Adingabekoen Erantzukizun Penala 1

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Adingabekoen Erantzukizun Penala 1 as PDF for free.

More details

  • Words: 669
  • Pages: 3
ADINGABEKOEN ERANTZUKIZUN PENALA URTARRILAREN 12KO 5/2000 LEGEAREN APLIKAZIOA

Legea ondorengo pertsona hauei aplikatzen zaie: - 14 eta 18 urte bitarteko adingabekoei, Zigor kodean edo lege penal berezietan delitutzat edo faltatzat hartzen den ekintza bat egin dutenean. - 18 eta 21 urte bitarteko gazteei ekintza berdinengatik, ondorengo baldintzak betetzen badituzte: . Aurrekari penalak ez izatea . ekintza delitu larria ez izatea . pertsonak bortxatu edo larderiatu gabe, eta biktimen bizitza edo gorputz osotasunarentzat arrisku larririk gabe gertatu izana PROZEDURA HONETAN ESKU HARTZEN DUTEN PERTSONAK 1.-Adingabekoek egindako arau-hausteengatik epaitzeko eta epaiak betetzeko eskumena Adingabekoen Epaitegiarena da. 2.-Adingabekoen Fiskala prozeduraren izapidegintza osoaz arduratzen da Epaiketa egin arte, eta horri entzunaldia deritzo. 3.-Abokatuak adingabekoa defendatuz esku hartzen du , atxilotzen duten unetik aurrera. abokatua izan daiteke: partikularki izendatutakoa eta hau ez dagonean , Ofizio txandako abokatua izendatuko da. 4.-Gainera , Justizia Jauregi bakoitzean Talde Tekniko bat dago,adingabekoetan espezialistak diren psikologo ,hezitzaile eta gizarte-langileez osotua.Hauen zeregin nagusia, adingabekoa aztertu ondoren txostenak egitea da , epaileak adingabekoari neurririk egokienak ezartzeko. APLIKA DAITEZKEEN NEURRIAK Arau-hausteren bat egin duten adingabeko edo gazteei aplikatzekoak zaizkien neurrien helburua ez da zigorra soilik, izan ere helburu nagusia heztea da. Aplika daitezkeen neurriak ondoko hauek dira: . Zentro batean sartzea, zentro itxia ,erdi irekia edo irekia izan daiteke . Eguneko zentrora joatea, prestakuntza –jarduerak egiteko . Zainpeko askatasuna, beste neurri batzuekin batera ezar daitekeena,Adibidez: ikastetxe batera joatea, prestakuntza –jarduerak egitea.... . Zentzarazpena Neurririk larriena, zentro itxi batean zortzi urtez sartzea da ADINGABEKOEN ATXILOKETA Atxiloketa egiten duten pertsonaren betebeharraketa zereginak: 1.-Atxilotuari berehala, argi eta garbi eta modu ulergarrian gertakarien, arrazoien eta eskubideen berri ematea(Bereziki prozedura kriminaletan) 2.-Atxilotuaren deklarazioa: - Abokatu eta Legezko Ordezkariaren aurrean.Horiek ezean, Fiskaltzaren aurrean (Fiskal instruktorea ez dena) - Lekua: Egoitza egokietan. - Iraupena: Gertakariak argitzeko behar den epea soilik. Gehinezko epea 24 ordukoa da ,banda armatuekin edo pertsona terrorista edo asaldariekin erlazionatuta edo bertan sartuta dauden pertsonak salbu.

3.-Fiskal Instruktoreak, atxiloketa gertatu eta 48 orduko epearen barruan, ondokoa erabakiko du: -Atxilotua aske uztea -Espedientea hastea edo Artxibatzea - Epaileari kautelazko neurriak har ditzan eskatzea KAUTELAZKO NEURRIAK Neurri hauen helburua, prozeduran eta epaia eman aurretik adingabekoa zaintzea eta defendatzea da. Kautelazko neurri- motak : - Zentro batean sartzea, dagokion erregimenean - Zainpeko askatasuna - Beste pertsona, familia edo hezkuntza –talde batekin bizitzea ADINGABEKOAK PROZEDURAN DITUEN ESKUBIDEAK Dagozkion eskubideen berri izatea Abokatua izendatzea: Partikularra edo Ofiziozkoa. Eginbideak eta probak egitea proposatu eta eskatzea Epaileak entzutea, hari buruzko edozein ebazpen eman aurretik Asistentzia psikologikoa eta afektiboa Talde teknikoaren Zerbitzuen laguntza PROZEDURA ALDIAK Prozedurak 2 aldi ditu: -Izapide –aldia ,Fiskalak zuzentzen duena. -Entzute- aldia, Adingabekoen Epailearen aurrrean a)

Fiskalaren izapidegintza edo Izapide-aldia Helburuak : - Epaitzen diren gertakarietan adingabekoaren parte-hartzea baloratzea - Adingabekoen Epaileari adingabekoarentzat egokienak diren zigor neurri hezitzaileak proposatzea Instrukzioko espedientea amaitzea : Fiskalaren ustez eginbide guztiak burutu direnean, espedientea Adingabekoen Epaileari bidaliko dio entzute aldia egiteko. Fiskalak, era berean,espedientea eten edo artxiba dezake: . Gertakaria garrantzi txikikoa bada eta eskola edo familia-eremuan jadanik erantzun egokia izan badu... . Adingabekoak 16 urte baino gehiago baditu . Talde Teknikoak hala eskatzen badu,adingabeko arau-haustearen eta biktimaren artean medeantza edo adiskidetza gertatu delako.

b)

Entzute-aldia Delituengatiko prozeduran ahozko epaiketaren baliokidea da.Adingabekoen epailearen aurrean, fiskalak eta abokatuak eskatutako probak aurkeztuko dira. Entzun ondoren,adingabekoen epailearen eginkizuna ,ebazpena ematea izango da eta ondoren epaia . Probintzia auzitegiaren aurrean apelazioa egin daiteke. Epaitzaren etendura: Epaitza gehienezko bi urteko eperako eten daiteke, ezarritako neurria bi urtetik gorakoa ez Denean, ondorengo kasu hauetan: - Zigor edo Neurri baten Kondena irmoa ez dagoenean - Gizarteratzeko konpromisoa hartzen denean - Zainpeko askatasuna edo gizarte hezkuntza jarduerak hitzartzeko aukera dagoenean

ERANTZUKIZUN ZIBILA Delitu-ekintzaren ondorioz kalteren bat jasotzen dutenek ,kalte-galerak erreklamatu ahal izango dituzte,adingabekoen epaitegian egiten den prozedura batean. Ez badu pertsonalki errklamatzen eta ez da soilik ekintza egin zuen adingabekoa izango,zenbait kasutan pertsona batzuk ere izan daitezke: Gurasoak,zaintzaileak...........

HIZTEGIA: Zigor Kodean: Aurrekari penalak: Adingabekoen Epaitegiarena : Adingabekoen Fiskala: Entzunaldia : Esku hartzen: Ofizio txandako : Heztea: Zainpeko askatasuna: Zentzarazpena: (amonestar, corregir....) Asaldariekin : kautelazko neurriak:

Eginbideak : Izapide –aldia : Entzute- aldia : Eten : Medeantza: apelazioa : Epaitza: Irmoa : Hitzartzeko:

Related Documents