Leidulei 08ko Abendua Web

  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Leidulei 08ko Abendua Web as PDF for free.

More details

  • Words: 998
  • Pages: 2
4 | leidulei | 2008ko abendua

4. zenbakia | 2008ko abendua | Geroa Ikastolako Guraso Elkartearen Aldizkaria

(*)se puede leer

leidulei

(*)

Lehen Hezkuntzako Ane Oliverosen ikasleen lanak

Eskolara noa, eskolatik nator, eskolan dut nire gogoa Urteak joan urteak etorri gure seme-alabak nagusitzen doaz. Konturatu orduko eskolan Lehen Hezkuntza bukatu eta institutura egiten dute jauzi eta beraiekin batera gurasoak bizitza berrira egokitu. Irakasleen artean ere aldaketak egon ohi dira eta ikastetxe askotan zuzendaritza taldeetan ikusten da aurpegi berririk. Hori dela eta, bi urterik behin Eskola Kontseiluak partzialki berriztatzeko prozesuak burutzen dira. Aurten egokitu dira, bada, hauteskundeak. Gurean, urte batzuetan gurasoen ordezkari izandakoek bukatu dute bertan ekarpenak egiteko aldia baina baditugu beste bi ordezkari berri . Ikastolak gaur arte egindako bidean beste mailatxo bat jartzeko aukera izango dute, honenbestez, zuzendaritza, guraso, irakasle zein ez-irakasleen ordezkariek eta seguru gaude hala gertatuko dela. Animo denoi!

Eskola Kontseiluaren partaideak: % 10 Zuzendaritza % 33 Irakasleak % 7 Ez irakasleak

Jesus, atezaina, ez dabil jada gure artean. Beste baten zeregina ordezkatzen aritu da azken lau urteotan eta orain bere etxera itzuli da, Santurtzira, beste lan baterako deia jaso zain. Negu-giro goibel lanbrotsuan desagertu zaigu oharkabean, adiorik gabe, ixil eta lotsati, gure umezaina, gure semealaben lagun haundia. Eskola zaintzeko ardura zuen antza baina pertsonak zaindu zituen gehien eta bereziki, beti gogo onez, beti irrifartsu, beti zer-nunnola lagunduko. Lanbrotan ezkutatu zaigu laguna eta horrexegatik maite dugu agian gure lanbroa, ezkutukoa den gure baitakoa ikusten eta miresten laguntzen digulako. Besarkada haundi maundi bat denon partez.

% 50 Gurasoak

El Consejo Escolar decide y gobierna sobre:

Nortzuk osatzen dute Geroa Ikastolako Eskola Kontseilua?

- el proyecto educativo del centro escolar - el comedor escolar - el presupuesto - el calendario y horario - las actividades extraescolares - el plan anual - las soluciones a los conflictos que puedan surgir

ZUZENDARIA: Rodriguez Ibañez, Araceli IKASKETA BURUA: Garamendi Garate, Gizane IDAZKARIA: Hervás Goitia, Mercedes IRAKASLEAK: Bilbao Cortazar, Mari Jose; Cadierno Moreno, Jose Ignacio; Atxaburu Asis, Luisa; Hernandez Villalabeiti, Loli; Larrea Elorriaga, Ana; Mentxaka Zalbidea, Izaskun; Molinuevo Gallo, Yolanda; Rojas Palenzuela, Ana; Ucar Gomez, Mari Jose; Uribe Zugadi, Ana Maria GURASOAK: Artola Ibarguren, Luis; Auces Rico, Celina; Blas Ortega, Nerea; Egaña Bilbao, Jose Javier; Esteibarlanda Uribe, Lorea; Larrazabal Gutierrez, Galder; Manso Llaguno, Monica; Mayor Zulueta, Itsaso; Ordorika Navascues, Ibone; Perez Eguizabal, Karmele; Rebollo Francia, Ainhoa; Rodriguez Sirvent, Mari Cruz. UDALET XEAREN ORDEZKARIA: Loroño, Josu. ZERBITZUETAKO LANGILEEN ORDEZKARIA: Zarate, Inaki.

Eskola Kontseilu berriaren lehen bilera hil honen 11an izan zen, honako gaiei buruz hitzegiteko: - Aurreko aktaren onarpena - O.O.G.ko kide berrien aurkezpena - Batzordeen partaideen aukeraketa - Ikastolako garbiketa

Agur Jesus

“Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean, zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten, orduan hasten bainaiz izkutukoa nere baitan pizten diren bazter miresgarriak ikusten.”

Animatu euskaraz mintzatzen! El grupo de 6º, con la ayuda de la tutora, se ha animado a participar en la revista y en los próximos números cubrirán un espacio con sus historietas. El número de colaboradoras y colaboradores ha aumentado. Ongi etorri! 6.mailako ikasleek euskararen alde lelo bizidunak egin ditugu,euskara ez dakitenak animatzeko eta dakitenek erabiltzeko. Hauexek dira: Rin, rin, rin euskaraz hitz egin Euskaraz hobeto bizitzen da Hago, hago, hago euskaraz gehiago Euskara aurrera eta zu ere bai Euskaraz hitz egiten ez badugu beste hizkuntza bat gabe geratuko gara Jai alai euskaraz blai Euskara aurrera Din, dan, don euskaraz edonon Bila, bila, bila, euskararen bila Pin, pan, pun, euskara txapeldun Ez ahaztu, euskaraz mintzatu Igo euskararen trenera txu, txu!!

Euskal herriaren euskaraz Euskaraz hitz egin eta bizi ederki Boti, boti, euskara beti goitik Euskara da bizitza!!! Ea Olentzarok euskaraz mintzatzeko gogoa ekartzen digun. Gabon zoriontsuak eta euskaldunak izatea espero dugu!!! Baita Olentzarok opari asko ekartzea ere!!. Musu handi bat, 6.mailakoak

2 | leidulei | 2008ko abendua

2008ko abendua | leidulei | 3

GAURKO GAIA

Hegoak ebaki bagenizkie, ez lukete hain aurpegi alaia izango, eta guk halaxe maite ditugu Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleei egin nahi izan diegu elkarrizketa leidulei honetan. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara egin dute salto aurten eta horrekin batera edifizioa aldatu dute. Nagusien eraikinean daude jada, hori bai ohorea! Aldaketa horren inguruan zer esan izango zutela iruditu zitzaigun eta gelara hurbildu ginen azaroaren azken asteko arratsalde batean. Zintzo-zintzo zebiltzan lanean Ana andereñoaren esanak betetzen. Elkarrizketatzailearen izena eta guzti zekiten, saioa ondo prestatuta zuten nonbait… eta honako hau kontatu ziguten:

Lehen mailako umeei elkarrizketa Hiru hile pasatu dira edifizio berrira etorri zinetenetik. Zeintzu dira antzeman dituzuen aldaketa nagusiak?

- Lan gehiago egiten dugu eta gutxiago jolastu. - Jostailu berri eta politak ditugu. - Karpeta eta estutxea ditugu aurten. - Orain etxerako lanak ditugu. - Futbol zelaia eta saski baloia erabiltzen ditugu orain. - Dinosauroen lana egin dugu eta paisaia margotu. - Haur Hezkuntzan ez ziguten elkarrizketarik egiten… - Eta sumendi bat eraiki dugu, plastilinaz. - Hormirudia ere bai!

Ah! Dinosauroen garaietara joan al zarete? - Ez, hori ezinezkoa da. Aspaldi desagertu ziren eta ezin dugu denboran atzera egin!

Ikasle finak hauek… ondo erantzunda gaizki egindako galderari! - Fosilen gailetak egin ditugu eta plastilinazko beste batzuk Sopelanako hondartzan hartutako benetako fosilak ekarri ditugu Hormirudia dagoen ertzera eroan ninduten eta baita benetako fosilak ikustera… oso gustura ibili dira gai hori lantzen, ilusio ikaragarria erakusten zuten.

Beste galdera bat egin nahi dizuegu. Pozik zaudetela nabarmena izan arren seguru zer edo zer aldatuko zenuketela, ezta? - Bai, ez burlatzea. - Jolasaldian denbora gehiago izatea. - Jantokiko menuan pizzak izatea noizean behin. - Ordenadorea gelan. - Hormako zenbakiak kentzea! Ideia onak dituzte ume hauek gero! Asko pentsatu gabe bota dituzte ideia oso interesgarriak.

Hurrengora arte, leidulei! Bukatzeko taldeko argazkia egin dugu baita dinosauroen laneko pare bat ere. Ordu erdi emango genuen elkarrizketan baina arin joan zen denbora. Harritzekoa, txanda eskatzeko eskua zelan altxatzen zuten ikustea, albokoari entzuteko ahalmena, ideiak ondo azaltzeko modua… Plazer handia benetan. Eskerrik asko denoi ( Julen, Aitor, Ainhize G., Lander, Beñat, Amets, Sara, Iker, Nagore, Hegoi, Unai L., Marina, Unai M., Oihane, Endika, Itziar, Aingeru, Ainhize P., Isaac, Julene, Martina, Jon eta Unai W.), Anari bereziki, eta segi dezazuela ikasten ere gozatzen.

Related Documents