Bilera Guztietako Aktak

  • Uploaded by: iñigo
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Bilera Guztietako Aktak as PDF for free.

More details

  • Words: 2,014
  • Pages: 10
Otsailak 2an egingo dugun bileraren inguruko planteamendua.

Bilera hau 1ABC eta 1DE errefortzu taldeei buruz hitzegiteko planteatzen da. Talde hauetan klasea ematen dugun irakasle batzuen artean, kezka ezberdinak daudela antzeman delako azkenaldian. Kontutan izanik eztabaidatzeko hainbat gai dauzkagula, bilera hau zentratzea proposatzen da eta jorratuko ez ditugun gaiak beste bilera batzuetarako planteatzea. Proposatzen den lehen gaia beraz, errefortzu taldeetan dauzkagun ikasleei buruz hitzegitea da: hauen egoera, ikusten ditugun oztopo edo arazoak, ikasle bakoitzarekiko daukagun ikuspegia… Puntu hauek ikusi ondoren, irakasle bakoitza, zein kriterio jarraitzen ari den jakitea ondo legoke, guztion arteko kriterio bateratu bat lortu eta ikasle bakoitzak kurtso amaierari begira duen perspektiba argitzeko. Denok antzeko kriterio bat erabiltzea da helburua gure lana erraztu eta ikasleari mezu zehatz bat transmititzeko.

Aniztasunari buruzko trataeraren inguruko bilera (Akta) 2009.eko martxoak 24an Aurreko bileran hitz egindakoa laburtzen da egon ez zirenentzako. Bilera hau errefortzu taldeetan klasea ematen dugun irakasle eta zuzendaritza taldearen artean koordinazio hobea lortzeko asmoz egin dela planteatzen da. Batez ere hurrengo kurtsoari begira beharrezkotzat ikusten ditugun aldaketen inguruan hausnartu eta hobekuntzak planteatzeko. Bigarren ebaluazio bileran egondako nahasmenak bultzatuta erabaki da bilera egitea, errefortzu taldeetan nota jartzeko orduan jarraitu behar diren irizpideak argitzeko asmoz. Hurrengo irizpideak jarraitu behar dira: -Errefortzu taldeetan curriculumak maila hortarako egokitzen duena ematen bada, hau da, talde arruntean ematen diren edukiak eman eta azterketa bera egiten bada, nota 0-10 artekoa izango da. Aldiz, ematen diren edukiak minimoetan oinarrituta badaude, hau da, talde arruntean ematen dena baino gutxiago ematen bada eta azterketa ere berdina ez

bada, orduan notak ezingo du 5a baino gehiago izan. Minimoak ere lantzen ez dituzten gaietan notak 5a baino gutxiago izan beharko du. Bileran hurrengo puntuak jorratu dira: 1. Aurreko bileran, errefortzu taldeen funtzionamenduaren oztopo edo arazo nagusia blokeka funtzionatzea dela ondorioztatzen da. Ondorioz hau aldatu edo moldatzeko dauden aukerak aztertzea proposatzen da. 2. Ikusirik errefortzu taldeetan nota jartzerako orduan, talde arruntean ematen dena eta egiten den azterketa kontutan hartu behar direla, errefortzu taldeko irakaslea eta dagokion gaiko mintegiaren arteko elkarlan eta koordinazioa beharrezkotzat jotzen da. Hurrengo urterako beraz, errefortzu taldeetako irakasleei dagokien gaiko mintegi bileretara joatea ahalbidetzea proposatzen da. Horretarako ordutegia moldatu beharko dela ikusten da.

3. Hurrengo bileretan ikasle bakoitzaren inguruan dugun perspektibari buruz hitzegitea proposatzen da, kurtso bukaerara begira ikasleak ziur aski jarraituko duen ibilbidea argi izan eta notak jartzerako orduan hau kontutan izan dezagun. Minimoetara heltzen ez diren ikasleekin zein neurri hartu behar ditugun aztertzea komenigarria dela ere ikusten da. 4. Hurrengo urterako errefortzu taldeak antolatzeko kriterio batzuk eratzea pentsatzen da. Kriterio hauen arabera erabakiko da zein ikaslek izango duen errefortzu taldera sartzeko aukera. Kriterio hauek eratzeko orduan hizkuntz eta portaera arazoak dituzten ikasleekin zer egingo dugun pentsatu beharko da. 5. Hainbat gai lantzeko dauzkagunez hurrengo bilerak zentratzea komenigarria dela ikusten da, ondorio zehatzak ateratzen joateko.

Aniztasunaren trataeraren inguruko hirugarren bilera (Akta) 2009.eko martxoak 31an -Aurreko bilerako akta irakurtzen da. -Bilera honetan ikasleen inguruko perspektibaz hitz egitea adosten da eta bigarren mailako ikasleekin hastea, hauen egoera argiagoa delako. Gelaz gela egiten da errepasua. Aurreko aktan agertzen diren beste puntuak, hemendik eta kurtso bukaerara bitartean jorratuko ditugula adosten da. -Ondoren 2.mailako gela txikietako ikasleen perspektiba adosten da. 2.X (Ikaslearen izena): CIP bat egitera bideratzea proposatzen da baina oraindik ez omen da bere guarasoekin hitz egin. (Ikaslearen izena): CIP bat egingo du. CIP mota oraindik aukeratzeko omen dago. (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du eta ondoren dibertsifikaziora joatea proposatuko zaio. 2.X (Ikaslearen izena): Oraindik finkatu gabe dago baina suposatzen dugu CIP batera bideratuko dela (Ikaslearen izena): Oraindik finkatu gabe dago baina suposatzen dugu CIP batera bideratuko dela (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du eta ondoren dibertsifikaziora joatea proposatuko zaio 2.X (Ikaslearen izena): (ACI) Ikasle honek hezitzaile bat du egonerokotasunean. Egoera honek informazioa banatzerakoan zenbait arazo sortzen ditu. Ondorioz erabakitzen da gurasoei informazioa emateko pertsona egokia tutorea eta heziketa bereziko irakaslea direla eta ez beste inor. 2.X (Ikaslearen izena): Dibertsifikaziora doa.

(Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. Gela arruntera pasatzea ere eskeini zitzaion baina ez zuen nahi izan errefortzu taldean gustora zegoelako. Aurrera begira dibertsifikaziora joatea proposatuko zaio. (Ikaslearen izena): Dibertsifikaziora joango da. 2.X (Ikaslearen izena): Oraindik finkatu gabe dago baina suposatzen dugu CIP batera bideratuko dela (Ikaslearen izena): Oraindik finkatu gabe dago baina suposatzen dugu CIP batera bideratuko dela (Ikaslearen izena): Dibertsifikaziora joateko moduan dagoela ikusten da. Aurreratzeko aukera ikusten da beregan. -Antolakuntza: Dibertsifikaziorako hiru ikasle daudela aurreikusten da bigarren mailan. Hirugarren mailatik beste hiru geratzea proposatzen da taldea eratu ahal izateko minimoa sei ikasle delako. -Dibertsifikaziora joateko baldintza, DBH-ko lehenengo zikloan kutso bat errepikatzea da, honen aurrean arazoak gerta ez daitezen prozedura edo pauta batzuk zehaztu beharko liratekela komentatzen da. Hurrengo kurtsoari begira, kurtsoan hasieran eta zehar tutoreak ikasle eta gurasoei, ikasleak jarraituko duen ibilbidea argi utzi behar diela gogoratzen da. - Gaurko bileran hainbat iritzi ezberdin irten dira lehenengo mailako errefortzu taldeetako ikasleei dagokienean. Alde batetik ikasle guztiek lehen maila errepika dezatela proposatzen da eta hurrengo urtean norabidea erabakitzea. Bestetik erabakia ikaslez ikasle hausnartu eta hartzea ere proposatzen da. -Aste santua eta gero egingo dugun bileran lehenengo mailako ikasleen perspektibari buruz hitz egingo dugu. -Bertaratutakoak: 13 irakasleren izenak

Aniztasunaren trataeraren inguruko laugarren bilera (Akta) 2009.eko apirilak 20an -Aurreko bilerako akta berrikusi eta akats batzuk zuzentzen dira bigarren mailako lau ikasleen perspektibari dagokionean. (Ikasleen izenak) kasuetan, bakoitzaren kasua gurasoekin hitz eginda dagoela eta laurak CIPera bideratuta daudela argitzen da. -Ondoren 1.mailako talde txikietako ikasleen perspektibaz hitz egiten da. Aurreko bileran talde txikietako ikasle guztiek lehen maila errepikatzeaz ere hitz egin zen baina, berau eztabaidatu ondoren ikasle bakoitzaren perspektiba banan-banan erabakitzea adosten da. 1X (Ikaslearen izena): Bigarren mailako gela arruntera pasako da. (Ikaslearen izena): Bigarren mailako gela arruntera pasako da. (Ikaslearen izena): Bigarren mailara pasatuko da. (Ikaslearen izena): ACIarekin jarraituko du aurrerantz. (Ikaslearen izena): Oraindik ez dago argi gaindituko duen justu dabilelako. Ikasle honek gaindituko duen azken ebaluazioan erabakiko da. 1X (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du (Ikaslearen izena): Bigarren mailako gela arruntera pasa da. (Ikaslearen izena): Gela arruntean errepikatuko du eta ondoren CIP batera bideratuko dela ikusten da. (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. (Ikaslearen izena): Bigarren mailara pasako da. (Ikaslearen izena): Bigarren mailara pasako da. (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. (Ikaslearen izena): Bigarren mailako gela arruntera pasako da. 1X (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. (Ikaslearen izena): Bigarren mailako talde arruntera pasako da. (Ikaslearen izena): Bigarren mailako talde txikira pasatzea proposatzen da.

(Ikaslearen izena): Bigarren mailako gela arruntera pasako da. (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. 1X (Ikaslearen izena): Bigarren mailara pasatuko da. (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. ACI probak pasatzea ere proposatu da, berritzeguneko aholkulariarekin harremanetan jarriz. (Ikaslearen izena): Bigarren mailara pasako da (Ikaslearen izena): Erabakia azken ebaluazioan hartuko da. 1X (Ikaslearen izena): Bigarren mailara pasako da. (Ikaslearen izena): Kurtsoa errepikatuko du. -Momentuz hurrengo kurtsoari begira ikasleek gainditu edo errepikatuko duten komentatu da bilera honetan. Oraindik finkatu gabe dago hurrengo urteko antolamendua nolakoa izango den, taldeak eratzeko kriterioak eta proposamenak finkatu behar dira. Hau dena hurrengo bileran eztabaidatu eta antolatuko da.

Bertaratuak: 12 irakasleren izenak. Aniztasunaren trataeraren inguruko bostgarren bilera (Akta) 2009.eko apirilak 28an -Aurreko bileretan lehen eta bigarren mailako ikasleek egingo duten ibilbideaz hitz egin eta zenbatek gaiditu eta errepikatuko duten aztertu eta gero, gaurko bileran hurrengo urteko egituraketa eta antolamenduaz hitz egiten da hurrengo urteko plangintza aurreikusten joateko asmoz. -Egituraketaz hitz egiten hastean blokeen funtzionamendua desagertarazi behar dela aipatzen da aho batez eta hurrengo urteari begira malgutasunez lan egitea proposatzen da.

-Hurrengo kurtsoari begira taldeak eratzeko orduan, behar ditugun errekurtsoak kontutan izan behar direla argitzen da. -Aurreikuspena hurrengo hau da: 119 ikasle egongo dira lehenengo mailan (, hauetatik 10 errepikatzaileak (Kanpotik datozenak: 106 D ereduan eta 3 B ereduan). Ez da ACIa duen ikaslerik lehen maila egongo eta honek errekurtso gutxiago izango ditugula suposatzen du. -Hau dena azterturik, hurrengo urteari begira 5 talde eratzea proposatzen da. Kanpotik datozen ikasleen mapan ez dira ia laguntza beharko duten ikasleak aurreikusten, soilik bi edo hiru. Hala eta guztiz, lehen hezkuntzan izan duten prozesuari buruz daukagun informazioa ikusita, zailtasunak izango dituzten 15 ikasle datozela ikusten da, gehi aurten errepikatuko duten hamarrak. -Egoera hau kontutan hartuta hurrengo proposamena egiten da: 1.maila: Bost talde eratu eta talde hoietan zailtasunak dituzten ikasleak ekitatiboki banatzea. Minimoetara heltzen ez diren ikasleei PTen laguntza emango litzaieke. 2.maila: Talde bat eratuko da dibertsifikaziora joango diren ikasleak bideratzeko. Talde honetan sartzeko baldintza finko batzuk eman behar dira: 1. Ikasketa prozesuan akademikoki zailtasunak izatea. 2. Jarrera ona, eta ikasteko prestutasuna izatea. 3. DBHn lehen maila errepikatu izana edo ez badu lehen maila errepikatu, eratuko den talde horretan errepikatzea. Hau dena kontutan hartuz, denok egoeraren inguruan hausnartu eta hurrengo bilerarako proposamenak berriak ekartzea eskatzen da. -Bertaratuak: 12 irakasleren izenak

Aniztasunaren trataeraren inguruko seigarren bilera (Akta) 2009.eko maiatzak 5ean -Aurreko bileran hurrengo kurtsoari begira taldeak eratzerako orduan izan ditzazkegun arazoak ikusita zuzendaritzak proposamen berri bat ekarri du bilera honetan eztabaidatzeko. -Proposamena 5 talde arrunt egitea izango litzateke (A,B,C,D,E) eta talde hauetan laguntza berezia beharko duten 25 ikasle hoiek banatzea, hau da, laguntza beharko duten 5 ikasle talde bakoitzean. Ondoren seigarren talde bat (F) osatuko lizateke 25 ikasle hoietatik laguntza behar handiena duten ikasleak bideratzeko. Argi dago talde berezi horretan ezingo zaiela 25 ikasle hoiei laguntza eskeini, horregatik proposatzen da, gaitasun arazo larrienak dituzten ikasleak soilik sartzea. -Alde batetik talde honetara sartzeko kriterio batzuk finkatzea eskatzen da (portaera, gaitasun arazoak…) eta beste alde batetik erabakia ikaslez ikasle hausnartu eta hauen egoeraren arabera erabakia hartzea proposatzen da. -F deituriko talde honetan bi bloke sortuko lirateke. Lehena Euskera, Gaztelania eta Gizarte izango lirateke eta ahal izanez gero, hiru gai hauek irakasle berdinak ematea izango litzateke ideia. Beste blokea, Matematika, Natur Zientziak eta Ingelesak osaturikoa izango litzateke eta hau ere beste irakasle batek emango luke, nahiz eta perfil hau bilatzea zaila dela ere komentatzen den. -F talde horretako ikasleen tutorea zeinek izan behar duen eztabaidatzen da, talde horretan klasea emango duen irakaslea edo talde arrunteko tutore bakoitza. F taldeko tutoreak talde arruntetako tutore berak balira, bloketako irakasleak tutore hauekin harreman eztua izan beharko luketela iradokitzen da eta hau bideratzeko bloketako irakasleek tutoreen bileretan egon beharko luketela ere. -Talde txikia (F) eratzen bada, talde honentzako gela bat egokitzea edo ikasle hauen materiala gordetzeko armairuak jartzea eskatzen da, aurten bezala orduz ordu motxilarekin bueltaka ibil ez daitezen.

-Zuzendaritzak egin duen proposamenaren aurrean hausnartu eta iradokizunak edo proposamen berriak ekartzea eskatzen da hurrengo bilerarako. -Bertaratuak: 11 irakasleren izenak.

Aniztasunaren trataeraren inguruko zazpigarren bilera (Akta) 2009.eko maiatzak 12an -Bilera honetan aurreko bileran zuzendaritzak egindako proposamenari jarraipen bat ematen zaio eta zehaztapen batzuk aurkezten dira. Zehaztapenak talde txikiak eratzeko kriterioei deritze (Ondoan atzikitutako dokumentuan agertzen dira azaldutako kriterioak.). -Zuzendaritzak beste eskoletatik datozen eta errepikatuko duten ikasleen zerrenda aurkezten du eta honekin batera bakoitzaren inguruko datu batzuk. Datuak aztertu ondoren erabakitzen da, datu gehiago behar direla ikasle hauek sailkatzeko. Ikasle hauek ikasturtea hasi arte itxarongo da zein gelatan egongo diren erabakitzeko. Kurtsoa gela arruntean hasiko dute eta ondoren erabakiko da talde txikira pasako diren edo ez. -Denon artean adosten da talde txikien funtzionamenduak planteatzen den oinarri hau edukiko duela baina beharrezkoa ikusten da zein ikasle sartuko den ikaslez-ikasle aztertzea. Argi geratzen da ere benetan minimoetara heltzen ez diren ikasleak soilik sartuko direla lehen mailan. Hau aldatzea posible litzateke baliabide gehiago izango bagenitu. Bertaratuak: 10 irakasleren izenak.

Aniztasunaren trataeraren inguruko zortzigarren eta azken bilera (Akta) 2009.eko maiatzak 19an -Gaurko bileran lehenengo eta bigarren mailako talde txikietan zein ikasle sartuko diren erabakitzen da.

Lehen mailako laguntza taldea Lau ikasle Ikasleen izenak

Errepikatzaileak

+ Beste eskoletakoak: (Bi ikasle ikusten dira talde honetan sartuko liratekeenak)

Bigarren mailako laguntza taldea

Zortzi ikasleren izenak X

X

X

X

X

X

X

X

-Bigarren mailako talde honetan sartzeko lehenago proposatu ziren ikasleak (Zazpi ikasleren izenak) talde arruntean uztea erabakitzen da. Ikasle hauek justu dabiltza baina aurten minimoetara heldu dira, beraz talde arruntean egingo dute bigarren maila. Neurri honekin ikasle hauen lan-erritmoa egokitzea bilatzen da. Aurten laguntza taldeetan egon dira eta gela hauetan beraiek maila altuena zeukatenez haien lan-erritmoa nahiko jeitsi da. Hurrengo urtean beraz lan gehiago egin beharko dute. Ondoren bigarren maila errepikatu behar duenak laguntza taldean egin ahalko du.

-Hurrengo bileran akta hau onezteko eta taldeak nola geratuko diren berrikusteko bilduko gara eta aniztasunaren inguruko trataeraren bilerei bukaera emango zaie. -Bertaratuak: 10 irakasleren izenak.

Related Documents