IRUNGO BERRITZEGUNEA Oiartzualdea Hizkuntza Normalkuntza
ulibarri programa
Larramendirena Etxea. Nagusia, 43 278 P.K. 20304 IRUN Tel: 943625144 FAX: 943639674 e-mail:
[email protected] Web: www.jaizkibel.net
Euskalbar 3.0. Txukun idazteko hiztegi-lana izugarri errazten dizun tresna miragarria Zer da Euskalbar?......................................................................................................1 0.- Mozilla-firefox nola lortu eta instalatu?: .............................................................2 1.- Euskalbar bilatu eta instalatu ..............................................................................7 2.- Euskalbar nola erabili?.........................................................................................9 3.- Oharrak:...............................................................................................................14
Joan zen hilean plazaratu zuten euskalbar-en azken bertsioa (3.0.). Tresna zoragarria gelditu da Zer da Euskalbar? Wikipediak (http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskalbar) honela definitzen du: Euskalbar Mozilla Firefox web nabigatzailearentzako gehigarri bat da, euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten laguntzen duena. Web nabigatzailean azaltzen den barra berri bati esker, hiztegi ezberdinetan bilaketak modu errazean egitea ahalbidetzen du. Barra moduan ez ezik, aukeratutako testu baten gainean egin daitezke bilaketak, eskuin-klika erabiliz horretarako. Bilaketa arruntez gain, bilaketa konbinatuak ere egiten ditu Euskalbarrek, hainbat hiztegien arteko bilaketak orrialde bakarrean erakutsiz. Eragozpenik? Txiki-txiki bat bakarrik: mozilla firefox nabigatzailearen gainean lan egiten du (explorerekin ezin da baliatu, alegia). Baina mozilla instalatzen oso erraza da (gehienez 3 minututan) eta debaldekoa; gainera ez dago inolako trabarik mozilla eta explorer ordenagailu berean edukitzeko.
Euskalbar30
0.- Mozilla-firefox nola lortu eta instalatu?: 0.1.- Mozilla lortzeko: bilatu
0.2.- Hirugarren esteka aukeratu (edo helbide hau idatzi http://www.mozillaeurope.org/eu/products/firefox/ )
0.3.- Deskargatzeko botoian klik egin
IBS, G02 BGko HNA
2/16
Euskalbar30
0.4.- “Egikaritu” botoia sakatu
0.5.- Artxiboa jaitsi arte (marra berdea osatu arte) itxaron
0.6.- Instalatzen hasi. Horretarako, “Egikaritu” botoia sakatu
0.7.- Itxaron (marra urdina osatu arte)
IBS, G02 BGko HNA
3/16
Euskalbar30
0.8.- “Hurrengoa” sakatu
0.9.- Lizentzia-kontratua onartzen duzula adierazi, eta “hurrengoa” sakatu
0.10.- “Oinarrizko”instalazio mota aukeratu, eta “hurrengoa” klikatu
IBS, G02 BGko HNA
4/16
Euskalbar30
0.11.- Itxaron
0.12.- “Amaitu” sakatu
Instalazioa amaitu duzu; baina ... ... interneten idazten ari zarenean XUXEN baliatu nahi baduzu... ... hiztegiaren gehigarria ere instalatu beharko duzu. Honela... 0.13. "hiztegia orain instalatu"n klik egin
IBS, G02 BGko HNA
5/16
Euskalbar30
0.14. "Basque/Euskara" aukeratu
0.15.- "Orain instalatu"n klik egin
0.16.- Itxaron
0.17.- "Firefox Berrabiarazi"n klik egin
IBS, G02 BGko HNA
6/16
Euskalbar30
1.- Euskalbar bilatu eta instalatu 1.0.1.- Helbidea ezagutzen ez baduzu, Googlen bilatu
(www.interneteuskadi.org/euskalbar/)
1.0.2.- eta “Jaitsi/instalatu” estekan klik egin
1.1.- Mozillaren gehigarrien web orrira joan (https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811) eta “Instalatu orain” botoian klik egin
1.2.- Instalazioa orain egin nahi duzula egiaztatu
IBS, G02 BGko HNA
7/16
Euskalbar30
1.3.- "Firefox Berrabiarazi"n klik egin
1.4.- "Ados"en klik egin
1.5.- Nabigatzailean barra berri bat ageri dela ikusiko duzu, euskalbar-ena.
IBS, G02 BGko HNA
8/16
Euskalbar30
2.- Euskalbar nola erabili? 2.1.- Hizkuntzak aukeratu (Kontsulta zein hizkuntzatatik zein hizkuntzatara egin nahi duzun, alegia). Horretarako goitibeherako menu hau ireki, eta hautua egin
2.2.- Hitza sartu: kontsultatu nahi duzun hitza leihotxo honetan idatzi
2.3.- Kontsulta egiteko erabili nahi duzun hiztegia aukeratu, esaterako euskalterm 2.4.- Euskalterm-en bilatzen duzunean, bilaketa zein espezialitateko hiztegitan egin nahi duzun zehaztu dezakezu:
IBS, G02 BGko HNA
9/16
Euskalbar30
2.5.- Honelako emaitza izango duzu.
2.6.- Beste hiztegiren batean kontsulta egin nahi baduzu, izenaren gainean klikatu
2.7.- Kontsultatu duzun hiztegi bakoitzeko fitxa berri bat irekiko zaizu nabigatzailean, batetik bestera joan ziatzezke dagokion erlaitzan klik eginda
IBS, G02 BGko HNA
10/16
Euskalbar30
2.8.- Adibide gisa, luzetsi hitza sartuko dugu, hona hemen erantzunak... ... Euskaltermen:
... Elhuyar-en
… 3000 hiztegian
IBS, G02 BGko HNA
11/16
Euskalbar30
... Euskaltzaindiako Hiztegi Batuan
... Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan
IBS, G02 BGko HNA
12/16
Euskalbar30
... Mokoroaren "Ortik eta emendik"esaeren bilduma
... Intzaren lokuzioen bilduma
... Intreneteko Euskarazko Corpusean
IBS, G02 BGko HNA
13/16
Euskalbar30
... Zientzia eta Tknologia Corpusean
3.- Oharrak: 1. OHARRA.- Hiztegi gehiago kontsultatu ditzakezu. Horretarako, Nabigazio-barran txertatu duen “Hiztegiak” menua baliatu behar duzu:
Kontsultagai dituzu… … Hiztegi orokor hauek:
IBS, G02 BGko HNA
… Sinonimoenak:
14/16
Euskalbar30
… Entziklopedikoak:
… Gaikakoak:
… Corpusak
… Herrietakoak
2. OHARRA.- Argibide gehiago, laguntza menuan:
IBS, G02 BGko HNA
15/16
Euskalbar30
Euskalbar, Laguntza Euskalbarren kontsultak Kontsultak hainbat modutara egin daitezke: Tresnabarrako botoiak sakatuz Modu horretan hiztegi bat kontsultatzen da klik bakoitzeko. Enter tekla sakatuz "Hobespenak" atalean hautatu diren hiztegiak kontsultatzen dira, aldi berean, bakoitza fitxa batean. Shift+Enter edo Ktrl+Enter teklak sakatuz "Hobespenak" atalean hautatu diren hiztegiak kontsultatzen dira, aldi berean eta fitxa berean. Saguaren eskuineko botoia sakatuz Web orrialde bateko testua hautatu, saguaren eskuineko botoia sakatu eta kontsultatu nahi den hiztegia aukeratuz "Euskalbar" menuan.
Aukerak Atal honetan ondoko aukera hauek daude: Erakutsi/ezkutatu hiztegien menua Hiztegien menua erakusten/ezkutatzen du "Tresnak" eta "Laguntza" menuen artean, Firefoxen menu barra nagusian. Hobespenak... Hizkuntza Euskalbar abiaraztean hizkuntza hautatzeko botoian erabiliko den hizkuntza: EU ES, ES EU, EU EN edo EN EU. Fitxen hobespenak Fitxen portaera ezartzen dituzten aukerak: fitxak berrerabiltzeko aukera, eta fitxak atzeko planoan irekitzeko aukera. Azalak Euskalbarren interfazeen azalak aldatzea ahalbidetzen du. Kontsulta aurreratua (Enter, Shift+Enter, Ktrl+Enter) Kontsulta aurreratuetan zein hiztegi kontsultatuko den ezartzea ahalbidetzen du. Kontsulta konbinatuen aukerak Kontsulta konbinatuetako (Shift+Enter, Ktrl+Enter) aukerak ezartzen dira. Denbora-muga (seg): Euskalbarren portaera lehenetsia 5 segunduz erantzunaren zain geratzea da. Denbora honetan erantzunik jasotzen ez badu, konexioa ixten du. Denbora hau normalean aski izaten da hiztegien erantzuna jasotzeko, baina zenbait momentutan gerta daiteke hiztegiak gordeta dauden zerbitzariek denbora gehiago behar izatea. Denbora-muga laburregia ezartzen bada, gerta daiteke erantzunaren zati bat soilik jasotzea. Esaterako, Euskalterm-en "eskola" hitza kontsultatzen bada eta denbora-muga 2 segundukoa bada, ez dira emaitza guztiak jasotzen. Azpisarrerak kontsultatu: Elhuyar eta 3000 hiztegiak kontsultatzen direnean, beren azpisarrerak kontsultatzea ahalbidetzen du. Estatistikak Barrako hiztegi bakoitzarekin egin den bilaketa kopurua erakusten du. Erakutsi/ezkutatu barrako botoiak Saguaren eskuineko botoiarekin barraren gainean sakatuz, bertako zenbait botoi erakutsi edo ezkutatzeko aukera dago.
IBS, G02 BGko HNA
16/16