Otsailaren 17an, asteartean, goizeko 8:45etan EKAIN BERRIruntz abiatu ginen. Bidean Deba, Itziar herriak zeharkatu genituen eta gero Zestoara iritsi ginen. Bertan Turismo bulegora sartu ginen sarrerak hartzeko eta ondoren 15 minutuko bide luze eta polit bat egin genuen Sastarrain errekaren albotik, hotza zegoenez paisai izoztu polit batekin aurkitu ginen. Heldu ginen museora, Ekainberrira, benetako Ekain kobazuloaren erreplikara eta barruan, taldeak banatu eta kobazuloaren erreplika edo kopiara sartu ginen Monika monitorearekin. Bertan , ilunpean, ur tantaren soinuak entzun, hartz baten benetako hezurdura behatu ,lehen gizakiko artistei buruzko bideoa ikusi eta bertan dauden marrazkiak aztertu genituen. Marrazki hoiengaitik famatua da Ekaineko kobazualoa :hartzak, oreinak bufaloak eta batez ere zaldiak ikusten direlako. Lehen gizakiek linterna erako tramankulo bat eginez (sua ,hezurraren koipea eta sartaitxo itxurako tresna batekin) kobazulo barrura abiatzen ziren animaliak margotzera. .Erabiltzen zituzten margoak bi koloreetakoak ziren :beltza, egur ikatzarekin egina eta gorria, buztin edo harri gorrien hautsekin lortua,hoiek hezur barruko koipeekin nahasturik lortzen zituzten margoak eta hatzamarrak erabiliz, gaur egunerarte iraundu duten marrazkiak ditugu. Kobazuloa ikusi eta gero Margoketa tailerrera joan ginen eta bertan garai horretako animaliak eta margoak aztertu eta gero, gure arte lanak egin genituen.