BIDEOAREN EBALUAZIO
A: ER RUBRIKA
MAGIS TB: IPUINAK AHOZ AHO MagisTb-rako zer egin pentsatzen ari ginela, bapatean halako ideia interesgarri eta dibertigarria bururatu zitzaigun, eta bide batez, plasmatu nahi den ideiarekin, hau da solidaritatearekin, bat zetorrena. Honakoa da bururatu zitzaiguna: euskarazko ipuin txiki bat hartu, Peru eta Marixeren ipuina zehazki, eta beste hizkuntzetara plasmatu baina euskaldunen ahotsetan jarrita. Hau da, ipuin bera euskaldun desberdinek kontatu dute baina nazionalitate desberdinen hizkuntzari dagokion kutsua emanez. Txinera, mexikarrera, frantsesa eta errusiera izan dira bideoklipa osatzeko erabili ditugun hizkuntzak, eta oso berezia izan da jendeak eman dien hizkuntza horietako kutsua. Modu honetan, munduko herrialde desberdinak nolabait lotu nahi izan ditugu, hari bera jarraituz bakoitzaren ezaugarriak publikora plazaratuz. Adierazi nahi izan dugu, ekintza eta adibiderik txikienarekin ere (ipuin bat, esaterako) herrialdeak elkartu daitezkela, eta ildo berean jarri. Eta bide batez, ohartzen gara gauza garrantzitsu batetaz: herrialdeak bide edo ildo bera jarraitu dezaketen arren, bakoitzak bere berezitasun eta ezaugarriak dituela azaleratzeko. Esaldi xume baina sakon batean laburbiltzeko honakoa esango genuke: ildo bera eta kulturaniztasuna uztartzerik badaudela. Gure ideia hau buruan izanda, beraz, beharko genuen materialean pentsatzen hasi ginen eta lehenik eta behin ipuina aukeratu genuen; honako hau hain zuzen:
Behin batean, baziren Peru eta Marixe. Peruk bota eban puzker handixe, Marixek hartu eban susto handixe. Ai! Zelako ipuin txikixe. Eta ondoren, bideokliparen muntaia nolakoa izango zen, zer sartuko genuen, adierazi nahi genuena plasmatzeko erabiliko genuena...ren inguruan pentsatzen egon ginen. Honetarako guztirako, grabaketak, argazkiak, musika,... sartuko genituela erabaki genuen eta, honela izan zen. Sekuentzia: 4 herrialde izan ziren aukeratu genituenak eta bakoitzarentzat errepikatzen diren hainbat sekuentzia sartu ditugu. Honela, herrialde bakoitzarentzat dagokion mapa, bertako leku eta pertsonaia baten argazkiak eta ondoren ipuina kontatu digunaren argazkiak eta kontaketaren bideoa sartu ditugu.
Denbora: ez dugu denbora zehatzik espezifikatu baina aurreko atalean aipatu ditugun sekuentziak sartzeko beharreko denbora erabili dugu. Saiatu gara, sartutako klip bakoitzari beharreko denbora uzten, ikusleak disfrutatzeko eta barneratzeko denbora izan dezan. Ezaugarri teknikoak: herrialde desberdinak plasmatu nahi izan ditugunez, herrialde hauek ezaugarritzen dituzten argazkien enkuadre egokiak bilatzen saiatu gara. Guk ateratako argazki eta bideoetan jendearen gertuko angulazioa hartu nahi izan dugu, batez ere, plasmatzen ari zen herrialdeari dagozkion ezaugarriak ezarri nahi izan baitizkiogu. Adibidea izateko, aipa genezake, mexikarreraz ipuina kontatu digun pertsinaren argazkian kapela mexikarra eta bibotea ezarri dizkiogula. Bideotan mugimendu askea erabili dugu, muntaia egiterakoan freskotasuna eman nahi izan baitiogu. Irudia: orain arte esan bezala, argazki eta bideo ezberdinei dagozkien irudiak erabili ditugu gure bideoklipean. Argazkiak guk ateratakoak izateaz gain, interneten ere bilatu ditugunak sartu ditugu. Honela irudien lorpenerako iturri desberdinetara jo dugu. Gure ipuin kontalariei ateratako argazkietan, gainera, zenbait aldaketa eragin ditugu. Ipuin kontalariak ipuina txineraz kontatu digun kasuan, esaterako, txinatar bat ezaugarritu dezaketen ezaugarriak ezarri dizkiogu (txinatar kapela, begi rasgatuak,...). Eta modu berean egin dugu beste ipuin kontalarien argazkiekin ere, herrialdera egokituz. Soinua: herrialdeen argazkiak insertatzearekin batera, herrialde hori ezaugarritzen duen musika ere ezarri diogu. Musikak ipuinen kontaketak hasten den arte irauten du, ongi entzun dadin horrela hobe dela erabaki baitugu. Hau guztia osatzeko klip ezberdinak sartu ditugu eta klipen artean transizio desberdinak. Egokia dela kontsideratu izan dugunetan, klipari dagokion azalpen edo idatzi txikiren bat ere sartu dugu. Honako izan da, beraz, gure Magis Tb-rako lana eta egia esan gustura ibili gara. Disfrutatu dugu bideoklipa osatzen!
Itziar Ikazeta Vero Manterola Leire Vitoria