Kopia Ona

  • Uploaded by: anjaritoi
  • 0
  • 0
  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Kopia Ona as PDF for free.

More details

  • Words: 1,900
  • Pages: 12
Marizulo ikuskizunaren nondik norakoaz 2006. urteko udazkenean Txanbolin txistulari taldeko bi lagun, urtero Sanmiel inguruan antolatzen zuten kontzertu herrikoia egin ordez, Urnieta gaitzat izango zuen emanaldi batean pentsatzen hasi ziren. Burura etorri zitzaien lehenengo galdera hauxe izan zen: Urnietarekin zerikusia duen musikarik ba al dago? Gauzak nola diren, Joxan Goikoetxearen bidez Urnietako doinua izeneko partitura bat bazegoela jakin zuten. Hala berean, aurreneko karlistadaren garaiko zenbait bertso aurkitu zituzten eta, hori gutxi balitz, pieza bereziren bat sortzeko gogoa ere piztu zitzaien. Urnietako historia azaldu nahi zien herritarrei, baina ez ohiko aurkezle baten ahotik, antzerki moduko zerbait sortuz baizik. Baina, nork egingo lan hori? Lagun baten bidez jakin zuten horretan aritzen den gizon iaio bat bazela eta gidoia lan zezan eskatu zioten hari. Urnietako udalari egitasmoa aurkeztu ziotenean orduko udalbatzak, gaurkoak bezala, oso ongi hartu zuen ekimena. Ordutik, pixkanaka-pixkanaka, harreman eta lankide sarea osatzen joan dira (norbanakoekin, elkarteekin, erakundeekin...) eta, makina bat buru-hauste izan ondoren, 2008ko abendura iritsi dira, zuri, urnietar zintzo horri, ikustera zoazen emanaldia aurkezteko unera.

Musika, dantza eta historia alorreko zenbait argibide Duela 5.300 urte Marizuloko leizean lehen urnietarra ehortzi zuten. Sasoi hartan ehizarekin eta basoko fruituen bilketarekin ateratzen zuten aurrera bizimodua urnietarrek. Izan ere, aldi hartan hartzak, otsoak, basahuntzak, sarrioak eta igarabak ibiltzen ziren, besteak beste, Urnieta aldeko mendietan. Alabaina, artzaintzan ere jarduten zuten orduan eta, hain

Azaleko argazkiaren egilea: A. ARMENDARIZ

zuzen, arkume bat eta txakur bat ondoan zituela lurperatu zuten lehen urnietar hura. Ez zen inguru hauetan nagusi zen arrazakoa; bai, “etorkina” zen. Zein hizkuntza hitz egiten ote zuen? Hartzaren ehiza. Luis Aranburu (1905-1999) gasteiztarrak sorturiko doinua da, Gorbeia mendiaren magalean dagoen Mairulegorreta leizean ospaturiko jaialdi baterako. Oraingo honetan dantzariak Egape dantza taldekoak dira.

Orain dela 2.500 urte Mulisko-gaña izeneko parajean, Oindi mendiaren magalean, harrizko biribil dotoreak (cromlechak) eraiki zituzten orduko urnietarrek, hildakoen gorputzak erraustu ondoren, errautsen lagin bat hantxe uzteko. Batzuetan, gainera, zutarri ederrez hornituta egoten dira eraikinok (Mulisko-gaña, Eteneta...). Hortaz, jentil-baratz edo cromlechak ez dira hilobiak, oroitarriak baizik. Gaurko zenbait urnietarrek antzinako ohitura hori berreskuratu dute eta han zabaltzen dituzte familiakoen errautsak.

Jentil-baratza. Antton Jauregi txistulari urnietarrak pieza berezia sortu du emanaldirako jentil-baratzetan oinarri harturik, dantza eta guzti (Egape dantza taldeko dantzariekin).

-3-

Mari jainkosa lurraren eta emankortasunaren adierazle da Euskal Herrian eta, horren lekuko, aipatu bezala, Urnietan Marizulo leizea dugu, behinola Mariren gordeleku izan zena. Lur. Aitor Amezaga musikariak koposaturiko lana da hirugarrena eta Edu Muruamendiarazek Mari ekarriko digu gogora dantza eginez.

Urnietako lehen aipamen idatziak 1178 aldekoak dira, Iruñeko katedraleko agiri batean Legarralde, Zuloeta, Ammunola eta Anziz saroiak (sarobeak) aitatzen baitira. Erdi Arokoa. Musika herrikoia. 1615. urtean Urnietak, erregeri biztanle bakoitzeko ehundalako dirutza ordaindu ondoren, herri beregain edo burujabea izatea lortu zuen. Ordura arte, Urnieta unibertsitatea izan zen, alegia, administrazio izaera berezitua ez zuen lurraldea. Sasoi hartan “sorginkeriaren” aurkako lanetan zebiltzan zenbait agintari, herritar batzuen laguntzarekin, eta garbi dagoena da emakumeek pairatu zutela bereziki jokaera lotsagarri hura. Horrelako salaketetan erlijioa aitzakia baino ez zen, azken buruan ezin ikusiak eta inbidiak eragindakoak zirelako, konparaziorako, gerran gertatu zen bezalaxe. Guztiarekin, sorgin eta azti asko egon dira eta daude oraindik Urnietan; batzuk historia liburuetan azaltzen dira (Azkonobietako Maria kasu), baina gehienak ez.

Baga biga. Mikel Laboaren abesti ezagun bezain ederra, sorgin-giroan murgiltzen gaituena. Dantzariak Egapekoak dira eta koreografia Edu Murumendiarazena.

-4-

1837. O’Donell generalak sekulako triskantza egin zuen Urnietan (gizona balientia!). Kontua da karlistek egurra eman zietela liberalei Andoainen eta mendeku gisa, Hernanira bueltan zetoztela, herria birrindu eta erre zuten. Bost etxe baino ez ziren zutik gelditu, hortik atera kontuak. Bi urtez Urnieta hutsik egon zen, jendeak ondoko herrietara joan behar izan baitzuen bizitzera. Damurik, O’Donell generala izena duten kaleak daude oraindik zenbait hiriburutan, baina ez pentsa karlistak zenbait garaitan jatorrago ibili zirenik. Izan ere, gerra guztiak batere kulparik ez dutenek galtzen dituzte beti, eta gure herria ez zen salbuespena izan. Gernikako bonbardaketa oso ezaguna da, baina 1837an Urnietan egin zuten txikizioa ez zen gutxiago izan eta bere garaian Euskal Herri osoan oihartzun handia izan zuen. Ez al dugu inoiz ikasi behar?

Horra nun dan Urnieta. Bertsoak Elisanburuk aurrerago “berea” bihurtutako Ikusten duzu goizean doinuarekin abesten zituzten, agidanean.

Segurako Alborada (otoitza). Doinu herrikoi ezaguna. Egunsentia dakargu gogora eta, hori horrela delarik, ez da harritzeko jaietan eta diana moduan jotzea.

Segurako alborada (biribilketa). Bi zati ditu eta hau da bestea. Nork ez du entzun doinu hau Urnietako jaietan?

-5-

1886. urtea. Lore joko edo koplari guduek tradizio oso aberatsa eta eragin handikoa izan dute gure literaturgintzan, ez bakarrik 19. mendean, baita 20.ean ere. Urnietan lore jokoak ospatu ziren 1886an. Pilota-partidak eta beste hainbat emankizun ere izan ziren, koplari guduez gainera. Lore jokoak Anton Abbadiak jarri zituen martxan aurreneko aldiz 1851 urtean, Urruñan hain zuzen. Urnietakoei dagokienez, irabazlea Karmelo Etxegarai izan zen Menditar baten kantua lanarekin eta besteak beste Juan Jose Alkain usurbildarra (Biba San Migel!; Bizi bedi Jesus ta ill pekatua!), Joxe Ameztoi (Aphezak aurrari) edota Juan Migel Orkolaga (Ama Euskal Erriari) aritu ziren koplak abesten.

Abbadia jauna! Zuri. Lore jokoen sortzaile eta bultzatzaile izan zen Anton Abbadia Urnietara etorri zen 1886an, hemen ospatutako koplari guduetara, eta Karmelo Etxegaraik sortutako kantu hau abestu zioten. Edu Murumendiaraz da dantzaria.

Urnietako doinua. Joxean Goikoetxea musikari hernaniarrak Baionan aurkitu zuen kantu honen partitura eta bere disko batean ere agertzen da. Aparteko garrantzia du emanaldian...

-6-

1923-1936. Auto lasterketa haiek ikusitako hainbat herritar bizirik daude, baina gaurko urnietar askori sinesgaitza irudituko zaie orduko 1 Formula (Espainiako Sari Nagusia) gure herriko lurretan hasi eta bukatzen zen zirkuituan korritzen zela jakitea. Alabaina, ez gara txantxetan ari. Garai hartako gidaririk (Nuvolari, Varzi...) eta markarik hoberenak (Mercedes, Alfa Romeo...) Lasarteko zirkuitura etortzen ziren eta guztiok dakigunez, aldi hartan Lasarteko zati hura Urnietako udal barrutian zegoen. Uda partean izaten ziren lasterketak eta mundu osotik etortzen ziren ikusleak, batez ere dirudunak. Herritarrentzat nahasmendu pixka bat izaten zen, baina baita sekulako festa ere, gaztetxoentzat bereziki. Beste gauza asko bezala, zoritxarrez, 1936tik aurrera ez ziren gehiago ospatu. Bitxikeria bat: batazbesteko abiadura orduko 164 kilometrokoa izan zen azken lasterketan.

Urnietako doinua (coda). Marizulo ikuskizunerako Aitor Amezaga konposatzaileak espresuki atondutako aldaera, Edu Murumendiarazen koreografia, Egape dantza taldekoak dantzatzen dute. Hortaz, berreskuratze lana burutzea ez ezik, ondaretxoa ere sortu da musika alorrean emanaldi honetarako, datozen belaunaldietako urnietarrek ere gozatu ahal izango dutena.

-7-

Hace 5.300 años enterraron al primer urnietarra conocido en la cueva de Marizulo. En aquella época los urnietarras sobrevivían gracias a la caza y la recolección de frutos del bosque, aunque también habían comenzado a practicar el pastoreo. Hartzaren ehiza. Canción compuesta por el gasteiztarra Luis Aramburu (19051999) para un festival celebrado en la cueva Mairulegorreta, ubicada en las faldas del monte Gorbea. En esta ocasión las bailarinas son de Egape dantza taldea. Hace 2.500 años, en el paraje denominado Mulisko-gaña, en la falda del monte Oindi, los urnietarras de la época construyeron hermosos círculos de piedra (cromlechs). Tras incinerar los cuerpos de los muertos, depositaban allí una muestra de las cenizas. Jentil-baratza. El txistulari urnietarra Antton Jauregi ha compuesto una pieza específica para este espectáculo (baile incluido) rememorando los cromlechs. Las bailarinas son de Egape dantza taldea. Lur. La tercera es una obra compuesta por el músico Aitor Amezaga y Edu Murumendiaraz bailará representando a Mari. Las primeras menciones escritas de Urnieta son de alrededor del año 1178. En un documento de la catedral de Pamplona se citan los seles de Legarralde, Zuloeta, Ammunola y Anziz. Medieval. Música popular. En 1615, tras pagar a los monarcas una ingente cantidad de dinero por cada vecino, Urnieta se convirtió en un municipio independiente y soberano. Baga biga. Hermosa y conocida canción de Mikel Laboa, que nos introduce en el ambiente de la brujería. Bailarinas de Egape y coreografía de Edu Murumendiaraz. 1837. El general liberal O’Donnell arrasa Urnieta. Los carlistas vapulearon a los liberales en Andoain y, como venganza, de regreso a Hernani, estos últimos destrozaron el pueblo y lo quemaron.

-8-

Horra nun dan Urnieta. Parece que estos versos se cantaban con la melodía Ikusten duzu goizean, que posteriormente Elisanburu haría “suya”. Segurako Alborada (plegaria). Melodía popular muy conocida. Rememora el amanecer, por lo que no es de extrañar que se toque como diana en las fiestas. Segurako alborada (pasacalles). Tiene dos partes y ésta es la segunda. ¿Quién no ha escuchado esta melodía en las fiestas de Urnieta? En 1886 se celebraron juegos florales en Urnieta. Además de desafíos entre poetas, hubo partidos de pelota y muchos otros espectáculos. Abbadia jauna! Zuri. El creador e impulsor de los juegos florales, Anton Abbadia, visitó Urnieta en 1886 para asistir a los desafíos entre poetas. Le cantaron esta canción, compuesta por Karmelo Etxegarai. Baila Edu Murumendiaraz. Urnietako doinua. El músico hernaniarra Joxan Goikoetxea localizó la partitura de esta canción en Bayona, incluida en uno de sus discos. Tiene especial protagonismo en el espectáculo... 1923-1936. A pesar de que aún viven muchas personas que asistieron a aquellas carreras de automóviles, a muchos y muchas urnietarras de hoy les parecerá increíble saber que la fórmula 1 de aquella época (Gran Premio de España) se corría en un circuito que transcurría por nuestro pueblo. Urnietako doinua (coda). Arreglo realizado expresamente para el espectáculo Marizulo por el compositor Aitor Amezaga. Coreografía de Edu Murumendiaraz, bailan las bailarinas de Egape. Cabe destacar que, además de la labor de recuperación, este espectáculo ha aportado su propio granito de arena al Patrimonio musical de Urnieta, que también podrán disfrutar las generaciones futuras.

-9-

PARTAIDEAK ETA ESKER ONAK

Ekimena: Txanbolin Txistulari Banda Antolakuntza: Justo Egaña, Antton Jauregui, Luis Mari Zaldua Gidoia eta aholkularitza artistikoa: Juan Aguirre Musikagileak: Aitor Amezaga, Antton Jauregi, Roberto Yaben Musika Zuzendariak: Justo Egaña, Antton Jauregi Eszena Zuzendaria: Mikel Agirregomezkorta Dantza zuzendaritza eta koreografiak: Edu Murumendiaraz Argiztapen diseinua eta errealizazioa: Pablo Lusarreta Ekoizpena: Txanbolin Txistulari Banda, Kulturnieta S.A., Sarobe A.E.G. Koordinazioa: Jaione Jauregi Aholkularitza historikoa: Luis Mari Zaldua Itzulpena eta testu-egokitzapena: Maider Ziaurritz Kartelaren eta logotipoaren diseinua: Iker Apaolaza, Xabier Gonzalez Jantziak: Enkarni Cuesta Makilajea eta argazki erreportaia: Laura Díez Babesleak: Urnietako udala, La Caixa Laguntzailea: Iñistorra Urnieta Euskaltzaleen Biltzarra.

Antzezleak Amaia Martín (Karla), Arantza Miguez (Leokadi), David Rosco (Jon), Gentzane Belaustegigoitia (ama gaztea haurdun), Aitor Iriondo (Umezar / inkisidore laguntzailea), Julio Nogales (liberala), Nahiko Arraiza (liberala / idazkaria), Joxe Mari Agirre (karlista), Xabier Odriozola (karlista), Joseba Lizeaga (kazetaria), Rosa Mari Elosegi (etxekoandrea 1), Maria Jesus Etxeberria (baserritarra 2), Pilar Elola (baserritarra 1), Axun Jauregi (saskigilea), Isidro Elorza (inkisidorea), Koro Berasategi (artisaua), Juankar Erasun (gizon gaiztoa / mekanikaria), Belen Anso (emakume gaiztoa), Luisa Serrano (neskamea), Jaione Larrañaga (kaparea), Isidro Salinas (apaiza), Marilo Lasa (amona itsua), Enkarni Cuesta (etxekoandre 3), Koruko Zurutuza (etxekoandre 3), Ane Bermejo (etxekoandre 2), Jon Martin Sarasua (alkatea), Rakel Alaminos (Maria).

10

Musikariak Xabier Ubillos (kitarra), Fermin Zinkunegi (eskusoinua, bertsoak), Izaskun Etxeberria (organoa), Joseba Aldasoro (perskusioa), Felipe Ugarte (txalaparta, zuzeneko soinu efektuak), Beñat Zinkunegi (txalaparta), Antton Jauregi (alboka, txirula, txistua 1), Imanol García (txistua 2), Maider Ziaurritz (txistua 2), Maribel Zumalakarregi (txistua 2), Justo Egaña (silbotea), Julen Larrarte (silbotea).

Abeslariak Justo Egaña, Fermin Zinkunegi, Fermin Argiñarena, Iñigo Oruna, Mikel Aldanondo, Mikel Izagirre.

Dantzariak Edu Murumendiaraz, Maddi Irastorza, Janire Juanikorena, Nerea Rodriguez, Intza Cabrera, Irati Goikoetxea, Maialen Kortajarena, Ane Louvelli, Uxue Manterola, Aintzane Ormaetxea, Garazi Usabiaga, Amaia Artola, Nerea Berrotaran, Karmele Lekuona, Uxue Mujika, Maider Reveriego, Vanesa Sanchez, Nerea Zubizarreta.

Esker onak Iñistorra Urnietako Euskaltzaleen Biltzarrari, Aiurri eta Berrittu aldizkariei, Noticias de Gipuzkoa eta Diario Vasco egunkariei, UTB telebistari, Oinkari dantza taldeari, Anjel Armendarizi.

11

Urnietako Kultura Ondarea da Urnietaren nortasun-adierazgarririk nagusiena eta gure herriak mundu osoko kulturari historian eman dionaren erakusgarririk garrantzitsuena. antolatzailea:

laguntzailea:

IÑISTORRA Urnietako Euskaltzaleen Biltzarra

babesleak:

URNIETAKO UDALA

Related Documents

Kopia Ona
December 2019 11
Ona
November 2019 8
Cv Ona Jurkaite
May 2020 1
Sve Je Ona Meni
July 2020 4
Tko Je Ona..
October 2019 7
Otsaila Ona 2 Txiki
December 2019 8

More Documents from ""

Ume-kantak
June 2020 12
Agenda21urnieta 08-09
May 2020 10
Aldizkaria 1.alea
December 2019 10
Pentagrama Enea
May 2020 12
Egapenews 2
December 2019 13
Musikagintza 24
May 2020 4