ATERA EZAZU ESALDI HAUETATIK JATORRIZKOA: EREDUA: Berriketa gutxiago erabiltzeko esan zidan. ⇒ ERABIL EZAZU BERRIKETA GUTXIAGO!
1. Antzarak ferratzera joateko esan genien. ⇒ 2. Gaizki esanak barkatzeko eskatu zuen hizlariak ⇒ 3. Mutil ilegorriekin gehiegi ez fidatzeko eskatu zidan Elena Francis-ek. ⇒ 4. Kantatuz amets egiteko agindu zuen Rockero zaharrak. ⇒ 5. Amets eginez bizitzeko esan zuen horrek berorrek. ⇒ 6. Gaizki pentsatzeko eta asmatuko genuela esan ziguten. ⇒ 7. Polikiago hitz egiteko esan dit, ez didala ezer ulertzen eta. ⇒ 8. Belar gainean ez etzateko agindu zieten. ⇒ 9. Euskaldunen artean gaztelaniaz inoiz ez hitz egiteko eskatu diegu. ⇒ 10. Guk eman genizkien kontseiluak ez ahazteko eskatu genien. ⇒ 11. Loreak errespetatzeko ipintzen zuen. ⇒ 12. Leihoak ez ixteko esan dizu, beroegi dagoela eta. ⇒ 13. Gaur egin dezakezuena biharko ez uzteko! Zer esango zuen ba? ⇒ 14. Bihar egin dezakezuna gaur ez egiteko esan dizut. ⇒
H1-EST:18 NORENTZAT H1-EST:8AGINTERA NOR/NOR-NORK
ZUZENKETA
ATERA EZAZU ESALDI HAUETATIK JATORRIZKOA: EREDUA: Berriketa gutxiago erabiltzeko esan zidan. ⇒ ERABIL EZAZU BERRIKETA GUTXIAGO!
1. Antzarak ferratzera joateko esan genien. ⇒ JOAN ZAITEZTE ANTZARRAK FERRATZERA! 2. Gaizki esanak barkatzeko eskatu zuen hizlariak ⇒ BARKA ITZAZUE GAIZKI ESANAK! 3. Mutil ilegorriekin gehiegi ez fidatzeko eskatu zidan Elena Francis-ek. ⇒ EZ ZAITEZ FIDATU MUTIL ILEGORRIEKIN! 4. Kantatuz amets egiteko agindu zuen Rockero zaharrak. ⇒ AMETS EGIN EZAZUE KANTATUZ! 5. Amets eginez bizitzeko esan zuen horrek berorrek. ⇒ BIZI ZAITEZ(TE) AMETS EGINEZ! 6. Gaizki pentsatzeko eta asmatuko genuela esan ziguten. ⇒ PENTSA EZAZUE GAIZKI ETA ASMATUKO DUZUE! 7. Polikiago hitz egiteko esan dit, ez didala ezer ulertzen eta. ⇒ HITZ EGIN EZAZU POLIKIAGO, EZ DIZUT ULERTZEN ETA! 8. Belar gainean ez etzateko agindu zieten. ⇒EZ ZAITEZTE BELAR GAINEAN ETZAN! 9. Euskaldunen artean gaztelaniaz inoiz ez hitz egiteko eskatu diegu. ⇒ EZ EZAZUE HITZ EGIN INOIZ GAZTELANIAZ EUSKALDUNEN ARTEAN! 10. Guk eman genizkien kontseiluak ez ahazteko eskatu genien. ⇒ EZ ITZAZUE AHAZTU EMANDAKO KONTSEILUAK! 11. Loreak errespetatzeko ipintzen zuen. ⇒ ERRESPETA ITZAZUE(E) LOREAK! 12. Leihoak ez ixteko esan dizu, beroegi dagoela eta. ⇒ EZ ITZAZU LEIHOAK ITXI, BEROEGI DAGO ETA! 13. Gaur egin dezakezuena biharko ez uzteko! Zer esango zuen ba? ⇒ EZ EZAZUE UTZI BIHARKO GAUR EGIN DEZAKEZUENA! 14. Bihar egin dezakezuna gaur ez egiteko esan dizut. ⇒ EZ EZAZU GAUR EGIN BIHAR EGIN DEZAKEZUNA!