Kaixo, lagunok: Oso labur joko dut, gainera idaztea ez da nire platerarik gozoena baina saiatuko naiz… Duela 30 urte edo komentatu nion nire kimika irakasleari beti tratatzen zirela gai berak, ez zela ezer aldatzen urteak igaro ahala. Eta gaur egun horixe gertatzen ari dela uste dut nik. Lehengo egunean lagun batek komentatu zidan eskolan ikasitako matematika guztiak ez ziola ezertarako balio ia, eta zuzen zegoen: Ez du ia ezertarako balio. Denborak eta sasoiak aldakorrak dira oso, baina oinarrizko matematikaren programazioak bere hortan diraute. Nire iritziz buruz behera jarri behar da matematikaren curriculuma, abiatu bizitza errealetik eta horren arabera ibili.