau izango da lehiaketaren epaia emango duena. 7• EPAIA 2007ko azaroaren 30ean jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia. Sari banaketa ekitaldia Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarekin batera burutuko da. Oinarri hauetan ager litekeen edozein zalantza, gora behera edo interpretazio zuzendu ahal izango epaimahaiak, beti ere bere erabakia onartu beharko delarik.
8•JABETZA INTELEKTUAREN ESKUBIDEAK - Saritutako lanen jabetza Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak hartuko du beregain. - Saritutako lanak erabiltzeko eskubidea Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari emango zaio, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Moldatuak ezartzen dituen mugen barruan eta gura duen modalitateetan erabili ahal izango dituelarik. - Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren saria Jabetza Intelektualaren eskubideak lagatzeagatiko ordainketa bakarra izango da. Lagatako eskubideen geroko erabilerengatik inolako kitapenik ez da sortuko. - Saritutako lanak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren kultur ondarearen parte bihurtuko dira. - Sarituak ez izan arren epaimahaiak aukeratutako lanak erakusteko eta hedatzeko eskubidea izango du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, epaia ematen den egunetik erakusketaren amaiera bitartean, eskubideen doako lagapena dela ulertuz. - Lanak ez zaizkie bueltatuko beren egileei.
<12/16 AÑOS >
ConCuRsO de FoTo GRaFía
9• SARIAK Ondoren aipatzen diren sariak banatuko dira, argi izan behar delarik egile batek ezin izango dituela sari bi jaso. Sariren bat eman gabe geratzea ere erabaki lezake epaimahaiak. - Lehenbiziko Euskadi Saria: Eskuko ordenagailua - Bigarren Euskadi Saria: iPoda - Hirugarren Euskadi Saria: iPoda - Arabako akzesita: Argazki kamera digitala - Bizkaiko akzesita: Argazki kamera digitala - Gipuzkoako akzesita: Argazki kamera digitala 10• ERAKUSKETA ETA KATALOGOA Intenet bidez ikusi ahal izango dira irudi guztiak erakusketa batean, sarituak eta aukeratuak. Web orriaren helbidea sari banaketa ekitaldian jakinaraziko da. Halaber, irudiok biltzen dituen katalogo bat ere argitaratuko da, jendearen eskura jarriko delarik Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko liburutegi publikoetan. 11• OBSERVACIONES Lehiaketan parte hartzeak Oinarriak onartu beharra dakar berarekin. Saritatua izatekotan lehiaketaren arauak beteko ez dituen lanik ezin izango da aurkeztu. Behin lehiaketan aurkeztuta epaia eman aurretik oinarrietan ezarritako arauak bete ezaina ekarriko lukeen zerbait gertatuko balitz epaimahaiari eman beharko zaio horren berri, lana lehiaketatik kanpo utzi ala ez ebatziko duelarik.
(
)
Kanpaina IRAKURRI Campaña BI- 2821-07