EUSKAL HERRIKO MUSIKA-TRESNAK Txirula
Txistua baino motzagoa da, baina soinu zorrotzagoa du. Hainbat doinu jotzeko erabiltzen da; horietako batzuk dantza tradizionaletakoak eta Zuberokoak izan ohi dira jatorriz. Eskuarki ezpelez edo ebanoz egiten da.
Txistua
Euskal Herriko musika-tresnarik ezagunena eta zabalduena da. Haren jatorriaren lekukotasunik zaharrena Isturitzen aurkitutako hiru zuloko hezur bat da. Itxura denez artzain-giroko musika-tresna da: ala adierazi digute, behinik behin, hura egiteko erabilitako egur-mota eta jotzen diren doinuek. Hiru zulo ditu, bi aurreko aldean eta bat atzean. Palosantoz edo ebanoz egin ohi zen, baina gaur egun metalez eta plastikoz ere egiten da.
Panderoa
Lagungarri izan barik, esan liteke, oinarri dela panderoa, panderoaren erritmoan dela kanta eta dantza egiten. Eta hainbesteraino da hau egia, non autore zaharrek dioten trikitixa, hasieran, pandero hutsarekin kantatzen eta dantzatzen zela, eta emakumeek erabiltzen zutela.
Ttun-ttuna edo danburria
Perkutsio tresna. Bera bakarrik edo beste batzuekin batera jo daiteke erritmoa eramateko eta txirulari laguntzeko. Gaur egun, Nafarroako haranetan eta Pirinioen alde bietan erabiltzen da. Zurezko kaxa bat da, gainean hestez egindako sokak dituena, eta soka horiek makiltxo batez jotzen dira.
Alboka
Euskal Herrian sortutako haizezko musika-tresna, artzain girokoa jatorriz. Honako osagaiak ditu: kainaberazko bi hodi, egurrezko zati erdizirkular baten gainean finkatuak, bi mihi; hauek ere kainaberazkoak, eta ahokoa eta pabiloia, behi adarrez eginak. Alboka jotzea oso zaila da, etengabe putz eginez jo behar baita, arnasa aldi berean hartuz eta botaz.
Txalaparta
Antzinako euskal musika-tresna da, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta. Bi izan ohi dira txalaparta jotzaileak; horizontalki jarriak dauden ohol bi jotzen dituzte bakoitzak dituen bi makilekin, goitik behera eta makilak bertikalki hartuaz, 2 metro edo 2,5 metro inguruko luzera du oholak eta 5 zentimetro inguruko lodiera. Bi otzarren gainean gartzen dira, erresonantzia galdu ez dadin, ohol eta otzarre artean lastoa jartzen da, edota zaku zahar batzuk. Antzina, txalaparta, komunikatzeko erabiltzen zen, gaur egun aldiz, musika-tresna bezala erabiltzen da.
Danbolina
Txistuari laguntzeko bi eratako danborrak erabili izan dira usadio zaharrena: danbolina eta atabala. Danbolina danbor txiki eta itxia da, atzekaldeko larruan bordoi bakarra izaten duena. Ezkerreko besotik eskegitzen da eta eskuineko eskuaz jotzen ziri izena ematen zaion makila fin bakarrez.
Atabala
Atabala zabalagoa da, bi makilekin jotzen da. Izen batekin edo bestearekin, aspaldidanik ikusi izan dira soinu-tresna hauek txistulari eta xirularien doinuei laguntza erritmikoa emanez. Txistu-taldeko atabalariek, trebetasun handiaz jotzen dute, konplesutasun handiko erredoble eta joko erritmikoek txistularien musika (danbolinaren laguntzaz gain) apaindu eta aberastu egiten dutelarik.
Dultzaina
Dultzaina-gaitaren osagaiak: Mihi bikoitzeko pita. Kanaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotuz eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tutua. Konikotasun irregularreko formarekin (zenbat eta beherago konikotasun handiagoa). Tonu-aldaketarako zortzi zulo ditu: zazpi aurrealdean eta bat goiko atzealdean. Behatz txikiarekin ixten den behealdean dagoen lehena, erosotasunagatik pixka bat alboratua da.
Trikitrixa
Euskal Herriko herri soinu-tresna berriena. Haize musika-tresna da, "infernuko hauzpoa"ren izena ere hartzen du. Akordeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure herriko musikaren munduko bazter guztietan, kaletar eta baserritar munduan, txirula eta atabalarekin taldea osatuz, eta dultzaina eta panderoz lagundua ere bai.