Xalbadorrekin - Imanol

  • October 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Xalbadorrekin - Imanol as PDF for free.

More details

  • Words: 186
  • Pages: 1
BERTSOAK Doinua: Uso zuri bat inguratu zait

• Zeozer jaso duenak nola duen beti zeozer zor oroitzapenen gerora joan ta gure zain zaudena hor umiltasunez zureganaino esateko asmoz nator zure ametsak egi bihurtu ote ditugun Xalbador • Euskara zure kezka iturri horretaz zenuen kanta, eta bidea egiten ari gara hemen tipi-tapa nahiz eta oso gogorra egiten den igotzea aldapa gorputza dago osasuntsua eta bihotza taupaka • Zure etxea zinez gustoko zenuen horren maitea oroitzapenez josia dagon zorionaren atea bere altzoan iragan zenun sortzetikan hil artea. Gazteak ere maiteko luke edukiz gero berea. • Mendian galdu ziraden hiru afrikar haien harira heriotzaren zitara etorri Ezpeletako mendira oraindik ere han bizi dira Europa aldera begira eta mendira iritsi gabe bidean itotzen dira • Zure gogoan zuri ta beltzak lagun moduan geundeke baina diruak ta botereak beste zerbait esan dute horrexegatik zure ametsa oraingoz ezin da bete ametsak egi bihurtzea nola ez dagoen oso merke • Nahiz ta askotan ibili naizen nola esan jakin ezinik bertso honekin amaitu eta ixildu beharko det nik. Urepeleko artzaina jaso besarkada bat hemendik, agur Xalbador beste bat arte maite zaitugu oraindik.

Egilea: Ni

Related Documents

Xalbadorrekin - Imanol
October 2019 1
Javier Y Imanol
June 2020 6