MovieMaker
Gidoia:
oinarrizko
datuak
Zertarako:
bideo
edizioa
egiteko
Data:
2008/2009
Ikasturtea
Proposamena:
E.
Jz.
De
Aberasturi
MOVIE MAKER GIDALIBURUA Programa irekitzean honako pantaila hau agertuko da,
- Lanean hasteko, “Tareas” sakatuko dugu eta pantailaren ezker aldean menu bat irekitzen dela ohartuko gara. Menu horretan, bideoa sortzeko pausu guztiak agertzen dira. - Pantailaren eskuin aldean, monitore bat dago. Bertan, muntaia osatzen duten fitxategiak ikusteko eta entzuteko aukera dago. Bide batez, efektuak, audioa edo trantsizioak gehitu ahala, muntaia nola geratzen den ikusteko aukera eskaintzen du. - Pantailaren erdian, muntaia osatzen duten fitxategiak/klipak agertzen dira eta bilduma izena hartzen dute. Ohar bat, bideo bat baino gehiago inportatzen badugu, bilduman, bakarra agertuko da; hain zuzen ere lehenik inportatu dugun klipa. Gainontzeko bideoak ikusteko, “Colecciones” atala sakatu eta zerrendaturik azalduko dira. - Pantailaren azpi aldean pelikularen laburpena agertzen da. “Mostrar escala de tiempo” sakatzean, pelikularen laburpen zehatzagoa agertzen da. Lehen lerroan bideoak eta irudiak; bigarren lerroan audioa/musika eta hirugarren lerroan, gehitu nahi ditugun testuak.
2
1.- Bideoa, irudiak eta audioa/musika inportatu - Bideoa inportatzeko modurik errazena, klipak zuzenean dispositibotik hartzea da, hau da, “dispositivo de video” aukera erabiliz. Beste modu bat, egindako grabaketak ordenagailuan sartu eta gero “Importar video” aukera erabiltzea. Modu honetan egin ezkero, Movie Makerrak onartzen dituen fitxategiak begiratzea komeni da, ondoren edizio arazoak ez suertatzeko. - Bideo bat hartu edo inportatzen denean, programak, erdiko pantailan eta “Colecciones” menuan erakutsiko du. - Irudiak/argazkiak, audioa edo musika inportazeko bideoarekin egin den bezala egingo da. Gogoratu fitxategiak, programak onartzen dituen luzapenak izan behar dituela, gerora arazoak ekiditeko. - Klip guztiak inportzeaz amaitzen dugunean, hurrengo irudiak agertzen duen laburpen antzeko bat izango dugu. Irudiak/argazkiak diren bezala agertzen dira, musikak nota baten itsura dauka eta bideoa, negatibo formatua duena izango da.
- Klip guztiak erdiko pantailan daudenean, nahi den ordenean kokatuko dira programaren azpialdean dagoen gidoi grafikoan. Horretarako, klipan sakatu eta nahi den hutsunera eraman behar da. Hots! Soilik irudi/argazkiak eta bideoak. - Musika gidoi grafikoan gehitzeko “Mostrar escala de tiempo” sakatu eta “Audio/Música” dagoen
hutsunera
eramango
dugu.
3
- Musikaren hasiera edo bukaera mozteko aukera dago, baita musika egokia den unean hasi dadin mugitzea ere. Musika mozteko, sagua musikaren hasiera edo amaieran jarri eta bi norabide dituen gezi gorri bat azalduko da. Moztu nahi dugun tarte hori aukeratu eta programak, automatikoki moztuko du. Audioa/musika mugitzeko, sagua gainean jarri eta esku bat azaltzen den arte itxarongo dugu hau mugitzeko. 2.- Pelikula editatu Pelikularen edizioan honako aukerak daude: klipei efektuak gehitu; klipen arteko trantsizioak gehitu; irudietan testua gehitu edo klipen aurretik eta ondoren testuak gehitzea (pelikularen izenburua edo amaierako kredituak). Uneoro, monitorean, pelikula nola geratzen den ikusi daiteke efektuak/trantsizioak/testuak gehitu ahala. 1. Efektuak: Efektuak gehitzeko, bat aukeratu, sakatu eta nahi den klipera eramango da. Alde batetik, klipa monitorean agertuko da gehitu zaion efektuarekin. Beste aldetik, gidoi grafikoan, klipak izartxo urdin bat izango du, efektua gehitu zaiola adieraziz. Efektuak gidoi grafiko edo denbora eskala moduan gehitu daitezke.
4
2.-Trantsizioak: Efektuak gehitzen diren modu berean egiten da. Trantsizioak, klipen artean dauden
guneetara
eraman
behar
dira,
hurrengo
irudiak
azaltzen
duen
moduan.
3.-Testuak eta kredituak: Klip batean testua gehitu nahi bada, lehenik klipa aukeratu behar da eta ondoren “Crear título o créditos” sakatu.
5
4.- Ahotsa gehitu: Ahotsa gehitzeko, audioa/musika atalean audiorik gabeko hutsuneak egon behar dira. Horretarako, mikrofonoa ordenagailura konektatu eta denbora eskalan, hutsunea dagoen tartea aukeratu behar da. Mikrofonoa azaltzen den ikonoan sakatu, eta “Iniciar narración” aukera eskaintzen duen pantaila bat azalduko da. Bukatzerakoan, “Listo” sakatu. Jarraian, egindako grabaketa gorde eta denbora eskalan, audio/musika atalean agertuko da.
Behin klipak ordenean jarrita daude eta audioa, efektuak eta testuak gehitu direla, monitorean erreproduzituko dugu dena ondo dagoela ziurtatzeko. Aldaketaren bat egin behar bada, orain da momentu; hurrengo pausua pelikula amaitzea baita. 3.- Pelikula amaitu Pelikula sortzeko azken pausoa pelikula amaitzea da. “Guardar en el equipo” sakatu eta honako
pantaila
bat
azalduko
da.
6
Izenburu bat jarri eta gorde nahi den lekua aukeratuko da. “Siguiente” sakatu eta jarraibideak jarraituko dira pelikula gordetzeko falta den denbora agertzen duen pantaila bat azaldu arte.
7
Pelikula gorde ondoren “Finalizar” sakatu eta bideo prest egongo da blogean edo sarean zintzilikatzeko. Bideo gorde dugun lekuan, bi fitxategi egongo dira; bata proiektua (.MSWMM luzapenarekin), eta bestea bideoa (.WMV luzapenarekin). Blogean bideoa zintzilikatu behar da. Edozein aldaketa egin nahi bada, proiektua hor egongo da erabilgarri. OHARRAK: - Bideoa egin aurretik, erabiliko dituzuen artxiboak (imaginak, bideoak edo audioak) karpeta batean gorde (Mis documentos-en, adibidez) eta editatzen zaudeten bitartean, ez ezazue hortik mugitu!!. Bestela ordenadoreak artxiboekin konexioak galduko ditu eta X bat azalduko zaizue, “revincular archivo” esaten dizuelarik bertan klikatzerakoan. Hau gertatzen bada, artxibo guztien konexioak/loturak berriro ere egin beharko dituzuelarik! - Gomendatzen da, editatzen zaudetenean, ordenadore berdinean beti lana egitea. - Sarean, unibertsitate berak ikasle bakoitzari espazio bat ematen dio (bildu) materialea gordetzeko; hortik lana egin dezakezue. USB-ekin kontuz ibili, birus asko bertatik eraman eta uzten bait ditugu!! - Zuen ordenadoretik pelíkula atera nahi baduzue, beste ordenadore batean ikusi al izateko “FINALIZAR película” egin beharko duzue, bestela ikustea ezinezkoa izango da! - Bideoen formatua aldatu behar bada (argazki kamara digitalekin bideoak grabatzen badituzue, ziurrenik ez duzue honekin arazorik izango; kontuz bideo kamarekin, kalitatea oso ona da, baina formatoekin arazo handiak daude), xilisoft dekodetzailea erabili dezakezue. Helbide honetatik jaitsi daiteke programa (ingelesez dago): http://www.xilisoft.com/. Jarraitu beharreko pausuak oso errazak dira: 1. Xilisoft Video Converter 3 ireki 2. “Add” sakatu. Bideo topatzen dugunean, hau aukeratu eta zerrendan azalduko da. 3. “Profile” gunean pasa nahi dugun formatu berria aukeratuko dugu. 4. “Destination” gunean fitxategi berria non gorde nahi dugun zehaztu. 5. “Encoder” sakatu.
8