Ipuinak

  • Uploaded by: Y. I.
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ipuinak as PDF for free.

More details

  • Words: 3,472
  • Pages: 24
Txitxiburduntziaren bidaia arriskutsua Bazen behin txitxiburduntzi bat. Lanetik bueltan zetorren eta bere anaia gaixorik zegoen, oso gaixorik. Egun batean, medikuarengana joatea pentsatu zuten, bere gaixotasuna hobetu zen jakiteko. - Mediku jauna! - oihukatzen zion txitxiburduntziak medikuariBadakizu nire anaia oso gaixo dagoela, ezta? - Bai! Badakit zure anaia gaixo dagoela.- erantzun zion medikuak. - Jakin nahi dudana da ea hobetu egin den, ala ez. - Ba, begiradatxo bat emango diot.- orduan begiratua eman ondoren, txarrera jo zuela esan zien, eta txitxiburduntzia hiri batera joan behar zela, belar arraro bat hartzera. Orduan txitxiburduntziak hiriburura joatea erabaki zuen, nahiz eta oso arriskutsua zela kontuan eduki. - Hiriburura noa, zure belar arraro hori hartzera. - Anaia, oso arriskutsua da, kontu handia izan mesedez. - Bai, izango dut, hurrena arte. Orduantxe joan zen txitxiburduntzia hiriburura. Hara iritsi zenean, auto mordoa ikusi zuen, eta oso kontuz ibili arren ere, kamioi batek, ia, ia harrapatu zuen, eta kristalean jartzea erabaki zuen. Hiriburuko erdialdera iritsi zenean bilatzen eta bilatzen hasi zen, baina ez zuen belar bat ere aurkitu, eta hiriari birak eta birak ematen hasi zen ea belar bakar bat aurkitzen zuen. Hiri horretan ez zegoela belarrik konturatu zen, eta beste batera joan behar izan zuen. Ia, ia urte bete pasa ondoren belar bat aurkitu zuen, Medikuak emandako liburutxoan begiratu zuen, eta...

Bai!!!!!!!!!!! Horixe zen behar zuen belar mota. Etxerantza abiatutakoan, ondo pentsatu zuen:``Eta hauetariko belar gehiago hartuko banituzke? Medikuari eman, nire anaia sendatu, eta honelako gaixo gehiago egongo balirateke, lehenengo egunean sendatu ahal izango ziren, eta ni haien heroia izango nintzateke´´. Eta etxera abiatu zen horietako landare gehiagorekin, anaia sendatzera eta beste gizon edota emakume asko ere. Eta etxera iritsitakoan anaia agurtu eta hau esan zion: - Anaia! Zer moduz zaude? Hobeto? - Ba,ez nago askoz hobeto urte bete pasa ondoren ez, ekarri ahal duzu belar misteriotsu hori? - Bai hemen daukazu, urarekin nahastu eta ahora, ongi? Ni medikuari hau ematera noa, horietariko belar gehiago hartu ditut bada ez bada ere. Eta ipuin hau horrela bukatzen da.

Ales Lopezortega

Ume galdua Behin batean, mutiko bat kaletik zebilela. Mutiko hau Markel deitzen zen, hamabi urte zituen eta 6. maila Ikasten zuen. Oso mutiko alaia zen, lagun asko zituen. Herri txiki batean bizi zen bere aititeamonekin eta jente guztia ezagutzen zuen. Markelek, ez zituen gurasorik, istripu batean hil ziren eta horregatik aitite eta amamarekin bizi zen. Egun batean Markel buelta bat ematera joan zen. Gaua heldu zen, Markel ez zen etxera bueltatu eta amama oso kezkatuta zegoen. Poliziari deitu zioten eta herri osoa hasi zen Markelen bila. Azkenean Markel etxean agertu zen. Oso berandu egin zitzaiola azaldu zuen, lagun berriak egin zituenez ez zion erojurai begiratu. Amama eta aitite haserre zeuden, baina baita pozik ere Markel ondo zegoelako

ARKAITZ AGRA

Nolako zalaparta! Jostailuen munduko iratxoak lanpetuta egon ziren goizetik gauera, gabonetako jostailuak prestatzen. Renoak elur artean saioak egiten zituzten gau zoragarrian ondo egoteko. Iratxoen egin beharrak beti ziren berdinak. Neskatoen eta mutikoen jostailuak sailkatu, Jostailuak forratu, apaingarriak jarri… urte hauetan dena fenomeno zihoan, baina goiz batean… -Nahikoa da!.- oihukatu egin zuen iratxo batek.- Agortuta nago - Panpinak, autoak, kamioak…beti berdin.- esan zuen beste batek. - Dibertigarriagoa izango litzateke kalean jolastea edo lo egitea! - esan zuen hirugarrenak. - Arrazoi duzue! - esan zuen buruak - Hau ez da bizitza . Jar gaitezen greban! Gehiago iraun zuten esaten, egiten baino; i ratxoek euren tresnak utzi eta batzar bat egiten zuten. Bitartean Santa Klaus oso lanpetuta zegoen haurren eskutitzak erantzuten eta lana ondo egiten; asko kezkatzen zitzaion grebagatik ume bat ahaztea. Ez zeukan ideiarik, ez, bere lantegian gertatzen ari zenaz. -Asko laguntzen naute nire iratxo maiteek- esan zuen hasperen eginez. - Ez dakit zer egingo nukeen eurek gabe. Jostailuen munduan beste gauza bat ari zen gertatzen. - Au.. kalambre bat daukat ! - negar egiten zuen hanka bat falta zitzaion pampin batek. - Txu,txu,txu! - putz egin zuen tren ahul batek, pilak agortuta zituen eta. Inork ez zuen arretarik jartzen. Gau batean Santa Klaus tximiniaren aurrean haurren eskutitzak irakurtzen zegoenean, eskumako belarria erortzen zitzaiola sumatu zuen. Ikutu egin zen, baina ez zitzaion ezertarako balio izan. - Uste dut zerbait ondo ez doala - esan zuen agureak Klaus andereari. - Orain dela egun batzuk ez naiz lantegira joan.

- Ni zu izango banintz,bihar bertan joango nintzateke.- gomendatu zion Klaus andereak. - Ideia bikaina! - esan zuen Santa Klausek. Hurrengo goizean lantegira heldu zenean aguretxoak ezusteko bat hartu zuen, i ratxoak,eta oreinak ere greban zeuden. Eurekin batu ziren. - Nolako zoritxarra. Nire bizitza osoan ez dut ikusi halakorik.Ezin izango dut gauzak nik bakarrik egin eta bukatu! Baina zer pentsatzen duzue,Gabonak hain hurbil egonda? oihukatu zuen Klausek.- Pentsatu haurren aurpegia gabonetako jostailuak ez badituzte ikusten. Ezin didazue orain hori egin! Jostailuak bazekiten iratxoak zital jarriko zirela eta euren kontura hartzea erabaki zuten. Panpinak azkenean bigarren hanka izan zuen, baina alderantziz jarrita zegoen.Trena gelditu egin zen,”Txuu” batez. Lehoiak, laguntzeko asmotan, botoi bat sakatu zuen gura barik. Iratxoek hori ikustean barrez eta algaraz ari ziren. Santa Klaus, gixajoak, eskuak behin eta berriz igurtzen zituen etsita. Momentu hauetan maitagarria agertu zen, beti bueltatxo ematen zuen Gabonak baino lehen azkenengo kontuetan laguntzeko. - Zer ari da gertatzen hemen? - galdetu zuen maitagarriak.- Ze intxaur-saltsa dagoen.! -Ez dugu lanik egin nahi.Jolastu egin nahi dugu. Nazkatuta gaude!-erantzun zuten iratxoek denak batera. Maitagarriak bere makiltxo miresgarria astindu zuen eta bat-batean kristalezko borobila agertu zen. - Kontxo!. –esan zuten iratxoek. Baina iratxoek laster gelditu ziren isilik haurrak tristerik ikustean gabonetako zuhaitz petan ez zutelako ezer ikusten. Iratxoek ikusi zutenaz pentsatu egin zuten eta lan egitea erabaki zuten. Hurrengo egunean jostailuen munduak dar-dar egin zuen mailu eta zerren soinuen erruz. Egun horretako bezperan Santa Klausek pozaldia hartu zuen jakitean haurrei jostailuak eraman ahal izango zituela.

Garazi Etxegarai

INURRIAK Egun batean bi inurri Re eta Ri , inurri filatik irten ziren. Mundua ezagutu nahi zuten. Basotik irten ziren eta feriara ailegatu ziren. Bat-batean Ri “Norian” igo zen konturatu gabe. Buelta oso bat eman ondoren jaitsi zen eta segitu zuten bere bidea, baina, Rek montatu nahi zuen . “Tiobiboan”eseri zen zaldi txiki ba-tean. Rek oso ongi pasatu zuenez Rik ere montatu nahi zuen. Ordu bat geroztik “Kangurora” joan ziren. Baina problema bat zegoen Re jezarri zen eta jausi zen, Rek esan zuen “Errepikatu nahi dut”. Eta errepikatu zuten hogeita hamabost aldiz kantsatu barik. Re eta Ri aspertu ziren, joan ziren merkatura gosea zeukatelako. Egun batean merkatu guztia ikusi. Merkatua ikusi zuten osoosorik, eta merkatuan zerbait jan zuten. Geroago zinemara joatea pentsatu zuten. Rek eta Rik “Hanna Montana” ikusi zuten. Azkenean pelikula bukatu zenean berriro etxera bueltatzea erabaki zuten, baina bidean katutxo txiki bat aurkitu zuten. Ez zekiten zer egin, katutxoa erditik kendu ala etxeko bidea hartu. Bat-batean txakur handi-handia agertu zen, eta katutxoa kendu zuen erditik. Orduan Rek eta Rik jarraitu ahal izan zuten. Etxera heldu zirenean inork ez zen konturatu Re eta Ri falta izan zirela. Olaia.S

Bazen behin, neska bat Frantzian bizi zena. Oso pobrea zen, ez zuen ia dirurik ezta janaria erosteko ere. Etxean ez zuen ezer; aulki bat bakarrik, eta orduan behean zegoen tabernan pasatzen zituen eguneko ordu gehienak. Egun batean, tabernariak orri bat eta boligrafo bat eman zizkion ipuin bat idazten hasteko. “Idazten duzun liburua dendetan jarriko dut, eta asko saltzen bada taberna honek irabazten duen diru guztia emango dizut, bestela zuk emango didazu niri.” –esan zion tabernakoak. Minutu gutxi beranduago etxean zuen aulki bakarra ekarri eta idazten hasi zen. Hasi bai, baina ematen zuen ez zuela inoiz amaituko. Bi egun pasa eta gero, tabernariari eman zion liburua, eta tabernariak bitan pentsatu gabe dendetan salgai jarri zuen.

Aste baten buruan, dendetako jabeak deika eta deika ari ziren gehiago bidaltzeko denak agortu zirelako. Azkenean, tratua errespetatuz tabernariak dirua eman zion pobre baina orain aberats denari.

Maite Lejonagoitia

Txakur azkarra Bazen behin mutiko bat bere aitarekin eta bere txakurrarekin hondartzara joaten zena karramarroak harrapatzera Mutikoaren izena Lander zen. Lander arroketara joaten zen karramarroak harrapatzera. Aitak, berriz, eskuoihalean etzan egiten zen eta liburu bat irakurtzen zuen bitartean. Batzuetan lo egiten zuen eskuoihalaren gainean. Txakurra batetik bestera ibiltzen zen begiratzeko zer egiten zuten. Batzuetan ere bainu bat hartzen zuen. Lander oso entretenitua zegoen karramarroak bilatzen arroketan, orduan, ez zen konturatzen marea igotzen zela. Denbora asko pasatu ondoren txakurrak ikusi zuen Lander arroketan harrapatuta, hondartzatik oso urrun. Txakurrak aitari zaunka egiten zion Lander harrapatuta zegoela ikusteko baina berak esaten zuen “Jolastu nahi duzu? Ba, tori pilota”. Baina txakurra ez zen joan.

Bat-batean bainu jantzia kendu zion aitari eta orduan Landerrenganaino joan ahal ziren. Ailegatzean Lander hartu zuten eta berriro hondartzara bueltatu ziren marea jaitsi arte.

Guillermo Núñez Mugerza

La jungla 4.0 Bazen behin Jack McMeder izeneko detektibe bat. Berak bizitzak salbatzen zituen. Behin bere nagusiak mugikorrera deitu zion. Berak hartu eta: - ¿Jack,non zaude?- galdetu zion nagusiak. - 4583 kalean nago, baina ez dut misiorik egin nahi, 03:00 dira eta ni etxera noa. - 4584 kalea ondoan daukazu eta... - Mmm, bale ¿zer egin behar dut? - JAKER baten bila joan eta Washingtong-era eraman behar duzu. Jack 4584 kalera joan eta banda terrorista bat ikusi zuen. Berak, JAKER-raren etxera igo eta galdetu zion: -¿Zu Mark Dourling zara?- galdetu zion- Jack McMeder naiz FBI-koa.- esan zion plaka erakutsiz. - Ez, bera orain dela bi urte San Francisco-ra joan zen. Aurreko gelatik mutil bat atera eta galdetu zion: -¿Mark etorri al zara?Henrrik Carl of Dutti 8-a jaitsi du eta

oraindik ez da atera. - Ez, ezin dut FBI-ko batekin nago eta. Jack etxean sartu eta gauzak ikutzen hazten ze. Aldi berean banda terroristak bomba bat jartzen zuen, bomba lehertzen ez zela ikustean sartu egin ziren. Jack Mark defenditzen hazten zen. Bat falta zenean hiltzeko bomba lehertzen zen. Banda terroristak nahi zuena CAOS TOTAL izeneko plan bat egitea lortzea zen.Plan horrek hiru fase zituen: 1.- Jendeari beldurra sartzea. 2.- Esan zutena egitea. 3.- Energia,ura eta gasa jendeari kentzea. Lehengo eta bigarren faseak eginda zituztenean, hirugarren fasea ia egida zutela konturatu egiten ziren eta eten egiten zuten ,plana pikutara bidaltzen zuten. Jack eta Mark E.E.U.U.-ko eroiak bihurtzen ziren.

Finala Ander Ametxazurra

Orain dela denbora luze Euskal Herriko zelai alai batean tximeleta bat bizi zen. Ez zen ezertaz arduratzen, eta horregatik bere familia beti kezkatuta zegoen zerbait gertatzen bazitzaion jakiteko. Beti esaten zioten euria egiten bazuen extera joan behar zuela, bere kolore politak gal ez zitzan. Egia esan kolore oso politak zituen. Egun batean zelaitik paseatzen zegoela, sorgin-orratz bat ikusi zuen eta bere atzetik joan zen lagunak egiteko asmoarekin. Baina, bat-batean, sorgin-orratza joan egin zen eta tximeleta konturatu zen etxetik oso urrun zegoela; gainera euria egiten hasi zen. Tximeletak, orduan, ez zekien zer egin eta lore baten azpian sartu zen. Handia zen, baina busti egin zen, kolore guztiak galdu zituen eta oso triste zebilen, etxera joateko bidea bilatu zuen, baina ez zekien. Halako batean, zerutik mapa bat jausi zen, sorgin baten etxera joateko bidea adierazten zuena. Lehenengo sorginaren etxeko bidea bilatu zuen eta jakin zuenean bidean jarri zen. Bidean, mokoaren ordez ahoa zeukan txoria ikusi zuen, eta txoriari galdetu zion ia berarekin joan litekeen sorginarengana mokoa jartzeko. Nola ez!

Txoriak baietz esan zion, horrela abestu egin ahal izango zuen. Bidean jarraitu zuten eta heldu ziren sorginaren etxera. Atea jo zuten eta Tximeletak esan zion bere koloreak berreskuratu nahi zituela, eta bere lagunak moko bat nahi zuela. Baina zer kolore nahi zuen tximeletak? Maitagarriak esan zion bere lagun batek margolaria zela eta esango ziola tximeleta batek, zelaitik zihoala bere kolorea galdu zuela eta ez ardurdatzeko, berak marraztu eta margotuko egingo ziola. Margolariarengana joan ziren eta tximeleta bera zen ,baina bere koloreekin. Lehenengoz txoriaren arazoa konpondu zuten eta mokorik ez zutenez trompeta bat jarri zioten, baina mokoarekin hobeto abesten zuen eskerrak e man eta gero, extera joan zen. Tximeletari arazoa honela konpondu zioten: Izar hautsak hartu zituzten ortzadarreko koloreak ere eta azkenez elur beltza, dena nahastu eta krema bat egin zuten, tximeletari jarri eta kolore guztiak berreskuratu zituen. Eskerrak eman zituen eta estera joan zen.

Familia kezkatuta zegoen baina ez zuten negar egin. Tximeleta ez zen gehiagio arduragabea izan .Aurrerantzean maitagarriak beti dauzka munduko tximeleta guztien argazkiak, euria egiten badu eta bustiz gero, koloreak itzultzeko.

EGILEA: EIDER BARBADO URRESTI.

Behin, “Urborg” izeneko planeta batean petrolioa bukatzen hasi zen eta plastikoa guztiz desagertua zegoen txataltxo bat izan ezik. Desagerpen hori geldiarazteko metodo bat asmatu zuten: makina bat sortu zuten plastiko kopurua areagotzen zuena.Baina arazo bat zegoen: azkeneko plastiko txatala galdu zutela, beraz, ezin zuten gehiago sortu. Bitartean, Marten, ume martiar bat eskolatik etxerako bueltan “Urborg” planetatik eroritako plastiko txatala aurkitu zuen. -Zer ote da harri antzeko gauza hau? Ume martiarrak, etxean, gurasoei zer ote zen galdetu zien. -Aita, ama, zer da harri bat ematen duen gauza hau?

-Ez dakit, ez dut sekula horrelako gauza bitxirik ikusi. Erantzun zuen aitak guztiz harriturik. Bat-batean, eztanda izugarri bat entzun zen Marteko herrialde guztietako herri eta bazter guztiguztietan...”Urborgeko” espaziuntzi bat zen. Orduantxe familia honen aurrean agertu zen esanez: -Ume emadazu esku artean duzun gauza hori. -Baina zer da? Nola sortzen da? -Hori plastikoa da eta petrolioarekin sortzen da. Orduantxe martiarraren begiak piztu eta honela esan zuen: -Marte ondoan dagoen planeta batean plastiko pila bat dago, joan zaitezte bertara! Eta honela “Urborg” planetak espero zuena baino plastiko gehiago lortu zuen.

MIKEL ALBERDI

Gozoki denda

Bazen behin mutil txiki bat Iñaki izenekoa. Iñakik 12 urte zituen, anaia bat zuen eta beraien gurasoekin bizi ziren. Amak Marisa zuen izena eta aita Antonio deitzen zen. Iñakiren aitak gozoki denda bat zeukan, oso ondo zeraman negozioa, egun guztietan lan egiten zuen eta. Batzuetan Iñakik aitari laguntzen zion gozoki dendan. Iñakik nagusitzean aitaren negozioa heredatu nahi zuen. Egun batean, Iñakiren aita gozoki dendara zihoan eta bat-batean, kotxe batek oso azkar zetorren eta Iñakiren aita harrapatu zuen. Iñaki konturatu zenean oso triste jarri zen. Amak Iñakiri esan zion: - Iñaki, orain aita joan denez zu egongo zara gozoki dendan. - Baina, ama nik ez dakit gozoki guztien prezioa. - Hori ez da inporta, txuleta egiten duzu eta badago. - Ongi da, nik hartuko dut denda - esan zuen Iñakik. Hortik aurrera Iñaki pozik bizi zen eta diru asko irabazten zuen.

Oscar Morgan

Ponchy Karramarroa Bazen behin, Ponchy deitutako karramarro txiki eta polit bat. Jaio zenean, bere familiako guztiek bezalakoa zela ematen zuen, baina ez zen horrela izan. Ponchy, aurrerantz ibiltzen zen, ez besteak bezala, alboetara. Berak ez zuen desberdina izan nahi eta zera, erabaki zuen… Egun batean, bere lagun bati laguntza eskatu zion baina honek ezin zuen, oso lanpetuta zebilelako. Gero, bere lagun minarengana joan zen laguntza eskatzera eta honek, noski, baietz esan zion. Eta ez zuten denbora galdu. Lehenengo, bultzatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Gero, lasterketa bat egin zuten jakiteko abiaduraz nola ibiltzen zen. Baina Ponchyk aurrerantz ibiltzen jarraitzen zuen. Horrela egon ziren arratsalde osoa, baina ez zuten lortu. Azkenean, Ponchyk bere lagunari esan zion ez zuela bere laguntza beharko, bera horrela jaio bazen, horrela hilko zen, eta horrela amaitu zen guztia. Ponchy bere lagunekin joaten zen eta ez zuen inork kritikatzen bere ibiltzeko ere arraroarengatik.

Xabi Motagoitikoa

Bazen behin,Sopelanako eskola batean, sorgin talde bat, oso maltxurrak eta gaiztoak zirenak. Sorgin nagusiak,Yolanda eta Garbiñe izeneko irakasle batzuk ziren baina bakarrik sorginak zirenean. 6. mailako ikasleei ematen zizkieten Klaseak. Yolandak euskara eta matematika ematen zituen eta Garbiñek gaztelania eta ingurunea. Eskola barruan, arropaz, makilajez… aldatzen ziren. Klase barruan,oso majuak eta beti laguntzeko prest zeuden, baina haserre ipintzen zirenean,bere barruan zeukaten umore txarra ateratzen zuten eta beldurgarria zen benetan.

Zipiriñeko irakasle guztiak sorginak ziren bat izan ezik:Ana. Berak ez zekien beste irakasleak sorginak zirela baina Yolanda eta Garbiñe oso maltxurrak zirenez erabaki zuten Ana sorgin bihurtzea besteak bezala. Egun batean,errekreoa baino lehen, Yolandak esan zuen bere klaseko ikasle guztiei errekreo orduan klasean gelditzeko, zorrak zituelako eta. Bat-batean,Yolandak esan zuen: “komunera noa Garbiñerekin orain etortzen gara´´. Ikasleak harriturik bakoitza bere lekuan itxaron zuten beldurtuta. Sorginak,klasera joan ziren eta atea giltzez itxi zuten. Ikasleak beldurtuta oihuka hasi ziren. 5-naka soka batekin lotu zituzten eta ahoan espaladrapoa ipiniz. Anak entzun zuenean,korrikan joan zen beraien klasera, baina ezin zuen ireki giltzez zegoelako. Orduan,korrikan eta presaka gordetzen zuten beste giltza hartu eta atea ireki zuen. Anak karate egiten zuen eta sorginak harrituta umeak askatu eta zin egin zuten ez zutela hortik pasatuko berriro eta bere familiarekin joatea erabaki zuten. Azkenean,Zipiriñen ez ziren sorginak egon eta Ana zipiriñeko liderra izan zen. Ane De La Peña.

Ez zuen aguantatu Bazein behin fraile bat bere herrian bizi zena. Egunero-egunero altxatzen zen goiz elizara joateko. Egun batean jateko indabak zituen. Orduan abiatu zenean elizara bat-batean kaka egiteko gogoa eman zion. Bera ezin zen aguantatu, baina berak esaten zuen nola fraile bat egingo duen kaka kalean? .Ordu bat geroago kaka egingo zuen gainean orduan begiratu zuen bi aldeetara eta ez zetorren inor, orduan bere aldagarria igo zuen, kaltxontziloak jaitsi zituen eta kaka egin zuen. Hain suerte txarrarekin zein mutilo bat zetorren zaldiz eta orduan bere buruan zeukan txanoarekin estali zuen. Mutila etorri zenean galdetu zion fraileari: -Fraile, zer egiten duzu eserita eta txanoa lurrean? Fraileak ez zekien zer esan, baina asmatu zuen zerbait: - Txori bat zegoen eta harrapatu dut - esan zion fraileak. - Altxatzen badut txanoa pixka bat joango da eta ez badut altxatzen… Orduan, mutilak kaiola baten bila herrira joateko esan zion, bera saintzen egongo zen bitartean. Fraileak aprobetzatu zuen egoera ihes egiteko eta ez bueltatzeko. Bi ordu geroago mutikoak hor jarraitzen zuen, lau ordu eta jarraitzen zuen, bost … Sei ordu pasa ondoren mutikoak txoria bere eskuekin karrapatuko zuela eta eramango zuela herrira pentsatu zuen. Altxatu zuen txanoa, ikutzen hasi zen, txoria ikutu zuen; baina ez zen txoria kaka baizik . Orduan pentsatu zuen desagertuko zela, atera zuen eskua eta ze sorte txarra! harri bat atzean zuen jo zuen et ahoan sartu zuen. Mutikoa ez zuen inoiz frailearekin hitz egin.

Aritza Karril

OSKAR ETA MAMUA Oskarrek, beste guztiak bezala, ez zituen nota oso onak ateratzen. Baina ez zen ez ziolako ematen buruak, baizik eta ez zituelako gogo handirik. Esan dizuedan bezala, Oskar mutil normala zen. Baina egun batean gertatu zitzaiona ez zen izan batere normala. Egun batean Yolanda nekatu egin zen zeren eta Oskarrek ez baitzituen etxerako lanak egin eta ez zegoen adi klasean. Yolandak Oskar etxera bidali zuen nahiz etaYolandak patzientzia handia zeukan. Etxerako bidean Oskarrek etxe abandonatu bat ikusi zuen. Bertara joan zen “Grafiti” bat egitera, lehenengoz horma handia eta zabala topatu behar zuen. Ia amaitu zuenean mamu bat agertu zitzaion. Oskar korikan hasi zen,baina mamua bere atzetik zihoan esaten : - UUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUHHH! Oskar oso izututa zegoen, bere etxea ez zenez ez zekien nora jo. Azkenean leiho batetik alde egin zuen baina hanka bat apurtu zuen. Hurrengo egunean bere klasekideei gertatukoa kontatu zien baina lagunek ez zuten sinesten. Eneko Perez Iturregi

Neska eta bere lehengusua Bazen behin Larraitz izeneko neska bat eta Ugaitz bere lehengusu maitagarria zen. Egunero - egunero elkar ikusten zuten pare bat orduz, eskolan ez bazen, tenis ikastaroan zen. Beraien artean gauza bat zeukaten, ez dakit nola azaldu, Laraitzek hamabi urte zituen eta Ugaitzek bost. - Kaixo Ugaitz nora zoaz? - Teniseko ikasturtera noa, eta zu? - Etxerako lanak egitera. Egun batean baso hozto-zabal batera Ugaitz, denbora bat pasa ondoren, galdu egin zen. Larraitz arineketan konturatu egin zen eta bila eta bila denbora luzez egon zenez azkenean aurkitu zuen. Ugaitz lasai-lasai zegoen zuhaitz baten azpian Larraitz aurkitu zuenean, besarkada handihandia eman zuten elkar eta denbora pasa ondoren etxera itzuli ziren poz-pozik.

Nekane Garcia

ETXERAKO LANAK

Bazen behin mutiko bat eskola eta gero beti bere lagunekin irteten zena. Bere etxerako lanak ez zituen egiten , egun osoa bere lagunekin jolasten zegoelako. Egun batean, bere gurasoak oso haserre zeuden, beti ohartxo bat ekartzen baitzuen etxerakoa egin ez baitzuen esanez.. Orduan, gurasoak akademia batera eramateko akordiora heldu ziren. Mutikoa klaseak amaitu eta gero akademiara joan zen etxerako lanak bukatu arte. Ez zuen denborarik umerarekin jolasteko, orduan, gero eta lagun gutxiago zeukan. Egun batean guarasoek galdetu zioten ea zer gertatzen zitzaion umerari, orduan, umeak azaldu zien ez zeukala denborarik lagunekin jolasteko. Hori ikusita ados jarri ziren, umea ez zen berriro akademiara joan, baina, egunero bere etxerako lanak egiten jarraitu zuen etxean eta etxerako lanak egin eta gero lagunekin irteten zen.

Pablo Bergado Fernández.

Sorginak Bazen behin 3 sorgin, Maripuri, Juanamari eta Pepa deitzen zirenak. Lagun minak ziren. Baina egun batean borrokatzen hasi ziren, batek besteari nobioa kendu diolako…. Honen ondorioz,egun batean haserretu egin ziren. Sorginak direnez pozoiak egin zituzten eta egun guztietan borrokatzen zeudenez, Pepak esan zuen: -Bueno, honaino heldu gara, ezin gara horrela segitu, bakoitzak nahi duen lekura joango da. -Egia da bakoitzak nahi duen lekura joango da.- esan zuen Maripurik. -Bai, bakoitzak nahi duen leku eta tokira joango da.- esan zuen Juanamarik. Azkenean, bakoitzak, nahi izan zuen lekura joan zen, baina hainbeste denbora pasa ikusi gabe, elkar ikusten zuten bakoitzean alde batera begiratzen baitzuten .Egun batean galdetu zion Maripurik Pepari: -Zer moduz zeure bizitzan? -Ni ondo, eta zu?- esan zuen Pepak. -Nik senarra eta guzti daukat!- esan zuen Maripurik. -A bai?...- esan zuen Pepak harroputza moduan. Egunak pasa ostean, denen artean elkartu ziren euren bizitzen berri jakiteko.

Horrela bazan ala ez bazan, sorginkeriak egiten jarraitu ditzan. Ziratz Lekanda

Related Documents


More Documents from ""

Ipuinak
May 2020 3
Buruketak
November 2019 13
Umeen Ordutegia
November 2019 4
Violencia Sexual.docx
June 2020 0
Actividad 3.docx
June 2020 3