Jardunaldiak

  • April 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Jardunaldiak as PDF for free.

More details

  • Words: 681
  • Pages: 3
HERRIA abian! TOPAKETAK KOKAPENA HERRIA ABIAN! plataformaren erronka nagusienetakoa borroka ideologikoaren bitartez egungo egoeraren kritika plazaratu eta horrekiko Herri Alternatiba eraikitzean datza. Horretarako, nagusiki Jardunaldi edo Topaketa batzuk egitea planteatu dugu. Horrekin batera, Egoeraren Diagnostiko orokorra osatzea (hasierako dokumentua) eta arloz arlokako irakurketak plazaratzea ere planteatu dugu. Txosten honetan, “Topaketak” izenburupean, ekimen horiek guztiak hartzen dira kontutan, ulertuta Topaketa batzuk ez direla egun bakar bateko kontua, baizik eta Alternatiba eraikitzeko prozesuaren inflexio puntua. Agiri honetan prozesu hori zertzen saiatuko gara, horren arabera Topaketak definituz.

HELBURUAK 1. Eredu kapitalistaren eta egungo egoera sozioekonomikoaren irakurketa kritiko sektorialak biltzea. 2. Irakurketa kritiko komuna osatzea, manifestuaren ildotik.

3.

Irakurketatik abiatuta, eredu kapitalistarekiko Herri Alternatiba eraikitzea.

EDUKIAK Helburuei lotuz, edukiak honako hauek liratezke: 1. Irakurketa kritiko sektorialak Plataforma osatzen duten eragileek euren irakurketa propioa badute edo horretan sakontzen ari dira uneotan.  Langileen ikuspegitik (eginda)  Emakumeen ikuspegitik (apirilak 4ean sakonduko da)  Migranteen ikuspegitik (egiten ari da)  Gazteen ikuspegitik  Arrantzale, nekazari eta abeltzainen ikuspegitik  Lurralde antolaketaren ikuspegitik  Kontsumitzaile eta erabiltzaileen ikuspegitik

2. Irakurketa kritiko komuna Irarkurketa hau ez da alternatiba sektorialen gehiketa hutsa, baizik eta ereduarekiko kritika integrala. Arlo ezberdinetan gertatzen denak sistemaren logikarekin lotura dauka eta guk hori ikustarazi behar dugu: sektore bakoitzaren arazoaren iturria eredu kapitalistan datza (eta beraz eredu hori da aldatu beharrekoa). Honetarako zirriborro bat badugu jadanik, zirriborro hori hartu, behar bezala landu eta dagokion garrantzia ematea proposatzen dugu, topaketetarako oinarrizko materiala bilakatuz.

3. Herri Alternatiba Ez gara kapitalismoarekiko eredu alternatiboa goitik behera definitzeaz ari. Helburua zera da, benetako eredu aldaketa baterako oinarrizko programa aurkeztea (aurreko bileran aurkeztu genuen dokumentuaren estiloan). Diagnostiko orokorretik abiatzen den alternatiba da eta, hura bezalaxe, ez da alternatiba sektorialen gehiketa soila, alternatiba integrala baizik. Besterik erabaki ezean, lau ardatzetan egituratuko genuke: 1. Lana produktibo nahiz erreproduktiboaren banaketa. Enplegu duina denontzat, osasuna kaltetuko ez duena. 2. Aberastasunaren banaketa. Oinarrizko baliabide eta zerbitzuak denontzat. 3. Ekonomiaren demokratizazioa 4. Ekosistemaren eredu demokratikoa

PROZEDURA-IRIZPIDEAK  Herri sektoreekin osatu nahi dugu bai Diagnostikoa baita Herri Alternatiba ere. Beraz, prozesu parte hartzailea planteatzen dugu, guztion ekarpenari bide emango diona. Parte hartzea da Herri Alternatibaren egokitasunaren nahiz legitimitatearen iturri.  Horrek ez du esan nahi eztabaida kaotikoa izango denik. Helburua egoeraren diagnostikoa eta herri alternatiba osatzea da, beraz hausnarketa-prozesua ongi arautua egongo da.  Denbora hartu behar dugu urrats bakoitza ondo emateko. Orain arteko ibilbidean zera ikusi dugu, aurrez pentsatu baino gehiago kostatzen zaigula ekimenak aurrera eramatea. Datozen hilabeteak nahiko mamitsu datoz.  Lana banatzea klabea da. Prozesu hau guztia ezin daiteke egon lan-talde baten esku. Lantalde nazionalak koordinazio lan orokorra egiten jarraituko du, baina Topaketak antolatzeko eta dinamizatzeko lan-talde espezifikoak sortu behar dira, bertan kideak inplikatuz.

PROPOSAMENA Ekainak 13- I. Topaketak  Irakurketa sektorialak bildu.  Irakurketa komuna osatu.  Herri Alternatibaren beharra plazaratu eta hori osatzeko prozesua martxan jarri. I. Topaketatik II. Topaketara I. Topaketetan egindako diagnostikoa (komuna+sektorialak) liburu batean argitaratu eta zabalduko genuke. Bestalde, Herri Alternatiba osatzeko lan-taldeak lanean jarriko dira: 1. Lanaren banaketa. Enplegu duina. 2. Aberastasunaren banaketa 3. Ekonomiaren demokratizazioa 4. Ekosistemaren eredu demokratikoa Lan-talde bakoitzean laupabost lagun egongo dira. Lagun hauen eginkizuna zera da, dagokien arloaren inguruan proposamen zehatzak egitea. Proposamen hauek ahalik eta adostasun handiena izan dezaten pertsona eta talde ezberdinen ekarpenak jasoko dituzte. Web orria eta bilerak konbinatu daitezke ibilbide honetan.

Azaroak 8?- II. Topaketak  Herri Alternatiba adostu. Lau lan-taldetan.

I. TOPAKETAK. EGITARAUA. 9:30 Plenarioa 10:30 Diagnostiko orokorra. Eztabaida taldeak. Gidoi berarekin hainbat eztabaida talde (eztabaida errazteko). 3 euskaraz eta 3 gazteleraz? 13:00 Bazkaria 15:00 Diagnostiko sektorialak  Langileak  Emakumeak  Migranteak  Gazteak  Lehenengo sektorea  Lurralde antolaketa eta garraioa  Kontsumitzaile eta erabiltzaileak 17:30 Plenarioa. Egunaren balantzea. Hurrengo urratsaren aurkezpena. Herri Alternatibaren beharra, hori eraikitzera goaz. Talde dinamizatzaileak aurkeztu, ahal balitz izen-abizenekin. 18:30 Manifestazioa

PRESTAKETA Diagnostiko orokorra  Txostena osatu  Eztabaidarako gidoia egin  Dinamizatzaileak zehaztu eta prestatu Diagnostiko sektorialak  Eragileen artean lanak banatu sektore bakoitza prestatzeko. Herri Alternatibari begira  Lan-taldeak osatzeko hainbat kideren konpromisoak lortu behar. Arlo teknikoa  Lekua. Honen arabera, lan-talde tekniko bat sortuko da bertan.  Aretoak  Itzulpen zerbitzua (plenarioa)  ... Komunikazioa  Web orria  Soporteak

Related Documents