Kutsadurari Buruzko Informazioa

  • October 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Kutsadurari Buruzko Informazioa as PDF for free.

More details

  • Words: 540
  • Pages: 2
Kutsadura Duela hamarraldi batzuk garapen ekonomikoak naturan arazo larria suposatzeko moduko eragina edukiko zuenik pentsaezina zen. Hasieran, eragin negatiboak industrigune eta hirietara heltzen zen bakarrik. Baina XX. mendearen bukaeran, gizon-emakumeen ekintzen eragina Lur osoko airera, uretara eta lurzorura iritsi da. Kontaminazioa ahal den neurrian murriztu egin behar da, gizon-emakumeen osasunean, izaki bizidunetan eta gure ingurunean kalte garrantzitsuak sortzen dituelako. Egunero euri azidoa, ozono-geruzaren zuloa, baso-soiltzea, marea beltzak edota gure ibai eta kosten kutsadurari buruz hainbat gauza entzuten dugu. Horiek dira kezkatzen gaituzten ingurumen-arazoak. Horiek ezagutu eta konponbide bat lortzeko zer egin dezakegun jakin behar dugu.

Berotegi-efektu naturala eta artifiziala Atmosferan berotegi-efektu natural bat badago, eta horri esker Lurrean bizia aurkitzea posible da. Karbono dioxidoa edo CO2 atmosferan aurkitzen dugun gas naturala da, oxigenoa edo nitrogenoa bezalako beste gas-osagai batzuen moduan eta bero dezente absorbitzeko kapazitatea dauka. Gaur egun, gizonemakumeen ekintzek (berogailuak, ibilgailuak, industriak...) eragindako isurtzeen ondorioz atmosferaren tenperatura igotzen ari da. Gehiegizko berotze hori berotegi-efektu artifizialak sortzen du eta egoera honek mundu-mailako ondorio garrantzitsuak emango ditu, aldaketa klimatikoa horien barnean aurkitzen delarik.

Aldaketa klimatikoa Glaziazio desberdinek Lurraren historia glaziazio arteko periodoetan banatzen dute. Periodo hauen tenperaturan 5 edo 6 ºC bitarteko aldea dago, planetan bizia mantentzeko aldaketa gogorra sortzeko modukoa. Hortaz, atmosferaren tenperaturaren gaur egungo gehitze-erritmoa 0,3 ºC 10 urtero izaten jarraitzen badu, lehen aipatutako berotegi-efektuak eraginda, zientzialari askoren ustez mende horren erdialdera egoera klimatiko berri baten aurrean jarriko ginateke eta honen ondorioz tenperaturan, eurian, haizean, ur-mailan& aldaketak gertatuko lirateke. Berotegi-efektu artifizialaz gainera, atmosferan gertatzen ari diren beste aldaketa garrantzitsuak ikertzen ari dira, euri azidoa eta ozono-geruzaren murrizketa adibidez, biak ere gizon-emakumeen ekintzen ondorioz sortuak.

Ozono-geruzaren murrizketa Ozono-geruza, lur-azaletik 10 edo 45 kilometro bitarteko distantziara aurkitzen dena, Eguzkiak bidaltzen dituen bestelako erradiazioak, ultramoreak alegia, absorbitzeko helburu garrantzitsua dauka. Horiek izaki bizidunentzat oso kaltegarriak izan daitezke, larruazaleko minbizi kopuru handien errudun baitira, edota bestelako gaixotasunak eragiten dituztelako kontrolik gabe erradiazio horien aurrean jartzen garenean. Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo gizon-emakumeen ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste sustantziekin erreakzionatzen duenean, hondatu egiten da. Ozono-geruzaren aldakuntza oso larria da Antartikan batez ere, hotzaren eraginez eratzen diren kloro kristalak ahalmen hondagarri handiagoa baitute. Hori dela eta, ozono-geruzaren zuloa esaten zaiona sortu da eta Antartikari, Hego Amerikako parte bati, Australiari eta Zeelanda Berriari erasaten die. Azkeneko ikerketek diotenez Ipar Poloari ere erasaten dio.

Lurzoruaren kutsadura Bizi garen inguruko lurrak aldaketak izan ohi ditu, gizakiak berarengan zuzenean nahiz zeharka duen eraginagatik. Zuzenean, modu natural batez hondatzen ez diren eta lurraren azala kutsatzen duten hondakinak sortuz; eta zeharka, urak eta aireak eragiten duten kutsaduraren bidez. Lurra kutsatzea eragiten dute: •



Euri azidoaren ekintza. Euri azidoa batez ere landareetan eragiten duten lurzoru-aldaketen arduraduna dela uste da. Lurzorua euri hauen eraginez behar baino azidoagoa denean, lurzoruko mineralak konbinatu egiten dira eta landareek ezin dute bere sustraien bidez horiek xurgatu. Higadura eta desertifikazioa. Lurzorua modu naturalean higatzen den arren, gizon-emakumeen eraginez higadura azkartu egiten da eta azkenik desertifikazioa gertatzen da. Lurzoruak landare-estaldura galtzen duenean abeltzaintza eta nekazaritza ekintzen ondorioz edo azpiegituren eraikuntzagatik, haizearen eta uraren eraginez higadura gertatzen da. Gainera, urak eta haizeak daramaten hondakinek eta sustantzia kutsatzaileek higadura-prozesua areagotu egiten dute.

Higadurak lurzoruak euri-tantak atxikitzeko ahalmena galtzea eragiten du eta ura lurrindu edo itsasoratu egiten da. Gaur egun lur-azalaren %30 baino gehiago higadura-prozesu batean aurkitzen da.

Related Documents