Energia garbiak Gabonetako argiztapenerako
AURKIBIDEA 1.- Aurrekariak 2.- Proiektua
2
1.
AURREKARIAK
Donostiako
Udala,
Donostiako
Sustapena
udal-sozietatearen
bidez,
Gabonetako Argiztapenaren Kanpaina kudeatzeaz eta egiteaz arduratzen da azken urteotan. Azken ekitaldietan, Gabonetan kaleak apaintzeko proiektuan kontuan izan dira irizpide iraunkorrak, berritzaileak eta eraginkortasun energetikoa dutenak, hain garai kutunean hiria bonbilla tradizionalek baino gutxiago kutsatzen duten elementuekin girotze aldera. Donostiako
Sustapenak
Gabonetan
berriztagarriez baliatzea sustatu
du
kaleak
apaintzeko
eta eraginkortasun
energia
energetikoa
etengabe bilatzea gutxiago kutsatzen duten materialekin.
2. PROIEKTUA Ibilbide horrekin jarraitzeko, Donostiako Sustapenak aurten ekimen ludikoa garatuko du. Ekimen horrek aldi berean izaera pedagogikoa izango du, energia garbiak hedatzeko asmoarekin. Udalaren terrazan sistema bat ezarriko da, hiritarrek erraz ulertzeko moduan jakin dezaten nola sortzen den energia elementu eraginkor eta ez-kutsatzaileekin; hau da, ingurumena errespetatzen dutenekin.
3
“Gabonetako argiztapenerako energia garbiak” izeneko ekimenean bi espazio sortuko dira Alderdi Ederreko terrazan, eta espazio horiek ezaugarri hauek izango dituzte: -
Gazte eta helduentzat. 8 metroko pinua jarriko dugu inguruan 10 bizikleta dituela. Pedalei eragitean sortuko den energiak zuhaitza argiztatuko du.
-
Haurrentzat. Gabonetako apaingarri ezberdinak jarriko ditugu; hots, bolak, elur-oreinak,… eta inguruan bizikletak eta trizikloak, apaintzeko elementu horiek argiztatzeko funtzioarekin.
Proiektuaren helburua da apaingarriak argiztatzeko behar adina energia sortzeko gai diren elektrizitate-iturriak sortzea. PROIEKTUAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK Argia bizikleta bakoitzari konektatutako dinamo eta alternadoreen bidez sortuko da. Pedalei eragitean sortzen den mugimen-indarrari esker, mekanismoa sorgailu elektriko bihurtuko da. Horrela, energia sortuko dugu uhalen bidez alternadoreen kasuan eta frotazio bidez dinamoetan.
ENERGIA SORTZEKO PROZESUA Guztira hamar bizikleta jarriko ditugu, eta atzeko gurpilean dinamo batzuk izango dituzte. Pedalei eragitean eta frotazioarekin 6 volt eta gehienez 3 wat sortuko dira, eta argia LED zuriko snowfall bidez lortuko da (ELURRA erortzen, LED IZOTZ ZURIko argi-puntuen erritmo magikoaren bidez). Bizikleten gurpiletan 12V.-540 wat inguruko alternadoreak jarriko dira, eta bateriak
argi-indarrez
hornituko
dituzte;
ondoren,
transmitituko dute Led zuriko edo urdineko lanparetara.
bateriek
energia
4
ELEMENTU DIDAKTIKOAK ANPEREMETROAK jarriko ditugu baterien karga azaltzeko, eta ondoren energia sortzearen inguruko informazioa izango dugu. Bizikleta
bakoitzean
IRAKURGAILUAK
kokatu
erloju
beharreko
txikiak
dira.
KONTSUMO-SORGAILUEN Pedalei
eragitean
bizikleta
bakoitzean sortzen dugun energiari eta eurotan duen balioari buruzko informazioa emango digute. Materialak metakrilatoarekin estaliko dira, funtzionamendua ikuste aldera; beraz, segurtasuna bermatuko da.
KOKAPENA Proiektua Udalaren terrazan aurkezteko diseinatu da. Kokapen horretan energia berriztagarriekin lotutako beste ekimen batzuk ere burutu dira. Kokapen hori hiriko bizitza sozialean adierazgarria denez, ekimena gizarteari hurbiltzeko eta, beraz, energiaren produkzioa eta erabilera bistaratzeko aukera ematen du.
EGUNAK Proiektua 2009ko abenduaren 5etik 2009ko urtarrilaren 7ra bitartean garatuko da. Eskolek 10:00etatik 13:00era egin ahal izango dituzte bisitak.
5
DINAMIZAZIOA ETA SOZIALIZAZIOA Asmoa da bizikletak hiritarrek erabili ahal izatea Gabonetako egunetan. Gainera, parte-hartzea bultzatzeko helburuarekin, Donostiako Sustapenak talde sozial ezberdinak nahiz kirol edo kultura munduko pertsona garrantzitsuak gonbidatuko ditu.