ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
I
EGILEAK: Marije Uraga Loli Beamurgia Eloisa Vizueta Josune Quintana
Iturrigorri 2009
1
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
AURKIBIDEA: • Justifikazioa • Xedea • Definizioa • Blogaren ezaugarri nagusiak • Blogaren egitura • Blog-hiztegia • Edublogen motak • Irakasgaia, gaia edo gelako bloga TUTORIALA • • • •
Bloggerren bloga sortzeko tutoriala Aurkezpenak eta bideoak nola argitaratu blogean Poster multimedia nola sortu eta argitaratu blogean Web 2.0 / Interneteko helbide interesgarriak • Oharra: Iturrigorri Bloga
IKASGELAKO BLOGA 2
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
JUSTIFIKAZIOA Gaur egun, Internetek eskaintzen dituen baliabideak gero eta gehiago erabiltzen dituzte irakasleek, komunikatzeko, elkarlanerako, aukerak areagotzeko... Baliabide horietako bat bloga dugu. Blogak izugarrizko aukerak ematen ditu hezkuntzan. Adibidez, Ikasleen proiektuak, lanak, eta ikerketen emaitzak argitaratzeko. Gure lana Lehen Hezkuntzarako zuzenduta dagoenez, Blogger sistema baliatuko dugu, ikasleek erraz erabil dezaketelako. XEDEA •
Ikasleekin batera ikasgelan bloga sortzea: o Blogera hurbiltzeko lehen saioa egitea. o Bloga zer den jakitea. o Ereduak aztertzea. o Egitura ezagutzea. o Bloga nola egiten den ikastea.
•
Ikasleek bloga aurrera eramatea: o Hainbat prozesu ezagutzea (testua idatzi, argazkiak, bideoak, audioak, multimedia aurkezpenak txertatzea...). o Erabiltzen hastea.
•
Beste eskola batzuekin harremanak sortzea.
•
Euskara maila hobetzea.
•
Euskararen erabilera IKTen mundura zabaltzen laguntzea.
DEFINIZIOA Bloga (edo webloga), ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgunea da. Blogaren egileak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta horiek kronologikoki argitaratzen dira blogean. Egitura aldetik, hiru elementuk identifikatzen dute bloga: goiko markoa, irudia eta izenburua. Zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan plazara daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak...
3
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
Mezuetan, testuaz gain, argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia horiek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu (embed) aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (podcast edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).
BLOGAREN EZAUGARRI NAGUSIAK • • • •
Libreak dira: Nork bere blogan nahi duena esan dezake. Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da. Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete mezuetan, egileak horretarako baimena ematen badie. Kategoriatan banatuta daude: Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria batean edo gehiagotan sar daiteke, horrela, hainbat gai tako sarrerak sailka daitezke.
BLOGAREN EGITURA • • • • •
Azala Posta: izenburua, testua, erantzunak Estekak Zutabeak: gaien sailkapena eta edukinak Trackback
BLOG-HIZTEGIA BLOGROLL: gaien arabera sailkatutako esteka mutzoa. EDUBLOG: eskolako bloga. IRUZKIN: erabiltzaileek bidalitako iritziak. PODCASTING: Blogean sartutako audiograbazioak. POST: argitaratzen den artikulu bakoitza. Mota guztietako elementu multimedia eta beste blog batzuekiko loturak sar daitezke. TRACKBACK: beste blog batek gure blogarekin lotura egiten duenean, ohartarazteko esteka. GADGET: funtzio espezifikoa duen aplikazioa. Ad: egutegiak, argazkien albuma, egileen datuak...
4
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
EDUBLOGen MOTAK: • • • • • •
Eskolako bloga Irakasgaia, gaia edo gelako bloga Ikaslearen bloga Multimedia tailer bloga Taldeko proiektu kudeatzea Argitalpen elektronikoa
IRAKASGAIA, GAIA EDO GELAKO BLOGA Irakaskuntzan erabilena: eskolaren lanen osagarria. Etxean, liburutegian edo beste leku batzuetan eskolako lana garatu, konpartitu, aberasteko… Ikasturte honetatik aurrera 5. mailako ikasleak ordenagailu pertsonalean lanean hasiko direnez, blogen lana errazteko da.
5
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
Bloggerren bloga sortzeko tutoriala 1. Hasi baino lehen, sortu Gmail posta elektroniko bat. 2. https://www.blogger.com/ helbidean sartuko gara, hizkuntza aukeratuko dugu, eta “crear tu blog ahora“n klikatuko dugu:
3. Jarraitu hurrengo urratsak: a. Idatzi postaren helbidea eta pasahitza . b. Hurrengo lehiatilan, postak sinatzeko erabili nahi dugun izena jarri (Iturrigorri Bloga). c. Onartu zerbitzuaren baldintzak.
6
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
4. Blogaren izena asmatu eta idatzi. Kontuan hartu izena alda daitekeela. (Iturrigorri Bloga)
5. Blogari helbide bat eman behar diogu. Ad. http://iturrigorribloga.blogspot.com 6. Aukeratu gehien gustatzen zaizun txantiloia. Klikatu gezi gorrian. Bloga argitaratzeko prest dago. Hemendik aurrera, sarrera bakoitza Post deituko da.
7
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
7. Hurrengo lehiatilan postaren izenburua idatz dezakegu, eta horren azpian posta, hau da, artikulu bera.
8. Gure lehen posta idatziko dugu: • Izenburua: Ongi etorri! • Postaren edukia: Mundura plazaratuko dugu bloga. • Irudi txertatzea: Irudiak bi modutan tuerta daitezke. Ordenagailuaren disko gogorretik hartuta Argazkiaren helbidea hartuz eta argazkiaren ikonoaren gainean klikatuta, agertzen den lehiatilan itsatziz. Lehiatila horretatik irudiaren tamaina eta kokapena kontrola dezakegu.
8
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
Posta amaitu baino lehen, etiketak ipini behar dira, bilatzaileak nahi duen posta arinago topatzeko. Postak etiketa bat baino gehiago eduki ditzake, komen bitartez banatuta.
Sarrera argitaratzeko botoian klikatu eta... Horrela geratu da gure lehenengo posta.
Gure sarrerak editatu nahi baditugu, ondorengoa egingo dugu: • Editatu sarrera. • Aukeratu aldatu nahi duguna. • Klikatu “editar” eta testu berean egin aldaketak. • Argitaratu. 9
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
9. “Personificar” sakatu, eta “Diseño” lehiatilatik orriaren elementuen ezaugarriak kontrola ditzakegu. Hala nola: blogaren izenburua, gadgeten eraketa, blogaren fitxategiak... Adibidez, gure perfila osatzeko, “egileen datuak” editatu egiten ditugu.
Beste gadget bat sartu nahi badugu, «añadir un gadget» klikatu. Nahi duzun gaia aukeratu edo sortu. Guk testua idazteko eta argazkiak aurkezteko gadgetak gehitu dizkiogu gure blogari. Gadgeten ordena aldatu nahi badugu, etiketa gainean klikatu eta arrastaka eraman nahi dugun lekura. Gogoratu beti aldaketak gorde behar ditugula. LETRA MOTAK ETA KOLOREAK “Diseño” erlaitzean ere, letra motak eta koloreak Alda ditzakegu, nahi duguna aukeratuz.
10
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
Edozein momentutan blogaren txantiloia alda daiteke “seleccionar plantilla nueva” klikatuz, eta nahi duguna aukeratu.
10. Blogaren konfigurazioa: a)“Basico” erlaitzean klikatu • Izenburua: Hemendik alda dezakegu gure blogaren izenburua. • Deskribapena: Atal honetan aukera batzuk ditugu gure blogaren ezaugarriak erabakitzeko Nahi al duzu zure bloga gure zerrendan agertzea? Nahi al duzu bilatzaileek zure bloga topatzea? ... Ohartu: • Amaitu baino lehen, gogoratu aldaketa guztiak gorde behar ditugula. • Bloga ezabatu nahi baduzu, hementxe duzu horretarako botoia. b)“Publicación“. Blogaren helbidea alda dezakegu erlaitz honetatik c) “Formato“. Hemendik testu-koadroaren ezaugarriak aukera ditzakegu: data-formatua, ordu-formatua, hizkuntza... d)“Comentarios“ (Iruzkinak). Hemendik “Mostrar“en klikatu eta nortzuk egin ahal dituzten iruzkinak. Amaitzeko non kokatu iruzkinak eta noiz egin diren. e) “Correo electrónico“ zerbait berri argitaratzen dugun bakoitzean, beste posta elektoniko batzuen helbideetara abisua bidal dezakegu.
11
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
f) “Permisos“ Beste egile batzuei (ikasleei) beste pasahitza batekin haien lanak plazaratzeko baimena ematen zaie.
• •
g) Argazki bat goiburuan ipintzeko ondorengo pausoak jarraitu behar ditugu: Diseinuaren erlaitza aukeratu. Orriaren elementuaren erlaitzean klikatu eta lehenengo laukizuzena editatu (cabecera)
•
Hemendik bilatuko dugu nahi dugun irudia.
12
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
AURKEZPENAK ETA BIDEOAK NOLA ARGITARATU BLOGEAN Gure blogean diapositiba aurkezpen bat edo bideo bat argitaratzeko hurrengo urratsak jarraituko ditugu: • Diapositiba aurkezpenak edota bideoak osatzeko webgune bat aukeratu (Diapositiba aurkezpenak: slideboom, slideshare... Bideoak: YouTube, Ikastube, Google video...) • Aukeratutakoan erregistratu egin behar dugu. Horretarako, beti behar dugu email kontu bat. • Diapositiba-aurkezpena edo bideoa igo webgunera. Hemendik embed kodea kopiatu eta gure blogaren editorean itsatsi. •
Aurkezpenaren adibidea:
13
ITURRIGORRI
•
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
Bideoaren adibidea:
14
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
POSTER MULTIMEDIA NOLA SORTU ETA ARGITARATU BLOGEAN Poster multimedia sortzeko eta plazaratzeko hurrengo urratsak jarraituko ditugu: • • •
• •
Posterrak egiteko webgune bat aukeratu (glogster, scrapblog...) Aukeratutakoan erregistratu egin behar dugu. Horretarako, beti behar dugu email kontu bat. Harpidetza egin eta gero, has gaitezke gure posterrak eratzen: txantiloia, izenburuak, testuak, grafikoak... aukeratu edo eratu; argazkiak, bideoak eta musikak igo eta txertatu, edo zuzenean grabatu eta argitaratu. Posterra bukatuta dagoenean, argitaratu egiten dugu, eta url eta embed kodea lortzen dugu, gero gure blogean txertatzeko. Poster multimediaren adibidea
15
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
Web 2.0 / Interneteko helbide interesgarriak Argazkiak. Argazkien albumak, aurkezpenak, bideoklipak… • http://www.flickr.com/ FLICKR • http://flickrcc.bluemountains.net/ FLICKR CC • http://picasaweb.google.es/ PICASA • http://photobucket.com/ PHOTOBUCKET • http://animoto.com/ ANIMOTO (BIDEO KLIPA) Argakiak tratatzeko: tamaina, efektuak, on lineko edizioa … • http://snipshot.com/ SNIPSHOT • http://www.picnik.com/ PICNIK
Aurkezpenak: Diapositibak • http://www.slideboom.com SLIDEBOOM (PPOINT AURKEZPENAK) • http://www.slideshare.net/ SLIDE SHARE (PPOINT AURKEZPENAK) • http://www.slide.com/ SLIDE (AURKEZPENAK ON LINE) • http://www.thumbstacks.com THUMSTACKS (AURKEZPENAK ONLINE)
Bideoak • http://es.youtube.com/ YOUTUBE • http://video.google.es/ VIDEO GOOGLE • http://ikastube.com/ IKASTUBE
Bilatzaileak • http://www.google.es/ GOOGLE • http://www.elebila.eu/ ELEBILA (Euskaraz) • http://technorati.com/ TECHNORATI (Blogen bilatzailea)
Blogak • http://nireblog.com/eu NIREBLOG • http://www.blogger.com BLOGGER • http://eu.wordpress.com/ WORDPRESS
Komikiak • http://pixton.com/ PIXTON • http://www.toondoo.com/Home.toon TOONDOO
Dokumentuak • http://www.google.com/google-d-s/hpp/hpp_es.html GOOGLE DOCS, • http://www.pdfcoke.com PDFCOKE
16
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
Kontzeptu-mapa • http://gliffy.com GLIFFY • http://cmap.ihmc.us/conceptmap.html CMapTools
Mapak • http://maps.google.com/ GOOGLE MAPS Argazkiak + Mapak (mashups) • http://www.panoramio.com/ PANORAMIO • http://www.tagzania.com/ TAGZANIA • http://nirudia.com/eu (BLOG + ARGAZKIAK+ MAPAK) NIRUDIA
Podcast •
http://www.podomatic.com/
PODOMATIC
Posta elektronikoa • http://www.gmail.com
Gmail
Poster multimedia • http://www.glogster.com/ GLOGSTER • http://www.scrapblog.com/ SCRAPBLOG
Soinua • http://www.goear.com/ GOEAR • http://odeo.com/ ODEO • http://boomp3.com/ BOOMP3 • http://www.imeem.com/ IMEEM
17
ITURRIGORRI
09/10 IKASTURTEA Ikasgelako bloga
OHARRA: Proiektu honen osagarri gisa, ezinbestekoa da guk eratutako bloga aukeztea, bertan agertzen baitira azaldu ditugun hainbat motatako lanak. Gure asmoa izan da oso lan praktikoa egitea. Ekoizpena ikusi nahi baduzue, jo ezazue ondorengo helbidera: http://iturrigorribloga.blogspot.com/
ITURRIGORRI BLOGA
EGILEEN DATUAK Eloísa, Josune, Loly eta Marije
[email protected] R-300eko ikasleen egitasmoa. Iturrigorri taldea. Artazu-Goiko. Bilbo. 18