Ikt_ane, Maria, Ekaitz Eta Alazne

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ikt_ane, Maria, Ekaitz Eta Alazne as PDF for free.

More details

  • Words: 3,793
  • Pages: 26
Ikt berrien txostena

Egileak: Ane Intxaurrandieta Maria Marcos Alazne Zipitria

Teknologia Berriak

Ekaitz Unsuain

2

Teknologia Berriak

Aurkibidea: Sarrera Eskola ezberdinak 2.1

Herri Ametsa

2.2

Presentacion de Maria

2.3

Pasaia Lezo Lizeoa

2.4

Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa

Konparazioa “PELUTXEA” proiektu telekolaboratiboa Argazkiak

3

Teknologia Berriak

1. SARRERA: Lan honetan ikastoletan teknologia berriak duten presentzia eta garantiza aztertuko dugu, guzti hau IKTroaren laguntzarekin. Taldekide bakoitza bere eskolara joan eta informazioa eskuratu eta gero komunean jarri dugu, ikusi ahal izateko zentro bakoitzak bere funtzionamendua duela, bere programa eta teknologiekiko inplikazioa. Batzuetan ez gara konturatzen baina teknologiak gure inguruan ditugu une oro, etengabe kontaktuan gaude, baina jabetzea eta egoki erabiltzea da erronka. Gaurko egunean, edozein gauza egiteko behar beharrezkoa baita oinarrizko jakintza batzuk edukitzea. Hasteko esan nahiko genuke IKTeroa zer zen ez genekiela lan hau hasi aurretik, eskola batean horren funtsezkoa den langile batez ez genuen berririk, honek ere esan nahi du guk geuk ez garela gaian oso adituak. Baina jarduera honi esker gertutik ikusi ahal izan dugu zein da betetzen duen lana, ardura eta zer nolako garrantzia duen. Ez gara konturatzen baina informatikari esker gauza asko erraztu dira irakasleentzat eta egunerokoan guztiz txertatua dago. Ostean jorratuko ditugun ikastolak honako hauek dira: Presentacion de María ikastola, Herri Ametsa ikastola, Pasaia-Lezo Lizeoa eta Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa. Pentsatzen dugu aberasgarria izango dela lana, izan ere, Partzuergotik hasi eta Lehen Hezkuntzarainoko bidea ikusiko dugu, frogatu ahal izateko etapa bakoitzean zein den teknologia berriez egiten den erabilera. Lan honen aurrean ikusi dugu benetan teknologia berriak ezagutzea ezinbestekoa dela eta ikastola bakoitzean sakonduz bakoitzaren estrategia eta baliabideak zeintzuk diren aztertu ahal izan dugu.

4

Teknologia Berriak

2. ESKOLA EZBERDINAK: 2.1

HERRI AMETSA (EKAITZ UNSUAIN):

Herri Ametsa Ikastolan, hitzaldiak ematera etorri ziren eskolak ez bezala, teknologia berria oraindik ez dituzte txertatu; hala ere, lanean ari dira hau gauzatzeko, bilerak egiten dituztelako honen inguruan. IKT-roa, Xabier Arraiago da, ikastolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako maisua. Honek kudeatzen du informatika sarea; dena den arazoren bat ezin duenean ebatzi, informatikari bati deitzen zaio. Ikateroak betetzen duen funtzioa ikastolako ordenagailu sareen arazoak konpontzea da, baina, lehen esan dudan bezala, konpontzea ezinezkoa zaionean, teknikari bati deitzen zaio arazoa konpondu dezan. Ikatero izan ahal izateko, Xabierrek hainbat ikastaro egin zituen, berak ez baitu informatika karrera edo gradurik egin. Ikatero izendatu zuten, informatikaren inguruan gehien zekiena zelako. Gaiaz aldatuz, ikastolako web gunearen inguruan esan beharra dago duela hainbat urte egin zutela. Gaur egun, oraintxe bertan ikusi dut berritu dutela www.herriametsa.com. Web-a, ikastola saltzeko erabiltzen dutela pentsatzen dut, haur gehiagok matrikula egin zezaten. Bertan, animazioak, ikasle eta irakasleen argazkiak, ikastolaren helburuak, curriculuma, egutegia, ikastolan eskolaz kanpoko orduetan eskaintzen diren zerbitzuak… daude. Webguneaz, ikateroa, ikasketa burua eta zuzendaria arduratzen dira.

 Ekipamendua: - Ordenagailuak: Haur eskolan izan ezik(2 urtekoen gela) gainontzeko gela guztietan ordenagailua dago -

20 ordenagailu gelatan, bat ikasgela bakoitzeko. o 2 haur Hezkuntzako irakasle gelan, o 1 irakasle gelan, o 3 DBH-ko irakasle gelan 5

Teknologia Berriak

o Ordenagailu bat gela bakoitzean eta 22 gela dira. o 1 zuzendaritzan, o 2 idazkaritzan. o 3 portatil. o Gutxi gora behera 55 bat ordenagailu.

- Bestelakoak: -

Musika aparatuak.

-

Proiektore bat.

-

3 Fotokopiadorak bi irakasle gelan eta beste bat idazkaritzan.

-

4 telebista.

-

3 dvd-ak.

-

Diapositibak ikusteko proiektoreak.

-

Zuzendariaren gelan eskaner bat.

-

3 inpresora.

-

Musika ekipamendua ospakizunetarako (bozgailuak, anpliak, mikrofonoak...).

-

3 argazki kamera. .

 Formakuntza: Aurten bi ikastaro egin dituzte irakasleak, Wit2 eta Wit3. Lehenengoa Oficce-en inguruan egin zuten, eta bigarrenean, Photoshop eta Moviemaker erabiltzen irakatsi zieten. Hastapen ikastaroak izan ziren, programa horiekin lehenengo hartu emana izan zuten. Teknologia berriei garrantzia ematen hasi dira ikastolan, Ikt-az hitz egiteko bilerak egiten dituztelako, Lehen Hezkuntzan ikasys proiektuan sartuak daudelako... hala eta guztiz ere, nahiago dute dauden moduan gelditzea eta teknologiak dauden moduan gelditzea.

6

Teknologia Berriak

 Erabilera: Erabileran, Haur Hezkuntzako irakasleetan zentratuko naiz hauek ikusi nituelako. Gehien erabiltzen duten programa word da, ebaluazioa egiteko, ikasturteko programa idazteko... Honez gain, irakasle bakoitzak korreo elektronikoa dauka eta ikastolako irakasle guztien korreoak sartuta dituzte komunikazioa errazago bideratzeko. Nirekin zegoen irakasleak asko erabiltzen zuen korreoa beste irakasleekin komunikatzeko. Erabiltzen duten beste programa explorer zen, nork ez du internet erabiltzen gaur egun? Bukatzeko, aurkezpenak egin behar zituztenean, Power point erabiltzen zuten. Ikasleak Haur Eskolan daudenetik, hasten dira teknologiarekin harremanak izaten, irakasleek DVDak jartzen dizkietelako. 3 urterekin, gelan ordenagailua daukate eta oso gutxi bada ere, noizbehinka erabiltzen dute. Irakasleek egunero erabiltzen dute teknologia, interneten sartzeko, korreoa ikusteko... Ikasleak, berriz, irakasleen menpe daudela esango nuke, ordenagailuan ibiltzen honen baimena izan behar dutelako. Hala ere, nire gelan, nahiz eta batzuk besteak baino gehiago erabili, denek hartzen zuten sagua. Bukatzeko, esan nahi dut hainbat proiektutan sartuta daudela ikasleak: Haur Hezkuntzakoak Urtxintxa proiektuan, Lehen Hezkuntzakoak Txanela eta Ikasys proiektuetan, eta Bigarren Hezkuntza Ostadar proiektuarekin.

7

Teknologia Berriak

2.2

PRESENTACIÓN DE MARIA:

Ikastetxe honetan, bi IKT-ero daude, Zuhaitz eta Martin. Hala ere, azken hau da sarea kudeatzen duena. Astean, bi orduz eskaintzen diote ordenagailuei. Hauen funtzioa, ordenagailuak ondo ibiltzea, sarea ondo funtzionatzea eta segurtasun kopiaz arduratzea da besteak beste. IKT-roa izateko, ikastaroak, autoformakuntza asko eta azken urte hauetan kursilo asko egin dituzte; momentuan, Martinek, visualbasic-eko kurtso bat egiten ari da. Eskolako webgunean erreparatuz, esan beharra dago, web dinamikoa dela eta momentuz, informazio trukerako erabiltzen da soilik. Bi zerbitzu ditu, moodle eta Jclick, guraso eta ikasleentzako. Hala ere, lanean jarraitzen dute lehen bai lehen web orrialdea berritzeko. Ikastolako irakasleak ez daude proiektu zehatz batean sarturik. Soilik, aipatu beharra dago, Marin berritzegunean, IKT-ko mintegiko kidea dela; horrenbestez, hilabetean behin bilera bat izaten du.

 Ekipamendua: Eskolak, hiru eraikin ditu. Lehenengoa, ikastetxea da, bertan 3urtetik 12urterarteko haurrak egoten dira. Bigarrena, Monjen etxea da eta azkenekoa, Haur Eskola (0-3).

A eraikuntza: IKASTETXEA - Ordenagailuak: - 2 ordenagailu (zuzendari pedagogikoa eta idazkaria) XP proffesional - 4 portatil (irakasleak erabiltzeko) 3 XP proffesional 8

Teknologia Berriak

1 Vista

- Bestelakoak: - Gela bakoitzean CD erreproduktorea - Kanoi bat (proiektorea) - Disko gogor bat multimedia(120GB) - Disko gogor extraible (40GB) - Torre musika ibiltari bat - VHS, DVD, pantaila planoa (bideo-gelan) - Bideokamara, argazki kamara - Faxa - Bi arbel digitalak - TGE (guraso-elkartea) mailegatzen duena:  anplifikadore bat  4 ALTAVOZ handi eta bi txiki  Pletina  4 mikro, horietatik 2 inalanbrikoak. - Scaner bat - 2 inprimigailu sarean. 1.- Laser, koloretakoa (Irakasle gelan) 2.- Fotokopiagailua inprimatzeko aukera ere ematen du (idazkaritzan)

B eraikuntza: MONJEN ETXEA 0 Solairuan: - Informatika gela: 13 ordenagailu (XP proffesional) 1 Solairuan: - Comunidad: Ordenagailu bat + inpresora lokala (XP professional) 2. Solairuan 2.1. Zuzendariaren bulegoa: 9

Teknologia Berriak

Portatila + inpresora lokala (XP professional) 2.2. Beste monja baten bulegoa. Ordenagailua + multifunciones (XP professional)

C eraikuntza: HAUR ESKOLA -

Portatil (XP professional) + inpresora laser (txuri- beltzean)

 Formakuntza: Irakasleei noizean behin informatika ikastaroak eskaintzen zaizkie. Orain, ikastetxeak heldutasun teknologikoen bigarren profila lortzeko, kurtso bukaerarako prestatzen ari dira bat. IKT irakaslea akreditatu ondoren, ziurtagiria ematen dizute.

Hasiera batean, teknologiaren aurrean irakasleria, urduritasuna, estresa sentitzen zuen. Formatu digitalean lan egitea alde batera utzi nahi zuten, betiko formatuarekin jarraitzeko asmoz; erresistentzia bat egon zen. Gaur egun aldiz, gustura ibiltzen dira, Word, excell eta Internet-ekin.

 Erabilera: IRAKASLEAK: Irakasleek honako programa hauek erabiltzen dituzte: -

PMU-local dominoan eta intranet/extranet sarrera publikatzeko baimenak.

-

Word

-

Excel

-

Korreoa, maneiatzen dute %90.

-

Agilmic, %90

-

Hainbat programa telematikoak erabiltzeko gaitasuna %20.

10

Teknologia Berriak

Irakasleak, egunero erabiltzen dituzte ordenagailuak, ezagutza gehienak, bertan daudelako.

IKASLEAK: Ikasleak 4 urterekin dituzte bere lehenengo harremanak teknologiarekin. Hauek dira Haur zein Lehen Hezkuntzan erabiltzen dituzten programak.

 HAUR HEZKUNTZAN: -

Ttantto,

-

Txirritx,

-

Jclic (guztiak),

-

Txikinet,

-

Nubaris,

-

Pipo

-

…5urte.

 LEHEN HEZKUNTZAN: - HHezkuntzakoak. - Word (3, 4, 5 eta 6. mailan) - Mecawin (4.mailan) - Excel (6. mailan) - Power Point (5. eta 6.mailan) - Korreo kontu bat ireki (5. eta 6. mailan) - Moodle plataforma (6. mailan) - Cabri, geometriako programa bat da.(6.mailan) - Webquest - Quaderns de matematica Oro har, ikasleek informatikako orduan lantzen dituzte ia programa gehienak, horretarako ordu bat dute astean. Beste batzuk berriz, matematikako orduetan lantzen dituzte eta irakasleak erabakitzen du noiz eta zenbat denbora ibili. Bestetik, ikasleak ere beraien aldizkari propioa ere sortzen dutela. Momentuz, Word programaren bidez gauzatzen dute; baina hemendik aurrera Freeland. PDF 11

Teknologia Berriak

dokumentuan web orrian zintzilikatzeko.HH.2 urtetik, L.H.ko 6.maila arteko ikasleak parte hartzen dute. Azken hauek, administrazioaz arduratzen dira; hala ere, maketatzea irakasleak gauzatzen du. Urtean bi ale ateratzen dituzte: bat gabonetan eta bestea ikasturte bukaeran. Txuri-beltzean egiten dituzte fotokopiak. Dagoeneko, 7 urte igaro dira proiektua martxan jarri zenetik eta haurrak gustura lan egiten dute beraien aldizkari propioa burutuz.

 Zerbitzariak: 1.- SARE-ZERBITZARIA •

Windows 2003 server 2RC.



Ikastetxearen ezagutza guztia sistema karpetetan saretua o Irakasleentzako: bakoitzak bere kontua du baimenarekin. o Ikasleena: kontu bat bakarrik



AGILMIC: Administrazio, txostenak eta notak ipintzeko programa (visualbasic)

2.- WEB ZERBITZARIA A- PHP / MYSQL / APACHE  Sofware librea A. 1.- Web orria (PHP, Jounle) A. 2.- Intraneta/Extraneta A.2.1.- SIP (PHP) Kalitate sistema kudeatzeko programa. A.2.2.- MOODLE e-learning (PHP) A.2.3.- WEBQUEST (PHP) A.2.4.- MRBS (PHP) sistema de erreserba de aulas, portatiles, sustituciones.

12

Teknologia Berriak

2.3

PASAIA LEZO LIZEOA (ANE INTXAURRANDIETA):

IKT-aren inguruko hainbat informazio: Zein dira IKT arduradunaren egin beharrak? IKT Plana diseinatu, kontrastatu eta aurrera eraman. Hezkuntza proiekturik ba al dago IKTrekin erlazionatuta? Bai, urteko IKT Planean islatzen dena. Ikastolak ba al dauka web orria? Bai. www.lizeoa.com Zein dira ikastolak dituen softwarea? •

Sistema eragilea: Windows XP



Ofimatika: Office 2000 pakete osoa



Bideoa editatzeko: Pinnacle



Irudien trataera: Photoshop, Picassa…



Diseinua: Autocad

 Ekipamendua: Pasaia Lezo Lizeoak lau barrutietan du Haur Hezkuntzako zentroa, Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen. Guztietan dagoen ekipamendua hartuko dugu kontuan hurrengo bilketan. •

75 ordenagailu, irakasle adina gutxi gora behera. 13

Teknologia Berriak



12 portatil.



Proiektore digitalak, arbel interaktiboa, eskanerrak, argazki eta bideo kamera digitalak…

 Formakuntza: Orokorrean irakasleek duten teknologia prestakuntza maila nahiko ona du, behintzat ikastolan erabiltzen diren gauzekin aritzeko haina bai. Birziklatzea oso garrantzitsua da, bestela segituan atzean geratu eta ezinezkoa da programa batzuk erabiltzea, baina esan bezala, gehiengoa ordenagailu aurrean defendatzenda. Nahiz eta aipatu behar portzentaje txiki batez, gutxiengoak, hainbat zailtasun izaten dituen. Aparteko tailer edo kurtsoei dagokionez, Pasaia Lezo Lizeoak ez du halako osagarririk eskaintzen, ez irakasle ez ikasleentzat ere. Ikasleek

landu beharreko gaitasun teknologikoak honako Hajek dira.

Hardwarearen ezagutza eta erabilera maila, informazioaren kudeaketa (bilaketa, jasoketa era erabilera), lanen konpartitzea (blogetan, webetan)...besteak beste.

 Erabilera: Ikasle guztiek ordenagailuaz egiten duten erabilera ez da berdina, argi dago mailak gora egin ahala harremana eta parte hartzea handitu egiten dela, horregatik Etaparen araberakoa dela esan dezakegu. Lehen Hezkuntzan ordu bete Infogelan eta ordu erdia gelako ordenagailuan. Ziklo eta arloaren arabera programa desberdinak erabiltzen dituzte, gehienbat Txanela Programarekin datozenak. Haur hezkuntzan ez dago ordutegi finkorik, egunaren edo ekintzen arabera ibiltzen dira, baino gehienek atsegin dutenez egunero tartetxo bat eskaintzen zaio ordenagailuari. Urtxintxak eskaintzen dituen programak erabiltzen dituzte eta gehienak moldatzen dira, hala ere, bada ordenagailuan aritzea gehiegi ez zaion gustatzen haurren bat, honekin lana egin behar da, ikusi dezan tresna baliagarri eta interesgarria dela eta bertatik onura ezberdinak lortu daitezkeela. Ezjakintasuna da askotan atzera botatzen 14

Teknologia Berriak

dituenak, txikienen kasuan izaten da hau, aurrerago ordenagailuan trebatuago daudenez, askoz errazagoa da hauekin lana egitea.

OIARTZUNGO UDAL IKASTOLA PARTZUERGOA (ALAZNE ZIPITRIA):

2.4

Haurtzaro ikastolan Plastika eta Ikus Hezkuntza arloan, besteak beste, irudiaren trataera lantzen dute.

Jakin badakigu osatzen dugun gizarte honetan irudiak zer

garrantzia duen. Hori dela eta, iragarkietako irudiak, bideo-kontsola, ordenagailua, bideo-magnetoskopioa, DVDa, zinema eta telebista tresna ikus-entzunezkoak erabiltzen ikasi beharra dago. 2005eko abenduaren hasieran Hik Hasi aldizkariak antolatutako Telebista eta familia izeneko jardunaldiko ondorio gisa, ikus-entzunezkoen kodea ezagutu eta aztertzearen garrantziaz ohartu ziren. Horixe lortzeko asmoz, irudi finkoaren azterketa lantzen dute; hala nola, irudimotaren pertzepzioa eta espresioa zein berau sortzeko teknika batzuk (pintura eta argazkigintza). Beranduago, “irudi mugikorra“ lantzen da. Horretarako, Ikastolan, ikusentzunezko gela osatua dute: bideogintza, bideo-dokumentuen diseinua, irudien grabaketak eta irudien editatzea landu ahal izateko egokitutakoa. Ikasleek diseinatutako eta garatutako proiektuak osatzeko Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berrien edukiak baliatzen dira; hala nola, diseinu grafikoa lantzeko sortuak diren Adobe Photoshop, Power Point eta Pinnacle Studio programak eta Internet sarea. Honela, teknologia berriez baliatuz, edozein arlotarako bideo-dokumentuak sortuz, beraien inguruko kideekin lan egiteko eta komunikatzeko gaitasunak jorratuko dituzte.

 Ekipamendua: Haur eskolan, kamara digitalak, ordenagailuak, VHS eta DVDak daude. Argazki kamerak haurrekin landutako esperientzia berezi edo irteeretako argazkiak ateratzeko erabiltzen dira batez ere. Ondoren, dokumentazioa lan bat osatzeko hain zuzen ere. 15

Teknologia Berriak

Musika aparailua, berriz, haurrak txikitatik musika sentitu eta entzun dezaten eta era berean haur eskolako giroa goxatzeko. Oiartzungo udal ikastola partzuergoa 5 zentrotan banatua dago eta beraz, zentro gehienetan aurkitzen da ordenagailuren bat: Karrika: Ez dago ordenagailurik. Arrieta aldea: 3 ordenagailu eta inpresora Harri gain: ordenagailua eta inpresora Haurtzaro ttiki: ordenagailua eta inpresora Ikastola 2urtekoak: ordenagailua eta inpresora Guztira, beraz, 6 ordenagailu daude.

 Formakuntza: Oiartzungo udal ikastola partzuergoan zentratuz esan, irakasleek, word, Excel eta power point programak erabiltzen dituzte batez ere. Baina bereziki power point, haurrekin egindako esperientzia ezberdinak argazki bidez beste irakasle edo gurasoei aurkezpen gisa erakutsi ahal izateko. Hau guztiaz gain, power point eta Word lantzeko ikastaroak eskaintzen zaizkie irakasleei.

 Erabilera: Irakasleek ia egunero erabiltzen dute teknologiarekin zerikusia duen zerbait. Kamara digitala, ordenagailua, inpresora…baina ikasleak, oso txikiak dira oraindik, eta musika entzuteaz aparte ez dut ezer lantzen teknologien inguruan. Nik uste ikasleak ikastolan hasten direnean izaten dutela lehenengo harremana teknologiekin, 3 urte beteta dituztenean hain zuzen ere.

16

Teknologia Berriak

3. KONPARAZIOA: Sarrera: Eskola bakoitza aztertu ondoren, ezberdintasunak ikusi ditugu. Hori dela eta, hauek argiago ikusi ahal izateko, ekipamendu, formakunza eta erabileraren arteko konparaketa egitea beharrezkoa iruditzen zaigu. Eskola bakoitzean, bloke ezberdinak aztertu ditugu. Presentación de Maria ikastolan, Haur eta Lehen Hezkuntzaren inguruko informazioa hartu dugu kontuan. Herri Ametsan, bi hauez gain DBH ere sartuta dago. Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa berriz, Haur Hezkuntzako bost eraikinetan dagoena txertatu dugu. Azkenik, Pasai Lezo Lizeoan, Haur eta Lehen Hezkuntza; baina, esan beharra dago, lau eskolek osatzen dutela Lizeoa. Horrenbestez, ekipamenduaren datuetan konkretuki ezberdintasun handia dago eskola batetik bestera.

Ekipamendua: - Taula:

Ordenagailuak DVD erreproduktoreak Telebistak Eskanerra Faxa Kanoia (proiektorea) Bideokamera Arbel digitala Scaner CD erreproduktorea Inprimagailua Fotokopiagailua

Presentación de María

Herri Ametsa

23

55

Oiartzungo Pasaia Lezo Udal Ikastola Lizeoa Partzuergoa 6 87

1

3

5

3

1 1 1 1 1 2 1 22 6 1

4 1 1 1 3 0 1 20 3 3

4 2 1 0 1 0 0 20 4 1

4 3 4 2 4 3 1 38 8 4

17

Teknologia Berriak

Musika ekipamendua 1

1

1

3

- Grafika: Ordenagailuak

90

DVD erreproduktoreak

80

Telebistak

70

Eskanerra

60

Faxa

50 40

Kanoia (proiektorea)

30

Bideokamara

20

Arbel digitala

10

Scaner

0

CD erreproduktorea Presentación de Herri Ametsa Oiartzungo Udal María Ikastola Patzuergoa

Pasaia Lezo Lizeoa

Inprimagailua Fotokopiagailua Musika ekipamendua

Formazioa: Oro har, eskola gehienetan ematen dira IKTaren inguruko ikastaroak, PasaiaLezo ikastolan izan ezik. Gehienetan, Office programa menperatzeko kurtsoak proposatzen dituzte, teknologia berriak aurrera doazen heinean, irakasleriak ere aurrerakuntzak izateko. Egiten diren ikastaroak gure adineko pertsonentzat errazegiak iruditzen bazaizkigu ere, esan beharra dago, eskoletako irakasleei zaila egiten zaiela, ez direlako ordenagailuen munduan hazi.

Hala ere, eskola batzuk besteak baino aurreratuagoak doaz, adibide gisa, Urnietako Presentacion de Maria ikastetxean,

bigarren mailako profila lortzeko

ikastaroak egin dituzte. Beste adibide bat, astearteetan etorritako Amara Berri eta Andoaingo ikastolak dira. Hauen formakuntza handia izan behar du proposatutako proiektuak aurrera eraman ahal izateko.

18

Teknologia Berriak

Formakuntzarekin bukatzeko, esan, irakasle gehienek hasiera batean, nahiko larri ikusi zituztela beren buruak, ikastaroak egiteko garaian; baina, hauek bukatzerakoan, lasaitu ederra eraman zuten, maila basikoena hartu zutelako gehien erabiltzen dituzten programetan, Word, Power Point, Excell eta internet.

Erabilera: Erabilerari dagokionez bi ataletan sailkatu daiteke, bata irakasleek egiten duten erabilera, eta bestea ikasleek egiten dutena. Kontuan hartu behar da aipatzen ditugun ikasleak adin ezberdinak dituztela eta hortaz, erabilera guztietan ez dela berdina, ezin duela berdina izan. Orokorrean irakasleak teknologi berriekin harreman zuzena dute, izan ere, edozein momentutan argazki bat atera, bideo bat grabatu edo ordenagailuan lanaren bat burutu behar dute.Beraz, gutxiengo ezagutza batzuk, oinarrizkoak badira ere, eduki behar dituzte. Arestian aipatu dira zeintzuk dira gehien erabiltzen diren programak, eta ikusi dezakegu nahiko arruntak direla, edozein erabiltzen dituenak eta konplexutasun maila handiegitik ez dutenak. Horregatik esan dezakegu irakasleek duten maila ez dela altuegia, hau da, funtsezkoak diren programetan aritzen dira euren egunerokoan, korreoak idazteko, notak jartzeko, aurkezpenak egiteko…baina benetan espezializatuta eta informatikan adituak edo jakintza maila altuagoa duen irakasle gutxi aurkitu daitezke, IKTaz at. Egunerokoan maneiatzeko ez dute inolako arazorik izaten, ostera, zailtasun bat agertzen denean nahiko larri ibiltzen dira eta laguntza behar izaten dute maiz. Batzuetan informatikari dagokionez prestatuagoa egon beharko luketela adierazten digute IKTak, baina ulertzen dute eskatzen zaien lanetarako nahikoa maila dutela eta honek adierazten du informatikaren erabilera oraindik ez dela garrantzitsuegia beste hainbat esparruekin alderatuta.

19

Teknologia Berriak

Bestalde ikasleak ditugu. Teknologien erabilera ikastetxe guztietan ez da bera, batzuetan garrantzia gehiago ematen dioten besteetan baino, ikasketa plana eta ikastolaren arabera. Guk ikusi ahal izan dugunez, egondako zentrotan haurrek teknologiak erabiltzen dituzten arren, ez diote ardura handiegirik ematen, hots, adibide argia ikusteko aukera izan dugu, Amara Berri ikastolarena. Bertan haurren erabateko inplikazioa eskatzen eta eskaintzen da, beraiek izanik web orri baten arduradun eta egile. Proiektu zehatz eta mardul batean murgilduta daude, non ikasleen parte hartzea ezinbestekoa den. Halako egitasmorik ez dugu aurkitu guk gure ikastoletan. Teknologiez egiten den erabilera askoz ere xumeagoa da. Haur Hezkuntzan esaterako, ordenagailuekin duten harremana nahiko apala da, erabiltzen dute, baina jolasteko besterik ez. Egia da Kasu gehienetan Urtxintxak eskaintzen dituen baliabideetan oinarritzen direla, beraz gida bat badutela, baina hortik at ez diote bestelako erabilerarik ematen. Aipamen berezia egin nahiko genuke partzuergoari buruz, bertan haurrak oso txikiak direnez teknologiekin duten harremana

oso urria da, ia ez dute inolako

kontakturik. Baina adina kontuan hartuta nahiko normala dela iruditzen zaigu, nahiz eta pentsatu interesgarria litzatekeela oso txikitatik teknologiekin nolabaiteko hartu emana izatea. Azkenik haurrek erabiltzen dituzten proiektuak adieraziko ditugu. Ikastola guztietan berdina ez dela esan behar dugu, gainera Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza bereizi behar dira, benetan alde handia baitago batetik bestera. Adibidez, Herri Ametsa ikastolan eta Pasaia Lezo Lizeoan proiektu berak erabiltzen dituzte bai lehenengoan bai bigarrenean, lehen esandako Urtxintxa (Haur Hezkuntzan) eta Txanela (Lehen Hezkuntzan). Partzuergoan aldiz, ez dago lan espezifikorik. Presentación Maria ikastolan Haur Hezkuntzan ere ez dute lan berezirik, jolasak eta denbora pasa duten programak dituzte eta Lehen Hezkuntzan moodle plataforma erabiltzen nagusiki.

20

Teknologia Berriak

4. “PELUTXEA” proiektu telekolaboratiboa:

Pelutxeak zinea duen proiektuan, ikastetxeak binaka egiten dute lan, denbora bat pasa ondoren pelutxezko panpina bat elkartrukatzeko. Pelutxea besteen eskolara heltzen denean, ikasleak korreoa erabiliz, beraien esperientziak kontatuko dituzte. Pelutxea, ikastetxearen martxan sartuko da, txangoetan parte hartuz, gelan edukiz... hau aldatuko da ikasleen beharren eta ikastetxearen irudimenaren arabera.

Proiektu hau,

IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. Haur

Hezkuntzako (5 urtekoak) eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat egokitua dago eta korreoaren erabilpena bultzatzeko egin da. Pelutxezko panpinaren bidez, bi eskolen arteko komunikazioa bultzatzen da.

Australian egindako proiektu baten ondorioa da, eta euskaraz nahiz gazteleraz aurkitu daiteke. Pelutxe proiektuaren helburu nabarmenenak, ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea eta

idatzizko hizkuntza, teknologia berriak

erabiliz sustatzea. Proiektu honen garapena, web orrialdean ikusi dezakegu eta honako hau da: -

Talde bakoitzak Ikasturte hasieran pelutxe bat “maskota bat” eskuratu beharko du.

-

Maskota 1.hiruhilekoan, gelakideekin ikastetxean bertan egongo da.

-

Parte hartzen duten taldeak bikoteka antolatuko dira maskotak elkartrukatze arren

-

2.hiruhilekoaren hasieran maskota elkartrukatu ondoren bi taldeen arteko komunikazioa, batez ere posta elektronikoaren bidez, gauzatzen joango da. Komunikazioa aipatzerakoan, izan daiteke ahozko, idatzizko edota irudizko hizkuntzen bidez. (irudia, testua edota soinua)

-

2.hiruhilekoaren bukaeran proiektuari amaiera emango zaio berriro maskotak trukatuz, eta pelutxe bakoitza bere taldera itzuliz. 21

Teknologia Berriak

-

Pelutxea ukitu daitekeen zerbait da eta haurrek berarekiko lotura sortzen dute, proiektuaren muga parte hartzaileen irudimenak ezarriko duelarik. Proiektu honetan parte hartu nahi duten irakasleak www.elkarrekin.net

webgunean izena eman behar dute. Partaideen artean, bikoteak osatuko dira pelutxea trukatzeko, eta honen ondoren, Partaideei zuzendutako mintegi bat antolatuko da proiektua aurrera eramateko zalantzak, arazoak, nahiak eta abar denon artean konpartitu ahal izateko. Mintegia on-linje egingo da lehenengo saioa izan ezik. Honez gain, nahi duenarentzat prestakuntza saio presentzialak ere antolatuko dira gai eta IKT tresna bereziak azaltzeko. Proiektua aurrera eraman ahal izateko, honako baliabide hauek beharrezkoak dira: 1) Pelutxeak 2) Interneteko konexioa 3) Elkarrekin.net plataformak irakasle partaideei gune bat eskainiko zaie. Honetan komunikatzeko tresna desberdin batzuk erabil daitezke: Foroak, baliabideak, laguntza, chata… 4) Proiektuekin sortuko diren arazo teknikoak konpontzeko arduradun bat egongo da. 5) Partaide bakoitzari helbide elektroniko bat emango zaie. Bukatzeko,

esan

beharra

dago

proiektuetan

parte

hartzeko

epeak

www.elkarrekin.net/Pelutxe web orrialdean ikusi daitezkeela, eta proiektu honen talde koordinatzailea IKT taldea eta Berritzeguneko HH eta LH-ko aholkulariak direla.

22

Teknologia Berriak

Praktika ona eta gure ikastolaren arteko konparaketa: Gure ikastolen eta “Pelutxe” deritzon proiektuaren arteko konparaketa egitea lan zaila da. Esan beharra dago praktikak burutu ditugun zentroetan ez dagoela halako proiekturik martxan, egia da bai Herri Ametsa, bai Pasaia-Lezo Lizeoan Txanelarekin ari direla lanean, baina ez du zerikusirik aurretik aipatu dugun jarduerarekin. Gure arloa Haur Hezkuntza da, gehienez Lehen Hezkuntza eta guztiok komunena sentsazio bera izan dugu, hautatutako ikastoletan ez zaio garrantzi berezirik ematen teknologi berriekin, edo ordenagailuekin bereziki aritzeari. Beste jardueratzat hartzen dute, leku nahiz aipamen apartekorik ematen ez zaiona. Beste ikasgaiek garrantzi gehiago dutela iruditzen zaigu, edo beste aspektu batzuek oinarrizkoagoak eta hortaz, nagusiagoak izaten direla. Aukera bikaina izan dugu 0 urtetatik gora teknologiekiko duten harremana aztertzeko, Partzuergoa ere gure zentroen artean baitago, eta arestian aipatu izan dugun bezala, hauxe estuegia edo konprometituegia ez dela esan dezakegu. Pentsatzen dugu halako praktikak, Pelutxearena esaterako, oso aproposak direla gai hau jorratzeko, ezin baitugu ahaztu haurrekin ari garela lanean eta emaitzak lortu nahi badira testuinguru eta egiteko era egokia bilatu behar dela. Pelutxea bezalako gauza xumea tresna ezin hobea suertatu daiteke korreoa bezalako gauza korapilatsu eta astuna lantzeko, haurrentzat batez ere. Bitartekaria taxuzkoa bada lana asko errazten da, haurrentzat pentsatutako proiektuak dira, emaitzak lortzeko modukoak eta benetan ondo dagoela uste dugu. Tamalez ezin dezakegu esperientzi hau gure hitzekin azaldu ez baitugu bizitzeko aukera izan. Azkenik, gaineratu nahiko genuke asko ikasi dugula azkeneko hitzaldiekin, baita Pelutxearen proiektua landu beharrarekin. Konturatzen gara zenbat gauza ditugun ikasteko, zenbat baliabide dauden edozein gai haurrekin lantzeko, baina beharrezkoa da nola planteatu ondo pentsatzea. Etengabe ikertzea eta lantzea ezinbestekoa da halako lanak aurrera atea ahal izateko, irakasleon lana horixe baita, bat ere erraza ez den arren. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu haurrak ez ezin irakasleak ere ondo formatuak egotea, ezinezkoa baita gauza bat exijitzea norberak ideiarik ez badu horren inguruan. Arazoa 23

Teknologia Berriak

hori izaten da askotan, irakasleak berak ez dute gaiarekiko informazio gehiegi eta ezjakintasunaren aurrean erraza izaten da beldurtzea eta ondorioz, gaia baztertzea. Horregatik irakasleen formakuntzatik hastea da pauso nagusia, hortik aurrera eraikitzen hasi ahal izateko.

24

Teknologia Berriak

5. Argazkiak:

Rac+wifi

Faxa

Idazkaritza Laser color en red

DVD erreproduktoreak Fotokopiagailua 25

Teknologia Berriak

Bi zerbitzari eta SAD.

Pantailak

Puntu de red

Kajoia: DVD, pletina, anplifikadorea…

Mikrofonoak

Ordenagailu gela 26

Related Documents

Maider Eta Alazne
June 2020 0
Leire Eta Maria
June 2020 3
Maria,andrea Eta Olatz
June 2020 11
Eta
November 2019 46
Eta
November 2019 51