ERREGISTRO ZIBILA FAMILIA-LIBURUA: Familia berean (ezkontzakoa, ezkontzarik gabekoa, edo adopziokoa) seme-alaben jaiotzak eta, hala dagokionean, haien gurasoen ezkontza barne hartzen dituen liburu ofiziala da. BIZI-AGIRIA ETA EGOERA-AGIRIA: ezkongaia, dibortziatua edo alarguna adierazpenak dira.
Pertsona bat bizirik dagoela edo dela adierazten duten erregistro-
JAIOTZA-ADIERAZPENA: Erregistro Zibilaren aurrean pertsona baten jaiotzari buruz egiten den jakinarazpena (berri ematea) da, jaiotza dagokion inskripzioarekin adieraziz. Inskripzio horretatik aurrera, pertsonaren edozein gorabehera pertsonal eta familiakoa (adopzioa, abizenak aldatzea, eta abar) Erregistro Zibilean adierazita geratuko da. JAIOTZA-ZIURTAGIRIA: Pertsona baten jaiotza ziurtatzen duen agiria. Erregistro Zibilean egin behar da eta funtzionario baten sinadura behar du. HERIOTZA-ADIERAZPENA: Dokumentu honetan, Lehen Auzialdiko Epailearen Ebazpenak pertsona bat hildakotzat jotzen duenean. Hau egiten da pertsona bat desagertzen denean eta hurrengo hamar urteetan haren berririk izan ez denean, itsasontzi edo hegazkin istripu batean desagertzen denean eta hurrengo hiru hilabetetan pertsona horren berririk ez denean, edo aurkitu diren giza hondarrak identifikatzea ezinezkoa denean, gerran militar edo zibil gisa parte hartuz desagertzen denean. Gero ebazpen hori Madrilgo Absenteen Erregistro Zibilean inskribitzen da. HERIOTZA-ZIURTAGIRIA: Heriotza mediku batek ziurtatu behar du (normalki zendua bere azken gaixotasunean zaindu duena). Ziurtagirian ondoko datu hauek adieraziko dira: izena, abizenak, medikuaren identifikazio-datuak, ordua eta lekua, ondoren zendua bizi zen lekuko Erregistro Zibilean (Heriotzen Sekzioan) inskribitzen da lurperatzeko edo errausteko baimena lortzeko. LEGEZKO ABSENTZIA: Pertsona bat bere bizilekutik edo bizi zen azken lekutik desagertu eta non dagoen jakitea ezinezkoa denean gertatzen da. Eragin juridikoa izateko, Epailearen Ebazpen baten bidez adierazi beharko da. Desagertutakoa agertzen denean, bere heriotza frogatzen denean edo legez hildakotzat jotzen dutenean egoera hau bertan behera gera daiteke. LEGEZKO ABSENTZIA-ADIERAZPENA: Urte bete, desagertu den pertsonaren azken berria denetik edo hiru urte, beste pertsona bati bere ondasunak administratzeko ahalordea eman dionean Lehen Auzialdiko Epaitegiari eskatu behar zaio, ondoren Erregistro Zibilean inskribitzen da.
HERRITARTASUNA: Pertsona baten eta Estatu baten arteko erlazio juridikoa da. Honek, eskubideak (adibidez, hauteskundeetan bozkatzeko eta bozkatua izateko eskubidea, babes diplomatikoa, eta abar) eta betebeharrak (adibidez, zergak ordaintzea) ematen ditu. HERRITARTASUN-ESPEDIENTEA: Hau lortzean pertsona batek jatorrizko espainiarren eskubide eta betebehar berberak izango ditu. Erregistro Zibilean egiten da eta ematen edo ukatzen duen organoa Justizia Ministerioa da. HERRITARTASUN BIKOITZA: Bi Estatutako nazionala den pertsona baten egoera da. Egoera hau bi eratan gerta daiteke: ezkontza misto bateko semealaba izateagatik (bata espainiarra eta bestea atzerritarra), edo bestela, espainiarra den pertsona batek beste herritartasun bat lortzen duenean, aurrekoa galdu gabe. UDAL ERROLDA: frogatzen da.
Hemen inskripzioaren bitartez norberaren bizilekua
AUZOTAZUNA: Pertsona baten eta Estatu barruko lurralde jakin baten arteko lotura da. Pertsona lurralde horretan dagoen berariazko legediari lotuta geratzen da. Honek pertsona bati aplikatzeko legeria finkatzen du: Zuzenbide Zibil Komuna edo Foru Zuzenbidea. GURASO-AHALA: Gurasoek seme-alabengan duten ahala. Hau adinnagusitasunarekin edo emantzipazioarekin bukatzen da. SEME-ALABATASUNA: horrela deitzen zaio.
Gurasoen eta seme-alaben arteko loturari
AITATASUN-AITORPENA: Seme-alaba ezkontzaren barrukoa ez denean, aitak hau egin behar du bere abizena umeari jartzeko. ADIN-NAGUSITASUNA: Honekin pertsonak jarduteko ahalmen osoa eskuratzen du, eta beraz, ez du behar bere gurasoek ahalmen hori osatzea edo beren laguntza jasotzea. Honek ere guraso-ahalari amaiera ematen dio eta une horretatik aurrera, pertsona hori soilik ebazpen judizial baten bidez deklara dezakete ezgaitua. Hamazortzi urte bete ondoren lortzen da. EMANTZIPAZIOA: Adingabetasunaren eta adin-nagusitasunaren bitarteko egoera da. Honek adingabeari bere buruaz eta bere ondasunez pertsona adinduna balitz bezala arduratzeko ahalmena ematen dio, garrantzi jurÃdico handia duten egintzetan salbu, bere ondarearentzat ekar dezaketen arrisku-mailagatik. Kasu horietan, emantzipatzen denak bere guraso edo tutoreen baimena izan beharko du. Hiru eratan lor daiteke: gurasoek emanda, Epaileak emanda edo ezkontzeagatik.
ERREGISTRO ZIBILA LOTU TERMINO BAKOITZA DAGOKION DEFINIZIOAREKIN FAMILIA-LIBURUA LEGEZKO ABSENTZIA
AUZOTASUNA
BIZI ETA EGOERA LEGEZKO AGIRIA ABSENTZIAADIERAZPENA
GURASO-AHALA
JAIOTZAADIERAZPENA
HERRITARTASUNA SEMEALABATASUNA
JAIOTZAZIURTAGIRIA
HERRITARTASUNESPEDIENTEA
AITATASUNAITORPENA
HERIOTZAADIERAZPENA
HERRITARTASUN BIKOITZA
ADINNAGUSITASUNA
HERIOTZAZIURTAGIRIA
UDAL ERROLDA
EMANTZIPAZIOA
Adingabetasunaren eta adin-nagusitasunaren bitarteko egoera da. Honek adingabeari bere buruaz eta bere ondasunez pertsona adinduna balitz bezala arduratzeko ahalmena ematen dio, garrantzi jurÃdico handia duten egintzetan salbu, bere ondarearentzat ekar dezaketen arrisku-mailagatik. Kasu horietan, emantzipatzen denak bere guraso edo tutoreen baimena izan beharko du. Hiru eratan lor daiteke: gurasoek emanda, Epaileak emanda edo ezkontzeagatik. Urte bete, desagertu den pertsonaren azken berria denetik edo hiru urte, beste pertsona bati bere ondasunak administratzeko ahalordea eman dionean Lehen Auzialdiko Epaitegiari eskatu behar zaio, ondoren Erregistro Zibilean inskribitzen da. Pertsona baten eta Estatu baten arteko erlazio juridikoa da. Honek, eskubideak (adibidez, hauteskundeetan bozkatzeko eta bozkatua izateko eskubidea, babes diplomatikoa, eta abar) eta betebeharrak (adibidez, zergak ordaintzea) ematen ditu. Familia berean (ezkontzakoa, ezkontzarik gabekoa, edo adopziokoa) seme-alaben jaiotzak eta, hala dagokionean, haien gurasoen ezkontza barne hartzen dituen liburu ofiziala da. Honekin pertsonak jarduteko ahalmen osoa eskuratzen du, eta beraz, ez du behar bere gurasoek ahalmen hori osatzea edo beren laguntza jasotzea. Honek ere guraso-ahalari amaiera ematen dio eta une horretatik aurrera, pertsona hori soilik ebazpen judizial baten bidez deklara dezakete ezgaitua. Hamazortzi urte bete ondoren lortzen da. Heriotza mediku batek ziurtatu behar du (normalki zendua bere azken gaixotasunean zaindu duena). Ziurtagirian ondoko datu hauek adieraziko dira: izena, abizenak, medikuaren identifikazio-datuak, ordua eta lekua, ondoren zendua bizi zen lekuko Erregistro Zibilean (Heriotzen Sekzioan) inskribitzen da lurperatzeko edo errausteko baimena lortzeko. Hemen inskripzioaren bitartez norberaren bizilekua frogatzen da. Pertsona bat bizirik dagoela edo ezkongaia, dibortziatua edo alarguna dela adierazten duten erregistro-adierazpenak dira. Pertsona baten eta Estatu barruko lurralde jakin baten arteko lotura da. Pertsona lurralde horretan dagoen berariazko legediari lotuta geratzen da. Honek pertsona bati aplikatzeko legeria finkatzen du: Zuzenbide Zibil Komuna edo Foru Zuzenbidea.
Pertsona baten jaiotza ziurtatzen duen agiria. Erregistro Zibilean egin behar da eta funtzionario baten sinadura behar du. Seme-alaba ezkontzaren barrukoa ez denean, aitak hau egin behar du bere abizena umeari jartzeko. Gurasoek seme-alabengan duten ahala. Hau adin-nagusitasunarekin edo emantzipazioarekin bukatzen da. Dokumentu honetan, Lehen Auzialdiko Epailearen Ebazpenak pertsona bat hildakotzat jotzen duenean. Hau egiten da pertsona bat desagertzen denean eta hurrengo hamar urteetan haren berririk izan ez denean, itsasontzi edo hegazkin istripu batean desagertzen denean eta hurrengo hiru hilabetetan pertsona horren berririk ez denean, edo aurkitu diren giza hondarrak identifikatzea ezinezkoa denean, gerran militar edo zibil gisa parte hartuz desagertzen denean. Gero ebazpen hori Madrilgo Absenteen Erregistro Zibilean inskribitzen da. Hau lortzean pertsona batek jatorrizko espainiarren eskubide eta betebehar berberak izango ditu. Erregistro Zibilean egiten da eta ematen edo ukatzen duen organoa Justizia Ministerioa da. Gurasoen eta seme-alaben arteko loturari horrela deitzen zaio. Erregistro Zibilaren aurrean pertsona baten jaiotzari buruz egiten den jakinarazpena (berri ematea) da, jaiotza dagokion inskripzioarekin adieraziz. Inskripzio horretatik aurrera, pertsonaren edozein gorabehera pertsonal eta familiakoa (adopzioa, abizenak aldatzea, eta abar) Erregistro Zibilean adierazita geratuko da. Pertsona bat bere bizilekutik edo bizi zen azken lekutik desagertu eta non dagoen jakitea ezinezkoa denean gertatzen da. Eragin juridikoa izateko, Epailearen Ebazpen baten bidez adierazi beharko da. Desagertutakoa agertzen denean, bere heriotza frogatzen denean edo legez hildakotzat jotzen dutenean egoera hau bertan behera gera daiteke. Bi Estatutako nazionala den pertsona baten egoera da. Egoera hau bi eratan gerta daiteke: ezkontza misto bateko seme-alaba izateagatik (bata espainiarra eta bestea atzerritarra), edo bestela, espainiarra den pertsona batek beste herritartasun bat lortzen duenean, aurrekoa galdu gabe.