Manex Castroren Testigantza

  • Uploaded by: lilimatrallako
  • 0
  • 0
  • April 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Manex Castroren Testigantza as PDF for free.

More details

  • Words: 1,985
  • Pages: 4
MANEX CASTROk SALATU DUEN TRATUA ERTZANTZAREN ESKUETAN. "Orain dena kantatuko duzu, mangera bat sartuko dizugu ipurdiko zulotik" Manex Castro Villabonako gazteak Ertzaintzaren eskuetan igarotako bost egunen gaineko testigantza publiko egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Etengabeko mehatxu eta presioak agertzen dira bertan. MANEX CASTRO ZABALETA Larunbata gauean atxilotu ninduten, goizeko hirurak aldera, lagun batzuekin tabernan nengoela. Lasai lasai geunden, eta bapatean argiz eta armez inguratuta ikusi nintzen. Argia eta armak gogoratzen ditut. Dena oso azkarra izan zen. Beltzez jantzitako enkaputxatu asko sartu ziren tabernara eta konturatu nintzenerako kalean behera korrika nindoan kamiseta buruan nuela. Bi enkaputxatuk bultzatzen ninduten eta korrikaldi honetan lehenengo aldiz entzun nuen ondoren ehundaka aldiz entzungo nuena: "Se te ha acabado". Kotxe batean sartu ninduten, eskuak atzean lotuta eta bi enkaputxadunen artean "Te hemos cazado. Ahora nos vas a cantar todo. Te vamos a meter una manguera por el culo. Vamos a detener a tu madre, la vamos a follar. Las vas a pasar putas". Asko urduritu nintzen. Ertzainak zirela konturatu nintzen lehenago, peto batean "ertzaintza" hitza irakurri ahal izan nuen. Kotxean, nire ezkerrera zijoana gaztea zen eta ero baten moduan egiten zidan oihu. "Nos vas a comer la polla" eta burua gora eta behera eragiten zidan, hortan egongo banintz bezala. "Te vas a comer la de Lazkao, te vas a comer lo de Azpeitia.... te vamos a meter lo de Isaias Carrasco...." ero baten moduan. Eskuinekoa zaharragoa zen. Polikiago hitzegiten zuen, baina askoz mingarriagoak egiten zitzaizkidan bere hitzak: "A ti te han engañado, ya te has jodido la vida. 40 años de talego. Los funcionarios te van a dar por culo. A los vascos ya no se os respeta....". Azkenean nonbaitera heldu ginen. Ez nekien zenbat denbora igaro genuen kotxean, ezin nuen kontrolatu. Denbora guztian oihuka, galderak.... Kotxetik airean atera ninduten. Besoetatik tira egiten zidaten esposak estutu zitezen. Gela batean sartu ninduten, dena zuriz pintatua, mahai bat eta aulki batzuekin. Kotxean nirekin zetozen bi ertzainak sartu ziren ondoren. Kaputxarik gabe zijoazen eta kalez jantzita zeuden. "Zu, paretaren kontra". Paretaren kontra jarri, eskuak paretaren kontra, bizkarra okertuta eta hankak guztiz irekita nire bizkarraren gainean jarri ziren biak. "Empieza a soltarlo todo, te vas a pasar los cinco días así. Te caeras y nosotros te levantaremos. Sólo es el principio, no sabes lo que te espera". Dena oihuak ziren. Lepotik heltzen zidaten, aurpegitik. "Se te ha acabado todo, hemos detenido a todos". Ni honezkero beldurtuta nengoen zeharo. Eta nekatzen hasita. Oraindik ez ziren galderekin hasi. Gazteak euskeraz egiten zidan eta zaharrak bietara. Denbora batera, ezin dut jakin zenbatera, ziega batera eraman ninduten. Arauak esplikatu zizkidaten: "Cada vez que se abra la puerta, tu te pones de pie, contra la pared, con la cabeza agachada. Nunca, nunca nos mires". Atea itxi zuten eta nik deskantsatu egingo nuela pentsatu nuen, haize pixka bat hartu. Txikituta nengoen eta buruan ideia bat etengabe bueltaka "ea noiz datozen berriz....". Denbora gutxi igaro zen etorri ziren arte, ordu erdi inguru. Atea bortizki ireki eta bi ertzain sartu ziren ziztu bizian. Atea irekitzen zutenak enkaputxatuta zeuden, beste guztiak ez. Gela berri batetara eraman ninduten. Ertzain hauek ez nituen oraindik ezagutzen. Denak eseri ziren eta ni ere. Galderekin hasi ziren. Batek lasai egiten zuen, poliki. "Bueno Manex, hau bukatu da, dena erreta dago. Denak harrapatu ditugu". Ni ixilik nengoen. Orduan, nire bizitza kontatzen hasi zitzaidan. 14 urte nituenetik.

Lagunak, familia, herria.... Dena zekiten. Zer egiten nuen, zer ez, zenekin ibiltzen nintzen...... Lagunen izenak esaten zizkidaten. "Gazte Asanbladan bai, hor bai. Lan ona egiten zenuten. Zergatik eman duzu pausu hau? Merezi du?". Besteak fuerte hitz egiten zuen, oihuka, urduri. " Si has tenido huevos, ten huevos para decirlo. Hay que sentirse orgulloso de lo que se ha hecho. ¿Qué diferencia hay entre tu y yo? Pensamos igual ¡me cago en dios! ¡Ponte de pie! ¡Mirame a los ojos! ¡mirame a la cara!"..... Berriro kalabozora eraman ninduten. Arnasa hartzen saiatu nintzen. Nire artean: "haber ez diren berriz etortzen, ea pakean uzten nauten....". Usteak ustel. Atean kolpetzarra eman eta berriz niregana etorri ziren. "La que me espera....". Berdinarekin hasi ziren berriro, baino oraingoan kalabozoan. "Ya te lo has pensado, hitzegingo dugu? Hemendik aurrera ez dago ezer. Harrapatuta zaude...." lasaiak. Besteak, oihuka "con un palo y una bandera. Con un palo y una bandera ¡levantate! Te hemos pillado. Lo has dado todo. Has sido un gudari y ahora estás aqui, con nosotros. No puedes hacer nada. Con un palo y una bandera, te pones de pie, nos miras a los ojos y me cuentas, orgulloso, todo lo que has hecho. ¿Ya sabes quien está en el calabozo del frente? Ahí está un buen amigo tuyo. ¿Ya le conoces? (lagun baten izena bota zidaten) Está ahí, y está llorando por tu culpa. Quiere que te mueras. ¿a ese también quieres joderle la vida? Es tu culpa. Si no nos cuentas lo que queremos..... Tenemos a fichado a este (beste lagun baten izena bota zuten). También se puede dar por jodido. Nos ha dicho que no tenía ni idea en donde estabas metido. Menudo colega de los cojones que eres. Que se joda, ¿no?" Nik ez nekien jada zer pentsatu. Mareatuta nengoen. Ez nekien zer sinetsi eta zer ez. "Ixilik egon behar dut" pentsatzen nuen, baino geroz eta gehiago kostatzen zitzaidan. Presioa gehegi sentitzen nuen. Nekatuta nengoen eta oso frustratuta sentizen nintzen. Poliki hitz egiten zuena nire ondoan zegoen eserita eta bestea zutik aurrez aurre. "¿Vas a dejar a tu amigo llorar? Las lágrimas llegan hasta Oiartzun". Hor konturatu nintzen non nengoen. Zutik zegoenak amaren gaia atera zuen. "La casa es de tu madre. ¿sabía lo que se cocía? Pues nosotros pensamos que sabía algo y se lo calló. A ella le meteremos colaboración y ella también 15 años para dentro. No tendras huevos de vender a tu madre, ¿no?". Ez nuen hitz egin nahi, baina ama pakean uztea nahi nuen. "Gu bagoaz, ondo pentsatu. Bukatu nahi baduzu hitzegin, bestela asko luzatuko da. Eskerrak eman guk atxilotu zaituztegulako." "Putakumeak" pentsatu nuen, "txikituta naukazue zuek". Ezin nuen lorik egin, ez nuen jaten.... Ziegan negoen denbora gutxia kolpe eta oihuen artean pasatzen nuen. Soinu bat entzuten nuen bakoitzean zutik jartzen nintzen berriro bezetoztela pentsatuz..... Minuturo ari ziren atea ireki, jo, sartu, oihua..... Ez nekien non nengoen ezta ze ordu edo egun zen ere. Atea ireki zen berriro. "Ponte de pie. Aconpáñame". Beste gela batera eraman ninduten. Mahai gainean janaria zegoen, eta eurek nire lagunak izango balira bezela tratatzen ninduten. Tratu antzeko zerbait zen. Beraiek janaria ematen zidaten eta nik hitz egin behar nuen. "Ya sabes quien está en el otro calabozo. Si nos dices algo lo sacamos". "Un palo y una bandera tio, que te piensa ¿que no vas a hablar?. Txeroki habló. Tu eres un pringado a su lado. Hablar, vas a hablar". Oraindik ez hitzegiten saiatzen nintzen, ixilik egoten, baino geroz eta zailagoa zen. Argia, buruko miña, mareoa, nekea... Bazekitela ze ekintza egin nituen, eta kontatzen ez banien, beraiek nahi zituzten ekintzak egotziko zizkidatela. "Pueden ser 15 años, sinó 40". Galderak

errepikatzen hasi ziren behin eta berriro. Berriro ziegara eraman ninduten. Eta berriro berdina, ez zidaten pakean uzten. Halako batean "Preparate, Vas al médico". Kotxean sartu ninduten aurreko biek eta berdinarekin hasi ziren. "Zer esango diozu medikuari? Ondo tratatu zaitugu, ezta?". Medikuari esan nion psikologikoki ze presio jasaten ari nintzen. Eguna eta ordua esan zidan honek "astelehena, eguerdiko ordubata". "Ez da posible" pentsatu nuen. Eskuak burura eraman nituen. "Oraindik?". Mundua gainera erori zitzaidan, "oraindik sufritu behar dudana.....". Kotxean sartu eta berrio berdina. Ezin nuen gehiago jasan. Ziegan sartu eta gutxira beste bi etorri ziren. Gela batetara eraman ninduten. Ertzain berriak ziren oraingoak. Polizia onak zirela esan zidaten. Frogak zituztela, hitz egiteko, tratua egokia izaten ari zela. Eurekin hitz egitea bazegoela. Esateko. Zerbait esaten banuen kalera joango zela nire laguna, finikitatuta zegoela asuntoa. No ixilik nengoen. Lagun modura hitzegiten zidaten. Ez banuen ezer esaten egoera hori luzatu egingo zela. "Te vamos a dejar en manos de los putos picolos". Deika ari zirela, etengabe. Eurek ezin zutela ezer egin nik hitzik egiten ez banuen, eurei laguntzeko, bestela guardia Zibilaren eskuetan utzi beharko nindutela, ezin zutela ezer egin... Dena zekitela, ikusi egin nindutela, bijilatuta nengoela.... Shock egoeran geratu nintzen. Galdera egiten zituzten etengabe, Hernaniko lagunak, familia... ez zegoela ihesbiderik, bazekitela zer egin nuen, zer egin zuten besteek...... Bezekitela nire lagunek zenbat maite ninduten..... Ez dakit horrelako zenbat galdeketa jasan nituen. Galdera pilo bat egiten zituzten. Nik bi ekintza egin nituela esaten ez banuen, 3 urtetik hona egin ziren ekintza guztiak egotziko zizkidatela zioten. "Zerbait esaten badiguzu zure amarekin hitzegingo dugu, erropa ekarriko dizugu, lasai utziko zaitugu....." Galdera errezak egiten zizkidaten, eta erantzuten banuen segidan beste hogei galdera egiten zizkidaten arrapaladan. Ixiltzen banintzen mehatxuekin hasten ziren. Galdera pila bat egiten zizkidaten, eta esaten zidaten, galdera gehienei ezetz erantzuteko baina bi galderei baietz erantzuteko. Deklaratu aurretik amarekin hitzegingo zutela, erropa garbia jazten utziko zidatela, medikura eramango nindutela eta dutxatzen utziko zidatela esan zidaten. "Si no haces esto, nosotros nos limpiamos las manos. Los Picolos nos preguntan por ti. Te quieren llevar a Intxaurrondo. Soy yo el que los está parando, pero si no nos dices nada no sé si podré mantenerlos fuera por más tiempo". Halako batean Tolosara eraman ninduten. Bidean gindoazela ondoko ertzainaren telefonoak jo zuen eta hasi zen: "¡Me cago en dios! No me jodas... ¿Cómo ha sido? ¿Como se lo digo yo ahora? ¿No os había dicho que no se metieran ellos? ¿Pero cómo se lo cuento ahora? ¿Qué dices, que ha sido en el otro lado? ¿Quién, quien has dicho? (eta nire lehengusiñaren izena esan zuten)". Nik ez nekien zer pentsatu. Lehenengo deklaraziora eraman ninduten. Banekiela zer egin behar nuen, Madrilera eramango nindutela, Guardia Zibila zai zegoela..... Gela batean sartu eta beste bi ertzain zeuden. Abokatua omen zegoen han, hori esan zidaten, nik ez dakit. Galderak egiten hasi ziren eta nik bota nuen "eskubidea daukat ixilik egoteko". Haserretu egin ziren "hau dena zuregatik antolatu dugu. Abokatua ekarri dugu,

beste egin dugu, eta ez duzula deklaratu nahi? Ziur zaude? Ez daukazu ezer esateko?...." Ziegara eraman ninduten eta handik gutxira beste gela batetara. Aurreko biak etorri ziren berriro. "Te hago el favor de traerte la comida, te traigo la ropa, hablo con tu madre.... y tu no hablas....". Oso haserre zeudela nirekin eta orain ezin zutela ezer egin. Mesedeak egin zizkidatela eta nik failatu egin niela. "Hau bukatu da. Gu bagoaz. Ez zera gehiago gurekin egongo. Urrungoak ez dakit nolakoak izango diren. Ea zer gertatzen zaizun....." Ziegara eraman eta berriro etorri ziren nire bila. Beste bi etorri ziren. Hasierako zaharra, euskeraz hitz egiten zuena eta beste bat. Ordenadore bat ekarri zuten, artxiboak, argazkiak.... Hanka sartu nuela zioten, tratu bat egin nuela eta ez nuela kunplitu. Beste batzuk atxilotu zituztela horregatik, lagunak saldu nituela, ea merezi zuten atxilotuak egotea. Lista bat erakutsi zidaten ekintza pila batekin. Bi esan zizkidaten, bestela guztiak niretzako zirela esan zuten. "Nik badakit ez zerala zu izan, baino nori sinetsiko dio fiskalak, zuri edo niri?". Ahots grabazioak jarri zizkidaten. Ez nintzen ni. Beraiek zioten, espertoak deklaratuko zutela bera ahotsa zela. Egin zezaketela, ez zegoela arazorik. Izorratu egingo nindutela. Behin eta berriro horrela. Asko beldurtu nintzen, ezin nuen argitasunez pentsatu. Guardia Zibilak zai zeudela..... Azkenean esan nien bi ekintza deklaratuko nituela. Aurrekoei ez niela ondo ulertu. Nire artean "Hobeto bi 30 baino". Galdera guztiak errepasatu genituen eta erantzunak prestatu. "Están los picolos en la puerta. En una hora te vas a cagar. ¿Te acuerdas de Portu?". Deklarazio gelan sartu ninduten berriro. Aurreko ertzain eta abokatu berdina zeuden. Ez nuen hitzez erantzuten, baina eurek apuntatu egiten zuten berdin berdin. Bukatu zenean, sinatu eta ziegara eraman ninduten. Argia jetxi zuten eta denetik ekarri zidaten. Aurreko biak bueltatu ziren, lehenengo deklarazioa prestatu zutenak. Gaizki geratu arazi niela. Beraiek hitza kunplitu zutela eta nik ezeztz. Zerbait behintzat esan behar niela, txikia bazen ere.... Atxilotu gehiago egongo balira bezala egiten zuten, Guardi Zibilak zetozen plantak..... Azkenean Madrilera eraman ninduten. Ohar batekin hala ere. "Si no lo ratificas ante el Juez, detendremos a este otro".

Related Documents


More Documents from "lilimatrallako"