Cursoiz_euskera

  • Uploaded by: jma
  • 0
  • 0
  • April 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Cursoiz_euskera as PDF for free.

More details

  • Words: 6,814
  • Pages: 72
AURKIBIDEA PCa ezagutu eta erabiltzen isasi 1.- Zeintzuk dira ordenagailu batek izan ditzakeen zatiak? 2.- Nola piztu ordenagailua? 3.- Nola itzali ordenagailua? 4.- Nola funtzionatzen du saguak? 5.- Zer dira saguaren kurtsoreak edo erakusleak? Nola funtzionatzen dute? 6.- Nola funtzionatzen du teklatuak? 7.- Ordenagailuaren eskritorioa 8.- Eskritorioa. Dokumentuen karpeta, Nire PCa, Zakarrontzia, Internet Explorer 9.- Karpetak eta fitxategiak. Informazioa gordetzea.

Interneten Hastapenak 10.- Zer behar dugu ordenagailu baten bitartez Internetera sartu ahal izateko? 11.- Leiho baten zatiak (I): zer ikusten dugu Interneten gabiltzanean 12.- Leiho baten zatiak (II) 13.- Nola sartu web-orri batean? 14.- Nabigatzea: web-orri bat irakurtzea, bertako edukiak ezagutzea.

Goazen sarean murgiltzera. Interneten erabilera nagusiak 15.- Zer da bilatzaile bat? Interneten informazio bila. 16.- Ikus ditzagun bilaketan lortutako emaitzak. 17.- Posta elektronikoa 18.- Nola sortu posta-kontu bat hotmail-en? 19.- Zer ikusten da helbide elektroniko bat sortu dugunean? 20.- Nola konekta naiteke nire helbide elektronikora Internet duen edozein ordenagailutatik? 21.- Posta elektronikoa erabiltzeko pantailan bistaratzen diren atalak 22.- Sarrerako ontzia. Nola begiratu mezuren bat idatzi diguten 23.- Nola irakurri bidali dizkiguten mezuak eta nola ireki atxikitako dokumentuak. Nola gorde atxikitako dokumentuak? 24.- Nola idatzi eta bidali mezu elektronikoak (I) 25.- Mezu elektronikoa bidali ondoren, nola gorde helbide elektronikoa 26.- Sareko komunikazioaren bilakaera. Komunikatzeko beste modu batzuk

Babestu zure umea 27.- Sarrera 28.- Gogokoen zerrenda sortu 29.- Babeserako software espezifikoa erabiltzea

PCa ezagutu eta erabiltzen ikasi

‰

Ordenagailu baten elementuak ezagutu eta ordenagailua erabiltzen ikasiko duzu: sagua, fitxategiak,...

1.- Zeintzuk dira ordenagailu batek izan ditzakeen zatiak?

Osagai nagusiak dira: PUZ (“pentsatzen” duen mekanismoa”), pantaila, teklatua eta sagua.

Argazki-kamera edo bideo-kamera

PUZ Inprimagailua

Jokoak

Eskanerra Musika

1.- Zeintzuk dira ordenagailu batek izan ditzakeen zatiak?

Zer da ordenagailu bat? Ordenagailua makina-multzo batek osatzen du. Makina guztiak elkarren artean komunikatuta daude guk agindutako zereginak betetzeko. Ordenagailuak guk emandako aginduei erantzuten die; guk nahi duguna egiten du, betiere modu egokian eskatzen bazaio. Hortaz, ordenagailua gure zerbitzura jarri beharreko tresna oso erabilgarria da; ez zaio beldurrik izan behar. Ordenagailua erabiltzen ikasiz gero zeregin asko burutzeko orduan gauzak erraztu egingo zaizkigu. Zeintzuk dira osagaiak? Ordenagailua hainbat zatik osatzen dute. Puzzle baten antzekoa da, non pieza guztiek elkarren artean konektatuta egon behar duten, behar bezala funtzionatzea nahi badugu. ƒ ƒ ƒ ƒ ƒ

ƒ ƒ ƒ ƒ ƒ ƒ

Eskanerra: testuak, argazkiak eta bestelako irudiak kopiatzeko aukera eskaintzen digu; horiek ordenagailuan gorde ondoren, guk nahi dugunean eta nahi bezala ukituak eman ahal izateko. Inprimagailua: inprimagailuaren bitartez ordenagailuan gordeta dugun informazioa paperean ikus dezakegu. Pantaila: ordenagailuaren monitorea da; funtsezko osagai bat da eta berari esker ordenagailuarekin komunikazio bisuala dugu, hau da, ordenagailuak egiten duena ikus dezakegu une oro. Teklatua: informazioa ordenagailuan sartzeko bidea eskaintzen digu. Sagua: botoiak ditu eta, zenbaitetan, gurpil bat; horiek erabilita ordenagailuari aginduak emango dizkiogu. Pantailan ikusten den kurtsoreak edo erakusleak sagua adierazten du, eta guk sagua mugitzen dugun noranzko berean mugituko da kurtsorea edo erakuslea monitorean. CD/DVD: euskarri digital optiko bat da, edozein informazio-mota gordetzeko erabiltzen dena (audioa, bideoa, dokumentuak eta beste datu batzuk). Modema: ordenagailua, kontsola eta abar Internetera konektatzeko erabiltzen den tresna elektronikoa. Kable-modema: zuntz optikoaren bidez Internetera konektatzeko erabiltzen den tresna. ADSL modema: kobrezko betiko telefono-linearen bidez Internetera konektatzeko tresna. USB memoria: datuak gordetzeko gailua; beste gailu batzuetara konekta daiteke USB konexioaren bidez. CPUZ (Prozesuaren Unitate Zentrala): zalantzarik gabe, bera da ordenagailuaren zatirik garrantzitsuena, bera da ordenagailuaren adimena. Ordenagailuaren funtzionamendu osoa kontrolatzen du.

2.- Nola piztu ordenagailua?

Nola piztu? ... eta... Zer gehiago egin behar dut?

1. POWER ON/OFF botoia sakatu behar dugu; botoia ordenagailuaren KAXAN/PUZean dago, alegia, normalean monitorearen azpian edo alboan egon ohi den kaxa handian. 2. Ondoren, pantailan ON/OFF botoia sakatu behar dugu. Horrela, gure ordenagailuaren osagai nagusiak piztuko ditugu.

3.- Nola itzali ordenagailua?

Ondo da, eta orain... nola itzaliko dut? Lau dira jarraitu beharreko urratsak: 1. Saguaren gezia edo kurtsorea Hasiera Botoiaren (Inicio) gainean jarri, hain zuzen, pantailaren ezkerraldean, behealdean ageri den botoiaren gainean, eta saguaren ezkerreko botoia behin sakatu. 2. Horrela, hainbat aukera eskaintzen dituen menu bat ikusiko dut. Itzali... (Apagar...) aukera hartu behar dut eta horretarako sagua aukera horren gainean jarri eta ezkerreko botoia behin sakatuko dut. 3. Urrats horiek ondo jarraituz gero, pantailaren erdian hainbat aukera eskaintzen dituen goitibeherako koadro bat agertuko da. Bertan ikus daitekeen aukeretako bat Itzali (Apagar) da. Hortaz, aukera hori egin beharko dut saguaren ezkerraldeko botoia behin bakarrik sakatuz eta, ondoren, Onartu (Aceptar) sakatuko dut ekipoa itzaltzeko.

1

2

4.- Nola funtzionatzen du saguak?

...Zertarako balio du saguak?

1

Ah!... baina... Teklatuaz gain, ba al dago beste modurik ordenagailuari AGINDUAK EMATEKO? BAI HORIXE! Saguak botoiak, eta, zenbaitetan, gurpil bat dituzten gailuak dira; saguen bitartez makina bat agindu eman ahal dizkiogu ordenagailuari. Saguak itxura desberdina har dezake pantailan (kurtsorea edo erakuslea), eta sagua mugitzen dugun norantza berean mugitzen da kurtsorea ere. Eta gogoan izan, saguak isatsa badu ere ez du koska egiten, hortaz, gozotasunez erabili!!! Eta... nola funtzionatzen du saguak? ... Zer da KLIK egitea?

2 1

-

2

-

Klik egitea ezkerreko botoia behin bakarrik sakatzean datza. Objektu bat aukeratzeko edo aukera bat egiteko balio du. Klik bikoitza egitea ezkerreko botoia birritan sakatzean datza, baina azkar egin behar da. Objektu baten edukia irekitzeko edo ekintza bat egikaritzeko balio du. Eta arrastatzea, hitz edo ikono bat aukeratu eta saguaren ezkerreko botoia sakatuta edukita, botoia askatu gabe, sagua guk nahi dugun lekura mugitzean datza, eta orduan askatuko dugu botoia. Eskuineko botoian klik eginez gero aukeren menua irekiko da; saguaren erakuslea kokatzen dugun lekuaren arabera menua aldatu egingo da. Kasu batzuetan saguak gurpil bat edukitzen du. Gurpila mugituz batetik bestera ibiliko gara web-orrian edo dokumentuan.

5.- Zer dira saguaren kurtsoreak edo erakusleak? Nola funtzionatzen dute?

Zein itxura hartzen du saguak pantailan? Nola bereiziko dugu sagua?

Saguaren erakusleak adieraziko digu sagua monitorearen zein lekutan dagoen. -

Gezia: honako hau da erakuslearen itxura ohikoena. Erlojua: hondarrezko erloju bat ikusten badugu, gure ordenagailua guk agindutako zeregin bat burutzen ari dela esan du; itxura aldatzen ez duen bitartean ordenagailuak ez dio agindu gehiagori erantzungo. Marra: marra bertikal baten itxura hartzen duenean, teklatua erabiliz testua idazteko aukera eskaintzen duen leku batean gaudela ulertu behar da. Eskua: erakuslea jarri dugun lekuan esku bat agertzen bazaigu, leku horretan esteka bat edo web-orri bat dagoela esan nahi du; hortaz, horren gainean klik egiten badugu leku (edo web-orri) horretara iritsiko gara.

6.- Nola funtzionatzen du teklatuak?

Teklak Shift

Alt Gr

Funtzioak Teklatu osoan honelako bi tekla aurkituko ditugu: bata eskuinaldean eta, bestea, ezkerraldean.. Teklak bere funtzioetako bat betetzea nahi badugu, tekla sakatuta dugularik guk nahi dugun sinboloa duen tekla (sinboloa teklaren goialdeko ezkerraldean ikus daiteke) sakatu behar dugu: ! “ ” · $ % & / ( ) = ? ¿ Ç ^ * ¨ ; : _ > Modu berean, tekla honen bitartez letra larriak idatziko ditugu: tekla sakatuta dugularik, guk nahi dugun letra aukeratu eta sakatu egin behar dugu. Laburbilduz, tekla honen erabilera honakoa da: letra larriak idazteko eta teklen goialdeko karaktereak idazteko. Teklatuaren behealdean, eskuinaldean dago kokatuta tekla hau. Tekla sakatuta dugularik guk nahi dugun sinboloa duen tekla (sinboloa teklaren behealdeko eskuinaldean ikus daiteke) sakatu behar dugu. Honakoak dira tekla honen bitartez idatz daitezkeen hainbat sinbolo: | @ # [ ] {

Teklak Letra larrien blokeoa

Funtzioak Teklatuaren ezkerraldean aurkituko dugu tekla hau. Tekla sakatuz gero, eskuinaldeko goialdean pilotu bat piztuko da. Jarraian alfabetoko edozein hitz sakatuz gero, letra larritan idatzita ageriko da. Letra xehea erabili nahi badugu berriro, letra larrien blokeorako tekla berriro sakatu besterik ez dugu egin behar. Argia itzali egingo da eta letra larrien aukera desaktibatuta geratuko da.

Ihesa Teklatuaren goialdeko ezkerraldean aurkituko dugu tekla hau. Funtzioa: agindutako eta ordenagailua egikaritzen ari den ekintzak, zereginak edo prozesuak ezeztatzea.

Enter/Intro/Return Gehien erabiltzen den tekletako bat dugu. Funtzio nagusia da ekintzak edo aginduak onartzea. Idazten ari garela, Enter tekla sakatuz gero, testua hurrengo paragrafora edo lerrora pasako da.

Menuaren tekla Tekla hau sakatuz gero aukeren menua irekiko da; saguaren eskuinaldeko botoiaren funtzio antzekoak betetzen ditu menuaren teklak.

Teklak Hutsunea egiteko tekla

Funtzioak Tekla guztien artetik berau da teklarik luzeena. Espazio zuriak egiteko balio du. Tekla honen bitartez letrak, hitzak eta sinboloak bereiz ditzakegu.

Ezabatzea Tekla hau erabiliz kurtsorearen ezkerrean dagoen karakterea ezabatuko dugu.

Zenbakien blokeoa eta zenbakien tekla gehigarriak

Tekla honen bitartez teklatuaren eskuinaldean dagoen zenbakien teklatua aktibatzea lortuko dugu. Tekla hau sakatuz gero argitxo bat piztuko da; horrela, aukera aktibatuta dagoela ulertuko dugu. Zenbakiak idazteko erabil dezakegu zenbakien teklatu gehiagarri hau. Desaktibatuta badago (argia itzalita), kurtsorea mugitzeko aukera eskaintzen zaigu, hain zuzen, hainbat zenbakirekin batera ageri diren geziak erabiliz.

Teklak

Funtzioak

Windows tekla Gure teklatuan tekla hau ikusten badugu, Hasiera (Inicio) menua irekitzeko erabili ahal dugu, eta bertan egiten diren aukera anitzak erabili.

Funtzio-teklak

Hainbat funtzio betetzeko erabiliko ditugu tekla hauek, erabilitako programaren arabera. F1 tekla sakatuz gero, bertako laguntza-fitxategia ikusiko dugu, erabiltzen ari garen programarekin lotutako arazoak edo zalantzak argitzeko lagungarria izango dena. Kontabilitateko aplikazioetan askotan erabiltzen da. Hasiera (Inicio): kurtsorea jarrita dagoen lerroaren hasieran kokatzen du. Amaiera (Fin): Kurtsorea jarrita dagoen lerroaren amaieran kokatzen du. Orrian atzera egiteko tekla (Re Pág): Kurtsorea orrian atzera eramatean datza bere funtzioa, betiere, monitorean ikusten den espaziotik. Orrian aurrera egiteko tekla (Av Pag): Kurtsorea orrian aurrera eramaten du, betiere monitorean ikusten den espaziotik. Ezabatu (Suprimir): tekla honen bitartez, erakuslearen edo kurtsorearen eskuinaldeko karaktereak ezaba daitezke. Gainera, aldez aurretik aukeratutako objektuak eta informazioak ezabatzeko ere balio digu. Txertatu (Insertar): Tekla honen bitartez, jada idatzi dugun testuan hitzak edo letrak txertatu ahal izango ditugu; gainera, testuaren gainean idazteko aukera aktibatu egiten da tekla honen bitartez.

Tabuladorea Aldez aurretik espazio-kopuru bat zehaztu ondoren, kurtsorea eskuinaldera mugitzen du, hain zuzen, aldez aurretik zehaztu dugun distantziara.

7.- Ordenagailuaren eskritorioa

Kaixo, ni neu eskritorioa

nauzu, alegia, zure ordenagailua piztu eta ikusiko duzun lehenengo pantaila!

Eskritorioan hainbat ikono ikusiko ditugu; ikonoak karpetak edo fitxategiak dira eta bertan gordetzen ditu ordenagailuak beharrezkoak dituen informazioa eta programak. Hauxe da hasiera-botoia (Inicio). Saguaren ezkerraldeko botoia sakatuz gero aukeren menu bat irekiko zaigu. Menu horren bitartez gure ordenagailuak agintzen dizkiogun zereginak egikaritzeko erabiltzen dituen programak erabili ahal izango ditugu.

Barra gris honetan, hau da, ataza-barran ikusiko ditugu irekita ditugun web-orriak; sakatuta dagoen orria da guk ikusten duguna. Leiho bat baino gehiago eduki ditzakegu irekita batera eta batetik bestera aldatu, horretarako behealdean ageri diren botoi hauetan saguaren ezkerreko botoiarekin sakatuz.

7.- Ordenagailuaren eskritorioa

Ordenagailua piztu eta berehala ikusten dugun pantaila eskritorio izenez ezagutzen dugu; eskritorioak hainbat itxura har ditzake. Gainera, guk aukera dezakegu eskritorioaren itxura eta, nahi izanez gero, eskritorioa osatuko duten osagaiak ere guk aukera ditzakegu. Eskritorioan aurkituko ditugu ikonoak; erabiltzaileok ikonoetan sartzeko aukera dugu. Hainbat itxura edo irudiren bitartez adierazten dira, dagokien izenarekin. Ikonoen bitartez adierazten dira: Karpetak: ordenagailuak informazioa gordetzeko erabiltzen ditu. ‰ Fitxategiak: ordenagailuak programak gordetzeko eta programak egikaritzeko behar diren dokumentuak edo informazioak gordetzeko balio dute. ‰

8.- Eskritorioa. Dokumentuen karpeta, Nire PCa, Zakarrontzia, Internet Explorer

Karpeta honen gainean klik bikoitza egitean leiho bat irekiko da; leiho horretan informazio anitza dago gordeta, hala nola, irudiak edo testuak. Ikono honen gainean klik bikoitza egitean leiho bat irekiko da; bertatik ikusi ahal izango dugu ordenagailuaren edukia, disketearen edukiak, CDromaren edukia edo DVDaren edukia. Modu berean, bertatik inprimagailua kontrolatu edo ordenagailuaren kontrol-panela ireki ahal izango dugu. Zakarrontzi baten itxurako ikono honen gainean klik bikoitza egitean berriki ezabatu dugun informazio guztia ikusi ahal izango dugu. Ezabatutako fitxategiak eta karpetak zakarrontzian egongo dira gordeta guk zakarrontzia hustu bitartean.

E urdin honek Internet Explorer izeneko nabigatzailea adierazten du. Bertan klik bikoitza eginez gero leiho bat irekiko da eta bertatik sartuko gara Internetera.

8.- Eskritorioa. Dokumentuen karpeta, Nire PCa, Zakarrontzia, Internet Explorer

Honako hauek dira eskritorioan ageri diren hainbat ikono. Horiek guztiak ondo ezagutzea komeni zaigu: ‰

Nire PCa (Mi PC): Ikono hau irekitzean leiho bat ikusiko dugu; leiho horren bitartez ezagutuko dugu zein den ordenagailuaren edukia eta zein den ordenagailuan sartutako (CDak, Dvd-ak eta Usb memoriak/pendrivea) edukia. Modu berean, kontrol-panela eta inprimagailua kontrolatzen duten fitxategietara sartzeko aukera dugu.

‰

Dokumentuen karpeta (Mis Documentos): Informazio anitza biltegiratzeko eta gordetzeko karpeta da: irudiak (Dokumentuen karpetako Nire Irudiak izeneko karpetan gordeko direnak), testuak, grafikoak, etab. Informazioa gorde ondoren berriro ere eskuratu nahi izanez gero, nahikoa da eskritorioan aurkituko dugun Dokumentuen Karpeta irekitzea. Gogoan izan, karpetak eta fitxategiak irekitzeko, saguaren ezkerraldeko botoiarekin klik bikoitza egin behar dugula horien gainean. Jarraian, Dokumentuen karpeta osatzen duten fitxategiak eta karpetak dituen leihoa irekiko da eta guri interesatzen zaigun edukia gordetzen duen ikonoa irekiko dugu.

‰

Zakarrontzia (Papelera de Reciclaje): Karpeta honetan ezabatu dugun informazioa gordetzen da; hortaz, informazio hori berreskuratu nahi izanez gero, ikono honetan sartu eta aldez aurretik ezabatu ditugun fitxategien edo karpeten artean bilatuko dugu nahi dugun informazioa. Interesatzen zaigun ikonoa aurkitu ondoren, erakuslea bere gainean jarri eta saguaren eskuinaldeko botoiarekin klik bikoitza egingo dugu: hainbat aukera eskaintzen dituen menu bat irekiko da. Garbitu (restaurar) hitza aukeratu eta saguaren ezkerreko botoiarekin klik egingo dugu gainean. Horrela, guk berreskuratu nahi genuen informazioa, ezabatu baino lehen gordeta zegoen leku berera bueltatuko da. Ezabatutako fitxategiak edo karpetak zakarrontzian geratuko dira zakarrontzia hustutzen ez den bitartean.

8.- Eskritorioa. Dokumentuen karpeta, Nire PCa, Zakarrontzia, Internet Explorer

Zakarrontzia hustutzeko hainbat modu ditugu, baina errazena da kurtsorea eskritorioan aurkituko dugun zakarrontziaren gainean jartzea eta saguaren eskuineko botoiarekin klik egitea. Modu horretan aukeren menu bat zabalduko da. Hustu Zakarrontzia (Vaciar la papelera de reciclaje) dioen esaldia aukeratu eta saguaren ezkerreko botoiarekin klik egingo dugu bertan. Ondoren, errektangelu bat irekiko da eta bertan galdetuko zaigu ea zakarrontziaren hustuketa berretsi nahi ote dugun; guk baietz (onartu) (aceptar) erantzungo dugu. ‰

Internet Explorer: kolore urdina duen E handi bat da. Bertan klik bikoitza eginez gero leiho bat irekiko da. Ikus dezakezuenez, oso gauza erraza eta sinplea da Internetera sartzea.

9.- Karpetak eta fitxategiak. Informazioa gordetzea.

Ikono bat aukeratu (fitxategia edo karpeta) eta gainean klik bikoitza eginez irekitzen dugunean, leiho bat irekiko da. Errektangeluaren barruan ikusi ahal izango ditugu leihoaren osagaiak. Horiek dira, hain zuzen, leihoa osatzen duten karpetak eta fitxategiak, zeintzuk ikonoen itxura ere hartzen duten.

Ordenagailuak programak eta dokumentuak gordetzeko jarraitzen duen sistema kutxa errusiarren funtzionamenduaren antzekoa da. Horrela, konputagailuak gure aginduei erantzuteko behar duen informazioa biltegiratzea lortzen du.

9.- Karpetak eta fitxategiak. Informazioa gordetzea.

Karpetak eta fitxategiak irekitzeko nahikoa da gainean jarri eta saguaren ezkerreko botoiarekin klik bikoitza egitea. Karpeta edo fitxategiaren barruan aurkituko ditugu hainbat osagai. Osagai hauek ikono baten itxura hartu dezakete, barruan beste hainbat fitxategi gordeko dituztelarik. Ikus daitekeenez, fitxategien eta karpeten funtzionamendua panpin errusiarrenaren antzekoa da.

ARIKETA PRAKTIKOA: 1. Azaldu pendrivearen egitura eta edukia. 2. Erakutsi ordenagailuan eta pendrivean karpetak sortzen. 3. Sortu karpeta bat pendrivean, dokumentuak / ikastaroko ariketak 4. Sortu word dokumentu txiki bat (adibidez: ... naiz eta "Internet zuretzat" ikastaroa egiten ari naiz). 5. Gorde sortutako dokumentua pendrivean lehen sortutako karpetan: dokumentuak/ariketak

Interneten Hastapenak

‰

Sarea ezagutzen hasiko zara: hainbat web ezagutu eta orritik orrira nabigatzen ikasiko duzu

10.- Zer behar dugu ordenagailu baten bitartez Internetera sartu ahal izateko?

KABLE-MODEMA ADSL ADSLMODEMA MODEMA WiFi: HARIRIK GABEKOA

10.- Zer behar dugu ordenagailu baten bitartez Internetera sartu ahal izateko?

Zer behar dugu ordenagailu baten bitartez Internetera sartu ahal izateko? Interneten konektatu eta bertan eskaintzen diren zerbitzuez gozatu nahi badugu, ordenagailuaz gain beste lau elementu gehiago ezinbestekoak dira: ‰

‰

‰

Modema: ordenagailu bat Internetera konektatzeko tresna da. Bi modem-mota daude: •

Kable-modema: zuntz optikoaren bidez Internetera konektatzeko erabiltzen den tresna.



ADSL modema: kobrezko betiko telefono-linearen bidez Internetera konektatzeko tresna.

Hornitzailea: Interneterako sarrera ahalbidetzen digun enpresa da. Bere zerbitzua kontratatuz gero izena eta pasa-hitza emango digute. Programak/Aplikazioak: Interneten sartzeko eta erabiltzeko ordenagailuak jarraitzen dituen jarraibideak dira. Mota desberdinetako programak aurkituko ditugu: - Nabigatzaileak: Internetetik nabigatzea ahalbidetzen dutenak, hau da, web batetik beste batera joatea ahalbidetzen dutenak. Gehien erabiltzen direnak hauek dira: Internet Explorer, Mozilla. - Beste zenbait programen kasuan, berriz, gure ordenagailuek Interneten hainbat funtzio betetzea ahalbidetzen da, hala nola, mezu elektronikoak bidaltzea.

11.- Leiho baten zatiak (I): zer ikusten dugu Interneten gabiltzanean

2. Menu-barra 1. Titulu-barra 3. Tresna-barra 4. Helbide-barra

5. Korritze-barra

6. Egoera-barra

12.- Leiho baten zatiak (II) Leihoaren ertzean E bat ikus badaiteke, Internet Explorer erabiltzen ari garela adierazi nahi du.

Botoi honen gainean klik eginez gero bisitatu dugun aurreko orria ikusiko dugu.

Gurutze gorria duen botoi honen gainean klik eginez gero, web-orriaren kargatzea geldituko dugu.

Ertza honetan “eginda” (“listo) jartzen badu, orria kargatuta dagoela adierazi nahi da, hau da, orria osorik ikusi ahal dugu, bertako irudi eta testu guztiekin.

Botoi honen gainean klik eginez gero ikusten ari garen orria inprimatzea lortuko dugu.

Botoi honen gainean klik eginez gero leihoa minimizatuko dugu: leihoa ataza-barran ezkutatuko da, hain zuzen, eskritorioaren behealdean.

Barra gris honetan, ataza-barran, alegia, irekita ditugun web-orriak agertuko dira; sakatuta dagoena guk ikusten dugun orriari dagokio. Aldi berean leiho bat baino gehiago 6. Barra de estado eduki dezakegu irekita eta batetik bestera mugi gaitezke, saguaren ezkerraldeko botoiarekin behealdeko botoiak sakatuz.

Botoi honen gainean klik eginez gero leihoa leheneratzea lortuko dugu, hau da, aurreko tamainan jarriko dugu leihoa.

Gurutze honen gainean klik eginez gero leihoa itxiko dugu, edo ikusten ari ginen web-orria edo dokumentua ez dugu ikusiko.

11 eta 12.- Leihoaren zatiak (I) eta (II)

Orain, leiho bat osatzen duten zatiak ezagutuko ditugu. Lehen ere aipatu dugun bezala, leihoen barruan fitxategiak eta karpetak aurkituko ditugu. 1. Titulu-barra: ireki dugun fitxategiaren edo karpetaren izena adierazten digu. Leihoaren goialdean agertzen da. Horrez gain, eskuineko muturrean leihoaren kontrol-botoiak aurkituko ditugu, hain zuzen: maximizatzea, minimizatzea, leheneratzea eta ixtea:

ƒ ƒ

ƒ ƒ

Itxi: leiho bat ixteko kurtsorea dagokion laukitxoaren gainean jarri behar dugu eta saguaren ezkerreko botoia behin bakarrik sakatu. Leiho bat ixtean ikusten ari ginen dokumentua edo orria ez dugu gehiago ikusiko. Minimizatzea: leiho bat minimizatzeko klik bakar bat egin behar dugu saguaren ezkerreko botoiarekin dagokion laukitxoan. Horrela, ikusten ari ginen dokumentua edo web-orria desagertu egingo da, baina ez da ezkutatuko; leihoa minimizatuta geratuko da pantailaren behealdean (ataza-barra). Maximizatzea: maximizatzeko klik bakar bat egin behar dugu saguaren ezkerreko botoiarekin dagokion laukitxoan Horrela, osorik ikusi nahi dugun dokumentua edo web-orria zabaltzea lortuko dugu. Leheneratzea: dokumentua lehen zegoen bezala jarri nahi badugu, hau da, berriro bere tamaina hartzea nahi badugu, saguaren ezkerreko botoiarekin klik bakarra egin behar dugu leheneratzeko laukitxoan.

2. Menu-barra: Titulu-barraren azpian dago. Ezkerretik eskuinera kokatuta hainbat hitz ikus daitezke. . Horietan klik eginez gero goitibeherako aukeren menu bat agertuko da. 3. Tresna-barra: Menu-barraren azpian dago. Hainbat botoik eta ikonok osatzen dute, eta horien gainean klik eginez gehien erabiltzen diren ekintzak egikaritzen dira. Jarraian, gehien erabiltzen direnak ikusiko ditugu: ƒ

ƒ

Gelditu: ikono honen bitartez orriaren karga geldituko dugu. Zer esan nahi dugu? Sarritan, ikusi nahi dugun web-orria edo dokumentua agertu bitartean (kurtsoreak hondarrezko erloju baten itxura hartuko du), azkenean web-orri horretara ez sartzea erabakitzen dugu. Orria kargatzeko agindu dugu eta karga-prozesua gelditzeko ikono honen gainean klik egitearekin nahikoa dugu. Inprimatzea: ikono honen gainean klik eginez gero monitorean ikusten dugun orria inprimatzeko aginduko dugu, baina weben kasuan, pantailan ikusten dugunaz gain, web-orri osoa inprimatuko dugu.

11 eta 12.- Leihoaren zatiak (I) eta (II)

ƒ ƒ

Atzera: ikono honen bitartez bisitatu dugun aurreko orrira bueltatu gaitezke, hau da, ikonoaren izenak berak adierazten duen moduan, atzera egingo dugu. Aurrera: atzera joateko ikonoa erabili ondoren, aurrerantz joateko aukera ere badugu, hau da, lehen atzera egin duguna orain aurrera egingo dugu ikono honen bitartez. Eskuineko ertzean gezi baten muturra ikus daiteke; muturra gorantz jarrita dago. Horren gainean klik eginez gero aldez aurretik bisitatutako helbideen zerrenda bat ikusi ahal izango dugu. Oso erabilgarria da, aldez aurretik bisitatutako orri bat ikusi nahi badugu dagokion helbidean klik egitearekin nahikoa baita.

4. Helbide-barra: barra zuri horizontal luze bat da, tresna-barraren ikonoaren azpian dagoena. Bisitatzen ari garen web-orriaren helbidea bertan ageri da. Aldatu nahi izanez gero, nahikoa da ezabatzea, helbide berria idaztea eta enter tekla sakatzea. Eskuinaldeko ertzean beherantz jarrita dagoen gezi baten muturra ikus daiteke; horren gainean klik eginez aurretik bisitatutako helbideen zerrenda bat agertuko da. Oso erabilgarria da, izan ere, orri bat berriro kontsultatu nahi izanez gero nahikoa da helbidean klik egitea. correspondiente. 5. Korritze-barra: barra hauek ez dira leiho guztietan agertzen. Pantailaren tamaina dela eta leiho edo bisitatzen ari garen web-orri osoaren eduki guztia ikustea ezinezkoa denean agertuko dira. Eskuinaldean edo behealdean ikus ditzakegu. Saguaren ezkerreko botoian klik egin behar dugu ertzeko barran, eta guk nahi duguna ikusi edo aurkitu bitartean horrela eduki. 6. Egoera-barra: leihoaren behealdean aurkituko dugu. Oso erabilgarria da, bertan irakur baititzakegu ordenagailuak betetzen dituen ekintzak. Ikusten ari garen edo irekita dugun leihoaren edukia ere adieraziko digu.

13. Nola sartu web-orri batean?

Interneten sartzeko jarraitu beharreko urratsak honakoak dira: 1. Saguaren kurtsorea Internet Explorer ikonoraino mugitu (E handi eta urdin bat). 2. Saguaren ezkerreko botoiarekin klik bikoitza egin. 3. Ondoren, beheko leiho hori irekiko da. Leihoa irekita ikusteak Internetera konektatuta gaudela adierazten digu.

Honako barra zuri hau helbide-barra da; bertan idatzi behar dugu ikusi nahi dugun web-orriaren helbidea. Baina erne ibili! Letra xeheak erabili behar dira eta behar bezala idatzi helbidea; eta helbidearen aurretik www. jarri behar dugu.

Helbide bat behar den bezala idazteko egin beharrekoa: 1. Helbide-barraren gainean klik egin. 2. Teklatua erabiliz, aurretik idatzita dagoen helbidea ezabatu. 3. Ikusi nahi dugun helbidea idatzi. Adibidez: www.hiru.com 4. Intro tekla sakatu.

14.- Nabigatzea: web-orri bat irakurtzea, bertako edukiak ezagutzea.

Honakoa desplazamendu-barra da. Saguaren erakuslea arrastatuz goitik behera mugituko gara.Web-orri osoa pantailan ikustea ezinezkoa den kasuetan oso erabilgarria da.

Saguaren geziak esku baten itxura hartzen duenean hiperesteka bat dagoela esan nahi du, hau da, hitz edo esaldi horren gainean klikatuz gero informazioz betetako orri bat irekiko da.

Orriak estekez beteta daude. Esteka bakoitzak egitura desberdina du. Leku desberdinetan klik egiteko aukera dugu, gure interesen arabera erabakiko dugularik zer ikusi.

Saguaren kurtsorea gezi-mutur honen gainean jarrita, saguaren ezkerreko botoia sakatuta edukita, orrian behera egingo dugu. Gauza bera egiteko modu errazagoa da saguaren gurpila beherantz biratzea (saguak gurpila duen kasuetan, noski).

14.- Nabigatzea: web-orri bat irakurtzea, bertako edukiak ezagutzea.

Orriek egitura desberdinak izaten dituzte. Hala ere, badaude hainbat elementu orri guztietan aurkituko ditugunak. Orria lantzeko orduan izandako konplexutasun-mailaren arabera, aipatutako zenbait elementu erabiliko dira ala ez. Hori dela eta, hainbat kontzeptu argitzea komeniko litzateke: Hiperesteka edo esteka: Sagua pantailatik mugitzean, gerta daiteke saguaren erakusleak esku baten itxura hartzea. Horrelakoetan esteka baten aurrean edo orri berri baten atarian gaudela ulertuko dugu. Estekak, batzuetan, azpimarratuta eta urdinez idatzita ikusiko ditugu: kasu horretan, horrela adierazitako orriak oraindik bisitatu ez ditugula ulertu behar dugu. Beste batzuetan, ordea, kolore gorri ilunez idatzita agertuko dira; orduan, orria jada bisitatu dugula ulertuko dugu. Estekak ez dira beti testu baten bitartez adierazten; zenbaitetan irudien bitartez adierazten dira (argazkiak, ikonoak); horien bitartez ere lortuko dugu orri berriak bisitatzea edo bisitatzen ari garen orriko sekzioak ezagutzea. Gogoratu dezagun aurrera eta atzera egiteko geziak nola erabili. Gure nabigatzailearen goialdean aurkituko ditugu. Aurretik bisitatutako orrietara joateko edo aurreragoko orrietara joateko balio digute aipatu geziek. Gainean klik ugari egitean, nabigatzen hastean bisitatu genituen orriak ikusteko aukera izango dugu. Bisitatzeko aukeratzen ditugun orrietan informazio asko dagoen kasuetan web-mapa baten laguntza eskainiko zaigu.: orrian bildutako edukien eskema da bertan aurkituko duguna. Bertan ikusiko ditugu orria osatzen duten eduki nagusiak eta bertan klik eginez orrietara sartzeko aukera izango dugu. Horrez gain, orri askotan barne-bilatzaileak ikusiko ditugu: bilatzen ari garen hitza bertan idatzi eta hitz hori daramaten orriak lortuko ditugu (baina bisitatzen ari garen erakundearen orrian bakarrik).

14.- Nabigatzea: web-orri bat irakurtzea, bertako edukiak ezagutzea.



ARIKETA PRAKTIKOA:

Nabigatu Interneten, eta bereziki hau praktikatu dezaten saiatu: minimizatzeko eta maximizatzeko komandoak, pantailan hainbat informazio irekita edukitzeko aukera, pop up-ak ixteko modua, atzera egiteko modua, web-eko dokumentu bat inprimitzeko aukera, Interneten bilatutako informazioa gordetzeko modua… Oro har, Interneten nabigatzea, aurrez azaldutako komandoak erabiliz. Gune interesgarriak: http:// Mapak, hirien kokalekuak: www.maps.google.com, www.viamichelin.es Errezetak: www.gastronomiavasca.net Bidaiak: www.viajeseroski.es EAEko landa-turismoa eta landa-etxeak: www.nekatur.net Internetez erosteko modua: www.compraonline.grupoeroski.com Bestelakoak: www.kzgunea.net www.osanet.euskadi.net www.hiru.com www.euskaltel.com

Goazen sarean murgiltzera. Interneten erabilera nagusiak

‰

Internetek eskaintzen dizkizun zerbitzurik interesgarrienak erabiltzen ikasiko duzu: 1. informazioa bilatzea 2. posta elektronikoa 3. berehalako komunikazioa/mezularitza

15.- Zer da bilatzaile bat? Interneten informazio bila.

1. urratsa: Bilatzaile baten helbidea idatzi behar dugu: Google bilatzailea da erabilienetakoa (http://www.google.es) Beste hainbat bilatzaile: Yahoo (http://www.yahoo.es), etab. 2. urratsa: Utzitako hutsunean guk bilatu nahi duguna idatzi. Adibidez: periódicos de México. Saia gaitezen bilatzen ari garena hobekien ordezten duten hitzak idazten. Horiek gako-hitzak izenez ezagutuko ditugu.

3. urratsa: Zenbait bilatzailek guk aukeratutako hizkuntzan idatzitako orriak bakarrik bilatzeko aukera eskaintzen dute. Kasu horretan, botoi hori markatzean gaztelaniaz idatzitako orriak bakarrik bilatuko ditu. 4. urratsa: Klik bat eginez Búsqueda en Google botoia sakatu. Bilatu, Joan, etab ere ager daiteke.

16.- Ikus ditzagun bilaketan lortutako emaitzak.

2. urratsa: Barra ilun honetan adierazten zaigu bilatzen ari garen informazioa duten 15.700.000 orri aurkitu direla. Gure gako-hitzarekin erlazio handien duten lehenengo 10 orriak ikusiko ditugu. 1. urratsa: Lehenengo lerroa urdinez duten paragrafo bakoitza orri bat da. Bilaketaren emaitza da.

5. urratsa: Esteka babestuak dira Googleri ordaindu diotenak bilaketaren lehen postuetan agertzeko

3. urratsa: Paragrafo bakoitzean honako zati hauek bereiz daitezke: Esaldi nagusia azpimarratua. Bertan klik eginez orri horretara sartuko gara. Orriari buruzko deskribapena. edo hasierako lehenengo hitzak.

4. urratsa: Bilatzen dugunera gehien egokitzen den orria aukeratuko dugu. Horretarako, azpimarratuta dagoen esaldiaren gainean klik egin. Normalean, beste orri baterako estekak agertuko dira, urdinez eta azpimarratuta.

15 eta 16.- Informazioa bilatzea eta emaitzak ikustea

Interneten informazio kantitate izugarria eta anitza aurkituko dugu, baina antolatu gabea. Internetek eskaintzen digun informazio guztia eskuratzeko BILATZAILEAK erabiliko ditugu. Gehien erabiltzen dena Google da (http://www.google.es); beste bat: http://www.yahoo.es Bilatzaileak Interneteko orriak dira eta beren baitan milioika orri biltzen dituzte. Datu-base handiak dira eta lortu nahi dugun informazioa bilatzen lagunduko digute; horretarako, gako-hitz bat edo gehiago idatzi beharko ditugu. Interneten informazioa bilatzeko jarraitu beharreko urratsak honako hauek dira: 1. Hasteko, Interneten sartu behar gara (gogoratu lehen emandako azalpenak); horretarako, Esploratzailearen ikonoan klik egin behar da. 2. Helbide-barran bilatzailearen helbidea idatzi eta onartu (aceptar) tekla sakatu behar da. 3. Bilatzailearen orrira iritsi gara; bertan barra zuri bat ikusiko dugu, lauki baten forma duen hutsune bat; bilatu nahi duguna argien definitzen duen hitza edo hitzak idatziko ditugu hutsunean. 4. Zenbait bilatzailek bilaketarako hizkuntza zehazteko aukera eskaintzen dute. 5. Azkenik, klik egingo dugu bilaketan (Buscar). 6. Litekeena da emaitza oparoa lortzea; orain, banan-banan ireki beharko dugu lortutako informazio guztia, horretarako gainean klik eginez. Zenbait bilatzaileren kasuan, gaikako zerrenda bat eskaintzen da; horrek kategoria desberdinetan antolatutako orriak zuzenean irekitzeko aukera eskaintzen digu (gizartea, negozioak, osasuna, argitalpenak, etab.).

15 eta 16.- Informazioa bilatzea eta emaitzak ikustea



ARIKETA PRAKTIKOA: TRIVIAL-A

-

Zer hilabete eta urtetan iritsi zen gizakia lehen aldiz ilargira? . Espazio-ontzian joan ziren 3 astronauten izenak bilatu.

-

Zer urtetan sartu zen Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan (EEE)?

-

Bilboko Athletic-ek Kopa eta Liga urte berean irabazi zituen azken urtea zein da?

-

Zer urtetan inauguratu zen Bilboko Guggenheim museoa eta zer arkitektok diseinatu zuen?

-

Zer mendiren magalean daude Santimamiñeko kobazuloak?

-

Zer urtetan sartu zen indarrean euroa (€) Espainian?

17.- Posta elektronikoa

Mezu elektronikoa, edo e-mail, Internetek komunikatzeko eskaintzen digun lanabes oso garrantzitsu bat da. Berari esker mezuak eta edonolako informazioa bidali eta jaso dezakegu. Betidanik ezagutu dugun posta-sistemarekin oso lotuta dago, izan ere, posta elektronikoa postontzi bat da, jende anitzarekin harremanak izateko aukera eskaintzen diguna, modu azkar eta eraginkorrean, gainera. Posta elektronikoaren hainbat ezaugarri dira: ‰

‰

‰

Erosotasuna: mezuak bidaltzeko ez da inor behar hartzailearengana eramateko; posta elektronikoak ez du espazioaren mugarik. Berehalakoa: bidalitako mezuak unean bertan iristen dira hartzailearengana, bien arteko distantzia fisikoa izugarria bada ere; posta elektronikoak ez du denboraren mugarik. Doakoa: Interneten bitartez mezuak bidaltzea eta jasotzea doakoa da; posta elektronikoan ez da kostuari buruz hitz egiten.

Posta elektronikoak behar bezala funtzionatzeko ez da beharrezkoa bi ordenagailuak aldi berean Internetera konektatuta egotea. Nahiz eta mezua konektatuta ez dagoen ordenagailu batera bidali, lasai, hartzaileak ordenagailua Internetera konektatzean jasoko du mezua. Betidanik ezagutu dugun postaren kasuan, gutun-azalean hartzailearen datu pertsonalak idatzi behar ditugu. Baina Posta Elektronikoan nahikoa da hartzailearen helbide elektronikoa idaztearekin. Posta elektronikoko helbideek egitura jakin bat dute; hainbat zatik osatzen dute helbide bat eta elkarren artean espaziorik utzi gabe idazten dira.

17.- Posta elektronikoa

1. Erabiltzailearen izena: posta elektronikoan gu identifikatzeko erabiliko dugun izena da eta ezinezko da beste pertsona batek izen bera edukitzea. 2. Arroba zeinua (@): posta elektronikoko helbide orotan agertzen da bat; sinbolo hau idazteko aldi berean sakatuko ditugu AltGr tekla eta 2 zenbakia duen tekla. 3. Zerbitzaria: gure posta-kontua ireki dugun enpresa, erakundea edo antolakuntza da, eta bertara sartu behar dugu mezuak bidali eta jaso nahi baditugu. 4. Puntua (.): posta elektronikoko helbide orotan agertuko da puntu bat (.) zerbitzariaren izenaren ondoren. 5. Domeinua edo luzapena (com, net, etc.): normalean, posta elektronikoko helbideak “com” hitzarekin amaitzen dira; horrek merkataritza-enpresa baten zerbitzaria dela esan nahi du. “Net” amaiera ere sarritan ikusiko dugu eta horrek esan nahi du gure zerbitzaria Interneteko hornitzaile bat dela. Adibidez: Iñaki Bilbao [email protected]

18.- Nola sortu posta-kontu bat?

o Interneteko zerbitzua hornitzaile bati kontratatu badiogu, zerbitzu hori ematen duen hornitzaileak posta-kontu bat sortzen lagunduko dizu. o Sarean hainbat enpresa daude, posta-kontu bat sortzeko zerbitzua doan ematen dutenak. Ezagunenak, Microsoft: www.hotmail.com eta Google: www.gmail.com. o Posta-kontu bat duzunean, Interneteko sarbidea duzun edozein tokitatik konekta zaitezke.

ARIKETA PRAKTIKOA: - www.hotmail.com gunearen bidez posta-kontu bat sortzea.

18.- Nola sortu posta-kontu bat hotmail-en? 1. urratsa: bilatu Interneten http://www.hotmail.com

2. urratsa: sakatu koadroan, erregistratzeko

18.- Nola sortu posta-kontu bat hotmail-en?

3. urratsa: Jarri kurtsorea lehen zutabeko “obtener” koadroaren gainean eta sakatu.

18.- Nola sortu posta-kontu bat hotmail-en?

4. urratsa: Sakatu “ Aceptar”

18.- Nola sortu posta-kontu bat hotmail-en?

5. urratsa: asmatu identifikatzeko izen bat, eta idatzi. Adibidez: anesu

6. urratsa: egiaztatu izen hori libre dagoen eta beste inork ez ote duen. Sakatu hori egiaztatzeko botoia. Erabiltzerik ez badago, aukeratu libre dagoen beste izen bat.

7. urratsa: idatzi pasahitza (hitzak eta zenbakiak dituena, erraz gogoratzekoa). Adibidez: anesu2000

8. urratsa: idatzi berriro pasahitza.

18.- Nola sortu posta-kontu bat hotmail-en?

9. urratsa: Pasahitza gogorarazteko, aukeratu galdera bat. Horretarako sakatu gezia eta hautatu aukeretako bat. Adib.: zure ama non jaio zen

10. urratsa: idatzi hautatutako galderaren erantzuna

11. urratsa: idatzi zure izena 12. urratsa: idatzi zure abizenak

13. urratsa: idatzi zure sexua

14. urratsa: idatzi zure jaiotze-data 15. urratsa: idatzi zer herrialdetan jaio zinen. Sakatu gezia

18.- Nola sortu posta-kontu bat hotmail-en?

16. urratsa: sakatu gezia eta hautatu zer probintziatan jaio zinen

17. urratsa: idatzi posta-kodea

18. urratsa: idatzi koadro grisean agertzen den irudia.

19. urratsa: sakatu onartzeko koadroan

18.- Nola sortu posta-kontu bat hotmail-en?

21. urratsa: sakatu koadroa, segitzeko

20. urratsa: sakatu mezu hau gehiago ez bistaratzeko koadroa

ZURE HELBIDE ELEKTRONIKOA SORTU DUZU. INTERNET BIDEZ –posta elektronikoz– KOMUNIKA ZAITEZKE

19.- Zer ikusten da helbide elektroniko bat sortu dugunean?

Publizitatea eta azken albisteak aurkituko dituzu

Posta elektronikora joateko, sakatu sarrerako ontzia

20.- Nola konekta naiteke nire helbide elektronikora Internet duen edozein ordenagailutatik?

1. urratsa: konektatu Internetez www.hotmail.com gunera, eta pantaila hau bistaratuko zaizu

2. urratsa: idatzi lehen hautatu duzun helbide elektronikoa. Adibidez: [email protected]

3. urratsa: idatzi pasahitza

4. urratsa: bi laukitxo horiek markatu gabe utzi (ez dadila agertu v berdez), erabiltzen ari zaren ordenagailua zurea ez bada.

21.- Posta elektronikoa erabiltzeko pantailan bistaratzen diren atalak

1. urratsa: eguneko albisteak agertuko dira. Postara zuzenean joateko, sakatu sarrerako ontzia

Sarrerako ontzia: jaso dituzun mezu elektronikoak agertuko dira. sakatu horietan, eta ikusi egingo dituzu. Mezu baztergarriak: sistemari arrotzak iruditu zaizkion mezu elektronikoak daude karpeta horretan. Ez ditu zure sarrerako ontzian sartzen.

Zirriborroak: idatzi eta bidali gabe utzitako mezu elektronikoak

Ezabatutakoak: idatzi eta ezabatu dituzun mezu elektronikoak

Bidalitakoak: idatzi eta bidali dituzun mezu elektronikoak

22.- Sarrerako ontzia. Nola begiratu mezuren bat idatzi diguten

1. pausoa – Sarrerako ontzia: sakatu sarrerako ontzia, jasotako mezu elektronikoak bistaratzeko

Hemen ikusten dugu zenbat mezu ditugun eta mezu berriak jaso ditugun ala ez. Irakurri gabeko mezuak letra lodiz nabarmenduta egoten dira (markatuago)

Mezuak irakurtzeko, sakatu irakurri nahi duzun mezua eta bistaratu egiten da

23.- Nola irakurri bidali dizkiguten mezuak eta nola ireki atxikitako dokumentuak

Hemen mezuaren egilea nor den ikusten dugu, hau da, nork bidali digun mezua bere helbide elektronikoarekin.

Hemen mezuaren izenburua/gaia ikusten dugu Hemen ikusten dugu mezua zer egunetan - ordutan bidali duten

Hemen ikusten dugu zer helbide elektronikotara bidali duten mezua

Klip baten irudia agertzen denean esan nahi du dokumentu bat bidali digutela (adibidez, testua, irudiak...). Jasotako dokumentua irekitzeko, sakatu eta ireki egingo da.

Hemen jasotako mezuko testua/grafikoak ikusiko ditugu.

23.- Nola gorde atxikitako dokumentuak?

Atxikitako dokumentua sakatzen denean, irudi hau bistaratzen da. Sakatu abrir dokumentuaren edukia bistaratzeko.

23.- Nola gorde atxikitako dokumentuak?

1. urratsa: jarri kurtsorea fitxategiaren gainean; hainbat aukera izango duzu

2. urratsa: sakatu “guardar como”

23.- Nola gorde atxikitako dokumentuak?

3. urratsa: sakatu guardar en eta bidali dizuten dokumentua gordetzeko toki/unitate guztiak zabalduko dira.

4. urratsa: zure ordenagailuan gorde nahi baduzu, sakatu disko lokala; pendrivean gorde nahi baduzu, sakatu pendrivearen izena.

24.- Nola idatzi eta bidali mezu elektronikoak (I)

1. urratsa: sakatu sarrerako ontzia

2. urratsa: sakatu berriro

24.- Nola idatzi eta bidali mezu elektronikoak (I)

3. urratsa: De: eremuan, mezuaren egilea agertzen da, hau da mezua idazten duena 4. urratsa: Para: eremuan, mezua bidali nahi duzunaren helbidea idatzi behar da. Adibidez: [email protected] 6. urratsa: Gaia: bidaliko dugun mezuaren gaia idatzi behar da hemen

5. urratsa: noizbait helbide horretara mezuren bat bidali baduzu, eta gorde baduzu, para eremua sakatuta, idatzi eta gordetako helbide elektronikoen zerrenda zabaltzen da.

24.- Nola idatzi eta bidali mezu elektronikoak (I)

8. urratsa: Erantsi zerbait mezuari. Sakatu adjuntar eta bilatu erantsi nahi duzun fitxategia.

7. urratsa: idatzi testua

9. urratsa: Enviar: sakatu, eta MEZUA BIDALITA DAGO

25.- Mezu elektronikoa bidali ondoren, nola gorde helbide elektronikoa

Mezua bidali ondoren agertzen den mezua

Mezua bidali berri duzun helbide elektronikoa kontaktuen zerrendan sartu nahi baduzu (eta gorde ez baduzu), idatzi izena, abizenak eta sakatu kontaktuak gehitzeko aukera.

25.- Mezu elektronikoa bidali ondoren, nola gorde helbide elektronikoa

ARIKETA PRAKTIKOA: o Ezaugarri hauek dituen mezu elektroniko bat bidaltzea: -

Bidali mezua irakasleari eta kopia kideren bati erantsi dokumentu bat edo argazki bat (Internetetik atera daiteke) sartu kontaktuetan mezu elektronikoa bidali diezun helbide elektronikoak

26.- SAREKO KOMUNIKAZIOAREN BILAKAERA. KOMUNIKATZEKO BESTE MODU BATZUK

Sarearen bidez komunikatzeko beste modu batzuk badaude, eta jendeak gero eta gehiago erabiltzen ditu, bereziki gazteek. Gehien erabiltzen direnak aipatuko ditugu: ¾ BEREHALAKO MEZULARITZA: Berehalako mezuak programa-multzo batzuk dira, Internetera edo beste sare batzuetara konektatuta dauden beste erabiltzaile batzuekin berehalako mezuak bidaltzeko eta jasotzeko balio dutenak; gainera, hitz egiteko prest noiz dauden jakin dezakezu. Berehalako mezularitzak bezero informatiko bat eskatzen du, berehalako mezularitzako zerbitzuak ematen dituena, eta posta elektronikoaren aldean duen desberdintasuna da elkarrizketak denbora errealean egiten direla. Gehien erabiltzen diren berehalako mezularitzak hauek dira: ICQ, Yahoo! Messenger, Windows Live Messenger, Pidgin, AIM eta Google Talk. Mezulari horiek aukera ematen dute beste erabiltzaile batzuei mezuak bidaltzeko eta haienak jasotzeko, bezerosoftware berbera erabilita. Baina azkenaldian mezularitzako bezero batzuek aldi berean hainbat saretara konektatzeko aukera eskaintzen hasi dira. Aldi berean hainbat erabiltzaile-kontutara konektatzeko aukera ematen duten programa batzuk ere sortu dira; adibidez, MSN. ¾ SARE SOZIALAK: Sare sozial bat egitura sozial bat da, harremanak eta informazio-trukea (argazkiak, apunteak…) duena. Hainbat motatako harremanak daude. Adibidez: finantza-harremanak, lagunen artekoak, sexu-harremanak eta aireko bideak. Hainbat pertsonaren artean interakzioa egoteko modua ere bada: jokoak linean, txatak, foroak, space-ak eta abar. Gazteek asko erabiltzen duten sare sozialetako bat "tuenti" da ( www.tuenti.com)

Babestu zure umea

27. SARRERA 27. 1. INTERNETEN MESEDEAK ETA ARRISKUAK

28. GOGOKOEN ZERRENDA SORTU

29. BABESERAKO SOFTWARE ESPEZIFIKOA ERABILTZEA 29.1. NABIGAZIO HISTORIALA 29.2. EDUKIAREN AHOLKULARIA 29.3. SOFTWARE ESPEZIFIKOA

27.- Sarrera

Guraso ugarik, lilura eta beldur artean, beren seme-alabek Interneten beraiek sekula izango duten baino trebezia handiagoz nabigatzen dutela ikusten dute. Sarean mugitzen jakitea da txikienei gizakiak sekula sortu duen ezagutza transmititzeko tresnarik handienera sartzea ahalbidetuko dien giltza. Baina ezkutukoa ere baden zerbaitera sartzeko ateak ere irekiko dizkie: indarkeria, arrazismoa, xenofobia... Eta baita berez txarrak ez izan arren, beren adinerako egokiak ez diren elementuetarako ere...

Haurrek eta nerabeek abantaila ugari eskura dezakete Sarea behar bezala erabiltzen badute. Horientzat, Internet bizkor-bizkor ezagutu nahi duten mundura sartzeko leihoa da (birtuala, baina baita benetakoa ere). Esperientzia hori positiboa izan dadin, gurasoen eta hezitzaileen gainbegiratua eta zentzua behar dituzte. Laguntza horrekin, ziberespazioan zehar egingo dituzten bidaiak dibertigarriagoak, osasungarriagoak eta hezitzaileagoak izango dira.

27.1. INTERNETEN MESEDEAK ETA ARRISKUAK Internet derrigorrezko ikasgaia da gure seme-alabentzat; aldiz, helduontzat laneko tresna da. Interneten hainbat aditz joka dezakegu: ikastea, ikertzea, dibertitzea, komunikatzea, erostea, lan egitea... Internet hiri handi baten modukoa da; guztion erantzukizuna da bertan mugitzea partekatutakoa, aberasgarria eta positiboa den esperientzia bihurtzea. Hasteko, txikiak Interneten erabileraren inguruan babesteari buruzko atalean eskaintzen dituen aholkuetariko batzuk aintzat hartzea interesgarria litzateke (gurasook nahiz seme- alabok eduki beharko ditugun aholku multzo batzuk dira) • • • • • • • •

Saia zaitez Internet familiarteko ekintza bat izatea, beraiekin Interneten ibili… Esan pertsona ezezagunei datu pertsonalak (izen-abizenak, telefonoa…) ez direla ematen. Ordenagailua egongelan jarri (ez isolatu) eta guransoentzat kontrolezko software bat instalatu. Argazkiak ez direla konpartitu behar. Posta elektroniko bat baino gehiago sortu, bata kontaktuekin harremanetan jartzeko eta bestea txapelketetan erregistratzeko… Pertsona ezezagunei ez erantzun. Azaldu iezaiezu sarean ezagututako pertsonekin ez dela topaketarik egin behar eta horrelako egoera batetan egon ezkero gurasoak jakinaren gainean jarri behar direla. Seme-alabei erosketak Internet bidez egitea ez baimendu.

Garrantzitsua da, gurasook gure txikien nabigazioa babesteko dugun aukera, zenbait orrialderen edukia edo zenbait orrialdetan barna adingabeek nabigatzeak izan dezakeen arriskua salatzea hainbat orrialdetan: www.protegeles.com orrian, esate baterako.

1. GOGOKOEN 28.Gogokoen ZERRENDA Zerrenda Sortu SORTU

Interneteko metafora edo definiziorik erabilienetariko bat Internet World Wide Web (mundu osoko amarauna) izendatzen duena da; web orri batetik abiatuta, orrialde bereko beste zati batzuekin edo beste web orri batzuekin loturak ezartzen ditu. Loturen (estekak, hipertestua, hiperestekak edo linkak) bidez mugi gaitezke Interneten. Hori probatuko dugu jarraian www.protegeles.com orrira sartuz. Web orrien eta materialen loturan klik eginez, non ahokatuta dauden edo horien helbidea ezagutzen ez dugun hainbat orrialdetara nola sar gaitezkeen ikus dezakegu bertan.

Horietarikoren bat bisitatu ostean, orrialde horietara joateko estekak gordeta izateak zein garrantzi duen gogoraraziko dugu, etorkizunean berriro bisitatzeko. Kasu honetan, garrantzi handia du gure nabigatzaileko GOGOKOAK menuak; bertan gorde eta antola ditzakegu gustukoak diren edo interesgarriak iruditzen zaizkigun helbideak.

29.- Babeserako Softwarea erabiltzea

Orain arte, Sareak adingabeen nabigazio munduaren inguruan eskaintzen diguna ikusi dugu. Hemendik aurrera, gure ordenagailutik zein segurtasun neurri har dezakegun ikusiko dugu: nabigatzailearen konfigurazioaren bidez eta haurren nabigazioa kontrolatzen duten programa espezifikoak erabiliz.

29.1.- NABIGAZIO HISTORIALA Gurasoek beti izango dute beren seme-alabak non ibili diren jakiteko bide bat. Nabigatzaile gehienek (ez edukien kontrolerako espezifikoek soilik) bisitatutako web orriak biltzen dituen artxibo historikoa gorde ohi dute. Horri esker, ordenagailuek hobeto aprobetxatzen dituzte Sareko konexioak eta bizkorrago sar daitezke orrialde horietara internautak bisita errepikatzen duenean. Hortik abiatuta jakin ahalko dugu adingabeek etxean Internet instalatu zen erabilera horretarako baliatzen duten. Dena den, esan beharrekoa da trebetasun apur batekin edozein haurrek ikas dezakeela erregistro hori ezabatzen, baina erregistroa hutsik egoteak probak ezkutatzen saiatu dela erakutsiko digu inolako zalantzarik gabe.

Ariketa moduan: 1.- Historialera sartu eta orrialdeen arabera ikusiko dugu. 2.- Googleri buruzko sarrera historiala ezabatuko dugu. 3.- Historial osoa ezabatuko dugu hemendik: Tresnak ÆInternet aukerak.

Internet Explorer 6arekin:

Internet Explorer 7arekin:

29.2.- EDUKIAREN AHOLKULARIA

Edukiaren aholkulariaren bidez, ekipoak Interneten izango duen sarreraren informazio mota kontrola dezakegu. Edukiaren aholkularia konfiguratu ostean, aurrez ezarritako irizpide horiek bakarrik betetzen dituzten orrialdeak ikusi ahalko ditugu. Aholkulari horren funtzionamendua ulertu ahal izateko, Internet Explorerren laguntzara joko dugu:

Edukiaren aholkularia aktibatu Edukiaren aholkularia aktibatzeko pasahitz bat sortu behar dugu. •

Internet Explorerko “Herramientas” menuan, egin klik bat “Opciones de Internet” atalean.

• Egin klik bat “Contenido” atalean eta sakatu “Habilitar”

• Edukiaren aholkularian, fitxa Generalean klikatu eta gero Pasahitza sortu botoia sakatu



Pasahitza sorturen laukian idatzi zure pasahitz sekretua.



Pasahitza baieztatu laukian, pasahitza berriz idatzi.



“Indicio” laukian iradokizunen bat idatzi pasahitza gogoratzen laguntzeko, eta Onartu botoia sakatu.



Leiho irekietan Onartu botoian klik bat egin.

Orain, Edukiaren Aholkulariak orrialderen bat blokeatzen duen bakoitzean, programak pasahitza eskatuko digu.

Mugatu Web orrialde batzuren sarbidea

Edukiaren aholkularia aktibatuta edukita, Web orrialdeen zerrenda bat sortu dezakegu. Norbait, zerrenda horretan ez dagoen orrialde batera sartzen saiatzen garenean, Edukiaren Aholkulariak pasahitza eskatuko digu aurrera jarraitzeko. Onartu eta ez onartutako orrialdeen zerrenda sortzeko, lehenik eta behin Edukiaren Aholkularia aktibatu egin behar da, aurreko argibideak eta hurrengo pausuak jarraituz: • Internet Explorerko “Herramientas”

menuan “Opciones de Internet” atalean klik bat egin.

• “Contenido” atalean klikatu eta jarraian “Configuración” sakatu.



Pasahitza idatzi eta Onartu botoian klik bat egin.



“Asesor de Contenidos” laukian sakatu eta “Sitios aprobados” atalean klikatu. Onartutako orrialdeak Onartu edo ez onartutako orrialdeak idatzi

Ez onartutako orrialdeak



Orrialde hau onartu jartzen duen lekuan, idatzi onartu edo gaitzetsi nahi duzun orrialdea.



Sakatu Beti: onartutako orrialdeak eransteko, eta Inoiz: orrialde batzuren sarbidea mugatzeko.



Aurreko pausu guztiak egin eta gero, Onartu botoian klikatu.

29.3.- SOFTWARE ESPEZIFIKOAK

Merkatuan, laguntza programa ugari dago; gurasoen kontrola deitzen zaie eta, horiei esker, beti zaintzen egon beharra ekidingo dugu. Horri esker, gainera, haurrak duen autonomia sentipena handitu egingo da. a) Logprotect (www.logprotect.fr/vers32.html) Doako programa da eta Interneteko pedofiliaren aurka borroka egiten duen “Action Innocence” izeneko GKEk bultzatzen du. Ingelesez deskargatu arren, instalatu ostean, hizkuntza gaztelaniara aldatzeko aukera dugu. Edukiak hitzen arabera (sexua, indarkeria, arrazismoa, eta abar) zein adingabeek oharkabean Sarean eman ditzaketen datu pertsonalen edo familiako datuen kontrako betoa jar daiteke. b) Naomi (www.radiant.altervista.org/indexen.html) Interneteko konexio guztiak monitorizatzen ditu adingabeak onlineko material ezegokitik babestuz. Ez da beharrezkoa konfiguratzea eta erabiltzeko erraza eta erabat doakoa den gaztelaniazko bertsioa ere biltzen ditu. c) We-blocker (www.enterpriseperu.com/n2p_webblocker.htm) Haurren, gazteen eta helduen adin ezberdinetarako babes maila ezberdinak ezartzea ahalbidetzen du. Erabat doakoa eta erabilerako denbora mugarik gabea da. d) Icra (www.icra.org) Sistema horri esker, gurasoek erabaki dezakete beren seme-alabek Interneten zein eduki motara sarbidea izan dezaketen. Familia bakoitzak erabaki dezake zer den egokia eta zer ez den kontzeptuaren arabera, adin ezberdinetako haurrentzat. Doakoa da, baina ingelesez dago.

More Documents from "jma"

Cursoiz_euskera
April 2020 3
May 2020 6
May 2020 6
Calculos Vane.xlsx
May 2020 4
Problemas1.docx
May 2020 2