2008-09 Ikasturteko Liburuak Euskeraz

  • Uploaded by: Leioako Udal Liburutegia
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View 2008-09 Ikasturteko Liburuak Euskeraz as PDF for free.

More details

  • Words: 2,969
  • Pages: 11
2009

LIBURUAK EUSKERAZ Helduak

Jose Ramon Aketxe 11 48940 Leioa Tel. 94 607 25 74 Fax 94 607 25 75 [email protected]

Liburuak euskaraz

(Helduak). FIKZIOA Eleberri historikoa •

Bestea da mundua (Orbetarrak; 1) / Joan Mari Irigoien

Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, XIX. eta XX. mendeen arteko industrializazio-prozesuan, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak zapalduz. Ez da txikiagoa haren emazte Regina Aldasororen epopeia, erdaraz ez jakitetik Madrilgo Villalbako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izateraino. Hona “Orbetarrak” sagaren lehen liburukia, familiaren hastapenak kontatzen dituena, eta beste zenbait istorioren aurrekari izango dena.

• •

Egun beltzetan, jolas beltzak / Fernando Morillo Grande Ogaiztarrak / Toti Martinez de Lezea



Otalorea / Toti Martínez de Lezea

Araotzeko Urrondo baserriko lau semeak umezurtz gelditzen direnean hasten da eleberriaren korapiloa. Hirugarren karlistadaren garaian kokatuta, lau semeak Loiolako jesuitengana bidatzen dituzte eta bertan bizi izango dira harik eta Isabel II. Espainiako erregina kanporatu eta agintariek erlijio etxeak ixten dituzten arte. Loiolako jesuiten etxea itxita, Urrondotarrak baserrira bueltatzen dira, Araotza, eta bertan, bete betean harrapatzen ditu hirugarren gerrate karlistak.

Eleberri poliziakoa •

Batxilerren eguna / Franz Werfel

Adler gelako mutil azkarrena da, eta Sebastianek, bekaizti, ikaskideak bere ingurura bildu eta Adler barregarri utzi ondoan, turko-buru hartzen dute. Urteak igarota, Sebastian instrukzio-epaile bihurtzen da eta hara non Adler ekartzen dioten hilketa lazgarri baten susmagarri.



Bikarioetxeko hilketa / Agatha Christie



Fatum / Jon Arretxe

Lisboako bazter ilunenak garbitzen ari da norbait: kalean dabiltzan prostituta zaharrak, jonkiak, eskale eta arloteak hilik agertzen hasi dira; horietako bat zen Mariza, eta hiltzailearen bila ekingo dio haren adiskide Mario Barbosak.



Hilketa lokartua / Agatha Christie

Kontakizun laburrak



Abaraska / Asel Luzarraga

Liburu hau giza abaraska moduko bat da. Bertako pertsonaiak euren bizitzari zentzua emango dien zerbaiten bila dabiltza munduan zehar. Bakoitza leku edo eta obsesio batetik abiatu arren, inguruko protagonistekin elkarlotuko du bere istorioa, bizitzan aurrera joan ahala elkarren kide, arerio, maitale edo jazarle bilakatuz. Azken finean, abaraska honen gela bakoitzaren pareta argizari geruza mehe bat baino ez da.



Anarkia hutsa / Woody Allen



Aspaldiko lagunen bisita: Susa aldizkariko 25 ipuin / apailatzailea, Mikel Elorza

Susa aldizkarian 1980-1994 urteetan argitaratutako ipuinetatik 25 aukeratu eta bilduma hau apailatu du Mikel Elorzak. Sekulan liburuetan agertu gabeko narrazioak dituzu hemen, idazle oso ezagunenak batzuk, liburu bakanen egileenak beste batzuk, eta baita aldizkarietan bakarrik idatzi dutenenak ere.



Bederatzi ateak / Josu Waliño

Galizian, Infernura sartzeko bederatzi ate omen daude, gure mundua eta Infernua lotzen dituzten ateak. Herriaren sineste horri jarraituz, ate adina narrazio idatzi du egileak, baita zikloa ixten duen azken bat ere. Santa Compaña, mouro eta meigen lurraldetik izenik ez duen horren berri izango dugu. Eta beldurra sumatuko dugu ate joka.



Ele zahar, ele berri / Martin Anso • Ero / Jon Martin



Habitat / Katixa Agirre Habitat / Katixa Agirre

Etxea: aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik al da etxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak. Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza.

• • • • • • •

Haginetako mina: Euskal gatazkari buruzko ipuinen antologia bat / Anjel Lertxundi beste batzuren artean Hendaiako tren geltokian / Joseba Aurkenerena Barandiaran Ipuiak: (jatorrak eta hautatuak) / R. M. Azkue. Ipuin laburrak / Oscar Wilde Istripuak / Agustin Arrieta Urtizberea Jaizkibelazpi / Joseba Aurkenerena Jende ederrak lanean: (who's who?) / Txomin Peillen Karrikaburu

“Bai, epaile zintzo baten etxean bizi naiz. Bai, lege gizon baten ohean gauaz egoten naiz. Ez. Ez naiz epailearen andrea. Entzun nola harilkatu den guztia. Pitxitegi batean zilar eta urre ebasten ari nintzela, harrapatu ninduten. Ohoin txarra, lapur traketsa nintzen. Hamalau urteak baizik ez nituen. Haurren Auzitegiko epaile horrek hona zer esan zidan.”

• • • • • •

Malgudiko ipuinak / R. K. Narayan Porto Pimeko dama: eta beste istorio batzuk / Antonio Tabucchi; Fernando Rey, itzultzailea Sei istorio / W. Somerset Maugham Xut ipuinak: (XUT aldizkariko ipuin antologia) / Aitor Arana Zalditeria gorria / Isaak Babel; Olga Martínez de Marigorta Izaga, Roberto Serrano García itzultzaileak Ispiluaren kalteak / Edorta Jimenez

Zortzi istorio idatzi ditu Edorta Jimenezek, burdinaren zorrotza eta uherraren edertasun zakarra elkartzen dituztenak, azala ebaki ez ezik mamira ere iristen direnak, gure gogoan habia egiteko, luzaroan.

Poesia • •

Bapatean 2007 (bertsolaritza) / grabaketak Amaia Agirre, beste batzuren artean Bizil eta oldar: itsas seme baten uhainak / Xabier Soubelet "Xubiltz".



Egunsentiaren esku izoztuak / Xabier Lete

Xabier Letek inoizko poesia bildumarik bereziena osatu du. Bizi esperientzietatik ondu eta idatzitakoa, iragan ederrarekiko miresmena, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta birraurkikuntzaren ametsa elkarri lotuz.

Hesi gabeko soroak / Inés Goikoetxea Hiriko baratzean / Jabi Santa Cruz Hitz xuriak / Antton Kazabon; Inma Mendiolaren marrazkiak Hutsik / Peru Magdalena



• • • •

Infernuko hesteetan / Charles Bukowski; itzultzailea, Mikel Olano

Idazlearen azken garaiko poemak dira hauek, Mikel Olanok itzuliak, Satanen seme narrazio liburuaren itzultzaile bera. Poema hauetako pertsonaiak Bukowskik ezaguturiko jende arrearen poetizazioak dira. Bere pertsonaia guztiek kontsolamendu paradoxiko bera daramate nortasun agirian: ez dago salbaziorik.

• • • • • • • • •

Jainkoa harrapatzeko tranpa / Jon Gerediaga Labirintoaren orduak / Amaia Iturbide. Maitasunez blai: preso baten laztan galduak / Nicolás Zimarro Mende baten aldarriak XX.ean jarriak / gidoia Xabier Amuriza Nola elurretan beleak / Luigi Anselmi Oraina galdua: solasaldi platonikoa / Juan Ramon Makuso Oro bare / Ibai Iztueta Platero ta biok: illots andaluzitarra / Juan Ramón Jiménez Poema iheskorrak / Salvat Monho; Luis Haranburu Altunaren edizioa



SMS-ak / Daniel Aldaya

TLPOEMA Poema au, oyn idztn dzdna, ate jka y da oynx brtan

• •

Sonetoak / Francisco de Quevedo Souvenir / Castillo Suarez



Suzko lilia / Hedoi Etxarte

Poema liburu bat, idazle baten lehena. Horrek esan nahi duen guztiarekin: poeta den otso lisergiko gosetia bere lurrak —aire eremua, zehatzago?— zedarritzen, suzko liliz mugatzen ari da. Allen Ginsberg bezala, uluka sumatzen dugu otsoa, gramatika harresitzen (barresitzen) eta gramatikalariak haserrarazten. Lehen liburuak duen botere alkimiko hori ez da sekula errepikatuko.

• • •

Tatuaia bat ene begietan / Txili Lauzirika Trapu zaharrak / Iban Izagirre Zaude / Edu Zabala

Beste jenero batzuk •

Afrika express (Bidai literatura) / Urtzi Urrutikoetxea



Aiako / Edu Zabala

Eleberri honetan Aiako Harriaren inguruko jatorri magikoa kontatzen da, ongia eta gaiztoa, gaua eta eguna, barrena eta kanpoa borrokan jarriz. Aiako, ilunbetako jeinuak, bere meneko dituen intxixuen bidez, argiaren mundua bereganatzen saiatuko da, eta magia horren inguruan euskal leinuak lehian arituko dira Txigundiko badiaren mugetan.

• • •

Mendeko borroka: (Assalto a Roma) / Fertxu Izquierdo Atheka gaitzeko ohiartzunak / J.B. Daskonagerre Azken anaia / Nathacha Appanah; itzulpena Mikel Garmendia



Belarra kantari / Doris Lessing, itzulpena Coro Navarro

Eleberri hau heriotza batekin hasten da, eta hilketa horretara iritsi arteko bide bihurri eta zoritxarrekoa kontatzen du. Laborari zuri pobreen alaba da Mary, hirira joan eta bizimodu erosoa daramana, konbentzio sozialek estututa ezkontzeko premia sentitu eta nekazari errukarri batekin uztartzen den arte.

• •

Berriz ere hutsetik hastera / M. A. Mintegi Larraza Bi hitz / Garazi Goia



Bilbao-New York-Bilbao (Bidai literatura) / Kirmen Uribe

Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.



Bizitza homeopatikoak / Xabier Mendiguren

Bat bitan banatzen den bezala, erdi bi eginda dator Xabier Mendigurenen liburu hau: bi ipuin luzez edo, nahiago baduzu, bi nobela laburrez. Lehenbizikoan, Mirande liburu-dendako jabearen uda bateko ametsa harilkatzen du modu komikoan. Bigarrenean, Europako Parlamentuko itzulpen zerbitzuan lanean ar den Mertxeren itzulirik garrantzitsuena kontatzen da.

• • • • • •

Burbuilak / Irati Elorrieta Eguzkia eta ilargia / Patxi López de Tejada Flores Ekialdetik iritsi zen Enara: nazioarteko adopzio baten istorioa / Xabier Etxaniz Rojo Emmanuel Kanten azken egunak (antzerkia) / Alfonso Sastre Eredu nobelak / Miguel de Cervantes; itzultzaile, Lukax Dorronsoro Esperantza / André Malraux



Euskaldun guztion aberria / Iban Zaldua

Unibertsitateko irakasle bat Euskal Herriko errealitate politikoarekin aspertuta. Alaskako unibertsitate batetik eskaintza bat datorkio, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Han, Euskal Herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriko historia fantaskiko bat asmatzen du.

• • • •

• Euskara galdatan: (aide andiok bidaldu deustae) / Txema Arinas Eztia eta ozpina / Patxi Zubizarreta (2. arg.) Gainbehera dator dena / Chinua Achebe; Alberto Martínez de la Cuadra itzultzailea Gau ilunekoak / Joseba Sarrionandia; marrazkiak, Maite Gurrutxaga Gaueko hegaldia / Antoine Saint-Exupéry (1900-1944); itzulpena, Koldo Izagirre Gertakarien urtzea / Luis Garde Iriarte Gizona ilunpean / Paul Auster; itzulpena Oskar Arana



Golgota / Xabier Montoia

• •

Urteetako herra sufrituko du Felisak, aita eta ahizpa hil zizkiotenen gogaideek beren gorrotoaren biktima egingo baitute geroan ere. Moja sartuko da Felisa, ahizpa Elena bihurturik errukia eta barkamena ezagutuko dituelakoan, baina maitasunaren lekuan bazterkeria bihozgabea jasango du berriz ere.

• • •

Haritzaren azalera zehatza (antzerkia) / Arístides Vargas; itzulpena, Uxue Alberdi Hiriko baratzean / Jabi Santa Cruz Ilargi-harria / Wilkie Collins



Intimitatea / Hanif Kureishi; itzulpena, Harkaitz Cano

Zergatik uzten diogu maitatzeari? Zein da maleta prestatu, atetik atera eta sekula ez itzultzeko unea? Liburu honetako protagonista trantze horretan dago. Bikotea eta bi semeak utzi eta etxetik alde egin aurreko gauean bere bizitza ustez arrakastatsuak sortzen dion asegabetasunaren arrazoiak aletzen joango da.

• • • • •

Iragaitzaz -ilunbistan- / Pello Lizarralde Iraganaren pisua / Iñigo Ibarguren Irakurri: hamaika idazki literario irakurtzeari buruz / Uxue Apaolaza, beste batzuren artean. Kinseyren showa (antzerkia) / Jesús Díez Kometa ehiztaria / Khaled Hosseini

Kabul 1975. Amir bere aitaren miresmena eta errespetua lortu nahi dituen mutiko paxtuna da. Horretarako, bere lagun fidel Hassanek eta biek antzinako tradizioari jarratituz neguan egiten den komeat-lehiaketa batean izena eman dute. Txapelketa amaitutakoan, xalotasuna eta laguntasuna urrtuko dituen gertaera ikaragarri batekin topo egingo dute.



La lutte finale / Joxean Agirre

Bi gizon eta bi emakumeren arteko maitasun harreman korapilatsu eta jostalariak, norbera ala beste bat izatearen inguruko kontsiderazioak, mundua aldatzeko deliberamendutik haren plazerak dastatzera igaro den belaunaldiaren erradiografia, gainbehera fisikoaren iragarpenak sortzen duen larrimina...

• • • • •

Mandatariaren gerra: itzal iraungiak muga-lerroetan / Joan Inazio Basterretxea Polo Mario, haritik tiraka / Unai Ormaetxea Mundua lo dagoen bitartean / Patxi Zubizarreta Ni naiz Hector, ni bakarrik!: komedia erromantiko hiperbolikoa (antzerkia) / Jokin Oregi Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez

Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ma hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.

• • • • • • • •

Oker ttiki garrantzigabeak / Antonio Tabucchi; Fernando Rey itzultzailea Oraina galdua: solasaldi platonikoa / Juan Ramon Makuso Parmako kartusia / Stendhal; Jon Muñoz itzultzailea Patxiku Txerren / Antero Apaolaza Piarres Adame / Jean Baptiste Elizanburu Ravel / Jean Echenoz Rwanda bihotz-bihotzez / Iokin Otaegi Sumendiaren azpian / Malcolm Lowry



T: (tragediaren poza) / Juanjo Olasagarre

Guk geuk gidatzen dugu gure bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik, gaur egungo Euskal Herritik. Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jakina.

• • • • •

Tartufo; Zekena (antzerkia) / Molière Terra Sigillata / Joxe Austin Arrieta Tom hil da / Marie Darrieussecq; itzulpena, Karlos Zabala Udaberri alua / Patrick Modiano; itzulpena, Pello Lizarralde Ulenspiegelen elezaharra: edo Ulenspiegel-en eta Lamme Goedzak-en ibili eta gertaldi alai, garai eta goresgarriak Flandria herrian eta inon askotan / Charles de Coster; Koldo Izagirre itzultzaile



Uretan lez (kazetaritzako artikuluak) / Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Ariketa dinamikoa izan da niretzat zutabegintza: agerikoa aztertzeko gonbita, ostekoa arakatzeko aukera.

Zazpi etxe Frantzian / Bernardo Atxaga



Atxagaren lan berri hau eten bat da idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik, Atxagari orain arte idatzi diogunarekin alderatuta, erabat ezberdina. Chrysostome Liège Afrikako bihotzera egiten duen bidaiarekin hasten da. Leopold erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratatua, munduko azken-azkeneko lekura doa. Baina dirudienez, bada oraindik barrurago dagoen postu militarrik...



Ziutateaz / Bernardo Atxaga



Zoaz infernura, laztana / Anjel Lertxundi

Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko.



Zoriontasunaren labirintoa: zeure barruan dago bidaiaren bukaera / Álex Rovira, Francesc Miralles



Zulo bat uretan / Iñigo Aranbarri

Itoizko urtegia betetzeko herriak husten ari dira Longidan eta Artzibarren 2003ko udaberrian. Bizidunekin batera kanposantuetako hilak ere atera egin behar ordea. Horretan ari da Maite Andueza antropologo-forentsea, Oscar Iriarte etorkin argentinarraren laguntzaz, bertakoak izan zirenen gorpuzkinak berreskuratzen urak betirako irentsi baino lehen.



Zure arimaren truke / Fernando Morillo

EZ FIKZIOA - No ficción



Abertzaleak eta euskara edo nazio euskaldunaren gainbehera / Joxe Mari Odriozola

Hedabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazioaren muin-muineko auziak argitu ordez nahastu egiten dituelakoan, sasia garbitzeari ekin dio egileak, abertzaleen artean euskarak zer leku hartzen duen aztertzeko, batik bat. Ohiko ezker-eskuin edo epel-gori banaketen ordez, beste bat jotzen du Odriozolak funtsezkotzat.

• • • • • • •

Agur postalak: euskal poesiaren kritika 1996-2005 / Jon Kortazar Amerindiar erreserbetako ondoezak Annie Maeren izpirituan / Joseba Felix Tobar-Arbulu Amerindiar erreserbetako ondoezak Annie Maeren izpirituan / Joseba Felix Tobar-Arbulu Analektak / Konfuzio Arabako euskal toponimia: fonetika eta etimologia / Luis Maria Mujika Urdangarin Bela Kabelatik Ternuara: Atxagaren Haur eta Gazte Literatura / Xabier Etxaniz Erle Bihotzaren zelaietan / Rufino Iraola Garmendia



Cyborgaren otzantasuna (entsegua) / Juan Bautista Bengoetxea

Denok gara cyborgak neurri batean edo bestean eta hori abiapuntu bezala onartu beharko genuke. Baina nola? Hain zuzen ere otzanak ez izaten ahalegintzen. Hori da liburuaren bigarren abiapuntua, oso otzanak gara oro har, eta are gehiago oraindik teknologien aurrean erakusten dugun jarreran.

• •

• Diktadore alaia Josip Broz Titoren biografia ezezaguna / Zarko Petan Ebanjelio apokrifoak Eichmann Jerusalemen / Hannah Arendt



Euskal Herri imajinario baten alde / Santi Leoné

Euskal Herria herri asmatua dela leporatu izan digute, eta horren aurrean gure antzinatasunaren frogak ezarri izan ditugu, harro eta haserre. Santi Leonek proposatzen duenez, agian hobe genuke nazio guztiak asmatuak direla gogoratu eta geurea imajinatzeko eskubidea dugula aldarrikatzea.

• • • • •

Euskal Herria basatia: atlasa eta naturaren gidaliburua / [testuak Mikel Tellagorri; argazkiak, Alberto Muro Euskal Herria basatia: basoak eta ibarrak / [testuak Mikel Tellagorri; argazkiak, Alberto Muro Euskal Herria basatia: ibaiak eta ur-jauziak / [testuak Mikel Tellagorri; argazkiak, Alberto Muro Euskal Herria basatia: labarrak eta haitzarteak / [testuak Mikel Tellagorri; argazkiak, Alberto Muro Euskal historiaren kondaira gastronomikoa / Luis Haranburu Altuna



Euskal literaturaren historia / Iñaki Aldekoa

Ikerketa monografiko sinkronikoak ez dira Euskal Literaturaren Historia oso bat egiteko behar liratekeenak bezain ugariak, urriak ez diren arren. Horregatik liburu honek lan sinkroniko txiki anitz egin behar izan ditu aurreko Euskal Literaturaren gainerako historia guztiak baino harantzago joateko.

• • • • • • • • • • • • •

Euskal mitologiaz: jentilak eta kristauak / Anuntxi Arana Euskaldun zintzoaren etxerako eskuliburua / Ana Eizagirre Sagardia Euskaldunon mundua hizpide: (gure curriculuma landuz) / Joseba Aurkenerena Barandiaran Ikerketa metodoak eta diseinuak psikologian / Arantxa Gorostiaga, Nekane Balluerka Ilustrazioa, ilustrazioak / autoreak, J. Sodupe [et al.] Izendaezinaz / Tere Irastortza; gibel solasa, Xabier Lete Izotzetik izanera (entsegua) / Xabier Soubelet "Xubiltz” Jainkoaz beste berri batzuk / Manuel Olasagasti Gaztelumendi Jendaurrean hizlari: (ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua / Joxerra Garzia Jerusalem: Xalimen hiria / Fito Rodríguez Jolasak / Agustin Iturriaga Lauaxeta Oihartzunak / Miren Billelabeitia Manifestu nazionalista: (are separatista ere esango nioke, estutuz gero) / C. Ulises Moulines; Iñaki Sotoren edizioa • Mozorroa ispiluan: ibilbide bat metafikzioaren historian zehar (entsegua) / Manu López Gaseni



Nere gorringotik: irratian esanak eta boteak / Iñaki Segurola

Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio, bizitzea, egia esatea edo gutxienez gezurra salatzea, eta ondo pasatzea. Gauza onak, arrazoizkoak, bihotzezkoak. Zuringoa, berriz, ez da biziaz, bizitzaz axolatzen; gure zuringoa gehienez ere biximoduaz axolatzen da, bixi-teatroaz, han eta hemen azaltzeaz, izena eta omena, fama, ospea, entzutea…

• • • • • • • • •

Ogi xerra zergatik erortzen den beti gurinaren aldetik: Murphyren legearen zientzia ezkutua / Richard Robinson Oscar Wilde eta biok (biografia) / Lord Alfred Douglas Paranoiaren hozberoa: (nintendorena) / Juan Izuzkiza Tartas Politika eta zientzia lanbide / Max Weber Politika eta zientzia lanbide / Max Weber Postmodernitatea eta globalizazioa / Joseba Gabilondo Requiem (Entsegua) / Xipri Arbelbide Simone de Beauvoir: emakume libre bat XX. mendean (Biografia) / Arantxa Agirreurreta Subordinazioaren kontra / Imanol Galfarsoro

Salavoj Zizek filosofo eta psikoanalista esloveniarraren analisi kritiko globala Euskal Herriko diskurtso politically korrektoari aplikatzeko esperimentutxoa probatuz, irakurleak Galfarsororen eskutik bidaia bat egingo du gure gogoetetan ezohizko bidexketatik, Oteizaren estetikatik bortxara, borroka armatutik sexura, sexutik Hegelen logikara, eta azkenean Euskal Estatuaren errebindikaziora.



To eta no sesioan euskaraz / M. A. Unanua Garmendia



Udaberri isila / Rachel Carson

“Bazen behin hiri bat, Amerikaren bihotzean, non bizitza inguruarekin harmonian igarotzen zela baitzirudien”Ekologiari buruzko literaturaren barruan, liburu klasikoa da hau. 1962an argitaratu zen, ingurumenaren aldeko ideiak oso zabalduta ez zeuden garai batean. Gizakiak naturan zer eragin duen aztertzen du liburuak, eta DDTari eta beste toxina batzuei buruz egiten duen gogoetarengatik egin zen ezaguna.



Zen tradizioko idazki hautatuak / testuen hautaketa, oinarrizko bertsioa eta hitzaurrea Dokushô Villalba

Indiatik Txinara eraman zutenean (K.o. V. mendean), budismoa txan bilakatu zen; Txinatik Japoniara jauzi egitean, zen. Zer da zena? Hona zer dioen Bodhidharma monjeak, budismoa Txinara eraman omen zuenak: "Hitzaz haraindiko transmisio berezia; ez da ez hitzetan ez hizkietan oinarritzen; gizakiaren gogoa du jomuga zuzen: nork bere jatorrizko izaera benetakoa ikusi eta iratzartzea, alegia".



Zinea eta literatura: begiaren ajeak / Harkaitz Cano

Finean, zerbait kontatzeko beharra dute biek ala biek, bakoitza bere esparrutik. Eta biei disekzioa egin die Harkaitz Canok; muinetaraino sartu die bere bisturi zorrotza eta bien artean daudekeen harremanez, kontraesanez eta loturez hitz egiten digu, zorrotz eta argi, bere idazle ofizioaren talaiatik beti ere.

Kontsulta itzazu beste gidak Liburutegiko web orrian www.bibliotecaspublicas.es/leioa/

Related Documents

200809
May 2020 51
Liburuak
November 2019 8
200809
December 2019 82
Uda Liburuak
August 2019 13
200809 Newsletter
April 2020 56

More Documents from ""