2 Alea

  • April 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View 2 Alea as PDF for free.

More details

  • Words: 4,245
  • Pages: 20
A L D I Z K A R I A  E S K O L A K O  L A R D I Z A B A L  A I A K O 

“ Go!azen” ­eko Beñati  elkarrizketa

­ 0. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

s a r r e r a 

AURKIBIDEA 

Hemen gaude berriz ere,  oraingo honetan, ordea, gauza  berriekin! Bigarren hiru hila­  beteko Peluxi­Muxi ere hemen  da zuei gauza berriak kontatu  eta erakusteko. Hiru hilabete  honetan gauza asko gertatu  dira gure eskolari lotuta, eta  baita herrian bertan ere, ema­  ten ez badu ere. Ez dut gehiago  esango horretarako zuek ira­  kurri beharko duzue! 

­ 1. orrialdea  ­ 

ESKOLA BARRUTIK 

2, 3 eta 4. orrialdeak 

HERRIKO KONTUAK 

5 eta 6 orrialdeak 

ESKOLA KIROLA 

7. orrialdea 

PASILLOAN GALDEZKA 

8. eta 9. orrialdeak 

ELKARRIZKETA 

10 eta 11,  orrialdeak 

GUSTUKO IDAZLEAK 

12. orrialdea 

IRUZKINA 

13. orrialdea 

UMOREA, TXISTEAK 

14. eta 15. orrialdeak 

HOROSKOPOA 

16. orrialdea 

DENBORAPASAK 

17, 18 eta 19. orrialdeak

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

e s k o l a   b a r r u t i k  KAMISHIBAIA  Martxoaren  31an,  Marijeren  gelan,  Aingeru  ingeleseko  irakasleak  ikuskizun  eder  bat  eskaini  zien  1,  2,  3  eta  4.  mailakoei.  Bi  ipuin  kon‐  tatu  zizkien,  "Ahate  Erregea"  eta  "Txolarrearen  Istorioa".  Kamishi­  baia Japoniako ipuinak kontatzeko  modu  tradizional  bat  da.  Kaxa  ba‐  tean  laminak  sartu  eta  pixkanaka  pasa  egiten  dira.  Laminen  atzean  jartzen  du  zer  esan  behar  den.  Aingeruk  esplikatu  zuenez.  Japo‐  nian  krisi  handia  izan  zen  garaian  goxoki  saltzaileek  erabiltzen  omen  zuten  kamishibaia  umeak  erakarri  eta  karameluak  saltzeko.  Baita  ere  esplikatu  zuen  kontalaria  beltzez  jantzita joaten dela ezer distiratsu‐  rik  gabe  umeak  ez  distraitzeko. 

Aingeru kamishibaia kontatzen Marije, Asier eta Xabierren gelakoei.  Emanaldia  asko  gustatu  zitzaien  eta,  azkenean,  paper  bat  eman  digu  guk  kamishibai  txiki  bat  egiteko. 

ERAKUSKETAK  Ingeleseko  orduetan  1.  eta  2.  mailakoek  eskulan  batzuk  egin  dituzte,  baina  birziklatutako  gauzekin  egin  dituzte.  Denetarik  dago: trena, txalupa, game‐boy a,  globoa, gaztelua, itsasontzia…  Zuek  ere  egin  ditzakezue  horre‐  lako eskulanak etxean birziklatu‐  tako gauzekin.  3.  mailakoek,  berriz,    eskolako  sarreran Bertizera egin zuten bi‐  daiari  buruzko  kartel  bat  jarri  zuten.  Kartelean  argazkiak  eta  beren  kontaketak  zeuden  gazte‐  leraz idatzita. 

Eskolako sarrera eta eskaileretan ikasleek egindako lanak ikus daitezke.

­ 2. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

e s k o l a   b a r r u t i k  LEIRE BILBAOren BISITA   Otsailaren  gure  eskariari  erantzunez,  Leire  Bilbao  euskal  idazleak  Aiara  etorri  zen,  Aiako  liburutegira.  Lehenik  galdera  batzuk  egin  genizkion,  gero  berak  idatzitako  ipuin  batzuk  kontatu  zizkigun.  “  Amonak  nobioa  du”  eta  “Markel  gela  zikin”.  Besteak  beste,  zenbat  poema  idatzi  dituen  kontatu  zigun,  eta  poemak  idaztea  ipuinak  idaztea  baino  zailagoa dela ere.  Azkenik  bere  liburua  sinatzeko  eskatu  ge‐  nion eta argazki bat  atera genuen.  Gauza    harrigarri  asko  kontatu  zigun  eta  beste  batzuk  gure  ustez  ez  beste  mundu‐  koak.  Oso  gustura  egon  ginen,  oso  atsegina  eta  irribarretsua izan zen gurekin. 

DATUAK:   Leire Bilbao, zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da (Deustuko unibertsitatean). Bertso munduarekin  lotura dago gaztetatik; txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi eta orain gai‐jartzaile lanetan aritzen  da.  Hainbat komunikabidetan ibili da kolaboratzaile gisa, hala nola, Euskadi Irratia, Deia, eta azken al‐  dian, Berrian zutabegile. Aldizkari ezberdinetan ere idatzi izan du: Karmel, Bolo Bolo, Linterna gorria...  Zenbait sari ere jaso ditu bertso eta literatura lehiaketetan, eta han‐hemenka beste lan batzuk ere ba‐  ditu argitaratuak. Ezkatak (Susa, 2006) poesia liburua, eta haur literaturaren alorrean Amonak nobioa  du, eta zer? (Elkar, 2006) liburuak eman ditu argitara. 

KORRIKA 16  Pasa  dira  bi  urte  eta  iritsi  da  bai  KORRIKA.  Apirilak  2an  Oriotik  eta  Zarauztik  pasako  da. Eskolan, berriz, korrika txi‐  kia  apirilaren  3an  ospatuko  da  eta hirurak aldera aterako gara  gure  ibilbidea  egitera.  Gero  plazan  edo  frontoian  txokola‐  tea  edo  freskagarriak  egongo  dira nahi duenak hartzeko. He‐  rriari  buelta  bat  emango  zaio  eta  erreleboka  joango  gara  le‐  kukoa  mailaz  maila  pasatzen  eta  plazara  ala  frontoira  iritsi‐  takoan lekukoa ireki eta mezua  irekiko da.  Animatu  ospatuko  den  KO­  RRIKA txikira, arratsaldeko hi‐  rurak aldera! 

Hau 2007ko KORRIKAn ateratako argazki bat da. Ez al da antzematen?

­ 3. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

e s k o l a   b a r r u t i k  “ EZ DAUKANAK ONGI OHI  DAKI EDUKITZEA ZEIN DEN ONA”  

5. eta 6. mailakoek osatu zuten Txoko Txuriko erakusketa ederra. 

Hau  da  ingurune  arloan  aztertu  du‐  gun azken gaia. Beran mundua irudi‐  katzen  eta  bera  kokatzen  ikasteaz  gain,  gure  planetako  biztanleak  eta  munduko  aberastasunen  banaketaz  jardun  gara.Munduko  hainbat  gora  behera  aztertu dugu: batzuk tristeak  eta beste batzuk pozgarriak.  Beste gaietan bezala txoko zuria an‐  tolatu    eta  apaindu  dugu,  munduko  hainbat  oroigarri  ekarriz:  Etiopia‐  koak,  Parisekoak,  Kubakoak,  Mexi‐  kokoak,  Hondurasekoak,  Alemania‐  koak,  Veneziakoak,  Bretainia  Handi‐  koak,  Greziakoak,  Ibizakoak,  Argen‐  tinakoak, Venezuelakoak…  Oso  polita  geratu  zitzaigun,  ikustea 

merezi zuen.  Eskerrik asko ikustea etorri direnei eta besteentzat hona hemen argazki bat.  Urtez urte txoko txuri berriak azaltzen joango dira eta datorrena ere gurea bezain polita eta aberatsa izatea  espero dugu. Arlo interesgarria izan da eta Belenek asko erakutsi digu. 

INAUTERIAK  Urtero  bezala  aurten  ere  ospatu  ge‐  nituen inauteriak Aian.  Jaia  otsailaren  20an  egin  zen.  Festa  kalejirarekin  hasi  genuen,  eskolatik  abiatu  eta  frontoiraino.  Aurtengo  gaia Euskal Herriko festen ingurukoa  zen.  Istorioa  txirrindulari  anai‐  arreba batzuk amaren baimenarekin  Euskal  Herriko  itzulia  egitera  abia‐  tzen  zirela  zen.  Baina  itzulia  festaz  festa  osatzen  joan  ziren:  Bilboko  Mari  Jaia  ,  Iruñeko  San  Ferminak,  Donostiako  Su  festak,  Baionako  Bes‐  tak, eta Gasteizko Zeledon.  Haur  hezkuntzakoak  Zeledonen  in‐  guruan  egin  behar  zuten  festa.  Hiru‐  garren  eta  laugarren  mailakoak  Bai‐  Ederki pasa genuen denok aurtengo Inauterietan. onako San Ferminak eta Iruñeko San  Ferminetako  partaideak  ziren,  txuri  gorriz  jantzita.  Bosgarren  eta  seiga‐  rren mailakoak Donostiako Su festen inguruan, piratez eta turista modernoz jantzita. Talde bakoitzak bere pro‐  bintziaren  puzzle  zatia  jarri  behar  zuen  bere  txanda  iristen  zenean,  eta  horrela  Euskal  Herriko  mapa  osatzen  joan ziren.  Festa  amaitu  ondoren guraso,  ume,  eta  aiton  amonek  txokolate  bero  beroa  hartzeko  aukera  izan  zuten.  Gura‐  soak umeei argazkiak ateratzen eta barre algaraka  ibili ziren. Oso ondo pasa zutela zirudien. Hurrengo urtean  aurten bezain ondo pasatzea espero dugu bai guk eta gurasoak ere gure antzezlanarekin.  ­ 4. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

h e r r i k o   k o n t u a k 

UDALETXEA KONPONKETA ­  LANETAN 

6 hilabete gutxienez udaletxea itxita egongo da konponketen ondorioz. 

Gym‐jazz  eskolan  ematen  hasiko  dira  udaletxean  obrak  egin  behar  dituzte‐  lako  eta  udaletxean  lan  egiten  duten  pertsona  eta  zerbitzu  guztiak  kultur  etxera  pasako  dituzte.  Ho‐  rregatik  ezingo  dute  gym‐  jazz  egin.  Obrak  egiten  6  hilabete  inguru  iraungo  dute, beraz, Gabonen ingu‐  ruan amaitzea espero dute  berritze‐lanak.  Udaletxe  barruko  obrak  igogailua jartzea eta horma  batzuk botatzea izango da. 

KARTA ALKATEARI  5.  eta  6. mailakoek  Igor  alka‐  teari  karta  bat  bidali  zioten  frontoian  putzu  gehiegi  dau‐  delako  eta ezin  dutelako  ber‐  tan ibili eguraldi txarra egiten  duenean,  irrist  egiten  dire‐  lako.  Igor  alkateak  karta  batez  erantzun zien esanez eguraldi  onarekin  frontoiaren  sabaira  igoko  zirela,  eta  sabaian  zer‐  bait  jarriko  zutela  eguraldi  txarra egiten duenean urik ez  sartzeko  baina,  guk  dakigula,  esandakoa  oraindik  ez  dute  bete.  Eskolako  ume  guztiak  zain  daude  eta agindutakoa  egitea  espero dute.

Euria egiten duenean asko dira lurrean sortzen diren putzuak. 

­ 5. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

h e r r i k o   k o n t u a k  ODOL ATERATZEAK 

Odola ateratzea ez da mingarria eta dena kontrolpean egiten da 

Odol  bankuko  unitate  mugikorra  urtean  bitan  etortzen  da  Aiara,  odol  emaileen  eta  nahi  duen  guztiei  odola  biltzeko  as‐  moz.  Unitate  horretan  txoferraz  gain  mediku bat  eta  lau  erizain  etortzen  dira  eta etzaleku batzuk eta odola ateratzeko  behar  diren  tresna  guztiak  ekartzen  di‐  tuzte baita ordenagailu bat ere.  Dena  kontrolpean  edukitzeko  odola  emateko  lehenik,  medikuak  inkesta  egi‐  ten dio emaileari osasun baldintzak onak  dituen ala ez jakiteko eta berak, baiezkoa  emanez  gero  odola  emateko  etzalekura  pasatzen  da.    Odola  ematea  oso  erraza  da,  ez  du  minik  ematen,  eta  hamar  mi‐  nutu eskas behar dira hori egiteko. Ema‐  naldi  bakoitzean  450cc.  odol  ateratzen  da, gutxi gorabehera. 

Gizonek urtean lau aldiz eman dezake odola gehienaz  eta emakumeek hiru aldiz.  Odola ateratzeko tresna guztiak behin bakarrik erabil‐  tzen  dira  eta,  emandako  odola  zehatz‐mehatz  azter‐  tuko  da,  ospitaletara  bidali  aurretik,  horregatik  inork  ezin du inolako gaixotasunik harrapatu odola ematea‐  gatik. Besoa tolestatzeko aldean dauden zainetako ba‐  tetik  ateratzen  dute  odola  eta,  odol  bankuan,  odol  emate  bakoitza  osagai  ezberdinetan  banatzen  da  eta,  horrela,  gaixo  bakoitzak  behar  duen  odol  osagaia  ja‐  soko du.  Odola eman ondoren emaileari mokadutxo bat eskain‐  tzen  zaio.  Odola  eman  duen  lekutik  ateratzen  dene‐  rako  gorputzak  berreskuratu  du  ateratako  odola  eta  gorputza ondo dago.  Noiz  den  jakin  nahi  baduzu  lehenengoa  Martxoak  24an izan zen eta hurrengoa Irailak 14an izango da. 

MARRAZKI­LEHIAKETA Kultur‐etxeak marrazki lehiaketa bat  antolatu  du  haurrentzat.  Irabazten  duten  marrazkiarekin  liburuetarako  markagailu  berriak  egin  nahi  dira  gero liburutegian erabiltzeko.  Animatu zaitez eta zeuk ere egin zu‐  rea eta aurkeztu lehiaketara! 

­ 6. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

e s k o l a   k i r o l a 

NESKAK PLAIEROEN  FINALERA   Eskolako  neska  alebinak  finalera  ailegatu  dira,  eta  finala  Oriokoen  aurka izango dute. Justugatik baina  Aiarrak  ailegatu  dira  finalera.  Se‐  mifinala  Orokietaren  aurka  izan  zuten  eta  1‐  0  irabazi  zuten.  Parti‐  dua  oso  justua  izan  zen,  aukera  asko izan zituzten besteek ere par‐  tida  irabazteko  baina,  zorionez,  ez  zuten golik sartzea lortu.  Partidu bat edo bi izan ezik, gehie‐  nak  irabazi  egin  dituzte  eskolako  neskek,  beste  batean  berdinketa  egin  dute.  Finala  Aste  Santuak  eta  gero  jokatuko  da  eta  zaila  izango  dutenez,  asko  entrenatu  beharko  dute.  Hurrengo  Peluxi‐muxin  izango  du‐  zue emaitzaren berri.  Animatuuuuuu! 

Ekipo bikaina osatzen dute 5. eta 6. mailetako neskek. 

PILOTAN ERE FINALERA   Zarauzko  bailarako  txapelketara  apun‐  tatu  ziren  eskolako  5.  eta  6.mailako  neska mutil batzuk. Mutiletan Zarauzko  bailaran  bi  taldeak  ailegatu  ziren  fina‐  lera  Iñigo  eta  Iker  lehenengo  postuan  eta  Martxel  eta  Jon  bigarren  postuan  baina  batek  bakarrik  pasa  behar  zuen  Gipuzkoara eta, beraz, finala jokatu zen.  Finalean  Jon  eta  Martxelek  irabazi  zu‐  ten  eta  Jon  eta  Martxel  pasa  ziren  Gi‐  puzkoara, baina Gipuzkoako lehen par‐  tiduan  galdu  egin  zuten  Arrasateren  aurka, beraz kaleratu egin ziren.  Nesketan,  berriz,  hiru  talde  apuntatu  ziren  Nora,  Udane  eta  Leirek  osatzen  zuten  talde  bat,  bigarren  taldea  Naiara  eta Garazik eta hirugarrena Kaoutar eta  Ea aurten ere irudi hau errepikatzen den: aiarrak goiko mailan! Aroak. Aroa eta Kaoutar semifinaletara  ailegatu  ziren  baina  bertan  kaleratu  egin ziren, Naiara eta Garazi, berriz, bigarren postuan geratu ziren eta, nola Gipuzkoara bik joan behar zuten, Gi‐  puzkoarako klasifikatu ziren. Nora, Udane eta Leire, ordea, lehen postuan geratu ziren eta horiek ere Gipuzkoara.  Gipuzkoako  lehen  partiduan  Naiara  eta  Garazik  galdu  egin  zuten  Altzokoen  aurka,beraz  kaleratuak  izan  ziren.  Baina Udane, Leire eta Norak irabazi egin zuten Ataungoen aurka eta beraz finalera pasa ziren.  Finala apirilaren 4an izango da Donostian arratsaldeko lauetan, Altzoren aurka izango dute finala. Ea irabazten  duten! Hurrengo Peluxi‐Muxian finalaren emaitzak… 

­ 7. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

p a s i l l o a n   g a l d e z k a  Eskolako ikasle batzuei galdera batzuk egin dizkiegu. Eskolari eginiko galderak. Hauexek dira: 

1.­ Zure gela polita al da?  2.­ Gustura al zaude?  3.­ Ze aldatuko zenuke eskolan?  4.­Eskolako ordutegiarekin gustura zaude?  5.­TXANELAko gaiak gustatzen al zaizkizu?  6.­Zein da zure irakaslea?  7.­ Zein irakasle gustatzen zaizu gehien?  

EKAITZ, 4. maila  1.­ Beno, ez dago gaizki  2.­ Bai oso gustura nago  3.­ Ezer horrela ondo dago  4.­. Bai  5.­ Bai, oso interesgarriak dira  6.­ Asier  7.­ Asier dut gustuko, bera da onena 

JUNE, 4. maila  1.­ Bai oso ederra da  2.­ Bai gustura nago  3.­ Liburuak...  4.­ Bai gustura nago  5.­ Ez aspergarriak dira  6.­ Asier  7.­ Nerea oso jatorra delako 

UDANE, 5. maila  1.­ Beste kolore bat aldatuko nuke  2.­ Bai gustura nago  3.­ Dena aldatuko nuke  4.­Ez astelehenetan eta asteartetan ba­  tez ere  5.­ Segun, batzuetan interesgarriak dira  eta besteetan ez.  6.­ Belen  7.­ Nerea oso txintxoa delako ­ 8. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

p a s i l l o a n   g a l d e z k a 

JON 5. maila  1.­ Ez oso itsusia da.  2.­ Bai gustura nago  3.­ Kolorea eta liburuak  4.­ Bai gustura nago  5.­ Ez aspergarriak dira  6.­ Belen  7.­ Haritz asko gustatzen zaidalako den be­  zala 

AITZIBER, 3. maila  1.­ Bai kolore polita du eta gustura nago.  2.­ Bai, oso gustura nago.  3.­ Eskailerak kendu eta igogailua  jarri,  gelako kolorea aldatu arrosa.  4.­ Bai, asko gustatzen zait.  5.­  Bai, politak dira  6.­ Xabier  7.­ Marije, jatorra delako. 

ARITZ, 3. maila  1.­ Bai, polita da.  2.­ Bai, baina kolorea urdina jarriko  nuke.  3.­ Liburuak,  kolorea eta igogailua  ja­  rri.  4.­ Bai, gustura nago.  5.­ Bai interesgarriak iruditzen zaizkit.  6.­ Xabier.  7.­ Xabier.

­ 9. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

e l k a r r i z k e t a 

“ Oso gustura nabil Aian ingeleseko klaseak  ematen” Iñigo Azpitarte gure aurtengo inge­  leseko maisua da. Zarauztarra da eta  azken aldi honetan arrakasta handia  ari da edukitzen “Go!azen ” pelikulari  esker. Elkarrizketa honen bidez zuek  ere Iñigo gehiago ezagutzeko balia­  garria izatea espero dugu.  Txikitatik  al  duzu  zaletasuna  antzer­  kiak  egiteko?  Zenbat  urterekin  hasi  zinen? Zergatik?  Bai,  txiki­txikitatik  dut  gustuko  antzer­  kiak  egitea.  10  urterekin  hasi  nintzen  es­  kolaz  kanpoko  antzerki  tailerrean  parte  hartzen  eta  horregatik  ia  beti  egon  naiz  laguntzen... asko gustatzen bai zait.  Nola  bururatu  zitzaizun  aktore  lane­  tan hastea?  Asko  gustatzen  zait  baina  aktore  lana  ez  dut hartu lan bezala baizik eta  zaletasun  bat bezala, ondo pasatzen baita. Lehengo  urteko  udaran  aukera  eman  zidaten  GO!azenen  parte  hartzeko  eta  nire  lehe­  nengoa aktore lana izan da.  Antzerki  lanetan  ibiltzen  al  zara?  Zer  gustatzen zaizu gehiago pelikulak egi­  tea edo antzerkia egitea?  Hori zaila da erantzuten. Alde batetik pe­  likula bat egiteko egunean 11 edo 12 ordu  igaro behar duzu jende berdinekin eta oso  nekagarria da. Leku batera eramaten zai­  tuzte eta  gauza  bat gaizki egiten  baduzu  tomak  daude  baina,  aldiz,  antzerkian  hanka  sartzen  baduzu  nolanahi  konpon­  tzen  saiatu  behar  duzu,  horregatik  ge­  hiago gustatzen zait antzerkiak egitea. 

­ 10. orrialdea  ­ 

Nola bururatu zitzaizun GO!azenen parte  hartzea?  Nondik  etorri  zitzaizun  eskain­  tza?  Goazenen parte hartzea ez nuen nik erabaki.  Kontzertu  batean  ari  nintzela  pausokako  neska  batek  ikusi  ninduen.  Neskak  GO!azeneko  kastinera  joateko  proposatu  zi­  dan  eta  hurrengo  nibelera  pasatzea  lortu  nuen eta orduan gogo gehiago jarri zitzaidan  eta horrela.  Gustatzen  al  zaizu  GO!azenen  egiten  du­  zun  Beñaten  parera  ?  Beste  bat  nahiago  zenuen?  Bai  nik  uste  Beñaten  papera  gustatzen  zai­  dala  dena  ondo  daukan  pertsona  polita  da  holako  paper  bat.Ez  dut  uste  beste  paperik  nahiago nukeenik ni hasieratik nuen Beñaten  papera  eta  ez  nuke  nahi  beste  paperik  eta  beste  edozeinena  egingo  parte  hartu  al  iza­  teko. 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

e l k a r r i z k e t a 

.

GO!azen  pelikula  gustura  egin  al zenuen? Bai. 

“ A ntzerkian  hanka sar­  tzen baduzu  nolanahi  konpontzen  saiatu behar  duzu, horre­  gatik gehiago  gustatzen  zait antzer­  kiak egitea.”

Ingelesa ere badakizu eta inge­  leseko  irakaslea  zara?  Gustura  aritzen al zara lan honetan?  Bai  ingeleseko irakaslea naiz Aian  eta gustura nago.  Nahi  al  zenuen  GO!azenen  beste  hizkuntza  batean  hitz  egitea?  Ez,  goazen  euskaraz  eginda  eta  horrek  du  polita  lehen  musikala  dela hori, baina, horrek ez du esan  nahi  ez  nagoela  prest  beste  hiz­  kuntza batean egiteko.  Aian  klaseak  ematen  dituzu  baina  beste  herriren  batean  ere ematen al dituzu?  Bai,  Andoainen  txikientzako,  Do­  nostian helduentzat eta Zarautzen  batxilerrekoei.  ­ 11. orrialdea  ­ 

Zer  gustatzen  zaizu  gehiago:  antzerkia  edo  irakaskuntza?  Zein da nekagarriagoa?  Antzerkiak  egitea  gehiago  gusta­  tzen  zait  baina  irakaskuntza  ere  gustatzen zait. Nekagarriagoa? Ba  irakaskuntza.  Ingeleseko  klaseaz  aparte  egi­  ten  al  duzu  besteren  lan  bat?  Ez,  ez  lidake  denborarik  emango  ikasketak  bukatzen  hari  naiz  gai­  nera  musika  talde  bat  ere  badut  eta  entsaioak  ere  agin  behar  dira  beraz ez  bai daukat denborari  Aktore  proiekturik  ba  al  duzu  eskuartean?  ezin  dut  gehiegi  hitz  egin  hortaz  baina badago proiektu bat uda eta  gero  aterako    dena  eta…  igual  GO!azenen  beste  bat  ere  aterako  litzake. 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

G u r e   g u s t u k o   i d a z l e a k 

POEMAK

KAMAMILA  MANTZANILA  MENDIAN GABILTZA  BILA ETA BILA.  HARA HEMEN ZERBAIT  BIRIBIL­BIRIBILA!  ZER OTE DA?  ZER OTE DA?  BEHI BATEN  KAKA PILA  EURIA BAI  ATERKIRIK EZ,  BUSTI BAIETZ! 

ARRE, ARRE ASTOA!  ENE, HAU DA SUSTOA!  ATZETIK DATOR OTSOA,  ZITAL ETA GAIZTOA.  BOTA BIZKOR PAUSOA  GERO EMANGO DIZUT  NAHIKO LASTOA!  ODOLA GORRI  ODOLA BERO  GURE GORPUTZEAN  GORA ETA BEHERA  DABIL EGUNERO.  ODOLA BANATUZ  TIK ETA TAK  EZ DU ATSEDENIK HARTZEN  GURE BIHOTZAK.  EZKERREKO ALDEAN  DAUKA MOTORRA  GURE GORPUTZAK. 

BIZIKLETA BAI  FRENURIK EZ.  KONTUZ, ANTTONI  KONTUZ, ANTTONI!  BAIETZ ERORI!  ZIZTU FIZTU  EURITAN  PLISTI PLASTA  BIZIKLETAN.  ZER GERTATU ZAIO 

Joxean Ormazabal 

­ 12. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

i k a s l e a k   i d a z l e  ­ 

i r u z k i n a k 

TTANTTO  Ttantto eskuzko pilota bat da, zaharkitu samarra baina fuerte antzean dago. Ez dago gaz‐  tetako  sasoian,  ez  dauka  grazia  hura,  baina  oraindik  ederki  mugitzen  da  pilotalekuko  atzeko aldean, txikiekin. Berak dio oraindik baduela aukerarik frontisaren aurka ibiltzeko,  zorte  handia  omen  du  eta,  nahiz  eta  profesionalekin  ez  ibili,  txikiek  hobeto  tratatzen  omen dute.  Xubi da beraien aita. Oso pilotagile ona omen da eta jostun hobea. Jaio orduko ohartu zen  Ttantto ez zela pilotaleku handietarako jaio, ez delako pilota bizia eta gogorra, goxoa bai‐  zik.  Beraiek sei senide dira, seikiak. Seinaka, launaka, zortzinaka etab ibiltzen dira. Seiki guz‐  tiak    bezalaxe,  seiak  oso  antzekoak  baina  izaeraz  oso  desberdinak  dira  nahiz  eta  Xubik,  beraien aitak, berdinak egiten saiatzen den.  Bihotza  gogor  lotutako  goma  elastiko  mehe  batez  osatuta  daukate,  hortxe  bereizten  da  norberaren izaera.  Beraiei bihotzak ez die arazorik ematen, gorputzak  ematen die arazo gehien eta batez ere  barru azalak.  Lehenengo boteak Xubiren eskutik eman zituzten , hori da beraien lehenengo arnasa. Be‐  rak bere bost senideek ez bezalako tokea du, beste hots bat.  Pedrito,  Gozoetako pilotazaleak, Ttanttoren bigarren aitak ederki antzeman du hori. Xu‐  birengana pilotak  erostera  joan  denean  laster  aukeratu  du  Ttantto  besteen  artetik,  bere  bost senideak berriz hantxe geratu dira Xubiren saskitxoan beste aukera baten zain. 

Egun gutxi barru egiten dute topo bere senideekin, Sudurbilgo batek hartu bait ditu bos‐  tak.  Egun batean Sudurbilgo pilotarien aurka jokatzen dute eta hantxe ibili dira apustuak egi‐  nez nork irabaziko duen.  Hasieran gogorra egiten zaio bueltaka baina laster ikasi du pareten nola itsatsi, nahi due‐  nean egiten du tantoa eta horri esker askotan irabazten dute Gozoetako pilotariek .  Pilotak  ez  dira  betirako  izaten  eta  Ttantto  ere  zahartzen  hasia  dago,  Pedritok trofeo  bat  egin nahi du Ttanttorekin.  Ttanttok    badaki  hori,  asko  maite  duelako  egiten  duela  baina  bere  nahia  larrua  desegin  arte erabiltzea da.

­ 13. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

h u m o r e a 

­ 

Gizon bat txori dendara sartu zen eta  loro elebiduna eskatu zuen. Denda‐  riak hanka bakoitzean soka bana  zuen bat erakutsi zion.  Ezkerreko sokatik tira eginez  gero, euskaraz hitz egingo dizu –  azaldu zion saltzaileak‐ eta eskuine‐  kotik tira eginez gero, katalanez. 

t x i s t e a k

Aizu, eta bietatik batera tira  egiten badiot? –galdetu zion beze‐  roak.  Zozoa halakoa! Lurrera  joango naiz mokoz aurrera!– eran‐  tzun zion loroak. 

Maisuak Jaimitori galdetu dio: 

Bi emakume elkartu dira, eta ba‐  tak besteari esan dio 

Jaimito zenbat dira bi gehi  bi? 

Nire senarra aingeru bat  da. 

Auskalo! Ez badizkidazu  datu gehiago ematen…! 

­ 14. orrialdea  ­ 

Hau zortea!‐ erantzuten  dio besteak‐ Nirea oraindik bizi‐  rik dago.  2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

h u m o r e a 

­ 

Gizon bat farmazia batera sartu  da eta galdetu du: 

t x i s t e a k

Lelo bat izozki denda batean sartu  da eta esan dio izozkigileari: 

Ba al daukazue azido azetil  Emango didazu izozki bat  salizilikoa?  mesedez? Aspirina, esan nahi duzu, 

Zer zaporezkoa? 

ez?  Berdin zait, erori egingo  A!! Kontxo! Izena ahaztuta  neukan. 

zait. 

Indio bat tabernan sartu da, eta  esan dio tabernariari: 

Whisky gogorra eman,  bestela indioak ez ordaindu. 

Zuk whisky gogorra eman,  bestela indioak ez ordaindu. 

Tabernariak whiskyarekin batera  bolbora hautsa bota dio. 

Gizonak whisky gogorra eman dio  eta indioak esan dio: 

Hurrengo egunean indioa sartu da  esanez. 

Whisky hau ez da gogorra.  Indioak ez ordaindu. 

Whisky arinagoa eman,  izan ere, atzo indioak puzkerra  bota eta zaldia hil. 

Hurrengo egunean berdin gertatu  zen eta, hirugarren egunean, in‐  dioa azaldu denean berriro esan  dio:  Gizon bat medikuarengana joan  zen eta esan zion:  Mediku jauna, arazo bat  daukat. Nire puzkarrek ez dute  usainik. 

Hori larria da. Ebakuntza  behar duzu.  Ipurdian?  Ez, gizona, sudurrean. 

Hori ez da posible. Bota  ezazu bat oraintxe bertan!  PPPPPRRRRRRRRR! 

­ 15. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

d e n b o r a  ­  p a s a k 

ARIES (Martxoak 21‐apirilak 21)  Amodioa:beti atzera begira;lepoko min ederra ja‐  rriko zaizu.  Paga:Dirua nola zenbatzen ahaztu duzu, ala?  Osasuna:ez al zara nazkatzen beti ogitarteko bera  jaten?  Ikasketak:egin lanak zuk bakarrik. 

­ 

h o r o s k o p o a 

LIBRA  (Irailak 23 ‐Urriak 22)  Amodioa: Gauzak argitu beharko dituzu.  Paga:Sartuko al zaizu itsulapikoan  zor  dizuten diru  guztia?.  Osasuna: Denetik jan behar da, eta tamañan!  Ikasketak:Liburuak pliatzen ari zaizkizu gau ma‐  hian. 

TAURUS  (Apirilak 22‐Maiatzak 21)  Amodioa:garrantzitsuena zu gustura egotea da.  Paga:noiztik lagunak ez dituzu gonbidatu?  Osasuna:eguzkia irten arren,fresko egiten du orain‐  dik.  Ikasketak:Ingelesa praktikatzen hasi beharko duzu. 

SCORPIUS  ( Urriak 23 ‐ Azaroak 22)  Amodioa:Ez duzu merezi aserre egotea!  Paga: Ezin da guztia erosi;beraz, aukeratu!  Osasuna:Zaindu eztarri hori!  Ikasketak:Ezin da ikasi hizkuntza bat egunetik gau‐  era.  . 

GEMINI  ( Maiatzak 21‐ekainak 21)  Amodioa: Zurekin egoteko desiratzen dago.  Paga:Pentsatu al duzu zer egingo duzun hainbeste  dirurekin?  Osasuna: Kirola egitea ona da baina tamainan!  Ikasketak: Pixka bat saiatuz gero, guztia gaindituko  duzu. 

SAGITARIUS  (Azaroak 23‐Abenduak 22)  Amodioa: Zergatik esan diozu gezurra?  Paga:Zertarako behar duzu hainbeste diru?  Osasuna:Ez al dakizu hortzak egunero garbitu  behar direla?  Ikasketak:Lan bere aurkeztuta, igarri egingo du ira‐  kasleak. 

CANCER  (Ekainak 22‐Uztailak 22)  Amodioa:Elkar ulertzen duzue, behintzat.  Paga: zer egingo zenuke loteria tokatuz gero.  Osasuna: ez edan hain edari hotzik.  Ikasketak:martxa onetan ez duzu liburua garaiz  irakurriko. 

LEO  (Uztaila 23‐  abuztuak 22)  Amodioa: Egunetik egunera zoriontsuago dirudizu.  Paga: Itsulapikoa gainezka izango duzu dagoeneko.  Osasuna : Gozoki asko janez gero, hortzik gabe ge‐  ratuko zara.  Ikasketak: Euli batekin ere galduko zenuke zuk  arreta.  VIRGO  (Abuztuak 23–Irailak 22)  Amodioa:Aitortzen ez dizun arren, ezin da ez gabe  egon.  Paga: Loteria tokatzeko erosi egin behar da!  Osasuna: Gogoan izan dentistak esandakoa.  Ikasketak: Lanik zailenak ere aise egiten dituzu. 

­ 16. orrialdea  ­ 

CAPRICORNIUS  ( Abenduak 23– Urtarrilak  20)  Amodioa: Arreta handiagoa merezi duzu.  Paga:Saia zaitez diru gutxiago gastatzen.  Osasuna: Dentistari bista egin beharko diozu.  Ikasketak:Ederki moldatzen zara  zenbakiekin.  AQUARIUS  (Urtarrilak 21 – Otsailak 19)  Amodioa:Norentzat egin duzu marrazki polit hori?  Paga: Eskutik ihes egiten dizu diruak.  Osasuna:Lasai, hortzak bakar –bakarrik eroriko  zaizkizu.  Ikasketak: Zenbat bider egin behar dituzu akats  berberak? 

PISCIS  (Otsailak 20‐Martxoak 20)  Amodioa:Ezin duzu disimulatu zeharo maitemin‐  duta zaudela.  Paga:Gorde dirua premi duzunerako.  Osasuna:Garai honetan hotz egiten du oraindik.  Ikasketak:Zaindu ongi eskolako liburuak.

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

d e n b o r a  ­  p a s a k 

Bere nobioaren argazkia Pelixu‐Muxin agertzea nahi du Leirek, baina  guk 7 ALDAKETA egin dizkiogu. Ea topatzen dituzuen! 

umm

Bere baserriko baratzera  txori ugari etortzen zirela‐  eta, zerbait asmatu du Lo‐  renzek.  Baratzean zer jarri duen  jakin nahi baduzu, kolorez‐  tatu pusketak behean adie‐  razten den bezala. 

­ 17. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

d e n b o r a  ­  p a s a k 

AURKITU HAMAR LANBIDE  W  J  F  O  K  B  H  I  A  P  `R  T  J  L  N  M  E  D  I  K  U  A  Y  V  A  U  A  D  G  H  K  S  J 



­  H  R  H  Ñ  B  Z  C  Y  W  D 

M  V  U  W  E  A  O  K 



W  H  K  I  S  N  T  H  J 

N  A  Z  Ñ  G  A  I 



I  N  A  Z 

O  P  A  A  D  F  Z  D  W  P  R  D  H  K  K  P  O  L 

I  Z  I  A  A  J  U  A  A  J  P  A 

X  W  D  Ñ  L  R  G  Q  F  W  N  Z  F  H  R  M  H  A  I  S  V  T  A  H  T  R  L  N  S 



E  Y  R  J  B  G  S  S  G  D  E  E  N  V  A  F  L 

I  A  I  R  A  L  S  E  B  A  F  Z  W 

Ñ  S  A  J  F  S  F  G  W  D  A  H  Y  T  E  N  E  K  A  Z  A  R  I  A  G  T  Ñ  R  I 



Ñ  V  Y  F  C  V  B  J  W  S  C  R  A  J  E  G  H  K  I  Ñ  Y  F  K  X  B  F  V  N  G  H 

Martxel triste zegoen Aste Santuan eskola itxita egongo delako, baina Athletic‐ek kopa ira‐  baziko duela pentsatuta pozik jarri da (je, je!) . Ordenatu aurpegiak pozaren bilakaeraren  arabera.

­ 18. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

d e n b o r a  ­  p a s a k  Gai izango al zara goiko marrazkia behean kopiatzeko?  Hartu arkatza eta saiatu!

­ 19. orrialdea  ­ 

2. alea | 2009ko martxoa | PeluxiMuxi 

Related Documents

2 Alea
April 2020 9
Alea
May 2020 23
Alea Newman
October 2019 22
Alea Jacta Est
October 2019 22
493.ttipi-ttapa Alea
April 2020 0
Ttipi-ttapa 483.alea
November 2019 1