Anonimkozinera

  • Uploaded by: Bibliotheca Vasconica
  • 0
  • 0
  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Anonimkozinera as PDF for free.

More details

  • Words: 10,338
  • Pages: 28
ESCUALDUN COCINERA Anonimoa ESCUALDUN COCINERA ceinarequin nornahic cocina ona errechqui eguin baiteçaque Salcen da Baionan, CLUceAU liburu eta paper marchantaren baithan cilharguin carrican, 12 numeroan. 1864. ABISUA Liburu huntan hanitz gauça franses guisa icendatuac içanen dire, ezdaquiulacotz escuaraz icenac. Propiété EScUALDUN cOciNERA Ogui-çopa çopa gucietaric chimplena eta errechena. Eçarraçu supier batean behar den ogui achala mehe picatua eta colore ederrecoa, ichuraçu gainera bi çalhi edo cuilera handi salda oguiaren trempatzeco eta guero betheçaçu supiera. Elceco berdagailiac acieta batean berech cerbitzaçaitzu. Irrisa-çopa Harçaçu lau presunendaco laurden bat irrisa ogui escutan pasatua, garbi çaçu laur edo borz aldiz ur eppelean eta azquenean ur hotzian ongui frotatuz: emaçu gainera salda ausarqui, irrisa ez dadin bouili bilhaca; egosaracico duçu bi orenez su ezti batean. colore eder baten içaiteco emoçu cuilera erdi bat aratchequi iusa. Carolinaco irrisa da cocinaco hoberena. çopa à l'Italienne Eçarcen duçu ilharra egosten erregusta batendaco beçala, pastanagre phorru eta bercequin. Eçarcen duçu bi cuilera irris oihal churi batean leherrarrazteco ilharren elcera. Ilharrac egosi direnean eguinen duçu purea clar bat. Eçarraçu burra pochi bat casola batean, eta han fritaraçaçu tipula chehatua; gorritu denean, eçarraçu irrisa eta purea. çopa à la Condé Egosarazten dituçu elce batean asesonaturic ilhar biribilac edo etcheilharrac. Purea eguiten duçu eta berriz suan eçarcen tipula frituarequin garstatzeco edo flambeatzeco. Pica çatzu ogui puchca ttipi batzu, burran edo urinian fritatzeco; eçaratzu supierian, eta pureari eman ondoan cuilera bat sucre, ichuraçu bero-berua oguien gainerat eta cerbitzaçaçu.

Belhar çopa casolan Pica çaçu pastanagria phiruca, eta tipula cheha; eçaratzu casolan urina berotu denean. Gorritu direnean, eçaratzu han cerbac eta espinagriac, gatza eta biper belcharequin. Egosi direnean, betheçaçu casola ur beroz. Utzaçu iraquincerat, eta cerbitzatzeco mementoan oguia eçar. kuia çopa Pika çaçu kuia puchcaca, eta eçarraçu elce batean edo marmita batean urarequin. Iraquinaraçaçu bi oren, kuia lehertu artio eta ura irets artio; emozcotzu gatza eta burra puchca bat; eguinarazcotzu oraino çombait iraquin, guero egosarazten duçu taça bat esne eta sucratzen; ichuraçu çure esnea kuiaren gainera; arraniaçaçu ogui cherracatua supier batean: oguia bustitzen duçu çure kuia saldaz, estalaçu, eta eçar hauts bero puchca baten gainean oren laurden bat, oguia trempa dadin, bainan iraquin gabe; cerbitzatzeco mementoan eçarraçu gaineraco salda ongui beroric. Idi muinac Eguiten duçu hachicha chingar azpiqui guicenaz eta guinharriaz; uzten duçu gorritzera arras urin gutitan. Emaiten duçu baso bat arno eta berce haimberce salda, biper belcha eta perrechila buquet bat; muina trempan atchiqui ondoan ur hotzian, garbitzen duçu ur beroan. Itzulica çaçu irinian eta fritaraz urinian gorritu artio. Eçarraçu salsan eta egosaraz su ezti batean. Idi mihia Atchiquitzen da egosten egun bat osoa; egosi ondoan bero beroa pelatzen edo churitzen da, erditic arrailatzen da eta eçarcen casolan eguin duçun iusian. iusa edo culisa beherago errana den beçala. Berce guisa bat idi mihiaren preparatzeco iusic eguin gabe. Egosaraçaçu mihi oren laurden bat eta eçarraçu berriz egosten berce ur batean pastanagre eta phorruequin. Egosi denean, eçarcen duçu urin pochi bat casola batean eta han fritarazten tipula chehatu puchca bat, çazpi çorci echalota chichter eta chingar azpiqui pusca bat. Gorrastatu denean, eçarcen duçu bi cuilera irin, uzten duçu nahasiz gorrastatzen sutic campo, eta nahastecatu ondoan mihiaren saldarequin, emaçu perrechil buquet bat, biper belcha, caprac, gatza eta utzaçu egostera; ichuraçu eta gorrastaraz. Tripaquiac Garbiçatzu ongui, egosaraz eta lehen ur hura aurtic. Asesonaturic salda beçala egon osoa egosarazquitzu. Biharamunian eguiten duçu hachicha chingar azpiqui guinharri baino guicen guehiagorequin, tipula eta biper belcharequin, eta fritarazten paderan edo çarthainian. Aurthicaçu tripaquien ura eta eçar hachicha saldarequin eta baso bat arnorequin. Eçarraçu irin pochi bat eta egostera su ezti batean. Bufalamoda edo idiquia modan Eçarraçu elce edo duppina baten çolan tipula, chingar azpiqui chehatua, carrota edo pastanagre cherracatua; eçaraçu idiquia gainean eta berriz idiquiari

gainetic azpian duen gauça berez berce cucha bat. Baso bat arno eta urez bethe. Estalaçu elcia paperra azpian eta utz egosterat. Ez bada asqui gorrasta, behar da gorrastatu. Bistecac idi filetaz Eçarraçu burra puchca bat plat batean perrechilarequin onsa chehaturic, charbota pochi bat, biper belcha, gatza, citroin iusa, orotaric arras guti. Picaçatzu filet tranchac arras mehe eta utz memento bat trempatzen olio chorta batean, biper belch eta gatzarequin. Eçarraçu grilaren gainean eta itzul asqui fite, hirur minutaz erriac baitire. Eçarratzu bero-beroa burra den platean, pochi bat higuituz burra hurcen da. Gainetic eçarratzu lursagarrac frituric. Filet alchatu marinatua Eçarraçu fileta marinatzen olioan eta citroin iusian, biper belch eta gatzarequin; itzulaçu ardura egun batez edo biez; eçarraçu guerrenian, iusa harça bustiz. Eçarraçu casola batean licherrian den iusa, emendatuz salda chorta batez, han eçarraçu çure fileta bero atchiquitzeco eta cerbitzaçaçu. Aratche edo chaal costeletac papilotetan Eguiçu hachicha chingar azpiqui guinharri baino guicenagoarequin, echalota, perrechila eta biper belcha. Eçarraçu hachicha hura gainean eta azpian costeleter. Bazterretaric ongui biribilcatu ondoan, inguraçatzu paper urinstatuarequin eta errearazquitzu grilen gainean. Aratchequia à l'Oiseau chehaçaçu tipula, echalota puchca bat eta perrechila chingar azpiqui guinharri baino guicenagoarequin eta aratchequi puchca bat. chingarstaçaçu çure aratchequia, estecaçaçu eta eçar oro nahas casolan çombait pastanagre cherrarrequin, çoinac kencen baitire guero. Sua gainetic eta azpitic. Aratchequiac ez badu emaiten asqui iusa, emaiten da salda chorta bat. Itzulaçu ardura. Aratche çangoac Pasaçatzu garrian biluen kenceco. Arrailaçatzu azpico aldetic eta heçurrac ken, larrua osoric beiratuz. Estecaçaçu eta ongui egosaraz. chingar azquipi, echalota, perrechil eta biper belcharequin eguiçu hachicha, errearaz çarthain edo paderan. Erre denian emaçu ogui mamia eta gorrastaraz. Farcitzen dituçu çangoac bero-beroa, biribilcatzen pleguaren harceco eta hozterat uzten. cerbitzatzeco mementoan trempaçatzu arrolce churingoan eta cerbitzatzen iusa batequin. iusa beherago errana den beçala. Aratche burua Behar da ongui garbitu eta garrian pasatu. Inguraçaçu oihal batean eta eçar berz edo panderu baten urarequin, ahur bat irin, gatz, pastanagre eta phorruequin. Utzi behar da egosten hirur orenen ingurua, eta miratu çombait aldiz egosia denetz.

Fricandaua mingotchetan edo minetetan kencen dazcotzu çain guciac, chingarstatzen duçu barnian, eta hartaco den orratz handi batequin chingarra phiruca picatua sistaca sar. Eçarraçu casola batean pastanagria, tipula, buquet garnitu bat, bi jirofla itze eta çombait chingar puchca. Eçarraçu guero fricandaua, bustiçaçu salda chorta batequin eta noicetic noicera gainetic trempa azpico iusarequin. colore hori eder bar hartuco du. Egosi denian, salsa iraçaçu. Emaçu lursagar irin pochi bat, nahasçaçu urarequin, doraçaçu fricandaua eta cerbitza salsaren gainean. Mingotchetan nahi baduçu, asesonaçatzu iusa harequin, guri edo culant içan behar baitute. chiquiroquia salsa picantian Eçarraçu tipula chehatua casolan, bi echalota chichter; urina berotu denean, gorrastarat çatzu. Picaçaçu çure chiquiroquia puchca ttipietan eta fritaraz han barnian. Emaçu perrechila buquet bat, irin puchca bat eta bustiçaçu; biper belcha, gatza, caprac edo cornichon chehatuac. Ez bada asqui gorrasta, gorrastatu behar da sucre pochi batequin. iigota à la braise edo ilharrequin kençazcotzu heçurrac iigotari, eçarraçu casolan estecaturic pastanagre, phorru, etz... iusa batendaco beçala. Estalia emoçu eta sua gainetic. Utzaçu egostera borz edo sei oren, pasaçaçu guero edo idaz çure iusa eta lodiaraz. Eçarraçu iusa hartan Soisoneco ilharrac eda cerbitza iigota heien gainian. Hachicha chiquiroquiz Trempaçaçu ongui mami puchca bat saldan, chehaçaçu chiquiroqui erriarequin. Eçarraçu casolan chingar azpiqui guicena eta guinarria eta tipula chehaturic, perrechila buquet bat eta echalota pochi bat. Gorrastatu denean, han eçarcen duçu çure hachicha, baso erdi bat arnorequin. Secuegui bada, emendaçaçu saldarequin. chiquiro bulharra Egosaraçaçu ongui pastanagre eta phorruequin, heçurrac ken, eta farci hachicha chingar azpiqui, ogui mamia elcian trempatu, tipula guri eta echalota pochi batequin eguinic: hachicha fritaçaçu çarthainian ogui mamia gabe eta hau guero eman. guero bulharra panaçaçu eta fritaraz. Eçarraçu casola batean chingar azpiqui guicen eta guinharri urin guti batequin, tipula eta pastanagre cherracatuac. Gorrastatu direnean, eçarraçu echalota eta utz gorrastatzerat; perrechil buqueta, cuilera bat irin. Emaçu ur beroa eta bi cuilera arno. Oniuac, cornichonac edo caprac. Iraz çaçu eta eman bulharraren gainerat. Bildots costeletac Arraniaçatzu arrondan edo hechurra aguerian eçar; ioçatzu bi arrolce churingo eta gorringuarequin; han trempa costeletac, eta gatz eta biper belcharequin nahastecatua den ogui mamian itzulica eta fritaraz. Jambon glacé Picaçaçu chingar azpiaren heçur handia eta ongui garbi; atchicaçu trempan hirur egunez gaciduraren kenceco. Inguraçaçu torchon batean, ongui esteca eta

egosaraz berz bat uretan, belhar, erramu, estragon, pastanagre eta phorruequin. Egosi denean heçurrac kençotzu eta churi edo pela. Eçarraçu supier batean formaren harrarazteco guicenaz beheiti eta ahalaz orotan bardin hedatua. Hoztu denian atheraçaçu; emaçu sucria guicenaren gainian eta phala gorritua pasa. cherri çangoac Atchicatzu tempran bi edo hirur egunez gaciduraren kenceco. Egosarazquitzu erramu hoztuequin. Heçurrac kendu eta biribilca çatzu aratche çangoac beçala; hoztu direnean, trempaçatzu arrolce churingo io batean, guero ogui mamian eta fritaraz. cherri guibela Harçaçu guibel baten erdia, cehaçaçu ongui; harçaçu chingar azpiqui guinharria, berce haimberce chingar guicen frescoa eta orobat chauchichen haraguitic; hirur gauça hoc elgarrequin behar dute içan guibela beçambat. Eçarraçu baratchuri puchca bat, tipula eta perrechila. Oro ongui chehatuac direnian, emaçu gatza eta biper belcha ausarqui eta epiceria, guero orhaçatzu ogui nahas diten; hedaçaçu casola batean cherri guicenteta eta han eçar nahasteca gucia eta erreaaraz labian. chauchichac edo lukaincac Harçaçu chingar frescoa guicena eta guinharria, cheha çaçu ongui chehequi bainan ez hachicha; açasona çaçu gatza eta biper belchaz, emoçu citroin achala carracaturic, agordient chorta bat. Frotta çaçu terrina bat baratchuriarequin barne gucian, eta han orrhatu ondoan çure araguia, utz çaçu han betian biharamun arte, guero bethe, tuçu çure herciac isquilimbaz chistatuz noicetic noicera. Odolguiac Garbi çatzu ongui herciac eta utz çaitzu trempan ur ,an gau gucia arramu hostoequin; emaçu egosten cherriaren burua, beharriac, muthurra eta mihia kenduric, emoitzu carrotac, nabetac, perrechila, baratchuria, cembeit bipper gorri, chingar guicen puchca handi bat, eta cherriaren biria chiri batean sarturic goiti iuan ez dadin. Horiec guciac egosi eta hachicha çaçu, salbu chingarra chehatu behar da puchquetan; emaitzu horiec guciac cherriaren odolian, emaiten duçularic gatza, bipper belcha, tipula fritatua eta espiceria puchca bat; emaiten duçu pasta hori suaren gainean eta bethetzen tuçu herciac, estecatzen tuçu odolguiac eta egosten chingarra egosi duçun ur hartan berian, bethi higuituz eta chistatuz isquilimba batequin. Eçagutuco duçu noiz diren egosiac odolgui lodia urratzen hasten denian. Ahatia iusian cheha çatzu hirur tipula, hirur carrota, celeria guti bat; emaitzu horiec guciac casola batian chingar trancha batequin guicena eta guinarria; bi cuilera ur eta çure ahatia utzaçu iraquitzerat su eztian emendatuz noicetic noicera ur bero chorta batequin ez dadin lot itzulcian; ahatia erre denian, athera çaçu, pasa çaçu iusa eta nahaz irin pusca batequin. Açasona çaçu gatz, biper belch, cornichon edo caprac; gorri çaçu ez badu asqui colore hartu, emaçu berriz ahatia iuserat eta utz çaçu su eztian cerbitzatu arteraino. Ahatia olibetan

Atheratu behar da hechurra oliben barnetic mamia picatuz sagarra churitzen baliz beçala, guero emaiten dira hechurra barnian balute beçala; eguiten da chingar, hachi bat, tipula, chalota, biper belch, perrechil; pasatzen dira horiec guciac çarthainean; erre direnean pasatzen dira olibac barnian, eta farcitzen da ahatia hoiequin heçurrac kendu ondoan, eta egosten da errana den guisan. Ahate salbaia Eguiçu hachiz bat composatua carrota arrondaz, tipula eta chingar hachitua guicena eta guinarria; emaçu erdia elce baten çolan, emaçu ahatia gainian eta berce hachiz erresta ahatiaren gainian; estal çaçu gucia erdia urez eta erdia arnoz, biper belcha eta perrechila; estal çaçu elcea paper batez eta utz çaçu egosterat su ezti batian; nahasten duçu guero irin puchca batequin eta gorritzen, beharric baldin badu. Oiloa irrissian Egos çaçu oiloa ahatia iusian beçala, egosten duçu lau cuilera irris elce batian chingar puchca batequin eta canela guti batequin; egosi denian pasa çaçu culoirrian, emaçu casola batian eta barreia çaçu emequi emequi iusarequin arras guritu arte, emaçu çure oiloa gainian eta atchic çaçu beroqui. Oilascoa à l'Estragon Emaçu oilasco bat osoa casolan hirur edo lau tipula ongui chehaturequin, cuilera bat urin iadanic berotua eta chingar azpiqui puchca bat; utzquiçu gorritzerat, emaçu ur beroa oilascoaren erditaraino estragon buquet batequin eta irin puchca bat. Oilasco fricassa Emaiten duçu urin puchca bat casolan, chehatzen duçu tipula, urina berotu denian, emaiten duçu oilascoa dembora berian; guciac gorritu direnian, emaiten duçu irin biper belch, gatz, perrechil buquet bat, edo chehaturic, busti çaçu eta utzaçu iraquitzerat oren bat, nahas çaçu sutic campoan bi arrolce gorringo minagrearequin nahasiric; ez bada tipula berria, emoçu sucre bula ttiqui bat. Oilasco fricassa ilharchehearequin Emaiten duçu urina casolan tipularequin eta çure oilascoa chehaturic; guciac gorritu direnean, emaiten duçu cuilera bat irin eta higui çaçu, botaçaçu ilhar chehia eta emaçu ur beroa ordenarioco fricasa batençat beçala; gatza, biper belcha, sucria, utz çaçu iraquitzerat; egosi denian, kencen duçu sutic eta higuitzen arrolce gorringo bat minagrearequin nahasturic. Oilascoa à la Crapaudine ken çaçu oilascoaren burua eta leppoa, lurra çaçu luçara crupiuna hautsi gabe, idec çaçu eta çabal çaçu; erre çaçu grilaren gainean, alde gucietaric flamba çaçu, emaçu plat batian olioa, minagria, biper belcha, gatza eta perrechila ongui chehatua, dreça çaçu oilascoa gainean eta cerbitza çaçu.

Cochevisac caissan edo choriac Emaçu casola batian chingar aspiqui puchca bat urin guti batequin; chingarra fritatu denian, emaiten dira choriac, cembait mementoren buruan, emaiten da tipula baratchuria eta perrechila chehatua; guciac gorritu direnian ongui, emaiten ogui rapa puchca bat, salda chorta bat, mahats molco bat eta espiceria puchca bat. Epperrac acequin Egosten duçu çure epperra elcian belharrequin, egosten duçu berce elce batian açac chehaturic garbura batençat beçala tipularequin flambatzen dena; eguiten duçu ius bat (icus çaçu iusa seguidaco palmetan); bustitzen duçu epperraren saldarequin eta emaiten tuçu açac barnerat çappatu-eta; cerbitzatzen tuçunean, estalcen duçu epperra burua beicic agueri ez duen guisan. Pecada salmian Gorri çaçu tipula urin puchca batian, ken çaçu sutic; emoçu guero irin puchca bat, salda, baso erdi bat arno gorri, gatza eta biper belcha; pila çatzu pecadaren crupiona eta burua eta ematzu salsan, cheha çaçu pecada ,stant bat guerrenean atchiquiric, emaçu salsalat iraquiten utzi ez delaric. Emotzu ogui achalac chiorturic eta gorri çaçu sucre erriarequin. Erbi civeta Har çaçu tipula bat, lau edo borz echalota chister eta chingar azpiqui puchca bat; horiec guciac chehatu eta emaiten tuçu casola batetarat, urin puchca bat han beroa delaric; hachicha gorritzen hasi denian, emaiten duçu çure erbia, puchquetan hautsiric; nahasten duçu odola baso bat arno gorrirequin eta berce haimberce urequin, emaiten tuçu guciac batean biper belch puchca batequin eta utz çaçu egosterat. Erbi pastiça Emaçu çure erbia puchquetan chehaturic elce batian; estal çaçu erdi arnoz eta erdi urez bainan arno guehiago, perrechil buquet bat, baratchuri chister bat, canela puchca bat, espiceria, biper belcha, gatza, chingar azpiqui puchca bat guicena eta guinarria tipularein chehaturic pasa çaitzu çarthainean, ogui rapura coloriaren emaiteco; eta utz çaçu egosterat. Pasta: harçaçu ahur bat mestura lemami, hurtaraz çaçu hirur laurden burra barnian emaiten tuçularic hirur laurden sucre eta gatz puchca bat, trempatzen duçu çure lemamia horrequin eta emaiten dioçu baso erdi bat agordient, berce haimberce fleur d'oranguer eta citron rapatua; ongui errimatu-eta, orha çaitzu çorci arrolce gorringo, emaiten duçu guero irina emequi emequi casola bererat eta utz çaçu pasta gurichco; pasatzen duçu irinez torchon bat eta emaiten duçu pasta barnian biharamun arte, beroqui estalgui lenazco batean. Pastiça à la Lanterne Eguin behar da hachiz bat chingar frescoz edo azpiquiz, tipula. perrechila, echalota, espiceria; harcen dira ihici casta gucietaric, errimatzen dira lanternaren barnian hachicharequin nahasiric. phizten da lampiuna azpian eta uzten egosterat borz edo sei oren.

Ez balimbada lanternaric, eman diteque hori casola batian eta utz egosterat su eztian. Ihiciric ez bada, eman diteque guibel guicenac, edo denac nahas elgarrequin nahi balin bada. Errimatzen da guero supier batian eta iaten da hotza. Indi-oilua olibetan Ahatia beçala farcitzen duçu olibetan eta emaiten duçu guerrenian. Indi-oilo glaçatua edo galantina Desoça çaçu indi-oilua, behar da urratu bizcarretic eta hechurrac kendu haraguiac emequi emequi berechiz; eguiten duçu hachiz bat chingar azpiqui, tipula, perrechil, echalota, biper belch, espiceria eta trufac, balin baituçu; hedatzen duçu indi-oilorat hachiz hartaric cucha bat; estalcen duçu chingar guicen tranchaz, aratchequiz eta chingar aspiquiz, guero hachichaz eta holache. Bethe duçunian huts hura, iosten duçu indi-oilua eta estecatzen, emaiten dioçularic forma puilit bat. Emaiten duçu brasier batian carrotiarequin, tipula, chingar azpiquia, ius batençat beçala; emaiten tuçu indi-oiluaren hechurrac, bat edo bi aratche çango eta aratche hechurrac balin baditutzu. Bustitzen duçu ius bat beçala, eta onsa gorritu denian, emaiten duçu asqui ur indi-oilua egos dadin. Egosi denian, atheratzen duçu eta iusa pasatzen. ioiten tuçu bi arrolce churingo, emaiten tuçu barnian eta uzten iraquitzerat memento bat; pasa çaçu berriz eta urth bi unça guelatina eta utza ezdeusterat. Ardiquitzen duçu plat luche batetarat; cailatuco çautzu gabaz eta estalcen duçu horrequin çure indioilua; eman diteque coquetieretan eta ardic indi-oiluaren iguruetan. Indi-oilo hegalac iusian Larrutzen tuçu eta hechurra kencen; pica çatzu eta esteca elcarrequin fricando baten formaren emaiteco. Emaiten tuçu casolan iusa composatzen deunarequin. (Beha çaçu iusa seguidan). Oilasco croquetac Bi oilasco egos eta ongui cheha churi guciac; guero ongui cheha chingar azpiquia, aratchequia eta carrotac, frita burra puchca on batequin, guero eman irin pochi bat eta taça bat esne. Guciac ongui egosi direnean, pasa çaitzu cethabe batian; botatzen dutzu culis hortarat oilasco hachichatuac; eguiten tutzu buletac, guero inguratzen tuçu ogui mamian, hausten tutzu hirur arrolce, ioiten tutzu churia eta gorringoac, trempatzen dutzu buletac, pasatzen dutzu berriz ogui mamian eta fritatzen olio onian edo burran. Lur sagar croquetac Eguiten duçu hachiz bat oilasco haragui hondarrequin, dela aratchequi edo bildosqui; chehaturic chingar azpiqui eta tipula puchca bat, fritatzen duçu çarthainean, eta pasatzen tuçu çure haragui hondarrac; baditutzu lur sagarrac egosiac, lehercen tutzu bero beruac, nahasten tutzu çure hachicharequin, emaiten dioçutelaric hirur arrolce gorringo; eguiten tutzu builetac, trempatzen ditutzu arrolce churingo ioric, hartan, ogui mamian eta fritatzen ditutzu. Lur sagar croquetac

Egos çaitzu urian, leher çaitzu, emaçu esne chorta bat eta gatza, perrechila chehatua, fleur d'oranguer edo citron raspura, hirur arrolce gorringo eta cuilera bat sucre; orrha çatzu ongui horiec guciac, eguitzu builetac, pana çaitzu eta frita. Macailau croquetac Egos çaçu macailaua; asasona çaçu olio, biper belch, perrechila eta baratchuriarequin; ongui chehaçaçu. Nahasçatzu lur sagarra egosiac, ongui leherturic, eta eguin builetac gorago beçala. Macailaua à la Créme Harçaçu laurden bat burra; emaçu casola batian bi cuilera irinequin; emoçu esnia emequi emequi irinaren trempatzeco: emoçu taça baten ingurua, biper belcha, baratchuri chister bat eta perrechila; guciac ongui chehaturic, emaçu suaren gainean, bethi itzulic crema eguin arte; berech çaçu macailaueco hechurrac, çoina behar baita ongui egosia eta gatz-gabetua. Emaçu salsa hartarat eta cerbitza. Macailaua au Gratin Harçaçu cilharrezco edo burdin io blat bat, emoçu çolan ogui mamia, echalota, perrechila, cornichonac, horiec guciac ongui chehatuac, olio fina bainan guti. Ohe hortan, anthola çaitzu macailau puchcac egosiac, chukaturic oihal batian; estal çaçu macailaua erran ingredient berequin. Estal ogui mamiaz arrosatzen duçularic olioarequin, emoçu sua gainian eta guti azpian; utz çaçu gratina gorritzerat eta cerbitza çaçu. Macailaua à la Baionnaise Gatz-gabeturic egosaraz çaçu macailaua, ken çoitzu hechurrac bera hautsi gabe. Emaçu casola batian burra puchca on bat frescua, berce haimberce olio eta biper belcha; emaçu han çure macailaua. Harçaçu casola, pausa çaçu furnego bazterrian ez deçan eraquit; itzulica çaçu su beguian, salsa eguin arte, eta cerbitza çaçu, emaiten duçularic ur iraquitua plat çola doble batian, bero egon dadin. Macailaua salsan Gatz-gabe çaçu ongui eta egosaraz. Emaçu casola batian burra puchca bat eta, urthu denian, emaiten duçu ahur bat tipula ongui chehatuac, uzten tuçu gorritzerat; athera çaçu casola sutic eta emoçu cuilera on bat irin; busti çaçu emequi emequi higuituz macailaua egosi duçun ur harequin, utz çaçu iraquitzerat. Biper belcha, baratchuria eta perrechil chehatua. Salsa eguin denean, berechten tuçu macailauaren hechurrac, eta emaiten barnerat gostuaren harceco. Manera hori echcelenta da pastiz fuiletatuendaco. Macailaua à la Provençale Macailauac behar du içan ongui gatz-gabetua eta egosia. Berechten tutzu hechur guciac; chehatzen duçu unci batian, emanez noicetic noicera esne chorta bat. Emaçu burra puchca bat casola batian, olio chorta batequin, suaren gainean. Frita çaçu barnean tipula puchca bat eta baratchuri chister bat chehaturic. Emaçu çure macailaua barnerat; io çaçu han ondi cuilera çurezco batequin, eta

bota çaçu emequi emequi libera erdi bat olio fin bethi itzuliz; eman deçoqueçu esne chorta bat hobia içaiteco. cerbitzatzeco mementoan, emaçu perrechil puchca bat ongui chehatua, cembeit capra edo cornichon. Eman deçaqueçu pastiz vol-auvent batian. Ainguirac iusian Emaçu casola batian olio chorta bat edo urina, tipula chehatuarequin eta carrote arrundac; guciac gorritu direnean, emoçu ur beroa eta utz çaçu iraquitzerat. Pasa çaçu çure iusa, nahas çaçu, eta emaçu ainguira barnerat lehenic suan pasaturic, oihal batequin frottaturic pelatu gabe, eta puchca ttipietan chehaturic. Biper belcha, gatza, cornichon, mahatsac, adan merlatuac. Emaiten tuçu ogui achalac chiorturic. Eta gorritzen. Ainguirac salsan Behar da tipula chehatua fritatu. ken çaçu casola sutic eta eman cuilera on bat irin uzten delaric puchca bat gorritzerat. Trempatzen da emequi emequi bi baso ur et baso bat arnorequin. Emaiten da ainguira lehenic suan pasaturic, frottaturic eta chehaturic; uzten da egosterat eta emaiten çaizco ogui achalac chiorturic eta cuilera bat sucre. Lampreda Harçaçu ahur bat phorru eta haimberce tipula; chehatzen tuçu eta frita çaitzu hirur cuilera oliotan; emoçu guero echalota puchca bat chehatua, cuilera bat irin, higui çaçu eta utz çaçu gorritzerat. Busti çaçu baso bat arnorequin eta berce haimberce saldarequin edo urequin, arnoarequi nahasi ondoan odola. Gatza, biper belcha, mahats, adan merlatuac, pinonac. Utzaçu iraquitzerat oren erdi bat su eztian. Emaçu çure lampreda ur iraquituan, chuka çaçu oihal batequin, ongui frottatuz. cheha çaçu eta çartahinean frita. Emaçu salsan eta utz çaçu egosterat. Gorriçatzu. Murlo farcituac Eguiten duçu hachiz bat ogui mami, cembeit baratchuri chister, biper belcha, gatza. Trempatzen duçu olioarequin, edo minagrearequin, edo mahats molço baten iusarequin. Farciçaçu murloa eta trempa olioan, eta egos grilan. Emaiten duçu plat batian olioa eta minagria, perrechila ongui chehatua. Horiec guciac ongui nahas eta emaçu çure murloa gainean. Anchoiac Behar dira ur hainitzetan garbitu, hechurrac kendu, eta errimatu luçara plat batian. Bi arrolce gogorcen dituçu, chehatzen ditutzu gorringuac eta churinguac aparte. Emaiten da churingoa anchoien inguruan, gorringua churinguen inguruan eta perrechila ongui chehatua paqueta ttipietan churinguaren inguruan. Estal çaitzu anchoiac olioarequin. Anchoi erriac Hauts çaitzu oguia lau cadroca achalic gabe. Frita çaitzu olio finean. Garbi çaitzu anchoiac gorago beçala; cheha çaitzu eta heda oguien gainean. cheha echalotac, perrechila; pasa çaitzu casolan, emaçu olioa, biper belcha, minagre chorta bat. Bota çaçu hori ancho errien gainerat eta cerbitza.

Ecrebiçac Taça bat ur, taça bat minagre on, berce bat arno, gatza, biper belcha, epiçac, perrechila, tipula, belhar finac. Ecrebicen cantitatiaren arabera, behar da saldaz estali. Eraquit çaçu salda hori ecrebiçac eman gabe. iasta çaçu eia gostu asqui alchatua duen. Ecrebiçac eman onduan behar du saldac goiti igan hirur aldiz. Aldi bacotchian ecrebiçac itzul çatzu, pausa çaçu pherça taula baten gainian atheratzen duçunian, eta bota çaçu baso tiqui bat minagre, eta utz çaçu pausatzerat memento bat. Arrima çaitzu saladier batian eta plat batera bota. Aça à l'Anglaise Harçaçu aça buru churi bat edo biga eta eraquitaraz puchca bat. harcen duçu guero chingar azpiqui, aratchequi edo lumadun egosia, tipula, echalota puchca bat. cheha çaitzu guciac elkarrequin emaiten duçularic aça ere chehaturic. Emaitzu horiec guciac casola batian, emaiten dioçutelaric noicetic noicera cuilera bat ius, colore doratu bat hartu arte. Egosi direnean, nahas çaitzu hirur arrolce gorringorequin, sutic campo. Berce casola bat pasatzen duçu urinarequin, emaiten duçu ogui mamia, inguru gucian, gratin baten formatzeco guisan. Emaiten duçu çure aça barnian, pausatzen duçu furnegoan, su eztian edo ikatz bici gainean, maiz casola higuituz. Emoçu estalgui bat suarequin gainean. Ardiquitzen duçu plat barnedun batetarat eta emaiten iusa inguruan. Espinartac esnean Iraquitaraz çaitzu espinartac gatz puchca batequin, lehenic garbituric, eta emaitzu ur hotzian. cheha çaitzu ongui eta ura ken ahal becembat. Emaitzu casola batian, burra puchca batequin, eta emaçu esnia emequi emequi, maiz higuituz. cuilera bai irin, sucria eta citron raspura. Emaiten bada banila, ez du berce urin beharruic. Errima çaitzu plataren gainean, ogui achal burran fritatuequin eta herrausta sucrez. Tipula purea cheha çaitzu tipulac arrundaca; emaitzu casola batian, chingar azpiqui pichca batequin, biper belcha eta bi cuilera ur. Horiec guciac egosi direnean, emaiten duçu baso bat arno churi on eta hirur cuilera sucre. Uzten tuçu arras egosterat. Glaçatzen duçu guero carbonade bat eta emaiten duçu gainean. Tipula ttiquiac Nahas çaçu urin puchca bat casola batian. Beroa denian, emaitzu çure tipulac barnerat. Uzquitzu ongui gorritzerat; emaçu arras ur guti, biper belcha, gatza, et utz egosterat; sucria, minagre chorta bat. Ez badira asqui gorri, behar dira gorritu. Minatac Garbi çaitzu minatac eta egos; gorri çaçu tipula puchca bat, chehaturic urinean. Tipula gorritu denian, emaçu minata ongui chehaturic; sucra çaçu çure gosturat, eta cerbitza arrolce edo arrain edo chingar elcecoaren edo gacituaren azpian.

Baba de Marais Egosten tuçu çure babac elce batian, oren laurden bat, kiretsaren kenceco. Emaiten duçu casola batian urin puchca bat eta tipula chehatua; gorritu denian, emaiten tuçu babac irin puchca batez estaliz eta gatza; emoçu ur bero chorta bat eta utz çaçu egosterat. cuilera on bat sucre. ken çaçu sutic eta loth bi arrolce gorringo nahasiric cuilera bat minagrerequin. Artichaut farcituac Egos çaitzu urian, pica çoiçute hosto punta eta ken belharra. Eguin çatzu hachis bat chingar aspiquiarequin, tipula, biper belch puchca bat, eta frigui çaçu çarthainean; egosi denean, eman çoçu ogui mamia, eta uzten duçu gorritzerat. Farci çaitzu çure artichautac, eta pasa phala gorria gainean; frigui çaitzu urinian.— Meheco guisan eguiteco, ez eman chingarric eta urinaren plaçan emaçu olioa gatz puchca batequin. Ilhar chehea Frigui çaitzu tipula ttiquiac urinian; gorritu direnean, emaiten duçu ilhar chehea gatz puchca batequin eta biper belch puchca batequin. Tiquiac badira eta tendriac, ez duçu ceren uric eman. cuilera bat sucre, cembeit ogui achal chiorturic. Purea Egosten tuçu çure ilhar cheheac edo ilharrac urian, carrotez eta phorruz asesonaturic; couloirrian pasatzen tuçu. Friguitzen duçu tipula urinian eta, gorritu denean, emaiten duçu purea gatz puchca batequin eta cuilera bat sucre. Ilhar pherdiac Bi buruac kendu onduan, picatzen tuçu luçara; egos çaitzu urian memento bat. Friguitzen duçu tipula urinian eta, gorritu denean, emaiten tuçu ilharrac, cuilera bat irinequin, perrechil buquet bat, biper belcha, gatza eta ur bero chorta bat; egosi direnean, cuilera bat sucre. cerbitzatzeco mementoan, loth çaçu arrolce gorringo bat minagre chorta batequin nahasiric. carrote farcituac Har çaitzu carrote ederrac; cheha çaitzu puchquetan carrian arrolce baten lucetasunian; eguiçu cilho bat alde batetic eta eguiten duçu chingar azpiqui hachiz bat eta tipula çarthainean pasaturic, eta emendatzen duçu cembeit haragui egosi pichcaz. Farcitzen tuçu çure carrotiac, eta farcituac direnean glaçatzen tuçu sucre puchca batequin eta phala gorriaz. Emaiten duçu urina casola batian eta friguitzen tuçu egos arte. cerbitzatzen tuçu salsa bichi baten gainean edo ius bat. Lur sagarrac hachichan Eguiten duçu chingar azpiqui, tipula eta perrechila hachiz bat; egosten duçu casolan. Frigui çaitzu lur sagar chehatuac, eta emaitzu hachiz hartarat.

Lur sagar salsa Egos çaitzu lur sagarrac, churi eta lehert casola batean, emaiten duçularic esne chorta bat, cuilera bat sucre, hirur arrolce gorringo eta gatz puchca bat. Eguiten duçu hachiz bat tipulaz, chingar azpiquiz, cembeit aratchequi edo lumaqui puchcaz, edo horien escasian ançara ichtequiz; pasatzen duçu çarthainean. Urina pasatzen duçu guero casola batian, hedatzen tuçu çure lur sagarrac inguru gucian eta çolan bi escuequin eta utz çaçu chilo bat erdian; bethetzen duçu huts hura çure hachicharequin eta estalcen lur sagarrez. Emaiten duçu hori suaren onduan coloriaren harceco eta itzul maiz casola; behar da oraino hauts beroa azpian. cerbitzatzen duçu plat barnedun batian, iusa emanic azpian. Lur sagar pastiça Egos çaitzu urian, leher çaitzu bero-beroac, emaitzu lau arrolce gorringo, sucria eta fleur d'oranguer; io çaitzu arrolcen churingoac eta guciac nahas. Emaçu hori casola burraz frottatu batean eta errearaz labian. carrotiac çure urina berotu denian, emaitzu çure carrotiac bernerat arrundan chehaturic, gatz pochi batequin; ez dira behar higuitu casola bera higuituz baicic. Ongui egosi eta gorritu direnean, emaiten duçu sucria. celeria iusian Pica çaçu celeri punta eta ez utz churia beicic; garbiçaçu ongui eta egos çaçu urian. Emaiten duçu guero iusian caprequin. celeria marinadan Egos çaçu eta ura ken, salsa çaçu marinadan; ez badu asqui harcen, emaiten duçunian friguitzen çarthainean, ichur çaçu chorta bat gainera currerarequin. Lentilac Ongui garbitu onduan, egosarazten dituçu urian elce batian. Emaiten duçu chingar azpiqui puchca bat casola batian urin puchca batequin eta tipula chehatua. Egosi denean, emaiten tuçu lentilac eta utz çaitzu eraquitzerat; nahas çaçu arrolce gorringo bat eta minagre chorta batequin. Oniuac Behar dira ongui chucatu oihal batequin. cheha çaitzu buztanac eta emaitzu egosten casola batian urinarequin edo olioarequin; emaiten duçu perrechila eta echalota chehaturic, biper belcha eta gatza. Friguiçaitzu çure honiuac urinian edo olioan. çure hachicha gorritu denian, emaiten tuçu barnerat, emaiten duçularic arno chorta bat edo berius eta ogui mamia. Arrolciac au Miroir

Emaçu burra puchca bat plat baten çolan, edo ez baduçu, esne chorta bat sucretua; hauts çautzu çure arrolciac, burra urthu denian edo esnia bero. churingoa hartua denian athera çaçu sutic. Emoçu sucria gorringuen gainian, glaça çaitzu phala gorrituarequin erretziaz finitzeco. Arrolciac iusian Baduçu unci bat ur eraquitu suaren gainian; hauts çaitzu arrolce frescuac barnerat, artha emanez gogor ez diten; athera çaitzu hartu duten phondutic. cerbitza çaitzu iusian. Arrolciac esnian Harçaçu çazpi arrolce gorringo lehercen tuçularic ongui cuiler batequin. Badituçu bi taça esne eppel nun urtharaci baitituçu hirur cuilera sucre eta bat fleur d'oranguer, emaçu çure esnia emequi emequi arrolcien gainerat higuituz. Egosaraz çaitzu marian, sua gainian eta azpian emanic. Egosi direnean, estalcen tuçu sucrez gainetic eta pasatzen phala gorritua. Arrolce farcituac Gogor araz çaitzu çure arrolciac; hauts çaitzu erditic luçara, ken çaitzu gorringuac eta orrha acietta batean sucrearequin, perrechilarequin ongui chehatuz, arras gatz guti. Emaçu hori arrolce hetan eta glaça çaitzu sucriarequin phala gorrituaz. Eguiten duçu salsa bat tipula chehatua friguitzen duçularic, irin puchca bat; gorritu denian, emaiten duçu ura, sucria eta minagre chorta bat. Gorritzatzu. Arrolciac à la Tripe Hauta çaitzu gutienic frescuenac, egos çaitzu hamar minuta, eman ur hotzian, churi eta pica erditic trebesca. Frigui çaçu tipula chehatua eta, gorritu denian, emaçu cuilera bat irin uzten duçularic puchca bat gorritzerat, emaçu ur beroa emequi emequi higuituz. Biper belcha, gatza, sucria eta utz eraquitzerat; emaitzu arrolciac beroqui atchiquitzeco; minagre chorta bat. Omeletta erhuman io çaitzu churingoac bakarric, emaitzu guero gorringoac eta io çaitzu guciac elgarrequin esne chorta bat nahasiric eta gatz pochi bat, cembeit achal citron puchca eta sucria. Egos çaçu omeletta çarthainean; emaçu plat baterat, herrausta çaçu sucriarequin eta arrosa çaçu erhumaz, çoinari emaiten beitioçu su. cerbitza çaçu berehala. Omeletta uffatua Separa çaitzu sei arrolceren churingoac eta gorringoac. Nahas çaçu gorringoequin laur cuilera sucre raspatu; io çaitzu churingoac elhur guisa eguin arte eta nahas çaitzu gorringoequin. Urtharaz çaçu laurden bat burra su ezti batean, emaitzu arrolciac erakarriz gainerat çolan dena. Omelettac burra edan duenean, lerra çaçu plegatuz burraz fretatu plat baten gainerat eta emaçu hauts gorrien gainean; estal çaçu four de campagne batez eta su ona gainean. Asqui da memento bat omeletta alchatua içaiteco. Herrausta çaçu sucriarequin eta cerbitza orduan berean.

Arrolce farcituac à l'Espagnole Gogor araz çaitzu arrolciac, pica çaitzu erditic; ken çatzu gorringoac, leher çaitzu sucre, perrechila ongui chehatu, bi itze jirofla, canela pochi batequin. Salsarençat, frigui çaçu tipula olioan ogui mamiarequin, emaitzu bi arrolce gorringo gogortu; onsa leher eta nahas çaitzu guciac unci batean sucre, gatz eta biper belcharequin; trempa çaitzu guciac ur eppelarequin eta cerbitza arrolciequin. Arrolciac tomatiequin Baduçu tomate salsa eta emaiten duçu casola batean furnegoan. Berotu denean, emaiten tuçu çure arrolciac ioric barnerat, eta higui bethi itzuliz crema beçala; athera çaitzu hartu duten phondutic sobera egosterat utzi gabe. Salsac behar du asesonatua. Salsa picanta edo bicia Gorriaraz çaçu tipula bat ongui chehatua urin puchca batean. Emaçu cuilera bat irin, utz çaçu gorritzeat, busti çaçu ur beroarequin, emequi emequi higuituz. Gatza, biper belcha, perrechil buquet bat, jirofle itze bat; utz çaçu eraquitzerat oren bat, pasa çaçu. Sucria eta minagre chorta bat. cerbitza çaçu gacituarequin, edo arrolce friguitu edo haragui puchquequin. Salsa eztia erbiarençat Emaçu arno churia casola ttipi batean canela puchca batequin eta hirur cuilera sucre; utz çaçu agorcerat lucequi su eztian. Siropa beçala denean, emaiten dioçu minagre chorta bat sutic atheratzian. iusa Emaçu casola batean bi cuilera ur, chingar azpiqui puchca bat, tipula eta carrote tranchaca picaturic, oilasco bat edo lumaqui hegalac edo leppuac, gorriaraz çaçu maiz higuituz eta emanez noicetic noicera ur bero guti bat ez dadin loth casolan. Horiec guciac ongui gorritu direnean, emanen duçu ura oilascoaren neurriraino. Utz çaçu eraquitzerat; pasatzen duçu guero. Pasa çaçu ur chorta bat casolan, emaçu cuilera bat irin trempatzen duçularic emequi emequi culatu duçun ius horrequin. Emaçu biper belcha eta gatz pochi bat, emaçu berriz suaren gainean loth dadin. cerbitzatzeco mementoan, emaitzu caprac edo cornichon chehatuac. Salsa chiquiro emincendaco Emaçu chingar azpiqui pochi bat casola batian urin guti batequin eta tipula chehatua. Tipula gorritu denean, emaiten duçu irin puchca bat eta bustitzen salda chorta batequin eta ius chorta bat balin baduçu; biper belcha, gatza, limon pochi bat. Eguiten da higual salsa hori chingarric gabe eta echalota tipularen plaçan. Eman çure eminçac salsan berotzeco iraquitzerat utzi gabe. Maionesa

Emaçu bi arrolce gorringo gathelu batean. Içul çaitzu cuiler çurezco batequin, bethi alderdi batetarat ichuriz chortaca chortaca laurden bat olio fin, manera hortaz eguin dadien salsa bat crema baten loditasunaren heinecoa. Emaiten duçu barnerat citron ius bat eta bi cuilera minagre. cheha çaçu ongui echalota pochi bat eta perrechila emaiten dioçu cerbitzatzeco mementoan biper belcharequin eta gatzarequin. Hori cerbitzatzen da edoçoin haragui hotzequin, gacituarequin, ainguirequin, etz. Salsa bicia filet alchatuarençat Emaiten duçu ius puchca bat plat batian, echalot chehatua, biper belch puchca bat eta minagre chorta bat. Athera çaçu fileta guerrenetic eta emaçu salsan aurdiqui duen ius harrequin. Salsa idiquiaren Harçaçu echalota, perrechila, tipula, honiuac, cheha çaitzu horiec eta frigui casolan, utz çaitzu ongui agorcerat. Busti çaçu baso bat arno churiequin, salda eta caprac, biper belcha eta gatza. Salsa burran Emaçu casola batian burra puchca bat irin puchca batequin, biper belça eta gatza; emaiten duçu casola furnego heguian eta higuitzen duçu salsa ohu arte. Emaiten tuçu caprac sutic atheratzian, eta arrolce gorringo bat çure burra churiegui bada. Salsa à la Rémoulade Emaçu plat batian echalota bat, perrechila, baratchuria, ancho bat eta caprac, guciac ongui chehatuac, gatza eta biper belcha. Nahas çaçu mustarda pusca batequin, olioa eta minagria. Tomate salsa Emaitzu tomatiac çarthainean batian, uric gabe. Utz çaitzu egosterat eta pasa çaitzu pasoir batian asqui fina bihiac pasa ez diten. Emaiten duçu casola batian ahur tipula chehatuac, chingar azpiqui guicen puchca bat, baratchuri sister bat, biper belcha, gatza. Gorritu direnean, emaiten tuçu çure tomatiac eta irin puchca bat; utz çaitzu egosterat. cuilera bat sucre. Limon salsa Frigui çaitzu casola batian ahur bat tipula chehatu. Gorritu direnean, emaçu cuilera bat irin, utz çaçu gorritzerat. Busti çaçu baso bat saldarequin eta baso erdi bat arno churi, biper belcha, gatza eta limon puchca ttipi bat. Salsa hori on da edoçoin lumaqui errestarençat. crema horia cafian Grila çaitzu bi ahur cafe eta botha çaitzu casola bat esne iraquiturat behar den sucriarequin. Esnia asqui hoztu denian, trempatzen tuçu çure arrolce gorringoac emequi emequi eta egosarazten bethi itzuliz alderdi bererat. Noiz eta ere eguin beita, culatzen duçu cafe bihien kenceco.

crema cafian Egos çaçu çure esnia, sucra çaçu eta emoçu cafia. Eppeldu denian, trempatzen tuçu çure arrolce gorringoac eta egos çaçu erran den beçala. crema banilan Emaiten duçu çure esnia egosten banila puchca batequin eta sucratzen duçu. Hirur taça esnetan, behar dira çazpi arrolce gorringo; trempatzen tuçu eta egosarazten erran beçala. Ez baduçu arrolceric asqui, trempa çaçu irin puchca bat borz arrolce gorringorequin esnia eman gabe. crema à la Neigue Eguiçu crema bat banilan. io çaitzu churiac elhurra beçala eguin arte. conserbatu duçu esne chorta bat parfumatua eta sucratua emaiten duçu suaren gainean. Emaiten tuçu çure arrolce churingoac egosten harren barnian, aldian cuilera bat, guero arrimatzen tuçu esniaren gainean. crema friguitua Emaçu casola batian hirur cuilera irin, nahas çaçu emequi emequi sei arrolce churingo eta gorringo, citron raspura pochi bat eta fleur d'oranguer, edo banila bakarric, emaiten duçula egosten esnian, gatz pochi bat; trempa çaitzu arrolciac esniarequin eta egos çaçu su eztian oren erdi batez bethi itzuliz. Ongui loditu denian, heda çaçu errhi baten loditasunian irinez pasaturicaco plat batetarat eta bota irina gainera. Hoztu denian, picatzen duçu nahi duçun beçala friguitzeco urin onsa berotuan. guero glaçatzen duçu sucrearequin eta palha goriarequin. Petits pots cafian Emaçu crema plat batian arrolce gorrin bat, cuilera bat sucre, eta bethe çaçu cafez. Negur çaitzu cembat unchi nahi tuçun eguin eta huts çaitzu saladier batetarat, nahas çaçu, eta bethe çaitzu berriz çure potac. Baduçu guero casola largo bat furnego gainean ur beroarequin, emaiten tuçu potac barnian, sua gainean emanic egosteco. Blanc Manguer Egosaraz çaitzu bi taça esne, libera erdi bat amanda ezti churitu eta ongui pilatuequin pilun batian. cula çaçu hori eta emaçu suaren gainean unça bat guelatinequin urtharazten duçularic bethi itzuliz. Sucra çaçu. io çaitzu hamar arrolce churingo elhurra beçala, ichur çaçu çure esnia itzuliz eta egos çaçu crema churia beçala. Oliosta çaçu molde bat arinqui eta eman çure crema. Utz çaçu hozterat, athera molde hartaric eta cerbitza. crema au Caramel Urtharaz çaçu chocolat prisa bat hirur taça esnetan. Harçaçu berce casola ttipi bat nun emaiten beituçu cuilera on bat sucre, cuilera bat urequin; gorriaraz çaçu caramelua beçala eta utz çaçu hozterat; trempa çaçu guero çure esniarequin, suaren gainean, higuituz. Harçaitzu sei arrolce gorringo, lehercen

tuçu hirur cuilera sucrerequin; emaçu çure esnia emequi emequi; ongui nahasi denian emaçu hori suaren gainean eta egos çaçu itzuliz betze crema bat beçala. crema açotatua Emaçu saladier batean esnea crema behar den cantitatearen arabera, sucriarequin arauca, goma adragant pochi bat herraisa fleur d'oranguer chorta bat, io çaitzu guciac ezpel chiri paquet batequin; ongui hantu denian, uzten duçu memento bat. Alchatzen duçu guero burdinsali batequin eta alchatzen en piramide plat baten gainerat edo cerbitzatzen duçu meringuetan emaiteco. crema churia Egosarazten tuçu hirur taça esne banila puchca batequin, eta sucratzen duçu. io çaitzu sei arrolce churingo elhurra beçala eguin arte, çure esnia eppeldu denian, ichurcen duçu emequi emequi çure churingoen gainerat bethi itzuliz. Emaçu suaren gainean eta egos çaçu bethi itzuliz. crema chocolatian Urtharaz çaçu hirur bila chocolat hirur taça esnetan eta sucra çaçu. Onsa urthu denian eta eppeldu, trempatzen tuçu sei arrolce gorringo emequi emequi chocolat horrequin eta emaiten bi cuilera cafe. Egosaraz çaçu erran beçala. Escautuna esnian Taça bat esnerençat, bi cuilera artho irin eta cuilera bat sucre. Trempatzen duçu irina ur chorta batian, pasta baten eguiteco; botatzen duçu esne iraquiturat nun eman beituçu sucre eta arramu espainol hosto bat. Egosten duçu itzulic crema beçala. cerbitza beroric. Irris oguia Leher araz çaçu libera erdi bat irris esnian banila pichca batequin, sobera guritu gabe. Lehertu denian, emaitzu çorci arrolce gorringo banazca, higuituz. Sucra çaçu. Harçaçu molde bat emaiten duçularic sucria hartan hurcen furnegoan, eta caramelua beçala eguin denean itzulcen duçu moldea sensu gucietarat hori ongui heda dadin alde oratarat. Botatzen duçu orduan çure irrisa eta egosarazten au bain marie labian. iaquiteco eia eguina den, behar çaio sartu lasto bat barnian eta ez du behar içan bustia atheratzian. Irrisa burua Leher araz çaçu irrisa esnian banilarequin. Sucratzen duçu eta emaiten gathelu batian; ez eguin guriegui. Eguiten duçu crema hori bat banilan, emaiten duçu plat barnedun batian. çure irrisa hoztu denian, atheratzen duçu moldearen barnetic eta pausatzen cremaren gainean; pica çaçu amanda churituequin eta hauts cartierca. Irrisa esnian Leher araz çaitzu laur cuilera irris esnian canela puchca batequin; emenda çaçu esnez gogorcen den arabera, emoitzu bi cuilera sucre. Athera çaçu sutic onsa lehertu denian, utz çaçu hozterat eta nahas çaçu bi arrolce gorringorequin.

Ogui chigorrac esnean Emaitzu plat barnedun batean bi edo hirur arrolcen gorringo sucriarequin onsa lehercen tuçularic; ichur çaçu emequi emequi taça bat esne eppel bethi higuituz cremarençat beçala, eta cuilera bat fleur d'oranguer. Hauts çaitzu ogui chigorrac, eman trempan horren barnian. Frigui çaitzu urinian eta herrausta sucre finarequin. Montagne Russe Harçaitzu si sagar ernetta ederrac, churi çaitzu artharequin eta ken dioçute bihotza; emaitzu casola batian sucriarequin eta utz çaitzu egosterat bere iusian bere forma galdu gabe. Eguiten duçu crema bat banilan ez sobera mehia, ardic çaçu çure sagarraren gainerat lehenic errimaturic en piramide plat barnedun batian. io çaitzu çure arrolce churingoac elhurra beçala eguin arte eta emaitzu en piramides çure sagarraren eta cremaren gainean. Heda çaçu gucien gainera sucre raspatua, emaçu labian mendi hartu arte colore doratu bat. Plat hau cerbitzatzen da berce crema guciac beçala. coca cafian Egos araz çaitzu hirur taça esne, sucratzen tuçu eta emaiten cafia; emaitzu plat batian hamabi edo hamabotz arrolce gorringo, trempatzen tuçu çure esniarequin emequi emequi eppeldu denian. Baduçu guero molde bat nun emaiten baituçu sucria hurcen furnegoan irris oguiarençat beçala, eta egos çaçu bardin. Nahi baduçu banilan edo chocolatian, eman diteque cafiaren plaçan. Gateau de Savoie Harcen dira hogoi eta lau arrolce, libera bat irin, libera bat sucre raspatu, laurden bat amanda nahi bada, citron baten raspura eta fleur d'oranguer puchca bat. Arrolce gorringoac ioiten dira sucriarequin noiz eta ere berce presuna batec ioiten beititu churingoac dembora berian. Guciac ongui io direnean nahasten dira guciac elgarrequin eta emaiten da irina emequi emequi bethi higuituz cuiler batequin. Emaiten da burramolde sucrez herraustatu batian. Emaiten da oppila eta erretzen labian oren bat eta erdi. Tarta à la Compote Has çaite çure compotaren eguiten dotzena bat sagarrequin, churitzen tuçularic eta bihotza kencen. Emaitzu egosten canela puchca batequin, sucria eta ur chorta bat. Harçaçu guero libera bat irin, emaiten duçularic mahain baten gainean; eguin çaçu chilo bat erdian, emaçu gatza arrolce gorringo bat eta burra guti bat; orrha çaitzu burra eta arrolcia eta emoçu taça bat ur cerbitzatzen dena irinaren trempatzeco. Noiz eta ere çure pastac beitu gorpputzic asqui, orrhatzen duçu eta ioiten ongui. Utz çaçu pausatzerat bi oren erreinarazteco. Hedatzen duçu guero rulo batequin eta uzten lodichco; baduçu libera bat burra, garbitzen duçu eta orrhatzen ongui; chuca çaçu eta heda çaçu pastaren gainean. Dobla çaçu çure pasta hirur partetan eta pasa ruloa gainean hedatzeco lehertu gabe. Berriz has çaçu borz aldiz udan eta çazpi aldiz neguan. Burraz pasa çaçu plata bat eta dreça çure tarta gainean. Beira çaçu pastatic emaiteco banda bat inguruan. Emaçu compota erdian eta emaçu gainean pastazco dessin ttiquiac curutzian. Dora çaçu arrolce gorringo batequin, trempa çaçu ur chorta batequin.

Errearaz çaçu labe ezti batian. compotaren plaçan eman ditaque morue à la provençale edo crema. Nouga Emaçu libera bat amanda ezti ur beroan churitzeco. Garbi çaitzu eta chuca oihal batian. Hauts çaitzu filetetan eta eguitzu borz filet amanda bacotchetic. Idorraraz çaitzu furnegoan edo su onduan, guisa hortan har deçaten colore doratu bat. Emaçu libera bat casonade horitic casola batian, urtharaz çaçu furnegoan higuituz cuiler çurezco batequin. Botz çaitzu çure amandac beroric barnerat. Athera çaçu casola sutic eta nahas çaitzu çure amandac ongui sucriarequin. Eman deçaqueçu berriz memento bat suaren gainean sucria gogorcen bada sobera eta badeçaqueçu aise higui. chuca çaçu modea, frota çaçu olioarequin, bota çaitzu amandac beroric eta heda çaitzu mehequi citron bat çappatzen duçularic amanden gainean. Eguiçu hori fite hozterat ez uzteco; noiz eta ere nouga ongui moldatu beita, emaçu terrina bat ur hotzetan, moldetic ken çaçu eta cerbitza. Beignets Eraquitaraz çaçu cafetiera bat ur banila puchca batequin edo canela eta fleur d'oranguer. Emaçu ur hori parfumatua casola cobrezco batian furnegoan, burra puchca bat eta gatz pochi bat; botatzen duçu guero irina emequi emequi, bethi higuituz cuiler çurezco batequin, casola atchicaraciz berce presuna bati. Eçagutuco duçu pasta egosia dela, casolari lotzen denian. Behar da içan gogorscua. Athera çaçu sutic eta emaçu terrina batian hozterat uzteco. Hauts çaitzu arrolciac bat berciaren ondotic, bethi orrhatuz asqui gorritu arte. Emoçu agordient chorta bat eta sucre pusca bat. Harcen da pasta hori cuiler batequin eta friguitzen urinian. Herrausta çaçu sucriarequin eta cerbitza beroric. Meringac çorci arrolce churingo ongui ioac, libera erdi bat sucre raspatu, nahas elgarrequin cuilera bat fleur d'oranguerequin. Plega çaçu paper bat barrica bunda baten inguruan, çoinac emanen beiteraitzu molde ttiquiac çoinetan emanen beitituçu çure pasta, hiruretatic bat bethia. Errearaz çaçu labe ez sobera beruan. Heda deçaqueçu higual cuilertaraca paper baten gainean edo plata burrastatu baten gainean, utz çoçu chilo bat, pasa çaçu labian memento bat, eta guero eman crema açotatua edo crema à la chantili. iunta bi puchca elgarrequin eta berreman laberat gorritu arte. colinetta Laurden bat amanda, laurden bat sucre raspatu. Behar dira churitu eta idorraraci amandac. Behar dira guero pilatu emequi emequi sucria emanez. Pasatzen da pasoir batian ikusteco eia guelditzen den puchcaric, eta errepilatzen da berriz. Harcen dira çazpi arrolce, separatzen dira churingoac. Nahasten dira gorringoac emaiten direlaric amanden gainean eta higuitzen ongui beguiac eguin arte. ioiten dira churingoac biha guehiago emanic, emaiten dira bercearequin fite higuituz, eta behar da içan artha churingoen çolan guelditzen den ura ez emaiteco. Emaiten da emequi emequi ahur bat irin fin bethi higuituz. Bada molde bat burrastatua eta ichurcen betan oppil gatoa barnerat. Herraustatzen da sucrez eta furneian emaiten berehala. Banilan nahi bada behar da ongui lehertu. Oppil amandazcoa

Laurden bat artho irin ongui pasatua, libera erdi bat sucre raspatu, ahur bat amenda pilatu, çazpi arrolce gorringo emplegatzen tuçu oppil ianin eguiteco molde berian churingoac aparte. Erregue oppila Dotzena arrolce bakotchian, libera bat lemami irin lorez eguina. Hausten dira arrolciac, nahasten dira gorringuac, ioiten dira churingoac, nahasten beroatziz ahal becembatian hotz balimba; bero lalin buda asqui dute arrolciec eppel içaitia. Hori eguin eta, nahasasten da lemamia arrolce hetara dena ongui busti arte; orduan urtharazten da su eztian libera erdi bat burra bethi iguituz alderdi bererat, itzul ez dadin. Nahasten da burra urthu hori arrolciequin eta lemamiarequin, nahasten dira hirur laurden sucre raspatu, emaiten necesario den irina pasta arin baten eguiteco, çoina behar baita trabailatu bici bicia arrosa ura emanez, eta floratzen da irin finarequin. Oiial badi baten barnian emaiten da pasta harcen duçu artha floratzeco. Behar da goitatu pasta ongui alchatu arte. Arrimatzen da oppila, doratzen da arrolce gorringo batequin ur eppelian nahasiric, eta emaiten da labian. Oppil amandazcoa fite eguina Harçaitzu hirur arrolce bere cuscuequin, harçaçu irinetic pisu bera, berce haimberce burra fresco, pisu bera sucre raspatu, çoinarequin pilatuco beititutzu hirur unça amanda ezti churituac, citron achal puchca bat edo fleur d'oranguer. Emaitzu hirur arrolce churingoac eta gorringoac pilun batian berce guciequin pasta baten eguiteco. Burrasta çaçu casola baten çola, errearaz çaçu su eztian gainetic eta azpitic. Herrausta çaçu sucriarequin. Tablettac Harçaiçu hirur arrolce, hirur cuilera irin eta hirur cuilera sucre raspatu. Nahas çaitzu guciac ongui elgarrequin eta heda plata burrastatu baten gainerat. Ereguiten tuçu cembat amanda puchca eta emaiten labian. Noiz eta ere pasta hasi beita gogorcen, hausten tuçu luçara çure oppilac eta emaiten laberat ongui crocant eguin arte. Oppilac à la guelée de Groseile Pasta eguiten da tablettac beçala bainan amandaric gabe. Oppila erre denian, emaiten da gainean groseila jelea hautsi eta hozterat utzi onduan. Amandazco biscotchac Harçaitzu bi unça amanda ezti eta bat amanda kirets, churitzen tuçu eta ioiten ongui pilun batean, eta ezditen itzul oliotara, emaiten duçu noicetic noicera sucre pochi bat. Behar dira guero io oren laurden bat. Irin puchca batequin, hirur arrolce gorringo eta laur unça sucre raspatu. io çaitzu laur arrolce churingo eta nahas berce gaiticoarequin. Badituçu paperezco moldeec caicetan eguinac. Burrasta çaitzu arinqui barnetic eta arrima çure bizcotchac. Herrausta çaitzu sucre finarequin irinarequin nahasiric. Errearaz çaçu labe eztian. colore ederra harcen dutenian atheratzen tuçu paperetic bero direlaric. Macaronac

churi çaitzu libera erdi bat amanda ezti, chuka çaitzu eta pilun batean leher, arrosatuz fleur d'oranguer chorta batequin ez diten itzul. Harçaçu berce haimberce sucre herrauts, lau arrolce churingorequin eta io ongui guciac elgarrequin. guero antholatzen tuçu çure macaronac paperaren gainean cuiler batequin eta erretzen su eztian. Semeilac Hirur arrolce fresco, cuilera bat arno espainol, lau unça irin, lau unça burra fresco. Emaitzu guciac mahain baten gainean, emoçu fleur d'oranguer chorta bat. Eguiçu horietaz pasta bat, trabailatzen duçu eta hedatzen makil biribilarequin. Hauts çaçu cuadro lucian eta errearaz erdizco labe batian. Eguiçu guero caramelua, eta ken semeila sutic. Glaça çaitzu caramelu horrequin erdi hoztu direnean, ganibet mihi batequin, eta berriz eman çaitzu erretzen su eztian. Macaronac chocolatian Bi unça eta erdi chocolate leher eta ioiten tuçu sei unça sucrerequin. io çaitzu laur arrolce churingo elhurra beçala, eta emaiten tuçu oro batean. Anthola çaitzu çure macaronac paperaren gainean cuilertaraca, eta errearaz çaitzu labe eztian. charlotta churi çaitzu dotzena bat sagar, ken dioçute bihotza, emaitzu egosten canela puchca batequin, sucria eta ur chorta bat. Eguiçu pasta bat risolena beçala. Hedatzen duçu ruloarequin eta eguitzu ttipiac puscac, hausten tuçula erhi trebes baten largotasunian. Burrasta çaçu casola bat eta pausa çaitzu çure puscac barnian curutzian, asqui hurbil eta asqui luce casolaren estalceco. Emaiten duçu çure compota barnian eta estalcen pusquequin eguiten dutelaric carro ttipi batzu. Errearaz çaçu labian. Milas Libera erdi bat artho irin, berce haimberce sucre, haimberce burra fresco, hamar arrolce; orrha çaitzu guciac ongui salbu arrolce churingoac, çoinac ioiten beitira ongui eta emaiten beitioçute citron raspura eta fleur d'oranguer, berce gaiticoarequin nahasiz, io çaitzu guciac elgarrequin, burrasta çaçu turtiera bat eta errearaz labe eztian. Rissoles Borz arrolce gorringorençat, bi cuilera sucre, cuilera bat agordient eta haimberce fleur d'oranguer. Urtharazten da casola batian burra puchca bat, arrolce baten handitasunecoa, bi cuilera urequin eta gatz puchca bat; urthu denian nahasten da arrolciequin; emaiten da irina orrhatuz gorpputzic asqui pastac hartu arte. Trabaila çaçu ongui ioz mahain baten gainean. guehiago guri utzico duçu eta rissolac hobiac içanen dira. Hedaten duçu mehe mehia makil biribilarequin eta hausten arrundan baso batequin. Eman deçaquetzu hachicha barnean, plegatzen tuçu eta friguitzen urinian. Marinada

Eppel çaçu ur chorta bat. Badituçu casola batian hirur cuilera irin trempatzen tuçunac, urarequin, pasta gogor baten eguiteco, nun emaiten beituçu gatz pochi bat, hausten tuçu hirur arrolce churingoarequin, higuituz; cuilera bat agordient, bi cuilera sucre eta citron raspura. Hauts çaitzu sagar arrundac trempatzen tuçunac marinade hortan eta friguitzen urinian. Noiz eta çarthainean beitire, behar çaiote botatu marinada puchca bat guehiago, ceren eta ez beitute asqui harcen. Erreman deçaqueçu sagarra oilasco hotzarequin, celeria egosiarequin, salsifiarequin, aratche irisequin, etz. Crèpes Harçaitzu hirur cuilera irin, borz edo sei arrolce gorringo, hirur arrolce osoac, sucre raspatua eta fleur d'oranguer. Nahas çaitzu guciac ongui eta nahas guero esniarequin bouilida claro baten sustancialaino. Emaçu burra puchca bat çarthainean, choilqui orotan burratzeco. Urthu denian, eta pasaraci duçunian çarthainean inguru gucian, emaçu cuilera bat çure pastatic, heda çaçu ongui makurtuz sensu gucietan; itzul çaçu coloriaren harrarazteco. Herrausta çaçu sucriarequin eta cerbitza bero beroa. Gateau à la Janin Laurden bat lur sagar irin, libera erdi bat sucre raspatu, çazpi arrolce fresco: harçaçu saladier bat eta emaçu cuilera bat irin, berce haimberce sucre eta arrolce gorringo bat. Leher çaitzu eta nahas ongui elgarrequin, eta guisa hortan arrolciac dituçunac. io çaitzu ongui çure churingoac, eta egon diten ongui musatuac, bota çaçu çure sucre hondarra. Nahas çaitzu oro elgarrequin, cuilera bat fleur d'oranguerequin. Burrasta çaçu casola bat edo molde bat, emaçu oppila barnian eta ehorz erditaraino brasan. Emaçu estalgui bat suarequin, çoinaren aspian emaiten beita paper hosto bat. Utz çaçu erretzerat oren erdi bat. Ikusteco erria den, sarcen duçu lasto bat, çoina behar baita atheratu idorra. Macaronia Emaiten duçu çure macaronia egosten casola batian eta estalcen duçu saldaz eta urez, gatz puchca bat, gasna raspatua eta burra puchca bat. Sobera idorcen bada, emoçu salda edo ura eta utz çaçu onsa lehercerat; emaiten duçu dena plat batian, furnego gainean, su puchca batequin, choilqui beroqui atchiquitzeco. Estal çaçu gasna raspatuz, guero ogui mamiz arosatzen delaric. Emaçu estalgui bat suarequin gainean gratinaren eguiteco eta gorritzeco. Pralinac Harcen duçu libera bat amanda ezti, fretatzen tuçu oihal batean herrautsaren kenceco. Emaiten duçu libera bat sucre casola batian çure amandequin, baso erdi bat ur eta carmin puchca bat. Emaitzu guciac suaren gainean amandac hazcarqui petilatu harte. Athera çaitzu sutic eta trabaila sucria amandetaric lachatu arte. kencen duçu sucretic pharte bat eta berreimaiten amandac suaren gainean higuituz arinqui cuiler batequin. Sucria harcen duten arabera, eguiçu casu biciari; hartu dutenian, berreman çaçu alderat duçuna eta aitzina grila çaçu. Emaitzu paper hosto baten gainean eta desloth çaitzu elgarri lothuac direnac. Biscuits du Palais-Roial

Sei arrolce fresco, pisu bera sucre herrauts eta irin. Hauts çaiçu çure arrolciac, emaitzu churingoac a parte, io çaitzu elhurra beçala, emaçu sucria eta higui çaçu churingoarequin nahasi arte; emaitzu gorringoac, nahas çaçu emequi emequi irina; io çaitzu guciac. Emaçu cembet parfum. Emaitzu moldetan, glaça çaitzu arinqui sucre herrautsarequin eta errearaz çaitzu labian. Erregue-Biscotcha Harçaitzu çazpi arrolce fresco, io çaitzu churingoac elhurra beçala, emaitzu çazpi unça marmalade asco churingo horiequin ioten duçularic berriz; guero emaitzu borz arrolce gorringo. io çaitzu guciac oren laurden bat. Harçaitzu çazpi unça irris irin eta çazpi unça sucre nahasten tuçu berce gaiticoequin. Anthola çaitzu paper moldetan eta errearaz çaitzu arras su eztian. Biscuit á la Créme Harçaitzu çazpi arrolce churingo fresco, io çaitzu ongui, emaçu libera erdi bat sucre herrauts, laurden bat irin; ongui io guciac elgarrequin. Harçaçu litre bat crema ioiten duçuna, harçaçu musa ecumoar batequin, chortac eman cethabe batetara, emaçu biscotcharen barnera, antholatzen duçularic paper moldetan edo burdin churizcoetan. Glaçatzen tuçu sucre herrautsarequin eta errearazten su eztian. Merveiles Emaçu mahain baten gainean ahur bat irin, gatz pochi bat, taça bat cafe esne, arrolce baten heineco burra puchca bat, orrha çaçu eta io ongui pasta hori, heda çaçu makil biribilarequin eta plega lau partetan; has çaçu berriz eta plega lau partetan, has çaçu berriz lau alditaraino. Heda çaçu ongui eta hauts puchquetan luçara friguiaraz çaitzu. Herrausta sucriarequin. Pastiz biarnesa Pasta hau eguin diteque memento bat bazcariaren aincinian, ez du behar minthatu. Urtharazten da libera erdi bat burra casola batian, taça bat urequin eta gatz pochi bat. Emaiten dira casola batian hamar arrolce gorringorequin lehercen direlaric laurden bat sucrerequin, bi cuilera fleur d'oranguer, berce haimberce agordient. Nahasten da burra urthua eta emaiten da irina pastac gorpputzic asqui içan arte, bainan ez sobera gogor, hedatzen makil biribilarequin mehetzeco. Burrastatzen da molde barne handi bat eta pasta horrequin garnitzen. Emaiten da barnian ihiciac edo lumaquiac edo guibel guicenac, etz. Estalcen da pasta beraz eta errearazten labian edo su aincinian. Pastisa io çaitzu hamaborz arrolce churingo eta gorringo guciac elgarrequin. Emaitzu terrina batean bi cuilera fleur doranguerequin citron raspura, gatz pochi bat, laurden bat burra, libera bat casonade, baso erdi bat agordient, taça bat esne bero; higui bethi, trempa çaitzu bi ahur artho lemami, emaitzu horiec guciac elgarrequin guelditu gabe higuitzetic eta ioitetic escuarequin. Emaçu irina pascac gorpputzic asqui hartu arte, bainan behar da utzi guri escutic erorcen den guisan. Utz çaçu terrina berian su onduan, onsa estaliric biharamun arte. Burrasta çaçu casola bat eta errearaz labian. Noich confites

Behar dira hautsi helçaurrac bi buruetaric, chilatu kurutzian, eman trempatzen hamaborz egunez ura saniatuz egun guciez. Eraquitaraz çaitzu perz batian guritu arte. guero hedatzen dira lastoaren gainean chukatzen. Sarcen çaiote chilo bacochian citron achal puchca bat. Eguiçu çure siropa emanez libera bat eta erdi sucre libera fruttarençat. Emaiten tuçu suchet oihalezco batian itziac lehertuac ongui emaiten tuçunac sirop hartan, eta abançu eguin denian, emaiten dira helçaurrac barnian eta uzten dira eraquitzerat oren laurden bat. ken çaitzu guciac sutic eta utz çaitzu trempatzerat, helçaurrac biharamun arte. Emaiten tuçu guero suaren gainean egosten akabatzeco. codoin edo Irasagar confitura Behar dira churitu codoinac, laurdenca hautsi eta bihotza ken. Emaitzu çure codoinac egosten caneila puchca batequin eta estal urez eta cembeit codoin achalez. Eraquirataz çaitzu guritu arte. Atheratzen tuçu ecumoar batequin eta emaiten chukatzen oihal baten gainean. Pasatzen duçu ur hori cethabian eta harcen haimberce tassa cembat ere baituçu frutta libera eta sucre. Emaiten duçu sucria eta ura suaren gainean, eta siropa abançu eguin denian, emaiten tuçu codoinac eta atheratzen guciac sutic biharamun arte. Berriz emaiten duçu suan codoinac egosten akabatzeco. Emaiten tuçu uncietan. Utz çaçu akabatzerat çure siropa; eguin denian, azquen chortac ichurcen direnean cuilerala, ez du behar içan eraquitua codoinen gainera ichurceco. Bustiçaçu agordientean codoinen estalceco papera. Adanac Reine-Claude agordientean Behar dira hartu ongui berdiac eta ongui gogorrac. Hausten dira changoac erditic, emaiten çaiote cembat isquilimba sistaco, botatzen dira unci bat ur hotzetarat, nun emana beita minagre chorta bat. guero emaiten dira pherz batetan asqui urequin, gatz pochi bat eta hur baten heineco alun pochi bat. Eguiten da orduan azpitic su lama bat; adanac egosten diren arauca igaiten dira gainera. Orduan sua birppizten da hartuz artha atheratzeco goiti heldu direnean eta sarceco ur hotzian. Eguiten da orduan sirop bat quilo bat sucre emanez ehun adanençat. Noiz eta ere siropac eraquitzen beitu, sarcen tuçu adanac eta uzten minuta baten heina. Atheratzen da pherça sutic et uzten dira hozterat biharamun arte. Egosten da bigarren aldian siropa eta eraquitzen duelaric, ichurcen da adanen gainera eta uzten oraino hozterat. Biharamunian hirurgaren aldicotz egosten da siropa akabatzeco eta hoztu denian bakarric emaiten çaio agordienta gostuaren arabera. clarificatzen da berce licurrac beçala. Eman daquioque banila puchca bat. guelée de Groseiles Berech çaitzu bihiac, egos çaitzu guero pasatzeco. Pisatzen duçu haimberce libera sucre cembat ere beituçu libera ius. Egosaraz çaçu çure siropa casean eçagutuco beituçu çure erhia bustiz baso bat uretan, atchiquitzen duçularic escu batez; trempatzen duçu erhia çure siropian eta emaiten duçu berehala basoan, eta çure sucria idorcen bada baso urian eta hausten bada çure erhietan çappacian, marca da iusa eman behar dela barnerat. Utz eraquitzera memento bat ongui estaliric, haunda çaçu eta emaçu çure jelea uncietarat. Utz çaçu ongui hozterat eta estal paper agordientean trempatuarequin. guereci marmelada Egosaraz çaitzu bi libera sucre bi baso uretan, eraquitaraz çaitzu eta haunda. contina çaçu eraquitarazten, noiçartion eta ecumoarra barnian eta

higuituz, atheratzen direla phindarrac. guero emaiten tuçu laur libera guereci, guiderrac eta hechurrac kenduric. Higui çaitzu sucrearequin eta eraquitaraz elgarrequin siropa çure erhietan lotzen den arte. Athera çaçu sutic uncietan emaiteco. Merchica marmelada cheha çaitzu puchca ttipietan sei libera merchica eta emaitzu pherz batian. Hauts çaitzu hechurrac eta cheha chehequi emaiteco higual phercerat merchiquequin. Emaitzu lau libera eta erdi sucre pilatu. Emaçu çure pherça suaren gainean eta higui çaçu bethi ecumoar batequin beldurrez marmaladia lot dadin solan. Merchicac abançatu direnean egostetic, iautsico duçu noicetic noicera pherça leherceco guelditzen diren puchcac. Egosaraz çaçu marmalada çure erhietan lothu arte, sobera borcha gabe bi erhien artean. Emaiten duçu guero uncietan eta estal ongui hoztu denian. Merchicac agordientean Behar da içan fruitua ongui condicionatua eta tacharic gabe. churiaraz çaitzu çure merchicac ur eraquituan eta utz çaitzu puchca bat guritzera. chucaraz çaitzu oihal batian. Eguinçu çure siropa taça bat urequin libera bat frutta. Noiz eta siropa erditan eguina beita, emaitzu çure merchicac salda baten eguiteco. Athera çaitzu sutic eta emaçu gucia terrina batetan biharamun arte. Eraquitaraz çaitzu guero berriz gurichago içan diten. Akabatzen da siropa utziz egosterat su eztian. Arrimatzen dira merchicac unci batian eta emaiten da casic haimberce agordient nola sirop gostuaren arabera. Tapatzen dira beroric. Bisitatu behar dira maiz emendatzeco agordientez ez badira estaliac. guinda osoac siropian Emanaraz dioçute salda bat çure guinder eta emaitzu chucatzen. Harçaçu ur beretic haimberce taça cembat ere beituçu frutta eta sucre, çure siroparen eguiteco. Eguin denian, ichur çaçu guinden gainera eta utz çaçu biharamun arte. guero beroaraz çaitzu, eta noiz eta ere guindac arrimatu beitituçu uncietan estal çaitzu siroparequin. Pastecac chehatzen tuçu pastecac puchca tiquitan eta emaiten ur hotzian. eraquitaraz çaitzu eta eman chucatzen oihal baten gainean. Picatzen tuçu guero citron puchquequin. Behar da haimberce sucre nola frutta. Emaitzu pastecac trempan hirur edo lau oren errhuman. Emaitzu taça erdi bat ur libera sucriarençat eta egosten dira guciac elgarrequin. Noiz eta ere frutta egosi beita, athera çaçu eta utz çaçu siropa akabatzerat. Errhuma cerbitza diteque berce aldi batençat. Inçaur ura Harçatzu çorci helçaur berde litre bat agordiençat; leher çaitzu eta emaitzu unci batian, agordientaquin, ilhabete batez eta higui egun guciez. Pasa çaçu guero hori oihal cerratu batian, iunta çaçu ongui. Erremeti çaçu uncian laurden bat sucrerequin litre agordientaren, hirur itze, cembet citron sister eta caneila puchca bat. Utz çaçu gochatzerat hamaborz egun, hartuz artha higuitzeco egun guciez; clarifica çaçu guero erran gogo dugun beçala.

Licur clarificatzeco moldia Behar da içan saquela bat punta batequin flaneilazcoa; emaiten duçu dilingan bi makilequin bi cadiretan. Harcen tuçu bi edo hirur paper traçaco, emaiten tuçu urian eta hausten tuçu charpia beçala garbitzen duçu ongui bi uretan eta chucatzen oihal batean. Emaiten duçu paper hori licurrian. Emaiten duçu unci bat saquela flaneilasco horren azpian, eta emaiten duçu licurra barnerat paper horrequin. Berehala pasatuco da eta papera gueldituco saquela horri lothua. Berce aldi bat pasatzen da oraino fornil bat atchiquiz saquelaren gainean eta ichuriz emequi emequi. Olioa beçala pasatuco da, eta argui emaiten duçu botoila bi egun artan garbitu eta chukatuetan, licurra nahas ez dadin. Hechurrezco Ratafia Emaiten tuçu lainoqui trempatzen agordientean abricot hechurrac crascaturic, harturic artha amanden kenceco. Eguiten ahal duçu nahi duçun cantitatia emanez libera bat sucre litre bat agordientençat. Bi ilhabete goçatu denian, pasatzen duçu clarian eta emaiten duçu çure siropa. Necesario da licur guciençat bethi siroparen eguitia; sucriaren agordientean emaitea ez da hain ongui; siropac emaiten diote distura bat atcheguin eguiten duena; sucrearequin bakarric idor guelditzen dira. Anis Olioa Anisa olioa arras simplia da eguiteco. Harcen duçu litre bat agordientençat laurden bat anisa haci, botatzen duçu çure siropala, guero emaiten duçu agordientean. Licur horrec anisetac becen gostu ona du. quirsch wasser etchecoa Harcen tuçu guereci hechurrac, crascatzen tuçu eta botatzen agordienterat. Uzten tuçu goçatzerat abricot hechur amandaric gabiac eman ahal içan arte. Usten tuçu oraino goçatzerat bi ilhabete; guero pasatzen duçu. quirsch wasser guisa hau hain ona da eta gostu bera du çoina erosten beitute hainitz kario, eta proguetchu bera estimaqueco. Pasatzian eguiten du hain garbi quirsch wasser ordenarioa beçala. Trania Licurra cheha çaçu puchca ttipietan sei iraniaren achala eta emaitzu goçatzen litre bat agordientetan ilhabete batez, hirur itzerequin. Pasaçaçu eta emoçu laurden bat sucre. Urthu denian, clarifica çaçu berciac beçala. cedrata higual eguiten da. Merchica hechurrezco Ratafia Içan çaçu unci bat baçoscoa, buchon on batez garnitua. Bethe çaçu uncia bi laurdenac agordientez, berce laurdena bego hechurrençat. Bota çaitzu banazca agordienterat; uncia bethia denian, tapa çaçu eta utz çaçu goçatzera cambera gora batian. Urthe baten buruan utz çaçu çure licurra, negur çaçu, emoçu haimberce taça ur nola beituçu litre licur eta haimberce hirur laurdeneco sucre urthu. clarificatzen duçu licurra eta baduçu ratafia on-on bat banila gostu perfet batequin. guereci Ratafia

Harçaitzu guereci onac eta onthuac, ken çoiçute guirtoinac eta hechurrac, emaçu framboasa puchca batequin; leher çaitzu guciac elgarrequin eta eman pegar batian han uzteco lau edo borz egun. Hartuco duçu artha marcaren higuitzeco bi edo hirur aldiz gostuaren harceco eta colore eder baten, orduan ongui çappatuco duçu marca iusaren atheratzeco. Behar da guero negurtu iusa, eta hirur litre iusençat, eman hirur litre agordient; borz litre ratafiarençat, behar dire crescatu hirur ahur hechur guereci beretaric, laurden bat sucre litre batençat. Emaitzu guciac goçatzen pegar berian ahur bat coriandrerequin eta canela puchca bat. Behar da higuitu egun guciez çorci egunez, guero clarificatzen duçu eta emaiten botoiletan. Ratafia economica Hauta çaitzu mahats gorri onac. Emaitzu unci baten hirur laurdenetaraino, bihi hutsac, berce laurdena unciaren hutsa bethe çaçu agordientez, tapa çaçu ongui eta utz çaçu goçatzerat hamaborz egun. Ordu horren onduan, ichur çaçu agordienta eta mahats bihiac terrina batetara; leher çaitzu bihiac, tapa çaitzu guciac oihal cerratu batian. Berreman çaçu licurra unci batian ongui tapaturic; emoçu canela puchca bat eta merchica hechur cembait bere amandequin ongui leherturic, utz çaçu goçatzen berce hamaborz egun eta clarificatzen duçu. çaharrago eta hobiago da. Oriat siropa churi çaitzu libera erdi bat amanda ezti cembat kiretsequin, hartuz artha emaiteco noicetic noicera çucre puchca bat ez itzulceco. Pilatu direnean, emaçu çure libera sucriaren erresta taça urequin, amanda pilatuetan eta fleur d'oranguer chorta bat. Pasa çaçu ohal betan eta eguin itzuliz crema beçala. Amanda pasta oriataren eguiteco Harçaçu libera bat amanda ezti; trempatzen tuçu ur beroan churitzeco. io çaitzu pilun batean, emanez noicetic noicera ur chorta bat ez diten oliotan itzul. Ongui io direnean, emanen duçu libera erdi bat sucre pilatu. Eguinen duçu guciez pasta nahi duçunian cerbitzatzetzo. Pasta hau beira ditaque sei ilhabethe eta urthe bat hurbil. Nahi duçunian cerbitzatzu, harcen duçu arrolciaren heineco puchca bat, barreiatzen duçu hirur taça uretan eta pasatzen cerbienta batean.

Related Documents

Anonimkozinera
August 2019 32

More Documents from "Bibliotheca Vasconica"

Ied
August 2019 212
Agirredlorea
August 2019 38
Anonimkozinera
August 2019 32
Mao
August 2019 39
Anibarrolorasorta
August 2019 33
Anonimkristi
August 2019 41