MEMORIES OnTV-ren erabilera 1.- Sortu karpeta bat, eman izena eta gogoan izan non kokatu duzun. • Sortu azpikarpeta bat eta sartu bertan erabili behar dituzun argazkien artxiboak. • Sortu beste azpikarpeta bat eta sartu bertan erabili behar dituzun soinuen artxiboak (MP3n). •
2.- Ireki ezazu MEMORIES OnTV eta sakatu “Close” lehiatila ixteko
3.- Sakatu IMPORT eta joan zaitez argazkiak gordetako azpikarpetara. Markatu kurtsorearekin argazki guztiak eta emaiozu honako ikur honi argazkiak gehitzeko.
+
4.- Behin argazkiak sartuta dituzula, sakatu MUSIC agindua eta markatu ikurra, aurkitu soinu artxiboen azpikarpeta eta txertatu erabili nahi dituzun artxiboak.
Auto Sync markatzen baduzu, musikak duen iraupenera moldatuko da argazkien trantsizioa. Bestela nahi baduzu, EFFECTS emanda, zeuk moldatu beharko duzu.
5.- Jarraian, markatu EFFECTS eta ondorengo irudia izango duzu aurrean.
Lauki honetan argazkien arteko trantsizio efektua aukeratu behar duzu, banan banakoa edo argazki guztientzat efektu berbera, Apply All emanda. Eskuineko argazkian ikusiko duzu aukeratutako efektua. Argazkien arteko denbora zeuk jarri nahi baduzu, aukeratu segundoak. 6.- Argazkiren batean zenbait moldaketa egin nahi badituzu, egin klik bikoitza argazki gainean eta ondorengo laukia izango duzu begien bistan. Besteak beste, honako hauek egin ditzakezu:
• • • •
Testu bat idatzi. Argazkiaren zati bat aukeratu. Aldaketak baieztatzeko, OK eman. Muntaia nola gelditu den ikusteko…
Testuaren kolorea aukeratzeko. Hondoaren kolorea aukeratzeko. Testua mugitzeko
Beste hainbat funtzio: • Tituloak jartzeko • Menuak jartzeko • Argazkien posizioa aldatzeko • Argazkia ezabatzeko • Argazkien arteko efektoak eta denborak aldatzeko
•
Disko gogorrean edota DVD batean grabatzeko