Juan Jose Ibarretxe Lehendakari Jauna

  • Uploaded by: Patxi Iraeta
  • 0
  • 0
  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Juan Jose Ibarretxe Lehendakari Jauna as PDF for free.

More details

  • Words: 228
  • Pages: 1
Juan Jose Ibarretxe Lehendakari jauna: Patxi Iraeta naiz. Zumarragatik idazten dizut. Zuregana zuzentzen naiz, nere herriko alkate Anton Arbulu Ormaechea jaunak, behin eta berriz aipatzen zaituelako, gure herriarentzat oso larria den gai baten inguruan. Alkateak esandakoaren arabera, jakinaren gainean zaude, nola Zumarragako Udalak berriki erabaki duen, komunitate bati bide publikoa erregalatzea, 7m2 oinarrian, 112 metro karratu denera, bertan igogailu bat, eskilarak eta balkoiak ipintzeko. Gure ustea da, arrazoi espekulatzaileak daudela erabaki horren inguruan. Legea hausten ari dela oso modu larrian. Alkatea bera eta zinegotziak, prebarikazio delitua obratzen ari direla. Alkatearekin egindako bilera batean, joan den urteko azaroaren 7an , derrigorrezkoak diren tramite legalak ez zirela betetzen ari eta, obrak hasiz gero, gelditzeko agindua eman behar al zuen galdetu genion. Hauxe erantzun zigun: “No, no se van a parar las obras porque hemos recibido informes del Lehendakari… “ Joan den martxoaren 20ean ospatu zen Udal batzarrean, azalpen berdintsuak eman zituen. “Hemos recibido informes, propuestas del lehendakari.” Obrak martxoaren 13an hasi ziren. Udalak ez ditu obrak gelditu. Egiten dizudan galdera da, egia al den parte hartu dezun ala ez , eta hala bada, Zumarragako Udalak eman zizun informazioa guri bidaltzea eskatzen dizut, nere herritarrei erakusteko.Bestalde, honekin batera bidaltzen dizkizut gure helbide eta telefonoa, baldin gurekin hitzegin nahi bazenu ere. Gustora emango dizugu gure eskutan dagoen informazio guztia. Zure erantzunaren zain, agur bero bat. Zumarragan, 2007ko apirilaren 3an. Patxi Iraeta Zubeldia.

Related Documents


More Documents from "Jhordan Alex Vargas Tintaya"

Eper
October 2019 34
August 2019 39
Hauteskundeak 2007 Anton
August 2019 23
Zelaipnv
October 2019 24