2. BIDEOAREN EBALUAZIO
A: ER RUBRIKA
TE KNOLOGI A BER RIAK ETA HEZ
KUNTZA
Zerbait originala egin nahi genuela eta, pentsatzen eta pentsatzen… hau bururatu zitzaigun: altxorren saskiko moduko bat egitea teknologiako objektu desberdinekin: walkmana, irrati desberdinak, mobilak, musika aparatua, mikrofonoa, cd-a, dvd-a, zinta, argazki kamara digitala eta beste bat tradizionala, kalkulagailua… Libreki esperimentatzen utzi nahi izan ditugu. Objektu guztiak lurrean utzi eta beraiek bere kaxara zentzumenen bidez arakatzen ihardun dute. Ikusi dugu, ezezagunagoak zaizkien teknologia tresnak, zinta (kasetea) esaterako, ez dituztela aintzakotzat hartu. Aldiz, argazki kamara digitalarekin, mobilekin eta musika aparatuarekin jolasean ihardun dute, agian, beraien errealitate hurbileko elementuak direlako eta aski ezagunak zaizkie. Ekintzen errepikapena asko eman da, adibidez, musika aparatua ireki-itxi, bolumena igo-jaitsi, argazkiak atera… Liskar txikiak sortu dira denek argazki kamara digitala erabili nahi zutelako. Objektuen artean beste kamara bat (tradizionala) zegoela esan zitzaien baina ez zuten topatzen. Objektuen tartean cd eta dvd bat zeuden. Ikusi dugu hauen inguruko kontzeptuak ere barneratuta dauzkatela; biak itxura berdina dutenez, musika aparatuan sartzen zituzten, baina dvd-a sartzen zutenean eta martxan jartzen saiatzen ziren bakoitzean, “ez du ulertzen” esaten zuten. Haurren artean ohikoa denez, helduekiko imitazioa ere ageri da zenbait kasutan. Batetik, haur batek entxufeen erabilera egokia zein izan behar den azaldu du (bideoan ikus daitekeen bezalaxe); bestetik, beste haur batek, musika aparatuak ulertzen ez duen dvd-a kamisetarekin garbitzen du, honela funtzionatuko duen esperantzarekin. Gure artean eztabaidatu ondoren, gaur egungo haurrek, teknologia berrien inguruan duten ezagutza zabala azpimarratu nahiko genuke. Ostera, gure haurtzaroan eskura zegoen teknologia ez zaie hain ezaguna egiten.
Eta ondoren, bideokliparen muntaia nolakoa izango zen, zer sartuko genuen, adierazi nahi genuena plasmatzeko erabiliko genuena...ren inguruan pentsatzen egon ginen. Honetarako guztirako, grabaketak, argazkiak, musika,... sartuko genituela erabaki genuen eta, honela izan zen. Bideoak hasiera eta amaiera polit bat izan dezan, YouTube-ko bideo ugari ikusi ondoren pare bat aukeratu ditugu. Luzeegiak iruditu zaizkigunez, CamStudio programarekin gustuko genuen zatia grabatu eta honekin batera ahotsa gehitu diogu, mikrofonoa erabiliz. Ondoren, grabatutako zinta ordenagailura pasa eta zatitxo interesgarriak moztu eta pixkanaka-pixkanaka pelikula osatzen jarraitu dugu. Pelikula osatzeko, irudi hauez gain, musika eta ahotsak insertatu ditugu. Honetarako guztirako erabili dugun programa Nero Vision izan da. Eta egia esan, oso gustura gelditu gara egindako lanarekin. Asko ikasi dugu!
Egileak: Itziar Ikazeta Verónica Manterola Leire Vitoria