H2. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN: MOMENTU HISTORIKO GARRANTZITSUENAK ETA AZALPENA Ariketaren azalpena: Irakasleak Infografia baten bitartez Euskal Herrian Gerra Zibilean eman ziren gertakaririk nagusienak azalduko ditu.
http://www.hiru.com/historia/historia_07925.html/flashPlant.htm?flashFile=hi storia/historia_07925.html/infografia_eu_01.swf Irakasleak infografian agertzen den informazioa osatuko du testu liburuaren laguntzaz. Honetarako irakasleak hainbat liburutatik ateratako informazioa landuko du eta ikasleei transmitituko die. Ikasgelaren antolakuntza: gela barruan egingo da; kanoia erabiliko da. Ikasleak banaka egongo dira beraien eserlekuetan. Baliabideak: Teknologia berrien erabilera egingo da; Internet eta kanioiaren bitartez. Denbora: ordu eta erdiko saioa izango da. Azken 20 minutuak ikasleek laburpen orria idazteko izango da. Ebaluazio Irizpideak: Ikasle bakoitzak era indibidualean landuko du saioa. Bukaeran ikasleak denbora bat izango du saioan zehar jasotako
informazioaren laburpena eta atera dituen ideia nagusiak orrialde baten idazteko. Ikaslearen sintetizazio gaitasuna eta gaiarekiko dituen ezagutza orokorrak neurtzea da irakasleak baloratuko duena.