IDAZTEN Egina duzu idazlanaren eskema. Idatzita daukazu sarrera. Orain beste paragrafoak eta amaiera bukatzea duzu lanbide. Gogoratu paragrafoek grafikoki ikusita ere nolabaiteko oreka izan behar dutela. Hara:
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxXxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Trinkoegia da ezkerretakoa; zatikatuegia, berriz, eskumatakoa. Saia zaitez testuaren oreka grafikoki ere islatzen. Orain paragrafo bakoitza idazteko lana hartu behar duzu. Lehenago idazlan osoari zegozkion erabakiak hartu dituzu, orain paragrafo eta zenbaitetan esaldi mailara ere jaitsi beharko duzu. Tamalez, honetan ere ez dago formula magikorik. Idatziz, probak eginez, idatzitako birmoldatuz eta erabakiak hartuz lortuko duzu formulazio egokia egiteko besteko trebezia. Formulazio egokia egitea ez da euskara polita edo subjuntibera, kasu, erabiltzea. Formulazioaren egokitasuna eraginkortasunari dago lotuta. Zure xedea lortzeko egokia den ala ez… Horixe da gakoa! Nahiz eta formulazioa idazlan osoari dagokion, ezinezkoa da osagai guztiak intentsitate berdinaz lantzea, eta gainera ez da beharrezkoa. Pasarte batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak dira gure helburuak lortzeko, beraz horiexetan jarri behar duzu arreta gehienbat. Formulazioaren garrantziaren berri ematen digu, Joxerra Garziak ‘Jendaurrean hizlari’ liburuan jasotako pasarte bitxi honek. Hara:
APAIZ ERRETZAILEARENA Aspaldi handian, artean apaizak eta erretzaileak agerian bizi ziren garaian, ba omen zen apaiz erretzaile bat. Erretzaile amorratua ez ezik apaiz zintzoa ere bazenez, kontzientzia jaten ari zitzaion kezka azaldu zion behin bere nagusietako bati, honako galdera hau egiten ziola: –
Errezatzen ari naizen bitartean erretzea ongi dagoen, horixe jakin nahi nuke.
Nagusiak ezetz erantzun zion, ez zela bidezkoa errezatzea bezalako jardun zerutiar eta garbi bat tabakoaren kez zikintzea Errezatzen ari zenean erre gabe egin zuen, beraz, gure apaizak. Handik denbora batera, etsipena hartu ezin eta beste nagusi batengana jo zuen gure apaizak, eta hari ere galdera bera egin zion, itxuraz behintzat: –
Erretzen ari naizen bitartean errezatzea ongi dagoen, horixe jakin nahi nuke.
Bere harridurarako, bigarren nagusi horrek baietz erantzun zion, edozein egoera eta tenore dela on errezatzeko, gauzarik zikinena ere garbitzen duela otoitzak.
Formulaziorako baliabide ugari daude: hitz-jokoak, elipsia, galdera erretorikoak, ironia, konparazioa, metafora… Oso garrantzitsutzat jo eta horietako bi ekarriko ditugu hona: analogia eta perifrasia. Honela definitzen du analogia Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak (http://www1.euskadi.net/harluxet/) : iz. 1. Berdinak ez diren gauza edo pertsonen arteko antzekotasun-erlazioa. 2. HIZKL. Sail berean dauden terminoen arteko antzekotasunaren eraginez hizkuntzan forma berriak sortzea bideratzen duen fenomenoa. Esanahitik urrundu eta esanari indarra emateko erabil dezakezu analogia. Perifrasiari buruz zera dio: iz. Itzulingurua, hitz baten bidez eman daitekeen kontzeptua hitz-multzo batez ematea.Batzuetan beharrezkoa izaten da ideia bera berriro ere adieraztea, beste modu batean formulatuta. Honela argudio honen garrantzia azpimarratu ez ezik, ondo ulertuko dela ere ziurtatzen da. Luze joko liguke idaztean kontuan izan behar diren gauza guztiez aritzeak. Aukeratu beharra daukagu eta batzuetan gai batetik bestera jauzi egin beharrean gaude. Egin dezagun, bada, saltotxo bat eta zure idazlanak izan behar dituen beste bi ezaugarri garrantzitsuz hitz egin: koherentziaz eta kohesioaz, alegia. Argi ditzagun gainetik bada ere kontzeptu hauek:
Koherentzia Testuak osotasuna izan behar du. Horretarako bereziki zaindu beharko duzu:
Makrokoherentzia: testuaren egiturari, hezurdurari, dagokio. Eskema koherentea egin baduzu, eta berorri jarraitu badiozu, beteta izango duzu eginkizun hau hein handi batean. Mikrokoherentzia: esaldien arteko hurrenkera logikoari dagokio. Testua koherentea bada, irakurleak ez du zailtasun berezirik izango esan nahi duzuna zer den antzemateko. Oso hurbilekoak izango dira zure asmo komunikatiboa eta beraren interpretazioa. Horretarako berriro ere kontuan izan behar duzu hartzailea, bere buruan jarri eta berak ondo ulertzeko moduan idatzi. Adibide bat jarriko dizut. Demagun, pilotazaleek irakurriko duten testua idazten ari naizela. Olaizola I.ak estu hartu zuen atzo Titin II.a. Trizioko pilotariak ez zuen amore eman eta berdinduta heldu ziren 21. tantora. Azkenean, garaile atera zen pilotari errioxarra. Botilero lanetan zebilen anaia gazte txapeldunak tirabira latza izan zuen azken tanto horretan epaileekin baina ETBko kamerek argi erakutsi zuten pilotak marra zapaldu zuela. Pilotazalea ez bazara, zailtasunak izango dituzu testua ulertzeko, ez baituzu jakingo nori egiten dioten erreferentzia Trizioko pilotariak, pilotari errioxarrak eta anaia gazte txapeldunak. Akaso, gainera, ez duzu jakingo zer funtzio duen botileroak edo pilotak marra zapalduz gero, txartzat ematen dela. Beraz, erreferente horiek koherenteak izango dira segun eta nor den hartzailea. Urrezko araua betiere hartzailearen buruan jartzea da, enpatia izatea alegia. Testu bat koherente izan dadin zenbait baliabide daude: deixia, anafora, katafora, tema eta rema… baina hitz potoloak dira eta hobeto praktikan lantzen baditugu.
Kohesioa Nahiz eta sarritan koherentzia eta kohesioa bereizita landu, txanpon beraren bi aurpegiak dira. Kohesioa egoki jositako testuaren ezaugarria da. Esaldiak eta paragrafoak bata bestearekin josteko moduari dagokiona. Honetan lagungarri izan dakizkizukeen testu-antolatzaile batzuk dituzu aparteko orrian eta horien erabilera praktikoa aztertu ahal izateko baliabide batzuen berri ematen zaizu gainera. Dakargun orain hona Pello Esnalek Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa liburuan dioena. Gaur ez da nahikoa euskara gramatikala eta zuzena erabiltzea. Komunikaziorako egokia ere izan behar du. Gramatikaz haratago, estrategien mundua azaltzen zaigu. Eta estrategia esatean, erabakia esan nahi dugu. Hain zuzen, erabakiak hartzera bultzatu nahi dugu euskal hiztuna, behin gramatikaarauak kontuan hartu ondoren; gaitasun estrategikoa –erabakiak hartzeko
gaitasuna- lantzera. Dena den, erabakiak hartuz ikasten da erabakiak hartzen: zerbaiten erabileran erabakiak hartuz. Adibide asko ematen dizkigu Pello Esnalek, bakarra jarriko dizut nik hemen. Begira: 1. Honela dio Xabier Letek Lizardi poetaz: Lizardik, gerla baino hiru urte lehenago hil baitzen, ez zuen hondamendi ikaragarri hura ezagutu. Eta, egia esan, bihotzez pozten naiz. Lizardi bezalako poeta bikain bat hain gazterik hiltzea alde batetik penagarria bada ere, harentzat, hain gizon zuzen eta fina zen harentzat, handik urte gutitara gertatu behar zuen desegite ikaragarria are penagarriago eta minberagarriago izan baitzitekeen. 2. Nahiz (eta)… idatz daiteke kontzeziozko bada ere formaren ordez, irakurketa erraztuz. Lizardik, gerla baino hiru urte lehenago hil baitzen, ez zuen hondamendi ikaragarri hura ezagutu. Eta, egia esan, bihotzez pozten naiz. Nahiz eta Lizardi bezalako poeta bikain bat hain gazterik hiltzea alde batetik penagarria den, harentzat, hain gizon zuzen eta fina zen harentzat, handik urte gutitara gertatu behar zuen desegite ikaragarria are penagarriago eta minberagarriago izan baitzitekeen. 3. Batera baliatuz izan ere eta nahiz eta testu-antolatzaileak, argiago geratzen da pasartea: Lizardik, gerla baino hiru urte lehenago hil baitzen, ez zuen hondamendi ikaragarri hura ezagutu. Eta, egia esan, bihotzez pozten naiz. Izan ere, nahiz eta Lizardi bezalako poeta bikain bat hain gazterik hiltzea alde batetik penagarria den, harentzat, hain gizon zuzen eta fina zen harentzat, handik urte gutitara gertatu behar zuen desegite ikaragarria are penagarriago eta minberagarriago izan baitzitekeen. 4. Eta are gehiago: aurrera dezagun izan zitekeen aditza: Lizardik, gerla baino hiru urte lehenago hil baitzen, ez zuen hondamendi ikaragarri hura ezagutu. Eta, egia esan, bihotzez pozten naiz. Nahiz eta Lizardi bezalako poeta bikain bat hain gazterik hiltzea alde batetik penagarria den, harentzat, hain gizon zuzen eta fina zen harentzat, are penagarriago eta minberagarriago izan zitekeen handik urte gutitara gertatu behar zuen desegite ikaragarria. Ez bilatu araurik kontu honetan, ez dago araurik eta. Egin behar duzuna bestelakoa da: testua egoki josi eta horretarako erabakiak hartu. Baina zaude lasai, bideari ekin baino ez diogu egin eta.
TESTU- ANTOLATZAILEAK 1. TESTU-MARKATZAILEAK INFORMAZIOAREN EGITURATZAILEAK
OPERATZAILE ARGUDIOZKOAK
IRUZKINGILEAK ORDENATZAILEAK
ba, horiek horrela… lehenik / bigarrenik; (alde)
ZEHARKARIAK
batetik / bestetik… hau dela-eta, bide batez...
INDARTZAILEAK ZEHATZAILEAK
benetan, berez… adibidez, esate baterako, esaterako, kasu…
EMENDIOZKOAK
ere, gainera, bestalde, halaber, behintzat,
HAUTAKARIAK
bederen,behinik behin… bestela,osterantzean,
AURKARITZAKOAK
gainerakoan, gainontzean... ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik,bien bitartean, artean,
LOKAILUAK
alabaina, dena dela, dena den, hala ere, hala eta guztiz ere, haatik / hargatik, ONDORIOZKOAK
horregatik, barren… beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez, horrenbestez,
KAUSAZKOAK
ESPLIKATIBOAK ZUZENTZAILEAK BIRFORMULATZAILEAK
URRUNTZAILEAK LABURBILTZAILEAK
hainbestez, hala… Zeren, zergatik, alabaina, bada, izan ere…
hau da, hots, alegia… hobeto esan, bestela esan… nolanahi (ere)… ondorioz, azken batean,
azken finean…
EPISTEMIKOAK BERBALDI-MARKATZAILEAK
noski, antza, omen, ote, ohi, jakina, dirudienez,
nonbait… DEONTIKOAK tira, ondo da… BESTERATZAILEAK aizu, aizue… METADISKURTSIBOAK zera, ba…
2. JUNTAGAILUAK ETA MENDERAGAILUAK JUNTAGAILUAK MENDERAGAILUAK
Eta, edo, ala, baina. Konpletiboak,zehar-galderak, kausalak, baldintzazkoak,erlatibozkoak, denborazkoak, lekuzkoak,kontzesiboak, konparatiboak…
3.ZENBAIT ADBERBIO, ADBERBIO-ESAPIDE ETA POSTPOSIZIO-SINTAGMA Hauek ez ditugu zerrendatuko, honelakoak asko baitira: nolanahi ere, arrazoi horregatik, gaur, orduan, askotan, astiro, hobe beharrez, alderantziz, …-z (… eginez adib.), -tzean, ezean, gerundiozkoak…
Testu-antolatzaileak nola erabiltzen jakin nahi baduzu, oso erabilgarriak dira corpusak. Interneten dituzun bi corpusen berri emango dizut: 1. Euskararen corpusa: http://www.euskaracorpusa.net/ 2. Ereduzko prosa: http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/ Elebila bilatzailea ere balia zenezake: http://www.elebila.eu/search_basic/
Nola erabili corpusak? Corpusak oso erabilgarriak dira. Bertan, nahi duzun hitza aurki zenezake testuinguruan eta modu eredugarrian erabilia. Jar dezagun adibidea, "sudur" hitzaren bila joko dugu Euskaltzaindiaren EuskaraCorpusera. Horretarako: 1- Lehenengo eta behin bertara joan eta XX.mendeko euskararen corpus estatistikora joko dugu.
2. Kontsulta modua aukeratuko dugu.
3. Zabaltzen zaigun menuan aukerak egingo ditugu. Honako honetan, adibidez, 1991-1999 epea, euskara batua eta testu guztietan bilatzea aukeratuko dugu ezkerretako zutabean. Eskumatakoan, berriz, zein testu-hitz bilatu nahi dugun, "sudur" gure kasuan. Bukatzeko "bilatu"ri sakatuko diogu.
4. Hementxe dugu bilatzen genuen lexikoa: sudur zapal, handi eta gorria, txiki polit horietako bat, sudur motza ...
Ikusten duzun moduan erabilerrazak dira corpusak eta asko lagun diezagukete testu antolatzaileak nola erabiltzen diren ikasteko orduan.
Azken oharra: idazlana bukatu baino lehen, gogoratu lehenagoko batean amaieraz esaten genuena: Amaierada bidearen bukaera eta helmuga, ondorioz, bereziki zaintzea komeni da. Amaiera honetan, besteak beste, zure idazlanaren argudio nagusia (tesia) errepika zenezake (beste modu batean formulatuta, jakina) edota ondorio nabarmenenak adierazi edota irtenbideren bat bilatu edota hausnarketarako baliagarri izan litekeen galderaren bat egin edo… zeuk erabaki. Baina, erabaki!