SEMPÉ, J.J. Joakinek arazoak ditu Ilustratzailea= GOSCINNY,R. Itzultzailea= URBISTONDO,D. Donostia: Elkar, 1986 (Itzul saila, 51)
16 kapitulo daude, gehienetan, Nikolas bere lagunekin ateratzan da; beste batzuetan, berriz, familiarekin. Lagunekin beti tontakeriak egiten ditu. Bere familiarekin, Nikolas 2. Plano batera ateratzen da , eta bere gurasoen gatazka barregarriak sartzen dira.
Frantzian bizi dira, hau da, kapituloak Frantziako herri batean gertatzen dira. Badaude gauza batzuk barregarriak direla, baina liburu hau orain dela 40 urte idatzi zen eta umeak ez dira berdin portatzen. Badaude, berriz, aldatu ez diren gauzak: amonen laztan-kansinoak, umeen erraztuna borrokara pasatzeko, gizonak emakumeak egiten zituzten lanak egiten “saiatzen”…
Liburua gustatu zait. Euskara, batuaren moldaera bat da, nozki, hik-a gabe, baina hitz batzuk ez nituen ulertzen, adb: zamau edo zelati, baina azkenean, esanhaia aurkitzen duzu, esaldiaren bukaeran. Idazle ona da Sempé, beraren beste liburu batzuk urrakurri ditut, eta marrazkiak ezinhobeak dira. Gomendatzen diot 8-16 urteko mutil-neskei, eta garai horretan umeak izan zirenei ere.
IMANOL SALGADO IBORRA