Nor Bere.docx

  • Uploaded by: Kepa Dieguez
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Nor Bere.docx as PDF for free.

More details

  • Words: 216
  • Pages: 1
Euskara hobetzen Norbera, nork bere, bakoitza… Norberaren eta norbere formak biak dira erabiltzekoak (bai eta nor bere, nork bere, nork geure, nori berea eta abar ere) eta euskararen tradizioak ere hala erakusten du. Baina sarritan oker eta nahasian ikusi ohi dira. Izan ere, norbere eta norberaren trukagarriak dira, baina ez biak batera erabiltzekoak. Adibidez: 

*Norberak

bere arrazoiak

ditu.

Nork bere

arrazoiak ditu.

 * Norberak bere taldeko kontuak esango dizkigu. Nork bere taldeko kontuak esango dizkigu.  Norberak bere (buruaren) mediku izaten ikasi behar du. Nork bere (buruaren) mediku izaten ikasi behar du. Gaur egun, batzuetan inguruko hizkuntzen eraginez edo, norbera, nor bere edo antzeko esapideen ordez, bakoitza erabiltzeko gehiegizko joera dago. Ezin esan daiteke joera hau okerra denik, baina ez da egokia norbera, nor bere eta antzeko esapide jatorrak baztertzea. Hona hemen zenbait adibide: 

*Hori bakoitzak ikusi behar du

Hori norberak ikusi

behar du 

*Bakoitzari berea eman behar zaio

Norberari berea eman

behar zaio 

*Hemen bakoitza bere kasa dabil

Hemen nor bere kasa

dabil 

*Denak saiatzen dira bakoitza bere alde.

Denak saiatzen dira nor

bere alde. Euskaltzaindiak ez du norbera-ren deklinabide taularik eskaini, baina bai berarena. Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, 1 (Eranskina) liburukiko 136. orrialdean esaten da bera-ren genitiboko formak izan daitezkeela beraren, bere, beren nahiz beraien. Jagonet. Euskaltzaindia

Related Documents

Nor
October 2019 25
Agintera Nor,nor-nork 5
April 2020 16
Nor Catalog
October 2019 35
Nor Walk
April 2020 20
Clase Nor
October 2019 34
Nor Akunq
May 2020 20

More Documents from ""