Sarrerarako Teknikak

  • June 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Sarrerarako Teknikak as PDF for free.

More details

  • Words: 411
  • Pages: 2
Artikuluaren hasiera Artikulu baten hasieran, lehen paragrafoan irakurleari gaia aurkeztu behar diozu, edo beste era batean esanda, irakurlea gaira ekarri behar duzu, baina, bestetik, derrigortuta zaude irakurlea harrapatzera, irakurtzen jarraitu nahi izateko. Horretan lagundu diezazuketen 4 era ikusiko ditugu. SARRERARAKO TEKNIKAK 1. Galdera erretorikoak: Ez dago zalantzarik, neurri handiagoan edo txikiagoan, denok dugu harremana mendiarekin. Nor ez da udaberriko edo udazkeneko egun argitsu eta epeletan lagunen batekin edo etxeko txakurrarekin mendira joaten? Nori ez zaio gustatzen asteburu batean, patata tortilla ederra eta zahatoa hartuta, norberaren herri inguruko mendi tontorren batean eseri eta aire freskoz inguratuta bazkari ederra egitea?

Egia da eskoletan diziplinaren arazoa beti egon izan dela neurri batean edo bestean, baina seguru nago orain agertzen ari diren kasu batzuk lehen ez zirela gertatzen. Nork ez ditu ezagutzen ikasgelan arazo gogorren bat gertatu eta negarrez kanpora irten beharrean egon diren irakasleak? Nork ez ditu ikusi ikasle baten edo batzuen eta irakaslearen arteko istilu gogorrak? 2.

Norberaren pasadizoren bat:

Euskaldunok betidanik izan dugu mendian ibiltzeko zaletasun handia. Nire kasuan, beharbada, hori ez da hain nabaria, zeren eta, kostaldekoa izanik, itsasoak tira handiagoa izaten baitu guregan. Dena den, gure herrian ere badago jendea mendia gustuko duena eta orain dela urte batzuk elkartea ere sortu zuena. Horiexek izaten dira urteko ia asteburu guztietan mendi irteerak antolatzen dituztenak eta beste herritarroi mendira joateko aukera eskaintzen digutenak. 3. Ikuspegi historikoa: Gure herriaren historian mendiak beti izan du presentzia nabaria. Lehenengo garaietan mendi tontorretan eraikitzen ziren trikuharriak, harrespilak eta abar. Erdi Aroan ere mendiak izaten ziren gotorlekuak, dorretxeak edo gazteluak egiteko aukeratzen zituzten parajeak. Karlisten gudetako batailarik gogorrenak ere mendian gertatu ziren. Hortik aparte, XX. mendearen azken berrogeita hamar urteetan, hainbat eta hainbat euskaldunek atera dute bizimodua mendietan pinuak landatzetik.

4.

Egungo egoera azpimarratu: komunikabideek diotena, adituek… Adituen (zu zeu beharbada) sententzia bat, kolkotik ateratako aipu bat… eman behar duzu. Beste inork ez duen jakintza baten jabe baitzara, hala frogatuko duzu lehen lerrotik.

Euskal Herrian betidanik izan dugu mendiarekin aparteko harremana, beharbada gure lurraren ezaugarri nabarienetarikoa mendia delako. Ez dago gogoratu besterik urte mordoa dela lehen euskaldunak, Martin Zabaletak, munduko mendirik altuenera igotzea lortu zuela. Oraintsuago, Iñurrategi anaien, Juanito Oiarzabal eta Edurne Pasabanen izenak ere ezagunak bihurtu dira gure artean, 8.000tik gorako mendiak igo eta igo ari direlako. Txindokin edo Gorbeian ibili denak ondo baino hobeto daki zenbat mendizale ikusten den asteburuetan paraje horietan. Gogorra da beti itzulera zein eta soldaduskatik edo kartzelatik etxerakoa ez den. Baina irailean itzuleraz hitz egitea, lanera bueltatzeaz hitz egitea da derrigorrez.

Related Documents