Zuen seme edo alabarekin hitz egizue. Zenbat eta hitz gehiago entzun, gehiago ezagutuko ditu eta eguneroko elkarrizketetan erabiliko. Entzun iezaiozue. Zenbat eta gehiago hitz egin, eta esaten duena zuek estimatu, bere hizkuntza hobeto garatuko du. Galderak egizkiozue. Eta ez bakarrik irakurtzen duenari buruz; etxe, auzo, herriko,….egunerokoari buruz ere. Etxean telebista itzali. Itzalita egotea izan dadila bere ohizko egoera, eta programa jakin bat ikusteko bakarrik piztu. Telebistako istorioek ez dute zuk kontatu beharko zenukeena ordezkatu behar. Elkartrukea oso diferentea da. Irakurritako hitzek ez dute irudi bakar bat zehazten, eta honek irudimenaren garapenari laguntzen dio. Irakur iezaiozue. Irakurtzen diozuen bakoitzean liburuekiko eta irakurtzearekiko estima garatzen, eta baita, hizkuntz landu bat ezagutzera ematen ari zarete, bere adimenaren garapenerako tresna ezin egokiagoa izango dena. Garai bakoitzean interesatzen zaionari so egin, eta interes horien araberako liburuak eskura jarri. Liburu interesgarriak aukeratzen lagundu. Liburuei buruzko informazioa irakasleei, liburu dendariei, herriko liburutegian,… eskatu. Liburu bat irakurri ondoren, elkarrekin horretaz hitz egizue, haurra kontura dadin zuentzat ere liburua oso gauza garrantzitsua dela. Udal liburutegia zuen seme-alabarekin sarri bisita ezazue, liburuak nondik eta nola hartu eta jaso behar dituen adieraziz. Denbora eman ikus eta irakur ditzan, nahiz eta hizki guztiak oraindik ezagutu ez. Zuek ere irakurtzean gozatzen duzuela ikus dezatela: liburuak, aldizkariak, egunkariak, ... Zuen iritzia azaldu eta berarekin komentatu. Zuen alaba edo semearekin egunero irakur ezazue, EGUNERO. Eta une horiek komunikazio eta dibertsiorako erabili, inoiz ez behar gorrotagarri balitz.
Haurrak oheratzeko momentua aprobetxa ezazue beraiekin ipuinak edo istorioak irakurtzeko. Gauero minutu batzuk irakurtzen ohi daitezela. Literatur jenero eta testu desberdinak irakurri: ipuinak, olerkiak, egunkariak, txiste, komikia, aho-korapilo, igarkizun,… Egunkaria erabil ezazu berarekin: gai edo albisteren bat, TB programazioa, zine edo ekitaldi eskaintza,… Etxean ordenagailu edo idazmakina baduzue, utz iezaiozu erabiltzen; agian etxeko izenak, bere ipuinetako esaldi batzuk,… idazten hasiko da. Etxeko egutegi bat erabil ezazue, non, festak, urtebetetzeak, oporrak, bidaiak, ... apunta ditzakeen. Zuen seme-alabarekin kanta ezazue eta eska iezaiozu bere gustuko kantak kanta ditzan. Bazkaria prestatzen duzun bitartean laguntza eska iezaiozu, errezetaren zati bat irakurtzen, osagaien zerrenda idazten, ... Kaletik zoaztela ikusten dituzuen kartelak, kaleen izenak, automobiletako matrikulak, ... irakur itzazue. Momentu atseginak bila itzazue zeuen seme-alabekin mahai-jokoetan aritzeko: partxisa, dominoa, kartak, ... Lagunen eskutitzak jasotzen dituzuenean zuen seme-alabek interesgarria zaiena irakur dezakete eta erantzuterakoan beraiek ere parte har dezakete.
Seme-alabak orduaz galde dezaten ohitu itzazu. Adin honetan oso aproposak dira kromo bildumak osatzea. Txanponak erabiltzeko sortzen diren momentuak aprobetxa itzazue: erosketak, paga, itsulapikoa, ...