Kirola: Ping-pong Maila: 5. maila Saioa: Ping-pong 4 Non: Gimnasioan eta aterpean Materiala: Pala eta pilota bana, mahaiak, klariona LEHEN ZATIA 1- “Atepean trebatzen” (10min) Nor bere pala eta pilotarekin pasioan ibiliko da, kontsigna hauen arabera: 1-pilota palaren gainean mantenduz 2-pilota gorantz kolpatuz 3-pilota beherantz kolpatuz (boteka) 2- “Bakarka frontoian” (5min) Paletan bezala jolasean. 3- “Erreleboak” (10min) Lehenenego ariketan praktikatu dituzten moduekin errelebo lasterketak egin . ZATI NAGUSIA 1- “Zirkuitoan” (40min) Gela 6 laukotetan banatuko da. 3 laukotek kanpoan (aterpean) jardungo dute, eta beste 6 laukotek gimnasioan. Kanpoan: erdia lurrean margoturik dauden zelaietan aurrez aurreko ping-pongean arituko dira. (nahiz buruz burukoan, nahiz bikoteka). Beste erdia hormaren aurka partidak jokatzen arituko da. Hamar minutu pasatakoan eginkizunak aldatuko dituzte Gimnasioan: mahai bakoitzaren Inguruan lau jokalari. Bi aukera emango zaizkie: Denak batera jokatzea (2 x 2), edo buruz burukoan aritzea (bi zain daudela). Edo biak egitea. **20 minutu pasa direnean lekuak trukatuko dituzte.
Kirola: Saioa: Materiala: LEHEN ZATIA
Maila: Non: