Agirredlorea

  • Uploaded by: Bibliotheca Vasconica
  • 0
  • 0
  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Agirredlorea as PDF for free.

More details

  • Words: 32,891
  • Pages: 64
AUINEMENDICO LOREA Tchomin Aguirre __________ I AMA-ALABAC Guertaera çarren albistaric euqui nai badoçu, neure iracurle euscaldun biotzeco; len-lenagoco emacume goço maitagarri bat eçagutu nai badoçu, çatoz neugaz batera Franciarunz; Auinemendi tantaiac igaro daiguçan bioc, euscal etche baten barruan sartu gaiteçan (atseden bat eguiten bacarric, cerren guero asco ibili bearco dogun), eta gauça bene-benetan icasgarriac icasten saiatu gaiteçan. Baina necatuten baçara, eta bide luceetan ibilteco gogoric ez badaucaçu, çagoz gueldi-gueldiric ceure toquian: ceure guelatic urten baga bear dan guztia icusico doçu. Irudimen azcarraren ego çoliac çabaldu ditut, adimenaren argui cerbait eracuslea isioturic daucat, eta emendic prancez anaien errietarainoco osterea berealache eguingo dot, ango barri guztiac çuri ecartearren. Lenago bere içan naz bertan. Ez dago cein erritan esan bearric: naicoa da euscaldunen lurrean dala iaquitea, eta liburutcho onetan esango ditudan gauça guztiac ansinetan guertauricoac dirala, orain amabi eunquida eta gueiago, 638garren urtetic aurrerancean. Nire adimeneco arguitchoa aimbeste urte errescadaren cear barrura sartuco da, guiçaldi luçarocoen laino balz astun guztiac deseguingo ditu, eta gaur barriro icusi nai nituquean laurca gogoangarriac argui eta garbi eracutsico deustaz. Ames baten guisara sosmau nituan lenengo, guero paper çarretan eguiac dirala icasi içan dot, eta gaur, iracurlea, orainsu batean neure beguiacaz icusi banitu leguez esango deutsudaz çuri. Mendi andi biren erdian ibar eder bat necusan; or eta emen, ibarraren çabalera guztian, mendi-egaletan, mendien gainean, eta çugatzen azpian euren burua erdi gorderic, etche tchiqui tchiro eta garbiac; eta nire aurrez-aurre beste etche çar-çar çabal andi bat, aberats iauregui ancecoa. Arriz eguina çan, baina ez nire egunetan icusi ditudan etcheen irudira, pitinga-pitinga, ciricacirica, astiunearen-astiunez leundutaco arriacaz iasoa. Etche au eguiteco ez çan arri-erruquiric içan; baina arri-leunquetan arguinac ez ebela lan andiric euqui uste dot, bata besteen gainean ipinten bai baina: ain ciran andi, desbardin, coscor eta coscaz beteac: mailuagaz beste baric landutacoac cirudien. Iaungoicoac badaqui iauregui au cer eguiqueratacoa çan. —Goacen barrura ateac ereguita dagoçan ezquero —esan neban. Olesic eguin baga, cerren adinac eta irudimenac ez deutsee inori olesic eguiten; inoc icusi baric, bada arimaco almenac inoc icusten ez ditu, guiçategui andi batean sartuten naz, eta bilatuten ditut emacume bi escuetaco lanetan cereguinduric dagoçala: emacume bata naicoa çarra, irurogueta amar urte ingurucoa bai, bestea gazte sasoicoa. Emacuma çarrenac idunetic eta berainoco soineco bategaz gorputz guztia estalduric eucan, ule çuri ondo orraztuac burustalqui çuri garbi baten azpian gordeten cituan, becoqui çabal cimursucoa çan, begui andi leinarguizcoac malcoz beteac icusten iacoçan, arpeguiquera guztian emacume on utsa cirudian: andra Lucia ceritchon. Nescatila gazteac ceruco aingueruen anceco arpegui biribil goço leuna eban; gaztaina margoco ule ugari eder, copeta aldean eta belarrondoetan, berez, egoquitasun andiagaz quiscurtua, eta begui balz batzuc bai! eztitsuagoac ciran Mondarrain mendico loraric eztitsuenac baino; ederragoac goiceco içarraren arguitasun biguna baino; garbiagoac Lamin-errecaco ur garbi leiarrac baino, errueçagoac umetcho iaio barri batenac baino. Ez çan andia, ez çan tchiquia, ez çan çabala, estua ez çan: dana çan ondo neurtua emacume onetan, eta bere ibilera eta jira-bira guztiac oso lirain eta egoquiac içan bear eben. Ni sartu ninçan une, aida edo liparrean gueldiric egoan tinca-tincaro bere Amari beguira, maitasunezco beguirada orretan bere gurasoa gorde eta poztu nairic.

—cergaitic negar, neure Amatcho, —esan eban Rictrudisec? (Au da nescatila maitagarriaren icena). —cergatic, alabatchoa? —dino andra Luciac. Ic ondo iaquin bear don. Iru egun eta Arnoldo etchera aguertu ez dala, eta bildur naz, guda barriren bat or beeco prancotarren contra asmauta, eure aita euscaldun gudarien buru eta çucençaile ipinico ez ete daben. Eta ez da gaur orain oguetamar urteco guiçona. Guda barriric bada, neure senarrac etchetic urtetea ez neuque gura. Bere otsein, morroi eta maizterrac bialdu daiçala: ez dau beste batec Arnoldoc aina guiçon Euscal-Erriaren alde bialduco; baina etcheco iauna guelditu deila etchean, bada etcheac bere çaitzailea bear dau. Ganera, Mendiolaco etche-iaunac euscaldun lurragaitic naicoa eguin dau orain artean. Ia bere bicitza guztian euscaldun guiçonen nagusi içan da, eta Arnoldoc bere sanetaco odolagaz orche busti dau sarritan gure lurra eta orche numbaiten icusi ditu iausten bere seme morrosco biac, Ioanes eta inigo, banan-banago mutilac, eure anaiac, Riquitrudis! eure gurasoen poz eta atseguina ciran ondorengoac. I oraindino umetchoa inçanan eta... —Baina, nondic, Ama, datorquioz, ain bidebagaco gogamenac? Ez da gure Aita etchetic campora beste ascotan bi eta iru egunean egoten? Ez da lagunacaz eicera ioana içango? —Ez, enetchoa. Ez da ire Aita aspaldietan eicera ioan. Nire guiçona atzo goiceco umea ez da: bere lepo gainean laroguei urte daroaz, asco necatua dago, eta gordin itchurea badauca bere, ez dago gordinic biotzean ez bada. Bai inoiz eicera. Ai orduan! Azcarrac ciran Arnoldoren ancac, arguia eta itzala batean bere beguia, gogorra bere besoa, beso gogorric gure mendietan baçan. cembat abere icusi ete dira ire Aitaren aizcorapean! Gure oinen azpian daucaguçan naurrac cerbait esaten deuscune. Arça baçan, otchoa baçan, basaunça ban, etche onetara eiça ugari betorren orduna. Arnoldo, seme biacaz, emen inguruco larrabere guztiac amaituteco naicoa çan; baina lagun asco etorten iacoçan etchera, eta or ibilten ciran aldra andiac, oiuca, deadarca, garrasica, mendiric mendi, ibarric ibar, basoric baso, euritan eta edurretan, ceru garbian eguzqui ederra aguercen çanean leguez bardin, eguna baino lenago iaguita gabeco orduetaraino. Urteac dira orrelango barailiric etchean sosmau ez dodala, urteac abere naurriric Mendiola sartu ez dala. Dana dago emen çarra, etchea eta etchecoac, eu içan ecic, Rictrudis. Gure semeac il ciranezquerotic, Aita çarrac çancoa loturic dauca etchean, çu icustean dauca bere poztasun bacarra, eta ez dau etchetic urteten cereguin andi eta preminazcoren batec deitu ecic. Eta orduan bere beti bialcen dau norbait non eta cetan dabilen esatera. Larumbat goicean, eu eliçan inçan bitartean, Ocimbelzco Otchoaren morroi bat etorri iacon esque, ichil-izquetan egon ciran biac, eta ioan ciran, neuri agur bat eguin baga, eta euri bere ez, Rictrudis! Astelen arratsaldean gagoz, eta ez da inondic aguiri, eceren barriric ez da. cer deitzan? —Deitzot, Ama, gudaric dan edo ez dan ciartu ez daquigula, eta balitz bere, ez litzatequela içango Mendiolaco Arnoldo, laroguei urteco guiçona, euscaldun gudarien burutzat iarrico leuqueena. Euscal-Erriac badaucaz guiçon goiendeco cinçoac: ara or Saratzupeco Lope, indarra besoan, arguitasuna adinean, sua eta garra berengandeco biotzean daucaçana: ara or Ametzuco Gaispar, guiçon leiala eta çucendari burutsua: ara or Etchegoieneco çaldun gazte azcar eta icen andicoa; ara or Diego Etchalar eta Urdatzco Gonçalo napartarren guidari errimeac: ara or... —Alperric diardun, Rictrudis. Esan doçan eta esango doçan guiçon guztiac baino icen andiagocoa da ire Aita, eta orregaitic, eta çartasunari emen gordeten iacon beguiruneagaitic, berac nai badau, euscaldun guerralarien çucençailea Mendiolaco Arnaldo içango da. Eta nic neure senarra ondo eçagututen dot. Guda barri bat ostera, gure artean, guztiz erraz sortuten dan gaucea da. Eun urte oneetan guda bat amaitu orduco beste bat asi oi daroagu, or beeco prancotarracaz, gu menderatu eta euren legueen azpian ipini gura gaituelaco. Orain berrogueta amaseiren bat ure 581garrengoan, iatzi ciran menditic gureac, otso amorratuen ancera, eta eroan cituen arerioac beterritic cear iguesic gure lurretatic campora, artalde bat euren aurrean otsoac eroan oi daben era berean. Tchilperico i-garrena bialduta, Bladastes duquearen aguindupean etorri ciran barriro: ugari etorri ciran, tchinurriac baino ugariago, gure mendietatic euren etchadietaraco cerbait eroateco asmoetan: baina tchinurriac baicen erraz

euscaldunen oinazpian çapalduac içan ciran, eta Bladastesec galdu cituen betico bere aguintea eta bere icen andia. Bosteun eta larogueta seigarrengo urtean eguin çan beste sarrera on bat; eta bosteun eta larogueta çorcian beste bat, gogorragoa eta obea, bada gureac eldu ciran Adurren erceraino: an icusi eben alcar Teobaldo duquearen ienteac eta eure Aitaren aguindupecoac, an eçagutu eben Teobaldorenac cembaterainocoa çan menditarren besoa. Baina ecin eben etsi: bosteun eta larogueta amalauan, Tchildeberto Erreguearen seme Teodoreto eta Teodorico aguertu iacoçan ostera bere, inoiz baicen indar gueiagogaz, euscaldunai arpegui emotera: gureac ustaquida gueieguian egoçan, eta ez ciran batu garaian eta bear ciran ainan, eta prancotarren odolagaz erreca çabal gorriac eguin bacituen bere, menderatuac cian ciran. Euscaldun bacotchac eun prancotarren contra iardun eieban, eta mila listor bere, arz andi bat itoteco maicoa dira, guztiac bat eguin ezquero. Orduco naigabea guiçonen artean cer çan! Orduco negarra emacumeetan celangoa! Eguia esateco, ez ciran guero prancotarroc euscaldunacaz ain gaizqui aquindu: Jenial condea içan çan emen erbestetarrac ipinirico aguintaria, eta urte batzuetan beragaz baquean bici içan guinan. Baina ez luçaroan. Etorri iacun guero beste aguintari barri bat, Aighinam icenecoa, Sajontarra. Aserretu ciran gureac guiçon orregaz, eta asi ciran errierta barriac. Aighinam guiçon gogora çan, eta gogorrean gura eban aguindu, baina euscaldunagaz gauça on guitchi atera leique gogorrean. Aighinam quendu ebenean, bialdu euscuen Amando, guiçon çuçuna, ona, eta euscaldunacaz gauça ascotan bat eguiten equiana. Alanda guztiz bere, beti içaten guenduan cerbait: ez çan Amando iatorriz euscalduna, eta emen, euscalduna içan ecic, atzerrico aguintariacaz, doneac içanda bere, ez da egundo gauça onic içan. Oraingoa bere ez da ain tcharra, baina cerbait badarabilgu beragaz. Gaur goicean Pedro Mari gure otsein çar eta leialari deitu deutsat, Arnoldoren barriac iaquitearren, eta Pedro Maric esan deust guda-çurrumurroa badala, cerren Ocimbelzco iaureguian dauqueen batzar bat euscaldun aguintari ascoc eta Erebi mendironz inguratu diran, Otchoac deituta, Urrina, ciburu, Donibane, guetari, Bidart eta beste itchasaldeco iente biciac; eta beste aldetic, Ustaritz, Aitz-barren, cambo, Ezpeleta, Ioldi, Donesteban, Donibane, Garaci eta beste erri ascotaco mutil sendoac. —O! cer negargarria dan, Ama, guiçonac, anaiac içanic, alcarregaz beti gudetan ibiltea. —Ez daquin ondo, Rictrudis, cembateraino dan negargarria; ez daquin cein otza, cein bacarra guelditzen dan etchea, etcheco iauna gudetan dabilen bitartean! cein luce eta tristeac içaten diran guda eretico orduac bacartadean dagoanarençat! Baina nai eta naiezcoa da gu azpiratzera datocenen contra guda eguitea. cec dacarz gure mendietan iente arrotzac? cer galdu iaque basoan? cer deuseegu çor? Ecer galdu badabe, emongo iaque bilatzen dogunean: eceren çorric basdaucagu, emongo deutsago arpeguia çorrari; baina gure ecandu çar, oitura on eta tchaboletaco ienteai itchi daioela baquean: bego gueldiric arrano goitarren abia, arpeguico narrua bere erpe gogorraren artean itchi gura ez badabe icutzaileac; itchiu gueldiric arcaitz-çuloetan bici dan otsoari, bere aguin artean çatitua içan gura ez badau prancotarrac. Bici bitez arrotzac ordu onean euren erri beietan nai daben erara; baina itchi daiguela guri gure baso-errian. Beian betarrac, goitarrac goietan, bacoitza bere toquian. Emengo emacume bacotcha leioi eme aserratua bino aserreago iarten da erbestetar gudaria icustean. biotzean naigabea eta beguietan malcoa dodaçala, neuc, Rictrudis, neuc berotu ditut ascotan etche onetaco guiçonac erbestetarren contra ioan eiteçan; neuc, emacumea, emaztea, gurasoa, Ama içanic! neuc biraldu ditut prancotarren contra neure senar maitea eta neure seme cutunac. —Arrituric nauca, ama, çuc Euscal-Erriari içan deutsaçun maitetasunac. —Baina gaur, —iarraitu eban andra Luciac, Rictrudisen esanari iaramonic eguin baga—, negar asco eguina naçalaco, edo neure sanetan odolac otzitu iataçalaco, edo eu, Rictrudis, lurrean bacarric guelditu ez adin, edo etchaquinat nic cegaitic; baina Arnoldo gurea emengo gudarien aurretic ioatea ez neuque nai. —Ez da joango, Ama, ez da joango. Neuc daquit. —Ez dala ioango, Rictrudis? Euc daquinala?

—Bai amatcho... ceure baimenic baga, etche onen poceraco eta gure arimen baqueagatic gauça onetan sartu banaz, parcatu bear deustaçu. Lau ordu badira Pedro Maric Ocimbelceronz neure aguinduz urten dabela, Mendiolaco iaunari esatera, guda barriric bada, ez dedila guda orretan sartu, bada ez daucala iatorri çucenic. ceuc esaten deustaçu, Ama, nire Aitac maite nabela, ni icustean daucala bere poztasun bacarra, neuc bere badaquit Arnoldo çarraren biotz leinarguiac cembateraino naben maite, bere mingoztasunen eztigarritzat naucala, bere aingueru iagole cerutarcotzat, mila bidar adieraçoten emon deustanez. Orregaitic, bada, nire esanac beragan indar pisca bat euquico dabela uste dot; baina ez baleucaque bere, badaezpadan bere, eroan dau Pedro Maric beste eguinquiçun bat... ceuc badaquiçu —iarraitu eban emen Rictrudisec, dana lotsacarturic, arpeguia sugarretan eucala— badaquiçu celan Ocimbelceco seme nagusiac... inoiz ez deutsat arpeguira beguiratu, egundo ez dau berba bat nire aotic ençun, cristinauen areiua dalaco; baina gaur bera dala guda onetaraco ciricaria aitu dot eta... Pedro Maric esango deutsa, nigaitic ecer eguin nai badau Portunec, amatau daiala gudaraco sua, edo guitchienez, eguin daiala cerbait nire Aita gudara ioan ez dedin... Rictrudisec berbetan ciardun bitarte guztian, andra Lucia, escuetaco cereguina itchita, bere alabeari artez artez beguira egoan, concortutaco emacume baten ancera. Rictrudisec bere iarduna amaitu ebanean, andra Luciac esan eutsan: —Arrituric naucan, neure alabea, eçaut eçagututen. Noiztic eta ona az eu olangoa, Rictrudis? Noiz emon don oincada bat bacarre eure Amaren baimen baga? Noiztic az ain eurezcorra? —Ara, bada, Amatcho, gure etchearen onagaitic, ceu atseguin apur bategaz icustearren... —Bai, bai, ori bai; bein bere ez don, Iaunari esquerrac, gurasoen oneraco ez dan gauçaric eguin; maite doçuz eta maite abee; baina celan sartu az guiçonen gaucetan, eta neuc ecer iaquin baric?... —Ez çaite, Ama, aserratu: eguia esagon deutsut, beti leguez. Aurrez gogoratu iatan ez iatzula ceuri ondo iritchico eguitera ninoiana eta... —Aimbat gaiztoago. Orrec eracutsi bear euanan ez çala ona ic darabilnan asmoa. —Asmoa —parcatu eidaçu, Amatcho— baina asmoa onçat euqui dot. Guda bat beti da tcharra, eta ascoçaz tcharragoa çucembidetic ez datorrenean. —Eta ic, beastun bagaco usacumetchoa, celan daquin guda bat bide çucenetic noiz datorren? Ori guiçonac erabagui bear daben gaucea da, eta emacumeen iritchia iaquin bear balitz, irea baino lenago da eure Amarena, eta neuc esaten deunat bein bere ez dala bide tcharrecoa euscaldunac prancotarren contra asten daben gudea. Rictrudis, ic gaur eguin donan lango gauçaric ez dau beste emacume euscaldun batec bere bician eguin. Esango daroe ez daucanala ic eure sanetan araco gure mendiac, gure içate eta izcunça çarraren alde il ciran anaia erriçaleen odola. Andre Luciaren itz-çaparrada guztia irri-barre goço bategaz ençun eban Mendiolaco alaba bacarrac. Baina bere Amac azquenengo itzac esan cituanean, aingueru çoragarriaren arpeguia gorritu çan bat-batera, bere beguiac malcoz bete ciran, bere biotza muguidaldatu çan, eta leinarguitasun benetacoaren esanacaz erançun eutsan bere Amari: —Ama, ori esaten badabe, ez dabe ondo esango. Beste edocein emacume bestean euscalduna naz ni: neure sanetan neure anaia maiteen odola daroat, Mendiolaco etcheco andrearen odola: ez neuque bildurric içango euscaldun guztien aurretic, Aitaren ordez edo Aitagaz batean, neure errico etsaien contra, aizcora bat escuan dodala ioateco, gure lurra, gure izcunça edo gure içatea cematuaz baletoz: etsai ugariac icusi arren nire aurrean, ezlitzateque orduan icaratuco nire biotza, ez neuque dardararic içango nire besoan iente arrotzaren buruac erdibituteco: nire gueien maite nai ditudan arimaco ondasunac ostuteco gogoac balecarrez, guda çucenean iocatuco guenduque; baina ez dago gaur, Ama, olango gauçaric: guiçon gaizto batzuen bidebagaco andi-nai içateac edo beste batzuen curruca-egarria, aspaldietaco icusi eçainac, edo norbaiten umequeriazco eztabaidac, auts artean ia estalduric egoan su caltegarria barriro biztu nai dabe. Eta ori ez da ondo: gudara ioan bear da, guda eguin bearra nai eta naiezcoa danean, eta ez batec edo bic bere grina çatar gucitai asete bat emon

gura deutseelaco. Orregaitic, Pedro Marien bitartez esan deutsat Aitari, gure arimen baqueagaitic, anaia prancotarren cotra ez dedila ecertan asi, oraingoan beinçat. Bere alaba ederraren begui ederrac malcoz beteric icusi cituanean, andra Luciari biotza samurtu iacon, damutu iacoçan esanac guztiac, laztanca asteco gogan iatorcon, bere cereguina alde batera itchi eban, eta, arturic bere iarrilecua, narrasca Rictrudisenganaino eroan eban. —Ez adi estutu, cutunchoa, —cirautsan— ez adi estutu; danoc daquie emen cein etchetaco alabea açan, eta cein ona, eta cein ederra, eta. Baina, Iesus! Iesus! euc bere andiac esaten ditunan. Ez dedila gure Aita anaien contra asi! Gure anaiac noiztic ona dira prancotarroc, maite? Noiztic ona? Gure arerioac oquerrenac ez dira beti? —Ai, Amatcho! ceu, anchinetaric biotzaren erdian daucaçun naigabeac itchuturic ipincen çaitu. Ondo daquiçu, danoc Iaungoicoagan anaiac gareala, eta gueiago ostera sinecoac dira, eta, euren çorigatchez, euscaldun asco ez oraindaino. Eguia da prancotarrac gure arerioac içan dirala guiçaldietan; ezbearreco gauça dongueac eguin deuscueçala eguia da; badaquit euscaldun ascoren odol garbia busti eta narotu dituala gure çugaztiac, prancotarrac dirala eta ez dirala; badaquit euracgaitic daucagula euscaldun guztioc biotz gaichoa barrubarruan mimberaturic; baina guiçon arrotzac azquenengo gudetan eguindaco marratic campora daucaguçan artean, gure ecandu çar eta içateco ereari gueiago icututeco asmoric baga baquean bici diran bitartean, gu leguez cristinauac dirala gogoratu nai dot; neure lenengo urteetatic biotzaren erdian sosmau neban gorrotoaren su-garra amatau gura neuque; cristo Iaunagan neure anaiac leguez beguiratu gura deutset prancotarrai, irunci-alac iruncita bere. currucaraco gosea Iaungoico guçurrezcoen eracusten oquer bat baino ez da: parcamenduco eracutsia, cristo Iaunac ceruetatic ecarri euscun eguia çucena. —Ai neure alabea, ez aiz i Ama. —Baina bai cristinaua, eta ceu, Ama içan arren, cristinau benetacoa çara gainera, ceuc uste doçun baino obea. —Itchi daiogun gauça oni baquean, eta esan eidan gudaraco bide onen iatorria celan iaquin donan. —Bai pocic, Amatcho. Ara bada: gaur goicean, sarri oi dodan leguez, Amando apezpicoaren oinetan autorrera on bat eguiteco usteagaz, done Pedroren Eliçatchora ioan naz. Neure eguinquiçunac amaitu ondorean, Amando cristoren eracusleac beragana deituric: «Aita non doçu, Rictrudis?» itandu deust. «Aita, erançun deutsat, nire Aita, orain iru egun dala etchetic campora dabil, non ez daquit, iauna». «Ocimbelceco batzarrean egongo iatzu, beste etche iauncetaco guiçon ascogaz batean», esan dau Amandoc.«Beraz, —asi naz ni itaunquetan— euscaldunac cereguin astunen baten gaineco batzarra dauque?» «Bai, —iarraitu dau Amandoc—, bai, eta gauça oneraco ez. Lengo baten, prancotar aguintari batec eta Ocimbelceco Portun seme nagusiac, Aitz-barrenengo Eliça aurrean eztabaidaren bat içan dabe. Prancotarra bere bidean eliçara eioan, eta Portun orrec, sinizte baguea eta arrochco samarra celan dan, fedearen contra cerbait esan eta barre eta cinuren batzuc eguin bear içan eutsaçan fedeçaleari, eta onec Iesucristogaitic arpeguia eracutsi ebalaco, alde batera eta bestera guiçonac iarrita ucabilcadaren batzuc alcarri emonac içan bear dabe. Ordutic ona, or dabil Portun su eta garrac arturic, euscaldun alsu guztiai deiezca, Aitzbarrenen iaço çana berac nai daben eran guçurracaz apaincen, eta alde guztietan deadarca, ez dagola lur onetan gauça onic prancotar guztiac inguruetatic bein betico quendu baga. Aitz-barrenengo cristinauac Otchoaren mandatariari ez deutse abegui onic eguin, baina beste euscaldun cristinau ascoc, ez iaquinean, onçat emoten dabe guda barri gogor bat prancotarren buruco arrotasunac quenceco (alan dinue), eta ez daquit emen cer guertauco dan, bada guçur-çaleac berenagaz urtetearren asmautaco guda bat Iaungoico eguiazcoac ecin leique ecertara bedeincatu. Nabilen toqui guztietan baquezco mandatari naz ni, ez prancotarren aldecoa; (badaquiçu Dagobertoc bere lurretatic erbestetua naçala, baina alan bere ona besteric ez deutsat opa) ez euscaldunen arerioa: guiçon guztiac ditut nic adisquide eta gueiago Iesusen adisquideac badira: guiçon guztiac gura nituque nic maitetasunezco locarriacaz alcartu, eta orregaitic eta oraingo

aizcorac arcea ondo ez dalaco, euscaldun eta prancotarrac alcar barriro io eztaien aleguinac eguin bear ditut. Bart arratsean Ezpeletaco Ubero çarragaz egon ninçan, eta guiçon arima garbico aren laguntasuna badaucat, gaur goicean çuen etchera ioateco nengoan, eta poztasun andi bat artu dot çu emen icusi çaitudanean. Mendiolaco etchea icen andicoa da Euscal-Errian, eta etche orretacoac nai içan ezquero... Arrenez naucaçu, bear bada, Rictrudis, Iesusen icenean. çuc neure lambidean lagunduco deustaçu; ez da alan? —Poçarren, iauna, —erançun deutsat. Niri arrenic eguin bearric ez daucaçu: nire arimearen guidari çucena ia urte bi onetan çu çara, ceure gogoa da nirea, cerren ceure aotic ençuten dodan Iaungoico maitearena. — Bai, çure biotzaren barri banequian nic: çuc lagunduco deustaçu, bada; baina çure Amac? —Nire Ama ona da, Iauna, —esan dot. —Bai, bai, ona da —iarraitu dau— badaquit ondo, guztiz ondo daquit; baina prancotarren aldetic aimbeste min artu dau gaichoac ece... Ara, Rictrudis, Pedro Mari morroi çarra Aitagana bialdu eguiçu... Amari esan baric. çure Aitac çure beguietatic icusten dau, eta ona da, eta iaquin daienean... Amari guero esango iaco. Onembestegaz agurtu gara, eta badaquiçu ceuc guero cer eguin dodan. Ondo eguin dot, Amatcho? Baietz esan eidaçu, eta guztiz atseguinduric ipinico noçu. —Ondo... bai, Amandoc esan deunana eguia bada... eta eguia içango da, apezpico iaun eguiçalecoac esan dabenean; baina ez daquit nic cergaitic naiagoco neuquean berac Aitza-barrengo iaçoera orren gainean esan deutsun guztia guçurra balitz. Ain nago prancotarrai buruaren erdian beste çartada bat emoteco gogotsua!... Eta cergaitic gura ete eban Amando iaunac euri emon deunan eguinquiçun ori ire Amac bereala ez iaquitea? —Ez doçu igarten, Ama? Len bere esan deutsut bada. ceure biotzaren erdian daucaçun naibagueac pranco eta euscaldun arteco gauçac ondo icusten isten ez deutsuelaco. —Naibagueac itsutua ete nauca bada? Iesus mila bidar! Nic bere, beste gauça guztien gainetic cristinau içatea gura dot ba. Saminez betericaco Ama Maria, lagun çaquidaz! ceruetaco Iaun Eguile ona, parcatu eidaçuz neure çorrac, nic neure çordunai parcatuten dautsedan era berean. Bai, min andia artuten dot, baina guztiai parcatuten deutset. __________ i BAtzaRRA Ama-alabac Mendiolan itchita, euscaldun guerralari çar batzuc eçagututeco auquerea ez galceagaitic, Ocimbelcera ioan ninçan ni, mendiz mendi. Errecondo çacon batean egoan Ocimbelz quetan eta lainotan. queia, etche inguruan egoçan guda-guiçonac eguindaco suarena çan; lainoa erreca ercetatic igondaco lurrun edo ur ceia. Otchoaren iaureguia egoan toquiac egoqui pinirico icena eban, Ocimbelz. Bira guztian aldats andia eucan, Nibe ibai alderunz içan ecic; ipar edo egoaldetic, ia çutinduric egoçan mendietaco çugazti aritzez eta artelatzez ondo beteac; eta sasi, lar, ota, errolanz eta beste sastalari mueta ascogaz iosiricoac, itzaltasuna emoteco auqueran eguinac cirudien. Basurdeençat ez çan lecua macala. Erreca ariari iarraituta bdie ciorchu bat bilatu neban, mendian bera. Iatzi ninçan. iauregui-aurrean goitic usten çan baino toqui gueiago egoan. Erreca ercean landa bat dago luce luce iarrita, çabal çabal ez baina; eta landa orretan, or aldra bat eta emen bestea lurrean erdi etzinda, mutil morrosco eta guiçon ederrac ciran gueienac! Begui balz andi bigunac cituen, betaçal luce luceac, becoqui çabal garbiac, ule balceran edo gaztaina margocoa lepotic bera, samatic belaunetarainoco soinecoac uel bategaz guerrian loturic, eta ardi ari edo ule lodiagaz eguindaco oial çati edo mantarrac berna lodi gainean. Sendoac cirudien guiçonoc, baina bai onac bere: gudetaraco egundocoac, baina etsai menderatuençat tchit onac, oneguiac: euren begui goçoac ecin eiquien ucatu.

Icusmiratchoa naz, eta bein banaan guiçon aldra guztiac icusi eta cein aldetacoac ciran iaquiteco gogoa neucan; baina gueroago icustecoan itchi neutsen: lenengo euscaldunen nagusi eta buruac eçagutu gura nituan. «Eguingo neuque —esan neban— Ocimbelz etche andico atarian, çugazti inchaur urtetsu orren azpian dagoçanac dirala». Bai, eurac dira, eta onaco aitona çaar ule eta biçar çuridunagaz izquetan dagoan ori, Pedro Mari Mendiolaco iauna berbera. A ce bepuruac daucaçan! A cer sorbaldac! Ez çan ori gaztetan bertan beracoa içango! Baina urteac urte beti. Açal arracalatutaco arbola çarren ancera cimurrez beteta dago guiçagaochia, eta escu gainetaco çan guztiac aguirian icusten iacoz. cer ete dinue alcarren artean? urreratu nadin euracana eta laster iaquin neique. —Bide onetatic ez datorrela? —Alan esan deust, iauna. —Eta celan iaquin dau? —Amando apezpicoac esan ei deutsa, Aitz-barrengo eliz atarian, Portunec eta prancotar batec eztabaidaren bat içan dabela, Portunec Eliçara cioan prancotarrari barre eta cinuren batzuc eguin deutsaçalaco. —Prancotarra Eliçara ei oalaco? —Bai, iauna. —Eliçara ei oalaco esan doçu? —Bai, iauna, alan esan ei dau apezpicoac. —Eta alan içango da. Amando, ondo eçagututen dot neuc Amando, eta badaquit gauça bat ondo iaquin baga esango ez dabela. Orregaitic Ubero etche iaun çarrac. Ondo da, Pedro Mari, artuic cer edo cer or numbaiten, eta ioan adi etchera. Eta Rictrudis da andra Luciari esaiec an naçala biar. —Nequetan dagoz arec ceu aguiri ez çaralaco, iauna. —Ioadi, ioadi: an naçala biar gaberaco. Berealache, beste cereguitchu bat eguindacoan. Banequian nic cerbait iaquingo nebala —ninoan, ençunac ençun nituanean—. Baina onara etorri naçan ezquero, gauça guztien barriac artu artean ez dot guelditu bear. Pedro Mari Portunen bila ioango çan, eta nic, ari iarraitu baino, aitonen esanac ençutea gurago dot. Ondo ichilic egoçan eurac. Becoqui ilun asarrezcoacaz, arpeguiz arpegui alcarri beguiratu baga, bacotcha gogamen desbardinagaz egon balitz leguez, danac gauça bat bacarra buruan euquenean. —certan gara? —dino onetan Ocimbelzco Otchoac. —Nic neure eritchia esan dot —erançuten dau Ubero çarrac—: guiçon bic muturqueta bat içan dabelaco, Euscal-Erri guztia ez da barriro odoldu bear, euscaldunen icenari eta lurrari icutu eciaconean. Bien artean ondu edo arautu daiela euren eztabaidea; baina nigana baletor erabagui baten bila, egui çucenaren alde erabaguico neuque, cein euscalduna eta cein prancotarra dan beguiratu baric. —Bada nic —esaten dau, ucabil biac gora iasota, beguietatic tchipartac darioçala, guiçon sendocote moldacatch batec (Diego Etchalar ei da)— nic, euscaldun bat eta prancotarra burrucan icusico banituque, gueiagoco baric io buruan eta amaituco neuque erbesteco guiçona. Atserritar guztiac lurpean sartu artean ez dago emen gauça onic. —Ondo esana! ondo esana! —dinoe ascoc. —Ubero —esaten dau astiro astiro Mendiolaco iaunac, Diego eta bere lagunen deadarrac ainçacotzat artu baric—, çure çain egon gara emen ia egun bian, Aitzbarrengo alde orretan cer guertau dan çuc ondoen esango eunscuçulacoan, eta euscaldun batzuc gure ienteari ez deutsago deitu nai içan çure eritchia ençun baga. Etorri çara, nequeztchu, eta ez bestetan oi doçun leguez guztiz gogotsua: esan deuscuçu, çure ustez, muturqueta bategaitic ez dala euscal mendia odoldu bear barriro; eta gainera, çugana inor erabagui baten bila etorrico balitz, egui çucenaren alde erabaguico ceunqueala. Itz eguiguçu emen argui eta garbi: Aitzbarrengo eliz atarian içandaco muturqueta orretan, ceinen alde erabaguico cenduque? —Ez daucat neure gogamena cergaitic estaldu —erançun eban Uberoc ausardi andi bategaz— prancotarraren alde!

Uberoc itz onec esanaz batera alderdi guztietatic deadarte gogor çarratu bat iagui çan, çutindu çan Otchoa, eta escu bat aizcora-quirtenean ebala eta bestea ucabilduric, Uberori, içugarrizco amorru batean, eta aotic bitza dariola, esaten deutsa: —Prancotarraren alde eta neure semearen contra Ezpeletaco iauna? —Bai, —iarraitzen dau Ezpeletacoac, bero bero eguinda, çure semearen contra eta eguiaren alde. çure semeac iraindu dau neure Iaun Iesucristo, Iaungoico eguiazco bacarra, eta prancotarrac atara dau Iesucristogaitic arpeguia, eta neuc bere bai, emen, edonun, noiz nai. Iente guztia asi çan gora-goraca eta garrachica, mingain danac inaquin eta erasoric oquer, gaizto, çorrotz eta mingarrienac esan, eta estarri guztiac oiu eta deadarric garratzenac bota cituen; etzinda egoçan gudari asco euren lecuetatic iagui eta batzarreco nagusien inguruan iarri ciran; eta azquenez, Ocimbelzco tchacurrac eurac, cerbaiten peril gaiztoa sosmau balebe leguez, asi ciran çaunca-çauncaca. cer çan ango lazca eta matasea! Baina Mendiolaco Arnoldo ospatsua iaguiten da bere lecutic, urteten dau lagun guztien erdiraino, escuetaco maquilea iasoten dau, ichilcen dira ienteac morroi aserratuac nagusiaren aurrean isilcen diran ancera, eta bere biçar çuri luceac dardaraca daucaçala, esaten dau gogor eta garbiro: —Euscaldunac, eçagututen naçue ni? —Bai, iauna, —erançuten dabe danac batera. —Euscaldun onçat naucaçue? —Bai, iauna, cein obea? —Ucatu deutsat nic inoiz Euscal-Erriari nire beso eta nire odola? —Ez, iauna, inoiz bere ez. —Bada neuc dinotsuet, orain batzuec asmau eta asi nai daben guda onetan, nic eta nireac ez dogula aizcora bat artuco, ez dogula arri bat iaurtico prancotarren contra, eta guda onetan asten danari begui tcharracaz beguiratuco deutsadala. Ondo esan dau Uberoc, eta ez daucaçue cergaitic aserratu: epaia beti eguiaren alde emon bear da, eta Aitz-barrengo guertaldi orretan eguia euscaldunaren contra dago, edo garbiroago esateco, euscaldunarena da errua. Ocimbelzco iaureguia ez da cristoren sinizmenecoa, beste euscal etchadi asco ez diran leguez, eta iauregui orretaco semeac prancotarra cristinaua dalaco iraindu dabenean, ni iraindu nau eta beste cristinau asco iraindu gaitu, cristinau bici eta cristinau il nai dogulaco. cristinau gudalariac, eguia iaquin dogun ezquero, ez daucagu emen cer eguinic: bacotcha gueure etchera goacen eta Iesusen arerioacgaitic erregutu daigun. Ez eban inoc Arnaldoren contra itz bat atera: macurtu cituen euren buruac, eta guiçon guztiac asi ciran sacabanatuten ichil-ichilic, arimac atsecabez beteric eroieçala: batzuc gudaric içango ez çalaco, beste batzu, oraindic euscal mendi ederretan cristoren etsaiac bici ciralaco. Baina ientea çabaldu baino lenago Otchoac deitu eban: «Arnoldo, ez çara nire iaureguitic era orretan ioango, gaba gainean doçula. Sinizmenac alde batera bota daiguçan: danoc gara euscaldunac, eta alcarregaz sarri Euscal-Erriaren alde iocatu dogunac. Nic eta neureac icusico dogu biar cer eguin bear dogun; baina bitartean Ocimbelzco ateac çabalic daucaçuz, eta sartuco çara bertan apaitara eta lotara. Eta ez bacarric çu: sartu bitez gainera euscaldun aguintari guztiac: danençat egongo da cer iana eta nun etzina, eta baita morroi gudalariençat bere». —Mendiolaco iaun leinarguia —esaten dau onetan Portunec, inoc uste baric guiçonen artean sartuta— ez naz batzar onetan egon azquen artean, eta çure itzac baino besteric ez ditut ençun. gogorchuac içan dira, baina alan bere, ez nauçu sumindu. ceuc nai doçula bere ez naz çugaz aserratuco, Eta gainera prancotarragaz eztabaidac arautu eta çucenceco neure besoa da naicoa eta gueiegui. gueiagoco baga, gudalari guztiac çabaldu ciran ona eta orra, batera eta bestera, mar, mar, mar, ençun eta icusi cituen gauçac bacotchac bere guisara çabaldu eta erabagui naian. Donibanetar guiçon biren esanac bacarric ençun neban nic. —cergaitic deitzac, Manuel, ain umil eta itz bigunecoa egon dala gaur Portun, Berez ain arro putza içanda? —Ez al daquic? Urteac dira guiçon ori Rictrudisen atzean dabilela eta...

—A! Ta, ta, ta... __________ i IRU ERESI Ascotan esan oi da, eta eguia anditzat daucat, lurrean içaten diran guertaera bacotcharen gainean bere iritchia ez daucan guiçon bat bacarra ez dagola, batzuetan emon, eracutsi edo aguertu gura ez badau bere. Baina ez da içaten bacotchac bere adimeneco argui errainoaren indarrez asmau edo bilatua. guiçonic gueienac beren cençun guztiac ugarturic leguez, eta adimendua lotan edo liçuncen euqui oi daroe, bapere lanic eraguinte ez deutselaco. Orregaitic euren eguiquiçun guztietaraco besteen arguibidea eta esana bear içaten dabe gueienetan edo beti eta inoc ciricatu ecic ezleuquee oincada bat bacarra eguingo. ceinçuc dira, gaur dan egunean bertan, gure Euscal-Erri errucarriaren saminac goçatuteco lanean diarduen guiçon berezcor arguitsuac? Euscal izcunça ederraren gainean bear dan era eta çacontasumbagaz lan eguiten daben guiçonac cembat dira? Iru edo lau, edo bost edo sei: edocetara bere guitchi: beste guztioc bataren edo bestearen eritchicoac gara; baina gueure aldetic ondar ale bat ez dogu ipinten... inoiz bere sinistu bagaco gauçaric ez eban esango; baina bai aguintarien esana errez sinistu, ume batec gurasoarena leguez. Eta bein sinistu ezquero, olango guiçonac sinismenaren alde ipinten dabe laster adimen ugartua, euren biotz andia... eta ucabil gogorra. Gudari nagusien artean iritchi bi egoçan: batzuc guda çorrotz eta icaragarrizco bat gura eben; beste batzuc (ez gueienac, baina onenac bai), Arnoldoc itz eguin eban ezqueroztic, barriro gudetan asteco magonean egoçala ez eritchoen. Lenengo esan dodan ustecoac ciran Diego Etchalarrec ecarri cituen morrosco gazteac, eta euren guraria ez eben ucatuten. Su andi baten inguruan egoçan aldra batean Etchalarren mutiloc, beste erri batzuetacoacaz batera, Otchoaren upalateguico sagardauac edaten, eta olango babaguneetan oi dan leguez, pisca bat birbisturic, batzuc asi ciran eresietan. Orduan, Ustaritsco guiçon batec deitu eban: «Non da Peru padar coblacaria? Datorrela ona, eta esan daigula eresi goço bat». —Emen al da Peru padarra? —itandu eben besteac. Peruc, alargundu çan ezquero, ez dau bere Tcholdogaingo tchabolatic lagun artera urteten, guertaldi andi batean ez bada. —Bai, emen da, —erançun eban Ustarits-coac. —Datorrela bada, datorrela, —deadar eguin eben guztiac. Eta esan eta eguin, bere esque ioan ciran norbaitzuc, eta ecarri eben laster, beste lagun batzuen artetic, guiçon andi, gurgarri, urteacaz macurturico bat. Tchaloca artu eben upalateguico ienteac. —Ea çarra, cinoen, euscal coblacari maitea, esan eiguçu gauça goço bat. —«Gazte egunetacoa» —deadar eguin eban batec. —«Gudaracoa» —beste batec. —Nai dabena, nai dabena —ciarduen gueienac. coblacariric onenetacoa çan Peru. Bequian biotz samur eta bero bategaz itz eguiten, etorquiçunaren barriac eçagutuco balitu leguez. Igarle baten ancera itz eguiten bequian; inoiz bere aotic urtendaco itz gorituac euscaldun gudarienac berotu oi cituan: baina egun guztietan ez da guiçona tentun batean egoten, eta egun atan ez egoan Peru guiçonen biotzac ausardituteco tentun, gogo edo indarrean. coblacaria, inguruco guiçonac aora beguira iarri iacoçala icusiric, gogamena bere lenagoco egunetara iaçoaz, bacartadean itz eguingo baleu leguez, epel-epel, bigun-bigun, samurtasunic andienagaz, asi çan negarrezco soinuan eresi au esaten. «Neure emazte Manu Mari, ceinec ein nau ni coblacari?».

çugaz bici ninçanean Baserri çar tchucunean, Gorputz sendoa neucan, da Maitasuna biotzean! Maite neban emaztea, çar çanean naiz gaztea. Maite neban! Eta ninçan Era berean maitea. Gorputzean odolac otz, Buru çuri eta açur çorrotza, Gaur... bacarric bici naz ni Neure errian bertan arrotz! «Neure emazte Manu Mari, çugaitic naz ni coblacari». Peruc, biotzac bear eban ansicaitza leguez, bere lenengo eresi edo cantua amaitu ebaneraco, ençule asco batu iacoçan, eta norbaitzuc samurturic guelditu ciran. guiçon gazte batec ipini eban coblacariaren escuetan sagardaoz betericaco olezco onci bat, Peruri esanaz: —Iaçu eta edaiçu, lagun çaarra, eta ceure naigabeoc alde batera itchiçuz. sarrera ona eguin doçu, beti leguez, baina bigunegui edo, samurregui edo, ez daquit nic cer esan bere. Ezgaiqueçuz gueiegui oilotu, biar edo etzi inoiz baino gogorragoac içan bearco dogu eta. ea, esaiguçu gudaraco eresi bat. —Peruc, çurezco oncia escuetan ebala, ezpanetara eroan baric, cerurunz beguira, danon erdian, suaren garrac eta biotzeco muguidaldeac gorri-gorri eucala, asi eban bigarre eresia: «Neure emazte Manu Mari, çugaitic naz ni coblacari». Baina çu baicen obeto Maite dot neure mendia, Euscaldunen iaiolecu Eta aitona çarren obia. Arrotza emen icustean çauncaz oi da çacurdia, Peril ordu estuetan Erestun coblacaria. Ta eresiac berotzen dau Euscal baso-gudaria, Ta çaucatic ez dago urrin çacurraren aincadia... cembat bidar urratu dot Oiuca neure eztarria!... Ocimbelcec, cembat bidar Ençun dau nire irrincia! cembat aldiz berotu dot Euscal guiçonen biotza! cembat bidar icusi dot

Nire ondoren eriotza! cembat aldiz odoldu dot, Neure aizcora çorrotza! cembat aldiz amaitu dot Biçar gorridun arrotza! cembat bidar icusi dot, Gure mutil menditarra, Besoetan ipiniaz Ecaitz guztien indarra! Beguietan tchimistea, eta infernuco su eta garra, Eta aren aurretic iguesi Mendiz beera prancotarra. Ori, ori, coblacaria —cinoen Otchoaren mendecoac eta Portunen adisquideac— ainca eta çaunca, icaratu eta çatitu eta ian eguimb ear ditugu prancotarrac ostera bere. Aurrera, Peru! Aurrera, çarra! Gaur naz çarra, eta atzo gazte! cein arin doian guztia! Bitartean idoro dot Urtien eracutsia. Gaur badaquit ez dala ondo cençun baga çaunca eitea Eta baquean doianari Orz açurrac eçartea. gueldi oraino, menditarrac, Bacotcha gueure lecuan: Elduco da ereti ona, Eta aupa mutilac orduan! «Ori, ori!» «Ederto!» «Tcharto!» «campora agurea!» «Aurrera Peru!» Iaungoicoac daqui cer çarata eta nasteac atera cituen Peruren jiran, azquenengo eresia amaitu ebanean. Bacotchac bere nagusiac eucan iritchiaren alde eguiten eban oiu. Mila bat queina, betzigo eta irain alcarri esaten necatu ciranean, oraindic ascoren orruac ençuten ciran: «Aurrera, aurrera, Peru!» Padarrac, oso bereganduric, eta bapere aserre baga, beti cerura beguira, iarraitu eban erestun: «Neure emazte Manu Mari, Iaunac ein nau ni coblacari». ilargui eta eguzqui eder, ceru goietaco içarrac; Baso, tchara, çugaztiac; Be-aldeetaco ibarrac. Mendi tantai, errecondo, Ibai çabal da itchasoac, guiçonençat sortu ditu Gure Eguile Iaungoicoac. Beragaitic bici naz ni,

Beragaitic gara euscaldun... gauça guztien gainetic Euscaldunoc maite daigun. Maite Maite Baina Maite

dot nic sorterria! neban emaztea! bien gain gainetic dot neure Eguilea!

«Neure emazte Manu Mari, Iaunac ein nau ni coblacari». Peruc bere eresiac amaitu cituan, eta escuetan eucan onci sagardaoz betea lurean itchi eta aldendu çan guiçacumen artetic. Ez ciran guiçonac berealacoan sacabanatu. Andic eta ordu betera ençuten ciran ondino alcarri esaten eutseçan sapoqueriac, urrineco aldetic, bata batera eta bestea bestera cioaçala: —Uutic, sazquel ipurdi arraiuori! —I, badaquit nic ce aiçan i, gambelua galanta. —Baita i astaputz çantarra. Baina ez çan ucabilcadaric içan, eta esanac aiceac eroan cituan laster, mendi egaletaco oiarçunetan atseden maila batzuc eguinda guero. Gaberdi alderaco dana egoan ichil ichilic. Goi aldean ceru garbi, urdin, odei baguea, içarrezco beguiacaz lurrera beguira; eta beian barriz errecatchoa menditic beraco arcaitz artean çolitasun eta çarata andiacaz, eta Ocimbelz ondoco landa lau loucean gueldi gueldi, inor esnatu gura ez baleu leguez; ariztiac iguin eta çabunic baga beso orritsuac ceruronz iasoaz; eta erretchinol bat macal gainean ereslari. guiçon guztiac lotan egoçan, gau ederraren apainduriac icusteco adore baric. __________ IV PORTUN BARRUTIc Baina ez egoçan danac lotan orraitino. Ocimbelzco iauregui bazter batean, Otchoaren seme nagusi Portun bere oe çabalean bira-biraca beguiac ecin itchiric egoan... Gauça asco igaro iacoçan egun atan. Goicean —cinoan bere artean— itcharopenez beteric egon naz, neure amorro guztiac aseco nitualacoan, prancotarrai, eta batez bere neugaz burrucan eguin ebanari, lurra ian eraguinda. Lurra ian bacarric? Ez, gauça utsa da ori. Basea eta ciquina irunci eraguin, maquilca çucitu, nire arpeguian ipini eban escua aizcoracada baten ebagui, osticoagaz aoan io, çapal-çapal eguin, esteac atera, birrinduta itchi; obiratu baga, bere gorputz odolduaren çatiac, erroi, buçuca eta arranoac ian eieçan. Baina ez, il baino nenago, azquenengo orduan, beguiac malcoz beteric eta erruqui esque eucaçanean esan baga: «ez equian ic, guiçagaochoorrec, ceinegaz ebilan: iaquin eic onche, inoren laguntasun baric ilcen agoala, Portunegaz ecin leiqueala euqui iolas, tchocorreria eta arrotasunic, eta bere escuetatic eçauala ateraco eure Iaun Iesucristo orrec». O! cer poça euquico eban orduan Otchoaren seme çarrenac! celango icara eta bildurragaz beguiratuco eutsen, egun atatic aurrera, prancotar guztiac! Baina arratsaldean bira iacoçan bere itcharopenac, eta bere asmo eta atseguin danac igues eguin eutsen. Uberoc eucaçan erruac. Agure petral malmutza! Etchacon ba buruan sartu euscaldunac guda barriraco mugonean ez egoçala? Mugona emongo neusquio nic ari. Guragoco neuque io bere buru murri soilean, eta amaituco balebe Euscal-Errico arerioac. Gaur naiago biar baino. Eta guero çarra dala eta, arguitsua dala eta, euscaldun bicaina dala eta, danac berari aora beguira, cer esango daben çain; eta Etchalarrec esan dabena, eta nire aitac cinoana... arraio-arraiua! cristinauac esaten dabe guero, cristinauac. Eurac ei dira onac eta cinçoac eta lagun gueideari Iaungoicoaren

icenean gura deutsenac. Tchimista batec erreco al ditu ba danac! Danac guero, cristinauen asterrenic gure mendietan guelditu ez dedin. Iaungoicoaren icenean guztiai gura deutsela. Gura içatea doc ori. Eurac içan balebe burruca bat nic içan dodan lacoa. Eta gaur iluncean Arnoldoc esan dabena? Mila ainaninuen agurea! Bere escuetan egoan ba dana. Berac esan baleu «gudara!» euscaldun guztiac gudara ioango ciran; baina berac ecetz esan dabelaco, ecetz beste guztiac bere. Iaquina da emen. Icen andicoa içan da beti eta... Neurea nebalaco? Eta cer? cer eta emen prancotarra, atzo goicean aguerturico arrotz lapurra baicen besteric? Eta ceinec ez dauca lapur bat irainduteco escubidea? cristoren sinismenecoac ezgarala! Sinismen orrec e, ez daquit gainezca eraguingo ez ete deustan. Orain artean ondo bici içan gara fede çarreco guiçonoc beste euscaldunacaz; baina emendic aurrerancean... Emendic aurrerancean bere bai. Bearco! Rictrudisegaz adisquide içango banaz. Ez daucat beste bideric. Baina, madari madariena! celan otu iaco gaur eztia baino goçoago dan nescatila lirain orri bere morroi bat niri bialcea? Ecin sinistu bere leiteque. Eguinalac eguin ditut bada nic, eçagutu nebanetic orain artean, emacume orren biotza irabazteco; baina egundo ez nau ainçacotzat artu. Ainçacotzat artu ez! Ez nic eritchi. A! Emacumeac gaitchurizcac dituçu, eta ascotan, campotic ecer eracutsi ez arren, barruan erabilcen dabe gogoa eta maitetasuna. Oraingoan beinçat gauceac berac dauca itchuria. uste içan dau Rictrudisec gudan asi bear dogula; gogoratu iaco bere Aita orretara iarrita badago, inoc ez dabela atzeratuco; ni nabilela guda bila eta neure escuetan egoala, gudaric ez içatea esan deutse, eta, cer eguingo eban orduan? Eguia da, gauçac ondo icusi ezquero emen dagoana da, Mendiolaco alabatchoac bere aitagaitic beguiratuten dabela; baina, ceinen bidez? nire icena cegaitic gogoratu iaco?... Gogoan ete nauca ba beti, edo sarri, edo noicean bein! cergaitic ez? Emen bacartadean, inoc ençuten ez deustala, esan neique: ni ez naz çatarra, ederra naçala bere amaica bidar esan deuste; Rictrudisec icusi nau, bai, icusi nau, beguiratu ez deust eguin baina, indarsua naçala badaqui; etcheiaunça onean iaioricoa bere bai... cer gura dau gueiago? cergaitic maitetuco ez nau? Maitetuco ete nau bada! Au, goçotasun guztien iturburu amaibagacoa içango litzateque niretzat. Irudituteagaz bacarric poçaren pocez çoratu bear iat. Rictrudis celan eçagut neban gomutau bear dot. ilunabar inguru batean çan, orain urte bi. Egun sentiraco lagun batzuc eicera urten guenduan, egun guztian ortic eta ona ibili guinan, eta necatu ez bada besteric ezguenduan eguin. Tchacurrac bilatu ebaçan oinatz, sen edo arrastoac urrinchora eruan guenduçan. Etcherunz asteco guengoçala, asi iacun bat-batera trumoia, euria, tchingorra eta arria. Baina celangoa? Baçan a egualdia! Ez dot inoiz alangoric icusi. Eguna garaia baino lenago ilundu çan; baina icaragarrizco tchimistac argui eguiten euscuen noicean bein, ioten cituen çugatzac erdibituaz. Goiac bota cituan bota alac, errecac arrotu ciran; gu, goseac batetic, eta bestetic burutic beatzetara mailatuta guengoçan, eta erabagui guenduan, tchimisteac argui eguitean an urretchoan icusten çan erri batera ioatea. —Badaquit cein erri dan —lagun batec esan euscun— orche bici da Mendiolaco Arnoldo, eta bere etchean ondoen artuac içango gara. Esan eta eguin, buruco tchimetatic bera ura gueriagula,eta abarca mantarretan ez daquit cembatbana locatzegaz, Mendiolaco sucalde çabalean sartu guinan. Orduanche eçagutu neban lenengo Rictrudis. Amesetan iruditu gueinquean gauçaric çoragarrienaren ancera aguertu çan. Ache da sarraquiua sartu eustana! Bildurtu eguin ninçan, beste munduetaco gauça bat icusi baneu leguez. Bai, edertasunac badaroa beragaz guiçonac concortuteco indar escutucoren bat. Ni beinic bein Rictrudisen iazquera, esaquera, ibilera eta beguiradeac concortuta itchi nituan. Dana çan ain... ain... ez daquit nic celan esan bere, barrubarruan goçotasun andi bat emoten ebana. Ez ian, ez edan, ez berotu, ez inori iaramonic eguin; cocolotuta, gatzabaguetuta, içututa, lotsatuta, Rictrudiseri beguiratzea baino besteric ez neban eguiten. Gau guztian itz bi era onean ez nituan esan. cer igaroten iatan danac igarri eusten. Ez gaur beste iaquin içan baneu, mila...! . Ez dot gueiago, orduan baicen ondo, neure aurrean bilatu, amaica bidar Mendiolaco aldean ibili naz baina. Beti Arnoldo, beti andre Lucia, beti arpegui iluna, beti tchoria gordeta, eta azquenean ateac itchi. Eta ori neuri bacarric, bada edonoiz dagoz Mendiolaco ateac çabalic, edoceinec

arquituten dau etche atan abegui ona: erbestecoac, eta euscaldunac ez diranac bere bai. cristinauac dirala eta ez dirala. Badabil or cristinauon elicetaco nagusi bat, Amando edo dana-dalacoa... Uum! Igarten badot nic i... Begui bietaraino bete bete eguinda nago guero... Gau atan orratino asco eguin neiquean neure alde, neure gain egon baninz. cristinauac eguiten daben Aitearen edo curutze ori bere ez neban eguin maia bedeincatutean. Ez nequian eta! Orduan igarri eusten eta itandu bere bai cein etchetacoa ninçan. Baina, cer dauca cer icusiric siniste bat edo beste euquiteac guiçonac gueiago edo guitchiago balio içateco? Gainera, ez dot nic sinisten ez dodan gauçaric esan gura, eta ez dot esango bere. Eta certaraco? Ibili eta ibili gauçac escura badatoz. ceinec esango eustan niri atzo goicean, guiçonen usteac ecin orapilotuta nembilenean, Rictrudisen gogoan nengoala, eta berac biralduco eustala morroia, beragaitic cerbait eguin nai badot esatera? cerbait eguin! Bai, Rictrudis maitea, Rictrudis gurgarria, bai: nai doçun guztia eguingo dot çugaitic: auspeztuco natchaçu, umilduco natchatzu eta... Ez da guero edocelangoa bart arratsean çure Aitac emon eustan çartadea. Eta alan bere ez ninçan aserratu... campotic, barruan barrucoac içan arren. Au bere badoc ba ipuina: neuc gura dot gudea eta neuc ez dot gura. Eta ez da içango gudaric, danençaco beinçat. Ecin bada, Rictrudisec nai içan ecic! Baina bai batzuençat. Nigaz aurrez aurre iarri çan guiçonchu orrec, ni bici naçan artean içango dau arerioa eta gudaraco bidea. Icusico dogu alcar. Bera be, eguia esateco, ez da motel itchuracoa; baina, tchimistac ez baituc! icusico dogu ceinec lenago lurpera ioan bear daben. Goitic eta betic, aurretic eta atzetic, gabaz eta egunaz, nire gueciaren bildur içan leiteque. Eta biotzera ioango da guero, biotzera çucen-çucen. Aupa! cer poça nirea gorputz ilac oso-osoric lurra ioten dabenean, bere burua arcaitzen baten contra çatituten iacola! Bene-benetan dala bai mendeca osoa Iaungoicoen atseguintasuna. Prancotarracaz daucadaçan eztabaidac erabaguiteco neu naçala naicoa esan deutsat Arnoldori. Baita içan bere. Baina lagunic bear baneu, erbestetarren contra cerbait eguin bear dan guztian idoroco dot Diego Etchalar neure alde. Eta lagunac edocetaraco bear içaten dira. Rictrudisen barriac iaquiteco ostera, or daucat Lope Nagui. A ce morroitchoa Mendiolaco Iaureguian daucaçuen ori! Neu nagusi içaten banaz a... Onetan eta orretan eten iacoçan Portuni, goiçalderunz, bere gogamen guztiac, guelditu çan bertan bera aoa çabalic, itchi cituan beguiac, eta iarri çan çurrungaca, çurrungaca, etche atan lotan egoçan beste batzuei soinuan laguncen: baina irudimen eta adinac ez euquen lotaraco guraric, eta gorputza çabal çabal eceren ardura baric egoan bitartean, aci ciran euren aldetic lengo gogamenacaz aria lotu naian. Portun amesetan egoan. Mendiolaco nagusi bera çala irudituten iacon: il cirala, ez equian noiz eta celan, andre Lucia eta Arnoldo. Rictrudis etcheco andre on on bat çan. Aitorren egunetaco bicitzea eguiten eben. Abere asco euqueçan: artalde andiac. A, ce artaldeac! celaiac bete-betean, eta mendi egaletan gora eta gora, gailurretaraino, bata besteari bulçaca eta bee-ca danac. Bee eta bee eta beee: gueieguia çan. Eta esnea? cembat esne! Arçainac becarren esnea, lurrezco eta burdinazco oncietan, gainezca cipli-çapla bidean boteaz. Bera be, Portun, esnez bete eben, becoquiraino. Bai, becoquia bustita eucan, esnez... Esnez? Odola çan eta! Odola, bai, prancotarrac emondaco çartaldeac atera eutsana. Prancotarrac! Baina, ceinçuc ciran prancotarrac? Ecin asmau! An, urrun, urrun, cer edo cer. Edocetara bere anchinaco gauçaren bat, egoquida guitchicoa... Rictrudis... Aitor... mendia... lainoa... guiçonac borroca... cer guiçon guero? Ardiac ciran eta. Ez euquen bear aina lecuric, asco ciran, guztiz asco: batzuc itota egoçan, eta, bera, Portun, danen erdian ioteco çorian egoan, eta ito bear eban, ito bear eban!.. Ocimbelzco seme nagusia larri-larri esnatu çan, icerdi patzetan, eta estalquiac idunetic biran estu-estu cituala: egon çan pisca batean ganorabaga, etorri çan bere conortera laster, eta iagui çan bereala. Leio çulora gaztaina andien itchuraco beguiacaz urten ebanean, mendiraco bide ciorretic gora guiçon-soca luce bat icusi eban. Ocimbelcetic euren etcheetara eioaçan azquenenco gudariac ciran.

—Ez da ardura —esan eban Portunec— ez da ardura; etorrico iat niri ondino garai obea. __________ V guiçoN ARROtza Esan ditudan guertaerac igaro ciranetic urrengo egunean, Aitz-barrengo eliz-ondoan Portunegaz aserratu çan guiçona Amando apezpicoagaz izquetan egoan, anchinetaco lagun bat leguez. cein çan baina guiçon ori? Adalbaldo duquea, done Jertrudisen loba ona, prancotarren erreguetcheco semea, Sijeberto eta Ernulfo condeen eta Alando Reims-co Lenapezpicoaren anaia. guiçon iaquinsua çan Adabaldo au, guztiz aberatsa, Iesucristoren legue çalea eta onoidade andiacaz apaindua. —çu cinan beraz —cirautzan Amandoc, irri-barre amutsuagaz, euren izcunçan— çu cinan Aitz-barrenengo burrucalaria. Ez nequian nic, Adabaldo, ez nequian. —Burrucalaria erazquiro ez iauna. —Ez, badaquit: ori olguetaco esatea baino ez da. Iatorri onecoa çara, eta çuc, ceurez, burrucaraco bideric ez doçu emongo; baina inor aurrean iarten baiatzu eta ceure sinisteari icututen badeutse. —Bai, iauna, bada; oriche da ni gueien gueien berotu nituana. —celan içango çan ipuin ori? —celan içango çan? Erreguec bialdu nau cereguincho bategaz Euscal-Errico marra edo muguetaraino, eta orain, Iaungoicoari esquerrac, baquetan gagoçalaco, eta baque eretian euscaldunac guiçon onac dirala daquitalaco, ceuri agur bat eguitea otu iatan, emengo Eliçatchoac bide batez icusiaz. Asmo onetan, baninoian lengo batean Aitz-barrenengo Eliçara, arrencho bat eguin ondorean ceu nun ete cembilçan ango Eliz-guiçonari itaunceco usteagaz. Eliça aurreco emparança edo celai batean guiçon talde andi bat bilatu neban indar neurquetan burdin luce bat iaurtica, batac orain eta besteac guero, eta danen artetic igaro ninçan egun onac emonez eta guztiac erançun eusten; baina norbaitec itandu ebanean: «cein da çaldun ori?» beste batec erançun eban, neuc garbiro ençuten nebala: «ez doçu eçagututen: prancotar lapur bat». Ez neban iaramonic eguin, cerren bat batera gogoratu iataçan gutarrac euscaldunai eguindaco lur-ostute eta beste dongaqueriac, eta alderen batetic eguia cinoala neritchon. Baina onetan ençun neban lapurra esan eustanac berac ciarduala esaten: «Eta Eliçara doia guero bera, Eliçara astegun buru çurian. Esaten dot bada nic guçurtiac dirala prancotarrac eta guçurra euren sinistea». Orduan biurtu ninchacon, eta bapere aserre baric eta euscaldun fede gaiztocoaren biotza Iesusençat irabazteco gogoagaz, erançun neutsan: «guiçona, beguiratuiçu cer esaten doçun: nire sinistea eta çuen artean ascoc daucaçuena, ez da guçurrezcoa: Iesucristo da Iaungoico eguiazco bacarra...» Ez eustan itchi neure esana amaituten. Escu artean eucan burdin maquilea gora iasota, etorri iatan aurreco aldera deadarca: «cer beguiratuiçu guero? cein çara çu emen niri esondeac emoteco? çure sinistea eta çure guiçacoena guçurra dala dinotsut, guçurra Iesucristo eta guçurtoquiac çuen Eliçac». Asi guinan ez-bai, ez-baian, berotu guinan, eta... baina ez çan ecer içan: eldu euscuen batari eta besteari eta orretan amaitu çan dana. —Baina io eguin ei cenduan bada? —Io edo, ez daquit bada nic, berotasun atan... —Eta aztu iatzu? Ez daucaçu gorrotoric? —Aztu dinoçu? Berealache, iauna, berealache. Naibague bat badaucat nic ordutic ona! Bear bada, bigunago itz eguin baneutsa nic guiçon ari, bere biotza Iaungoicoarençat irabacico neban edo ipinico neban irabazteco bidean. Eta orain, neure erruz, neure gorrotoan egongo da, eta neure Iaungoicoaren gorrotoan bere bai. Aita cerucoari, orduco nire arrotasuna parcatu daidala eta icutu daiola Portun orri bere biotzean. —Ondo da ori, adisquidea, ondo da. Lan andiac daucaguz emen Iesusen icasteguico semeoc, eta Euscal-Erri guztia Iaunaren sinismenera ecarri artean, lan eguin bear dogu gogotic. Orretara etorri naz ni ona, Adabaldo, eta iaquin nai neuque çuc...

Aidean guelditu iacon Amandori mina, esatera eioanari azquenic emon baga. Atari aldean norbait olesca egoan. Iagui çan, «aurrera dana-dalacoa», esanaz, eta tipi tapa, tipi tapa igon cituen betic goraco mailac, eta apezpicoa eta bere laguna egoçan toquiraino sartu ciran Arnoldo eta bere alaba Rictrudis. —Ordu onean etorriac içan çaitecela —esan eutsan Amandoc, ordu onean neure adisquidetchoac. —Baina, iauna, —erançun eban Arnoldoc— campotarragaz çagoz ceu eta beste ordu baten etorrico gara. —Ez, ez, Arnoldo —dirautsa apezpicoac, emen dagoan campotarra ceuec eçagutu bear doçuena da, eta iarri çaitece aulqui orretan. Eçarri ciran, an egoamb guiçon arrotzari cearca edo alboquera beguira, beguiacaz guero Amandori cein edo nongoa çan itanduten eutsela. Beste onembeste eguin eban Adalbaldoc. Ez eban itcharo bear andiric içan danac bere. —Au da —asi çan esaten Amando, esquerreco escua erbestecoaganonz iasota— Adabaldo cuquea, Aitz-barrenen Portunegaz aserratu çan prancotarra. —Au? —erançun eben Arnoldoc eta Rictrudisec, biac batera, beguiac Adalbaldoganonz botaten ebeçala. —Auche berau. Aspaldietaco neure adisquidea da, cristinau bene-benetacoa. Neu icustera etorri da, oindino ordu bete ez dala, eta orainche neiocon esaten Euscal-Errian cetan nabilen, eta celan gura neuquean biotz oneco guiçon guztien laguntasuna Iesusen artaldera etchadi guztiac ecarteco. —Nai neuque iaquin, duque iauna —iarraitu eban Adalbaldori arpegui alaiagaz beguira— çuc lagunduco deustaçun edo ez. —Iauna, cer esanic ez dago: nic gauça orretan neure indar guztiacaz lagunduco deutsut —esan eban duqueac. Eta au erançutean Rictrudiseri beguira egoan, eta Rictrudisec eracutsi eutsan beguiacaz bere oniritzia. Arnoldo berutz beguira egoan, bere gogarteacaz gogaquetan. —Baina beste ipuin bat dago emen. Orretaraco baquea bear dogu, luçaroraco baquea. —Nire aldetic, iauna, beticoa içango da. ez naz ni guda çalea: —eta au barriro Rictrudiseri beguira egoala esaten eban— guda batec bere atzetic dacarz, lagunçailetzat leguez, nequeac, goseac, aserreac, gorrotoac, currucac, negarrac eta odol-errecac; eta nic, alcarrenganaco maitetasuna, cer iana, iaquimbidea eta biotz barruco atseguintasuna gura nituque erri guztietan. Rictrudisec, bere burua pisca bat bi bidar macurtuaz, eracutsi eutsan bere baimena arrotzari. Eta arrotzac, baimen orrec indartu baleu leguez, iarraitu eban bereala: —Nire escuetan balego, gure artean baquea beticoa içan dedin euscaldunai emongo neusquioez indarrean malmuzcau eta quendu iacoeçan lurrac; itchico neusquioe bustarri baga, beren legue eta ecanduacaz gura daben eran bici daitecen, eta euren adisquide eguingo nitzeteque, mundu guztiaren adisquide eguingo nitzatequean guisara. Arnoldoc iaso eban bere burua, eta erbestecoari beguiratu eutsan, esaten ebana cindua ete çan edo ez eçagutu naian. Adalbaldoc igarri eutsan euscaldunari cer iaquin gura eban, eta aguertu cituan gueiago eta obeto bere barruco bidadi edo sentierac era onetan: —Ez dot nic uste errien çoriona andi içatetic datorrenic, eta bai onac içatetic: eguin daiguçan onac, eta çorionecoac içango dira: sortu daigun biotzetan batac besteaganaco maitetasuna, eta maquilac, arriac, aizcorac eta gueciac bere cauz escuetatic iausico iacuez guiçon guztiai. Danoc daquigu gaiztoqueri guztien iatorria non dagon: Iesusen legue bigun goçoagaz astutean, ceruari gure betico çoriontasun guztien gordelecutzat ez beguiratzean. guiçon danac gura dabe euren biotzac escatzen deutsen goçamena, eta ceruagaz aztuta bici badira, lurrari euren bicilecu bacarra leguez beguiratuten badeutse, Iaungoicoaren aguinduacaz aztuta badagoz, ez dabe beste emparauen arduraric euquico; bacotchac bere goçotasunen gose-egarria bete naico dau, al daben bideric, beste anai, lagun eta auçocoai beastun mingotchac irunci eraguiten deutseçan edo ez beguiratu baric. «Ibili nadin neu ondo, —esango dabe euren colcoraco— bete daidala neuc beste guztiac baino andiago içateco daucatan gogo beroa, eta nire auçoco anaiac ondamuz urtu deitecela nire escubide eta aliçateac

icusiric: emon daiuedan nic neure grina guztiai eurac deadarca escatzen deusten betecadea, eta ondatu beitez, gura badabe, nire gueide edo lagun urcoac». Orregaitic saiatu bear dogu Iaungoicoaren bildur donea eracusten ceru goietan itcharoten daucagun ondo-içatea gogoratuten, eta norberaganaco daucagun maitetasun oquer eta gueieguizcoa guiçonen biotzetatic tutarrez quencen. Olan içango dira errien aguintariac errien guraso; mendecoac, seme on maitaleac; eta cristandade guztia etchadi çabal maitagarri bat. Adalbaldoc iardunean ciarduan bitartean, Rictrudis mirarituta leguez egoan, Amando poçarren, eta Mendiolaco iauna cerbait esan naian egoera on bat bilatu ecinic. Prancotarra isildu çanean, apezpicoac esan eutsan: —Ederto itz eguin doçu, Adalbaldo: neuc bere gueiagoric ez neban esango. Eta Arnoldoc: —Bai, ederto esana dago; baina parcatu bear deustaçu, adisquidea, gogoratuten badeutsut çure erritarrac ez dabela olango eracutsiric burutan artu, nire gomutan beinçat. —Eguia dinoçu, euscaldun çarra, eta neuc daucat inoc baino naibague andiagoa, prancotarra naçan aldetic, nire erritar aguintari asco andi içannaiac itsutu ditualaco. Ez dot gura eurac gaitic arpeguiric atera, eta autortu bearrean nago, aspalditchoan eurac içan dirala baquearen arerioric gogorrenac emen inguruetan. Euscaldunac ez ciran asico gure contra gutarrac baquean itchi baleutse euren mendietan. —Icusten dot, arrotza, bacotchari berea emoten daquiçula, eta mingarria da çure erritar guztiac çure eritchicoac ez içatea. Euscaldunari baquean izten baiaco bere basetche eta tchabolatchoetan, poz-pocic bici da bere lur, soro, baso, bei, ardi, aunz eta beorrai beguira. Ez iaco inoiz bururatuten beste lur bat guraritu bear dabela, edo beste erri batean obeto bicico litzetequeala, bada beretzat euscaldun lurra baino lur oberic ez dago. Adisquide onac dituçu, eta edocein estutasunetan il arteraino lagunduco leusquiçue euscaldunoc. Ez dira gudaçaleac, eta, alan bere, gudetan icusi ceinquez Anibaltarracaz, aurren aurrenengo beti, edurrez estaldurico mendi Apeninos da Alpes deritchenetic cear, mundu guztiari açurretarainoco icarea sartuaz. Ez deutse, eurençat, arra bat lur ostuco inori; baina Euscal-Erriac daucaçan muguetatic barrura badator inor cematuaz edo cerbait quenceco asmoetan, naiz eta içan munduaren iaubea, iarquico iacoz aurrez aurre euscaldun guztiac, aitarren seme, morroi eta nagusi, Ama eta alaba; leoi biurtuco dira danac, eta euren iaiotetchean arrotz-etsaiaren oina sartu baino lenago, banan banan atari ondoan ilotzic gueldituco dira, arrotzaren contra esatera ioiaçan azquenengo apaldiz edo biraoa orz estutuen artean gueldituten iacoela. Olangoac dira euscaldunac; esan daidan obeto, olangoac gara: onean onac, tcharrean oquerrenac; gueure gogaquidan, abere batzuen guisara, edo odolean, biotzean edo ariman edo numbaiten leinarguitasun eguiazcoa darabilgunac. (Ez dot esaten pamparroiqueriz, eguia dalaco baino, eta eguia bein-bere ez dot arroqueritzat artu). Olangoac gara: guiçonari laguntasuna emotean goçamena bilatu oi daroagunac, eta bide batez edo era berean, erbestecoren batzuc gaiztaqueriren bat eguin edo biotza celambait çauritu badeuscue, atzerritarrençat Ernioco atchac baino gogorragoco guiçonac. Besteric aitatu bearric ez daucat: emen nago neu, neure semien eriotza negargarria igaroco urteetan aztu ecin dotana. Iesusen sinismenecoa naçanari esquerrac: sinismen orrec ipinten dau nire biotzean ezti pisca bat, guero neure semeacaz bat eguingo nazchala eracutsiric; sinismen orrec aguincen deust neure areriua maitetuteco, eta maitetuten dot, ustez; baina beti daucat min neure biotzaren erdi-erdian. Eta nic ondo icasten ez dotan gaucea auche da: ez daucat gorrotoric onençat edo orrençat, esateco, eta alanda guztiz bere prancotarracaz gudetan ibilteco amorratzen egon içan naz neure bicitza guztian. Arnoldoren iarduna, lenengo arreta andiagaz aitu eben beragaz egoçanac; guerora, erruquiz beteric. Amaitu ebanean, dirautsa duqueac: —Biotz andicoa çara, euscalduna, eta Euscal-Erria erri andi bat. Benebenetan da mingarria çuec ondo eçagutuac ez içatea. Eta Amandoc, berac gogamen guztiac eucaçan gauçara berbaldia eroanaz, itandu eban: —Baina ez doçue orain prancotarren contra gudaric asico? cetan guelditu cinan Ocimbelcen?

—ceuregana oriche esatera etorri natchatzu, iauna. Neure alabatchu onec bialdu eustan mandatari bat, ceure icenean, Aitz-barrenen cer iaço çan esaten eustala; eta iaquin nebaneco eta Uberoren eritchi ona iarraituaz, prancotarrai baquean iztea erabagui guenduan. —Iaungoicoac bedeincatu çaiçala, Arnoldo.,. —Eta ez bacarric ori. Norbait, Portunec belarriac berotuta, bide tcharretatic aurrera asi ez ceitean, batzarrean batu ciranei esan neutsen, ez nebala nic, oraingoan, prancotarren contra arri bat iaurtico, eta gudabarrian asten ciran euscaldunei begui tcharracaz beguiratuco neutsela, cerren Portunec, cristinau bici eta il nai guenduan guztioc iraindu guenduçan Aitz-barrenen. —Iaun cerucoac saritu çaiçala, Arnoldo —Arnoldo çaldun leinarguia —esan eutsan Adalbaldoc— itchi bear deustaçu neure besoetan estutu çaidaçan. —Prancotarren besoetan ez naz egundo egon, baina, ez çara çu besteac langoa: çulango guiçonacaz adisquide içan nai dot: erdu ona. Iagui ciran biac besoac çabalic, eta bata bestearen contra estutu eben alcar, Amando eta Rictrudis pocezco malcoac ecin gorderic egoçan bitartean! ce laurca ederra! guiçon biçarçuri aimbeste urtecoa, arraçaric çarrenetacoaren aurqueztaria, bere egun luceac prancotarracaz gudetan igaro cituana, prancotarrac ildaco mutil eder maite bire gurasoa, prancotar gazte baten besoetan, biac sinismen batecoac eta itcharopen batecoac ciralaco! Eta orain gogoratuten iat, esan baric nengoala, Adalbaldo guiçon gazte eta guztizco ederra çala. Oguetamarrembat urte inguru euquico cituan; andia çan, baina ez lodia; ardatze baino lerdenagoa; ule gorrizca eta begui urdin argui eta bicien iaubea; eta eute bigun ondo eguinacaz iancia egoan. —O! —cinoan Amandoc— Iaungoicoac ecarri çaitue gaur alcar icusi eta eçagutu daiçuen. Bioc içango çare nire lagunçaileac emendic aurrerancean, guiçon guztiac bear daben bata-besteaganaco maitetasuna eracusten. urteetan nabil arimen bila, alderdi guztietan gomutaratuaz cristoren esana: hoc est praeceptum meum ut diligatis invicen: au da nire esonde eta aguindua, au da beste eguinquiçun guztien sustraia: maitetu eguiçue alcar. Maitetasunean eçagutuco gaitue guiçonac Iesusen icasleac garean edo ez. Eta inor badago erançuten deustanic maitetuten dituala aide, adisquide eta erritarrac, baina ez etsaiac, esaten deutset barriro: ez da ori naicoa, ori edoceinec eguiten daquiana da, orretan irabaciric ez dago, arerioac maitetu bear dituçue Iaungoicoaren icenean, Iaungoicoagaitic, diliguite inimicos vestros; bada ori da, Done Gregorioc dirauscunez, maitetasun eguiazcoa. Eracuste çacona da au, ez da danençat equersituten erraça, biotzaren erdian, Arnoldorenean leguez, çauri çarrac dagoçanean; baina aimbat oncai gueiagocoac içango çare. Lagunçat çaucadaz bioc gaurtic aurrera, orain artean baino bere lagun obetzat, eta bat orrec be aldeco urietan, eta beste orrec baso basterreco tchabola eta mendi gailurreco etchetchoetan, esan bear doçue ceruco oiarçun goço batzuen ancera: diliguite inimicos vestros! —Baina, iauna, Euscal-Erriac ostu iacoçan lurrac escatuteco araudea galduten ez dabela. —Euscal-Erriac ecer galcen ez dabela. Iaungoicoaren leguea çucen-çucena da, eta bacotchari berea emoteco aguincen dau. A! Maitetasuna sarcen bada biotzetan, bereac eta gueiago emongo iacoz auçocoari, gogo guztiagaz. —Bada orduan, neu içango naz lenengo pracotarrençat maitetasuna eracusten, arima barruan daucadaçan atsecabe guztiac itota. Gaizquiesalen batec esango dau ez naçala ni euscaldun ona, eta au samintasun barri bat içango da niretzat, bene-benetacoa guero! besteren batec çoratu eguin iatala adieraçoten emongo dau; baina ez da ardura, gure legueac aguincen daben ezquero. Amando iauna, lagunduco deutsut orain artean baino gueiago eta obeto. —Baita neuc bere, nire itundari on eta anchinacoa —dino Adalbaldoc—. Maitetuten ditut guiçon guztiac, eta eracutsico dot neureen artean, cein maitagarriac diran nic eçagutu ditudan euscaldunac. —Eta Aitz-barrenean iraindu cenduçana bere maitetuco doçu? —Baita ondo. cergaitic ez?

—Eta çugaz aztuta guengoçan, Rictrudis —iarraitu eban Abandoc, beste aldera birata, gueroago eta ugariago etorcoçan malcoac gorde nairic—. cer dirauscuçu, alabatchoa? —Nic, iauna, besteac beste. Aspaldian eçagututen noçu, eta badaquiçu guiçon guztiac alcar maitatuteagaitic, poz-pocic neure odol guztian emongo neuqueana. Adalbaldoc, Rictrudisen aotic berba onec ençutean, lenengoan baino biciago, çaconango eta maitaroago beguiratu eutsan nescatileari; eta oni prancotarraren beguiradea icusi ebanean, larrosa gorrien ederrac urten eutsen matraila gainetara. —Benetan? —esan eutsan bere Aitac. —Ain benetan ece —erançun eban alabeac, bera beguira eta escuacaz cer eguin ez equiala— prancotarrac eta gu adisquide içateagaitic onche emongo neuque neure bvicitzea. —Eta ceinec emoten deutsu gurari sutsu tchalogarri ori? —ceinec? Iaungoicoac. —Andiac dira Iaunaren gauçac —esan eban Amandoc, bere malcoac gorde baric. —Andiac dira euscaldunac, gueitu eban Adalbaldoc! Arnoldoc ez eban ecer esan gueiago. inoren malcoac icusi cituanean, bereac aguertuco ete ciran bildurrez, danei erdi-agur eguinda, abiau çan etcherunz, bere alabea alboan eroiala. Andic laster urten eban Adalbaldoc bere Amandoren etchetic, an egon ciran Aita-alabac ceinçuc ciran ondo iaquinda guero. Arnoldo çan, apezpicoaren esanez, guiçon burutsu, on eta euscaldunen artean escubide andicoa; Rictrudis euscal mendietaco ainguerua. Eta aingueru onen irudia bere biotzaren erdian eroian duqueac, bacartadean gurtuteco asmoagaz, ia ia sinisturic ainguerua çala eçagutu eban euscaldun emacumea, eta aingueruen artean ederrenetacoa. Rictrudisec, bere aldetic, gogoan eruan eban duquea, esanaz bere artean, barru-barruan, eta ichil-ichilic: oriche bai dala guiçon bat ona... eta ederra! __________ VI BIDEZ-BIDE Ona içango da iracurleari esatea, orain artean paperean ipinten ditudan gauça danac udabarrian guertaricoac dirala. Seireun eta oguetamaçorci-garrengo Maiatzac egun batzuc eucaçan ondino. cerua garbi eta ederra aguiri çan; sasi-masustac loratan egoçan, garauren bat gorrizcatuten asiricoa eracutsiaz; loratan sagar-çugatzac, bedarrez ondo ianciric muno eta celaiac; bedar artean çuri, ori, eta gorri, mueta ascotaco lora tchiqui eta andiac, eta mailuqui bat edo beste; sasitic sagastira eta adarric adar, egaca, gasupaca, tchio-tchio bigunetan, tchori bizcor urduriac; mendi gailurretan beorrac; egaletan, artaldeac eta bei batzuec, eguzqui epela artuaz bedar ianean. Baso itzalean mica çarren currisca garratzac ençuten ciran. Baoian, baoian Adalbaldo, gaur Olabaratze esaten iacon erritic cear, bide cior batetic bera, Urotz escumatarunz eta Ustaritz-co basoac esquerretara itchita. Ez eutsan duqueac eceri iaramonic eguiten. Ondoan, nastean, lainotan leguez gueldituten iacoçan icusten ciran gauça danac: beste içate bat eucan gogoan, aguiri ez çan içate bedeincagarri bat, euscal mendietaco ainguerua. Osteranceco gauça guztiac aingueruaren edergarriac, erçac, barrenac eta egalac ciran. Baoian, baoian tapa-tapa gure prancotarra, Amespetsutic berutz etorren errecatcho batec bidea ebaguita itchi eutsanean. Asi çan alde batera eta bestera beguira, errecatchoa nondic ondoen igaroco eteban iaquin nairic, eta orduan icusi eban, esquer aldean, inchaur-çugatz azpian iarrita, narruzco çorro bat aurrean, eta cecaleagaz eguindaco oguia eta cecin egosia escuetan eucaçala, guiçon mots, narras, trasquil, motroilo, ipurlodi bat. —Aisquidea —deitu eutsan Adalbaldoc— ondo al noa cambo aldera? —Bai —erançun eban besteac, cirquinic eguin baga, eta copau batean lau onça ogui balz aoan sartuaz. —Eta ez al da emen çubiric erreca onen gainean?

—Or goragotchoan bilatuco doçu. Adalbaldoc icusi ebanean guiçona ain çabar eta desbeguiratua, itandu eutsan, cein çan iaquiteco gogoagaz: —cetan çagoz ceu emen? —Beiçain. —Nongoa çara ba? —Mendiolaco morroia. —Mendiolacoa? Arnoldorena? —Bai. —Eta Rictrudisena? —Baita. —Etchera çoacenean, bada, emon eiqueoçuez neure icenean goranciac, eta Rictrudisi esaioçu ez naçala beragaz aztuco. Lopec, bada Lope Nagui çan beiçaina, baietz erançun eutsan buruagaz: aoa bete-betean eucan cecinaz eta oguiz. Ioan çan Adalbaldo bere bidean, eta Lope, bere mandchubea amaituta errecan dchangada bat ur edan ebanean, etzin çan cilbotaz gora, çan aina luce, çorroaren gainean burua ipinita. Baina ez eban era orretan egon andiric eguin. Aguertu çan laster, prancotarrac ecarri eban bidetic bertatic, euscaldun gazte azcar bat, sendocotea, beguirada gogorrecoa, aguintari itchuraduna. gueci, aizcora eta eiceraco tresna guztiacaz etorren. guelditu çan pisca baten Loperi beguira, eta cein çan eçagutu ebanean. —Aup! —deitu eutsan. Iaso eban burua Lopec aupadea ençun ebanean, egon çan pisca baten beguira eta ecer icusi ecinic, arguiari beguiac ondo ipini ecin eutsaçalaco, eta eçagutu eban cein çan deitzailea. —çu bere emetic, Portun? —erançun eban beiçainac. —Bai, eta eu icustera. —Ni icustera bai —esan eban morroiac barre ancean— Mendiolaco alaba bacarra baninz, ez dot esaten baina... —Eta cergaitic ez eu icustera? noicean bein adisquideac icustea bere otute iat niri. Onetan eldu çan Portun Lopeganaino, eçarri iacon alboan, atera eban curcubita-açalagaz eguindaco onci bat, eta emon eutsan Loperi, esanaz: —Artuic eta edan eic beinçat ardaoa. —Mila aingueru ederrac! Ez dator orainche tcharto tcharto ardaoa —esanda, oratu eutsan Lopec escu baicaz onciari, eta dchanga, dchanga, dchanga, sartu eban urdailera orain pitcherdi esango guenduequean aina bai. —Baina, mutil, eçadi ito, çasquel ori. —Ito, dinoçu, ito —cinoan Lopec, arnasa andi bat artuaz, ezpanetatic curcubitoncia quendu eutsanean— etchat ez niri ardaotan ito bearric guertauco. —A! Sabelonci astoa! guiçonac, edançalea içan arren, ito eguin bear al ioc ba ardaotan? —Esaquera bat da ori, iauna; baina beste toqui baten itotecotan, obea da ardaotan itotea. —Beti ago i ardao edo sagardao-egarrian. Ez al deuec etchean nai aina emoten? —Nai aina! Nai aina! Ez da urric emon bere. Eta arritutecoa eta mingarria da guero au guero. Beste morroi guztiai neurri baric emoten iaque edaria. Mendiolaco iaureguian: neurri bacarric neurtuta. cer deitchoçu? —Moscortu eguingo az eta... —Moscortu! Izten al dabe ba moscortuten ba? Upalateguira sarcen bere ez deuste izten da. Eta tcharren tcharrena etcheco andre gaztea da. —cein? Rictrudis? —Rictrudis. —Tchotcho guero, beguiraiquec guero cer esaten docan. Beste bein ençuten beustat Rictrudis tcharra dala, sustraietatic ateraco uat eure min luceori. —Baina, ez çaite aserratu, iauna. nic esan nai nebana da iardulea dala gure etcheco andratchoa. Ardaoa gueieguian ez dala ona, bera urçalea da eta,

arimearençat caltegarria dala, guiçontasuna galduten dotala, au dala, ori dala, neure onagaitic esaten deustala, eraguin beti. —Bai eta ondo eraguina. Ilango buru gogorrecoari, eraguin eta erabili eguinda bere, etchacue berealangoan sartuten eguia. Ic beinçat ez doc ondino icasi neurrian edaten, ençun-alac ençunda bere. —Neurria celangoa dan. Nic neure gogoagaz neurtuten dot eta. —Eta ire gogoa bein berez ase. Baina neuc aseco auat, neuri gauça batzuetan lagunduten badeustac. —Lagundu, iauna? Bai, bai, bai. Lan andi andia ez bada... çu niretzat beti cian çara emoilea eta ni emoileen alde nago betil. —Lanic baperez, alperra. Mendiolaco barriac neuri noicean bein ecartea, eta neureac, bear bada, Rictrudisi eroatea. —Ori baicen ez bada... &&& —Oriche bacarric. Eta guero ardaoa edop sagardaoa edo nai docana ugari, cerbait eguiten deustacan bacotchean. —Tchimista-tchimistea! Olangoac dira guiçonac, olangoac. Portun, aguindu eidaçu niri edocer gauça; gorputz eta arima naz ceurea. —Lenengo eguin bear deustacana da, etchera oanean, goranrciac emon Rictrudisi, eta icusi ondo celango arpeguia ipinten daben berac. —Oriche berori esan deust bere batec bere: Arnoldo eta bere alabeari goranciac emoteco. —Beste batec? ceinec? —Ez daquit nic bere icenic; prancotar guiçon eder bat çan. —Prancotarra! Non bilatu doc? —Emenche cear ioan da. Baina cergaitic ipinten doçu ain arpegui aserrea? —Nora ioan da? —cambo aldera ondo ete doan itandu deust. —Noiz çan ori? —Ez daquit bada nic. Orain ordu bete inguru edo... —Arraio, arraio, arraio ciquina! —Baina cer iaço iatzu...? —Nondic etorren? —Iangoicoac badaqui. Azcaindic edo, Ucelaitic edo, Saratic edo: bide onec toqui ascotara ioten dau eta. Bear bada Mendiolatic? Baina ez, Mendiolacoençat escumunac emon destaçanean, beste toquiren batetic etorrico çan. —Ederra çala dinoc? —Ederra? guiçon guitchic bardinduco daben guiçacoa. ceu baino piscaren bat andiagoa, açal garbi çuriduna, cerua baicen ederrac diran begui ederren iaubea. —celango biçarra eucan? —Biçarra gorrizca samarra, ondo orraztua. —Tchimista gorria! Bera balitz! —cein, iauna? —Lope, eidac ic esandacoa, eta etchac damutuco. Ocimbelcen badira guero bildotch onac bere. —Bai, iauna, badaquit... eta guztiz çalea naz. Iagui çan Portun lurretic. —Non icusico gara biar —itandu eutsan Loperi. —Biar bere, iauna, emen edo. Ni ez naz soroetan lan eguiteco osasun onecoa bere eta, gogotsu-gogotsua bere ez da, mendira bialduten nabe gueienetan. Artu eban Portunec Adalbaldoc eroan eban bidea bera, baina lau oincada eguin baino lenago biurtu çan Lopeaganonz, eta esan eutsan: —Emon guero Rictrudiseri prancotarraren escumunac eta ençun ondo cer esaten daben. —Bai, iauna, bai, eta, içango al dogu biar ardaoric? —Ecarrico deustat coc eguin arte edateco aina. —A! ce ona çaran! Emen egongo naz ni egunetic laster. —Or egongo az i bai, moscorrondo baldres ori —cinuan Portunec beretzat, bere bideari itchi baga. eta beste gogamen bategaz oincadac çolituta, aopean esan eban: ai bera balitz, eta atchituco baneu!

Lopec ostera, barriro etzin baino lenago, baciarduan bere artean: «euretzat iaoc, Ocimbelz, or aurrean ioan docana: bizcorra ez baçan bera! Motza eta gauçac esango ditue nigaitic baina, eçagututen dot nic cein cer dan eta cetan dabilen». __________ Vi EUScAL-ETchEA Gure egunetaco euscaldun cengle eta pimporte asco ezlitzetequez guztiz erara bicico Mendiola çan lango iauregui batean. Arri maila bi igonda sarten çan etchez campotic ango sucaldera. Andia çan, baina que-çulo baten azpian egoan dana. Alderdi guztiac queiac ondo balcituta eucaçan, diz-diz eguiteraino. Ormaalde batean egoan iosita, eta bertan tolosturic, iatorduraco anca baten gainean ipinten çan ichilura andi bat, gauça ona, batez bere neguraco; ichilur orren ondoan çotzez, ciriz edo taquetez betericaco argui-mutil luce bat; eta or eta emen, burdinazco topin eta galdara lurrezco lapico, pedarra eta tchanguilac; oezco gambela, tchali eta caicuac; eta beste preminazco tresna batzuc ormetan eseguita. Euscaldunac euren bicitzea sucaldean Ezcaratzean) eguin oi eben. Sucaldean içaten ciran iostaldi edo olgueta guztiac, sucaldean esaten ciran ipuinac eta Aitorren egunetaco condaira eguiazcoac, sucaldean iarten ciran, çurezco aulqui batzuetamb, çar eta gazte, nagusi eta morroiac batera, anaitasun iaungoicozcoan, danac onci batetic iateco asmoetan, çurezco edo oguizco coilara banagaz. Udaco egunetan, lotara baino lenchuago, atari aldean egoten ciran contu contari. Baina egoçan lecuan egoçala, eçagun içaten çan Mendiolan nagusietchecoandrac ceinçuc ciran. Sucaldeco maia. Ondino gure baserrietan batzuc badira. Masquelua, perça, burni-perça. Batez bere Rictrudis. Eta ez bacarric guztizco beguiruneagaz toqui eguiten eutchelaco; baita bere, eta gueiago, bere banaitagaitic. Ain çan tchucuna, ain çan garbia, ain çan beguiratua, ain çan ederra, ain çan ona, ain çan burutsua, ain çan besteac ez langoa iaten, edaten, ibilten, itchuran eta izquetan. Ez eban inoc esango mendian iaio eta mendian asia çanic. Eguia da eliz-guiçonac eracutsi eutseçala gauçaren batzuc, baina berezcoa çan gueiena. Goicean Aitagaz Amandogana içan çan egunean, begoan Rictrudis atari ondoco iarri-lecuan eserita, beste etchecoac eleai iaten emoten da beste arloetan ciarduen bitartean. Amandoren etchera ostera eguin eban ezquerotic, egun guztian egon çan ganora baguea; edocer eguiteco gurariagaz, baina ceri oratu eldu) ez equiala; edocer lan asi eta bat bacarra amaitu baric; gauça guztiai icutu, eceri baquetan itchi ez, io ona, io orra, ioan, etorri, eta cereguin bat bacarra bere arian eroan ecinic. apal ondoa çan, ilunabarra, damorrietaraco orduan, eta Mendiolaco etcheco andra gaztea damorriz betea guelditu çan, etche aurreco celai eta soloai beguira. Eguzquia lurretic aldendu çan, eta bere atzetic itchi eban arguitasun apurra baoian bere ondoren, Amaren atzetic umeac ioaten diran leguez. Soloetan lanean arloturico ienteac eta mendietaco arçainac etcheratu ciran. Basarietaco ugaciuen clin-clon, clin-clon-a baino beste çarataric ez çan ençuten. Rictrudisen burua baebilen nombaiten, Mendiolatic urrinean: bere biotzac samurtasun andi negargarrizcoren batzuc euqui bear cituan, bada begui biac malcoz beteric euscaçan. Baina bere burutasun guztiac quendu eutsaçan Lopec ecarri eutsan albista batec. Betorren Lope iauregui ondoco aberetchetic arrasco bat besapean ebala, eta etcheco andratchoa bacarric eta erara bilatu ebanean, esan eutsan: —çuretzat, Rictrudis, goranciac emon deutez. —Gorancica? ceinec? —Ocimbelzco Portunec. —Eta noc emon deutsu çuri olango gauçac niri esateco escubidea? —erançun eban nescatila onac, ez gogor eta betosco ilunagaz, ez bada Loperi eracuste on bat emoteco asmoan.

—Ara ba —iarraitu eban morroiac— nic ez neban uste gauça tchara edo tasecabezcoa çanic, Eta ez batec bacarric guero, bic emon deustez gaur goranciac çuretzat. —Bic? —Bai, andrea. Lenengo prancotar guiçon eder batec adieraçoten emoteco esan deust ceugaz ez dala aztuco, eta guero Portunec. —Prancotarra eta Portun nun icusi doçuz? (Bici-biciro). —Neu nengoan toquitic ioan dira biac. —Alcarregaz? —Ez, andrea: prancotarra lenengo eta guero Portun, atzetic. —Erbestecoaren bila? —Aren bila edo... —Alcarren urrean ioan dira? —Ez andrea. Ordu bete gueroago içango çan Portun. —A! Ez eben gueiagoraco astiric içan. Euren eguinquiçunac amaituta, inguratu ciran atari aldera, banaca banaca, Arnoldo, andre Lucia, eta Pedro Mari eta beste oguitucoac, oeratu baino lenago aice pichca bat arteco ustean, ipuin bat edo beste ençunagaz batera. Baina Lopec ez eban gueiagoren bearric. Prancotarra aitatu çaneco, icusi eban Rictrudisen bicitasuna, eta baita eçagutu eban etcheco andratchoaren poça, Portunec atchituco ez ebalaco. Naicoa çan, eta ez eban ate ostean itchico igarritacoa. Ez oriche! —Ia —aguindu eban Arnoldoc, guztiac batu ciranean—, ia, Pedro Mari, gaur iarduneraco gogo andiric ez daucat eta esan eiguçu ceuc ipuin bat, asco daquiçuz da. —Asco ez baina, iauna, batzuc bai —erançun eban Pedro Maric—. Tchiquitchiquitatic olango gaucetaraco guztiz gogotsua içan naz. gure aitonac gabero gabero eta gure Aitac bere inoiz bai, esaten euscueçan anchinaco euscaldunen guertaldi batzuc, asaba çarretatic aotic aora icasiricoac. Orain gogoratuten iatana neure Ama çanari ençundacoa da. —Asi bada, asi —esaten eutsen morroi gazteac çarrenari. —Garai bateco egunetan munduan laminac ei ciran —asi çan esaten gure otseina. —E? cer ciran laminac? —itandu eutsen. —Laminac ei ciran gorputzaren erdi emacumeana eta beste erdian arrainarena-langoa euquen içate gaizto batzuc. —Mila aingueruac! Eta non egoçan bada? —cirautsan Ana Mari iceneco nescato çabal oguipeco batec. —Itchasoan batzuc onciac ondoratuteco, ibaietan beste asco, igarira ioaten ciran guiçonac itotearren. Ereslari onac ei ciran, guztizcoac, baina euren eresia ençuten guelditu ezquero, galdua ei çan guiçona: pitinga, pitinga, conorta quendu, euracana eroan eta ito eguiten ei eben edocein. Eraldi batean oso ugaritu ei ciran Bizcaico Arrati aldean dagon Lamin-erreca deritchon ibaitchoan. Alango Iaungoicoaren cigorric ez ei da icusi. Ez ian, ez edan, ez lo, ecin ei çan ecer eguin. coipatsu bat guertauta iateraco asmoan cengoçanean, «dsaust» sarcen ei çan etchera leiotic barrura, eta sapo bat botate ei eutsun coipatsura. Ardao edo ur edo esne piscat aora eroateco adiunean, «dsaust» laminea que-çulotic bera, eta sapo andi ciquin bat ardaora, edo urera edo esnetara. Lotara sarcen cinan orduan, daun-daun atea: —cein da? eta, —laminea! — cer bear doçu? —Ereguiçu ate ori. —cetaraco? —Ereguiten ez badoçu, çure errucaria. —Eta eregui eguin bear, eta anche, beragaz, gocieco orduetaraino icaraz egon bear. —Baina, ez egoan norbait laminoc bein onetatic quenduco cituanic? —itandu eutsen ostera bere Pedro Mariri. —cein guero? —erançun eban onec—. guiçonic indarsuenac adore baga gueldituten ei ciran laminac icustean bacarric, eta ez ei çan inor açartuten euren contra il edo bici iocatutera. Erri ascotaco ienteac, goseac, egarriac eta bildurrac amaitu bear ei cituan.Bein baten etorri çan Euscal-Errira campotar on bat, eliz-guiçona edo olangoa, paparretic bera curutze eder bat ebala; eta campotar orrec esan ei eban berac ez eucala laminen bildurric, eta curutzearen icenean quenduco cituala laminoc gure lurretatic. inoc ez ei eutsan sinistu,

baina alan bere, guiçona icusi ebenean ain ausardi andicoa, danac gura ei eben euren etchera eroan. «çatoz gurera» batac eta, «çatoz gurera» besteac., ten ortic eta ten emetic soineco guztia bere çatitu bear ei eutsen. Sartu ei çan bada etche batean, eta bere atzetic ienten andia. Baeidagoz, baeidagoz, icaraz guztiac campotarrori içan ecic, eta oso gautu çanean danençat ianari apurren bat ipinten egoçala, daun-daun atea. Emen dira! Galduac gara! asi ei ciran danac. curutzedun orrec, ate ondora ioan da, —cein da? itandu ei eban. —Laminea! — besteac campotic. Eta orduan curutze donea escu batean artuta atea edeguiaz, esan ei eban eliz guiçonac: «alde onecoa baçara, sartu çaitez ordu onean; baina alde tcharrecoa baçara, curutzean ildaco Iaungoicoac ondatu çaiçala impernuco leice-çuloan». Eta au esanagaz batera, tchilioca eta uluaca igues eguin ei eban lamina orrec eta etche atan ez ei çan gueiago besteric aguertu. Iaçoera au iaquin çanean barriz, beste etcheetaco guiçonac asi ei ciran curutzeac eguiten, arrizcoac, burdinazcoac, eta arguiçarizcoac bere bai. Arrizcoac bide-curutzetan ipini ei cituen, burdinazcoac mendi-gailurretan eta arguiçarizcoac ate eta leioetan emplata. Ordutic aurrera ez ei da icusi laminaric gure lur eta ibaietan. Ipuina amaitu ebanean, colcotic olezco curutzetchu bat atera eta mun eguiten eutsan Pedro Maric. —Guçurra dirudi guero —cinuan Lopec— olango piztia tcharrac munduan egon bear dabela. —Eta guçurra içango da, asi çan esaten Rictrudis, laminen ori beinçat. Irudipen bicidunen batec asmauricop ipuina içango da ori, baina bere eracutsia badauca. Orrec esan nai dau curutzen doneac impernuco gaizquin danen contraco indarra daucala, bertan, curutzean, gure Iesus maitea il çalaco: esan gura dau gainera curutzean ustequida andi bat euqui bear dogula, eta curutzetarrac, naiz eta euscaldunac içan ez, içan leitequeçala maitegarriac, campotic on eguitera etorri çan eliz-guiçon ori leguez. —Baita beste cerbait bere esan gura deuscu: —gaineratu eban Arnoldoc— ecergaitic bere ez dogula aztu bear aitona çarren ecanduacaz. Iaungoicoac daqui noiztic asi eta Berberac daqui cergaitic, bada emen ez daquigu, euscaldunac, itcharopenic onena leguez, Lauburu edo curutze bat eroan dabe beti guda guztietara, aidean guiçonen buru-gainetic, danac icusi eien ondo, eta berari beguiratuta indartu eitecen biotzac eta gogortu besoac. Euscaldunena içan da beti curutzea Laubururen icenagaz, euscaldunacgandic, eta gure auçoco cantauritarracgandic artu eben erromatarrac Lauburua. Berac gorde guenduçan gatch ascotatic gueuc ezguenquigula, berac lagunduco deuscu aurrerancean bere, beragan sinisteric badaucagu. Arrats ataco biguira, bilera edo batuerea amaitu çan, eta iagui ciran danac oiari epel-aldi bat emoteco gogoagaz. —Gure Rictrudisec asco daqui baina —cinoan orz artean len aitaturico nescatileac— ez daquit eguiaz ez ete dan laminen ipuin ori. Neuc curutzea badaucat eta... Uste orretan sartu ciren beste otsein guztiac bere euren oietara, inoiz baino obeto buruen gainean curutzea eguinaz. Baina baçan Mendiolan ain gocietic oeratu ez çana norbait. Rictrudis, bere guelatchoan, oitura eban leguez barruari astertu bat emoteco gurarian, iarri çan belaunico curutze andi baten oinetan, adiuneco nasteac çucendu eta garbi ipinteco uste on bategaz. Ai! Ecin eban gauça bat baino besteric gogoratu. Beti bat! Iesus curutzecoa! —cinuan— Iesus laztan çauriz betea, ez dedila galdu nire arima çuc ceruraco sortu cenduana, ez eidaçula itchi galdubidean edo esetsian iausten, Iauna. çu gura çaitut gauça guztien gainetic maitetu. Etsai gaiztoac ecarrico eban beste guiçon ori gaur nire bidera, plagueac bialduco eustaçan Adalbaldoren goranciac Loperen bitartez... Iauna —iarraitu eban negarrez aspertualdi bat eguin ostean— guiçon ori ez da gaiztoa, çure legueçalea da, çure baque goçoa nai dau berac lurrean, çure maitetasunagaitic urcatuco litzatequeala uste dot. Eta, gainera, ondo beguiratu ezquero, ez deitzot gauça oquerra dana escumunac eçagun bati bialdutea... Baina, neu naz emen tcharra, neu, neu! Egun guztian euqui dot neure buruan guiçon orren gomutea, eta bere goranciac emon deustecenean taupada andi bat eguin deust biotzac, neuc gura neban guisara ulertu dodalaco goranciac bialdutea. Ai, ene! ai, ene! Arren, Iauna, ez naiçula

itchi çure escutic... Ez ete dau bera Portunec atchitu bere bidean. Ez ori, neure Iaungoicoa, ori ez! Bera ona da eta, berac erruqui ez dauca eta. Ni naz emen erruduna. Beti lengora eta beti lengura ioaquit neure burua. parcatu eguidaçuz, Iauna, nire argaltasunaren utseguiteac. Damu dot, iauna, damu dot biotz guztitic... Ai, goicean banengo Amandogaz autorrera on bat eguiteco! __________ Vi AMESAc ETA EguiAc Urrengo goicean egun-usainagaz batera urten eban iaureguitic, eta eguzquia bideac galdatuten asi baino lenago etcheratu çan Rictrudis. Pocez çoratuten egoan, eçagututen dogun leio baten ondoan, alçoan iosteco çapi batzuc cituala. Ez çan guitchiagotaraco bere. Gabeco gogamenacaz ez eban arimaco garbitasunic galdu; ez ciran plaguearen gauçac içan. Egundo alangoric! Ez eutsan bada Amandoc esan, Adalbaldo eta bera, Rictrudis, alcarrençaco iaioricoac leguez cirala, eta biac alcartutea erriençat guztiz ona içango litzetequeala? Prancotarrac euren nagusi bat euscaldunagaz ezconduta icusi ezquero —esan eutsan Amandoc— euscaldunai obeto beguiratuco deutse; eta euscaldunac, Arnoldo icen andicoaren alabea eta Adalbaldo bat eguinda icusitacoan, ez dira auçocoen contra ain amorratuac egongo. Baina ori gauça andia çan! Aimbat andia! guiçaldi luceetan alcar icusi ecinic egoçan arraça biac, batac bestea ondatutea baicen beste gauçaric gogoan ez eucan erriac, alcartu! Eta ona çana ecin ucatu ceitequean. guiçon guztiac aita baten semeac baciran, ceruraco iaioac, danac anaiac leguez bici içatea bidezco gaucea çan. Batac besteari eguitada tcharrac parcatuteco aguindu baeban Iesusec, alcarri parcatu bearrean egoçan euscaldun eta prancotarrac. Berac, Rictrudisec, pracatuco eutsan edoceini edocer gauça: berez iatorcon mundu guztiaren adisquide içateco gogoa. Baina, ezcondu! Olango gauçaric etchacon inoiz bere gogoratu, escabide andiac içan cituan baina. Eta ori aitac eta amac eurac, noicean bein ezconcea aitatu eutsela guero, eurac çarrac egoçala eta. Aita çaindu, amari poz emon, morroiai gauça onac eracutsi: besteric ez eban gura içan. guiçonac icusteac berac bildurra eta icarea emoten eutsan, eta Portunec beste guztiac baino gueiago. Alanda guzti bere, Elicearen onagaitic eta errien baqueraco, gurasoen gurarico bategaz alcartu bear içan ezquero, ezconceco doscainia bear baçan, escondu eguingo çan. Baina Adalbaldogaz ezconceco doscaini bearric ete eucan?... cer equian berac? Bai edo, ez edo... Olango gaucetan ez çan egundo ibili eta. Adalbaldo guiçon ona irudito iacon, tint ona; arguia bere bai, baita; itchurazcoa, guztiz itchura ederrecoa; lerdena eta liraina eta auqueracoa: besteric ez çan lango guiçona. Eta Adalbaldo içan ecic besteren bategaz ezconduco ete çan? Ez, oriche ez! Ezta, ezta lurreco ondasun guztiac gaitic bere. Eta gurasoac aguinduco balebe beste bat senarçat etchera ecarteco? ai, ene! Iaungoico maitea! Olango gauçaric ez ete eutsen aguinduco. Maite baeben itchi eioela baque-baquean, ezconcea nai eta nai ezco gaucea ez çan eta. Gainera, Amandoc cinoanez, Adalbaldo Rictrudisençat ondo etorren guiçona çan, Rictrudis Adalbaldorençat guiçaco emacumea. Biac ondo alcartuco ciran, biac ondoen lagunduco eutsen apezpicoari eguinquiçun Iaungoicozcoetan. Eta baeucan eliz-guiçon nagusiac laguntasunen bearra, bada Auinemendico euscaldunic gueienac fedegabeac egoçan oraindino. Ez alan beste euscaldunac, Iaungoicoari mila esquer. Naparroaco erribera aldean, berac, Rictrudisec ençuten ebanez, Iesusen barri onac eracutsi cituan Done Paulo Ientiençat Bialduac, cristiandadeco lenengo urteetan; Done Saturninoc Iruinan, irugarrengo eunquidan; Done Bicentec Dachen eunquida orretan bertan, baina aretaricoric ez çan mendietaraino eldu, eta cerbaiten susmo eta çurrumurrua baino asco gueiago ez çan iaquin orduan basoerri basterretan. gueroago, pichcaca, pichcaca, sartu çan Auinemendin ceruetaco arguitasuna, eta oraindio ez gara cristinauoc ain asco.

Alan bere ez dauca Amandoc bear lecua macala. Euscal-Errico alde onetara etorri çan ezquerotic, bere gorputzari atseden bat ez deutsa emon. Io ona eta io orra, etche batetic urten eta bestean sartu, batari on bat eguin eta besteari obeac esan, or baseliçatcho bat ipini eta emen laneraco lagun barri bat bilatu, oni eracutsi eta ari burubide gaiztoac quendu, aserreac baquetu, argalac indartu, gaichoari sendagarri onac emon eta biotzetan asi onac bota. Ez eucan edocelango buruaustea! Eta beti laguntasunen bila, Iaungoicoaren icenean. cer laguntasun emon eiqueon berac, emacume indarbagaco circil batec, Amando guiçon andi doneari? cer eguin daiquet nic? —cinoan—. Ez naz içan urria al dodana eguiten Iesusen icena eçagutua eta maitetua içan dedin: orretan igaro ditut orain arteco egunac: neure eçagun eta adisquideen artean aleguinac eguin ditut nic, eta aurrerancean bere cerbait eguiteco gogoa daucat. Ori bai, ori da neure marrea eta. Baina, celan urten neique nic neure marratic campora? Erri guztiari aguergarri on bat emon bear iacola dino Amandoc. Ai, Amando, Amando! Aguergarri orrec euscaldun ascoren uco eta pucoac ecarri leiquez nire gainera eta neure etchadi guztira bere bai. Oriche da minic andiena emongo leusquidana, neure aita eta neure amagaitic cerbait esatea. Esan daiela nigaitic gura dabena, eçaindu daiela nire icena, il naiela ni, gura badabe; baina itchi daiuela baquean nire gurasoen icen onari. ain dira onac! ain ditut maite!... Banabil ni numbaiten, Adalbaldogaz alcartutea ondo içango litzatequeala esan deustelaco beste baric. cer daquigu berac guraco leuquean edo ez?... ceinec ete daquiz ondo biotzaren legueac! Areinegun esan baleuste niri prancotar bategaz ezcondu bearco nebala, çurturic gueldituco ninçan, eta albiste orrec egun tchar bat emongo eustan, eta gaur barriz Adalbaldo nigaz gogoratuco ez balitz, min andi bat artuco neuque biotz barruan. ai, neure Iaungoico maitea! Ez da emen gauça guztia çucen-çucena, ez da garbi-garbia, ez da dana Iaungoicoaren naigurea eguiteagaitic eta neure erriaren oneraco: badauca çatiren bat neure gogoac, eta ez tchiquiena. Ai, ene bada ta! Biar bere ioan bearco dot nic Amandogana. Rictrudis onetan egoala, sartu çan Andre Lucia guiçateguian, escuetan calcerdi-orratz çotzezco batzuc eta ardi-ari çatar edo ule lodia eroaçala, bada orduan euscaldunen soineco eta oinetacoac emacumeac eguiten cituen, abarcac içan ecic. Iarri çan bere alabearen ondoan, sartu cituan çotzean iausita eucaçan orratzaldaera batzuc, batu eban atzaparretan ule jira-bira, eta atzaparrac erabiliaz Rictrudisi beguiraturic, esan eutsan: —Atorra ori asteco daucanan ondino, neure alabea? ceinençat don berori? —Ana Marirençat. Donibanac artean ez dau bear da... —Ez dau bearco; baina bear baleu bere, ez daquit amaituco ete euquean. I açan languilea eta igaroco lau egunetan ez don ecer eguin ganoraz. Ez daquit nic cer darabilnan. Rictrudis begui bietaraino gorri-gorri iarri çan, bere amac biotzeco gauçac icusi baleutsaz leguez. Etorri iacon gogarte guztiac esateco gogoa, baina bildurtu eguin çan. ceinec esan Andre Lucia bere alabeac beguirune goçoagaz beguiratuten eutsala prancotar bati? Amac ostera ez eucan buruan Rictrudisen usteco gauçaric, eta eguin cituan itzac cerbait esateagaitic eguin cituan. —Nic darabildana, Ama, nic darabildana. —Ez daucan esan bearric, badaquit eta... Odol baric guelditu çan Rictrudis au ençunda, Amac iarraitu eban arte. —Gauça guztiac çucendu eta ondo icusi naia. Baquea bear dala eta, alcarrenganaco maitetasuna bear dala eta, or abil i beti. Nic neuc olango gauçac guiçonençacoac bacarric dirala uste dot, baina ez ionat ecer esango, badaquit biotz onagaz eguiten daunana eta. Edolan-bere ez daucan orain nequetan egon bearric nai euana atera euan ezquero. Ocimbelz eta Erebi aldean inguraurico guiçonac, sacabanatu ei ciran, Arnoldoren esanac ençun eta guero, eta ez ei da gudaric içango orain pichca batean. —Ez da bear bere, amatcho. Guda batec bere atzetic negar asco ecarcen ditu.

—Ori ondo daquit neuc, inoc badaqui. Baina urteetan negarrez dagonac nai dau cerbait malcoen legorgarritzat. —Malcoen legorgarriric onena areiuai parcatutea da, amatcho. —Parcatutea! Neuc bere badaquit paracatute ona dana, baina, bacenqui cembat irunci bear dan! —cerua gauça andia da, ama, eta ceruagaitic ori eta gueiago bere eguin bear. —Eta gainera parcatutacoan arroago gueldituten iatzuz, gaizto, petral, arimabagaco batzuc dituçu eta. —ceinçuc? —Prancotarrac. —Ez danac, ama. Atzo, aitagaz Amandogana ioan ninçanean, eçagutu neban nic bat, eta aoa bete-betean esan leique, guztiz çala ona, arima samurrecoa eta cristinau cinço-cinçoa. Naiago neban ceuc icusi bacendu, eta bere izquetea ençun gainera. autortu euscun aspaldietaco gudac prancotarracgaitic içan cirala eta euscaldunacgaitic egundainoco gaiçaric onenac esan cituan. Ia ba, aitac, besoac çabalduta, bere bularraren contra estutu eban eta. —cein? —Prancotarra. —Prancotarra Mendiolaco Arnoldoc bere bularraren contran estutu! —Bai, andrea. —Edo ez dinoçu eguia, edo prancotar ori guiçon doneren bat da. —Ez dot nic egundaino guçurric esan, daquidala... —Benetan, benetan, bai, ondo dinon, neure alabea; ez don ic inoiz guçurric esan, baina neuc bere ez dot inoiz olangoric ençun. cein çan guiçon ori? —Portunegaz aserratu çana, Amando apezpicoaren adisquide andi bat Adalbaldo duquea, guiçon arguia, edera, ona eta donea bere bai auçaz. —Ez deust niri ecer esan neure guiçonac. Ez daquit nic egun oneetan emen cer dabilen. Euc biurtu ditun etche onetaco gauçac atzecoaz aurrera; euc eracuste eutsanaz otseinai laneraco gogoa eta ombidea; euc emoten egunoro eracuste barriac eta arren goçoac; eu abil eçagun guztien artean Iesusen leguea çabalcen; eu az, dinoenez, inguruco landerrac dauquen onguileric andiena; eta euc eroango uanan Amandogana nire senarra. Ni baino obea az, alabatchoa, Iaungoicoac gorde aiala eta. —Ez, ama, ez neban nic aita eroan, berac esan eustan niri, lagundu neiola. Eta ez eidaçu niri ona naçala esan; neuc daquit nic celango balçuneac daucadaçan ariman. —Balçuneac! Ago ichilic, Rictrudis, ire balçuneac besteençat arguitasun eta edergarri içango litzatequez eta. Itchi daiogun gauça orri eta esan eidan: cer eguin cenduen Amandonean? —Ecer bere ez nic. Ioan guinan eta bilatu guenduan beregaz Adalbaldo. Amandoc esan euscun bere anchinaco laguna çala. Eta izquetan eta izquetan, apezpicoa, duquea eta gure aita, eçagutu eben alcar barru-barrutic, eta alcarren lagun eguin ciran. —Eta batac bestea bularraren contran estutu? —Bai, andrea. cergaitic ez? Ascotan, urrinetic gaiztoa irudituten iacuna, urretic maitegarriena dala, inoiz. ceure ustetan Aitz-barrengo burrucaria guiçon tchar, malçur, dongaren bat içango çan; baina Amandoren etchean icusi bacendu, guiçonic doneena irudituco iatzun. Andre Luciac ez cituan Rictrudisen azquenengo itzac ençun. Bere senarragana ioacon gogoa. —Eta neuri aitatu ez —esan eban atseden tchiqui bat eguin ondoan. —Nic uste neban aitac esango eutsula eta... —çuc ez, çuc ez; aitac bada, aitac. Bacar-bacarric, oeraco arrenac eguiten guengoçala. ceruetan çagoçan gure Aita bat esan eraguin eustan gure arerio guztiacgaitic. —Eta gogoz erançungo ceunsan! Ez da alan amatcho? —Bai bada, beti leguez. Nic beti eguiten dot arren neure seme maiteac il cituenacgaitic. —Ara non, ama, aguercen dan ceure biotz ederra.

—Ençuin, Rictrudis —esan eutsan andre Luciac, bere alabearen lusincha oni iaramonic eguin baric— parcatuco deustan lengoan gogorchu eguin neualaco, ezta? Neuc bere ona içan nai dot, eu leguez eta aita leguez. —Parcatu dinoçu? Iesus, Maria eta Iosepe! cer guero parcatu? ceuc uste doçun baino bere obea çara eta... —Agur, guero arte. —Ama, beste gauça bat badaucat ba nic esateco... —guero, Rictrudis, guero esango deustan; orain beste cereguin batzuc daucadaz. Ara, aita ez dabil ondo, oian guelditu da gaur, eta cetan dagoan icustera noa. —Aita ondo ez dagoala?... —Ez da ecer, ez da ecer —esanaz, ioan çan andre Lucia. eta ni bere beste gauça batera noa. __________ Ich çuRRUMURRU GAIZTOA Eguin, guiçon cinço eta errimeac, eguin ondo, al doçuen guinoan çuen Sorterriari; ipini bere alde çuen biotza, çuen adimena eta besoa; igaro çuen bicitza guztia aimbeste maite doçuen Lurra ostendu eta gorde naian; estanda eguin eta urcatu, bere icena icenic maitegarriena leguez beguiratua içan dedin erbestecoen artean; baina ez erritarren aldetic sari on bat itcharon. andia baçara, ecingo çaitue icusi eta iango deutsuez azpiac çuec aina ez diran guiçonac; tchiquitchoa baçara, ecereztzat euquico çaitue cistrin, doilor, urruingarri eta biluts guztiac: ori içango da eçagututen çaituen danac çuençat biotzaren erdian gordeco daben saria. Içan leiteque, beta onaldi batzuetan, besteric ecinean eta ondamuz beteric, çuen eguitadaren bat tchalotua içatea, campotic; baina ez da bilz barruan tchaloric içango: an, tolostura artean gorderic egongo dira gorrotoac, eta urtengo dabe ondo deitsuen eraldi batean, subeac trumoi egunetan edo saguçarrac ilunabarrean urteten daben ancera. Aitzaqui tchiquiac bearco dira orretaraco, usqueria bat içango da naicoa. Olan guertau iacon Mendiolaco Arnoldori. andia çan bere icena Auinemendin, Euscal-Erriari on ugariac eguin eutsaçan, iracurleac daquian guisan, adisquide asco cituan, uste çanez. Baina usteac ustean guelditu oi dira sarri. Asi ciran ienteac ortic eta emetic bata eta bestea esaten: batzuc, lotsagalducoenac edo biotzic balcenetacoac, salquindaria çala Arnoldo; beste batzuc, alabea ezconceagaitic prancotarren adisquide çala, norbaitec, Mendiolacoa, beti içan çala arro andi bat, eta orain, bera ecertaraco gauça ez çanean, prancotarracaz gudaric ez ebala nai, bere icenaren arguitasuna inoc ilundu ez eian. Eta çurrumurrua, Baionatic asi eta Aramitzeraino çabaldu çan bereala, eta estaldu eta aztu-eraguin ebaçan Arnoldoren eguitada andi, ospetsu diz-diçariac, odei matasa balçac ilargui ederraren erraino goçoac estalcen dituan guisara. Mendiolaco iaunaren contraco salgaistac non-nai ençuten ciran: au çana, ori çana, nic banequiana, nic esaten nebana, bere morroiacgandic iaquinicoa çana: danac euquen Arnoldoren icen garbiari loiqueri apurren bat bota bearra. Baina gauça bi aguertu nai ditut emen: bata da sinismen gaiztoac cirala oquerrenac Arnoldoren contra; bvestea, andre Lucia eta Rictrudisegaitic inoc ez ebala ecer esaten: guiçona ei çan erruduna: besteac guiçonaren ioscaineac. Non ciran orduan Arnoldogaitic arpeguia ateraco eben adisquideac? inondic ez ciran aguiri. Ascoc, sinistu eben Mendiolacoagaitic esaten çana, gauça tcharrac laster sinistuten dira eta; beste asco poztu eguin ciran, sinistu ez arren, bada guiçon bnaten calteac ascoren poça ei daroa bere atzetic. Baina guiçon guztiac ez dira tcharrac eta siniscorrac bere ez; eta bat edo beste iarri ciran orraitino euscaldun guidari çarraren alde. Ondo ordu tcharrean eurençat: bada euracgaitic bere esan ciran inoiz ençun ez ciran lango gauçac. Ubero tchotchinduta egoala aspaldietan bere; Pedro Mari oguipeco çuri guçurti bat çala, ugaçabagaz ondo euquiteagaitic sudurra ebaten itchico leuqueana. Amando barriz, iaquina! mundu guztiagaitic ondo esaten equiana çan, eta ganera cerbait ateraco eban Mendiolatic bere elicetaraco. Uberori barre eguiten eutsen

bere eraco nagusiac; Pedro Maric ia arpeguico narrua galdu eban iai bazcalaurre baten bere lagun artean: çambroz eta atzamarcadaz beteta ioan çan egun batean tchera; apezpicoaren iaquituri eta donetasuna ez ciran naicoa Auinemendico euscaldunen artean sartu çan itchumena quenceco. guiçona aldacorra da berez; baina tcharretic onera nequez biurtuten da, onetic tcharrera erreztasun andiagaz. Orregaitic Ocimbelzco batzarrean Arnoldo euscaldunic onenençat euqueen gudariac eurac, andic egun guitchira salquindari gaizto bat çala cinoen. Nondic baina urte ete eban Arnoldoren contraco salgaista oquer bidebagacoac? Ez da beti errez içaten, olango ipuin dongueac bere iturburu eta abia nun euquiten daben erançutea, baina oraingoan badaquit nic. Portun eta Loperengandic etorren dana. Portunec iaquin ebanean Arnoldo eta Rictrudisec prancotarra Amandoren etchdan icusi ebela, egonçan barriro Lopegaz lenagoco batean alcarregaz icusi guenduçan toquian bertan, Lopec esan eutsen Ocimbelzcoari bere goranciac certan artu cituan Rictudisec eta celan prancotarrarenac; eta ori içan çan naicoa, aora etorri iacoçan biraoric icaragarrienac esan eta guero, Otchoaren semea curruca bila asteco. Bequian celan emon ceitequean dchastadaric andiena Arnoldoren biotzean: euscaldun gaiztoa çala çabalduta, diruac edo andinaiac oquertu ebala adieraçoten emon eta. Orretaraco gogoratu iacon errez eta ugari bilatuco cituala lagunçaileac gudaraco gogoagaz egoçanen artean, Rictrudisen escua ucatu iacuenean artean, cristoren leguecoac nagusitzat ecin icusi cituenen artean, Arnoldoren aguimpideagaitic ondamuz beteric bici ciranen artean, arguitasun guitchico iente siniscorren artean. Eta asi çan io batera eta io bestera, ichilic eta cinazquida baten aria escuetan baleuca leguez, orcoai eta emengoai aditzen emoten euscal lurrean sorterri salçaileac egoçala, norbere etchadia ondo euqui ezquero besteen arduraric ez euquela norbaitzuc, eta beste olango ipuinac; autortuten ebala azqueneraco, belarrondora eta inori ez esatecotan, erri-salçailea eta besteen arduraric ez eucan euscaldun madaricagarria cein çan: Arnoldo. Eta celan equien ascoc prancotar aguintari bat Arnoldo eta bere alabeagaz egon çala, eta beste ascoc Ocimbelzco batzarrean cer guertau çan icusi eben, guçurrac eguiaren itchurea eucan, eta eguia balitz leguez ebilen aotic aora. Astiune andian bear içan eban alan bere Mendiolaco iaureguiraino elduteco. Morroiac bequien, baina celan esan nagusi etchecoandreari? Olango albisteagaz beragana ioaten ciranac çucituco cituquean Arnoldoc. guztiz ona çan, guraso bat çan danençat; baina bere icen onari gueldi-gueldi itchi bear iacon. Baina olango gauçac ez dira ichilic luçaroan euquiten, nai içan arren. edo norbaiten çurreztac edo lagunen arpeguiqueriac, edo umeen eciaquinac, edo ume itchuracoen iardun eta barritchuqueriac, usteric guitchien danean quenduten deutse estalquia eta orduan içaten dira orducoac. Pedro Mari atzamarcadaz beteta etcheratu çan egunean erdizcaco itz batzuc campoan ençun arren, ez cituan Arnoldoc ecertacotzat artu; baina bere iaureguian sartuta, morroiric onenaren arpegui ilun eta urratua icusi ebanean, itandu eutsan, aita on batec seme maiteari leguez: —cer doc, Pedro Mari? cer guertau iac? Eta morroi çarrari ecer esateco astiric emon baga, Ana Mari motsac ugaçabari erançun eutsan: —Burrucan eguin ei dau, ceugaitic cerbait esan dabela eta. —Nigaitic? —Bai, iauna. —Ez da, ez da, guçurra da, iauna —esan eban Pedro Maric, cer cinoan ez equiela— iausi eguin naz, ara or cereco cerean. —Pedro Mari —iarraitu eban ugaçabac— esan eguidaçu niri egui eguia. cer esan dabe nigaitic? Neuc bere cerbait ençun dot, eta ez deutsat iramonic eguin; baina orain emen dacustanac arguituten deust adimena. Betosco aserrea eucan Arnoldoc au esatean. Beguiratu eutsan Pedro Maric, eta icusi ebanean bere nagusiaren becintarte gogorra, erançun eutsan: —Ez diran gauçac, iauna. —cerçuc? Beguiratu eutsan otseinac barriro, eta ugaçabaren arpeguian eçagutu ebanean nai eta naiezcoa çala garbiro erançutea, esan eban:

—Iauna, ez dau inoc sinistuco, ecin leique sinistu ceu eçagututen çauçanac, cergaitic... —Eroapenac amaitu iataz, Pedro Mari, eta euc bere amaitu eguic bein. —Erri-salçailea çarala ceu eta... —Eta? —Rictrudis ezconduteagaitic prancotarren adisquide çabilçala. —ceinec esan deusc? —Ascoc, eliça-atean egoçan danac. —Eta euc, cer erançun deutsec? —Nic? Aurrean neucanari ucabilcada bategaz aguinac atera. Baina asco ciran eta... Gaur arratsaldean orraitino... —Eta ire aldecoric ez çan? —inor bere ez. —Beraz Mendiolaco iaunac i baino beste adisquideric ez eucan? —Aldra atan ez iauna. —Eliça batecoa: toqui ascotaco ientea etorten da meçara eta. Lotsea, becaitza eta arimaco samintasun sacon eta neurrigabea iracurri ciran Arnoldoren arpeguian, berbacaz ecer ez eban aguertu baina. Otordua da eta iaiçue, esanaz, igo eban mandiotara eta an asi çan batera eta bestera bere gogamenacaz guda bician. Mutic ez eutsan inoc atera: iauregui dana, ilerria leguez, ichil-ichilean guelditu çan: ichilean morroiac ezcaratzeco aulquietan iarriric, cer esan ez equiela; ichilean etchecoandrac, socoren baten sartuta. Arnoldoren oincada desbardinac eta emacumeen çotin-cizpuruen soinua besteric ez çan ez nçuten. Ilbarria sartu çan etche atan: Mendiolaco etche iaun ospatsuren icen bedeincagarria Euscal-Errian il çala iaquin çan. Nondic etorren eriotzea? cein çan ilçailea? —itauncen eutsan bacotchac bere buruari. Eta buru arguicoenac laster erançuten eben: eriotzea Ocimbelz aldetic dator, sinisgaiztocoen escuetatic. Eriotzea alda bada, edo gaicho aldiren bat? —cinoan bere artean Arnoldoc. Eta berberac erançuten eban: bai, eriotzea: erriac guisa orretan iarritacoan, ez dira berealacoan beste aldera biurtuten: urteac bear dira orretaraco, eta ni ez nago urteetaraco eta guitchiago bere. neure erri maitearen biraopean il bear dot! Baina nic ez daucat cergaitic lotsatu, eta gaur arratsaldean emprarançaren erdiran urtengo dot, guiçonic gueien dagoan toquira, eta etcheric etche ioango naz gainera neure becoqui garbia eracusten, eta icusi bear dot oirandic nire berbeac suric eta biotzac irabazteco indarric ete daucan; iaquin bear dot nire morroiari esan deutsena neure arpeguira esateco ausardiric badauca inoc. Ugaçaba olango burubideacaz ebilen bitartean, Pedro Maric artu eban aizcora bat, eta atarico çorrotz-arri latzean asi çan çorrozquetan. Aizcoreac arrian eguiten eban otsa aitu ebanean, iagui çan Rictrudis bere lecutic, ioan çan Pedro Marigana, eta esan eutsan: —cer darabilçu? —Icusten doçu. —Itchiçu bere lecuan tresna ori, eta buruan darabilçuçan gurari tcharrai bere itchiçuz. çuc ez doçu gaur etchetic urtengo neuc esaten deutsudan aguindura baino bestera. ceinec uste doçu ateraco ebala gure aitaren contraco salgaista ori? —Ocimbelzco moçoloren batec. —Bada Ocimbelzco moçoloagana ioan bear doçu, eta esan nic dinodala berac eguin daben caltea berberac aguro deseguin daiala, nic inoiz arpeguira beguiratutea gura badau. —Baina areri etchaco olango... —Icho, eta ibili azcar. Egun atan inoc ez eban otorduric Mendiolan eguin, Lopec ez bada. Iaureguico guztiac negarrez egoçan. Lope Naguic aberetcheco ate ostean beregandu cituan iaqui guztiac mauca mauca iaten ciarduan. Ugaçabaren arduracgaitic goseac ilten itchi bear aleutsan bada bere buruari? __________

ch ONDORENGOAc Aurreragotchoan ipinia daucat, andre Luciari ençunda, Arnoldo osasunean ez ebilela ondo. guisagaichoa çarra çan, lan asco eguina, neque eta çaparrada asco artua eta bere garaian guiçon sendo çoli, indarsu eta gogorra içan arren, aspaldietan, eta urteen astuntasunac amaituteco çorian eucan euscaldun aitona cindoa. eta urteac baino gueiago, igarorico bere egun saminezcoetan sorbaldean gainean artu cituan çartada mingarriac. Ia bada, iracurlea, çuc daquiçun leguez, bere alboan icusi cituan il eta iausten seme galant bi, bere çarçaraco itcharopen on bat emoten eutsenac, bere oinordecoac, Mendiolaco icengoitia guztiz garbi eta diz-diz eraguinaz eroango eben guiçacoac; eta iruditu baino ez daucaçu cembateraino içango çan orduan Arnoldo gurasoaren biotzeco naigabea, eta iaçoera orrec noraino iango eutsan osasuna. Semeen eriotzea onçat emon eban berac, Euscal-Erriaren alde il ciralaco: ez eban campotic ecer eracutsi, baina barru-barruan guelditu iacoçan atsecabe eta negarrac biotz guztia puçoindotuten. Otchoac deitu eutsaneraco, Arnoldo ez çan inoizco Arnoldo. Burutsua eta anima andicoa egoan, gogoric onenetaracoa; baina belaun eta besoac indargabetuac eta gorputza lurrera beguira eucaçan anchinatchutic. maquila lodi baten laguntasuna içan ez baleu, ez eban Ocimbelcerainoco osterea eguin al içango. Alanda guzti bere, etchera eldu çanean asco gueiagoraco ez çan. Eta guero Amandoagana ioan eta an bilatu eban guiçonagaz itz eguin ezqueroan, pecuan guelditu çan, ar andi bat asi iacon barru guztia iaten. Adalbaldo prancotarra çan, guiçon donea, besteen argaltasunac eçagutu eta parcatuten equiçana, Arnoldoren eritchiaz, bera baino azcoçaz obea. Eta alango guiçonac, Mendiolacoaren ustez, bat eta bi baino gueiago içango ciran prancotarren artean. An eta emen, cinoan beretzat, onac eta tcharrac dira, beste erri guztietan leguez. Eta nic, danac tcharrac dirala sinistu içan daroat gaur arte, eta tcharrac bacarric dirala eracutsi içan dautset ascotan, prancotarrac il ezquero neureac ilteari beguiratu baga. Beti ibili ete naz çucen-çucen eta neure Lurra ostenduteagaitic bacarric, ala Euscal-Erriaren areiuai euqui dautsetan gorrotoac neurritic campora erabili ete nau? cer esango ete deust Iaungoicoac? Olango gauçac erabilçan bere buruan Arnoldoc Adalbaldo eçagutu eban egunean, gogarte çaconac eucaçan eriotzea etorconeraco arimaco gauçac çucen ipini nairic, bada betorren, betorren, bere ustez, eta arin aringa atan bere. Gau tcharra igaro eban, estu, bero, larri eta inquesaca, eta goicean iagui gura içan ebanean, burua arina eucan eta sucar pichca bat gainera. Alan bere, oi epelean gueldi-gueldi egon eta ama-alabac emon eutseçan salda on eta palaguacaz, pitin bat bere tentunera etorri çan, guztiz sendatu ez arren; eta iai egunean, ost-ostean bada bere, ioan çan eliçaraino. Baina eliçatic etorreran iaquin ebanean garbiro bidean erdi-sosmau ebana, il eta guelditu çan Arnoldo gurea. Beucan arimearen aldetic gogo, quemen eta ausardi naicoa gainera iatorcon ecaitz donguea eroateco; baina gorputzac ez eucan ecertaraco indarric. Aimbeste egunean erdi-ianean eta gogamenacaz burruca bician burua ecin iasoric egoan guiçon çarra, Pedro Maric emon eutsan albisteac nai eta nai ez amaitu bear eban. Ai ce atsecabea, ce atsecabea Arnoldorena! Eri çaleguia içan ete çan bildurrez egoan orduan erri salçailea çala cinoen! Euscal-Erri salçailea. cein eta bera! ceinec asmau eban ain guçur arrigarria? Euscaldunac. ceinec sinistu? Euscaldunac. Erançuera bi oneec Arnoldoren gainera, Gorbea, Amboto, Aitzgorri, Aralar eta Auinemendic batera euquen baino astuntasun andiagoaz iausten ciran, eta ecertaraco adore baga izten eben lenengo, arnasaric artu ecinda guero: lerdatu, ceetu eta birrinduric azqueneraco. Albistea artu barrian emparançan urteteco asmoa eucan, baina laster, oinen gainean ecin egonic, iarri çan aulqui çar batean, ipini cituan ucalondoac belaunetan eta escu çansu argalen artean buru çuri gurgarria. Sartu çan orduan Rictrudis guiçateguira, eta aingueruac ceruan euqui oi daroen goçatasunagaz esan eutsan aitari: —Aita, cerbait artu bear doçu: ara emen erretiluan salda ederra, eta alster ecarrico deutsut beste gauça on bat.

Iaso eban Arnoldoc bere burua; beguiratu eutsan alabeari irribarre negarrezcoagaz, eta erançun eutsan: —Ez, enetchoa, calte eguingo leusquit orain. Iolas-celaira ioan bear dot, eta andic becoqui garbiagaz natorrenean, artuco dot gura donana. —cer dinoçu, aitatcho? Becoqui garbia? ceinec dauca çuc baicen garbia Euscal-Erri guztian? —Bai, baina ori campocoac esan bear deuste, ez etchecoac bacarric —erançun eta iagui çan bazter batean eucan maquilea artuteco asmoagaz, baina çorabiau iacon burua, beguiac lausotu iacoçan, asi çan albo-alboca, eta iru edo lau oincada emon orduco, oso-osoric io eban beia. Iausi çan gorputzaren daumbadea eta Rictrudisen deadarrac ençutean, igon eben becoac aida batean, iaso eben oera etcheco nagusia, eta asi ciran danac gora eta bera, arin-aringa eta estropoçuca, batac saldea, besteac ura, onec gatza eta ozpina arec oquendua eta çapiac bilatu naian eta ecin ecer escuraturic, olango iasoeretan içan oi dan ancera. Ebagui andi bat eguin iacon buruaren erdian aitonari, eta arpeguitic bera odola cerion parra-parra. çauri sacona çan, eta cortaco amaraun guztiac odola gueldituteco ez ciran naicoa, eta inoc ez equian cer asmau. Alan bere, eguin bear çan cerbait, eta celan edo alan lotu eutsen burua. Arnoldo, bere emazte eta alabeac eguinalac eguin arren, ez etorren bere conortera. —ceinec daqui emen osaguile on baten barri? —itandu eban Rictrudisec estu estu. —Emen, inguruetan —erançun eban morroi batec— ez da içango osaguileric: bacotchac eguin daroagu gueure osasuneraco al doguna, asabetatic icasirico miritzi eta bedarracaz; baina ençutea badot Ezpeletan badala guiçonen bat olango gaucetaraco asco icasia. —Bada artu bidea anchitchica batean, eta arnaseac deutsun artean ez guelditu. Doiala beste bat Amando iauna gana, esan daiola cer guertau iacun, eta etorri al badei. Aguindu guztiac Rictrudisec emoten cituan, bere ama ez çan ecertaraco bere. malco saminac ichurtuaz eriaren oe ondoan iarriric, ezquerreco escuagaz senarraren bati gogor oratuta, escumacoa bigun eta laban arpeguitic eraquilcola, «Arnoldo, Arnoldo neurea —cirautsan— ez nacuçu emen çure ondoan? ez dançudaçu? Eregui eguiçuz obeto ceure begui ederroc, beguiratuidaçu. Ara emen Rictrudistcho. ezdacuçu au bere? Ez çaite bada mututuric egon, neure senar maitea. lur onetaco ondasun guztiac eta neure bicitzea bera baino çure itz bat gurago dot. Esaidaçu cerbait, Arnoldo, esaidaçu cerbait». Olan egon çan andre Lucia oe ondotic aldetu baga luçaroan; baina Arnoldoc cirquinic ez eban eguiten eta berbaric guitchiago. iluncean orraitino, etcheco andre biac eta Amando guela barruan egoçala, cispuru luce bat emon eta pitin bat beguiac eregui cituan. Urreratu iacoçan danac, eta inoc itz bat atera baino lenago esan eban osta-ostean: —Maite! —cein maite, aitatcho? —itaundu eutsan alabeac. —çu... eta ama... euscaldunac. —Eta Iaungoicoa? —Iaungoicoa... guehiago... ez dirudi baina. —Nun doçu min, Arnoldo? —esan eutsan emazteac. —Buruan eta biotzean... biotzean batez bere... estanda eguin ete deustan nago. —Osatuco çara: osaguile on baten bila bialdu dogu Iosepe otseina. —Alperric! Ez naz osatuco, eta nai bere ez. Badacust eriotzea, eta ondo etorri içan dedila. ceuec emenche itchi bearra... Lertuco ez baçan urten bear içan eban guelatic andre Luciac. Alabeac aitagaz berbetan iarraitu eban: —Autorrera on bat eguingo cenduque, aita? Gauça ona da eta. —Pocic. —Noiz gura doçu? —ceimbat lenago... obeto. —Ara emen apezpico iauna.

Biurtu eban burua gaichoac, esanaz: —O! Ez çaitut lenago eçagutu... Mila esquer, Amando iauna: garai onean etorri çara. Aimbeste bidean... —Arima bati lagunduteagaitic Lurraren azqueneraino ioango ninçateque: çuri, neure adisquide ona, çuri lagunduteagaitic onaino etortea ez da ecer. gueiago eguinco neuque eta poçarren... —Mila esquer, iauna, mila esquer. Nai doçunean asi gueinquez. Urten eban Rictrudisec guelatic campora, eta an guelditu ciran apezpicoa eta Arnoldo bacarric ordu erdi bat inguruan. Amandoc atea eregui ebanean bera eta gaichoa biac egoçan negarrez, biac eraquidara eta Iaungoicoari esquerrac emoten. Ioan çan eliz-guiçona andic ordubeteco bidean egoan eliçatchora gure Iaunaren bila eta Mendiolacoac guelditu ciran otsandigoe ataraco etchea maneau nairic. Artu eben naicoa cereguin. guela barrua çuri-çuri ianci eben, guiçategui edo mandiota isats eta içuzqueagaz igorci goitic eta berainoco mailetan olango ereti edo mugaldietaraco ondo gorderic egoan eutaldea ipini; çuinoldeac erratzagaz garbitu. Lan guztiac amaitu eta guelatic asita atarirainoco arguimutiletan cruçailoac iciotu edo biztu orduco, betorren gure Iauna Mendiolaranz. O! ceimbat anditasun, ceimbat lotosquinde, ceimbat arimaco samurtasun egoan Iaunaren etorrera onetan! Ia gaberdia çan; gaua guztiz iluna egoan, truchutsua; euria gogor eta ugari iausten çan, aritz, pago eta gaztaina çarren orrietan soinu latz, motel, çarraparradazcoa eguinaz; aiceac, gora eta bera, batera eta bestera erabilçan çugaztietaco adar eta ostroac Eguileari onguietorri on bat emon eraguin gura baleutse leguez, aleben guisara... eta an eioan gauça guztien laubea, ia guiçonen gorte eta laguntasun baga, bide ciorretatic cear, aldats quera; Arguitasuna içanic, ilumpetan; Içateric alsuena çala, ecerez dan gauça baten ancera, inoren escuan, Berac sorturico seme argal gaichoaren mingoztasunac eztitutera. Amandoren aurretic guiçon bat bacarra çan, escu batean arguiçari amatau edo itzalitaco bat eta bestean cequequezco lasto molso biztua cituala. Lasto-molsoa aidean erabilten, gau balçaren barruan icaragarrizco ciamarrac eguinaz, eta noicean bein apezpicoaren aurrean ipinten eban, bideçuloetan euriac eguin cituan osinchoac icusiric, alderatu cedin al eban guinoan. Docebo iniquos vias tuas, —cinoan Amandoc bere arrenetan iarraituric, fedebagaco euscaldun batzuen etche aurretic eioala, —et impi ad te convertentur. Eta etche ataco tchacurrac, arguia eta oincadac sosmau cituenean iratzarturic, çauncaca, çauncaca erançuten eutsen Amandoren arrenari, esate donearen contra gogarpegu gura balebe leguez. Quoniam si voluisses sacrificium, dedissem utique —cirautsan aurreratchoago, escuetan eucan Iaunagan baino bestetan arretaric ipini baga, —holocaustis non delectaberis. Eta tchacurrac, artu eben arloan aspertu ecinic, oso bertan batzuc eta guztiz urrinean beste batzuc çauncaca çauncaca ciarduen. Mendiolara eldu baino lenchuago Amando eta bere lagunac bilatu eben bidean, eurac leguez dana bustiric eta basaz betea etorren guiçon bat. —cer da au? ceinençat da? —itandu eban. Baina ez eban erançueraric bear içan, nora ioaçan icusi cituan eta. Barru guztia iraquiten iarri iacon eçagutu ebanean bera Ocimbelcen çan artean Mendiolaco iareguian guertau çana, eta bere aurrean euqui baleu orduan Ocimbelzco moçoloa, escuetaco maquileagaz ilgo eban. Pach huic domui, et omnibus habitantibus in ea —esan eban Amandoc Arnoldoren guela barrura sarcean. Gaichoac bere sinismen bicia aguertu eta bereala, apezpicoac itandu eutsan: —Parcatuten deutseçu biotzetic çuri naibagueren bat emon deutsuen guztiai? —Biotz-biotzez —erançu eban oecoac. —Eta ceuc inor itzez edo eguitez naibaguetu badoçu, parca esque çaiacoz? —Parca-esque naiaco. eta, iauna, neure barruco gogamenac aguertuteco itz bi esan gura nituque orain. —Eçaiçuz bada. —Neure bicitza guztian eguin ditudan gauça danac ombearrez eguin içan ditut, baina ez ciran danac onac içango. ençun daiela orain nire etchecoac eta nire etchecoen aotic iaquin daiela euscaldunac, orain, eroitzaco ate ondoan dinodana: euscaldunac aleguinac eguin bear ditue, il arteraino, euren lurra,

euren ecanduac eta euren berbeta ederra gordeten: arrotza gogorrean iaurti daiela erritic campora: ugre arteco gaucetan gueuc içan bear dogu nagusi, etchecoetan etchecoac içan bear daben senera: lapurrac ostu dauscuena beti da gurea, guiçaldiac igarota bere eta gueure etchera ecarten saiatu bear dogu: bidezco gaucea da lapurren ondoan bici dana lapurren bildur eta beti esna bici içatea; baina ez da ondo erbestecoari gorrotoa gordetea atserrritarra dalaco beste baga: gauça oquerra da guri eguindaco gaiztaqueria ez aztutea, naiz eta gaiztaqueriric mingarriena içan, niri eguin deustena dan leguez... Lurbira guzticoai parcatuten deutset, lurbira guzticoai parca esca naiacue, eta Iaungoicoac parcatu daidala neuri... Ondo esan dot, Amando iauna? —Ain ondo ece çuc emen esan doçuna euscaldun guztiac iaquitea eta icastea gura neuque... Arituiçu, neure anai maitea, Iesucristo gure Iaunaren gorputz, odol eta Iaungoicotasun guztia çure sendagarritza. Berac parcatu daiçuçala çure uts eguiteac eta eroan çaiçala betico goçotasunera. Artu eban Arnoldoc gure Iauna, eta guelditu çan ichilic, beguiac itchita, esquerrac emoten. Ilçacotzat artu ceitequean, ain egoan cirquinic baguea, baina bere biotza inoiz baino bici eta garsuagoa eucan bere Iaunaren aurrean. Arnoldori baque-baquean itchita, Amando eta lagunac urten eben guelatic campora, soineco eta oinetacoac aldatuteco, bearra bere baeuquen eta; eta aldatu ondorean ioan ciran sutondora, pisca bat epelduteco usteagaz. an egoan beste guiçon bat bere, soinecoac legortuten. Iosepec ecarri eban osaguilea çan, eta, cinoanez, Arnoldoc ez eucan osatuteric. odolic bere ez eutsan bilatu, tin-tin edo bulçadaric bere ez, içaera auldua eucan, eta olango bati Iaungoicoac emon eiqueon osasuna, beste lurreco osagarriac ez. Buruco çauria ez çan ain andi andia: barruan eucan gatcha, barruan, eta gatch çarra. —Eta laster amaitu bear dau? —itandu eban Amandoc. —Nire ustez —erançun eban osaguileac— ez dau ordu beteric iraungo. —Gora noa ni —esanda, ioan çan Amando gaichoaren guelara. Orduanche asi çan inquesaca Arnoldo. Arnasaric ecin eban artu, atseden bat gorputzari ez alde batera ez bestera ecin emon eutsan, burua icertara bere ecin eban ondo euqui, icerdi larri otza asi iacon. Amandoc azquenengo Sacramentua edo Orio Donea eutsan: —Rictrudis —deitu eban gaichoac— ni banoa eta gauztcho bat esan nai neusquiçu ceuri bacarric. Azquenengoa! —Esan eguidaçu, aita, gura doçuna. —Adalbaldo orrec... inoiz aitatuco baleutsu ecer... baietz esan eiqueoçu. Ona da bera eta... norbait bear içan ezquero... bera baino oberic ez doçu bilatuco... euscaldunen artean bere. Ori da nire guraria. —Neurea bere bai, aitatcho. —Bai?... Noiztic? —Icusi nebanetic, iauna. —Pocic ilten naz... Iaungoicoac bedeincatu çaieçala bioc... nic leguez... Eguiçue baquea, eta euscaldunen ona... maite ditut eta!... Azquenengo berbac içan ciran. Artu eban escuetan curutze donea, osta osta ezpanetaraino eroan ecan, eta aoa çabalic, Amandoc berba onac esanaz parcamena emoten eutsala, il çan euscaldun bicain arguidotarra... Urrengo goicean icusi eben Lope auçocoac, aguinduren batzuc eguitera cioala, erdi lotan, narras, nagui eta gogo baric, eta itandu eutsen: —celan da, Lope, ugaçaba? —il da. —il? Ain laster? cer içan dau bada? —Ptche... il bearra. Ego aiceac baino urte gueiago eucan eta... __________ chI OTSOA ETA ArçaNORA Ez dot esan ondino celango arrerea eguin eutsen Pedro Mari çarrari Ocimbelcera eguin eban bigarrengo ostera edo ioan-etorrian. Eguia da, Rictrudisec bere, ez eutsan otseinari itauneraric eguin. certaraco? guertau

ciranac guertau ezquero on guztiac beranducoac içango ciran. Baina iracurlea cerbait iaquin guratan egon leiteque eta ipinico dot emen Portun eta Pedro Maric ce berba eguin cituen. Au Ocimbelcera eldu çanean atari ondoan iarrita egoan bestea, eta asi ciran biac era onetaco izquetan: —cec çacarz onaino, Pedro Mari? —Ez neure gogoac beinçat. —Orduan preminaren batec. —Premina ori celan dan. —Gogo baric eta premina andi baga çatoz bera3 Eta cer dacrçu Mendiolaco alço-tchacurra? —Portun, cein çaran eta certara etorri naçan badaquit. Aizcora baric ez dot etchetic urten, eta ondino, urteac içan arren, beste baten indarracaz nire besoa neurtu leiteque. alço-tchacurrac eçagututen ditut nic, euren bicitza guztian emacumeen eregu bila dabilçanac: urruingarriac dira, Portun, eta neure biotz guztiagaz urruinduten ditut. Ni tchacurra içan baninz, arçanora içango ninçan, otsoco guztiai orçac eracusteagaitic. —Oguipecoen ondar ciquina, guiçon circilen bilustasuna, otsein doilorren çantarqueria: Ocimbelceco seme bategaz berbetan çagoçana ez çaite aztu: esaidaçu laster esan bear doçuna, eta quendu çaite nire aurretic tchimistac baino arinago, neure tchacurren aguin artean amaitu gura ez badoçu ceure bicitza tchacurra. —Ocimbelceco seme andi, leinargui eta goçoa, ez çaite ain laster aserratu, eta ençuidaçu apur batean: Pedro Mari morroi, guiçona dan aldetic, beste edocein aina bada; euscalduna dan aldetic, edocein euscaldun beste; eta cristinaua dan aldetic, cristinau ez diranac baino gueiago. çuc aguindu deustaçun tchacurqueria ezleusqueo beste inoc Euscal-Errian aguinduco, baina çuc aguindu eta eguiteco bere gauça tint andia ez da: andiagoac eguin oi dituçu. Ez çaite aserratu eguiac ençunagaitic, ez çaite iagui Rictrudisec dinotsuna aitu baga. Neuc bere beste gaucetaraco baino, burruca on bat eguitreco gogo obea ecarri dot, eta alan bere, ez dot burrucaric nai, neure etchecoandratchoac gura ez dabelaco. Bere escuetan Pedro Mari itoteco gogo amorratu bat eucan Portunec, eta ezbearren bat eguiteco ciruan egoan; baina Rictrudisen icena ençun ebaneco, otsoa oquela barrira ioaten dan ancera, Mendiolaco alabeagana gogoa eta biotza ioan iacoçan. Bat-batera otu iacon ez çala baldin eguia çucena içangoLope astoac esan eutsana, eta ez ebala ondo eguin berac, Portunec, Mendiolaco nagusiaren contra ain azcar equitea. Alanda guzti bere ez eban barruco artega eta bacaldaric eracutsi gura, eta guitchiago bere buru arroa Pedro Mariren aurrean iatzi, eta len baino bigunchoago itz eguinaz, erançun eutsan: —Rictrudis! Rictrudis! Ori da bada cristinauen artean daucaçuen usain goçozco lorea, lora bacarra: beragaitic bici çara arrotuta cristinau danoc, batez bere Mendiolacuoc eta mendeco morroi çacarroc; çuen arrotasunean, euscaldunen nagusiac dirudiçue. Esquerrac emon eiqueoçuz berari, gaur emendic açurrac osoric eruaten badituçu. çuec ecece gueuc bere Rictrudisgaitic cerbait eguingo guenduque. —Ez da eçagun. —Ez dala eçagun? —Maite bacendu, bere ona gura bacenduque, çure eguitadeoc beste era batecoac içango litzatequez: gaur eraguiten deutsaçun beste negar ez eunsquio eraguingo. —cer dinoçu ostera oguipeco lapur, ordi, guçurti, lotsabaguea? —Eguia nic beti, min emoten badeutsu ere. çu çara guçurtia: çuc çabaldu dituçu emen guçurrac Euscal-Erria guztian, ceuc daquiçu cergaitic, eta nic bere bai. çuc esan doçu, guçurra dala iaquinda, Arnoldo nire ugaçaba, euscaldunic onena, garbiena, leinarguiena eta cinçoena, Euscal-Mendiagaitic gueien eguin daben guiçona, erri-salçaile bat dala; çuc esan doçu, bere alabea ezconduteagaitic, prancotarraren alde biurtu dala; çuc eraguin deustsaçu negar samina Rictrudisi; çuc eguin doçu euscaldunen artean bestec eguingo ezleuqueana; çuc, salquinde, bilau, pizti madaricatu orrec. Pedro Maric, azquenengo berbac, dana suturic esan cituan: buruaren erdira etorçan arricadac leguez artu cituan besteac. Ez eban uste bere eguitada gaiztoa

ain laster iaquingo çanic, eta Pedro Mariren aotic alango salaqueta gogorra aitu ebanean, adore baga guelditu çan. Ez eucan Portunec Pedro Mariren arduraric: maquilca çucitu edo mina errotic quendu ezquero, amaituric eucan arenganaco ipuina; baina Rictrudisegaz eucaçan beste ipuin batzuc. cer esango eban Rictrudisec, bere aitagaitic alango gauçac asmau cituana Portun çala iaquin ebanean? celan maitetu eiquian orain, lenago, bear bada, amteituco eban Portun? Ori çan, ori, Ocimbelzcoac adimenean eucan ipuina. Rictrudisen aurrean çuritu bear eban bere burua Portunec, al eban guinoan. ceinen bitartez? Pedro Mariren bitartez. Ez egoan beste bideric. Baina olango gogarteric ez balerabil leguez, beregandetasun andi bategaz, esan eban: —Orainche artean ez deutsut igarri. çoratuta çagoz, guiçagaichuori. Barregurea deustaçu. —Benetan daucaçu barregurea? Rictrudisen negarrac emongo deutsue: nire çorotasunac ez, badaquiçu çoroa ez nagona eta. —çagoz ichilic, guiçonchoa; bestela, ceure çorotasun eta guzti, amaituco çaitut. Rictrudis negarrez badago, orretaraco eracaia norbaitec emongo eutsan, nic ez. —Bai, ceuc, ceuc: çure minac alperric esaten dau ecetz, ceure barruac baietz diardutsunean. —Noc esan deutsu çuri olango ipuin oquerra, otsein lotsabaguea? —Oquerra da beraz eguin doçuna? Ondo da ceuc eçagututea. Garbiro erançungo deutsut. Lenengo neure biotzac esan deust, guero Rictrudisen aoac, urrengo... —Eta Rictrudisec bere olango guçurrac sinistuten ditu? —Guçurrac ez, eguiac bai: Rictrudisec eta bere etcheco danac onezquero. —Eta nic esango baneusquiçu... —Alper-alperric guztia: ez neusquiçu sinistuco; ezta, ezta, Iaungoico eguiazcoaren icenean esango bacendu bere, çuc ez doçu esango baina. Guçur ain icaragarriac asmau eta esan dituanac, asmau eta esango lituque andiagoac, lengoac estalduteagaitic. Ateac itchita eucaçan Portunec. Pedro Mariren bitartez ecin ceiqueon iaquin eraguin Rictrudisi, ez çala bera, Portun, erruduna. inoc ez eutsan sinistuco. Apetau iacon orduan beste bide batetic astea, bere barruco naigabeac esanaz. guiça orretan baldin obeto urten eiquean: Pedro Maric Rictrudisi cerbait esan ezquero, erruqui apurren bat artuco eutsan onec. uste au onçat arturic, asi çan esaten: —Eguin daigun, Pedro Mari, nire contra esan dituçun gauçac eguiac dirala... —Ee? —Itchoidaçu pisca baten, ençuidaçu, berbetaraco gogoa etorri iat eta. Nic ez dot esaten neu naçana: ori ecin neique esan. Dinotan gaucea da, ni baldin banitz, ez ete neucaquen orretaraco eracai edo arraçoiric. —cer? Nondic? celan? Orainche bai nagola ni ceu çoratu çarala eta. —Ençuidaçu gueiago eta obeto. çuc ondo daquiçun leguez, urteetan dot maite, ecin gueiagoan, Mendiolaco alabea; urteac igaro ditut bere arpeguia ecin icusiric, izten ez eustelaco; ez dot inoiz bere aotic niri esandaco berba bat ençun, eta besteren bitartez bere ez, lanagoco bat artean. ceu etorri cinataçan, eta Rictrudisengaitic ecer eguin gura baneban amatatu neiala gudaraco sua esan ceunstan, eta amatau neban edo ez neutsan gueiago suric emon beinçat. Rictrudisegaitic eguin neban ori, Pedro Mari, iruncialac iruncita! Poztu ninçan orduan, orditu ninçan, pocez çoratu iatan, orduanche bai çoratu iatala, eta neure çorotasunean bialdu neutsaçan... baina ez, ez daquit cer esaten dotan... Goçotasunez eta itcharopenez beteric nengoala, isaquiten dot prancotar bat içan dala or. Arnoldoc eta alabeac icusi dabela, arrera on bat eguin deutsela, Rictrudisec begui onac ipini deutsaçala prancotarrari... —Guçurra! —Guçurra da? Içan laiteque. Neuc bere naiago dot guçurra içan dedin. Baina nic eguitzat artu neban orduan, erreten iarri iatan barru guztia eta... cer eguingo cenduque ceuc, Pedro Mari, olango estualdi batean? —Nic eta edonoc, buru apur bat daucan guiçona bada, iaquin lenengo ondo, eguiac ete diran esaten dituen albisteac, iaquin guero norbere icena Mendiolan ondo ençuna bada edo ez, batez bere bertaco alabearen aldetic; eta azquenean,

igarri ezquero inoc ecin dabela icusi norbera etche atan, Mendiolaco inguruetatic alde eguin betico, inori buruco minic emon baric, norbere buruco minac nombaiten quencera. oriche eguingo eban çu içan ecic beste edoceinec. —Eta norbere itcharopen goçoari betico itchi? Lenago il, lenago lurbira guztia erre eta quiscaldu. Ez dot nic olango eraquidaric icasi. —cristinaua ez çarelaco. cristinaua bacina, iaquingo cenduque eroapena cer dan, curutzea maitetuco cenduque, eta lurreco çoriontasuna trucauco cenduque cerucoagaitic. —Bai e? trucaiçu ceuc gura badoçu, nic ez daucat truquetaco asmoric. —Aimbat gaiztoago ceuretzat. Emen ez doçuz bein bere ceure gurariac beteco, eta beticotasun ona galduco doçu. —Itchi daiogun gauça orri, eta esaidaçu cetara etorri çaran, eta amaitu daigun bein. —Rictrudisen aldetic etorri naz esatera orain egon doçun dongaqueria çucendu daiçula lembait len, inoiz berac arpeguira beguiratutea badoçu. —Lenago bere olango gauça bat esan ceunstan, eta nic eguitecoric asco eguin arren, celan erançun deust niri Rictrudisec? —cer deutsu guero ceuri çor berac? esaiçu cembat dan aloguera, eta emongo iatzu, aloguera bear badoçu. —Ez dinot nic ori, guiçon cital gorria. Nire aloguera bere biotza litzaque. ez daquit nic niretzat içango bada edo ez, baina, dana dala, Rictrudisi poztasun pisca bat emoteagaitic eguinalac eguingo ditut nic. —Orainche bai emoten deustaçula nire barregurea ceuc. Otsoa leguez asi çatchataz nenengoan, eta orain aceria leguez amaituten doçu gure berbetaldia. Bildotch otzana gura cenduque ceure atzaparren artean? Ez doçu guitchi uste ceuretzat dagola uste badoçu. Agur. —Oinastarri batec ilgo al tzaitu ba bidean? —Esquerric asco. Beste orren beste opa deutsut, ez da ondo baina. Pedro Mari cioala, «galduco neuque nic ori bidean» cinuan orz artean Portunec, —baina ez iatorquit ondo, nigaz euqui daben izquetea Rictrudisi esan bear deutsa eta. Pedro Maric ostera, «cer esan dot nic? —esan eban aopean—. Iesus, Maria eta Iosepe. Ori baino obeac ilten dira baina, neure esaera donguea Iaungoicoac parcatu daidala». __________ chi il GAUA Betorren guiçona eta emacumea ugari Mendiolara, Arnoldo il eta urrengo iluncean. aideac, auçoac, guelditu iacoçan adisquide apurrac, eta baita areriotaricoen batzuc bere, sartu ciran iauregui ataco atetic barrura, eriotzearen aurrean oi dan ichiltausn eta beguiruneagaz. Eriotzea çan etche ataco nagusia, eta bera esnatuteco bildurrean leguez, biatzengainean igoten eben goico egotoquira guiçon eta emacume danac, itz bat alcarri esan baga. Estaldu ciran aulqui guztiac, bete çan mandiota. Erdi-erdian, aritz olacaz anchinetan eguindaco mai andi baten gainean icusten çan Arnoldoren gorpua; Rictrudisec azquenengo iosi eban soineco barri bategaz ianciric; biçar eta ule luce çuri ederrac ondo garbitu eta orraztuac aguertuten ciran. bularraren gainean tolosturic eucaçan escuac, eta bien tartean çurezco curutzetcho bat, cristinautasunaren aguergarritzat. Lau argui-mutiletan egoçan lau argui eta lurrezco oncitcho batean ur bedeincatua, erinotz çati bat barruan ebala. il gaua asi çan. Arnoldo, beste elizguiçon lagun bi alboetatic cituala, sartu çan guiçateguian eliz-soinecoacaz ianciric; eta Ne recorderis peccata mea, Domine —asi çan esaten latinez. Dum veneris judicare saeculum per ignem, erançun eutsen alboetacoac. Au da, eusqueraz: «Lurbiracoai gogortadeco epai bat emotera çatocenean, nire erru, gaiztaqueri eta utseguiteacaz ez çaite gomutau, Iauna». «Nire oincada guztiac çure aurrean erabili eguiçuz, Iauna», iarraitu eban apezpicoac. «Betico desneque eta atsedena emon eguioçu, Iauna, eta betico arguitasunac argui eguin daiola». «Iauna, guçaz erruquitu çaite». «Iesucristo,

guçaz erruquitu çaite». «Iauna, guçaz erruquitu çaite». «Pater noster» esatean, Amandoc astindu eban ilaren gainean ur bedeincatuco erinotza eta guiçateguico guztiac, ichil-ichilean. ceruetan çagoçan gure Aita arren eguiten eben bitartean, erinotzetic iausirico ur bedeincatuaren tanta bat guelditu çan, alsite eder baten irudira, Arnoldoc escuetan eucan curutzearen beso batetic dindilizca, eta iausi eta çabaldu çan guero ilaren soineco gainean, cerutic datoçan esquer-on, apainduri eta aberastasunac gure arima barruetan çabalcen diran ancera. Amandoc, arrenac esan eta bereala, berbaldi samur bat eguin eban guiçonaren ecereçaren gainean. Eracutsi eban arguiro, cein neurtuac egoçan guiçonaren egunac, eta cembat doecabetasunez beteac; cein utsac ciran gure orduac, goicean ece eta eder içanic, eguerdi ostean cimen eta gabean ilic guelditzen diran lorenac leguez, edo gure aurrean beti iguezca doan queriça baten senean, edo beimbere eraldi eta tentun batean ecin guelditu dan içatearen itsuran: iaso eban goren gorengo mailetaraino Arnoldoren leinarguitasun eta fede ona; eta amaitu eban esanaz, alangoac nai litzatezqueala euscaldunac errien osasuneraco. Amandoc azquenengo itzac esan cituanean, urten eban danen erdira andre alargunac, ioan çan senarraren gorputza egoan toquiraino, beguiratu eutsan artez artez arpeguira, laztan bat emon eutsan, eta era onetan asi eban bere eresi neurtea, astiro, astiro: «çu ioan çara çorionera, çu ioan çara, eta ni ez! çure iloian laster naucaçu, Ilda ni bere, çu leguez! Orma çarrean nengoan unça, Iausi naz orma çarragaz: Bere azpian eguzqui baric Ni azcar igartuco naz». Bere barruco dolamen, errencura edo inquesa bat leguez, guztiz erraz eta berezcoa çan alargunaren asierea; baina gogoratu iacon, ecanduac aguinduten ebanez, aztertu bear çala celan içan çan Arnoldoren eriotzea, eta arguitaratu bear cituala equiçan albisteac, eta al ebanic guitchien esateco ustean, iarraitu eban: «ceinec ian deutsz, orma çarrari, ceinec ian deutsaz azpiac? Ez prancotarren balenca motzac Ez bada euscaldun piztiac. Auinemendi! Esna egon çaite! Piztiac dabilz auçoan, Eta campocoac guitchi dirala, Piztiac ceure colcoan! Auinemendi! Pizti donguea Biotza iaten neuc daucot... Eta alan bere, senarra leguez, Nic parcatuaz il nai dot. Ian çuc, piztia, ian çuc biotza, Eta ni len bait-len amaitu: Nire biotzac, len ez bacinan, Euscaldun eguingo çaitu. Euscalduna eta leinarguitsua, Piztiquerien etsaia, Neure Iesusen legueçalea

guiçon guztien anaia». Muguidalde andi bat sortu eben andre Luciaren berbac bilquidaco guiçon eta emacumien artean. Danac equien cergaitic çan piztien ipuina, eta bene-benetaco euscaldun cristinauarena. Asi ciran murmur bata besteari cerbait esaten, baina danac ichildu ciran Rictrudisen iaguiereac. Ederra ederren artean, beste bat ez leguezcoa cinçotasunean, biotzic samurrenaren iaubea, berbaric goçoenen esanlea, arguia eta ona, guiçateguico guztiacgandic içan çan ondo eta erruquiz beguiratua Rictrudis umeçurça. Ioan çan gorputz ila egoan toquiraino eta asi çan esaten. «Aita bat neucan nic lurrean. »Maite ninduan, egunac eguzquia maitetuten daben guisara, gauac ceruco içarrac maite dituan ancera. »Nire aita il da? Ez, nire aita ez da il. Ara emen bere gorputza: arimea Iaungoicoagan dago: bata besteagandic urte batzuetaraco aldendu dira. »Lurreco guiçon gaiztoac il gura içan badabe, ez dira gomutau, guiçagaichoac, arimea ecilcorra dala. »Umeçurz errucarri bat eguinic guelditu ete naz? Ez: ceruetan daucadaz Aita Arnoldo eta Aita Iaungoicoa. »Ez deuste bada guiçon dongueac bapere calteric ecarri. Negargarrizco lecu onetan malco batzuc ichurico ditut; baina cerutic legortuco deustez malcoac aita biac. »Berbac celan neurtu cituan ez neutsan gogoan artu. Orregaitic ipinten ditut emen neurtu baga. »Ez daucat bada cer inori parcatu; baina baldin baneuca, poz-pocic eta arima guztiagaz parcatuco neusquio edoceini. »Neure Aitac eta neure Amac alan eracutsi deuste: alan aguincen deust neure Iaungoicoac». Rictrudisec amaitu ebanean, bere eresi ederto esanaren soinua aidean guelditu çan, cidarrezco esquila baten durundia leguez, belarrietan guili guili goço bat eguiten ebala. —ce bigun eta eztitsu aguercen dituan ainguerutchu orrec Iesusen legueco eracutsiac eta bere biotzeco gurari doneac! —cirautzan atsotchu batec alboco lagun bati. —Naiago neban bere iardunac gueiago iraun baleu, arimaraco argui barri bat emoten deust eta. cein çan il gauan urrengo berba eguin bear ebana? Aideac, Mendiolan sartu ciranean, gorrotoraco egoçan, eta cer esan ez equien iaureguicoen parcameneco eresiac ençun cituen ezquero, etsai apurrac lotsaturic guelditu ciran, inoc ez eucan gueiago itz eguiteco usteric. «Toqui!» —esaten dau onetan, escumaquileagaz beia iota, çutinic egoçan guiçonen artetic erdiran sartu nai eban guiçon çar batec. «Toqui! neu naz orain, senitartecoric lenago ez badago». Peru padarra çan. Ioan çan gorputz ilaren ondora, escu biac ipini cituan maquilan, beguiac iaso cituan gorunz, eta asi eban itz neurtuetan bere eresia. Nic ez daquit ce neurritan erestu eban, baina esan cituan gaucen mamina au da: «Ai, Arnoldo, Arnoldo! Noc esango eban çure iloi aurrean etcheco emacumeac bacarri içango cenduçala ereslari? »guiçonic guiçonena, gudalariric argui eta sutsuena çu içan çara EuscalErrian. »Lecobide Bizcaico guiçonen Iaun andiac ez eban bere buruan çuc beste arguitasun eta besoetan çuc beste indar. »Aitor il çanetic ona, ez deutsa inoc nire Sorterriari çuc beste ondo eguiteric emon. »Eta ezdacust emen euscaldun aguintari bat bacarra, lurperatu çaieçan baino lenago çuri esquer on bat emoteco. »cristinau bici eta cristinau il çara: ondo datoz bada çure ondoan cristinauen parcameneco eresiac. »Baina baita bere bici içan çara euscaldun, eta euscaldun il, eta ez dira tcharto etorrico Sorterriaren eresi esquersuac. »Neuc esango deutsudaz, anchinetaco lagun çar mategarria. Neure tchabolatic onaraino ez naz bestetara etorri...».

Atsedenchu bat eguin eban emen, arnasea artu eta beguietatic bera etorcoçan malco-ariac legortuteco, eta guero, gaztetaco egunetaraino igonaz, iarraitu eban: «Mendian iaio cinan eta mendian bici mendiçale, menditarrac ondamuz azpertu çaituen artean. »çu eta ni muticotchoac guinanean, alcarregaz ibili oi guinan basoan, arrotzac orporic ipin: ez daben toqui itzaletan. »Odei aldean erroiac cras-cras çugaztietaco adarri gorengoetan miruac dançari, arcaitz-çuloetaco sasi balz tartean otsoren bat marruaz: ez guenduan orduan beste gauçaric icusi eta ençuten. »guiçondu cinan guero, eta çure aurrean otsoac bildurrez iguesi ioaten ciran; eta erroi, buçoca eta miruac sarri icusten guenduçan goietatic iasten çuc ildaco euscal etsaien aragui gordina iatera. »Euscal-Erriaren contra etoçan bacotchean, cembat prancotar amaitu cenduçan! cembati, aizcoracada baten, quendu ceunsen arnasea! »Esan daiela Egurraldeco baso çabalac. »An icusi ciran aurrez aurre, alde batetic ule gorridun guiçon andiac, Ausarditsua burutzat ebela, besteric Lauburutarrac. Arnoldo menditarra aguintaritzat arturic. »A, cer equina! gogorrac dira Rin ibai ondotic datoçan gudariac, gogorrac euscal mendietaco guiçon abarcadunac. cein gueldituco da garailari? »Batzuc gure lurra irabaci eta azpiratuteco gogoac dacarz; besteac, euren erri maite osoric eta locarri baga gordeteco gurariac darabilz. »A, cer equina! A, cer aizcora-otsa! A, cer oiuac! A, cer irrinciac! aurrera, deadar eguiten dabe gureac, "aurrera mutilac". »Eta aurrera doaz, aurrera guiçon ilen gainetic. Eurena da garaipena. ceinec guelditu leique oinaztarri bat bere bidean?... »Biciric guelditu diran prancotarrac Adurren erceraino ioan dira iguesi. An dagoz euren deseigoa sinistu ecinic. »Euscaldunac olango garaipenic ez dabe icusi egundaino, aguintariari esquerrac. »Berac bota ditu azpira prancotarric sendoenac, berac sartu deutse biotzetarainoco icarea, bere deadarrac çolitu dauz euscaldunen besoac. »Aidean dacarre aguintari menditarrac beren besoetan, baina cizpuruz eta negarrez dator, bere bician lenengoz. Seme galant bi galdu iacoz Egurraldeco basoan... »Ai, Arnoldo, Arnoldo! Aguintaria çu cinan. Noc esango eban orduan çure iloiaren aurrean etcheco emacumeac bacarri içango cenduçala ereslari? »Basaut eta ecin sinistu neique. Non dira euscaldun guiçon andiac? Semeac il iatzutzan, lagunac ichilic dagoz, arerioac poçarren. ceure mendiac ez çaçauz, Arnoldo. »Baina bai ceruac. Euscaldun ona eta cristinau benetacoa içan çara. Euscaldunac esquer gaiztoagaz erançun deutsue: ceruac betico çorionean ipinico çaitu. »Euscaldun ona baino cristinau benetacoa içatea ascoçaz obea da». Padarrac bere eresiari azquena emon eta bereala, Pedro Maric esan eban beste bat, guztizco samurra, Arnoldoren seme biac Egurraldetic berac ecarri eta curutze baten azpian ipini cituala gomutaratuaz. ilgaua amaitu çan, Arnoldoren arimegaitic eguin ciran beste arren batzuc, eta bata batera eta bestea bestera alde eguin eben Mendiolaco guiçon eta emacumeac, banaca-binaca, naibaguez, lotsaz eta erruquiz bateric. Goiçalderaco etchecoac bacarric guelditu ciran ia: morroiac lotan, aideac noicean bein cizpuruca, eta andre Lucia eta alabea negar barrietan, euren bacartadea gueroago eta obeto eçagututen ebelaco. __________ chi BAcARTADEAN

Igaro çan udea. Udazquena etorri çan bere aice otz, euri çaparrada eta egun laburracaz. çugaztietaco orriac, beren eçadea edo ecetasuna galduric, oritu ciran lenengo, erdi çuritu guero; eta azqueneraco iausi ciran, batzuc berecauz berez), euren burua igarri icusita lotsatu balira leguez; eta beste batzuc, oraindino adarren gainean bici gura ebenac, quendu cituan nai eta-naiez beren toquietatic aicearen indarrac, eroan ebaçan bide lucean gora-goraca bildurgarrizco jira-bira nequetsuetan, eta bota cituan guero bazterren baten, an, escutuan amaitu eien euren bicitza cistrin menguela. Eta bazter socoetan egoçan alcarturic orri mueta asco, muna azpietan, ate ostietan, erreca ondoetan; pagodicoac, gaztainericoac, inchaurdicoac; çumardi, liçardi eta ariztietan iaioac, sasi-larretan bici içandacoacaz batera. Danac batu cituan arerio batec: aiceac; danac ciran aicearen bildur. Soinu pisca bat ençun orduco icaraz egoçan: guda batetic azpiratuta guero iguez eguindacoac cirudien. Basoetaco çugazti danac, andi eta tchiqui —pino, arte, erinotz, caudan, gorozti eta guinarren batzuc içan ecic— soil-soil eta açur utsetan guelditu ciran; eguzquiari indarra guitchitu iacon; gabac luçatu cituan bere orduac, errecac ugaritu cituen euren urac; eta lainoac goialdeac artuta guero, mendi egaletatic bera bialcen cituan çati batzuc, baratz-baratz... cein damorrigarria egona Sortitza! cein iluna Mendiolaco iareguia! Ez çan iarten inor Arnoldo çarra ugaçabarençat gordeta euqui oi çan sucaldeco aulqui çabalean: andre Luciaren irudi agurgarria ez çan inondic aguiri: biac il ciran. Biac? Andre Lucia bere bai? Noiz eta celan? Goiz batean, bere guelatic urten da, Rictrudis Amarengana egun onac eta laztan bat emoteco usteagaz sartu çanean, ilda bilatu eban, arpegui goçotsuagaz, Arnoldoc eriotzaco orduan euqui eban curutzetchoa bere ezpanean gainean eucala. Ama Mariaren Iaiotzaco eguna çan, Irailaren çorcigarrengoa; aurreragoco egunean eguin eben Ama-alabac autorqueta on bat Amandogaz, eta goiz atan Gure Iauna arceco ustean ciran; baina Iaungoicoac gura içan eban, ascoren ustez, andre Lucia ceruetara eroan, arpeguiz arpegui Eguilea, eta ceruco Erreguinaren omenean eguiten ciran iaialdi ederrac Arnoldo eta semeen ondoan iarriric icusi eiçan. Unça ecin bada bici, orma çarra iausi çan ezquero, arri azpian, ausitan, çapalduta, eguzqui baric, gorutz burua iasoteco ceri elduric ez eucala! An egoan orma barria, Rictrudis, laguntasuna emoteco gogoagaz; baina landara çar apurtuac erro barriric botateco indarri ez eucan, eta il bear! çugatzen orriac igarcen asi orduraco andre Lucia igartu çan. Eta bera lurretic cerura ioan çanean, guelditu çan Mendiolan Rictrudis, aimbeste ondasunen iaube, aimbeste morroiren etcheco-andre; baina bacarric! Erreguina bat leguez çan, baina erreguin umeçurça! Baeucan laguntasun on bat Pedro Marigaz, esondari iaquinsu bat Amandogaz, baina gurasoric ez! Auçocoac eta erritarrac erruqui eben, bere gurasoen aideac maite; baina erritarren erruquiac negar-gurea emoten eutsan, eta aideen maitetasunac gurasoenac lango eztitasunic ez eucan. Ai! «Aita» etchea bete-beteco icena da, eta «Ama» esaten barriz ao guztia eta anima dana goço-goçoric gueldituten dira. Eta Rictrudisec, aita il iacon ezquero, etchea utsic bilatuten eban; ama il çanetic aurrera, otza, legorra eta beastunez betea guelditu iacon arimea. An bilatuten cituan, iaureguico bazterretan, Aitaren eta Amaren gomutagarriac: aizcorac, gueciac, dardarac, maquilac; soinecoac, oinetacoac, oiac; goruac, onciac eta tresnac, baina gurasoen dei bat egundo aitu ecin, euren iarri-lecuac beti utsic. Baeban eraquida ona, baeucan beste gauça guztien gainetico Iaunaren maitetasuna, Bere gurari donea bete gura eban; baina, beste iaio garan guztioc leguez, biotzaren erdian atsacabe andiac eucaçan. Aitaric ez, amaric ez, eta ames bigun bat bere ez! Nora botaco cituan bere beguiac? Içan çan une bat ames goçoetan orduac ioan iacoçana. Eçagutu eban bere biotz guztia beteco eutsan guiçon bat, ona, arteça, cinçoa iritchiz: guiçon orrec ez çala beragaz, Rictrudisegaz, aztuco esan ei eban; baina ioan çan erdal errira, erdal erricoa çan eta, eta gueiago aren barriric euscaldunen artean ez çan iaquin. Icaratu eguin ete çan Auinemendira gueiago etorten, Portunegaz bere burua topoz topo eguin ez eian? A! Ez, Adalbaldo ez çan icaracorra. aztu eguin ete çan? «Bai, aztu» cinuan berçat Rictrudisec, etchetic urreco celai batean, gogamen ilunacaz, batera eta bestera ebilela. «celan ez ba? ain gaztea, ain

ederra, ain aberatsa, condeen eta lenapezpicoen anaia, erregueen laguna, iaureguiric apainduenetan bici dan guiçona, celan gomutau leiteque luçaroan mendico alaca circil bategaz? Eta ni ez naz aztu, ni ecin aztu neiteque, egun batean bacarric icusi neban baina! A, ce ameslaria içan naçan! cembat bidar eguin dot ames Adalbaldoagaz ondo içango ninçala; etchadi on bat sortuco guenduala bioen artean; gauça on ugariac eguingo guenduçala bioc gure mendian eta prancotarraren errietan; Iesusi çor deutsagun maitetasuna eracusten bicico guinala beti. amesac ciran danac! astiune luça batec eracutsi deust, amesac eta neure arroqueriaren alaba dongueac cirala. Eta alperric gura dot neure burua çuritu, norbaitec amesetan lagundu deustala gogoratuaz: eguia da Amandoc esan eustala Adalbaldo guztiz çala egoquia niretzat: eguia da neure Aitac bere, eriotzaco orduan bertan, Adalbaldon icentau eustala niretzaco guiçacoa leguez; baina cergaitic? Neure çaletasuna eçagutu ebelaco, neuri eusten maitetasunac itsutu citualaco. Neuc neucan nic neure barruan Adalbaldoganaco maitetasunaren iturburua, aimbeste ilabetean eguin ditudan amesen iatorri tcharra. Ondo eguiten dau Adalbaldoc nigaz aztutea, nodo eguiten dau. Ni baino obea bear dau beretzat, ni baino obeac edonun eta errez bilatuco ditu; baina nic baino gueiago guraco leusquionic... ez daquit. Neure bicitza guztian maitetuco dot, Iaunaren iraintasun baga, garbi eta çucen; beti erregutuco deutsat Aita cerucoari duquearen onagaitic, eta inoiz iaquiten badot ondo bici dala, arreba bat bere anaiaren onagaz poztuten dan ancera poztuco naz». «Mendian bicico da mendico alabea, mendiraco iaioa içango da eta, menditic bedeincatuco dau bere Eguile Alsua, menditic emongo deutsaz esquerrac, eta baita curutzeagaitic bere, cerren curutzeac eurac arimaraco ondasunac diran. ceruagaz ames eguingo dot gaurtic arrerancean: an daucat aita, an daucat ama; neure anaiac an egongo al dira, an daucat betico çoriona nire çain. arutz ioan bear dot ausardi andi bategaz, arança artetic cear, neure bidean al ditudan ondo eguite guztiac eguinaz. Nire atarira escale bearsuric badatore, bilatuco dau Mendiolan biotz onagaz emongo iacon ianaria, edaria, iancia eta itunde ona; aurquituten badot ez-iaquinean eta grina tartean bici danic inor, daquidan egui apurra eta Iaunaren aguindu donea eracutsico dautsadaz, eta neure escuacaz ecarrico dot bide artecetara, al badot beinçat: bilatzen badot norbait negarrez eta nequetan ezbearren bat eguiteco çorian dabilela, neuc esango deutsat cer dan eroapena eta eraquida onean bici içatea. Eta sinistuco dauste neure condaira esan daiuedanean, eta ecarrico ditut curutze azpira, eta astuntasunic andienac gogoz eroango ditue ceruco çoriontasunaren pençudan eta gauça guztien gainetic maitetuco dabe Iaungoicoa». «Eta maite ete dot guero neuc, gauça guztien gainetic? O! ciur-ciur nago onetan gaur, inoiz bildur içan ninçan baina. Eguia da Adalbaldo maite dotana, lagun urcoa maite içan bear dan irudira, lagun urcoric onena leguez... eta gueiago bere bai; eguia da çoro-çoro eta bide baga beragaz alcartuteco asmoac euqui ditudala; baina len, orain, guero eta beti, Iaungoicoa lenengo, Iauna Lurbiraco ondo içate eta maitetasun guztien aurretic, eta Iaungoicoari çor deutsadan maitetasuna galeraçoteco balira lurbiracoac, egundaino ez aguertuteco eran ito eta ondatuco nituque, ateraco neuque erraietatic campora neure biotza, eta çapalduco neuque neure oinazpian Iauna baino gueiagoan guiçonic maitatu baino lenago. A! Goietan dagon Iaun beticoa maitetasun utsa da, Edertasuna berbera, çoriontasun guztien Iturria, ontasun danen sustrai ederra, aliçate neurribagacoaren Iaube bacarra;... eta guiçonac barriz, lurtarrac içanic lurrean dabliz arrastaca, eta maitaleenac aspercorrac dira, ederrenac itchusi, çorionsuenac negarti, onenac oquer, eta andienac tchiqui, urri, ecerez batzuc, Eguilearen ondoan ipinten badira. Gauça bat da norberac gurari batzuc euquitea erbeste onetan, aldatz goretaraco lagun on bat nai içatea, batari edo besteari lagunic egoquiena leguez beguiratutea, edo norbait etchadicoac leguez edo gueiago baldin maitetutea; eta beste gauça bat, erbestetic Betico Errira biotza iasoric, maitatutea gure Aitaric onena, gurtuaz, bedeincatuaz; Içateric Done, Artez, Goço, Bigun eta maitegarriena leguez beguirunetuaz. »Nire asmoac aurrera eroateco indar guitchi daucadaz, neurez; baina Iesusec bear ditudan gucitac emongo al deustaz. Euracaz neure gogoac beteco ditudala uste dot, eta gueroco saria irabazteco ondasunac iaditchico ditudala. »Beste orrembeste eguiten badau Adalbaldoc, ceruetan bilatuco dogu alcar.

»Eta eguingo dau; sinistuten dot eta itcharon neique, eta icusico dogu batac bestea. »Bealdeetan, uri andien erdian bera, nire uste baric, eta mendian, Adalbaldo beti gogoan dotala, bioc içan gueintequez Iaunaren seme-alaba onac, eta bioc irabaci gueinque betico desnequea». Rictrudis olango gogarteacaz ebilela, inguruco çugazti batetic celataca eta beguira eiocon guiçon bat. Portun çan. «A ce çurbil eta galdua dagon! — cinuan— cembat argaldu dan, cein iluna deitzodan! baina cein maitegarria beti! Balequi ni emen beguira naiocona, laster iguez eguingo leuque onetatic, orinac eiztaria icusten dabenean leguez. Eta neure escututic urteteco gogo bat badaucat! Berba batzuc esateco gurari bat bai! Ez ete leusquit arpeguiric emongo bada? Onache beguira dacust orainche. Icusten ete nau? Ez, ondo estalduric nago ni. Ganera, nora beguira dagon bere ez daqui orrec. Negarrez dago. ce gogamen ete darabilz buruan...? inoren bitartez ibilita ez dot egundo ecer atera, eta neuc eguin bear deutsat gaur berba, arpeguiz arpegui». Esan eta eguin, bere çulotic urten eta sartu çan Portun celaira lenengoan uste baino ausardi guitchiagogaz. guiçon baten aurrean iarqui eta ucabilcada bat edo aizcoracada bat emotea, eta maite dan emacume baten ondoan itz bigun ecarcorrac esatea, ez dira bardinac: bateraco indar eta gaiquera andiac eucaçan Portunec, besteraco ez çan gauça. Gainera, cembat eta saconagoac diran biotzaren gurariac, aimbat eta estuago içaten oi da bat gura dan guisara eurac aguertuteco. Ez da iaquiten nundic asi eta celan amaitu. Ori guertau iacon Portuni bere. Rictrudisec barriz, bere aldetic ez eban bapere muguidalderic eracutsi. Ocimbelzcoac egoan çulotic urtetean atara eban abarrotsa eta osticopean çapalduten cituan orri igarren quirri-carrea belarrietara eldu iacoçanean, beguirada batean icusi eban Portun; baina biotzac ez eutsan taupada bat emon Rictrudisi. —Egun on —esan eban guiçonac, dana cocoloturic. —Egun on —erançun eban emacumeac—. cer darabilçu emetic? —ceu icusteco gogoac bacarric ecarri nau. —Icusi naçu, bada, eta amaitu doçu ceure arloa. —Baina cer edo cer berba eguiteco gogoa bere badaucat. —Ori bere egon doçu, eta ceure cereguinac amaitu doçuz emen. Agur. —Oriche da iarduna ebateco artaciac daucaçuçana. Ez eguiçu ain laster iguesic eguin. guelditu çaite pisca baten. Erançun eguidaz. Aserre çara, Rictrudis? —inogaz bere ez naz ni aserre —erançun eban, etcherunz artu eban bideari itchi baric. Portun celaiaren erdian guelditu çan, ez atzera eta ez aurrera, iguesic ioianari beguira... —Errucarria ni, eta errucarria ori bere —cirautsan bere buruari Rictrudisec, ia etchera sartu çanean. __________ chIV POST NUBILA Ordecatic celaia) etchera ioan eta ordu bete inguru gueroago, leio baten ucalondoac ipinita, campora, marboil alderanz beguira egoala, Rictrudisec Mendilaco bidetic cear etorrela eliz-guiçon bat icusi eban. «Ai, ene! Amando da», esanaz, iatzi çan aida batean atarira, apezpico iaunari arrera on bat eguiteco ustean. —cer dacarçu, iauna —itandu eutsan— alde onetara? —Barri onac çuretzat —erançun eban Amandoc. —Niretzat barri onac, iauna? Nongoac guero? —Or, bealdetic, bart arratsean aguertu iatan prancotar guiçon bat, albiste batzuc ecarriaz eta beste batzuen esque. —Rictrudis dardaraca asi çan, eta sucalde bazterretara beguira inor inguruan ete egoan icusi nairic.

—Sartu çaite, iauna, barrura —aguertu eutsan— eta iarri çaite aulqui batean, necatua egongo çara eta. —Ez nago necatua. Orrez gainera, çuganacoa eguin ondorean, emen urreco etchadi batera ioan bear dot, beste araço batzuc badaucadaz eta. Baina ez çaite icaratu, emacumea. Ez deutsut bada esan albiste onac dirala? —cerçuc edo ceinenac, iauna? —Ez dinotsu ecer ceure biotzac? —Nire biotza ilumpetan eta gaichoric euqui dot aspaldian, eta gaicho erre citalen ancera, doilorqueriac esan içan deustaz luçaroetan. Mututuric egon içan balitz obeto neuquean. Gaur, atan bere, sartu iat bere guelaraino argui-errainu bigun bat, icusi eraguin deutsadaz biotzari gauçac direan leguez, eta asi iat cerbait esaten bear dan eran. —Osatuco iatzu beraz? —Osatuteco bidean iarri dot beinic bein. —Eta argui-errainu osagarri ori nondic etorri iatzu? —Argui guztien iatorritic, iauna: cerutic etorrico iatan. —celan baina? —Ni cein naçan eta... besteren bat cein dan adieraçoten emonaz, biotzaren asete eta betecada osoa non dagoan eracutsiaz, Iaungoicoaren gurari donea ondo eguiteco arimea indartuaz, maite ditudan guztiac ceruan aurquituco ditudala gomutaraciaz. —Eraquidara çagoz, icusten danez. Lurrean ez doçu gueiago ecer opa? —Bai, iauna, eraquidara nago: lau edo bost eguneco orduac edocetara igaro leitequez, eta ondo igaro, gueroco itcharopena badaucagu. Eta alan bere, eguia esan bear badeutsat, bet oi dotan leguez, ceruac neure guraria bete nai baleusquit, Iaunaren aserreraco eta nire arimearen calteraco ez bada, gauça bat opa dot... —Ez esan gueiago, badaquit cer dan eta. Iaungoicoac ceure naigurea bete gura deutsu, Rictrudis. ceruac çure doscainia icusi dau, eta Abraanen lenagoetan saritu eban leguez, erbeste onetan bertan saritu gura deutsu. Adalbaldoren albisteacaz naiatorçu. Gogoan çaucaz, eta maite çaitu. —O Iauna, Iaun cerucoa! cein ona eta erruquiorra çaran! Eta nic, bear bada, ez dot çugan naico ustaquida içan, eta Adalbaldogaz bere ez. cer dino berac, iauna? —Nire etchean içan eta laster bere erreguegana ioan bear içan ebala dino, eta an egon dala bere aguinduac eguiten eta çugaz egundo aztu baric. çure gurasoac il cirala badaqui; çu cetan çagoçan iaquin nai leuque. —ceinec esan deutsa nire gurasoac il cirala? —Neuc. Bein baino gueiagotan emengo albisteac bialdu deutsadaz. —Bada orduan ni cetan nagoan bere esango ceunsan. —Baita, baina gaur ori ez da naicoa: ceuc esan bear deustaçu garbiro Adalbaldogaz içateco oartasun, cedal edo naiecic ete daucaçun edo ez. Rictrudis nora beguiratu ez equiala egoan, icaraz, oso artega, urduritua, nabarmena, lotatic datorrenean eguzquiac gorritzen dituan odeiac baino gorriago. Eguzquiaren argui eta berotasun guztia etorcon bere arimara. —Niri, iauna, ezdeust berac egundo olango gauçaric esan —erançun eban, dana motelduric. —Neuc dinotsut orainche bere icenean. —Berac itauncen dau ori? —Berac. cer erançungo deutsat? —Iesus Maria! Auche da!... ceuc ez daquiçu bada? —Bai, baina ceure aotic nai neuque ençun gaur, bilosnarru mee baten ipini daidan cer erançun deustaçun. —Ara bada, nic ez daucat nai ecic baina... —cer? Bainacaz çatoz orain? —Itchi eidaçu, bada, amaitu artean, iauna. Nic ez daucat nai ecic, baina berac... —Berac bere ez, itchureac dinonez beinçat. —Eta damututen baiaco guero? —Eta ceuri damututen baiatzu? —Niri ez iauna, oriche ez!

—Berari bere ez. —ceinec daqui? —Neuc daquit. —Bein baicen ez nua icusi eta. —ceuc cembat aldiz icusi doçu bera?... —Bada orduan, ceuri ondo badeitzaçu... esan ceinquio... —cer? —Nic ez daucadala ecetzic. Arpegui goçotsuagaz esan cituan ona arteco berbac Amando iaunac, baina Rictrudisec azquenengoac amaitu ebaçanean, quendu eban apezpico doneac bere ezpanetaco barrea, iatzi eta batu cituan bepuruac, ilundu eban pisca bat becoquia, eta guraso batec bere alaba on bati leguez, asi iacon esaten Rictrudisi: —Ez dogu amaitu ondino, enetchoa. Gauça bat eguin baicen lenago cercelidade guztiai ondo beguiratu bear iacue, eta baietza emon orduraco, berac dacarçan astuntasun eta ibilbide guztiac icusi eiqueçuz, beguitanduer edo irudipenen atzetic itsu itsuan iarraitu baric. Adalbaldo ecingo da bici EuscalErrian, noicean bein eta ereti batzuetan ez bada, cerren Dagobertoren mendecoa dan, eta bere aguinduac bete bearco dituan prancotarren artean. çu barriz, mendian iaioricoa çara eta mendian daucaçuz ceure sustraiac, asaba eta gurasoen etchea, ceure ondasunac eta ceure biotza. Içango doçu naicoa gogo eta indar ceure senarragaz Euscal-Erritic campoan bici içateco il osoetan, urte luceetan, beti bear bada? Gogamendu eguiçu gauça ori ondo, baietza emon baino lenagotic. —Gogamenduric daucat, iauna. Maite dot neure mendia: toquiric ederrena deritchot, eta beragaitic, beste Lurbira guzticoac salduco nituque. emengo arri bat beste errietaco iauregui bat aina badala uste dot, bertan daucadaz neure gomutac, bertan neure guraso eta anaien açurrac. Ez dot nic Euscal-Errira alde batera itchico egundaino. Naroian toquira naroiala patuac edo Iaungoicoac, euscalduna eroango nau, euscalduna bicico naz toqui guztietan. Neugaz ioango dira erriric erri Euscal-Erria, bere izquerea eta bere ecanduac; eusquerea eracutsico dot non-nai, neure erritarren legue çarra adieraçoco dot, al dotan guinoan. Nire gomutea, nire adimena, nire biotza, nire içaquerea, euscaldunarenac içango dira beti; eta edocein lecutic, nire beguiradaric goçoena neure mendiençat içango da, eta nire arrenic bero, sutsu eta onena euscaldunençat eta eusqueraz eguina. Euscaldun içaquerearen çabalçailea içan gura neuque nabilen toquian nabilela. cergaitic, ain onac bagara, cergaitic çabaldu ez gueure ontasuna? Ez dinogu, eta eguiaz, erbestecoac euren ecandu tcharrac gugana dacarreçala? cergaitic, bada, guc, areen ecanduençat muga gogor bat ipinteari emen iarraituaz, ez doguz gureac erbestean çabalduco, ereti ona dogunean? Norabaitera ioan bear dabenean, cergaitic euscaldun Lurraren alderdi guztietan, cristinauac cristinau içan bear daben guisara? cergaitic gure arraça menditarra besteac baino gueiagocoa eta obea dala ulertaraço ez? Euscal-Erriraco tcharra al da, gure euscalduntasuna galdu baric, gure ecanduac erbestecoan aurrean eracustea? cristinau batec besteac cristinaututea ez al da ondo? Noiztic onara da gauça on guztiac gordeta euquitea eguitecoric onena? «Euscalduna naçan aldetic euscaldundu, cristinaua naçan aldetic cristinautu»: ori da nire oincada eta ibilera guztietaraco daucatan açalqui eta gogo errimea. Arima barruan gorderic gurari andi bi ditut: Mendiolara natorrenetan, euscaldunacgaitic eguingo ditudan lan guztien sarigarritzat, menditarren aldetic arrera on bat aurquitutea: Iaun cerucoac Beregana deituten deustanean, fede eta lagun urcoaren alde Lurrean erabili ditudan araço eta lambide guztiacgaitic, ceru ederretan abegui on bat içatea. —Ondo dinoçu, Rictrudis —dirautsa apezpicuac—, ondo dinoçu eta çu ondo çoaz. A! euscaldun guztiac bide orretatic iarraituco balebe! çure erriari çor deutsaçun maitetasuna lagun urcoari çor deutsaçunagaz alcartu nai doçu, eta guztiz ondo gura doçu. Bacotchac bere erriari içan bear deutsan maitetasuna era bitacoa dala deitchot nic. Norbere buruarençat daucagun maitetasun itsu, arro eta oquerretic dator bata: gure biotzean berez, tchiqui-tchiquitatic, celan ez daquigula sortu oi da; asten da gueugaz batera, guztiz neurribaric, eta ez dau gure biotzetan beste maitetasunençat toquiric izten. Dana bear dau beretzat: bereari bacarric deitzo andia, ona, cindoa, çucena, ederra eta eguiazcoa:

besteen gauça guztiac, erquin, macal, circil, motel, tchiro, doilor eta guçurrezcoac iruditen iacoz; eta cembat eta norberagandic urrinagocoac, aimbat eta erquin, macal, circil, motel, tchiro, doilor eta guçurrezcoaagoac. Norberarena içan ecic, etchecoen gaucea içango da celambaitecoa, edo norbere erritarrena gueienez; baina erritic campora urruingarria ez dan gauçaric ez dago. Eta ortic etorri oi dira icusi-ecinac, gorrotoac, itsumenac, Iaunaren leguea austeac, lagun urcoaren calteac eta arima ascoren ondamendiac. bigarre eraco erri maitetasuna ez da olangoa, cerren daucan Iaunaren anaitasunezco legue biguna bere çucençaile eta artiçarçat. Norbere gauceari obeto gura içan arren, urrena dalaco, obeto eçagututen dogulaco, edo biotzac alan aguinduten deusculaco, gueieguiqueriac quenduten deutsaz biotzari eta adimenari itsutasunac, besteen egoquitasun eta doiainac eçagutu eta autorcen ditu, ez dau inor urruindutren, eta Iaungoicoaren icenean edocein maitetuten dau. çuc olan gura deutsaçu Euscal-Erriari: erri guztien gainetic doçu maite, ceurea dalaco eta erriric onenençat daucaçulaco. Maite eiqueçu aurrerancean bere, amitegarria da eta; baina emoiçu edonun bacotchari berea... Eta ez dinotsut gueiago. Agur. Iaquingo dau Adalbaldoc çuc esan deustaçuna. —Agur, Amando iauna. Iaungoicoac lagun daiçula, eta esquer mila. —Iaungoicoari. __________ chV BARREAc ETA NEGARRAc Auinemendi guztia sutan dago, gorrotozco sutan. Erri guztiac becaizturic aurquituten dira. currucaraco deadarric galgarrienac urteten dabe euscaldun ascoren bularretatic. Eguiteco ençungarri bat eguin bear çan. cer guertaten da? Egundaino ençun eztan guisaco iaçoerea. Euscaldun aguintari baten alabea, alaba bacarra, aberatsa, arguia eta ederra, bere aide eta oguipeco batzucaz, prancotar bategaz ezconduteco asmoan erbestera ioan da. Aide guitchi eruan ditu Mendiolaco alabeac, cerren senitartecoric gueienai tcharto iruditu iacuen Rictrudisen labanqueria. Gora-goraca dabilz Auinemendin guiçon eta emacumeac, çar eta gazte, andi eta tchiqui, aberats eta lander, cristinau eta fedebagacoac: Rictrudisegaitic eta bere lagunçaile guztiacgaitic, arao, birao eta çacarqueriric çatarrenac esaten ditue. Etchacuen itchi bear gueiago Euscal-Errian sarcen: bici eiteçala Erdalerrian beti, euren gogoz erdaldunacaz bat eguitera ioan ciran ezquero. Euscaldun aguintari guztiac uste onetan egoçan. Ubero çarrac berac, lagunen batzuc iritze esque oe aurrera ioan iacocenean (bada aspaldietan oian bici çan) ez eitzola ondo Rictrudisen eguitadeari aguertu eutsen, Euscal-Errian mutil onac bat eta bi baino gueiago bacirala eta. Ocimbelzcoac erriric erri ebilçan danac, menditar guztiac asco eta gueiago berotu nairic. Prancotar biurri malçurracaz equinaldi gogor bat eguin bear çan, eracuste barri barri bat emon bear iacuen: ez eiela uste içan onean onean ibilita, euscaldunai eguinico deztaina eta bidebagaleroal azti eta gueldituco ciranic. Aztu? Lenago urtuco ciran atch eta lur guztiac menditarrai eguindaco irainac aztu baino. Batez bere Portunec Aitz-barrenen arturicoa. Eta emen egoan esquergaari arrigarriena, Ocimbelzcoen ustez. Portunegaz burruca ibili çan guiçonagaz beragaz ezconduten çan Rictrudis! O! Dchartadaric andiena Otchoatarrai arpegui-arpeguian emotea çan ori. Orrec ecin eiquean parcamenic euqui, eta ez eban euquico. Lurbira guztian iaquin eraguin bear çan, Otchoatarrac... euscaldunac norçuc ciran. Prancotarren contra guda gogorra, eten baguea, beticoa, asteco ordu eta garaia etorri çan. «Nic esan nituan gauçac urten dabe arguitara, —cirautsan Portunec etcheric etche—. Arnoldo salduta egoan eta bere Sorterria salceco prest, eriotzea etorri iaconean. Bacotchari berea emon bear iaco, eta nic eçagututen dot gaztetan Erriçalea içan çala; baina çarçara, bere alabeagaz tchotchinduta, Rictrudis andi icusteagaitic, erregue-usainecoacaz ibilteagaitic, eta eliz-guiçon arrotzaren esandeac ençunda, edocetara iarri çan. Eta Aita eta Ama il arren, Rictrudis petralac ez dau guero aztu gurasoen eracutsia, eta ecarri deutsa orain Euscal-

Erriari içugarrizco lotsaria eta caltea. Mendiola eta bere lurrac prancotarrenac içango dira gaurtic aurrera, gure etchean gueuri aguitzera sartuco iacuz arrotzac, ecarrico deuscuez euren oitura gaiztoac, eta agur gu eta gure gauçac, al dogunac al doguna eguiten ez badogu. Aitarren-seme alça bear gara danoc, aguinac eracutsi bear deutsaguz arrotzari, ez dau emen erbestecoc oinic ipini bear». Eguia cinoan Portunec, Auinemenditarren iritchiz. Mendiolacoac ondamendira eroien Euscal-Erria. Arnoldo salduta egongo çan, eta orregaitic prancotarracaz gudaric ez eban gura içan: Rictrudisec barriz lotsagarrizco gaucea eguin eban eta etchacon gueiago Euscal-Errian sarcen itchi bear. Eta Amandori? Amando bere, guiçon ona çan baina, erbestecoa çan eta... Armandoren contra ez ciran aimbeste açartuten euscaldun cristinauac, fede gaiztocoac bai; baina Rictrudisen contra danac ao batetic itz eguiten eben. «Egundo olangoric! —ençuten çan edonun— Rictrudis orrec esne epela cirudian baina, berotu çan esnea, eta iraquin eta gainez eguin bere bai Erriaganaco maitetasunaren su-garra amatau arteraino. Aimbat gaiztoago beretzat. Bere icena lurrun artean ostendu da, eta erre eta ondaturico gauça bat dirudi». Mendiolacoagaitic noc ateraco eban arpeguia? Ez egoan Auinemendin orretaraco ausardiric eucan guiçonic. Bat bacarra içan çan, Padar coblacaria. Eliça aurreco emparançan, guiçon aserre ascoren erdian, asi çan Peru, Arnoldoren eguitada andiac esaten, eta bere alaba cutunaren ontasun barru-barrucoac eracutsi nairic; baina coblacari çarrac bere gainean içan cituan egurrac: batac io, besteac bulça, orcoac lurrera bota eta angoac çapaldu eta maquilatu, il eben Peru guiçagaochia, salquindarien lagun oquer osquil bat çala eta. guiçon çarra ilteco asmogaz ez eiacoçan lenengoan asi; baina Ocimbelzco morroi baten maquilcadeac ilda itchi eban beinçat, eta çamaldaco guiçon guztien artean ez eutsan inoc itzalileari oratu. contrara: coblacaria ilda egoala icusi ebenean, ondo eguin iaco, —cinuen danac— berea da errua, barritchu citala ez içatea biaino ez eucan». Ez çan, bada, Auinemendin Mendilacoaren aldeco guiçonic gueratu; ez çan bat, ango euscaldun guztien artean, gauçac celan ciran icusi eta astertuteco beregandedunic; erruqui pichca bat guelditu iaconic ez egoan inor: dana çan aserrea, gorrotoa, curruca eta citalqueria. Iracurlea: iatzi gaiteçan Auinemenditic bera, itchi daiguçan emengo negargarriqueriac, eta Ostrabento alderaino goacen gu. An dauquez Adalbaldoren etchadicoac aberastasun ugariac; bere aide batzuc eta oguipeco gueienacaz Rictrudis ara ioan da, an Amando apezpicuac prancotar duquea eta Mendiolaco alabea bedeincatu ditu gogoz eta poz-pocic, beti alcarrenac içan daitecen. Noc esan ondo gazte bein biotzeco atseguintasuna? Bata besteaganaco iaioricoac içanda, uste-uste baric bilatu eben batac bestea; eçagutu orduraco maitetu ciran biac; aimbeste ilebeteco bitartean ez eben icusi alcar; icaraz egon ciran biac gueiago lurrean icusico ete ciran bildurrez; negar andiac eguin cituan euscaldunac bere iaureguico bacartadean prancotar ederra inoiz ostera aurquituco ez ebalacoan; prancotarrac bere aldetic icara gogorrac igaro cituan Euscal-Errico ainguerua beste norbaitec eroango eutsalacoan, eta orain, eragozqueta guztiac quenduric, bata bestearen besoetara etorri ciran, alcarganatu ciran biac beti-betico. Ezteguetaraco batu ciranac bere auqueraz eta poçarren egoçan. Ostrabentocoac tint ondo eritchoen euscaldunari, bada Rictrudisec, bere bacunde eta tolesgabetasunagaz prancotarren biotzac irabaci cituan, eta bere dertasun, egoquiera eta emaguri cinçoagaz guztien erreguina on bat cirudian. Euscaldunac barriz, icusi ebenean Adalbaldo eta bere aideen Iaungoicotasun benetacoa, Rictrudis escu onetan iausten çala cinuen, eta ez çala içango errez EuscalErrian bertan, beste alango guiçon bat bilatutea. «Balequie gure aldean — cirautsen— Adalbaldoren etchadia celangoa dan, ezleuque gorrotauco inoc gaur leguez; cerren gu, Auinemendicuoc, buru gogorrecoac içan gueinquez, baina biotz gogorrecoac ez gara». Ostrabenton egoçanac Auinemendin cer igaroten çan ez equien asco. eurac etchetic urten ebeneraco sosmau eben cerbait maitasunezcoa ez çana, trumoi egunetan marboilean icusten dan odei matasa baten ancera; baina trumoia laster igaroco çala uste içan eben. Euscal-Errira biurtuta lenengo egunetan, bada

Euscal-Errira ioateco ustetan egoçan, betozco ilunen batzuc, erremuscadaren batzuc, ecin icusiren batzuc içango ciran: baina Adalbaldoren çucentasun eçagutu eienean euscaldunac, prancotar guiçon andia menditarren aldecoa eta euren legue eta ecanduçalea çala ulertu eienean, Mendiolaco ateac menditarrençat len leguez çabalic egoçala icusitacoan, pichcaca-pichcaca etorrico ciran Mendiolara ienteac, eta euren adisquide on eta lagunçaile gogorrenetacoa leguez beguiratua içango da erbesteco duquea. Icusi daiela gureac Adalbaldo euracaz batera, cein eta celangoa dan iaquin daiela ondo, eçagutu daiuela bere biotz artez eta samurra, eta euscaldun guztiac adisquidetzat euqui içango darue, Amando adisquidetzat dauquen senean. Urrinetic tcharçat euqui içan dana, gure ondoan icusita guero, ascotan maitatu içan oi dogu. Onetan egoçan Ostrambentora baturico euscaldun eztegulariac, ia etcheraco bideac arceco asmoetan, eurac egoçan mandiotaraino eldu çanean, atz eta putz eta bero eta lurrunsua, gorputz guztitic icerdia eriola, bero andiric ez egoan baina, menditar guiçacote narras baldan bat. —Iesus! Aitearen, Semearen... —esan eban Rictrudisec—. cer dacarc, Lope, euc onaino? —cer ecarrico dot, andrea... —Ezteguco ondoquinac iatera dator ori —cinoan Pedro Maric guiçateguico atetic, barrez eta algaraz. Emon eutsen barreari etcheco guztiac, bada gure Lope bene-benetan egoan barregarria. Alango guiçon trausquilic! Abarca urratuetatic beatz lodi biac aguirian ecarçan, tchaberama andi biren buruac leguez, bernetaco soca eta oialac bebera iausita, berna-sorqui batzuec itchureagaz; ia guerriraino basaz betericaco soineco dindirriduna; lepotic bera lenago icusi gueunçan narruzco çorroa; escu batean maquila bat eta bestean edan-onci ez-tchiquia; eta arpegui çabal biribila sagarric gorriena baino gorriagoa. —Barre eguiten dabe baina ezdacart nic barre eraguiteco albisteric, esan eban. —cer dacarc bada? —Gauça onic ez. —Esaic bada cer dan. —cer içango da, nire etchecoandreac ez daucala gaur Mendiolan ez etcheric, ez abereric, ez soloric eta ez basoric. —cer dinoçu, guiçona? —Mendiolaco morroiac etchetic campora atara gaituela dinot, an ez dabela Rictrudisec aguinduten eta. —ceinec aguinduco dau bada? —ceinec ez daquit ondo: Auinemendic, Erriac, euscaldunac edo ez daquit nic ceinec. —Edanda çagoz çu. —Ez dot ondino nai beste eta guitchiago be edan, gura baicen lenago amaictu iatan edaria eta. Barre guztiac igues eguin eben guiçateguitic. Eguia çan: barre eguiteco albistaric ez ecarren Lopec. —ceinec atera çaitute etchetic? —itandu eutsen danac. —Ocimbelzco Portunec. —Portunec? cergaitic baina? cer dala eta? —Gure etcheco andrea erbestecoagaz ezcondu dalaco: Euscal-Errico lurrac eta ondasunac prancotarrenac ecin içan leiqueçala eta. —Eta gu errira goacenean, non sartutea gura dau bada? —Errira ioan? Ez eiçue errira ioateric gogamendu, ez deutsue itchico eta. —Itchi ez ostera? cein eta guero Portun gure errian eta etchean sarcen galeraçoteco? —Euscaldunen nagusi edo andienetacoa beinça ei da. —Ez dago escu tcharretan Erria! Baina ez da bera bacarric aguintari: Euscal mendian badira beste batzuc Portun baino andiagoac, eta icusico dogu. —Portunen esanera iarri ei dira beste aguintari guztiac bere. —Eta eguiaren alde deadar eguingo dabenic ez dago inor? Gugaitic ez dau batec bere arpeguiric ateraco?

—ceinec guero? Bat asi ei çan ceuen onagaitic cer edo cer esaten, baina emon ei eutsen berea. —cein çan bera? —Padarra. —cer eguin deutse? —il. —il?... —Bai. Lurpean sartu eben beinçat eta... Danac guelditu ciran batac besteari beguira cer esan ez equiela. —Uste guenduan baino astunago dator ecaitza —esaeban azquenean Rictrudisec —. Ez çan egun bi edo iruco trumoia guc erritic urteeran icusi guenduana, negu balz lucearen asierea çan, bada negua bere gogortada guztiacaz iausi da Mendiola eta Euscal-Erri guztiaren gainean. Eta bear bada neure erruz, neure... —çagoz ichilic, Rictrudis —esan eutsan Amandoc— Portunec daucan aserrearen çarraparrada bat da guztia, eta ecin leiteque içan irauncorra. —çarraparrada ori içango da naicua, Amando iauna, euscal lurrean aimbeste bidar ereinda dagon gorrotoaren asia erneteco. —Baina neuc, Iaungoicoaren lagunatsunagaz, erne ala ateraco dot. Arunz noa gaur bertatic, bilatuco ditut biotz oneco guiçon guztiac, danai berba eguingo deutset, eta gauçac cerbait ondutea itcharon neique, Fedegaiztoco guiçon currucari baten iritzi eta gogoari ecin leiueque iarraitu euscaldun cristinauac, eta ez deutse iarraituco. —Bildur içateco da guero, iauna, orain Auinemendira ioatea: ez daquiçula guertau Padar guiçagaisoarena. —Aimbat obeto niretzat, olan balitz. —Neuc lagunduco neusquiçu pocic, Adalbaldo gura içan ezquero —dino andre gazteac. —Ez, çuc ez, eta beste inoc bere ez: neu bacarric ioan bear dot lenengo: bideac eguindacoan besteoc. Ez deitchoçu, Adalbaldo? —Bai, iauna. Bideac eguitera neu ioango nitzateque; baina indarrean, gogorrean, guda soinuan ioan bearco neuque, eta ori ez dot nai. Ez dot gura gueiago gorrotoraco apucoric ipini. Baqueçalea naz, badaquiçu ceuc, eta baquean nai neuque ioan Euscal-Errira, anaien artean leguez, ezpanetan irri-barrea eta biotzean poztasun andi bat ditudala. Orretaraco eguna aimbat lasterren etorrico al da. çu eta ni, Rictrudis —iarraitu eban andreari beguira— emenchi bicico gara bitartean, ecarri dituçun aide eta etchadicoacaz batera, Iaunaren leguea gordeaz eta gorde eraguinaz, arrenetan beti Amandoc, itcharoten daben leguez, arimen irabacia içan daien. çu ondo içango çarala uste dot: euscaldunac emenche daucaçuz, ceure lenagoco morroiac bere bai, ondasunac ugari ditugu, maite gara: cer gueiago guraritu gueinque lurrean? Beste cerbait opa badoçu, esaidaçu, Rictrudis, eta laster beteco iatzu ceure gogoa. —Esquerric asco, Adalbaldo. gueieguizcoa çara niretzat, eta çugaz ondo ez içateco bildurric ez daucat; baina neuretarrac ceuri ez ondo beguiratuteac min emoten deust. —Eta cer eguingo deutsaçu? gurea al da errua? Errua gurea balitz, orduan içango litzateque gauça mingarria, baina ez dan ezquero ez daucagu cergaitic minic artu. Guc eguin daigun aleguina euren gogamen oquerra quenceco. Eta orainche bat-batera otuten iat gauça bat, çuri tcharto ez badeitsaçu, eguin gueinqueana. —cer da bera? —çure Auinemendico ondasun guztiac Euscal-Errico landerrençat istea, neureacaz naicoa eta gueiegui daucagu eta. Orretara icusico dabe çure erritarrac çure ondasunen bila ez naçala ibili, orretara eçagutuco dabe Euscal-Errico aguintaritzien çale ez naçala. cer dinostaçu, Rictrudis? cer dinoçu, Amando iauna? —Gogamen ori ederrenetacoa dala, eta asco eta asco lagunduco deustala euscaldunen biotzac çuen maitetasunera ecarcen —erançun eban apezpicoac. —Beste ondasun guztiac emoteagaz —esan eban Rictrudisec— ez dot bapere nequeric arcen, baina neure gurasoen iaureguia, neure iaiotetchea... Nun sartuco gara gueu euscal mendira goacenean?

—Edonun, Amando bici dan etchean bertan, edocein euscaldunec emongo leusquigun ostatuan; baina ez badeitsaçu, itchi; ceure guraria eguitea baino besteric ez dot nai. —Ez neban uste neure gaiçacana ain lotua nengoanic. Asco deitzot, Adalbaldo, guztiz asco; baina ceure gogamena içan dalaco eta Amandori ondo deitzon ezquero, neure etchea bere bai, dana landerrençat içan dedila. Ez dau Iaungoicoac aztuco nic orain eguiten dotan doscain andia. __________ chVI AMANDOREN LANA Esan eta eguin, Amandoc artu eban bereala Euscal-Erriraco bidea, eta Iaungoicoaganaco celan arimac irabacico cituan gogartetuaz, eta len fede bagatasunaren ilumpetic Ebanjelioco arguira aterarico euscaldunac celan indartuco cituan gogoratuaz, Ama Mariari, Done Pedro eta Paulo, eta beste Iesusen legue çabalçaileai arrenetan eta arrenetan, eldu çan Auinemendiraino. Bidean etorrela, aserre eta cer-esan andiac idoro cituan prancotarren artean euscaldunen contra. Au eta ori eguin ebela, bata io eta bestea çucitu, orcoa cematu eta angoa il, bataren gauçac erre eta bestearenac ausi eta birrindu. Neurriac artu bearco cirala basotar lotsabagueen contra, gogorrean asteco ordua çala, aguintariac mendiac quiscalcen asteco erreguec cer esango eban çain egoçala, norbaitzuc cerbait içan ebela euscaldun gudalariren batzucaz. Olango gauçac ençun cituan; baina nun, noc eta celan gauça garbiric ez. Lenengo euscaldunac prancotarren lurreco muguetan bilatu cituan, azcon eta besconacaz, Auinemendico iagole edo çainçaile leguez. Ez eutsen abegui onic eguin, baina tcharric bere ez. Arpeguiric ez emotea çan guztia: apezpicua alde batetic icusi ebenean, beste aldetic igues eguitea, agurric eguin baric. «Ba! Ori baino gueiago ez bada —cinoan bere artean Amandoc— toqui eguingo dot nic Euscal-Errian. Arpegui emongo deusten lecuetan sartuco naz, ioango naz adisquidien etchetara, eta ez ete al nabe danetatic campora ateraco. Lenengo beinçat Uberogana ioan bear dot, eta an iaquingo ditut barri guztiac garbiro». Eta uste onegaz, Larrasorotic, inalatzatic, Basaburutic, Burrunsaliniatic cear Ezpeletara sartu çan. Uberoren etcheco ate ondoan oles eguinda lastguer, mutil gazte eder batec milatsu gainera urten eutsan. Uberoren semea çan. —Egun on,Gaichpar —esan eban Armandoc. —Egun on —erançun eban besteac. —celan gara? —Bagabilz. —Eta aita? —Aita emen daucagu. gueiagoco baric barrura eioaçan artean. «Um —gogamendu eban Amandoc— legorra eta ilunchoa dago Gaichpar: bestetan lango arrera onic emen bere ez daucat: ecaitzaren ondorenac içango dira: icusico dogu çarrac cer dinoan». Uberoren aurrera eldu çanean, Amando, iarri baino lenago, betico arpeguiquera goçotchuagaz asi iacon izquetan: —celan çagoz, adisquidea? —Alan alan. Tcharreracoric ez daucagu eta. —Iaguita çagoz beinçat, eta ni azquenengo emen içan ninçanetic ona, cer edo cer irabaci eguingo cenduan. —Iaguita nabil baina belaunetan indarric ecin eguin iat eta besoetan bere ez. Ost-ostean ioan ninçan igandean eliçaraino. —Eliçaraino bai? Asco eguin çara orduan. —Asco bai obe. cerbait, iauna, cerbait bacarric. Asco eguinda egon baninz, ez ninduan etchean bilatuco. Gazteac onetan, albo batean iarrita egoan toquitic, celatazco beguiacaz beguiratu eutsan apezpicuari. —cergaitic ez ba? —itandu eban onec.

—cerren euscaldunac etcheqan egoteco garaian ez gagoçan. Ez al doçu ceuc ecer ençun? —Gauça asco ez nic. —Ez cenduan ençungo. Orainche gogoratuten naz. çu gure Erritic campoetan ibili çara cereguinchu batzucaz, eta bidezcoa içango çara gaur emen. —Bidezcoa naz. Ez daquit ecer garbiro eta iaquiteco ustean nator çugana. cer darabilçue? —cer erabilico dogu? Gudaraco asmoa eta gogoa. —Gudaraco asmoa eta gogoa? cergaitic baina? —cergaitic, cergaitic. Euscal-Errico Lorea eroan deuscuelaco. —Eta çuc badaquiçu eroan deutsuen edo bere gurariz ioan dan? —Dana dala. Beti da tcharto Sorterritic campora arerioacana ioatea. —certara ioaten dan. Sorterriarençat lagunac eguitera ioaten bada ez beinçat. —Ecin gueinque guc prancotarren artean lagunic euqui. —Orretan çagoz çu bere? Benetan dinoztaçu? —Orretan nago, eta bene-benetan esaten dot. —Bada nic lagunac cristinau guztien artean euqui bear ditugula dinotsut, eta cembat gueiago eta cembat lagunago obeto dala. Neu ioan naz Euscal-Errico Loreagaz Ostrabentora, neuc bedeincatu dot bere eta Adalbaldoren alcartuerea, eta ondo eguin dodala eta nago. —Ez eguiçu ori esan, iauna, edocein euscaldunen aurrean, danac daquie baina. —Edoceinen aurrean esan nequieala uste dot, eta edonori ondo irudituco iacolacoan, guiçon çucena bada. ençuidaçu esan bear deutsudana lenengo, eta ceure biotzqc emongo deustan epaiaren çain gueldituco natchatzu. Rictrudis eta Adalbaldo uste-uste baric neure etchean eçagutu ciran, bereala alcar maitetu eben, eta arrezquero euren biotzac alcarren bila ebilçan. Onac ciran biac, bata bestearençat guisacoac, eta biac euquen gurasoen baimena. cer eguingo cenduque ceuc olango gazte on bigaz, edo lagundu aimbat lasterren euren guraria bete eien; edo itchi, biac iluntasunean bici eitecen; edo Iaungoicoac eracutsi eutsen bidetic atera, ondamendico çorian guelditu eitecen arima eder biac? Ez deustaçu erançuten; baina olango gazteai cer eguingo ceunsquioen badaquit: lagundu al doçun indar guztiacaz, eta neuc bere oriche eguin dot: lagundu al içan dotan guinoan. —Baina euren guraso eta erriac arerioetacoac diranean... —Orduan obeto, Ubero adisquidea, orduan obeto. Ez da gauça on bat Erri bi baquetutea? Bada arerioetaco etchadi andi bat alcarturic, prancotarrac eta euscaldunac baquetu al bagueinquez, gauça on bat eguiten dogu. Orregaitic, poçarren iaquin neban Rictrudis eta Adalbaldo maite cirala, orregaitic lagundu dautset, euren ondo-içateac Errien osasuna ecarri daian. Euscal-Errico Lorea erbestecoac eçagutu daienean —uste içan dot nic— ain bicitza on eta usain goçozcoa erabilico dau ece, maitetuco dabe prancotarrac eta obeto beguiratuco deutse Lore orren mendiari. Adalbaldo çaldun çucen eta garbia Mendiolaco alabeagaz bat eguinic icusitacoan, prancotar gaztearen leialtasun eguiazcoa eçagutu ondorean, urreratuco iacoz euscaldunac eta maitetuco dabe, eta ez deutse prancotar guztiai begui gaiztoacaz beguiratuco. eta era orretan —uste neban nic— aimbeste guiçaldian gorrotoz bici içan diran Dierri biac adisquidetu leitequez... —Nire usteac, Ubero —iarriatu eban apezpicuac— nire usteac prancotarren aldetic beteten asi dira: icusi dabe çuen Lorea, Rictrudis, eta eçagutu dabeneraco an dauque, gauça on eder maitegarria leguez, baratza aberats baten erdian iarriric. ceuec çara Adalbaldo eçagutu ez doçuenac: ez doçue ecertaraco astiric artu. Ocimbelzco guiçon gorrototsuaren deadar eta içutaldiac ençunda gora-goraca iagui çara; guiçon on batec, Padarrac esaten eutsuen eguia ez doçue aitu gura içan: oben icaragarria eguin doçue beragaz, bapere icaratu baric; itsutuac çagoz danoc, eta Iaungoicoac bacarric daqui çuen gainera cembat caltec etorri bear daben. Ichil-ichilic egoçan aita-semeac Amandoren iarduna ençuten, eta ez eban tchitic atera; biaina eçagutu iacuen euren biotzetan muguidaldaren bat dabilena. —çuc ez doçue iaquingo —itandu eban Amandoc berac, Adalbaldo cein dan?

—Icen ori orainche artean ençun bere ez dot nic eguin. Duquea edo olango andiquiren bat dala esan deuste —erançun eban çarrac. —Ez çara gogoratuten celan bein Aitzbarrengo eliz atarian orain urte bete inguru, Portunec prancotar bategaz ausca edo burruca eguin eban? —Bai, iauna. Orduan Portunena çan errua. Prancotarra barriz guztiz Iaungoicozco guiçona ei çan. —Ache da ba Adalbaldo. —A dala? —Ache bera. —Ara nondic len bere alde içan da, gaur u... —Gaur bere bai: çuc ecin ceinque bein bere gauça çucen baten contra iocatu. —Baina Euscal-Erriaren contra bere ez. Eta, çuc, bear bada, icusi ez doçun ate batetic, Rictrudis eta Adalbaldoren ezconcea Euscal-Erriaren calteraco dator. Or dago laquiua. —ceure gogamen ori aguertuiçu obeto, Ubero. —Aguertuco dot. Maite diran gazte bi alcarregaz ezconduteari, euren eta Errien oneraco bada, ez deitzot tcharto, çuri ençun eta guero; baina euscaldun baten aberastasun, etche eta lurrac prancotarren escuetan guelditzea, beti da euscaldunençat gauça caltegarria. Biar edo etzi. —Ichildu çaite, Ubero; ez eidaçu gueiago iardun alperric, badaquit nora çoaçan eta. çuc ereguita icusten doçun ate orrençat badaucat nic quisqueta edo maratilea. —Ia, ba. —Rictrudisec Auinemendic daucaçan ondasun guztiac euscaldun bearsu edo tchiroençat gueldituco dira. —Mila aingueruac! Ori beste gauça bat da... Baina, eguia da ori guero? Rictrudisec naico dau? Itchico deutsa prancotarrac emote ori eguiten? —Eguia da: neuc dinotsut. Rictrudisec nai dau. Adalbaldoc berac aguindu deutsa emon daiala dana, esan-mesan gaiztoen apucoa quenceco. —Mila aingueruac! Ori alan bada, eta içango da çuc dinoçunean, ez daucagu gudetan cergaitic asi. gueienez bere, Auinemendic emacume on bat galduco dau; baina ez lurric eta... —Ezta emacumeric bere. Euscal-Errico alabea, eusquera çalea eta eusquera çabalçailea içango da edonun. Ara, esconçaraco berbia emo-ebanean, cer esan eustan: «naroian lecura naroiala patuac edo Iaungoicoac, euscalduna eruango nau, euscaldun bicico naz beti toqui guztietan. Neugaz ioango dira erriric erri, euscal mendia, bere izquerea eta bere ecanduac. Eusquerea eracutsico dot nunnai, nire erritarren legue çarra adieraçoco dot, al dodan guinoan. Nire gomutea, nire adimena, nire biotza, nire içaquerea, euscalduarenac içango dira beti; eta edocein toquitic, nire beguiradaric goçoena neure mendiençat içango da, eta nire arrenic bero, sutsu eta onena euscaldunençat eta eusqueraz eguina». —Ez da tcharto esana. Erdia eguiten badau bere ez dau guitchi eguingo. Nic ez nequian bada olango gauçaric eta. —Orain badaquiçu edoceini esateco bere. —ceini guero nic, iauna, ceini? —Etchera etorrico iatzuz çure iritchi esque. —Gaichpar —deitu eban Uberoc biurrera tchiqui bat alboquera eguinda— ençun doçac ic ondo apezpicu iaunac esan dituan gauçac? —Bai, iauna —erançun eban ordurarte ichilic egon çan semeac. —Eta? —Eta emen ençun doguçanac ençun ezquero, ecingo garala gudetara ioan. Amandoc beguirada goço bategaz saritu eban Gaichpar-en erançuerea. —çucen esan doc, mutil, çucena az eta —esan eutsan aitac—. Baina ez doc ori naicoa. Gazte asco gudaraco amorratzen egongo-ituc, eu orain ordubete aizcora çorrozquetan euan leguez, eta guztiai gauçac celan diran esan bear iacue. Ia gaur lagunacana ioaten açan eta. —Ez deuste ecer aituco. Portunec esaten dabenera iarrita dagoz danac. Baina aleguinic eguin baric ez dogu itchi bear. —Neu ioango naz aguitarica dagoçan toquietara —aguertu eban Amandoc— eta neuc eguingo dautset berba.

—Alperric. Ezdeutsue inoc bere iaramonic eguingo. çu erbestecoa çaralata, prancotarren alde çabilçalata dinue. Portunec gura dabena eguingo da, eta Portun çure anchinetaco arerio oquerra da barriz. —Baina lotsagarria ez da Portun fedegaiztocoaren azpian euscaldun cristinau guztiac egotea? Ez dago emen beste guiçonic? Ametsuco Peru eta Etchegoieneco çalduna il al dira? Araneder, Ascombegui, Arbide, Sasiondo, Aritzmendi, Ibaineta, Aialde, Otegain eta beste euscaldun ospetsuac cer eguin dabe? çure aita onezquero çarra dago baina, ez çara, Gaichpar, çu bere Portun aimpaco guiçona? —Portunen icenac beste Euscal-Errico guztiac ilumpetan daucaz, iauna. Ez da bera motel da arguibacoa: azcarra da, sendoa, çala, oquerra, ausarditsua, escu biac nun daucaçan daquiana: atan bere, aguintariric egoquiena leguez ez deutsagu inoc beguiratu emen, aimbeste guiçon azcar, argui eta sendo dagoçan lecuan; baina egun batzuetatic onara Portun eta Portun baicen besteric ez da ençuten; berac igarri dabela, berac daquiala, berac eguingo dabela, berac au, berac ori eta dana berac. Diego Etchalar, tragonarrua baicen ao andiagaz aurretic dala,danoen artean gueuc iaso dogu Portun goren-gorengo mailetaraino, eta Portun eta gaur emengo guiçon bacarra. —Bada guiçon orrec ez dau Euscal-Erria bide çucenetatic eruango. —Alan uste dot neuc bere orain. —Mila aingueruac! Mila aingueruac! —cinuan çarrac— orain daquigun guztia lenago ez iaquin bear! —Orain daquiçuen ezquero, bada, eguin aleguinac eguiaren alde. —Baina beranducoac içango dira, Amando iauna, beranducoac. —Al danena al dana eguin ezquero, Iaungoicoac ez deuscu guieago escatuco. __________ chVi «ERBESTE»-cO BIciA Rictrudis Adalbaldoren etchadian prancotar emacumeai onecandu guztiac eracusten bici çan. Euscaldunac bere contra artu cituen neurriac, eta Auinemendico aideac esaten cituen gauça oquerrac min andia emoten eutsen biotzaren erdian. Ez çan guitchiagotaraco bere. Maite eban euscal mendia. Ai, cembateraino eban maite! Bertatic urrinean bici çanean eçagutu eban obeto Mendiolarençat eucan maitetasuna cein andia çan. Ango inchaurdiac! ango arizti luceac! Ango pagodi çabalac! Ango soloac! Ango celaiac! Ango artaldeac! Ango errecac! ango etchetchoac! Ango bide ciorrac! Ango arriac eurac! Ango eresi goço-goçoac! Irudimenean eucaçan beti, eta ecin cituan burutic inundic inora quendu. Bere egotordu guztietan euscal mendiranz beguira gueldituten çan, mendietatic pozgarrizco oiarçun eta albisteac itcharongo balitu leguez... eta mendietatic noicean bein etorcoçan oiarçun eta albisteac, negarrezco deadar eta garrasiac içaten ciran. Rictrudisec bialcen cituan Euscal-Errira bere beguiradaric bigun, goço eta eztitsuenac... eta Euscal-Erritic biurtuten iacoçan Rictrudisi arao eta birao donga eta icaragarrizcoac. Rictrudisen biotzac: «maitea! neure maitea!» esaten eutsan Auinemendiri... eta Auinemendico basoetatic erançuten iacon: «madaricatua çu, eta madaricatuac çureac!» Alan guraco eban Iaungoicoac. Eta Iaungocoac gura ebanean, arimaraco ona içango çan, mingarria içan arren. cein gurasoc ez dau nai bere seme-alaben ona? Eta ez da Iaungoicoa asco daquian eta asco daiquean Gurasoa? ceinec bada gugaitic Berac baino obeto beguiratuco dau? Baguenqui ciartu adisquide batec guztiz gaituala maite, ciartu iaquingo guenduque berac lagunduco leusquigula, eta bere escuetan gure çoriona ipini ezquero, çorionduco guenduqueçala. Bada guztioc daucagu gure çoriona eguin leiquean adisquide bat, adisquideric onena, iaquinsuena, beste inoc baino ascoz gueiago maite gaituan adisquidea. Berac darabilz ceruac eta lurra; Bere mendean daucaz aingueruac, guiçonac eta impernutar guztiac, Bere aguindupean bici dira aicea eta trumoia, ecaitz, euri, tchingor eta edurça çuri-çuria; Berac esaten deutsa eguzquiari argui eguin daigula, eta eguzquiac argui eguiten deuscu; Bere escu alsuetan daucaz

çoriontasun guztietaraco guilçac: dana daqui, guztia al daique, maite gaitu; ceren bildur içan bear gara? Olango gogarteacaz bereganduten çan Rictrudis, eta ume batec aitagan leguez, Iaungoicoagan itcharopen guztiac ipiniric, eraquidara bici çan inguruan eucaçan euscaldun guztiai eraquidara bici eraguinaz. «Datorrena datorrela — cinoan sarri— Iaunaren escuetatic dator, eta ecin leique gure arimaraco lacteric ecarri. Eguin bedi beti Bere naigura donea, gure oneraco da eta». Rictrudisec, bere atsacabeac erreçago eruateagaitic, eta biotzac alan escatuten eutsalaco, Euscal-Erri tchiqui bat eguin eban Ostrabenton. «Erbeste» ipini eutsan etcheari icena, cerren, lurra guiçonençat erbestea dan leguez, erbestea çan rictrudisençat prancotarren erria. Baina guztiz ondo tga Euscaldun bici çan. Eusqueraz itz eguiten çan beti Erbesten, eusqueraz arren, eusqueraz ereztu, Euscal-Errico ipuinac esan, euscaldunen ecanduacaz bici, euscaldunen guisara ianci... Arcaitz eta mendiac ez ciran aguiri ece, beste gauça guztiac euscaldunac ciran Erbesten. guiçon bat baeucan barriz Auinemendico Loreac, guiçona baino gueiago aingueura cirudiana. Ume-umetan bere amama done Jertrudisegandic icasi ebaçan ontasun eta çucen ibiltea bein bere ez cituan aztu. Lenagotic daquigun leguez., iaquituna çan, etchadiric andienean iaioricoa, fedetsua, gauça artecen çalea, eguiaren escudataria, lurreco gauça guztiac gaitic oquertuco ez çana; eta orregaitic erregueren iaureguico guiçon gaiztoac bere bildur içaten ciran, eta çucen-bidetic ebilçaçan danac, guztiz eben adisquide eta lagun. Ebilen toquian ebilela bere bicitza on eta garbia eracusgarri andicoa içaten çan, baina batez bere etchadi barruan. an eracusten eban çan aina andi bere biotz lieinargui eta ederra, an aguertuten cituan bere gurari cindo eta iaungoicozcoac. Senar maitalea, Lurreco senarren artean maitaleric baçan, bere emazteari poz bat emoteagaitic cer eguin ez equian, eta ez eban inoiz etchetic urtengo bere erreguearen deiac nai baino sarritchuago atera içan ez baleu. Etcheco guztiai, morroietatic asi eta gorengoraino, gauça on eta osasungarriac eracusten iardun oi eban ascotan. «Ondu daiguçan bacotchac gueure etchadiac, equian esaten, eta Lurbira guztia ona içango da». Bere gauçaric ez eucan: bearsu guztiençat çabal-çabalic eucaçan beti iaureguico ateac eta cembat eta bearsuago içan etorrena, aimbat eta biguntasun gueiagogaz artu oi eroan. Asco emoten eban, baina emon gura ebana gueiago içaten çan oraindino. Ez eban beguiratuten cein çan cerbaiten esque etorcona: naicoa çan lagun urcoa eta Iesusen odolagaz irabacia içatea. cembat erbestecoc bete oi eban sabela Erbesten, cembat arrotzec bilatu oi eban itunde ona, oe biguna eta guraso baten laztan goçoa! Senar-emazteac guztiz ondo etocen alcarregaz: biac ciran bardin bardinac. Euscal-Errico guda eta curruquetatic iguesca betorren inoiz menditarren bat, an egongo çan Adalbaldo ate ondoan, besoac çabalic, Legue çarreco Israeltarren Guraso andiac egongo ciran eran, etchean sartu eraguin, eta poz-pocic eucan guztiagaz lagunceco: prancotar guiçagaichoren bat icusten baçan, gudetan çauritu eta alperric galdua, urtengo eutsan bidera Rictrudisec, ecarrico eben iaureguira, garbitu eta sendatuco eutsaçan çauriac, eta emongo eutsaçan erruqui eta maitetasunaren aguergarriric eguiazcoenac. Egun batean, Rictrudisec, gudetan çauriturico prancotar bati sendagarri batzuc goçoro eta egoquitasun andiagaz ipinten ciarduan, eta bien inguruan etchecoric gueienac prancotarrac esaten cituan gudaco guertaerac ençuten egoçan. «Gogorrac dira menditarrac —cinuan çaurituac— euren mendietaco arcaitzac baino gogorragoac; mendi egaletic gora eta bera ibilteco basaunçac baicen arinac; eta edocein iasarriraco gu baicen ausardi eta indar andicoac. Oraingo onetan Auinemendico euscaldun guztiac ez ei dabilz alcartuta, baina, alan bere, guc, asquioçaz guiçon gueiago içan arren, ecin dogu mendi egaletic gora igon». —celan ez ba? —itandu eutsen, barri gueiago iaquiteagaitic. —celan? Izten ez deuscuelaco. Utsune bat bilatuteco asmoan edonundic asten bagara, gainean ditugu beti menditarrac, leoi amorratu baten anceaqn, eta erdiac eta gueiago bidean guelditu baga aurrera ioateric ez dago. Orain egun asco ez dala ninçan ni ango esetsi batean. Gaztelu baten lo apur bat eguinda guero, urten guenduan gaberditic laster Berriotzeco basoan goiçalderaco egon bear guendualata. Alde atatic inor ez egoala esan iacun, baina edocein toquitan

arerioac bilatzen oituta guengoçalaco, ichilic ioatea obea içango çala esondetu euscuen. Bagoaz, bagoaz, errecarte batetic gora, ichilic ba, ichilic bear baçan. Arnasa estuaren soinua besteric ençuten ez çan, edo tchirristada edo larrapastada baten çaratea. Araco baten ençun guenduan irrinci bat, garbia, indarsua, luce-lucea, eta ecertaraco astiric emon baga euscaldunac gure artean sartu iacuçan, otso gosestuac artaldean sarcen diran guisara. Ango oiuac! Ango deadarrac! Ango garrachiac! Ango abarrotsa! Ango burdin soinua! ango arrien sumburrunea! Ango guiçonen bilimbolaquea cer-tzan! Nic ez daquit ondo cer guertau iacun bere. Arricada bat4ec conorta quendu eustan, eta urrengo goicean errecondoco sasi tartean bilatu neban neure buru adore baguea. Buru açurra ausiric neucan, orain dacutsuen leguez, eta conort baga egon ninçan bitartean odol asco galdu iatan. —guiçagaichoa! —esan eben ençule guztiac. —Eta pocic garunac barruan neucaçanean. —Eta celan urten cenduan andic? —itandu eutsan. —Iagui ninçan celambait, oial çati bategaz lotu neban burua, al neban eran, eta pichcaca-pichcaca asi ninçan errecan bera. Gutar guiçon biciric ez çan aguiri inon: ilac bai, or eta emen, ur ercean, sasi tartean ancaz gora, eta çugtatzen ondoan cearretara: ceinçuc ciran beguiratuteco quemen eta gogoric ez neucan, ariman iluntasun andia emoten eusten eta. Banetorren erdi narrasca euscaldunic bilatuco ete neban bildurrez, eta «dchaust» urten eustan euscaldun batec aurreco aldera. «Galdua naz ba» otu iatan; baina ez çan alan igaro. «Ez çaite icaratu, adisquidea, —esan eustan, nire gogamena eçaguturic— euscaldunac guiçon aulduacaz ez dogu ecer gura, arerioac içan arren. ceureacgana ioan guraco doçu?» Bai, al baneu eta nun diran banequi —erançun neban. «Neuc lagunduco deutsut, eta çure lagunac nun dagoçan eracutsi bere bai» esanda, oratu eustan escumaco besapetic, eta ecarri nituan gurien etzauncetatic urre-urreraino. Eta an, ardao oncitchu bat escuan ipinita «edan orain indarra arceco dchangadatchu bat —esan eustan— eta agur». —Ori da, ori, guiçon içatea! —cinuen çaurituaren ençuleac. Onetan, batzuc guiçon guiçagaichoa palaguz beteten egoçala, eta beste batzuc euscaldunen leinarguitasuna gora iasoten ciarduela, aguertu çan ate-arian Amandoren aguinduacaz etorren menditar bat. Itchi eutsen guztiac prancotarrari, inguratu eben euscalduna, eta abeguiric pozgarriena eguin ondorean, EuscalErrico albisteac itanduten asi iacoçan. Eta cein utsa, errucarria eta doecabea dan guiçona! Prancotarrac aztu cituan bereala euscaldun bati çor eutsaçan esquerra, gogoratu iacon bere buruco çauria, Adalbaldoren etchean eregu guztietaraco escubidea berac bacarric eucala otu iacon; eta, barru tcharric ez eucan baina, icusi ebanean len beretzaco ciran arreta, quesca eta beguiruneac menditarrarençat cirala orain, auçocoai eguiten iacoçan menequioac ecin eroanic egoten diran umeac leguez, esan eban: —Euscaldunai emen elitchaquiue ain arrera onic eguin bear. —cergaitic ez bada? —itandu eutsan Rictrudisec. —Emengoac ez diralaco, eta gure arerioric oquerrenac diralaco. —Iaquin eiqueçu, guiçona, —esan eutsan Erbesteco etchecoandreac— iaquin eiqueçu, lenengo, euscaldun au ez dala guiçon gudalaria; gomutau çaite, bigarren, euscaldunen artean çagoçala, eta neu bere, ceure burua sendatzen egon natchatzun emacume au euscalduna naçala; eta, azquenic, ez çaite aztu cer eguin eutsun euscaldun batec, ceuc esan doçunez, çaurituric idoro cenduçanean. —Baina ez dira, andrea, euscaldun guztiac niri lagundu eustana eta çu langoac. Agaitic eta çugaitic neuc bere edocer gauça eguingo neuque; baina danacgaitic ez, cerren danac ez diran onac. —Danac onac ez. celan içango dira bada, guiçonac eta emacumeac badira? An eta emen, onac eta tcharrac, neure aitac esan eustan senera. Baina gauça bat esan bear deutsut: çuc eracusten doçunez, cerbait çor deutsunari gauça on bat eguingo ceunsquio, besteri ez. cer içango çan çugaz gaur, errecartean bilatu cenduan euscalduna çure iritchicoa içan balitz? cer eutsun çor çuri berac? çuganaco cer çor neucan nic? Ez equian cer erançun çaurituac. Erdi lotsaturic egoan, danac berari beguira eucaçan eta.

—Eçagutu eguiçu, guiçona, —iarraitu eban Rictrudisec— Iaungoicoac batac bestea maitetuteco aguindu eban ezquero, al dogun on guztia eguin bear deutsagula edoceini, çucena bada çucena dalaco, eta oquerra bada çucendu daitean; eta iaquin eiqueçu gainera, euscaldunac prancotarren arerioac badira, prancotarrac lenago eguindaco dongaqueriacgaitic içan leitequeçala. Etche onetan daucagun guztitic emongo iatzu auqueran, baina euscaldunari eguitguen iaconaren ondamuz ez çaite egon, cerren çure anaia dan eta ceure buruari beste opa bear deutsaçun. —Tira, tira, naicoa da iardunic, —esan eban Adalbaldoc irri-barrezco arpeguiagaz—. Orrec guiçaleguea badaqui eta çauriac min emoten deutsalaco cerbait esan arren, Iaungoicoaren leguea iarraituten dabenetacoa da. Emoioçue nai dabena iaten eta edaten, gu, mutil eder onen aotic Amandoc cer dinoscun iaquiten goiaçan bitartean. Olango laurcac egunero icusi oi ciran Adalbaldoren etchean, eta iauregui bedeincagarri atatic, amaica bidar, arerio sartu ciranac adisquide benetaco eguinic urten oi eben. Amandogandic menditarrac ecarri cituan aguindu eta albisteac cerçuc ciran baina? cer içango ciran? Auinemendic ez egoala guiçonic baquetuteco itchararic; gueroago eta saconagoac cirala gorrotoac; Iesusen leguea gorrotoan bici ciran arimetan ecin çala sartu; Adalbaldoc erregueren iaureguian eguin eiala al eban guztia, prancotarrac, esetsi baric, euren buruac eta erriac çaincen bacarric egon eiteçan gueldi-gueldi; ia olan baqueraco bideric bilatu baleban berac, Amandoc. __________ chVi AGUR BAT Egunac ioan, egunac etorri, urteac igaro ciran onetan eta orretan. Adalbaldoren etchean iaio ciran seme eta alabac, asi ciran, eta eracutsi iacoeçan eracusgarri asco eta onac. Alango gurasoac euqueçan. Tchiqui-tchiquitatic sartu iacoen ariman Iaungoicoaren bildur donea, iaquituri guciten asiera çucen eta eguiazcoa; oinez asi ciraneco, eroaten cituan aitac edo amac landerren aurrera, euren escuacaz emon eiuen guiçon eta emacume bearsuai, ianari, edari, soineco edo beste osteranceco laguntasuna; adinac cerbait arguitu iacoeceneraco esan iacuen, aberats da tchiroac, danoc Iaungoico baten seme-alabac guinala, danoc anaica, ceruraco iaioac, Iesusen odolagaz irabaciac; adieraço iacuen aberastasunac aberatsençat bacarric ez cirala, ez bada gueideai lagunceco Iaunac emonico ondasunac baino; urte guitchitan irauten daben neque eta naigabezco bicitzea gueuncala Lurrean ulertueraci iacuen, eta ceruetan barriz beti-betico poz, atseguin, goçotasun eta çorinac itcharoten gueuncaçala. Eta umetan aro onagaz biotzaren erdian ipinten dan acia, erne oi da ondo, aci oi da ereti onetan, eta fruitu edo alort ugariac emon oi ditu bere garaian. Adalbaldo eta Rictrudisec lau ume içan cituen: guiçonezcoa lenengoa, tga andrazcoac beste iruac. Semeari Mauranto ipini eutsen icençat, eta alabai, clotsenta, Eusebia eta Adalsenda. Eguzquia baino ederragoac ciran laurac, amaren itchura andicoac, eusqueraz guztiz ederto equienac, Euscal-Errico eresi edo canta goçoen çaleac; eta baquea eguiten çanean amatchoren iaiotetchea icusi eta aitonen iloi gainean arren eguitera etorteco amesetan egoçan. —Noiz içango da baquea, ama? —itanduten eutsan sarri tchiquitchoenac Rictrudisi. —Baquea, alabatchoa? Iaungoicoac gura dabenean. Erregutu eguioçu ascotchu laster içan dedin. Eta Adalsenda ume errubagueac, bere escutchoac baturic eta gaztaina margoco begui ederrac cerurunz iasota, eguin oi eban arren samur-samurra, baquea içan dedin guiçon petral errudunen artean. cein goçoro ençungo eben ceruetan bere aitona Arnoldo eta Andre Luciac, Adalsendaren arren biguna, beste gauçacgaitic içan ezta bere Euscal-Errian euren lobatchuac icusteagaitic!

Baina Iaungoicoac, errubagacoen arrenac ençunarren, gudacaz guiçonacgana bialcen daben cigorra Euscal-Erritic ez eban iaso nai. Urte ascoan cirauen gudac eta irauteco itchurac euqueçan. Ez Amandoc, bere iaquituri eta donetasun guztiagaz, ez Uberoc eta semeac Auinemendin euquen icen onagaz, beste euscaldun cristinau ascoc euren goço cinçoagaz, ez Adalbaldoc prancotarren artean eucan escubide eta aguintaritza danacaz, inoc bere ecin eban Dierri biac quiscalcen eucaçan gudetaraco sua amatau. Suac su dacar, gorrotoac gorroto barriac sortu oi ditu, esetsi bat iasarri ascorren iturburua içan oi da. Orregaitic, Rictrudis ezcondu çanean Portunec çabaldu cituan tchimpartetatic etorri ciran guero erriençat aimbeste calte, aimbeste odol-erreca, aimbeste arimen ondamendi. Noicean bein naigabe saconac içaten cituan Rictrudisec bere biotzean, euscaldun eta prancotarren arteco guda guztien iatorria bera içan ceitequeala gogamenduten iaconean; baina bere senarrac eta elizguiçonac quenduten eutsen burutic bere gogartea, bada, euren eritchiz, Portunec eucaçan erru guztiac. Neque andiac eroiaçan Adalbaldoc bere, prancotar eta euscaldunen arteco gudacgaitic; baina beti eucan atseguin bat: berac beti aserreac amaituteco aleguin guztiac eguin cituala gomutetia. Portunec bein baino gueiagotan adieraçoten emon eutsan Adalbaldori, euscaldun batzuec bitartez, bildurtiemetzat eucala, gudara ez eioalaco; baina Adalbaldoc gurago eban bildurtitzat euqui eiela, eta ez guda eta aserre oquerrai laguntasun apur bat gueiago emon. Bere eguinquiçun guztia çan aimbeste urtean, erreguerena urrean eguiaren alde itz eguitea, euscaldunen alde atchaquiac bilatutea, bere lagun urcoai alebaneraino lagundutea, eta bere etchadi maiteari ondo beguiratutea. Baina clobis i-garrenaren mendecoa çan edocetara bere, eta bere premesi edo locan guztiac ondo beteten equiçan çalduna. Deitu eutsan bein bere iaureguira erregue orrec, eta esan eutsan: —Adalbaldo, Euscal-Errira ioan bear doçu. —ceuc aguincen deustaçuna eguiteco prest nago, iauna, neure goçozco ez dan gaucia aguincen badeustaçu bere —erançun eban Rictrudisen senarrac. —ceure çaletasunezco gaucia aguincen deutsut, iarraitu eban erreguec. Noiz edo noiz euscaldunacaz darabilgun gudea amaitu nai neuque, eta ceuc çure eta Amandoren icenean sarritan esan deustaçun esondea gogoraturic, erabagui dot ioan çaitecela ceu gurien artera, eta beguiratu daiçula prancotarrac urten eztaien bere errietatic campora, eta Amandoc barriz çabaldu daiela menditarren artean albistea: ez dogula guc gueiago euscaldunacaz gudaric nai eta baquetu daitecela; baina iarraitu nai badabe, bialduco ditudala neure erritar aguimpeco guztiac mendira, inoiz içan ez dan lango triscança gogor ençungarri bat eguin daien. —Noiz gura doçu, iauna, çure aguindua betetera urten daidan? —Aimbat lasterren. —Laster içango da, bada —erançun eutsan duqueac. Adalbaldo, erregueren iaureguitic urten eta bereala, ioan çan etchera, eta esan eutsan Rictrudisi erregueren aguindua. —Ez deitchot tcharto —esan eutsan emazteac— eta nic tcharto iritchita bere, ceure erreguearen aguindua eguin bearco cenduque: baina ez doçula gauça andiric eguingo uste dot, gorroto matasa andiac bilatuco doçuz eta. Gainera... nic ez daquit... neure biotza taupadaca asi iat, eta Iaunac badaqui gure gainera cer egurrec etorri bear daben. —cer dinostaçu, emacumea, —asi iacon Adalbaldo, bere emazteari atseguin eta arnasa pichca bat emoteagaitic—. cer gura doçu nic eguin bear dotan gaucea baino erreçagoric? Ez doçu ençun erreguearen aguindua daroidana, eta ez daquiçu nai eta nai ez nic esaten dotana eguin bear dabela prancotar guztiac? Eta euscaldunac barriz, gu gueldiric gagoçala icusi daienean, eta Amandoren aotic ençuten dabenean ez dogula nai gudaric eta ez deutsegula lurric quenduco, itchico ditue gudetaraco tresnac eta soroetaco lanetara biurtuco ditue gudetaraco tresnac eta soroetaco lanetara biurtuco dira. Sinistu eguidaçu, Rictrudis; laster icusi bear ditugu baque donearen argui errainu bigun pozgarriac. —Bai ete, Adalbaldo? —itandu eutsan emazteac, begui biac malcoz beteric eucaçala. —Bai, emacume leicorra; bai, menditar sinistcharrecoa; bai, Rictrudis: laster naz emen baqueac eguin eta guero,c eta eroango çaitut bereala ceure

mendietara, ceure ariztiac icusi daiçuçan, ceure lurrari mun eguin daioçun, ceure erritarrac ceruetaraino iaso çaieçan euracgaitic Erbesten cer eguin doçun iaquin daienean. —Noiz çoaz? —itandu eutsan Rictrudisec senarrari, bere iardunean arreta andiric ipini baga. —Aimbat lastarren esan deust erregueac, eta biar goicean goicetic urteteco asmoa daucat. —ceinçuc eroan bear dituçu ceugaz? —Ez daquit, bada. Pedro Mari çarra dago eta... —Oriche içango litzateque onena, baina bene-benetan dago çarra: ancaric ecin iaso dau ia, eta orrec ecingo deutsu lagundu. —Lope eta beste iru edo lau otsein eroango dodaz. —Lope! Lope ori ez da neure naiguraco morroia, baina ceuc gura badoçu. —Gurari andiric ez daucat nic. Ostatuetan iaquia bilatzeco eta auqueracoa dan ezquero, bera eruatea otu iat. —Ori bere eguia da. çuc ceure buruari beguiratuten ez daquiçu eta, bere sabela baicen beste gogamenic ez daucan guiçon bat ondo etorrico iatzu alboan. Gau atan Adalbaldo inoiz baino bigunago, palagotsuago eta oniritziago egon çan bere umeacaz. cembat ipuin goço esan eutseçan! cembat esonde eta musu emon! Adalsenda bere umetchu tchicarrena belaunen gainean arturic, eta bere becoqui garbi cimur bagacoan munga, munga iagocola —Maite doçu aita? —itanduten eutsan. —Bai, iauna, —cinoan umetchoac. —Eta cein besteric? —Amatcho. —Eta cein aitatcho eta amatcho baino gueiago? —Iaungoicoa. —Neuc bere bai, aita, neuc bere bai —esaten eutsen beste umeac, belaunetatic, besoetatic eta lepotic oratuta. —Danoc nauçue maite? —Bai, iauna, danoc. —Eta cein besteric? —Amatcho. —Eta cein aitatcho eta amatcho baino gueiago? —Iaungoicoa. —Iaungoicoa beti maitetuco doçue? —Bai, Iauna. —Ama eta ni ildacoan bere bai? —Bai, iauna, beti. —Beti Iaungoicoa maite badoçue bada, danoc alcarregaz ceruan egongo gara, orain emenche gagoçan leguez, musuca eta musuca eta musuca —cinoan duqueac, bacotchari musu barriac emonaz. Ez eben lo andiric eguin gau atan senar-emazteac. Batac, ordu guitchi barru, ume eta emazte itchi eta, etchetic urrinera ioan bear eban. Besteari, baioacon senarra, guda-guiçonen artera: noiz etorrico çan? Iaungoicoac bequian, bestec ez. Olango gogamenac naicoa eta gueiegui içaten dira maite diran biri euren loac quenceco. Iagui ciran urrengo goicean goiz Erbesteco morroiac lo aldi bat eguinda guero, nagusi-etchecoandrac beguiric itchi baga, maneau ciran guztiac, eta Adalbaldoc, beregandetasuna obeto gordetearren umeen gueletan sartu baric, etchetic urtetera eioanean. —Agur —esan eutsan Rictrudisi— laster arte. —Tira, tira —erançun eutsan emazteac, nai eta naiezco irri-barre bategaz— goacen alcarregaz apur baten, eta guerotchoago esango deustaçu agur. —Baina, emacumea, orain dagoan otzagaz... —Tira —esan eutsan barriro, atarironz bulçada bigun bat eguinaz. Asi ciran danac bidean. Duquearen lagunçaraco lau morroiac aurrenengo, çaldi gainetan, eta gueldi-gueldi; nagusiaren çaldia eroiala Pedro Mari atzeratchoago; Adalbaldo eta Rictrudis azquenengo, oinez. Urtarril balçaren azquenengo egunetaco goiz bat çan, oraindic eguzquiac iaguiteco asmoric ez eucan, ceru aldean içarrac argui eta garbi icusten ciran, eta lurrean ilun eta otz andi egoan.

—Içotz andia eguin dau —cirautsan duqueac emazteari— eta ez daquit nic cetaraco iagui çarean. —ceu iagui ez bacina... —Baina nic preminaz iagui bear neban. —Baita neuc bere, biotzac aguincen deust eta. —Gaur niri lagunceco esaten deutsu? —Bai, biar ez deutsut lagunduco eta. ai, ceugaz ioan al banei biar, etzi eta beti, ceure arriscu guztietan lagundu daiçudan. Baina Ama naz eta etchea bacarric itchita ecin neiteque çugaz ibili. —Ezta bear bere. Beguiratu eguioçu çuc etcheari, eta çaindu eguiçuz umeac. Egun guitchi barru biurtuco naz ni, çuc uste doçun arriscuac igaro baga. —Ori nai içan daiala Iaungoicoac. Baina arerioac daucaçuz, eta arduratan ipinten çaitut: ez çaitequez edonungo bideetan bacarric ibili: gorde eiqueçu ceure burua Portunegandic. —Bai, emacumea, bai, ez eiçu bildurric euqui. çoaz etchera naicoa da eta. —Etchera bai pocic, ceu bacetorz. —Baina ez daquiçu ecin dotana bada? —Bai, badquit, eta orregaitic ceuc daroaçun bidean apur bat gueiago lagundu gura deutsut. Nire laguntasunic ez al cenduque gura? —Rictrudis! çure laguntasuna gura nebalaco bilatu cendudaçan; alcarregaz bici garan urteetan, çure laguntasunagaz atseguinic asco emon deustaçu; ceuc ondo daquiçun leguez çu çaitut lagunic lagunena eta maiteena; nire ondasuna, nire bicitzea, neure biotza eta arnasea ceu çara; baina ceure irudipen eta bidebagaco amesacaz biotza ilundu eta arnasac quencera ez çaquidaz gaur etorri: ez da orain çure laguntasunen ordua, agur eguidaçu bein, biurtu çaitez umeacgana, eta bici çaitez upaquean, fedea eta itcharopen osoa Iaungoicoagan ipiniric. Bein bere etchetic ez dodala urten esan leiteque. —Agur bada, Adalbaldo. Ondo dinoçu: orain ez doçu laguntasun-bearric. Agur, baina ez aztu guero arduratan ibilteagaz. —Ez naz aztuco. Agur —esanda, Pedro Mariri escatu eutsan çaldia, iarri çan gainean, Rictrudisi beguirune goço bat eguin eutsan, eta draca-draca-draca bere morroien atzetic ostendu çan duquea iluntasunaren erdian. Rictrudis guelditu çan apur baten iluntasunari beguira eta çaldien perra otsac ençuten, eta guztia ichildu çanean, emon eutsan nagarrari estanda eguiteco çorian gueldituteraino. Pedro Maric, bere erara, gauça pozgarrizcoren batzuc esan etsaçan, eta piscaca-piscaca ecarri eban iaureguiraino. Erbestera eldu ciran orduraco eguna arguitu eban, eta eguzquiac bere lenengo errainuac bialdu cituan Rictrudisen iaureguia epelceco. Baina ez eban ecer epeldu. cein otza eta cein utsa eritchon bere etcheari Rictrudisec! Umeac iaguita bilatgu cituan bere çain, eta euren amatcho negarrez etorrela icusi ebenean, asi ciran danac negarrez, cergaitic iaquin baric, biotzaren legue escuturen batec aguincen dabena eguinaz. —Ez negarric, enetchoac —esan eutsen amac— ez eguin negarric: goacen Iesus onagana eta arren eguin daigun aitan Adalbaldogaitic. Eta curutzean iosirico Iesusen irudi aurrean belaunicotauric, arrenetan asi ciran etcheco guztiac negarrari itchi baric. __________ chIch MENDITAR BATEN çaNçoA Bitartean, Adalbaldo, bere emzteac buruan ipini eutsaçan arretac ecin quenduric, baoian Euscal-Errirunz. —Emazte maitalearen irudipen eta bidebagaco ustea baino ez da: —cinuan beretzat— ez diran gauçac icusi eraguin deutsaz bildurrac. ceinen bildur içan neiteque ni? Prancotar gudarien bildur? Ez, cerren guztiac eçagututen ditudan eta euren artean ascoc maite nauen. Erregueren icenean noa gainera, eta erregueren icenari betuste eta meneguindea çor deutse guztiac. Menditarren bildur içango naz? Ez, cerren ni baque soinuan noa, eta nai içan ezquero,

mendira cetan ioanic ez daucat: norbait Amandogana bialduagaz eguinda daucat angoa. cer pocic egongo dan Amando nire albiste ona arcen dabenean! Bene benetan nic eguinquiçun ederra daroat. Dierri bi bataren eta bestearen garaipen eta ilunqueta baric baquetu eta adisquidetasuneco bidean ipini, curruca eta gorrotoac quendu, batac bestea ilten diarduen besoac soloetaco lanetara eroan, etchadietan upaquea sartu, Iaungoicoaren leguearençat arimac irabaci. Eguinquiçun onetan arriscuric ez dot içango, baina banituque, gueidearen oneraco eta Iaun Eguilearen doacundeagaitic poz-pocic igaro leitequez. Eta onetara il bear baneu, euscaldun fedegaiztocoac Iesusi deutsen gorrotoagaitic ilgo banindue, aimbat obeto! Olango eriotzeagaz bai irabacico neuqueala beticotasuneco sari neurribaguea. A! Olango amaiera doacundez betea ceinec emon lequidan! Eguia da, orretaraco neure emazte maitea Lurbira onetan naigabez beteric itchi bearco neuque; itchi bearco nituque neure ume cutunac; baina noiz arte? Bitarte andian ez, emengo egunac laburrac dira eta. Orain bere, Lurreco erregueagaitic an itchi ditut. Gauça andia litzateque cerucoagaitic egun batzuc gueiagoan iztea? Orrez gainera, Rictrudis emacume iaungoicozcoa da, eta Iaungoicoaren legueagaitic il naçala iaquingo baleu, laster poztuco litzateque, eta nic cerutic lagunduco neusqueo. A! Gura baleu Iaungoicoac! Bere gogoqueta guztiac Adalbaldori, Lopec, berarizco beste gogoqueta bategaz quendu eta cerutic Lurrera eracarri eutsaçan. —Ugaçaba —esan eutsan— ichilic çoaçala eta nago. —Bai ete? Mina ichilic daroat, baina neure adimena eta biotza berbetan doaz. Berbetea gura al cenduque? —Berbetea aimbeste bere ez baina... —cer bada? —Etchetic ecer artu baric usten dogu eta, urdaila gur-gur darabilt eta. —Iatea gura cenduque. Bai al daroaçue cer ianic? —Iaqui pichca bat badaucagu. Atsedenchu bat eguin ezquero... —Tira, bada: çaldietatic iatzi gaiteçan, eta bide ondoan iarrita, artu daigun cerbait. Eta olango gaucetaraco auqueraco çarean ezquero, ostatuetan danonçat iatecoa eta edatecoa bilatzeco escubidea emoten deutsut, Lope. —Ori, iauna, ederto esana da. çure icenean escatuta inon bere ez dabe ucatuco, baina, ucatu arren e, Lurrean dagon iateco gaucea bilatuco neuque nic, usainean bere. Iarri ciran danac bide erceco celaitcho batean, Adalbaldoc cer-edo-cer aoan sartu eban, beste morroiac gosaldu eben ederto, Lopec, berac bacarric, danac aina eta gueiago gauça irunci cituan, eta iarraitu eutsen euren bideari bidaztioc. Eguerdira artean ez çan beste iateric içan; baina, edo ardao-onciac eriona eucan, edo edatea içan çan, bada Loperen çaldico iarrilecutic dindilizca eroien, eta lenengo ostatuan sartu ciranean, tanta bat baga aguertu çan. Asco ibili ciran guero, eta bere ipur çabalac Loperi ondo mailatu iacoçan, cinuanez. Aurrenengo ibili cituen egunetan ez eban gudari asco bilatu, baina gueroago eta gueiago, gueroagao eta ugariago aurquitu cituen, eta etchetic urten eta bigarren eguneraco, Erbesteco gure guiçonac Burgain deritchon erritchu baten ondoan egoçan. Burgainen sartu baino lenago, «Mutilac —esan eban duqueac— orainche da garaia, eta euetaco batec Euscal-Errira barrura Amandoagana ioan bear ioc». —Neu ioango ninçateque poçarren, iauna, aspaldian neure erritarrac icusteco gogoagaz nago eta, erançun eban Lopec. —Eu? Ain necatua euala eta? Ia ba, onezquero ostatuetan idoro bear andiric ez dogu içango eta, ioari eu. Baina ondo eguin guero aguindua. —Bai, iauna, bai. —Ardi-narru au colcoan sartuic. Apezpico iaunari eroaioc: iracurri daiala, eta ononzcoan albiste onac ecarri. —Bai, iauna, bai. —Iaquiric badaucac? —Aor aurreco ostatu baten gauça batzuc danonçaco ustean artu dodaz.

—Guztiac eroiaçac, bide lucea daucac eta. Guc cer iana bilatuco dogu emen. Agur, eta ondo eguin aguindua. —Bai, iauna, bai. Gont-hram iceneco prancotarren nagusi andienetaco bat Burgainen egoan. Adalbaldo nagusi orregana ioan çan, eta erregueren icenean eroian aguindua aguertu eutsanean, «Alde onetaco gudari guztien burua ni naz, duque iauna; — erançun eban nagusi orrec— naicoa içango litzateque, bada, erregueren icenean cer dacarçun nic esatea; baina, alan bere, inguruetaco beste aguintari nire mendiecoac etche onetara ecarrita, guztiai ceuc itz eguitea guraco neuque. Tcharto ez baderitzaçu, emendic ordu bi barru gueienac emen egongo dira; eta dacarçuçan aguindu, escubide eta eguin-bear guztiac euren aurrean aguertu ceinquez. Orretara, gudariac cer dinoen ceure belarriacaz ençungo doçu». Nagusi orren esanari Adalbaldoc ondo eritchi eutsan. guiçonic ospetsuenac bereala batu cituen, erreguearen gurari eta aguindua cer çan esan iacuen garbiro, eta guztiac guelditu ciran burua macurturic eta berbaric esan nai ezta. —Ichilic çacustaz danoc. Ez daucaçue inorc bere cer esanic? itandu eutsen Adalbaldoc. —cer esanac bai, baina alperricacoac —erançun eban Robertoc—. Menditarracaz erabili ditugun aimbeste lan eta equinaldi gogorrac, euracgandic artu ditugun aimbeste irain, eraso eta destainac, cer erançun andiac dacarcuz aora; baina erregue erregue da; gure Dierrico lenengo guiçon, gudari eta çaldunçat daucagu; eta berac gura badau gure francisca edo aizcorea cein çorrotza dan euscaldunai ondo eracutsi baino len, Auinemendico gudari basatiac edo gu, ceinçuc garan andiagoac ondo icusi baric, aimbeste necaldi artuta guero, arerioai quendu gueinqueon sari on baten itcharopenac galduta, emen alperrerian guelditutea, erregueren guraria bete bedi. —Anchinetaco adisquide Roberto; —asi çan duquea esaten— orrembeste necaldi eta epetasun artu ondorean, ospil eta onore baga guelditutea mingarria dana eçagututen dot; çu berbetan çagoçan bitartean besteoc eguin deutsueçan cinuac, euren barru-barruco guraria icusi eraguin deuste; baina badaquiçue guztioc, eta çuc ederto ulertaraço doçu, gure nai içatearen gainean erreguearena daucagula, eta erreguenaren gainean, dinot nic Iaungoico Eguilearena. clobis i-garrenaren gudaric, erregueren mendecoac: erregueren icenean escatzen deutsuet, bada, gure eta euscaldunen artean darabilguçan eztabaida eta esetsaldi guztiac alde batera itchi daiçueçala; egun batzuetan beinçat ceuen toquietan gueldi-gueldiric eta baquezco arpeguiacaz egon çaiteçala. Neure adisquideac, neure lagun prancotarrac, neure anai maiteac, Iaungoicoaren icenean arrenez naucaçue: arerioacandic aspaldietan arturico destaina eta urruin guztiac gaurtic aurrerancean aztu eguiçuez, bada Dierriric andiena eta leinarguiena parcatuten daquiena da. çuen Lurreco erregueac bere icen onagaitic cembat lan eta io etaauste erabili doçuen badaqui, eta bacotchari berea emoteco gogoan euquico ditu: çuen eta nire ceruetaco Erregue maitegarriac orain eguiten deutsaçuen doscaini apurra betico çoriontasun ugari neurribagacoacaz sarituco deutsue. Gogoratu çaitece, gainera, luçaroco guiçaldietan menditarracaz darabilgun gudea, trema eta lelo çar bat baicen besteric ez dala gaur: eurac eta gueuc danoc erruac ditugula, gueuc gueiago eurac baino, bada gutarrac ciran Euscal-Errira ioan eta lurrac ostu, guiçonac il, etcheac erre eta beste oben negargarri asco eguin cituen gudaric. Bacotchari berea emon bear iaco, eta bacotchari berea emotearren esaten ditut olango gauçac, ez çueri min gueiago emoteagaitic. Ençu-idaçue, sinistu-idaçue, çuen biotzetan benetaco leinarguitasunari toqui emon eioçue, eta inoiz bere etchatzue damutuco. Adalbaldoren esanac ez eben biotz guztietara baque eta beregandetasun osoa eruan; baina erregueren guraria çalaco, duqueac beste gauça bat esan artean, gueldi-gueldiric egongo cirala aguindu eutsen. Adalbaldo poztu çan onembestegaz, eta urrengo goicean, eiz ancean, Aitzbarrenerunz landetatic cear ioatecotan oeratu çan. —Bideraco laguntasunic gura cenduque? —itandu eutsan lenago Gont-hramec. —Bai cera; cetaraco guero? —esan eban gure duqueac—. Ez da onetan euscaldun gudalariric içango. Eta gainera ni baque soinuan nabil eta euscaldun baquetsuac daroadaz neugaz.

—Aspaldian, egunaz, Ustarits-tic ona ez dira icusi menditarroc. Goialdean içaten dira içatecoac. Baina badaezpada bere. —Ez, ez, esquerricasco, eta agur. —Agur, bada. Bigaramonean ez egoan eiceraco guiroric. Seireun eta berrogueta amabigarreneco Otsailaren bigarren eguna çan. Laino lodi çabal batec gauça guztiac bere estalpean gorde cituan. ceruric ez çan aguiri, ibarrac eta mendiac ez ciran icusten. ilumpetan egoan Lurra. Bidezcuoc sartu ciran laster Aitzbarrengo landetara, quetan sarcen diran guiçon batzuen guisan. Pinarico çugatzac bana banaca iarten iocoeçan aurreco aldean, euren tartetic ceinçuc eioaçan icustera urtengo baleuque leguez. Pinari andi çabalaren erdian ioiaçanean, Adalbaldori, nondic eta nora ez equiala, biotza ilunduten asi iacon. Ariman, cergaitic iaquin baga, larritasun andi bat eucan, bere gainera etorcon guertaldi tcharren baten pecua leguez. Eriotzea pinadian ostenduta egoala ia sinistu eban. Ba! Bere epeltasuna içango çan: beguitanduerea, emetasunezco bildurra. Baina cergaitic bildurtu bear eban berac orduan, egundo bildurtu ez çan guiçona içan da? Biotzari, berac erabili oi dituan ipuin, ames eta gora-berac, itandutea baicen ez dago. Ez equian Adalbaldoc cegaitic, baina bene-benetan icaraz egoan. Iaungoicoaren deiren bat eta çan? Irudimenac igues eguin eutsan Erbestera. Rictrudisec arduratan ibili ceiteala esan eutsan, arerioac eucaçala eta. Arerioac çugazti atan bertan egon ceitequeçan! Ez eban ondo eguin, Gont-hramec esquincean, laguntasuna ez arcea... Umeac eta Rictrudis, an etchadi aldean egongo ciran, aita Adalbaldogaitic arrenetan eta arrenetan, aimbat lasterren osasunagaz euracana biurtu cedin... Bai! Arrena çan gauçaric onena: arren eguin bear eban berac bere, eta guero etorquiçuna betorrela... Adalbaldo asi çan «Nire Iaun Iesucristo»... esaten... Amaitu ebanean, beste guiçon bat çan Adalbaldo. cer guertauco iacon gueienez bere? Iltea? Eta iltea Iaungoicoagana ioatea baino beste gauçaric cer çan? O! Gura baleu Berac nire bicitzea neure gaiztaqueri guztien orderaco eta Bere donearen omeneraco artu! —Iauna, esan eutsan morroi batec onetan —ientea dago. —Non? —Emenche aurreco aldean, izquetea dansut. —Ez da ardura: baquezco ientea içango da. —Ez da obea, iauna, ichil-ichilic neu ionda, ceinçuc diran icustea? —Itchi eioçu, eta goacen aurrera. Iaungoicoac... Adalbaldoc azquenengo itzac ez cituan ondo amaitu. «Bera da! Bera da! Duquea! Prancotarra! cristinaua! Lapurra! Gure alaben ostutzailea!» Oneec eta beste olango estarri ascotatic batera urtendaco oin eta deadarrac ençun ciran trumoi garratz, gogor eta icaragarri baten ancera, impernuco gaizquin çarrac arima bat galcean, eguingo dituen garrachiren irudira, eta Adalbaldoren gorputza ingur guztietatic iaurtirico eun gueci eta gueiagoc iosi-iosi eguinda itchi eben. Adalbaldo erruqui garrizco «Iesus» bat esanda çalditic bera iausi çaneco, gainean eban Portun, begui bietatic otsoen tchingarrezco beguiradea boteaz, aotic amorroaren bitza eta lerdea eriola. Duquea orduraco ondo ilda egoan, baina ondo il bagaco aberea eiztariac amaituten daben leguez, Portunec aizcoaracada batean duqueari burua erdibitu eutsan, eta «bein edo bein tchimista orrec nire escuetan iausi bear cenduan» esanaz, gorpuaren gainean bere oin batg ipiniric, Ocimbelzcoac deadar eguin eban menditarren çançoa. Adalbaldoren morroiei ez eutsen ecer eguin, baina icaratuta egoçan danac. Portunec lagunac Rictrudisen aideac ciran, eta euren artean egoan Lope ondo ardaoz betea, barrez barrez... __________ chch SAMIN GOçoA

Suac eta iai ençungarriac eguin cituen Auinemendin Adalbaldo il çanean. çotin, cizpuru, iluntasun eta negar andiac eroan cituan Erbestera Adalbaldoren eriotzaco albisteac. Gudaco egunetan alan guertau oi da: batzuen garaia, bestien mempea: alde batecoen algaratzarra, bestecoen malco-iturria içaten da beti. Rictrudiseri guiçon asco ioan iacoçan dolamen eta erruquia eracustera. currucaraco itzac esaten cituen danac: mendi guztiac erre eta quiscaldu, gaiztaqueriraco bacarric bici çan iente donguea bein betico amaitu: aizcora bat iasoteco altasuna eucan guztia Auinemendira eruan, guiçon basatiai euren leice çuloetaraino iarraitu, eta il danac anche basurdeac ilten diran guisara: ori gura eben. —Ez olangoric, —cinoan alargun gazteac—. Nire senarra baque çalea çan, baqueac eguitera ioian: ez eguiçue, bada, bere gogoaz contraco gauçaric eguin; parcatu eguioçue guztiai Adalbaldoren icenean. Orreçaz gainera, gogoan eduqui eguiçue —eta au da niretzat gauçaric mingarriena—, duquea il daben guiçonac neure erritarrac eta neure aideac cirala, ni menditic ona beragaz etorri ninçalaco, eçagututen ez ebelaco, guiçon gaiztotzat eta Euscal-Erriaren areriotzat euquelaco. Bere odola gura eben; orain bere odolez ase dira, eta baqueraco inoiz baino bide obean bilatuco dituçue. Iaungoicoaren icenean, bada, baquea eguin eiqueçue, Adalbaldoc cerutic lagunduco deutsueta. Rictrudisec, Adalbaldo il ondorean, bere escuaren esque etorri iacocenari iaramonic eguin baric, bere burua bacartadean gordeteco asmoac artu cituan. cer emon eiqueon Lurrac? Gauça andiric ez: beste guiçon andiquiren baten escua, esquincen eutsan leguez, erregueren iaureguian bici içatea, egun batzuetaraco ondasunac, ames baten ancera igues eguiten eben iolas-poçac, eriotzaco ate ondoan bacarric itchico eben lagunac: utsa dana, arançartean ecerez bat. Eta gainera Rictrudis ecin ceitequean Adalbaldogaz aztu. Bein emon eutsaçan berari biotza, gogoa eta içatea, eta bereac bacarric içan ceitequeçan. Alperric, bada, çaldunic eçagunenac bere escu eta ondasunac esquinica ioango iacoçan: ez eban gueiago guiçonacaz ecer gura: aurrerancean, bere içate guztia senarraren gomuteari eta Iaun Eguileari emon bear eutsan. guelditu cedila Lurra bere itsura utseco gauçacaz. Rictrudis baoian Iaungoicoagana; bada bequian «guiçonen iaureguietan urte asco baino, obeto çala Iaunaren aurrean egun bat igarotea». Lurrean eta lurtarracaz naicoa egun igaro cituan. Amandoren esonde onac iarraituric, bada, Mauronto seme nagusia ipini eban osaba lenapezpicoaren escuetan, mila on gauça esanda guero, eta beste iru alabacaz Done Benitotarren bapilde batean sartu çan. Baina an sartu baino lenago Rictrudisi igarorico gauça bat emen esatea ondo etorrico da. Adalbaldo il da guelditu çan toquia bere beguiacaz icusi gura içan eban, bere senarra lenengo lurpean sartu eben toquian arren eta agur batzuc eguin gura içan cituan, eta orretaraco Aitz-barrenerunz ioan çan: eta an, azquen agurrac esaten ecin asperturic, egun batean, eta bian, eta iruan, curutze baten onduan belaunico, ordu luceac igaro ebaçan. Begoan bein, bacarric ain çucen, negarrez, çotinga eta arrenetan, beti leguez, eta sartu iacon bitartean ichilichilic ilerrira euscaldun menditar bat, Portun berbera. Portun astiune andian egon çan Rictrudiseri beguira, onec igarri baric. Negar eguiteco gogoa etorcon euscaldun gogorrari aimbeste urtean icusi bagaco adisquide maitea ain negarsua bilatu ebanean. guiçona barrurago sarcen asi çanean, beguiratu eban emacumeac nor ete çan, eta beguirada baten eçagutu eban bere arerio maitalea. —cer dacarçu çuc ona? —itandu eutsan Rictrudisec bapere icaratu baric. —ceu icustera etorri naz, Rictrudis, eta Auinemendico bideac çabalic daucaçuçala esatera. —Esquerricasco, baina ez daucat orain Auinemendira ioan bearric. —ceure erria ez doçu maite? —Bai, baina beste bat maiteago. —Prancotarrena? —Ez: cerua. —Eta or lurpean dagoan ori maite cenduan? —Biotz guztiagaz. Berari bicitzea emoteagaitic itchico neuque neurea. —Orduan orri biztzea quendu dautsenac guztiz gorrotauco dituçu?

—Ori ez: ez dot nic inor gorrotau gura. Nire senarra il dabenagaitic egunero arren eguingo dot neugaz batera ceruan guertau daiteçan. —ceruan ceugaz batera? Eta nondic ioaten da cerura? —cristinau onac daroen bidetic. —Eta ceru orretan guztiac alcar maitetuten dabe? —Guztiac. Ara baçatoz, an maitetuco çaitut. Agur. Rictrudisec Portuni aguindu eutsana bere bicitza guztian eguin eban. Bacartadean igaro cituan bere azquen ordurarteco egunac, bere senarra il ebenagaitic eta Euscal-Erri maiteagaitic erregututen. Mailaric maila gauça on guztietan goren-goreneraino igon eban; bapildeco buru içan çan berroguei urtean, eta bere alaba eta mendeco guztiai mila ombide eracutsita guero, ceruetan sarceco eucan gurari andi goço goço batec il eban Auinemendico Lorea, 687-garren urtean, 74 urte cituala. Bere bitartez Iaungoicoac eguin cituan mirariacgaitic, Eliceac, Rictrudis il-tzanetic urte batzuetara, Altaretan ipini eban, eta euscaldun ascoc done Rictrudisen icena iaquin ez arren, Prancia eta Beljicatarrac eçagutu eben anchinetatic cembateraino daquian ceruetatic lagunduten, eta bere icenaren onoregarritzat eliça bat eta beste baino gueiago iaso cituen. __________ chchI GUENA Ara nic icusi eta icasitaco gauçac esan, iracurlea. Baina badatic cerbait gueiago iaquin naian egongo çarana, eta çuri deutsudan beguiruneagaitz albistetchu batzuc gueiago emon gura neusquiçuz. Amando iauna oncaiz bete-beteric, Rictrudis baino iru urte lenago ilda ioan çan Iaungoicoagana, Euscal-Errian, cristinauac asco ugaritu cirala icusita guero. Auinemendin baque osasungarriaren argui ederra aguertu çan noizbaiten, Rictrudisen arrenari esquerrac; eta Portun, emacume donea azquenengo icusi ebanetic laster bere erruac eçaguturic, cristinau eguin çan, eta araco don Pablo baten guiçara, çar-çarra çala bere, erriric erri ebilen Iesucristoren leguea çabalcen, bere gaztetaco gaiztoqueri guztiac autortuaz. Rictrudisegaz gura eban bici ceruetan. Lope Nagui errucarria, moscor andi baten ostean sorminac io eta içan, berbaric eguin baga. Adalbaldo prancotarra eta bere seme alaba Mauronto, Clotsenda, Eusebia eta Adalsenda, laurac, bicitza on baten bitartez eriotza on batera eldu ciran, eta ceruan daucaguz orain gure bitartecotzat. Euscaldun guztioc an guertau gaiteçala. Baina ez daigun aztu euscaldunac garala esanda beste baric ez garala ceruetan sartuco.

Related Documents

Agirredlorea
August 2019 38

More Documents from "Bibliotheca Vasconica"

Ied
August 2019 212
Agirredlorea
August 2019 38
Anonimkozinera
August 2019 32
Mao
August 2019 39
Anibarrolorasorta
August 2019 33
Anonimkristi
August 2019 41