Ahozko Azalpena Orokorra

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ahozko Azalpena Orokorra as PDF for free.

More details

  • Words: 287
  • Pages: 1
Ahozko adierazpena

_______________________________________________

JENDAURREKO AHOZKO AZALPENAK EGITEKO JARRAIBIDE BATZUK -

-

-

-

Gaia aurrez ongi prestatu behar da. Informazioa bilduz, sailkatuz eta egituratuz. Hitzaldiaren hasieran gaian sartu aurretik sarrera bat egin behar da entzulegoa testuinguruan kokatzeko (agurra, gaia zein izango den, zergatik aukeratu den gaia, nondik jaso den informazioa …). Ondoren, gaiaren garapena azalduko da, eta azkenik, hitzaldia amaitzeko azalpenari amaiera bat emango zaio, hitzaldia bukatu dela jakin dezaten entzuleek. Erabiltzen den hizkuntza EGOKIA izan behar du: entzuleei, egoerari eta gaiari egokitua. Kontuan izan, eskolako lan bat dela, beraz hizkuntza formal bat erabili behar da, lagun arteko adierazpen informalak saihestuz. Erabili behar den hiztegia ere gaiari dagokiona izan bera du. Azalpenaren edukia ongi antolatu behar dugu, KOHERENTZIAZ: informazio garrantzitsua eta ez hain garrantzitsua bereiztuz (zer aipatu eta zer ez bereiztu behar da), eta azaldu behar dena ongi antolatua egon behar du, eskema argi bati jarraituz. Mezuaren atal desberdinek (esaldi baten bornean, edo esaldi eta paragrafoen artean) KOHESIOA izan behar dute, elkarren artean ongi lotuak edo kateatuak egon behar dira. Azalpena edo hitzaldia gramatikalki zuzena izan behar du, hizkuntz ZUZENTASUNA derrigorrezkoa da. Hizkuntza aberastasuna (hiztegia, esamolde jatorrak …) garrantzitsua da. Garbi ahoskatu. Hitz egiterakoan doinua eta erritmo egokia erabili, geldi uneak kontuan izanik. Ahotsaren intentsitatea gauden lekura eta jende kopurura egokitua (guztiok ongi entzuteko moduan, ez oso baxu eta ez garrasika). Ziurtasunez, adierazkortasunez eta naturaltasunez adierazi. Gorputzaren mugimendua eta keinuak (eskuekin nahiz aurpegiarekin egindakoak) garrantzitsuak dira komunikazio errazteko eta bizitzeko, baina gehiegikeriarik gabe. Errepikapenak eta bete-lana egiteko partikulak ‘koletillak’ (ba, e, eta, …) saihestu. Kontuan izan ahozko adierazpen bat dela, ez dela idatziz prestatutakoa buruz ikasi eta errezitatzea. Azalpèna prestatzerakoan gaia ongi menderatua dagoela suposatzen da, beraz eskema labur baten laguntzaz jendeari naturaltasunez azalpenak eman behar zaizkio.

Related Documents