Alfred Hitchcock Alfred Hitchcock zinegile ezagunari buruzko biografia txiki bat entzuteko aukera izan duzu. Erantzun ondoko galderei, eta jakingo duzu zenbateraino ulertu duzun bertan esandakoa: 1. Nolakoa zen Hitchcock zine-adituen iritziz? a) Bortitza; bere filmetan indarkeria asko erabiltzen zuelako. b) Jenioa; bere filmetan beldurra eta kezka-giro berezia sortzen zituelako. c) Atsegina; aktoreen artean giro ona sortzen asmatzen zuelako. 2. Hitchcock ibili al zen gaztetan ikasten? a) Bai. Bere gurasoak katolikoak ziren eta jesuiten ikastetxera bidali zuten. b) Ez. Bere gurasoak gazterik hil ziren eta gurasoen dendan lan egin behar izan zuen. c) Oso gutxi. Bere gurasoak anglikanoak ziren eta jesuiten ikastetxetik bota zuten. 3.
Hitchcock joan al zen soldadutzara? a) Ez. Bihotza handiegia zuen eta ezin zuen ariketa fisikorik egin. b) Ez. Ikusmena oso motza zuen. c) Ez. Oso gizena zen.
4. Noizkoak dira bere filmik ezagunenak? a) 50eko hamarkadaren erditik 60ko hamarkadaren erdira bitartekoak. b) 50eko hamarkadaren bukaera eta 60koaren hasiera artekoak. c) 50-60 hamarkada bitartekoak. 5. Hitchcock-i buruz idatzi denetan, zer aipatu izan da bere filmez gain? a) Bere jateko grina; egun osoa pasatzen omen zuen jaten. b) Bere zorroztasuna lanean; behin eta berriro errepikatzen omen zituen eszena guztiak. c) Bere izaera bitxia; maltzurkeria berezia omen zuen.
6. Nolako emakumeak aukeratzen zituen bere filmetarako? a) Ilehoriak. b) Bere amaren antzeko argalak. c) Aurpegia borobila zeukatenak. 7. Zer eginarazi zion Phillis Constan aktoresari "Naufragos" filmatzerakoan? a) Hamar aldiz botarazi zuen uretara, lehenengo toma ondo atera arren. b) Hamar orduz edukiarazi zuen uretan, itsasoko ura oso hotz zegoela jakin arren. c) Marrazoen artean edukiarazi zuen 20 minutuz, beldur-giroa areagotzeko. 8. Zein izan zen Hitchcock-ek okerren tratatu zuen aktoresa? a) “The birds” filmeko Janet Leigh. b) “Marnie” filmeko Tippi Hedren. c) “Rope” filmeko Ingrid Bergman. 9. Zer bidali zion Hitchcock-ek Tippi Hedren-en alabari -Melanie Griffith-iGabon batzuetan? a) “The birds” filmeko txori bat hilda, kartoizko kaxa batean. b) “Rope” filmeko soka, egur zati batetik zintzilik. c) Bere amaren itxura zuen panpin bat, zerraldo batean sartuta. 10.1970ean Ingalaterrako erreginak titulu bat eman zion. Zer izendatu zuen? d) Lord e) Sir f) Konde
1
2
3
4
ERANTZUNAK 5 6
7
8
9
10
1 B
2 A
3 C
4 B
ERANTZUNAK 5 6 C A
7 A
8 B
9 C
10 B